265 emaitza bilaketarentzat
Nola behar du aditzak: haserrarazi ala haserrearazi?
Ezin izan dut inon argitu den bitartean formaren baliokide den deino forma horrela idatzi behar ote den ala, gaurko idazle batzuek egiten duten bezala, deno idatzi behar ote den. Berdin beste hauekin: gareno/gareino, duguno/duguino eta abar. Ba al da horren gainean zerbait erabakirik?
Esaldi koordinatuetan, eta erabiltzen denean, zeinekin komunztatu behar da subjektua, bi esaldietako aditzen erregimena ezberdina bada. Esate baterako:
Jon etorri eta afaldu du ala Jonek etorri eta afaldu du?
Jon afaldu eta joan egin zen ala Jonek afaldu eta joan egin zen?
15 urte edo izango nituen ala 15 edo urte izango nituen?
Komunztadura emendiozko perpaus juntatuetan; hauxe dator [EGLU IV:49] liburukian: "Emendiozko juntadurak aditza plural-komunztadura hartzera behartzen duela esan daiteke oro har".
Hala ere, salbuespen batzuk egiten dira, horien artean izen-sintagma abstraktuak juntatzen dituzten perpausak [EGLU IV:53].
Abstraktuak soilik? Bazkaria geuk egingo dugu, zuek ogia eta ardoa ekarri behar duzue esaldia zuzena al da? Deskribapenetan, adibidez: Serafin hartza... ugaztuna, 16 cm inguru luzeko gorputza eta 20 cm-ko isats orakorra duena. Horrelakoetan, singularra nahiz plurala erabil al daiteke?
Nola berridatzi behar dugu -(e)z gero: alegia, ez-alegiazko ala alegiazko bezala?
Adibidez, Talibanek ez digute ikasten uzten, ikasiz gero aurre egingo diegulakoan esaldia nola berridatzi: ikasiko bagenu aurre egingo geniekeelakoan ala ikasten badugu aurre egingo diegulakoan?
Badirudi zehar-galderetan ea partikularen erabilerak badituela bere mugak, zalantza baten ordez objektu bat adierazten denean zehar-galderaren egiturarekin.
Esaterako: Ez dakit nor etorri den bezalako batek ez du onartzen ea partikula zalantzazkorik. Gauza bera Ikusi dut nork egin duen edo Aitortu diot zer ikusi dudan itxurakoetan. Kontua da ez dudala inon aurkitu halako debekurik. Non begira dezaket?
Beharrezkoa al da ezen lokailuari bait- eranstea?
Erlatibozko esaldietan, ondorengo kasuetatik, zein dira zuzenak?
Irakasleak, ZEIN oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.
Irakasleak, ZEINAK oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.
Irakasleak, ZEIN oso ondo bizi direN, ezin dira kexatu.
Irakasleak, ZEINAK oso ondo bizi direN, ezin dira kexatu.
Baliokideak al dira ikusiz eta ikusiaz?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.