JAGONET bilaketa

15 emaitza bilaketarentzat

Onomastika: Donejakue bidea / Donejakue Bidea / *Done Jakue bidea

Donejakue bidea, Donejakue Bidea, Done Jakue bideaNola idatzi behar da?

Zalantza-mota: izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak

Onomastika: Domu Santu eguna / Santu Guztien Eguna

Nola idatzi behar da: Domu Santu eguna ala Santu Guztien Eguna? Ala biak zuzenak dira?

Zalantza-mota: izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: karaktereak > letrak

Onomastika: Opus (Opuseko/Opus-eko/*Opusko)

Zein da idazkera zuzena: Opusko kidea / Opuseko kidea / Opus-eko kidea?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak

Ortotipografia: siglak (kasu-markak)

Siglak deklinatzean, irizpide kontrajarriak ikusi izan ditut. Esaterako, LAB sindikatuaz ari garenean, LABek idatzi ohi da; Gure Esku Dagoren siglak deklinatzean, berriz, GEDk. Ez al luke behar GEDek?

Bestalde, Gure Esku Dago izen berezian hitz bakoitzaren lehen letrak larriz behar al du?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak, ortografia > siglak/akronimoak
Unitate-mota: hitzak > siglak, karaktereak > laburtzapenak, karaktereak > letrak

Ortotipografia: -r bukaerako hitzak (kasu-markak)

Araututa al dago -r letraz amaitzen diren hitzei —euskal hitzei zein kanpokoei— nola lotu kasu-marka? Modu eskematikoan ematerik bai halako kasuistika praktiko bat?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > pertsona-izenak/deiturak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak

Onomastika: ospakizun-izenak (Autorik Gabeko Eguna / Autorik gabeko Eguna / Autorik gabeko eguna)

Aukera hauek guztiak ikusi ditut hedabideetan. Zein da zuzena?

- Autorik Gabeko Eguna

- Autorik gabeko Eguna

- Autorik gabeko eguna

Zalantza-mota: izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak

Onomastika: erakunde-izenak (Bergarako Udala / Bergarako udala)

Nola idatzi behar: Bergarako Udala ala Bergarako udala?

Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak

Ortotipografia: artelanen idazkeraz (Picassoren Gernika)

1) Artelanen izenak nola eman behar dira, jatorrizkoan bezala ala itzulita? Ba al dago araurik edo gomendiorik?

2) Nola eman behar da, esaterako, Picassoren obra: Gernika ala Guernica?

3) Erakusketa baten izenburu batean, marratxoa erabiltzea al da gomendatzekoa?: PICASSO. GERNIKA-REN/GUERNICA-REN BIDAIA. Ala marratxorik ez erabiltzea da gomendioa?

Zalantza-mota: lexikoa > erdal izenak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > grafiak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak

Onomastika: Nafarroako Erresuma / *Nafarroako erresuma

Nola idatzi behar da: Nafarroako Erresuma ala Nafarroako erresuma?

Zentzunak esaten dit letra xehez behar duela erresuma hitzak, izen arrunta den aldetik, baina sarri askotan ikusten dut letra larriz, nonahi.

Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak

Onomastika: GEMA Espeleologia Taldea / GEMA espeleologia taldea)

Nola idatzi beharko genuke gure taldearen izena: GEMA Espeleologia Taldea ala GEMA espeleologia taldea?

Zalantza-mota: izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper