93 emaitza bilaketarentzat
Tabernako iragarki gisa, Salda dago / Salda badago aukeran, zein da egokia eta zein ez, eta zergatik?
*Benetazko ez, baizik benetako erabiltzeko erabakia, beste zein hitzetara zabaldu dezakegu?
23. araua dela eta, beharbada komeni da osatzea -t- har dezaketenen zerrenda: sortarazi eta agertarazi bakarrik agertzen dira; ez da besterik?
3. pertsonari dagokionean berezkoa esaten den bezala, zuzena al da neurezkoa erabiltzea 1. pertsonan? Adibidez: Bertsolariak etorria berezkoa duen bezalaxe, nik hori neurezkoa dut.
Zein da forma zuzena Lezamako jendea aipatzeko: lezamar ala lezamatar?
Nola eman behar genuke British Museum erakundearen izena euskarazko testu batean?
Zergatik Europar Batasuna eta ez Europako Batasuna?
Bizkaiko herritarren izenak direla eta, besteak beste, sopelar, sopeloztar (Sopelakoa) eta getxotar, getxoztar (Getxokoa) entzutea egokitu zait (eta 145. arauak ere hala dauzka jasota). Herritar-izenak osatzean, zer irizpide dira zuzenak -ar, -tar, -dar edo -oztar erabiltzeko?
Badakit bina maleta zuzena dela, baina maleta bina ere zuzena al da?
Zuzena al da geroago eta zera gehiago dago egitura?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.