50 emaitza bilaketarentzat
Betiko, atzoko, gaurko, etziko, bihar-etziko… daude hobetsiak, baina hauetan zein da zuzena:
herenegunko/ herenegunerako
etzidamuko/etzidamurako?
Iragarkietan honelakoak entzuten ditut: (...) kendu bainuontzia eta dutxa jar ezazu 8 orduan.
Zergatik singularra, eta ez mugagabea: ordutan?
Nola idatzi behar da: honetara ezkero ala honetaraz gero?
Denborazko postposizio modura, nik uste aurrenekoa dela zuzena, baina...
Denborazko -tzean eta -tzerakoan nola bereizi elkarrengandik?
Zein da zuzena bart heldu naiz ala bart heldu nintzen?
Noiz erabili behar da dagoeneko eta noiz honezkero? Zuzena al da Dagoeneko hemen zara? galdetzea aurrean daukazunari?
NOIZ galderari erantzuteko, bihar bertan erabiltzen dugu; baina NOIZKO galderari erantzun nahi izanez gero, zer: biharko bertako / bihar bertako?
Ez dakit zuzenak eta egokiak diren honako esaldi hauek:
- Hiru urtebete eman ditu Argentinan.
- Hiru astebete pasatu ditu Argentinan.
- Ordubete bat pasatu du etxeko lanak egiten.
Zuzena al da orduko hila zen esatea? Ala ordurako hila zen esan behar dugu?
Badakit zuzena dela basoan zehar esatea; baina denborazkoa denean ere zuzena da zehar erabiltzea: adibidez, urtean zehar?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.