Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia - Argibideak eta erabiltzeko gida

Argibide nagusiak

Euskaltzaindiaren Hiztegiaren xedea euskarazko hitzak txukun erabiltzen laguntzea da. Horretarako, hitzen adierak argitzen ditu definizioen bidez, baina, hori ez baita aski, beste argitasun asko ere ematen ditu: kategoria gramatikalak, aditzen erregimenak, euskalki- eta garai-markak, espezialitate-markak, erregistroak, izaki bizidunen izen zientifikoak, eta, gaur egungo hiztegi bati dagokionez, baita adibideak ere. Hauek garrantzi handia dute, hain zuzen ere, erabilera egokia adierazteko baliabiderik argigarrienak direlako. Guztiak dira benetako erabileratik, corpusetatik, jasoak eta ez asmatuak.

Hiztegiaren hiztegia

adiera
1 iz. Hitz baten esanahia; bereziki, bat baino gehiago dituenean, haietako bakoitza.
atzizki
iz. Hitzaren bukaeran ezartzen den morfema.
azpisarrera
iz. Hiztegi batean, sarrera barruko atala, esapide edo hitz elkartu bati dagokiona eta paragrafo bat eratzen duena.
kategoria
2 iz. Hizkl. Perpaus batean funtzio sintaktiko bera duten hitzak biltzen dituen klasea.
lema2
1 iz. Hizkl. Hiztegi eta kidekoetan, sarreraren burua; hitz baten forma kanonikoa, marka morfologikorik gabeko forma soila dena.
sarrera
6 iz. Hizkl. Hiztegi baten atal nagusi bakoitza, hitz bakoitzaren adierak eta gainerako informazioa jasotzen duena; atal horren izenburua.
taxon
iz. Biol. Bizidunen sailkapen biologikoko sailetako bakoitza.

Hiztegiaren egitura

Hitzaren forma arautua edo lema sarrera buruan ageri da letra lodiz. Hitzaren adiera bakoitzak aurretik zenbaki bat du. Adibide honetan, lau adiera bereizi dira. Zenbakiaren ondoren, kategoria gramatikalaren laburdura dator eta jarraian, letra arruntez, definizioa. Irakurleak, hor, hitzaren adiera aurkituko du eta ez informazio entziklopedikoa. Esate baterako, katuaren kasuan, ez dira zoologiaren ikuspegitik eman litezkeen hainbat xehetasun ematen, hizkuntzaren ikuspegitik adiera zehazteko behar diren argibideak baizik.

Kasu batzuetan, definiziotik zertxobait saihesten den ñabarduraren bat duen adibidea || ikurraren ondoren jartzen da. Definizioaren ostean, adibideak datoz, letra etzanez idatziak. Adibideok corpusetan jasota dauden benetako testu-zatiak dira eta hitzaren erabilerari buruzko argitasunak ematen dituzte.

Zenbait sarrera edo adieratan, euskalki marka ageri da, jatorria adierazteko eta usuenik nongo hiztunek erabiltzen duten esateko. Adibidean, 4. adierak Bizk. marka du, batez ere bizkaierazko testuetan ageri ohi delako katu hitza adiera horrekin, bizkaiera erabiltzen ez duten hiztunei lagungarri gertatuko zaielakoan.

Adibideen artean, esaera zaharrak ematen dira askotan, euskararen arimaren osagai garrantzitsuak direlako. Horiek (esr. zah.) marka daramate.

Izaki bizidunen izenei dagozkien sarrerek edo azpisarrerek parentesi artean izen zientifikoa dute, adibidez, katu belar, katu-belar azpisarrerak Nepeta cataria, horixe delako adiera zehazteko erarik egokiena.

Forma bera izan arren jatorri berekoak ez diren homonimoak artikulu banatan emanda daude, zenbakizko goi-indize batez markaturik. Adibidez: arte1, arte2, arte3, arte4. Batzuetan, forma eta jatorri berekoak izanik ere, adieren artean jauzi handia dagoenean, artikulu banatan eman dira hitz batzuk, erabiltzailearentzat erosoago gerta dadin. Adibidez: astindu1 (aditza), astindu2 (izena), sare1 (izena), sare2 (adjektiboa).

Kontsulta arruntak

Kontsulta sinpleenak egiteko, egokiena da ezkerreko menu zabalgarrian hitz-hasieran aukeratu, bilaketa-laukian hitzaren hasiera edo hitzaren lema osoa idatzi eta “Bilaketa” botoia sakatzea. Emaitzetan kontsultatu den hitz-hasiera duten sarrerak eta azpisarrerak agertuko dira. Adibidez zuhaitz eskatzen bada emaitzak hauek dira:

zuhaitz
zuhaitz adar, zuhaitz-adar
zuhaitz azal, zuhaitz-azal
zuhaitz enbor, zuhaitz-enbor
zuhaitz igel, zuhaitz-igel
zuhaitzondo

Azpisarrerek, gainera, botoi bana dute Loturak izenekoa, sakatuz gero azpisarreraren osagaien sarreretara joateko aukera ematen duena.

Aurrerago aurkezten dira menu zabalgarriaren beste aukera batzuen bidez egin daitezkeen bilaketak eta bilaketa aurreratuak.

Ezagutzen ez den hitz baten esanahia jakiteko

Demagun artikulu bat irakurtzen ari zarela eta ezagutzen ez duzun hitz batekin topo egiten duzula. Artikuluaren pasarteak hau dio:

gazta egiteko erabiltzen den legarra garrantzi handikoa da

Esaldia ez duzu ulertzen, ez dakizulako zer den legarra, edo hitz horrek zure ustez esan nahi duenarekin esaldiak ez lukeelako zentzurik. Hiztegiak lagunduko dizu.

Euskaltzaindiaren Hiztegiaren bilatzailean hitz hori, horrelaxe, osorik, legarra jartzen baduzu eta bilatzeko eskatu, ez duzu aurkituko, hitz horren bukaerako a ez delako a itsatsia. Hiztegiko sarrerak lemak dira, esaldietan hitzek morfosintaxiaren arabera hartzen dituzten atzizkirik gabeko formak. Hortaz, legar galdetu beharko duzu.

Galdera hori egiten duzunean, erantzun hau jasoko duzu:

Hiru erantzun jaso dituzu, legar formari dagozkionak. Forma berekoak izan arren, hiru sarrera dira. Behin baino gehiagotan gertatzen da hori. Forma bera izan arren jatorri desberdineko hitzak izaten dira. Adibidez, baso (‘oihana’) eta baso (‘edalontzia’). Galdera egitera ekarri zaituen esaldian legar1 eta legar2 hitzen adierek ez dute zentzurik, baina legar3 hitzak bai, gatzagia gaztak egiteko erabiltzen baita.

Gatzagia zer den ez badakizu, erantzuna hiztegian duzu:

Ezkerreko menuaren bestelako bilaketa arruntak

Ezkerreko menuak hainbat eratako bilaketak egiteko aukerak eskaintzen ditu:

Hitz-amaieraren araberako bilaketak

Bilaketa mota hau erabilgarria da, esate baterako, atzizki bera duten hitzak bilatzeko. Adibidez, kote bukaera duten hitzen bilaketaren emaitzak honelakoak dira:

eta abar.

Bilaketa zehatzak

Sarrera edo azpisarrera jakin bat bilatzeko balio du aukera honek. Esate baterako, aitaren egin orduko eskatuz gero, sarrera hori agertzen da eta osagaien sarreretara joan ahal izateko Loturak botoia.

du motako bilaketak

Eskatzen den forma atalen batean duten sarrerak eta azpisarrerak ikusten dira. Adibidez, landa eskatzen bada honako formak agertzen dira besteak beste:

eta basalandare, birlandatze, oilanda eta abar.

Adibideetan egin daitezkeen bilaketak

Bilaketa mota hau oso interesgarria da, hitzak hainbat testuingurutan nola erabiltzen diren ikusteko. Adibidez menturaz hitzaren bilaketa eginda erantzun hauek jasoko ditugu besteak beste:

Gaizki egin dut menturaz; baina bego horretan, joanak joan

Nork daki, aita, menturaz egun batez lan horretan abiatuko gara.

Nork daki zer pasatzen den horren baitan! Menturaz bai; nork daki?

Horiek guztiak Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibideak dira, benetako erabileratik jasoak. Horrez gain, beti du erabiltzaileak XX. mendeko corpusean eta Lexikoaren Behatokian adibide gehiago ikusteko aukera. Kasu honetan, adibidez, menturaz hitzaren erabilera zehatza egin eta emaitza jasotakoan honen azpiko Lexikoaren Behatokia edo XX. mendeko corpusa sakatuz corpus horietan bildutako adibideak agertzen dira.

Beste edozein bilaketa-aukeratan ere baliabide hori eskura izaten da.

Definizioetan egin daitezkeen bilaketak

Demagun euskaraz muskuluekin zerikusia duten hitzak ezagutu nahi ditugula. Aski dugu horretarako definizioetan muskulu hitza bilatzea. Emaitza hauek azalduko zaizkigu:

abduktore
aduktore
beroan
berotu, bero/berotu, berotzen
erlaxatu
erronboide
glukogeno
hotzean
kargatu
muskular
muskulatura
trapezio

Taxonetan egin daitezkeen bilaketak

Generoen edo espezieen izen zientifikoak erabiliz horiek euskaraz dituzten izenak bila daitezke. Esate baterako quercus hitzaren bidez emaitza hauek lortzen dira:

abaritz
ametz
arte4
artelatz
erkametz
haritz
haritz gorri

Oharretan egin daitezkeen bilaketak

Hiztegi barruko edozein ohar motatan egin daiteke bilaketa: sarrera-oharretan, gramatika-oharretan eta adiera-oharretan, besteak beste.

Bilaketa aurreratuak

Goiko eskuineko Bilaketa aurreratua botoia sakatuz gero, emaitza asko agertzen direnean zehazki interesatzen direnak bakarrik ikusi ahal izatea lortzen da.

Demagun hitz-hasieran bilaketa mota aukeratu eta buru bilatzen dugula. Emaitzen kopurua izugarri handia da. Izen kategoriakoak soilik interesatzen bazaizkigu, Bilaketa aurreratua sakatuko dugu. Orduan iragazkien menua zabalduko zaigu:

Hor kategoria menua zabaltzen dugunean izena aukeratuko dugu.

eta gero Bilatu botoia sakatuko dugu.

Ageri diren emaitzen kopurua 213 izatetik 85era murriztuko da.

Horiek guztiak ez, baizik eta horien artean Ipar euskalki-marka dutenak bakarrik ikusi nahi baditugu, iragazkien menua zabaltzeko berriz sakatuko dugu Bilaketa aurreratua eta Euskalkia menuan Iparraldea aukeratu eta Bilatu botoia sakatuko dugu.

Azalduko diren emaitzak bostera jaitsiko dira.Adibide honetan iragazkiak bi urratsetan aplikatu ditugu, baina bilaketa egin aurretik aktiba daitezke zenbait iragazki aldi berean. Adibidez, bilaketa laukian ez badugu ezer jartzen, iragazkietan Kategoria>Adjektiboa eta Euskalkia>Bizkaiera aukeratu, eta Bilatu botoia sakatzen badugu emaitza gutxi batzuk agertuko zaizkigu:

nonzerberri
popandi

Aditz-motaren araberako bilaketak ere egin daitezke, da, du, dio, zaio erregimenak bereizita. Adibidez:

Gogoan izan bilaketa aurreratua aktibatuta dagoen bitartean iragazkiak aplikatuko direla, beraz hurrengo bilaketak iragazkirik gabe egin ahal izateko Formularioa hustu botoia sakatu behar dela. Hori egin arte Bilaketa aurreratua ! ikurrarekin eta Formularioa hustu botoia ikusten dira.

Marratxoaren erabilera Euskaltzaindiaren Hiztegian

Bi sail nagusi bereizten dira:

a) Sarreretan eta azpisarreretan:

Marratxoaren erabileraren arauak zilegitzat jotzen dituen idazkera guztiak jasotzen dira; hala, formaren atal bat aukerakoa denean, bi formak ematen dira zehazki. Adibidez: gernu debeku, gernu-debeku; izerdi lika, izerdi-lika.

Forma bakarra baldin bada onartua, horixe adierazten da. Adibidez, luze-labur, maite-damu…; lur eman, mahats zimur

b) Definizio, definitzaile eta adibideetan, marratxoa erabiltzea aukerakoa denetan, batzuetan ipini da eta beste batzuetan ez.

Hitzen egokitasunari buruzko informazioa

Komunikazio-egoera bakoitzean hizkuntza egoki erabiltzeak hitzak arretaz aukeratzea eskatzen du. Hiztegi honetan sarri aurkituko ditu erabiltzaileak hitzak egoki erabiltzeko oharrak, hala nola:

Forma bat ez erabiltzeko gomendioa. Hiztegi Batuan e. marka zeramaten hitzek Euskaltzaindiaren Hiztegian forma hori ez erabiltzeko eta beste forma bat erabiltzeko dioen ohar bat dute. Adibidez:

Hiztegi Batuan h. marka zuten hitz batzuek, beste bat hobesteko; hemen, beste hitz hori definitzaile gisa dutela agertzen dira eta gehienetan adibiderik gabe. Adibidez:

Erregistro jakinetan, hau da, egoera, asmo edo gai jakinetan soilik erabiltzekoak diren hitzak markaturik agertzen dira. Laburduren zerrenda ikusteko, sakatu botoia.

Agertzen diren aukeren artean dago Erregistro-marka menua, honako aukera hauekin:

Adibidez adierazkorrak:

Behe-mailakoak:

Haur-hizkerakoak:


 

Herri-mailakoak:

Jasoak:

Horien artean, arreta berezia merezi dute Lgart. (lagunartekoa) marka daramaten hitz batzuek, gizatalde batzuentzat iraingarriak gerta litezkeelako. Adibidez:

Gaur egun zaharkiturik geratu diren hitzak edo gutxi erabiltzen direnak Zah. eta g.g.er. markekin jaso dira. Adibidez:

Jakite-arloari buruzko informazioa

Hainbat hitzen sarreretan espezialitate-markak aurkituko ditu hiztegiaren erabiltzaileak. Kasu honetan, argitu nahi dugu, marka horiek hitza hizkuntza arruntera igaro ez den neurrian bakarrik jarri direla. Hitz bat, espezialitate jakin batekoa izanik ere, eguneroko hizkuntzan erabiltzen baldin bada, sarrera horrek ez du markarik izango, gehienetan. Adibidez:

Hitzaren forma arautua eta antzekoak

Batzuetan erabiltzaileak kontsulta egiteko ez du erabiltzen hitzaren forma arautua, ez duelako ezagutzen edo gaizki tekleatu duelako. Kasu askotan hiztegia gai izango da, hurbilketaz, zer forma arautu erabili behar zen igartzeko eta erantzun egokia emango du, esate baterako, zergatik galdetu beharrean zergaitik galdetuta ere zergatik hitzaren sarrera aurkituko du erabiltzaileak. Era berean, garrantzi arautuaren ordez garrantzia galdetzen duenari forma arautuari dagokion sarrera agertuko zaio.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.