36 emaitza bilaketarentzat
Ezeren okerrik ez duela, pilotari bikaina aterako da (zuzen)
Ezeren okerrik ez baldin badu, pilotari bikaina aterako da (zuzen)
Horiek biak elkarren sinonimoak dira. Kontua da, gure eskuetatik hamaika liburu eta gramatika pasatu arren, oraindik ez dugula aurkitu baldintzazko -(e)lari buruz ezertxo ere.
Joatekotan (baldintza) eta joango bagara esanahi berekoak al dira?
-tzekotan baldintza?
-tzekotan = -z gero noiz?
-tzekotan: nahia ere adierazten du?
Noiz ez da erabili behar aditz-multzoko ba- osagaia? Adibidez, EGA azterketa prestatzeko ateratako liburu batean esaten da ba- ez dela erabili behar mendeko esaldi zenbaitetan, hala nola erlatibozkoetan edo moduzkoetan. Beraz, okerrak dira badiozun guztia, badakizun bezala eta gisakoak. Horiek txarto daude, zalantzarik gabe. Baina konpletiboetan edo zehar-galderetan erabil daiteke? Adibidez, zuzenak al dira ondorengo bi esaldi hauek?:
a) Hobe duzu hor gelditu ala hobe duzu hor gelditzea?
b) Ingelesa ikastea besterik ez duzu. / Aitonari galdetu besterik ez duzu.
1. ’Atariko proba’ batean hau agertu zen:
Behin eta berriz agindu dizut…
- a. …
- b. Isilik egon zaitezen
- c. Isilik egoteko.
Horien artean, c) aukera ematen zen ontzat. Baztertzekoa al da b) aukera?
2. Bestalde, askotan entzun dut, zenbait euskalkitako tradizioan, subjuntiboko esaldietan -(e)n forma dela nagusi, eta -(e)la apenas agertzen dela. Egia al da hori?
Berdin erabil al daitezke -t(z)eke eta -tu gabe formak?: Lana bukatu gabe utzi dut = Lana bukatzeke utzi dut?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.