forma=hamar sarrera bakarrean aurkitu da.

hamar

1 zenbtz. Bederatzi eta bat, 10. Hamar haur izan zituzten. Hamar urteren buruan. Hamar urteko haurra. Duela hamar urte. Hamar urte honetan bizi naiz esklabo. Bada, zure arimak hamar ezkutu baino gehiago balio du. Hamar bat urte zituela. Eskuetako hamar hatzak. Jainkoaren legeko hamar aginduak. Hamar aldiz gehiago. Hamar bider esanagatik. Hamar errealekoa eman zion. Hogeita hamar dirutan saldu zuen. Hil zenean, ehun eta hamar urte zituen. Hamar mila biztanleko hiria.

2 iz. Zenbaki arrunten segidan hamargarrena. Zenbaki polita da hamarra. Sei eta lau hamar dira. Hamar zenbakia. Hamarraren gainean eratutako zenbaki sistema (Ik. hamartar).

3 (Data adierazteko). Gaur, maiatzak hamar, asteartea. Urte hartako azaroaren hamarrean.

4 (Orduak adierazteko). Gaueko hamarrak arte. Goizeko hamarrak aldean. Hamarrak jo zuten. Hamarrak jota atera zen. Zure bila gabiltza hamarrak ezkero. Hamarrez gero. Hamar eta laurdenak edo hamarrak eta laurden. Hamarrak laurden gutxitan. Hamarrak hogei gutxiagotan. Hamar eta erdietako mezan. Hamarrak eta bostean. Hamarrak bost gutxiago. Hamarrak hamar gutxi.

hamarretan adb. Ipar. Hamar aldiz; askotan. Arrantza txarra dute; sarea hamarretan aurtikitzen dute urera, eta hamarretan hutsa altxatzen.

Oharra: azken eguneraketa 2021-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper