Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza txar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

txar
1 adj. Funtsezko akats bat duena, bere egitekoa ongi betetzen ez duena, ona ez dena. Ik. tzar. Ohe txarra. Horrexegatik beragatik da ona aizkora zorrotza, ebakitzeko sortua delarik, eta aizkora kamutsa, berriz, txarra. Txakur txar, ezertako ez dena. Ez da hau leku txarra, horretaz mintzatzeko. Ostatu txar batean. Aurkitu zuten Haurtxoa zapi txar batzuetan bilduta. Bertsolari txarra. Langile txarra. || Eguraldi txarra.
2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ik. desegoki. Amets horrek baditu, haatik, zenbait alde txar. Joera ona den ala txarra ez nuke esango. Ez litzateke hori bide txarra guretzat. Harrera txarra egin diote. Ohitura txarrak. Hazibide txarra. Gerra onenean baino hobe da bake txarrenean bizi. Itxura txarreko kontua.
3 adj. (Ezezko esaldietan, indargarri gisa). Zin-zinetako poesia ez beste guztia kiskaltzen hasiko balira, ez lukete hutsaldi txarra hartuko liburutegiek. Ez zaude toki txarrean! Ez da guretzat maisu txarra.
4 adj. (Berez ideia txar bat adierazten duten izenekin, indargarri gisa). Engainu txarrak ugaldu dira gure artean galanki. Estutasun txarra pasatu. Deabru txar tentatzailea.
5 iz. Gauza txarra. Ona eta txarra ondo bereizten dakitenek asko ikas dezakete idazle horietan.
6 adj. Oinazea edo nekea eragin dezakeena. Egoera txarrean. Berri txar, mingotsa. Usain txarra.
7 adj. Gaiztoa, zintzotasunaren aurkakoa. Gogoeta eta egite txarrak. Grina txarrak. Eta Jaunaren beldur gabeko biziera txar batean heriotzak harrapatu zuen. Gizon txarra.
8 adj. Txikia, ezdeusa, balio gutxikoa. Bazterrak agertzen dizkigu etxe txar apal batzuk. Ttipian txakur txar bat zen, gero handitu bazen ere.

Esaera zaharrak

Antxu txarra, beti bildots. Orga txarrago, eta karranka handiago. Txarrena hobeaz ahalke.

Aztergaia: txar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-10-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(t)xar.

Jatorrizko forma

gaizki(a), txarr(a), gaitz(a); bihurgune txar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: txarrean.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

tx-/x-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Bi adiera(k) zehaztuko nituzke nik (ez dakit euskalki marka erantsi behar zaion edo ez). 2. (L, B, BN, R, S; Lar, Añ, Gèze, Dv, H, VocB), xar (Sal, R, S; Lecl, VocBN, Gèze, H, Mdg 153). Ref.: A (txar, xar); Lrq; Gte Erd 290. Pequeño, insignificante, de poco valor, poca cosa, miserable, humilde. "Ruin, pequeño, desmedrado" Lar y Añ. "Aldegüela, aldeilla, (2009-12-10)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.