Ustea edo iritzia adierazteko, zuzena al da Eta nago (...) -(e)la horrela erabiltzea? Eta ordena horretan? Adibidez, Eta nago ideologia jakin bateko bertsozalea hoztu eta atzendu egin dela jokaera berri horrekin.
Zalantza-mota:
sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > trinkoak, joskera > hitz-ordena, perpausa > osagarriak
Hitz egin aditzak onartzen al du (tradizioan, eta erabileran) euskara bezalako osagarria absolutiboan? Zenbateraino dira ohiko/ezohiko euskararen tradizioan horrek euskara hitz egiten du edo zein hizkuntza hitz egiten dute? bezalako esaldiak?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak
Baliokideak al dira ez (...)-t(z)ekotan eta ... ezean/ezik egiturak?
Zalantza-mota:
sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak-aditzak > partizipioa, perpausa > baldintza
Zuzenak al dira ikusia dut, ikusiak ditut bezalakoak?
Zalantza-mota:
sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak-aditzak > partizipioa
Zein da zuzena, Gezurra dirudi hain argal egotea ala Gezurra dirudi hain argal egoteak?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak
Jakin nahi nuke zuzena ote den Ahal da komunera joan? horrela galdetzea.
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > adizki jokatuak, joskera > hitz-ordena
Ohikoak al dira betaurrekoak ondo jartzearena egin eta ez ikusiarena egin egiturak?
Zalantza-mota:
sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, joskera > esapideak, perpausa > osagarriak
Bi esaldi hauetan zalantza sortu zaigu:
-
Frantsesa eta ingelesa ikasi nahi ditu.
-
Euskal literaturaren ospe eta entzutea ez da behar adinakoa.
Esaldi horiek biak zuzenak eta egokiak al dira?
Zalantza-mota:
sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura
Zer alde dago beharko nukeren eta behar izango nukeren artean, eta nahi nukeren eta nahiko nukeren artean?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > adizki jokatuak, lokuzioak/kolokazioak
Besteak beste, nahiren moduzkoen artean nahian dago. Horren ezezkoa nahi ezta da, baina nahi ezik erabil daiteke?
Zalantza-mota:
sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > adberbioak, hitzak > izenak, perpausa > modua