JAGONET galde-erantzunak

Orduak nola esan

Galdera:

Orduetan erraten du idatzi behar dela bi ordu eta erdiak, baina anitzetan ikusten da kilo t´erdiko patata etab. Orduetan ematen den araua hedatzen da bertze erabileretara ala orduetako araua orduetako bakarrik da?
Bestetik, Ordua nola esan delako arauak erakusten du arazo bat komunztadurarena dela; baina gero ez du aipatu ere egiten. Arazoa konkretuki gertatzen da ordu bataren kasuan, adibidez: ordu bata eta hamar da/dira, ordu bat eta erdiak dira/da? Zein hobetsi behar da kasu bakoitzean?

Erantzuna:

Orduen arauan, eta osorik idaztea gomendatu zen, oro har, erabilera idatzi zainduan egokiena forma osoa idaztea delakoan.

Bestetik, arauan ez da ezer aipatzen, adibiderik ere ez genuelako aurkitu Orotariko Euskal Hiztegiko corpusean. Badirudi ordu bat eta erdiak den neurrian, hau da, plural marka ezartzen zaion neurrian dira izango litzatekeela, baina onena bakoitzaren euskalkiko erabilera gordetzea izan daiteke.

Data: 1998 - Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper