Zein da egokiagoa, jakin dakit ala jakin badakit?
Zalantza-mota:
sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > adizki jokatuak, joskera > aditz-joskera
Nahiago erabiliz gero, nahi aditza bezala erabili behar omen da. Erabilpen arrunta, ordea, bestelakoa da. Izan ere, hau bezalako perpausak esan ohi ditugu: bihar nahiago dut joan. Adibide horrek ez dit eragiten zalantzarik, araua betetzen baita; nire zalantza ezezko perpausak egitean sortzen da. Esate baterako, zuzena al da nahiago dut ez egin (baiezko perpausa)? Ala ez dut egin nahiago (ezezko perpausa) esan behar da?
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, joskera > hitz-ordena, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak
Subjuntiboa nola egiten da eskatu aditzarekin: eskatu diote etor dadila ala eskatu diote etor dadin? Eta proposatu, gomendatu eta aholkatu aditzekin?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, joskera > aditz-joskera, perpausa > osagarriak
Zuzena al da ezbaian jarri uste banauzu esaldia?
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
joskera > aditz-joskera, lokuzioak/kolokazioak
Zuzenak al dira honako esaldi hauek?
Nik lana egin dut.
Nik zuk lana egitea nahi dut.
Nik lana egin nahiago dut.
Nik lana egitea nahiago dut.
Nik zuk lana egin nahiago dut.Nik zuk lana egitea nahiago dut.
Zalantza-mota:
sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > partizipioa, joskera > aditz-joskera, perpausa > osagarriak
Zuzena al da Txominen galde egin du esatea?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > determinatzaileak, joskera > aditz-joskera, lokuzioak/kolokazioak
Badakigu Emakume ederra bihurtu eta Emakume eder bihurtu bezalako esaldiak egokiak direla; baina badirudi Euskaltzaindiak ontzat ematen dituela Emakume eder bat bihurtu bezalakoak ere. Horrela al da?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > determinatzaileak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Adibidez: -gatik ari izan (‘nigatik ari zara’).
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Hobe dut esan/esatea/esaten bezalako esapideetan zein erabili behar dugu? Zer kasutan bakoitza?
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > adjektiboak, joskera > esapideak, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak
Zuzena al da Bost axola dit zer egingo duzun esaldia? Horrelako esaldiekin daukadan zalantza zera da: aditz nagusia Nor-Nori-Nork motakoa izanik (dio aditza), NORK kasua mendeko perpausak betetzen du; baina NORK marka ez da ageri.
Bestela esanda, Bost axola dit egingo duzunak esango banu, ez nuke zalantzarik, mendeko esaldiak NORK kasuko atzizkia, -ak, agerian du eta (egingo duzunAK).
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, joskera > esapideak, lokuzioak/kolokazioak