50 emaitza bilaketarentzat
Zuzena al da Tolosara itzultzen naizenero gertatzen zait hori esatea? Zuzena da naizenero hori?
Zuzena al da Beste egunean ez zinen etorri esatea?
Zuzena al da franko esan du esatea askotan esan du esan ordez?
Zuzena al da Makina aldiz entzun diot kontu hori esaldia?
Zein da forma zuzena, etortzean esango dizut ala etortzerakoan esango dizut?
Gerra urreko liburu batean, bizkaierazko adizki bitxi batzuk aurkitu ditut, <aditz jokatua + -danik> atzizkia dutenak (zandanik, yakundanik, ebendanik...). Dirudienez, denborazko perpaus mendekoen balioa dute. Arruntak al dira? Euskara batuan lekurik izango al lukete?
Zein da zuzena: Etortzen direneino ez dugu alde egingo ALA Etortzen ez direneino ez dugu alde egingo?
Eta zein da zuzena ‘zu joan arte ez naiz isilduko’ adierazteko: Joaten EZ zareneino ez naiz isilduko ALA Joaten zareneino ez naiz isilduko?
Zuzenak al dira ordu erdiro eta ordu laurdenero idazkerak euskara batuan?
Zein da perpaus zuzena?:
Irakasleak lana heldu den asteko nahi du / Irakasleak lana heldu den asterako nahi du.
Asteazkeneko, erabakia izan behar dugu nola nahi dugun mozorrotu / Asteazkenerako, erabakia izan behar dugu nola nahi dugun mozorrotu.
Zuzena al da oraindik aurrera esamoldea?, ala hemendik aurrera da aukera bakarra?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.