Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza on bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

on1
1 adj. Bere egitekoa ongi betetzen duena; espero den bezain egokia edo onuragarria dena. Anton. txar. Horrexegatik beragatik da ona aizkora zorrotza, ebakitzeko sortua delarik; eta aizkora kamutsa, berriz, txarra. Ohe ona. Belarri onaren jabe denak. Idazle horietan gauza on asko ikas daitezke. Bere landan hazi ona erein duen gizona. Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun, ikusteko dago oraindik. Gure alde onak eta bertuteak. Euskara onean idatzia. Aholku onaren bila. Harrera ona izan. Berri onak ekarri ditu. Egoera onean. Ezkon zaitez ordu onean. Modu onean. 2015a urte ona izan da turismoarentzat Azpeitian eta eskualdean. Hala bizitzeak ere deus onik ez zuela. Eguraldi ona denean. || Horregatik, onen-onena da hainbat sarrien egitea. || (Pertsonez mintzatuz). Langile ona. Irakasle ona izan duelako. Adiskide on batzuek eskatu didatena. || (Izen gisa). Ona eta txarra bereizten dakitenei.
2 adj. Ongi egina. Hiztegi onak behar ditugula. Presta zaitez aitortza on bat egiteko.
3 adj. Handia, ederra. Ukaldi on bat hartu du. Orraztaldi on bat behar du argitaratu baino lehen. Irabazi ona ateratzen dutela.
4 adj./iz. Zintzoa; moralak eskatzen duena betetzen duena. Anton. gaizto 1. Gizon prestu eta kristau onak. Morroi on eta leiala. Sarituko ahal ditu zeruan Jainko onak! Onak izan. Onegia zela etsairik inon izateko. Eguzkia onen eta gaiztoen gainean altxarazten baitu. Onei betiko zoriona emateko. || Gizon bezala, nor zen bera baino zuzenagorik, onagorik, jatorragorik, euskaltzale jakintsu eta porrokatuagorik? Enekoren gurasoak onegiak ziren (Ik. hobe). || Liburu onak irakurriz.
5 adj. Ontasuna adierazten duena. Bihotz oneko gizona. Egin denaren fede ona erakusteko. Jaidura onak. Obra onez hutsik bezain asmo onez beterik.
6 iz. Zerbaitentzat edo norbaitentzat egokia edo onuragarria den gauza. Ez da gaitzik, onik ez dakarrenik. Erostunaren ona eta saltzailearena ez omen datoz bat beti. Zein da gure helburua, geure buruaren atsegina ala euskararen ona eta bizia? Edozein izakik bere ona bilatu ohi du. Herriaren onari begiratu behar dio herri gizonak.
7 iz. Ongia. On eta gaizkiaren arteko borroka.
8 iz. pl. Ondasunak. Aberatsak bere onetarik behartsuari emanez.

Esaera zaharrak

Aberats izatea baino ospe ona hobeago. Aditzaile onari, hitz gutxi. Auzo on duenak begi lo on. Bere onak ez dituena urrikari, gomenda bedi urte gaitzari. Done Meteri Zeledon, porru ereiaro on. Edale on gutxi irule on, irule on gutxi edale on. Ekaitzak dakar aro ona. Errota onari bihia. Festa ona, bezperatik. Gal bedi gizona eta ez haren ospe ona. Gerokoa, hobe ustezkoa, nahiago dut on oraingoa. Gibel ekaitzari, bular aldi onari. Gibeleko on dena, bareko gaizto. Hobea maiz onaren etsai. Oilo zaharrak salda ona du egiten. Onak onari goraintzi. On bada menturaz, on ez bada azturaz. Tantza onak loro biguna eskatzen du. Ulertzaile onari, hitz gutxi. Zekena beti on-gose.

Aztergaia: on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ongi(a), on(a).

Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond. 2 iz. 3 Heg. Zah. (praenomen gisakoa): On Manuel Lekuona./ AS: (neure, bere...) onetik atera, irten, ilki; on beharrez; onean (egon, jarri,...); on eduki; on egin; onenean ere; onera ekarri; onera etorri; onezkoak egin; onez onean; onez onez; on-gaitz pl.: proposamen baten on-gaitzak ; onik onenean; on iritzi dio ad.; on izan da/zaio/du ad.; ontzat eman; ontzat hartu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: onenean, onenera jota (ere), onera egin, onera itzuli, onetan, onik ez izan, ontzat eduki ; eta adibide gisa: on-izate.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

on izan, on eduki, on iritzi; on egin, on beharrez; onean (egon, jarri,...); onera etorri, onera ekarri; bere (neure,...) onetik atera, irten, ilki; onez onean, onez onez (ik. erabilia den); onezkoak egin; ontzat eman, ontzat hartu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 izond.; 2 iz. (argitzekoa da iz.>erabilerako on eta ongi (eta gaitz eta gaizki) formen banaketa: cf. "on(gi)aren eta gaitzaren/gaizkiaren arbola", "proposamen baten on-gaitzak", etab.); 3 praenomen gisakoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: izen berezi batekin (On Manuel Lekuona adib.) Hegoalderako mugatu beharko litzateke.

 - [E210]:  onik ez izan. 1- Adibideko errata zuzendu: "Zuregan > zuregan".

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): onartu egin da; Heg. eta zah. dela adieraziko da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere hartan onartu da lantaldeak proposatua (jatorrizkoan dago Z maiuskula, Jainkoa aipatzean hala egiteko usadioaren arabera).

on2
Heg. zah. Gizonezkoen izenei aurrean ezartzen zaien titulua. On Manuel Lekuona.

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.