JAGONET bilaketa

33 emaitza bilaketarentzat

Aditzaren jokabidea: iritzi (komenigarria dela irizten diote)

Zein da zuzena: Gaixotasunaren diagnostikoa garaiz egitea komenigarria dela irizten diote ala Gaixotasunaren diagnostikoaRI garaiz egitea komenigarria dela irizten diote?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak

Aditzaren jokabidea: galdetu (Ikerrez galdetu / Ikerrengatik galdetu)  

Zuzena al da Ikerrengatik galdetzeko esan didate esatea, adibidez, Iker zein den edo non dabilen jakin nahi dudala adierazteko?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: mozorrotu (indioz/indio)

Nola esan behar da: indio mozorrotu ala indioz mozorrotu? Galdera zein litzateke: Nola mozorrotu zara? ala Zer mozorrotu zara?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: pentsatu (bere buruan/burua(ren)gan pentsatu) 

Zein da zuzena: bere buruan pentsatu ala bere burua(ren)gan pentsatu?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > izenordainak, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: sartu (etxean sartu / etxera sartu)

Zuzenak al dira etxeAN sartu, etxeRA sartu egiturak? Biak zuzenak?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: zertan ibili/jolastu (pilotan, dendatan, zezenketan, harrapaketan...)

Azkenaldian, piratetara jolastu modukoak entzuten ditut. Zuzena al da zertara jolastu egitura hori?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: aldatu (iritziz aldatu)

Zuzena al da iritziz aldatu NAIZ esatea?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: erantzun, ihardetsi (galdera/galderari erantzun)

Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri denez, erantzun aditza du sailekoa da (ihardetsi, aldiz, du/dio aditza). Hortaz, nik galdera erantzun dut esateaz gainera, nik zu erantzun zaitut esan behar dugu? Zuzenak al dira nik galderari erantzun diot, nik zuri erantzun dizut eta abar?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: gozatu (da/du) (kirolaz/kirola gozatu)

Zuzenak al dira jendea kirolaz gozatzen da / jendeak kirolaz gozatzen du / jendeak kirola gozatzen du esaldiak? Hirurek esanahi bera al dute?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: jarraitu, bukatu (*gai horrekin), ahaztu (gai horrekin)

Zapuztu beharrekoak al dira gai honekin bukatu, euliekin amaitzeko, gai horrekin jarraitu eta antzekoak? Bestetik,-ekin gelditu, halako orduan gelditu onargarriak al dira? Azkenik, -ekin ahaztu onargarria al da?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper