JAGONET bilaketa

3 emaitza bilaketarentzat

Aditzaren jokabidea: bihurtu (emakume ederra bihurtu / *eder bat bihurtu)

Badakigu Emakume ederra bihurtu eta Emakume eder bihurtu bezalako esaldiak egokiak direla; baina badirudi Euskaltzaindiak ontzat ematen dituela Emakume eder bat bihurtu bezalakoak ere. Horrela al da?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > determinatzaileak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak

Denbora adieraztea: honetan/oraingo (aste honetan / *oraingo astean)

Zer hobesten da batasunerako: aste honetan ala oraingo astean? Nire ustez, aste honetan, urte honetan eta horrelakoak esta semana, este año / cette semaine, cette année eta horrelakoen kalkoak dira.

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > determinatzaileak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak

Lexikoa: berri (auto berria erosi du / auto berri bat erosi du)

Aitak auto berria erosi du (zuzen)

Aitak auto berri bat erosi du (oker)

Normalean auto bakarra izaten dugu; beraz bat, sarriegitan, batere beharrik gabe erabili ohi dugu. Baina, halabeharrez, bigarren automobila balitz, Aitak beste auto bat erosi du izango litzateke esaldi zuzena, ezta?

Zalantza-mota: morfologia > kalko baztergarriak, morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbatzaileak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak, joskera > kalko baztergarriak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper