Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ur bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ur
1 iz. Isurkari koloregabe, usaingabe eta zaporegabea, ibaiak, aintzirak eta itsasoak betetzen dituena, hidrogeno eta oxigeno atomoz osatua dena (H2O). (-r- bakunarekin). Ik. lurrun; izotz. Pitxer bat ur. Ur eta ogi hutseko baraua. Ur hartatik edan zuen. Ur hotza, freskoa, epela, beroa. Ur irakinean ez da eulia pausatzen. Ur garbiaren pare. Ur gardena bezain garbi. Ur huts-hutsak, edateko balio ez duen bezala. Itsasoko ura. Iturriko ura. Vichyko ura edaten. Pasatuko dira ura zubiaren azpitik bezala. Ur bila nator berriz ere iturri emankorrera. Ur destilatua. Urez bete. Bainuontziko zulotik behera joan zen, xaboi eta ur artean, tapoia kentzean sortutako zurrunbiloak irentsita. Zer da ur xorta bat itsasoko ur guztiaren aldean? Ur jarioa. Zentral nuklearrean ur-isuri bat izan daitekeela uste dute. Adora ezazue zerua eta lurra eta itsasoa eta ur iturriak egin dituena. Landa guztia zingira bat zen, bide guztia ur-erreten bat. Egurgile eta ur-ekarle izatera behartu zituen. Suteetarako ur harguneak. Herriko ur hornidura hobetzeko lanak egin ditu udalak.
2 iz. pl. Ur arreak. Moisesek eskua hedaturik, bet-betan urak ireki ziren. Edateko urak nonahi badira Azkainen.
3 iz. (Leku atzizkiekin). Itzulipurdika sartu da uretan. Bere behatz muturra uretan busti zuen. Hori ezin da uretan garbitu. Uretara bota zuten. Kamioi bat uretara erori da Bermeoko portuan. Mutil koskorrak uretatik ateratzeko.
4 iz. (Ibai, aintzira edo itsasokoaz mintzatuz). Ur azpian isuritako olioa urez gain ateratzen da. Hango argiak dira ur barnean ageri, higikor eta berdats, ura bezala. Ur-haizeen joera lagun ez dugunez gero. Ur eremu handia. Gure aitari urak eraman zion etxea. Ur bolada etorri zen eta gizon haren andrea eraman zuen. Hizkuntza gaietan urak bere bidera itzuli direnean.
5 iz. Zukua. Limoi ura. Ur anitz duen udarea.
6 iz. Egoskina. Iltze-belar ura. Belar ura hartu. || Aurtiki ezazu tripakien ura eta ezar baso bat ardo.
[Oharra: Hegoaldean mugagabean erabiltzen dena, uretan, uretara, uretatik, Iparraldean mugatu singularrean erabiltzen da: urean, urera, uretik ].

Esaera zaharrak

Arrainik ez den urera ez bota sarea. Gabi arotz berriak galbaheaz ura. Kandelario-lario, haitzari ura dario. Ura joanda presa egin. Urak dakarrena urak darama. Urak esnea galtzen du, eske soberak adiskidea. Urak ez daramana, uharrak. Uretara maiz doan txarroa laster da hautsia. Urrutirean [=urrutitik] bolura dator ura.

Aztergaia: ur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-10-31 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(h)ur, u-, uh-.

Jatorrizko forma

jatorrizkoan: ur, uh- /edatekoa/.

Jatorrizko forma

zumo, (h)ur.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ur(-)ahi 'paperak-eta itsastekoa', ur-bazter, ur(-)emari, ur-etorri iz., ur handi: ur handitako arrantza; ur handitako arraina ('eskarmentu handiko pertsona'), ur(-)hegazkin, ur-jauzi, ur-laster.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: urak hartu, ; eta adibide gisa: ur bedeinkatua, ur bedeinkatu ontzia, ur destilatua, ur gazia, ur geza, ur oxigenatua.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ur handi, ur-laster, ur-etorri (eta ur-emari?); ur-hegazkin.

Informazio lexikografikoa
Esapide ohiko(en)ak

urak hartu ("jantzi berria urak hartu dit eta orain labur daukat").

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Kontsonantearen aurrean, jakina, u-" (1993-02)

 - [K201]: "Gaztelaniazko "romper aguas" adierazteko urak egin erabili du gure lankideren batek. Ez dut hiztegietan aurkitu baina egoki deritzot" (1997-03-05)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.