JAGONET bilaketa

3 emaitza bilaketarentzat

Modua adieraztea: -n, -ka (korrika, pausoan/ibilian)

Korrika ez joateko adierazteko, poliki (joan) esaten diet nik ikasleei. Lankide batzuek oinez edo ibiltzen esaten diete, eta gaizki esana dagoela iruditzen zait niri. Pausoan edo esan beharko genuke?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > esapideak, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > izenak, joskera > esapideak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak

Lexikoa: berri, susmo, seinale (ezkondu delako berria / ezkondu den berria)

Zalantzarik ez dut forma hauen zuzentasunaz: ezkondu delako berria, hori gaizki dagoelako ustea oso zabaldua dago; baina ez dakit beste hauek zuzenak ote diren: zerbait larria gertatu den susmoa dut, ordainduko ez didaten beldur naiz, hemengoa den seinale

Zalantza-mota: morfologia > kalko baztergarriak, lexikoa > orokorra, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > izenak, hitzak > menderagailuak, joskera > kalko baztergarriak, perpausa > osagarriak

Lexikoa: itxaropena, aitzakia (irabaziko zutelako itxaropena / zuten itxaropena / *zutenaren itxaropena)

Ariketa batean honako galdera hau agertu zaigu: "Noiz -(e)n eta noiz -(e)lako?"

Norgehiagoka irabaziko __________________ itxaropenaz zelairatu ziren

a) zutelaren

b) zutenaren

c) zutelako

Mamua etorriko _______________________ aitzakiaz ez nintzen oheratzen

a) zen

b) zelaren

c) zenaren

Aztertuta dago kontu hori?

Zalantza-mota: morfologia > kalko baztergarriak, lexikoa > orokorra, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > izenak, hitzak > menderagailuak, joskera > kalko baztergarriak, perpausa > osagarriak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper