Zuzena da Agur, eta gabon pasa! idaztea ala Agur, eta gau on pasa! idatzi behar da? Eta Eguberrietakoak?
Zalantza-mota:
lexikoa > esapideak, izen bereziak > bestelakoak
Unitate-mota:
joskera > esapideak, karaktereak > letrak
Zalantza handia ikusten da goiko hitz edo esapide horien balioan eta erabileran. Zein da idazkera zuzena?
Zalantza-mota:
lexikoa, ortografia > grafiak, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak
-
Euskaltzaindiaren 25. arauan, "Loturik idaztekoak diren hitz elkartuak" atalean, d) puntuan aipatzen dira bigarren osagaia -dun, -gin, -gile, -zain, -zale... duten elkarteak; eta e) puntuan, berriz, bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une... duten elkarteak. Baina aipatutako -gin, -gile, -zain, -(g)une... horiek ez al dira atzizkiak? Atzizkiak baldin badira, hitz eratorrien osagaiak izango dira, ez hitz elkartuenak. Horrela bada, nolatan aztertzen dira hitz-elkarketari dagokion atalean? Zein da horren arrazoia? Nonbait irakurri ere egin dut horietako batzuei erdi-atzizki izena ere ematen zaiela. Zergatik erdi hori?
-
Bidenabar, nola idatzi behar dira Epelegain eta Arotzenea etxe-izenak: elkarturik ala marratxoz loturik?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak, karaktereak > markak
Nola idatzi behar da azpi + izenburu elkarketa? Izan ere, Euskaltzaindiaren Hitz elkartuen osaera eta idazkera arauak zera dio: "lehen osagaia aurre-, azpi- eta gain- duten izen-elkarteak loturik idatzi behar dira".
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota:
afixuak > aurrizkiak
Badakigu Herriak garapen handia ezagutu zuen modukoak ez direla egokiak (zuzenak), eta, hor, ezaguturen ordez, izan behar lukeela; beraz, uste izatekoa da goian aipaturikoa ere ez dela, gutxienez, egokia, euskaraz. Zuzen gabiltza?
Zalantza-mota:
lexikoa > aditzak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > kalko baztergarriak, hitzak > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Zuzena al da maite gaituztela seinale esaldia?
Zalantza-mota:
lexikoa > orokorra, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak > izenak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak
Zuzena al da haurdunei zuzendutako ikastaroa esaldian zuzendu aditza erabiltzea?
Zalantza-mota:
lexikoa > aditzak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Izan aditza erabiltzea egonen ordez: bileran izan da goiz guztian, gaixorik izan da joan den astean… Ba al dago honetaz arau argirik emateko moduren bat?
Zalantza-mota:
lexikoa > aditzak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Zuzena al da hau ezin jasoa da esaldia? Badakigu ohikoagoa dela jaso ezina, baina uste dugu eginahala eta ahaleginaren antzekoa izan daitekeela.
Zalantza-mota:
lexikoa > orokorra
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > adjektiboak, joskera > hitz-ordena
Bildu aditzarekin, erabil al daiteke bilduta daude egitura, jendea bilera batean dagoela adierazteko? Pertsonak bilduta egon daitezke?
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > partizipioa, lokuzioak/kolokazioak