forma=esne 5 sarreratan aurkitu da.

esne

1 iz. Ugaztun emeen ugatzetan eratzen den isurkari zuria, ume jaio berrien berezko elikagaia. Haurrak esnea edoski. Dohatsua esnea eman dizun bularra! Erdi berriaren lehen esnea. Esnea hartu. Abatza bete esne edan. Esnea egosi. Esnetan zerbait egosi. Esnea mindu. Esne asko ematen duen ardia. Behi esnea. Esnea jetzi, bildu, batu. Esne opilak. Talo-esneak eztiarekin. Esne-saltzailea. Esne industria. Esne zekorra (Ik. esneko).

2 iz. Zenbait landaretatik edo hazitatik ateratzen den isurkaria, esnearen antzekoa. Almendra-esnea.

esnea galdu 1 da/du ad. Esnea mindu. Bero handiarekin erraz galtzen da esnea.

2 du ad. Ugaztun emeez mintzatuz, esnea emateari utzi. Horrek erran nahi du behiak, ernaldu ondoan, esnea laster galduko duela.

esne behi, esne-behi iz. Esnetarako hazten den behia. Ume egin berritan gizena badago, esne behia ez da puntakoa.

esne belar, esne-belar iz. Euphorbia generoko belar landarea, esne mingots bat daukana.

Esne Bide iz. Zeruan gauaz ikus daitekeen zerrenda argia, gure galaxiako plano trinkoeneko izarrez osatua dagoena. Esne Bideak 10.000 milioi urte inguru ditu. Begira Esne Bidea, izarrezko ibai hori, eta egin kontu orban bat baizik ez dela zabaltasun infinituan.

esne denda, esne-denda iz. Esnea saltzen den denda.

esne gain, esne-gain 1 iz. Esnearen gainaldean gertatzen den geruza mamitsua. Ik. gain2. Baserritarrari erosten genion esnea egunero eta esne gainarekin ogitarteko gozoak egiten zizkigun amak.

2 iz. Esne gain harrotu azukreduna. Marrubiak esne gainarekin.

esne gauza, esne-gauza iz. Esnekia. Ez jateko arrautzarik eta esne gauzarik Garizuman.

esne harri, esne-harri iz. Esnea egosteko erabiltzen zen harria. Besoak, zaintsuak, esne harria bera baino gogorragoak.

esne hauts, esne-hauts iz. Hauts bihurturiko esnea. Esne hautsari ura erantsi, eta hura edan.

esne jaki, esne-jaki iz. Esnekia. Arrautzarik eta esne jakirik ez jateko.

esneko adj. Animaliez mintzatuz, oraindik esnez elikatzen dena. Esneko zekorra, txerria.

esneko hortz iz. Umeen lehen hortzak, gizakietan zazpiren bat urterekin erortzen direnak.

esne lore, esne-lore iz. Esne-belarraren lorea.

esne mamitan, esne-mamitan 1 adb. (egon, bizi eta kideko aditzekin). Oparotasunean. Izan ere, bizitza ez da beti esne mamitan egotea. Ondo begiratuta, esne mamitan haziak gara.

2 adb. Oso pozik. Ik. eztitan. Esne mamitan dago taldea, ligako lehen hiru partidak irabazi ostean.

esne perretxiko, esne-perretxiko iz. Lactarius generoko perretxikoa, inbutu formako txapela duena eta barnean esnea daukana.

esne saltzaile, esne-saltzaile iz. Esnea saltzen duen pertsona. Ik. esneketari. Garai batean ohikoa zen esne-saltzailea etxez etxe ikustea.

esnetan 1 adb. Bakean eta lasai. Ik. eztitan. Maitea sendo dakusalarik, bihotza dauka esnetan.

2 adb. Oparotasunean. Ik. bitsetan. Esnetan bizi.

esnetarako adj. Abereez mintzatuz, esnea lortzekoa. Behi horiek esnetarakoak dira.

esne tela, esne-tela iz. Esnea egosi eta gero eratzen den gain mehea; esne gaina. Baserriko esneak esne tela sendoagoa edukitzen du.

esne zopa, esne-zopa iz. pl. Esnez eta ogi zatiz egindako jakia. Gosaritzat, esne zopak.

ama

1 iz. Seme edo alaba bat edo gehiago dituen emakumea. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Ama bihurtu. Ama izan. Hiru seme-alabaren ama da. Gure amak zaindu zuen haurra. Ama Joakinak esaten zuen hori. Amaren gonapetik irten gabeko umea. Nolakoa baita ama, halakoa ohi da alaba (esr. zah.).

2 iz. Ordena batzuetako mojei esateko era. Ama Sorazu zumaiarraren bizitza.

3 iz. Ume bat edo gehiago dituen animalia emea. Animaliak badoaz bere amen ondotik. Bost txerrikume bere amarekin.

4 iz. Iturburua, jatorria. Lana da bertute guztien ama. Bizio guztien ama.

ama-alaba iz. pl. Ama eta alaba; ama eta alabak. Ama-alabak elkarri begira gelditu ziren. Berdinak zarete ama-alabak!

ama besoetako iz. Amabitxia (bataiokoa). Neure ama besoetakoaren izena jarri zidaten bataioan.

Ama Birjina iz. Mariari, Jesusen amari, ematen zaion izena. Ik. amabirjina. Arrateko Ama Birjina.

Ama Birjina Abuztuko iz. Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren jasokundea ospatzen den eguna. Ik. andremaria. Ama Birjina Abuztuko, urtean bi aldiz balitz!

ama eskola, ama-eskola iz. Eskolaurrea. Ama-eskolan, 2 urtetarik 6 urte artekoak, 63 haur dira. Eskoletako liburuak dira, ama-eskolako eta lehen mailako ikasleentzat eginak.

ama esne, ama-esne iz. Amaren esnea, bereziki gizakiona. Gizakion ama-esnea gozoa da, gainerako animaliena ez bezala. Behi-esneak hiru aldiz proteina gehiago dauzka ama-esneak baino.

ama familiako iz. Familia bat bere ardurapean duen emakumea. Berrogei urteko ama familiako gaztea.

ama hizkuntza, ama-hizkuntza iz. Umeak, berez, lehenik ikasten duen hizkuntza. Erakundeetara jotzean, ama hizkuntzan aritzeko eskubidea dute.

ama nagusi iz. Moja-komentu bateko burua. Ama nagusiak komentuko sukaldariari hots egin zion.

ama ponteko iz. Amabitxia (bataiokoa). Nire ama pontekoa izeba Miren da.

ama-seme iz. pl. Ama eta semea; ama eta semeak. Hartu zituen ama-semeak eta Israelera etorri zen. Ama-semeek ezin izan zuten elkarrekin hitz egin.

ardi1

iz. Ugaztun hausnarkaria, iletsua, gehienean talde handietan zaintzen dena; abere horren eme heldua (Ovis aries). Ardi zain ibili. Ardi bideak. Ardiak jetzi. Ardia arkara egon. Ardi jantziko otsoa. Otso goseak ardi otzan bihurturik. Aita maitea, ardi zaharra baino goxo eta atseginagoa zena, ezin burutzeraino gizatxartu zen gaixoa. Ardi bordak. || Esr. zah.: Ororen ardia otsoak jan. Ardi bat doan lekutik, oro. Ardia ahuntzari ile eske. Ardi txikia, beti bildots.

ardi azienda, ardi-azienda iz. Ardia. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da). Ik. azienda zuri; azienda xehe. Rieti probintzian, izurrite oso larria zabaldu zen, behi eta ardi azienda guztiak garbitzen ari zena.

ardi beltz iz. Talde batean desberdina delako nabarmentzen den pertsona, taldea lotsarazten duen pertsona. Familia honetako ardi beltza naiz! Azkenean konturatu zara zein den alaba zintzoa eta zein ardi beltza, ez?

ardi errebelatu iz. Ardi galdua. Astero itzuli bat edo beste egiten du ardi errebelatu haien ondotik. Salbatzailea poztu zen sarrarazteaz bide onean ardi errebelatu hura.

ardi esne, ardi-esne iz. Ardiaren esnea. Ardi esnez egiten da mamia.

ardi euskal-bearnotar iz. Zuberoa eta Bearno garaian hazten den ardi arraza; arraza horretako ardia, esne ugari ematen duena.

ardi galdu iz. Artaldetik bereizi eta galdu den ardia. (Maiz irudizko adieran erabiltzen da). Ik. ardi errebelatu; ardi herratu. Jesus Artzain Ona zen, ardi galduengatik bizitza eman zuena. Bestela, maiz gertatu zaigunez, ardi galduak izango gara berriz ere, otso harraparien artean. Eta ezin uka guk ere, atseginago zaizkigula sarritan, bihotz bixigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak beti bertute bidetik sailean dabiltzanenak baino.

ardi gazta, ardi-gazta iz. Ardi esnez egindako gazta. Ardi-gazta xerra bat. Ardi-gazta ketua.

ardi ile, ardi-ile iz. Artilea.

ardi larru, ardi-larru iz. Ardiaren larrua. Ardi larruz jantzia.

ardi latx iz. Ardi arraza; arraza horretako ardia, ile luze leuna duena, ematen duen esneagatik oso aintzat hartua dena. Euskal Herriko ardi latxa.

ardi-mihi iz. Ipar. Pentzeetako belar mota (Valerianella olitoria).

ardi moztaile, ardi-moztaile iz. Ardiei ilea mozten dien pertsona. Euskal Herriko ardi-moztaileek Artilea elkartea sortu dute.

ardi mozte, ardi-mozte iz. Ardiei ilea moztea. Garai horretan izaten da ardi-moztea.

ardi txakur, ardi-txakur iz. Ardiak zaintzen dituen txakurra. Ardi-txakur erakusketa. Ardi txakur izateko heziak.

Karrantzako ardi iz. Euskal Herriko ardi arraza; arraza horretako ardia, gorputz luze iletsua eta belarri handiak dituena, mutur-beltza edo mutur-gorria izan daitekeena.

Lacaune ardi iz. Jatorriz Frantziako Lacaune herrikoa den ardi arraza; arraza horretako ardia, esne ugari emateagatik oso aintzat hartua dena.

limusin ardi iz. Jatorriz Frantziako Limousin eskualdekoa den ardi arraza; arraza horretako ardia, sendoa eta ingurunera erraz egokitzen dena.

manex ardi iz. Iparraldean eta Nafarroako iparraldean hazten den ardi arraza; arraza horretako ardia, ile luze leuna duena.

rasa ardi iz. Batez ere Aragoi inguruan hazten den ardi arraza; arraza horretako ardia, ile-motza.

txurra ardi iz. Jatorriz Gaztela eta Leongoa den ardi arraza; arraza horretako ardia, ilea zuria eta belarriak, muturra eta begi inguruak beltzak dituena eta ematen duen esneagatik oso aintzat hartua dena.

arroz

iz. Lastodunen familiako landarea, alor zingiratsuetan hazten dena; (multzokari gisa) landare horren alea, hainbat lurraldetako oinarrizko janari gertatzen dena (Oryza sativa). Ik. irris. Txinako arroz alorrak. Arroza eta garia. Arroza jan. Arrozez egindako edaria. Beherakoa sendatzeko, arroz ura.

arroz esne, arroz-esne iz. Arroza esnetan egosirik prestatzen den janari gozoa. Platerkada bat arroz-esne jaten ari nintzela, ondoan eseri eta hizketan hasi zitzaidan.

arroz zahi, arroz-zahi iz. Irris hauskina.

talo1

iz. Arto-irinez egindako opila, mehea eta biribila. Talo bero guria. Non zen irina talo egiteko? Taloak erretzen. Talo-jana. Talo itxurako aurpegi zabal biribila. Ilargia talo bat legez ageri da.

talo burdina, talo-burdina iz. Taloak erretzeko erabiltzen den burdinazko xafla giderduna. Talo burdina sutondoan.

talo-esne iz. pl. Taloa esnetan zopaturik prestatzen den janaria. Gosaria: talo-esneak eztiarekin.

Oharra: azken eguneraketa 2022-07-08

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper