forma=alde 19 sarreratan aurkitu da.

alde1

1 iz. Gauza biren arteko desberdintasuna. Ik. desberdintasun. Alde handia dago batetik bestera. Bi produkturen arteko aldea. Kolorean dute alderik handiena. Gizonaren eta abereen artean dagoen aldea zertan datzan. Euskaldunak nahi dituztela elkarrengandik banandu, aldeak diren baino handiagoak eginez, leizeak sakonduz. Alde ederra (dago)! Alde ederreko kontua!

2 iz. Kopuru bati beste bat berdintzeko gehitu edo kendu behar zaion kopurua. Hor dugu bestetara gabe, hogei urteren aldea. Hemezortzi tantoren aldea izanik, lan erraza zuten.

aldea atera Sei tantoren aldea atera zion. Hautagai errepublikanoak puntu baten aldea ateratzen dio demokratari. Lehen ziabogan bost segundoren aldea atera zion Arkotek Zierbenari. Bi punturen aldea ateratzen diete donostiarrek madrildarrei.

alde-alde adb. Gutxi gorabehera. Alde-alde zer balio du soineko horrek?

alde-aldean adb. Ia-ia. Nire otoitzak txit laburrak dira, alde-aldean bortxaz bezala eginak.

alde2

1 iz. Zerbaiten zatia, beste zati bati edo batzuei kontrajarria; gauza edo puntu bati buruz, haren ingurua; inguru horretatik nolabait bereizten den zatia. Ik. aldetik 4; aldean 2; aldean 3; aldera. Mendiaren alde honetan. Goiko, beheko, eskuineko aldea (Ik. behealde; goialde...). Infernu hartan egongo dira kondenatu guztiak alde guztietarik suz inguratuak.

2 iz. (Bereziki bi zati bereizten direnean). Txanponaren bi aldeak. Alde batean eta beste aldean. Alde batetik bestera igarotzen du. Alde batera eta bestera begiratzen dugula. Ni alde batetik joan nintzen eta bera bestetik etorri. Bi aldeetako euskaldunen batasuna. Itzultzen dute orria beste aldera. || Uraz beste aldean. Itsasoz beste aldera joan ez dadin. Mendiez hemengo aldean.

3 iz. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Auzi baten alde guztiak aztertu. Arazo bat alde jakin batetik soilik ikusi. Kontu honek ez dik alde onik. Ezkontzeak alde onak eta txarrak ditu.

4 iz. Lurraldea, eskualdea. Alde haietako artzain eta unaiak. Aditzera eman dezagun alde guztietan. Jende onak badirela alde guztietan.

5 iz. (Leku izen baten eskuinean). Berri bat heldu zait Erromako aldetik. Ainhoako aldean.

6 iz. Zatia, puska. Mezaren alde edo parte nagusiak. Lau alde egin zituzten, gudamutil bakoitzarentzat bat.

7 iz. Iritzi edo helburu bera duten pertsonen taldea. Ik. alde3; alderdi 6. Gerran, alde batekoen poza bestekoen negar iturria izaten da. Ez noa alde bateko eta bestekoen arrazoiak aipatzera. Alde biei aditu ondoan.

8 iz. Gorputz atala. Gorputzeko alde guztiak mindurik dituen gaixoa. Ukitu zuen alde mindua.

9 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagaia gorputz atal bat dela). Ik. ipurtalde; kopetalde.... Mokor aldean eta saihets ondoan. Matrail alde haiek ez daude hala eginda bakailao salda hartuta.

10 iz. Mat. Poligono bat ixten duten lerroetako bakoitza; angelu bat osatzen duten bi lerroetatik bakoitza. Triangeluaren aldeak.

11 iz. Era, modua. Nola izan daiteke hori?, alde askotara. Beste gertaera bat ere badugu, bakoitzak bere aldera kontatzen duena. Gertaera berbera bi aldetara entzuten badugu.

12 postpos. (Izen sintagma soilaren eskuinean). -rantz. Ik. aldera 3. Zerbait gaizki egin izan banu bezala, ihes egin nuen mendi alde. Bazihoazen etxe alde.

13 adb. Aipatzen den pertsonari edo gauzari mesede eginez. Ik. -en alde. Anton. aurka; kontra. Inor ateratzen bazaio kontra, zu jarri alde. Erdiak kontra izango ditut, alde beste erdiak. Jainkoa alde badut, oro alde ditut. Epaileak alde dituenak irabazten du auzia.

14 adb. Hurbil. Horra atsekabea poztasunetik zein alde dagoen.

15 interj. Norbaiti nonbaitetik alde egin dezan agintzeko erabiltzen den hitza. Ik. alde hemendik. Alde! Alde denok segituan!

alde-aldetik 1 adb. Berehala.

2 adb. Ozta-ozta.

aldean beste adb. Aldez alde. Balak ere aldean beste zula ez dezakeena.

alde anitzeko adj. Alde askokoa, alde askori dagokiona. Ik. aldebiko. Beharrezkoa da alde anitzeko elkarrizketa-mahaia antolatzea. Konpromisoak alde anitzekoa izan behar du. Alde anitzeko bilerak egiten hasteko unea da.

alde aurretik adb. Aldez aurretik.

alde aurrez adb. Aldez aurretik.

alde bat adb. Lap. eta Naf. Erabat, betiko. Gutxi dira, halere, mendiko su horiek alde bat debekatzearen alde agertzen direnak. Alde bat idazteari emana da. Alde bat etorri da Ameriketatik.

alde batera 1 adb. Erabat, alde bat. Bihotza Jainkoari alde batera emateko.

2 adb. Ia, aukeran. Alde batera hobe litzateke euskal talde bat bakarrik.

3 adb. Neurri batean. Alde batera harritu egiten nauzu.

4 adb. Lanez eta kidekoez mintzatuz, honenbestean, hitzarturiko prezioan. Lanean alde batera ari dira. Mendi lana alde batera egin dugu.

alde batera utzi Kontuan ez hartu; utzi, baztertu. Emakumezkoak alde batera utziz. Burutazio hura ere alde batera utzi nuen.

alde batetik adb. Neurri batean. Bai, alde batetik egia dirudi. Alde batetik gizon gaiztoaren itxura zuen.

alde batetik... bestetik (beste aldetik)... Ik. batetik... bestetik...; aldez... aldez...; bateko... besteko... Baina negar horiek alde batetik saminak badira, bestetik munduan diren kontentu guztiak baino gozoagoak dira. Bibliografia alde batetik zaletasun bat da eta, beste aldetik, argi ibiliz gero, diru franko irabazteko bidea ere bai.

alde bat utzi Utzi, baztertu; kontuan ez hartu. Meza denboran alde bat utzi behar dira lurreko arazo eta kezkak.

alde-berdin adj. Ik. aldeberdin.

alde egin du ad. Joan edo urrutiratu, bereziki arin edo ihesi. Alde egin du hemendik. Tximistaren gisan alde egin zuen. Inoiz elkarrengandik alde egin gabe. Eta alde egin zuen Egiptora. Zetorkien zigorrada gogorrari alde eginik. Etsaiei alde egin zien. Egidazu alde.

alde egite, alde-egite iz. Joatea edo urrutiratzea; bereziki, arin edo ihesi joatea edo urrutiratzea. Etxekotzat eduki izan zuen beti morroia eta nahigabe handia emango zion, noski, haren alde egiteak.

alde eragin dio ad. Alde eginarazi. Umeei alde eragin ibilera txarretatik. Jainkoagandik bihotzari alde eragiteko.

alde guztiz adb. Ipar. Zah. Erabat, alde bat; alde guztietatik. Mintzaira bat gurea bezala zaharra eta alde guztiz ederra.

alde hemendik interj. Ik. alde2 15. Alde hemendik! Alde hemendik, zikin hori!

alderen alde adb. Aldez alde. Ik. alderik alde. Alderen alde zulatu. Eta haizeak gari zabaldi horia alderen alde zerabilela, gariek mar-mar esaten zioten: (...). Zurezko balkoi zabala du etxe aurreak alderen alde.

alderik alde adb. Aldez alde. Ik. alderen alde. Xalbaten bihotza oinazeak alderik alde igaro zuen. Alderik alde eta bazterrik bazter ibili.

aldetik 1 postpos. (Izen soilaren eskuinean). -i dagokionez. Egiteko hori diru aldetik babes dezan. Ideologia aldetik. || (-en atzizkiaren eskuinean). Gorputzaren aldetik behar diren prestaerak. Bi herriak konpara ditzakegu bai historia politikoaren aldetik, bai bi hizkuntzen barruko historiaren aldetik. Ez dago eragozpenik Elizaren aldetik. Gure aldetik ahalegina egingo dugu.

2 (-en atzizkiaren eskuinean). -engandik. Mila fabore jaso ditu aingeruen aldetik.

3 (Erlatibozko esaldi baten eskuinean). -z gero (kausa-edo adieraziz). Guraso garen aldetik, gure umeen onari begiratu behar diogu. Euskaldun zaren aldetik.

4 (Izen soilaren eskuinean). Ingurutik, ondotik. Hasiko naiz Baiona aldetik. Asturias aldetik ekarri zituen. Neskatila apaina agertu zen kale aldetik.

5 adb. Ondotik. Zoaz aldetik! Aldetik beha zegoen. Aldetik iraganen zitzaizkion otoitzean.

6 (-en atzizkiaren eskuinean). Eliza baten aldetik igaro zen.

7 (-en atzizkiaren eskuinean, familia-jatorriaz mintzatuz). Amaren aldetik arabarra zen. Umezurtza zen aitaren aldetik.

aldetiko adj. (-en atzizkiaren eskuinean). Mamiaren eta formaren aldetiko ikerketak.

alde zahar iz. Hiri edo herri bateko auzorik edo zatirik antzinakoena. Iruñeko Alde Zaharraren bihotzean. Ikastolatik hegoaldera egongo dira beste bi guneak, eta herriko alde zaharretik urrun.

-en alde Adierazten den pertsonari edo gauzari mesede egiten. Ik. -en fabore. Euskal Herriaren alde. Gu bekatarion alde. Neure alde eta fabore. Euskalkiak lantzearen alde. Zeren Jainkoa beren alde baitute horiek. Norbaiten alde jarri, jokatu. Norbaiten arimaren alde otoitz egin. Bere aldeko gizonekin etorri zen. Karlosen aldeko sutsuenen artean. Egunkariaren aldeko jaialdia (Ik. aldeko).

-en alde egin Norbaiten edo zerbaiten alde atera, jokatu edo aritu. Eta hementxe nago bizia galtzeko behar bada, horren alde egitearren. Ama guztiz ona, gure alde egizu.

-en alde egon Norbaiten edo zerbaiten alde agertu. Euskararen alde egotetik, gauzak euskaraz egitera pasatu behar dugu. Kasu honetan uste dut arrazoia gure alde dagoela, eta kalea ere gure alde dagoela. Denbora zuen alde dago.

alde3

iz. Taldea. Aingeru alde handia.

aldeberdin, alde-berdin

1 adj. Mat. Irudi geometrikoez mintzatuz, alde berdinak dituena. Ik. aldekide; ekilatero.

2 adj. Mat. Hiperbolez mintzatuz, asintota elkarzutak dituena.

aldenik alde

adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, aldenik alde-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. alderik alde].

aldez

adb. Alde batetik, hein batean. Aldez arrazoi du horretan Oteizak.

aldez alde adb. Alde batetik besteraino. Ik. alderik alde; alderen alde. Eta beste tiro batek aldez alde igaro zion bihotza. Maitasunari ateak aldez alde zabaltzeko.

aldez... aldez... Alde batetik... bestetik... Eta aldez damu dut eta aldez atsegin.

aldez aurreko adj. Aldez aurretik zertzen dena. Aldez aurreko oniritzia.

aldez aurretik adb. Aipatzen den edo jakinekoa den zerbait baino lehen edo berez legokiokeen unea baino lehen. Ik. aurrez. Aldez aurretik jarritako baldintzen arabera. Aldez aurretik zekien ez zitzaiola ezer gertatuko. Hainbeste diru aldez aurretik pagatu! Aldez aurretik erabakia.

aldez aurretikako adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, aldez aurretikako-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aldez aurretiko].

aldez aurretiko adj. Aldez aurrekoa.

aldez beste adb. Alderantziz. Gizonek gaitzetsiak Jainkoak onesten, edo aldez beste.

aldez besteko adj. Alderantzizko. Gure nahia bere asmoari lotzen bazaio, ez da hartatik laxatuko aldez besteko asmo bat hartu arte.

aldez edo moldez adb. Nolabait, alde batetik edo bestetik. Nor da, horien aldera, aldez edo moldez zordun ez denik?

atze1

1 iz. Edozein gauzatan, aurreko alderdiaren edo alde nagusiaren kontrako aldea. Armairuaren atze, gain, azpi eta barrenak aztertu nituen. Gauzak aurretik eta atzetik begiratu behar dira; atzeak ere baditu zer ikusiak. Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu. Zu zara nire aurre eta atze, nire goi eta behe.

2 (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean; denborazko testuinguruetan, geroago datorren denbora adierazten du. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Ik. atzera1. Harrizko etxe handiaren atzean. Ate atzean. Gizonaren atzetik dator emakumea. Pozik etorriko naiz zure atzean. Zubi atzetik. Hizkuntza dagoela hizketaren atzean, forma gaiaren atzean. Elizaren atzeko baratzean. Txaluparen atzeko karelari oratuta. Bata bestearen atzean ezbeharrik handienak gertatu zitzaizkion. H-rik ez da idatziko itxitura osoa duten kontsonanteen ondoan, ezta ere bestelako kontsonanteen atzean. || Beste harri batek, izugarria hura ere, hegan zeharkatu zuen airea, eta haren atze-atzetik beste batek gero. Neure atze-atzean duzu arrauna.

3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Atzean gelditu zen. Lagunak atzean utzita, aurrerantz jo zuen. Atzerantz higituz. Atzerantz erori da. Atzetik ikusi zuen. Atzez jausi zen. || Hondoan, atze-atzean, Aiako harria.

4 (atzean, atzetik formetan, ibili, joan... bezalako aditzekin, dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Norbaiten edo zerbaiten jarraian; bila. Munduko atsegin kaltegarrien atzean dabil. Ideal baten atzetik dabil beti. Mutil aberatsa balitz, ez litzateke zure atzean ibiliko. Dirua ez da zoriona, baina haren atzetik gabiltza gehienok. Joan hadi azkar haren atzetik. Haien atzetik hasi ziren, baina ezin harrapatu.

5 iz. Jas. Iragana. Euskal poesiaren atzeaz eta geroaz kezketan denak.

atzea eman Bizkarra eman; ez jaramonik egin. Jesusi atzea ematen diozula lurreko ondasun galkorrak begien aurrean edukiz gero. Ez noa nire asmoari atzea ematera. Inoren erantzunik entzun nahi gabe, atzea eman eta etxean sartu zen.

atze-atzeka adb. Atzeraka. Badaezpada ere atze-atzeka sartu naiz. Atze-atzeka zebiltzan txangurruak.

atze-aurre iz. pl. Atzeko eta aurreko aldeak. Etxeko atze-aurreak. Gizon motz bat, kokotetik ilea zintzilik eta kokotsetik bizarra, atze-aurretan berdintsu dituela.

atzeko adj. Atzean edo atzetik dena edo dagoena. Ik. atzeko. Atzeko atetik ihes egin zuen. Atzeko egongelara sartu nintzen.

atzeko alde iz. Atzealdea. Zubi zaharraren atzeko aldean. Lapurrek atzeko aldetik sartu eta ostu zuten dirua.

atzekoz aurre adb. g.er. Atzekoz aurrera. Orratzaren bila, gela guztia atzekoz aurre nahasi.

atzekoz aurrera 1 adb. Atzekoa aurrean eta aurrekoa atzean. Ik. alderantziz. Atzekoz aurrera jarri zuen soinekoa. Atzekoz aurrera irakur beza irakurleak. Gauzak atzekoz aurrera kontatzen ari naizela iruditzen zait. Atzekoz aurrera jaioa izaki ni nonbait.

2 adb. Alderantziz, nahi edo behar denaren kontrako eran. Atzekoz aurrera atera zaizkio asmakizun burutsu guztiak. Atzekoz aurrera irtendako apustua.

aurre

1 iz. Zerbaiten alde nagusia, edo ohiko ikuspuntutik hurbilen dagoena. Etxearen aurrea eta alboak zuritu. Gain batera heldu zirenean ikusi zuten aurre guztia gorputz hilez estalia. Itsasontzia Pasaiako aurrera etorri zen.

2 (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean; denborazko testuinguruetan, denbora lehentasuna adierazten du. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Ik. aurrera. Beti begien aurrean ditugula. Herriko elizaren aurrean. Hara hurbildu diren guztien aurrean. Alde egin zuen Jesusek eta haien aurretik gorde egin zen. Etsaiaren etxe aurretik igaro zenean. Udal hauteskundeen aurretik. 1920 aurretik, ez zuten haurrek galesez irakurtzen eta idazten ikasten. Etxearen aurreko atetik atera da. Abenduko 24aren aurreko igandean. Gerra aurreko garaietan (Ik. aurreko). || Zubiaren aurre-aurrean.

3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Bi liburuak aurrean zituelarik. Aurrerantz makurtua. Ken zaitez aurretik, Arrosa. Aurretik bidali zuena. || Beste aldera begiratuta, aurre-aurrean, Oikina. Barrura sartu eta aurre-aurreraino joan ziren biak.

4 (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Jan aurrean. Etorri aurretik. Hil aurreko sakramentua.

aurrea eraman Aldea atera. Zortzi metroko aurrea daramakio.

aurrea hartu Zerbait beste norbaitek baino lehenago egin; lehentasuna norbaiti kendu. Ik. aitzindu. Emazteari aurrea hartuta, San Josefen aldare ostean ezkutatu zen. Bere lagunari aurrea hartu nahirik ito-itoka. Hiztegi, gramatika eta horrelakoetan beste aldekoek aurrea hartu zuten. Lehena izan nahi zuen baina aurrea hartu diote. Tetanos eritasunari aurrea hartu behar zaio, behin kutsatuz gero oso zaila baita sendatzea. || Horiek gainera esaten dute gauzak garesti daudela; hori bai dela aurrea hartzea pasaitarrek bezala.

aurrean bidali Norbait leku batetik bidali, kanporatu. Haserretu zen irakaslea eta aurrean bidali zituen ikasleak. Gure aurrekoak lur paradisutik aurrean bidali zituztenez gero. || Horiek gainera esaten dute gauzak garesti daudela; hori bai dela aurrea hartzea pasaitarrek bezala.

aurrean egon Beste norbait dagoen toki berean, hura ikusten dela, egon. Birjinak ez zuen agertu nahi izan haiek aurrean zeuden artean.

aurrean eraman Zerbaitek ibilbidean aurkitzen duena bultzaka eraman eta bota. Trenak aurrean eraman zuen umea. Auzune osoak hustu behar izan zituzten, urak aurrean eramango ez bazituen. Iparraldetik datoz, harrapatzen duten guztia aurrean eramanez.

aurrean hartu (Batez ere aurrean hartuta esapidean, bidali, bota, eraman eta kideko aditzekin, 'indarka eta bultza eginez bidali, bota, eraman...' adierarekin). Aurrean hartuta kalera bidali zuten gizagaixoa.

aurre egin dio ad. Norbaiten edo zerbaiten eraginari uko edo aurka egin, amore eman gabe iraun. Ik. buru egin. Hantxe dago Antiguako Ama Birjinaren irudia, haize zakarrari, euri-txingorrari eta elurrari, tente bai tente aurre egiten. Horrela, bada, atera zen gudarostea zelaira, israeldarrei aurre egitera. Zer irabaziko genuen inoiz munduan izan den aztirik gaiztoenari aurre eginda? Ordaindu beharreko zorrari aurre egiteko dirua barra-barra inprimatzeari ekin zion.

aurre eman Aurre egin. Egunean eguneko premiei aurre emateko gai izan zitezen.

aurreko alde iz. Ik. aurrealde. Aurreko aldean eserarazi ninduten eta Dorothy atzeko aldean. Buruaren aurreko aldean zegoen tumorea.

aurrez aurre 1 adb. Batak aurrean bestearen aurrea duela. Ik. buruz buru; bekoz beko;  + aurkez aurke; aurpegiz aurpegi; bisean bis. Aurrez aurre zituen bi gaizkileak. Mañasiri aurrez aurre begira. Aita santua bakarrean eta aurrez aurre ikusteko zoria izan nuen. Badute egiari aurrez aurre begiratzeko ausardia. Urriaren zazpian jarri ziren aurrez aurre ontzidi biak.

2 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Elkarren aurrez aurre eseri ziren. Elizaren aurrez aurre etxe txiki bat ikusten da.

aurrez aurreko 1 adj. Aurrez aurre jarririk egiten edo gertatzen dena. Ik. buruz buruko. Aurrez aurreko talka 64 kilometro orduko abiaduran. Berez lotsatia naiz eta jendearekin aurrez aurreko tratuan nahiko motza izaten naiz. 48 euskal presok galdu dituzte aurrez aurreko bisitak joan den asteburuan. Artisten eta kultura kudeatzaileen arteko aurrez aurreko eztabaidak. Aurrez aurreko bilerak izan ziren, baina isilpean. Nola hasi zinen Internet bidezko eskolekin?, emana zenuen aurrez aurreko eskolarik inoiz? Gutxienez Abu Sajaf talde armatu islamiarreko 22 gerrillari eta Filipinetako armadako 23 soldadu hil dira aurrez aurreko borroketan.

2 iz. Eztabaida; liskarra. AEBko bi presidentegaien bigarren aurrez aurrekoa. Aurrez aurreko gordina izan zuen presidenteak UPNrekin. Ez du aurrez aurrekorik izan lehiakideekin.

3 iz. Borroka, borrokaldia. Aurrez aurreko gogorrenak Mata eskualdean izan dira. Manifestazioaren helburuarekin zerikusirik ez zuten futbol jarraitzaile erradikalak batu eta aurrez aurrekoak hasi dira poliziaren eta manifestarien artean. AEBko hiru soldadu eta bost taliban hil ziren atzo Kabul inguruan izandako aurrez aurrekoetan.

4 iz. Presondegietan, presoak bisitan datorkionarekin duen bakarkako ikustaldia. Aita atxilotu zutenean, aurrez aurreko bat izan zuen, baina gero, hura ukitu ezinik egon zen bost urtez. Presoaren emazteak, arrebak eta bi seme-alabek miaketari uko egin ziotelako, aurrez aurrekorik gabe utzi zituzten.

5 iz. Zuz. Epailearen aurrean bi pertsonak aldi berean deklaratzea, gertaeren egia jakiteko eta kontraesanak argitzeko egiten dena. Hori dela eta, epaileari aurrez aurreko bat egiteko eskatu dio abokatuak. Neska hil zuela aitortu duen gizonaren eta Benitezen arteko aurrez aurrekoa egiteko eskatu du. NDFko zuzendari ohiaren eta kazetariaren arteko aurrez aurrekoa agindu du Parisko Auzitegiak.

6 iz. Kirol. Bi kirolarik edo taldek aurrez aurre duten norgehiagoka. Atezainaren parera iritsi da, eta bien arteko aurrez aurreko horretan aurrelaria lurrera joan da. Realaren eta Valentziaren arteko aurrez aurrekoa.

azpi1

1 iz. Edozein gauzatan, lurretik hurbilen dagoen aldea. Anton. gain. Azpi eta gainak hartuak ditu. Behiak mihi azpia hantua duenean zer egin behar den. Itsasontziari azpiak garbitu. Mendiak azpietatik zulatu dituzte alderdi batetik besteraino.

2 (Leku atzizkiekin, singularrean; agintea, boterea, heriotza eta kideko kontzeptuak adierazten dituzten izenekin, mendekotasuna adierazten du. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Hodei guztien azpitik (Ik. azpitik). Zubi txiki baten azpian zegoela. Laster egiten duzu arbola baten azpira. Lurraren azpiko haitz bortitzak (Ik. azpiko). Zeure itzalaren azpian. Ez daude legearen azpian, legea da haien azpiko. Berrogei urtez faxismoaren azpian. Gau-neguen itxuraren azpian ezkutatzen zaigun heriotza. Aitaren ohe azpitik atera du. Igeldo azpiko haitzetan.

3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Azpian lur hotza, gainean harria. Azpian dagoenari dagokion jokaera. Zezena azpitik pasatzen zenean.

4 iz. Ipar. eta Naf. Izterra. Zikiro gizen baten azpi on batekin. Azpian bazuela zauri bat. Ukituz bere eriaz azpian.

azpiak jan 1 Zerbaiten azpia hondeatu, eta euskarri gabe eta behea jotzeko arriskuan utzi. Etxea zutik egotea nahi dute, eta bitartean hari azpiak jaten ari zaizkio.

2 Norbaiti buruz gaizki esaka, marmarka ari izan. Hor zabiltzate orain ere azpiak jaten satorra bezala.

azpian eduki Mendean eduki. Ik. azpitik eduki. —Nor dira bihotz garbikoak? —Beren grina makurrak azpian dauzkatenak.

azpian hartu 1 Zerbait beste zerbaiten gainera erori eta hura zapaldu edo txikitu. Eta bonbak bere erortokian urratzen du etxea, eliza edo azpian hartzen duen gauza. Harri handi batek azpian hartuta. Harrokerian esan du: "ez nau azpian hartuko elizak".

2 Mendean hartu. Bestela madarikazio gogorrak azpian hartuko zituela. Guk atsegina menderatu beharrean, atseginaren zabalak eta handiak menderatzen eta azpian hartzen gaitu gu. Basamortuko nekearen zamak azpian hartuko gaitu.

azpiko alde iz. Azpian dagoen aldea. Ik. azpialde. Tresna zorrotz batekin azpiko alderainoko zulo txikia egin zion txalupari.

azpitik adb. Isilpean. Zertako ari zen azpitik dirua ematen ni hilarazteko?

azpitik eduki Mendean eduki. Ik. azpian eduki. Hau edariak bildua du arrunt; hura, jokoko errabiak dauka azpitik.

azpitik goiti adb. Ipar. eta Naf. Azpitik gora.

azpitik gora adb. Behetik gora. Har horiek azpitik gora nondik-nahi sartzen dira.

azpiz adb. Batez ere Ipar. Azpitik, isilpean. Azpiz eta gordeka ditu hartzen, ageriki har ez ditzakeen libertateak.

bat

1 zenbtz. Zenbaki arrunten segidan lehenari, apalenari dagokion kopuruaren adierazlea, 1. Begi bat besterik ez du. Liburu bat erosi du, ez bi. Litro bat esne. Libra bat haragi. Pitxer bat ardo. Ordu erdi bat baino gehiago. Aste baten buruan. Beste guztien gain, irabazle bakar bat gelditu zen jaun eta buruzagi. Gauza bat bakarrik. || Bat bitan banatua. Zazpiak bat.

2 Bera, bat bakarra. Ik. berbera. Herri batekoak gara. Argi eta garbi dago ez ginela iritzi batekoak. Gutxi gorabehera, biak izango dira adin batekoak. Ez dira toki guztietan era edo modu batean gantzutu eriak.

3 (Banakoa gehiago mugatu gabe adierazteko). Ik. batzuk. Gizon txiki sotil baten andrea zen. Maiz gertatu diren eten horietako bat. Halako susmo bat. Halako batean.

4 (beste-ren aurrez aurre). Hizkuntzaren alde batek bestearekin, hizkuntza batek beste batzuekin, halako antz eta eitea baduela. Kasu baten eta bestearen izena berbera da. Ume bata isila da eta bestea berritsua.

5 (Izen propioez, indargarri gisa). Ezpata biluzia eskuan harturik, oihuz, Matatias bat bere denboran bezala. Etxepare bat, Etxeberri Sarako bat eta horien gisako beste hainbeste gure artean agertzen baldin badira.

6 (Zenbaki baten eskuinean). Gutxi gorabehera. Ik. bat 12. Hamar bat etxe. Handik berrogei bat egunera itzuli zen. Sei bat liburu erosi zituen. Urtean hamar bat mila euro ematen dizkio. Lau bat mila astean. Pastoral batean, berrehun bat bertset behar da, ene ustez, istorio bat kontatzeko.

7 iz. Zenbaki arrunten segidan lehena. Bata da zenbaki arrunten artean txikiena. Bat eta bat bi dira. Bat zenbakia.

8 (Data adierazteko, hilaren izenak -en atzizkia hartzen duela). Uztailaren bata asteartea da aurten. Abenduaren batean etorriko da. Urtarrilaren batetik zortzira irekita egongo da. || (Aposizioan, artikulurik eta kasu markarik gabe, hilaren izenak -k atzizkia hartzen duela). Gaur, apirilak bat, garrantzi handiko erabakia hartu da.

9 (Orduak adierazteko). Ordu bata da. Ordu batean. Ordu batetik hiruretara. Ordu bat eta erdiak. Ordu bat eta erdietan. Ordu bat eta laurdenak. Ordu bata eta laurden. Ordu bata laurden gutxi(ago). Ordu bata hamar gutxi(ago)tan. Ordu bata eta bostean. Ordu bata eta hogeian.

10 (Erakusle batez mugaturik). Zeren ez da bide bat baizen, eta bat hura ere, guztia da mehar.

11 (Izenordain gisa, mugatua, bestea-ren aurrez aurre). Bata eta bestea, berdinak. Bata ona, gaiztoa bestea. Bata baino bestea arinago aldendu ziren. Bata bestearen atzetik. Bata bestearengandik mugatzen saiatu zen. Ez bata ez bestea. Ezberdintasun franko baitago bataren eta bestearen artean. Batari nahiz besteari emateko. Bata besteari eta nor bere buruari galdezka. Batak egin zuena besteak desegin zuen. Batean ez bada, bestean. Batetik eta bestetik.

12 (-en atzizkia daraman zenbaki baten eskuinean). Gutxi gorabehera. Hamarren bat urte Jerusalemen igaro zituen. Ehunen bat kilometro.

13 (-en atzizkiaren eskuinean, esaldiari susmo ñabardura ezartzen diola). Gurpilen bat zulatu zaio.

14 (-en atzizkiaren eskuinean, nolabaiteko zehaztasunik eza adieraziz). Oinazeren bat du.

15 (-z atzizkia daraman aditz baten partizipio burutuaren eskuinean). Aldi berean. Hitz horiek esanaz bat, haurraren aurpegia eguzkia baino ederrago bihurtu zen.

alde batera eta bestera adb. Alde guztietara, batera eta bestera. Urduri, alde batera eta bestera begira hasten da.

alde batetik bestera adb. Leku batetik bestera, batetik bestera. Ni txikia nintzela hil zuan ama eta ordutik alde batetik bestera ibili nauk.

batak (besteak-en aurrez aurre). Batzuk. Batak eta besteak hasi ziren edaten.

bat bakarra 1 (Mugatua). Bakarra. Alkandora bat bakarra dut. Bat bakarrak aurkitu zuen kokalekua lege berriaren barruan.

2 (Ezezko esaldietan). Bat ere ez. (-ik atzizkia eta ere partikula ere har ditzake). Ahapaldi bat bakarra ez da aurkituko jatorrizkoa baino eskasagoa. Ideia baterako sei hitz berri nahi baditugu, ez dugu bat bakarrik ere herrian sartuko.

bat-banaka adb. Banaka, banan-banan. Moisesen dohain handiak bat-banaka esateko, denbora luzea beharko litzateke.

bat-banatu, bat-bana/bat-banatu, bat-banatzen du ad. g.er. Zenbatu, banaka hartu.

bat-banazka adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, bat-banazka-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bat-banaka].

bat-batean adb. Aldez aurretiko ezer gabe, prestaketarik gabe. Bat-batean gertatua. Bat-batean hil zen. Bat-batean eten da bizion hots hori. Auzi hori bat-batean eta behin betiko erabaki uste dutenen iritzia.

bat-bateko adj. Bat-batean gertatzen dena. Bat-bateko bertsoak. Bat-bateko ekaitza. Ni ez naiz bertso-jartzailea, bat-bateko bertsolaria baizik.

bat-batekotasun iz. Bat-batekoa denaren nolakotasuna. Gertaeren bat-batekotasuna.

bat-batera 1 adb. Bat-batean. Gutxien uste zuela, poz-atsegin guztiak bat-batera atsekabetu zitzaizkion.

2 adb. Aldi berean. Erantzun zioten laurek bat-batera.

bat-batez adb. g.er. Bat-batean.

bat bera 1 Bat bakarra. Guk dugu sinesten eta ezagutzen Jainko bat bera dela. Hiru pertsona horiek ez dira Jainko bat bera baizik.

2 Berbera. Bi amets horiek gauza bat bera esan nahi dute.

3 (Ezezko perpausetan). Bat ere; inor ere. Ez dut oraindik bat bera ezagutzen horietakorik. || Ez zuten zloty bat bera ere ordaindu behar izan isunetan.

batean 1 adb. Aldi berean. Ik. batera. Baietz ihardetsi zuten, hirurek batean. Eta horra hor egia, bertutea eta zoriona dena batean. Ez dira batean ontzen sagar guztiak.

2 adb. (Dagokion izen sintagmak -ekin atzizkia hartzen duela). Aldi berean; elkarrekin. Anaiarekin batean egindako lanak. Gurekin batean higitzen direla. Gurasoekin batean bizi da bere etxean. Ene alderakotzat obrekin batean erakutsi duzun borondate borondatetsua.

3 adb. (Dagokion izen sintagmak -ekin atzizkia hartzen duela). -i eskerrak. Frantziako ministroaren laguntzarekin batean. Zure laguntzarekin batean, bizi berri bati buruz abia nadin. Gure Jaunaren graziarekin batean.

4 adb. (-ekin atzizkia hartzen duen aditz izen baten eskuinean, 'aipatzen dena gertatu eta berehala' adierarekin). Eta hitz horiek esatearekin batean, harri batek azpian hartuta, zapaldu zuen. Bata etortzearekin batean joan da bestea.

bat edo bat (Izenordain gisa). Norbait. Oraindik gelditzen omen da bat edo bat. Bat edo bati hasia zaio diru-poltsaren azkura. Galtzen bada familiako bat edo baten arima.

bat edo beste -en bat. Zigarrotxo bat edo beste erretzeko astia. Fraide batek edo bestek hau edo hori egin duela?

bat egin da/du ad. Batasuna osatu; elkartu. Biok bat egiteko. Harekin bat egiteko. Ahuntz-jabeek bat egin dute mendizainarekin. Proventza Frantziarekin bat egin zenean. Herri guztia bat eginik azaldu da jaialdietara.

bat-egite iz. Batzea. Ezkontzako bat-egite santua urratzen.

bat egon Ipar. Bat etorri. Argi dago elkarrekin bat ez geundela.

batek (ba)daki Auskalo. Ik. batek jakin. Batek badaki etorkizunak zer dakarkigun! Etena egin zuen orduan, batek daki zergatik. Mutil txikitxoak zirela erne zen euren artean gorrotoa; zertatik?, batek badaki!

batek jakin Auskalo. Ik. batek (ba)daki. Lehenbailehen aurkitzea hobe; batek jakin noraino irits zitekeen!

bateko... besteko... Alde batetik... bestetik...; batzuetan... beste batzuetan... Bateko lana, besteko eguraldia, beti aurkitu ohi du ez agertzeko aitzakia.

batekoz beste adb. Oker; behar ez den bezala. Beldurrak zentzumenak nahasi egiten ditu eta gauzak batekoz beste agerrarazten.

baten bat (Izenordain gisa). Norbait. Ik. bat edo bat. Txantxetan ari garela-edo pentsa dezake baten batek. Hainbesteren artean baten bat buru gogorra izatea ez da horren miragarria.

baten batzuk g.er. Batzuen batzuk.

batera 1 adb. Aldi berean; elkarrekin. Ik. batean. Guztiak batera berriketan. Guztiek batera oihu egin zuten. Batera heldu ziren. Ikasle guztiak batera bildu zituzten. Txalupa guztiek dakarten arraina batera saltzen zaie mandazainei. Batzuetan batera eta besteetan aldizka. Ez ditu batera erabiltzen. Baina mihia eta bihotza ez zebilzkion batera.

2 adb. (Dagokion izen sintagmak -ekin atzizkia hartzen duela). -ekin batean. Nirekin batera doa nire itzala. Beste askorekin batera esango lukeenez. Zu iristearekin batera abiatuko naiz.

3 (-z atzizkia daraman aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Hau esanaz batera hasi zen dantzan.

batera eta bestera adb. Alde batera eta bestera. Ik. batetik bestera. Batera eta bestera begiratzen dute eta burua goratzen dute. Umea, beroaren beroz, arterik hartu ezinik, batera eta bestera, ohean zebilen.

batera etorri Bat etorri; ados jarri. Denean batera datoz.

bateratsu adb. Ia batera. Biek bateratsu erantzun zuten. Haur eta gazteei euskaraz irakasten baldin bazaie, premiazkoa da guztiei batera edo bateratsu irakastea.

bat ere (Ezezko esaldietan, eta izen bati dagokiola). Ik. batere; ezein. Ez du bilera bat ere huts egin. Ez zion eman sos bat ere. Txakur txiki bat ere gabe. Euskaldun bat ere ez dela ausartu horretan. Abereetarik batek ere ez du mintzorik baizik gizonak. Hamarretatik bati ere ez. || (Izena ezabaturik). Gugatik ez du batek ere aurpegirik aterako? Ez al zenuen gogoan bat ere hartu?

batetik bestera 1 adb. Leku batetik beste batera. Ik. batera eta bestera. Arabako probintzian batetik bestera jirabiran ibilirik. Haserretuta nenbilen, batetik bestera kexaka.

2 adb. Gauza batetik beste batera. (Batez ere batetik bestera aldea egon eta kideko esapideetan erabiltzen da). Norbaitek esango du alde handirik ez dagoela batetik bestera. Forma kontu hutsean ere, alde gehiegi dago batetik bestera.

batetik... bestetik... Ik. alde batetik... bestetik... Osasun ona batetik, ondasun aski bestetik; zer gehiago behar dut nik? Egiteko aspergarri xamarra, batetik, eta ezin baztertuzkoa, bestetik.

bat etorri 1 da ad. Iritzi berekoa izan. Zurekin bat nator horretan. Bat ez zetorrela adierazteko. Esanetan biak bat ez zetozela ikusirik. Bat datoz horretan, hain bat ere, zenbait zaharragorekin.

2 da ad. Berdina izan. Estatutu sozialak egokitu beharko ditu, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearekin bat etortzeko. Nire agenda eta Berriakoa, adibidez, gehiegitan ez dira bat etortzen. Ahapaldi hau bat dator Altzaiko ereduko hemezortzigarrenarekin.

3 da ad. Ongi etorri, egoki etorri. Garaiarekin bat zetorren proiektu bat izan zen. Irakurle gazte apurrak bila eta bila aritzen ginen liburutegietan, gure adinarekin bat zetozen literatura lanak aurkitu nahian.

4 da ad. Aldi berean gertatu. Emakumearen nazioarteko eguna ospatzen den astearekin bat etorriz.

batez beste adb. Erdiko kopurua harturik, batezbestekoa eginez. Batez beste urtean hamabost liburu irakurtzen ditut. Batez beste astean zenbat aldiz egin duen huts. Zaharragoak dira, batez beste, gurasoak irakasleak baino.

batez besteko adj. Batezbestekoa eginez kalkulatzen dena. Ik. batezbesteko. Euskal Herriko biztanleen batez besteko diru sarrerak. Batez besteko kopurua.

batez ere adb. Besteak baino areago, bereziki. Egunero, baina batez ere igandeetan. Batez ere gazteak. Etxeparek batez ere, baina Oihenartek ere bai.

bat izan 1 Elkarturik egon, bat etorri. Horretan bat gaituk hirekin.

2 Gauza bera izan. Gure hizkuntzaren egoera ez da bat Gipuzkoan eta Nafarroan.

behe

1 iz. Edozein gauzaren barrenean, lurretik hurbilen dagoen aldea. Ik. behere. Berea da zerua, lurra ere berea, berarena guztia, goia eta behea. Barnea oro, gaina, behea eta saihetsak, marbrez estalia da. Auto horrek beheak hondatuta dauzka.

2 (Leku atzizkiekin, singularrean). Ik. behera; pe2. Behean gelditu zirenak. Behetik hasita joango dira igotzen. Beherantz joan gara. Beheko solairua. Goiko eta beheko bizilagunak. Bi urtez beheko haur guztiak hilaz. || Jonas ontziaren behe-beheko zoruan lo zetzan. Goi-goitik behe-beheraino.

3 adj. Apala. Beti goietan dabilena inoiz soro beheetara jaitsi gabe. Ohore handitzat daukat mundu guztiaren aurrean behe eta umil agertzea.

behea jo Erori; lur jo, hondoa jo. Labaindu eta joko du behea. Buruko zorabio bat da asko, behea jo eta bizia galtzeko. Ahaltsuek ere behea jotzen al dute?

behearen gain iz. Bizk. Zorua. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da). Behearen gainean etzan zen.

behe-erliebe iz. Hondo lauarekiko gutxi nabarmentzen den eskultura-lana. Zutikako harrian, lauburu baten gainean, Sabinoren aurpegiaren behe-erliebea azaltzen da.

behe hodei, behe-hodei iz. pl. Meteorol. 2.000 metrotik beherako garaieran eratzen diren hodeiak. Astelehen goizean hotz egingo du eta zeruan nagusi izango diren behe-hodeiek tantaren bat edo beste utziko dute.

beheko alde iz. Behean dagoen aldea. Ik. behealde. Beheko aldeko bidetik. Mendiaren beheko aldera.

beheko su iz. Etxe barruan sua pizteko prestaturiko lekua, hormaren kontra edo bertan sartuta egon daitekeena eta gainean kea biltzeko kanpai bat duena; leku horretan pizten den sua. Ik. lurreko su; su baxu. Beheko sua pizturik duzu, eta izarak epel-epel. Bere besaulkian eseri zen, beheko suaren ondoan, surtarako zohikatza prestatzera.

behe laino, behe-laino iz. Lainoa, ur tanta guztiz txikiz osatutako masa, lurretik gertu dagoena.

behe maila, behe-maila iz. Mailarik apalena. Gizarteko behe-mailatik ateratzen zituen behar zituen gizonak.

behe mailako, behe-mailako adj. Maila apalekoa dena. Zoaz bestela hiri handietara, eta ez duzu igarriko nor den behe mailakoa, nor bitartekoa eta nor goragokoa. Goi eta behe mailako hizkuntzarik ez da.

behe nafarrera, behe-nafarrera iz. Euskal dialektoa, Nafarroa Beherean eta Lapurdiko ekialdean hitz egiten dena.

behetik gora adb. Behetik hasi eta goraino; osoki. Horma honek, behetik gora, gizon baten neurria izango du. Arakatu zuten etxea behetik gora, kontuz, eta ez zuten ezer idoro.

bista

1 iz. Ikusmena. Begietako bista ona eta inor ezin ikusia. Itsuei bista ematen, mutuei mintzoa. Eta besteren begiz baliatzeak gure bista gehitzea eta zorroztea dakar beti, ondorio gisa. Baina bista laburrekoak izan gu. Belarriak gortu eta bista laburtu.

2 iz. Begien aurrean agertzen diren gauzen multzoa; ikusten den bitartea. Jainkoaren bista gozatu. Gailurretik ikusten diren bista ederrak.

bistako adj. Nabarmena. Ik. begi bistako. Bistakoa zen zer gertatuko zitzaion. Bistako kontua da.

bistan adb. Ageri-agerian. Ik. begi bista. Zauri asko bistan ditu. Aspaldidanik aurkitu dute filosofoek bistan dagoena ez dagoela beti argi.

bistan egon da ad. (Singularreko hirugarren pertsonan). Nabaria izan, agerikoa izan. Ik. ezagun izan 1; bistan izan. Bistan dago bi alde dituela teoria horrek.

bistan izan da ad. (Singularreko hirugarren pertsonan). Nabaria izan, agerikoa izan. Ik. ezagun izan 1; bistan egon. Bistan da gauza batzuetan aurrera egin dela. Bistan zen ez zuela amore emango. Bistan denez, auzoen arteko elkarlana garrantzitsua zen. Erdibanatze horrek bazuen, bistan da, klase erroa. Bistan da, akituak ziren.

bistara adb. Begien aurrera. Orain bistara azaldu zaigu lehen gordean zegoena. Eta lehen pasatu zen gertakaria orain gertatzen ari balitz bezala ematen dute ikusliarren bistara.

bistatik alde egin Kapa bildu bere inguruan eta bistatik alde egin zuen bizkor. Hobe duzu bistatik alde egitea nire hezurrak hazi eta osatu baino lehen.

bistatik galdu Bistatik gal, gogotik gal. Herria eta herriko lurrak bistatik galduz gero. Bistatik galdu arte ez nizkion begiak gainetik kendu.

bistatik kendu Gizon hori berriz mintzatzen bada, bistatik kenduko didazu. Horiek guztiak bistatik kendu behar dira.

bistaz ezagutu Ikuste soilez ezagutu. Bistaz ezagutzen zuen, baina sekula ez zuen harekin hitz egin. Haietako bat bistaz ezagutzen zuen.

eskuin

1 iz. Bihotzaz bestaldeko aldea. (Leku atzizkiekin erabiltzen da). Anton. ezker. Eskuinean egon. Zure eskuinean dago. Onak eskuinera, gaiztoak ezkerrera bilduko ditu. Ezkerraldean Ubillosen testua doa eta eskuinean Gerrikorena. Villabona eskuinetara, eta ezkerrerantz Asteasu eta Zizurkil. Aretxabaletan, herria eskuinetara utzirik. Eskuinetik hasita.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Eskuin eskua bihotzean. Eskuin oina jasoaz.

3 iz. Eskuineko eskua. Haren eskuinak altxatu nau. Eskuineko hatzak.

4 adb. Batez ere Ipar. Eskuinetara. Ezker bazoaz, nik hartuko dut eskuin. Burrunban lotzen gara, eskuin, patar luze bati.

5 adb. (ezker-ekin batean). Eskuinetara eta ezkerretara; alde guztietara. Ik. ezker-eskuin. Eskuin edo ezker, goiti edo beheiti. Jo eskuin, jo ezker, abiatu zen lamina.

6 iz. Legebiltzarretan, alderdi eskuindarren multzoa. Eskuinak aurkezturiko legegai batean.

7 iz. Eskuindarren multzoa. Hauteskundeak eskuinak irabazi zituen.

8 adj. Eskuinekoa. Zure esku ezkerrak ez dezala jakin zure esku eskuinak zer egiten duen.

9 adj. Eskuinaz ezkerraz baino gehiago baliatzen dena. Lanean ezkerra, jaten eskuina, eta galtzen bietarakoa.

eskuineko alde iz. Ik. eskuinalde. Bere ezagun eta lagunak eskuineko aldean ikusirik.

eskuin eta ezker adb. Ipar. eta Naf. Eskuinera eta ezkerrera; alde guztietara. Bi aldetarik, eskuin eta ezker, bi izar ttipi. Obra anitz egin zuen eskuin eta ezker.

eskuin-ezker 1 adb. Ipar. eta Naf. Eskuin eta ezker. Zer plazera eskuin-ezker agur egitea. Eskuin-ezker ausikitzen dute basatiki.

2 (Leku atzizkiekin). Eskuin-ezkerretan ipini zizkioten lapurrak. Eskuin-ezkerreko lehenengo tokiak.

ezker-eskuin 1 adb. Ezkerretara eta eskuinetara; alde guztietara. Aldare nagusiaren ezker-eskuin ezarri zituen bi harri handi. Harrigarria da Larzabalen gogo zabaltasuna, ezker-eskuin ari baita teatroan, komedian bezain trebe drama latzean.

2 (Leku atzizkiekin). Ezker-eskuinera topatzen zuten guztia hilaz. Egungo ezker-eskuineko dialektikoak.

ezker eta eskuin adb. Ezkerretara eta eskuinetara; alde guztietara. Haren ingurua, ezker eta eskuin, zelai eta ordeka omen da. Eskarnioz ari dira, ezker eta eskuin.

ezker alde

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezker alde-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezkerralde].

gain1

1 iz. Edozein gauzatan, lurretik urrunen dagoen aldea; zerbaiten gainaldea. Barren sakonean dabilen zurrunbiloaren gaina eta axala. Azpi eta gainak hartuak ditu. Ertza eta gain-azpiak. Buru gain karsoildua. Ez doa hutsik asto horren gaina. Gain biribileko etxeak. Lur onak ur asko hartzen du, eta gaina idortzen bada ere, hezetasunak barnean dirau. Gaina eder, barrena uher (esr. zah.).

2 iz. Mendi, aldapa eta kidekoetan, gailurra. Mendi gain hartan. So eginez Lapurdiko gain larrutu nabarrei. Uitziko gaina hartu nuen. Gain batean egin du etxea.

3 iz. (Leku atzizkiekin, singularrean. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Zubi zaharraren gainetik igarotzean. Jainkoa maitatzea gauza guztien gainetik. Eta ez da geldituko harria harriaren gainean. Sasi guztien gainetik. Gugandik kanpo eta gure gainetik dagoena. Eskuineko oina itsas gainean eta ezkerrekoa lur gainean. Belar gainean eserita. Aizkorri gaineko elizatxoan (Ik. gaineko). || Oroz gainetik. || Lurra gain-gainetik urratuz (Ik. gain-gainetik). Gain-gainean zegoen oilarra.

4 iz. (Dagokion izen sintagmarik gabe). Ik. gaineko 1. Azpian lur hotza, gainean harria. Hondamena gainera datorkiolako, beldur da bera ere (Ik. gainera).

5 (Leku atzizkiekin, singularrean). Ondoren. (Batez ere janariez mintzatuz erabiltzen da). Ik. gaineko 3. Arrautzopil guri-guriak izango zituen jaki, eta gainetik gatzatua. Gaztaren ondotik gereziak, nahiz mamiaren gainean sagardoa; edozerk on egiten dio.

-en gain 1 -en kontura, -en erantzukizunaren azpian. Bere gain hartu zuen lana. Elkarteak bere gain du jaialdia antolatzea. Argitaratze lana bere gain hartu du. Lan nekagarri hori gure gain dagoela, ez duela bestek egingo. Gauden gu erne, beti gure gain. Jakin nahiz noren gain eman makurra. Heure gain gelditzen dituk artaldeak. Neure gain hartu dudan erantzukizun handia.

2 -en gainean, -en gainetik. Goitik datorrena guztien gain dago. Hik agintzen duk heure gain, hik ematen diok legea heure buruari. Ez duzu esango lagun hurkoaren gain gezurrezko lekukotasunik.

-en gainean -i buruz. Zerbaiten gainean hitz egin. Badira liburuak ugari gauza hauen gainean.

gaina hartu Nagusitu, nagusitasuna hartu. Ik. gainditu 1. Azpikoek gaina hartu zidaten. Nor azpiratu, nork gaina hartu ari zirela. || Ez zieten mendirik erpinenek ere zabaltzen ari ziren uholdeei gainik hartuko.

gaina izan du ad. Ipar. Garaitu, irabazi, nagusitu. Ik. gaina hartu. Nagusi haiz, gaina duk! Satanek ez dezan izan gaina gugan.

gainak hartu Harropuztu. Gainak hartu ditu horrek.

gain-azpi adb. Azpikoz gora. Oraingo bizimoldeek gain-azpi jarri dizkigute lehengo usadio zaharrak.

gain-beheiti adb. Ipar. Gain behera, goitik behera. Oihala erorarazten dute gain-beheiti.

gain behera adb. Goitik behera. Ik. gainbehera. Euskal esaldia gora eta gora omen doa doinu gailurreraino, handik, gain behera, arnasarik hartu gabe, amiltzeko. Sabela gain behera urraturik. Plazak zola gain behera dauka apur bat. Opera gain behera doala uste al duzu?

gaineko alde iz. Gainean dagoen aldea. Ik. gainalde. Ermita horren gaineko aldean iturri bat dago.

gainetik beheiti adb. Ipar. eta Naf. Goitik behera. Ume erdaldunek euskara ikasi baino lehenago dute bere eskolakide euskaldunek ikasten erdara, helburua gainetik beheiti irauliz.

gainetik behera adb. Ipar. Goitik behera. Begiak torratzen ditu hobeki ikusteko; xarboa beti han, gainetik behera so, iduri irriz.

gainetik (eta) behe(re)raino adb. Ipar. Alde guztietatik, osorik; burutik burura, hasieratik bukaeraraino. Ik. goitik behera 2. Dantzarien saihetsak xingola eta kuskuilaz beteak, gainetik beheraino. Gainetik eta behereraino, dena euskara garbia.

gainez gain 1 adb. Leku garaietan zehar. Gainez gain ibili, joan.

2 adb. Ipar. Erraz, nagusitasunez. Gainez gain irabazi zuten.

gainezko adj. Gehiegizkoa. Gainezko jan-edanak. Labur itzazue gastu gainezkoak.

gain-gainetik adb. Ipar. Oso, biziki. Urrea bezain gizon garbia zen gure aitona, eta zuzena gain-gainetik. Laguntzen zituztenak gain-gainetik sariztatzen zituzten.

-z gain (Izen sintagma mugatuari edo kideko bati dagokiola). -z gainera. Bertso ikasietan zegoela poesiaren muina eta, horrezaz gain, ezkutuan gelditzen diren aipamen jakintsuetan. Frogatuak izateaz gain, aho betean aitorturik daude.

goi

1 iz. Edozein gauzaren barrenean, lurretik urrutien dagoen aldea. Ik. gain1 1. Anton. behe. Berea da zerua, lurra ere berea, berarena guztia, goia eta behea. Eskailera bat, oina lurrean eta goia zeruan zituena.

2 iz. (Leku atzizkiekin, singularrean). Ik. gora. Goian zegoen, bere gelan. Goitik datorrena. Goitiko mintzo bat. Etxearen goiko leihoan (Ik. goiko). || Lehen goi samar ginenak azkar goaz behera. || Goi-goitik jausirik. Goi-goian dago. Goi-goiko mailan.

3 iz. Gailurra. Alpeetako goi hozkirrietara.

4 iz. (Singularrean nahiz pluralean). Zerua. Zenbat izar eder goi zabaletan! Goi urdinari so. Lurreko abere eta goietako hegaztiak. Aintza Jainkoari goietan. Han goian ikusi arte. Goian bego.

5 iz. (Hitz elkarketaren lehen osagai bezala, hainbatetan, 'jainkozko, naturaz gaindiko' esanahiaz). Goi bizitza. Kristautasunaren muina goi maitasuna da. Goi ondasunak.

6 adj. Garaia. Ik. goien. Zeru goia. Izadia eta giza bizitza izaki goi batengandik zintzilik bezala daudela. Gauza goiago eta miragarriagoetarako eginak gara. Zeru goietan.

goi agerpen, goi-agerpen iz. Errebelazioa, agerpena.

goia jo Heg. Puntu edo mailarik gorena iritsi. Ik. gailurra jo 2; goiena jo. Biztanleen hazkundeak goia jo zuen hirurogeiko hamarkadan.

goian bego Hil den norbaiten arimaren alde erregutzeko edo hil den norbait aipatu ondoren erabiltzen den esapidea. Gazterik egin zituen lur honetako aldiak; goian bego! Guadalupeko ibilaldia Joxe Albisua (goian bego) Oiartzungo bikarioa zela, 1987. urtean, hark Ama Birjinaren omenez martxan jarri zuen ibilaldia da.

goian behean adb. Gogotik, indarrez. Euria goian behean ari zuen. Elurra goian behean ari du. Meza-ezkila goian behean joka hasi zen.

goian zerua eta behean lurra adb. Ezer gabe. (Maiz gelditu eta kideko aditzekin erabiltzen da). Goian zerua eta behean lurra bizi ginen. Etxea hondakin-multzo bihurtu dietelako eta, ezer gabe, goian zerua eta behean lurra, geratu direlako. || Geratu zen gizagaixoa goian zerua eta behean lurra baino beste barik. Goian zerua eta behean lurra zutela atera behar izan zuten etxetik.

goi arnasa, goi-arnasa iz. Inspirazioa. Ik. goiargi. Minervaren kuttunek berezko duten goi arnasa.

goi bilera, goi-bilera iz. Munduko agintari nagusien bilera, garrantzi handiko gaiak eztabaidatzeko egiten dena. Ik. gailur 4. Adierazpen horiek Moskun egiten ari diren Klima Aldaketari Buruzko Goi Bileran egin dituzte. Madril aukeratu zuten nazioarteko goi bilera egiteko, 1991ko urrian.

goi eta behe 1 adb. Goitik behera, alde guztietatik. Irauli nuen etxe guztia, goi eta behe. Italia goi eta behe ezagutzeko.

2 adb. Euriaz eta kidekoez mintzatuz, gogotik. Bota zuen euria goi eta behe.

goi haga, goi-haga iz. Teilatuaren zurajean, gapirioak gainean botatzeko jartzen diren hagetako bakoitza. Ik. petral2 1.

goi hats, goi-hats iz. Goi arnasa, inspirazioa.

goi hodei, goi-hodei iz. pl. Meteorol. 7.000 metrotik 13.000 metrorako garaieran eratzen diren hodeiak. Zerua ez da erabat oskarbi egongo, baina goi-hodeiak baino ez direnez izango, giroa argia eta eguzkitsua izango da.

goi kargu, goi-kargu iz. Gobernuan, erakundeetan eta enpresa handietan, erantzukizun eta aginte handiko kargua. Biok izan ditugu, gainera, goi karguak unibertsitateko administrazioan.

goi kargudun, goi-kargudun iz. Goi kargu bat betetzen duen pertsona. Gobernuko hainbat goi kargudun finantza arloan jardundakoak dira.

goiko alde iz. Goian dagoen aldea. Ik. goialde. Zubiaren goiko aldetik. Goiko aldeko saila.

Goiko Jaun iz. Jainkoa.

goikoz behera adb. Azpikoz gora, hankaz gora. Mahaiak goikoz behera bota zituen. Herriko gauza guztiak goikoz behera eta azpikoz gora erabili zituzten.

goi lautada, goi-lautada iz. Goi ordokia.

goi maila, goi-maila iz. Goiko maila. Goi mailan ageri da Xenpelar bertsolarien artean.

goi mailako, goi-mailako adj. Goi mailako andrea. Goi mailako antzerkia. Haren ama ere goi mailako kirolaria izan zen.

goi mendi, goi-mendi iz. Garaiera handiko mendia. Gaztea izanagatik, goi mendian zaildutako mendizalea zen. Goi mendian trebatzeko ikastaroa. Goi mendietan neguan ohikoak izaten dira elurteak.

goi min, goi-min iz. Altitude handietako oxigeno faltak eraginiko ondoeza. Ez al duzu goi minik sumatu mendi horietan? Goi minak harturik zeuden.

goi nafarrera, goi-nafarrera iz. Euskal dialektoa, Nafarroako ipar-mendebalean eta erdialdean, eta Gipuzkoako ipar-ekialdean mintzatzen dena. Goi-nafarreraz ematen zituen berriak.

goi ordoki, goi-ordoki iz. Altitude handian dagoen ordoki zabala. Hego Amerikako goi ordokietan.

goitik behera 1 adb. Goiko aldetik beheko aldera. Goitik behera zintzilik. Elizako oihala goitik behera urratu da. Herri xume jatorrari goitik behera begiratzen dioten horietakoak. Bere buruari gehiegi zeritzon eta goitik behera begiratzen zion lehengusuari.

2 adb. Alde guztietatik, osorik; burutik burura, hasieratik bukaeraraino. Garbitzen da etxea goitik behera. Goitik behera arrapaladan ikertu ostean.

3 adb. Euriaz eta kidekoez mintzatuz, gogotik. Euria goitik behera ari du.

goitik beheraino 1 adb. Goiko aldetik beheko alderaino. Ik. goitik behera. Eskailera burutik amildu eta goitik beheraino, zuzen.

2 adb. Burutik burura, hasieratik bukaeraraino; osorik, guztiz. Goitik beheraino miatu zidaten etxea. Goitik beheraino zuriz jantziak. Erdaraz ari ziren ikastetxe guztietan, baina jendea euskalduna zen, goitik beheraino.

haize

1 iz. Airearen higidura, atmosferako presioaren edo tenperaturaren diferentziaren ondorioz sortzen dena. Haize hezea, lehorra, hotza, epela, beroa, errea, zakarra, gogorra, nahasia. Jainkoak haize handi bat igorri zuen. Haize biguna, eztia, gozoa, mehea. Haize erasoa. Haize motak. Ipar haizea, hego haizea. Ipar haizea ari zen marruka. Haizea atera du. Haizea jaiki da, altxatu da. Haizea baretu zenean. Haizezko ekaitza. || Esr. zah.: Haizea nora, kapa hara. Hara haize, hara aise. Laguna, izorra hadi airez, erdiko haiz haizez. Behor-txoria kantuz, haize gaiztoa bidean txistuz.

2 iz. Atmosferako gertakari baten ondorio ez den aire-higidura. Itxi ezazu atea, haizea ez zait komeni eta. Leihotik haizea sartzen zen autobusean.

3 iz. Airea. Ik. haizea hartu; haize egin;  + haize eman; haizean; haizetan; haize zabalean; haize zulo. Haizez puzturik zeuden zahagiak. Haizea behar dut, itotzen ari naiz eta! Zikin gabeko haize garbia arnastu dezaten. Tripa ez du betetzen hiriko haizeak, baizik lurretik bildu janari maiteak.

4 iz. (Musika-tresnez mintzatuz). Perkusio, hari eta haizezko instrumentuak. Haize instrumentuak jotzen dituzten musikariak.

5 iz. (Esapideetan). Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Estropada unea ez da urruti, eta hantxe dabiltza apustulariak, haize guztietara apustuak botatzen. Haizea buruan eta ibili munduan. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion. Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko. Haize txar batek harrapatu eta elbarri gelditua da (Ik. aire gaizto 2). Zenbat iraun duten buru hartan sortu eta jaso ziren haizezko dorreek! Ea Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun. Gazte horiek batzordera dakarten haize berria. Herriko eta atzerriko haize berrien eraginaz. —Noiz pagatuko didazu? —noiz?, haizerik ez den urtean.

6 iz. pl. Sabelean gertatzen den gas pilaketa. Ume horrek haizeak ditu.

7 iz. (Singularrean nahiz pluralean). Handiustea, harrokeria. Haize batzuk baditu neskatxa horrek!, ezta markesaren alaba balitz ere!

haizea hartu Haizea hartzera atera ziren. Inguratu ziren atari aldera, oheratu baino lehenago haize pixka bat hartzeko ustean. Udaberriko haize freskoa hartzen.

haizea hartzera bidali 1 Lgart. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. pikutara bidali; antzarak ferratzera bidali. Datu zientifikoren bat eskaini behar zion, haizea hartzera bidaliko ez bazuen.

2 (Gauzez mintzatuz). Lgart. Azterketa gainditu zuenean, haizea hartzera bidali zituen liburuak. Dena haizea hartzera bidaltzeko tentaziorik izan al duzu noizbait?

haizea hartzera joan (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Lgart. Ik. pikutara joan. Zoaz haizea hartzera!

haizea ibili Ik. haizeak jo. Haizea dabil. Gaur ez dabil haizerik. Barnetegi bero batean, eta ez haizea dabilen tokian. Euria eta kazkabarra ari zuen, eta haizea zebilen. Haize hotza zebilen.

haizeak erabili (Zerbait egiteko) asmoa izan. Ezkontzeko haizeak zerabiltzan.

haizeak jo Ik. haizea ibili. Itsasoan dabiltzanak, kontrako haizeak joagatik, ez dira berehala errenditzen. Abere eriak egon behar du haizeak jotzen ez duen tokian.

haize alde adb. Ipar. Aldeko haizearekin. Ik. haizealde. Haize alde, ontzia bost egunez sartu zen Gaetan. Haize alde, nornahik egin dezake auzapez baten lana.

haizean adb. g.er. Airean. Haizean barrena doa.

haizea poparean Haizea popatik.

haize arka, haize-arka iz. Haize emateko tresna, zurezko kutxa batez eta ura darion hodi bertikal batez osatua, antzinako oletan larruzko hauspoen ordez zenbaitetan erabiltzen zena.

haize arrosa, haize-arrosa iz. Hogeita hamabi puntako izar itxurako irudia, ostertzeko norabide nagusiak irudikatzen dituena.

haize-babes adj. Tokiez mintzatuz, haizeak jotzen ez duena, haizetik babestua dena. Toki hezea eta haize-babesa.

haize beltz iz. Haize hotz eta gogorra; euri haizea. Ik. haize gorri. Han, neguak epelak dira eta haize beltz garratzek ez dute behin ere jotzen.

haize bolada, haize-bolada iz. Haize kolpea. Ik. haizealdi; haize burrunba. Inongo haize boladak ere ez dizkio hostoak erauzten. Orduko 100 kilometroko haize boladak izango ditugu.

haize buhunba, haize-buhunba iz. Ipar. Zah. g.er. Haize bolada.

haize bunbada, haize-bunbada iz. Haize bolada. Haize bunbada gogorrak.

haize burrunba, haize-burrunba iz. Lap., BNaf. eta Naf. Haize bolada. Horretan, haize burrunba zakarra atera zuen.

haize egin Putz egin, haize eman. Aulkiko hautsari txukun-txukun haize eginda, bertan ezarri zuen. Vantur-ko haize goxoak haize egiten zuen.

haize eihera, haize-eihera iz. Ipar. Haize errota. Laborariak, karrika hegian punpa eta jauzika hasten ziren, besoak atzoko haize-eihera zaharren antzera itzulikatuz.

haize eman 1 Putz egin, haize egin. Suari haize ematen ari bazara. Haize eman zuen haien gainera, eta esan zien: har ezazue Espiritu Santua. Hauspoak haize ematetik gelditzen direnean.

2 Norbait zerbait egitera, batez ere burugabekeriak egitera, bultzatu. Senargaia haize ematen ari zaio.

haize erauntsi, haize-erauntsi iz. Haize erasoa. Trankilago bizi gaitezke uholdeek eta haize-erauntsiek inarrosten ez duten etxean.

haize errota, haize-errota 1 iz. Haizeak ibilarazten duen errota. Ik. errota. Haize errota bezala narabilzu beti.

2 iz. Garia eta antzeko laboreak haizatzeko tresna.

haize fin 1 iz. Haize hotza. Ik. haize min. Hau hotza!, haize fin honek ebakitzen ditu bazter guztiak.

2 iz. Haize eztia, mehea.

haize gorri iz. Haize oso hotza. Ik. haize beltz. Bai, aurten haize gorria ibili da, eta horrek galdu dizkigu artoak.

haize hego iz. Hego haizea. Ehiztariak haize hegoaren beha dira. Haize hego gauetan.

haize(a) izan (Singularreko hirugarren pertsonan). Haizea ibili. Haize denean, babestu. Haize handia da. Kontrako haizea denean.

haize kirri iz. Haize leun eta atsegina. Haize kirriaren eraginez dardaratzen diren hostoak. Haize kirria eragotzi nahi eta zikloia eragin.

haize kolpe, haize-kolpe iz. Bat-bateko haize gogorra, berehala baretzen dena. Erroak barna dituen arbola ez du edozein haize kolpek lurreratzen.

haize kontra adb. Ipar. Kontrako haizearekin. Haize kontra doanak mila arteka eta ataka baditu igarotzeko.

haize laster, haize-laster iz. Aire masa baten higidura jarraitua. Deusek ere ez du gaitz gehiago ekartzen hezetasunak eta haize-lasterrek baino.

haize leku, haize-leku iz. Haizea ibiltzen den tokia. Ik. haizegune. Haize lekua da Zaragoza, Donostia baino haizetsuagoa; Ipar gorriak gogor jotzen du Ebro ibarreko landa biluzietan. Elgetako arkupea, munduko haize-lekurik handiena.

haize min iz. Haize hotza. Ik. haize fin. Txingorra eta haize mina leihoetatik intzirika sartzen ziren. Egunsentiko haize mina hartzeko.

haize oihal, haize-oihal iz. Bela. Mastak eta haize oihalak. Haize oihala eraitsi, jaso, bildu. Haize oihala zabaldu.

haize orratz, haize-orratz iz. Metalezko pieza birakorra, eraikinen goienean kokatzen dena, haizeak nondik jotzen duen adierazten duena. Haize orratz berriak jiraka teilatuetan.

haizetan adb. g.er. Airean. Egun hona, bihar hara ibiliko gara; orbela haizetan bezala.

haize ufako, haize-ufako iz. Haize bolada. Gain hartan, haize ufako batek hodeiak baztertzen ditu. Garaziko eskualdean, larrazkenean badira haize ufako handiak, haize hego azkarrak.

haize zabalean Aire zabalean.

haize zirimola, haize-zirimola iz. Haize zurrunbiloa. Gaur goizean, euri eta haize zirimola izugarri batek inarrosi gaitu.

haizezko soinu iz. Haizezko musika-tresna.

haize zulo, haize-zulo iz. Labean urtzen diren piezetan gerta daitekeen aire burbuila.

haize zurrunbilo, haize-zurrunbilo iz. Haizezko zurrunbiloa. Ik. haize zirimola. Bitartean, haize zurrunbilo gaitza sortu zen.

lau haizeetara adb. Bazter guztietara, norabide guztietan. Keak lau haizeetara barreiatu zuen okela errearen usaina. Nahi adina mikrofono izan ditu eskura, bere gezurrak lau haizeetara zabaltzeko. Ez ibili lau haizeetara oihu egiten. Lau haizeetara aldarrikatuko du egia.

ile

1 iz. Azalean edo larruan sortzen den adarkizko zuntz mehea. Ik. bilo. Gizonaren buruko ileak. Ile bakan batzuk buruan. Betazal ertzetako ileak (Ik. betile). Ile-sapa beltz zarratua. Gaztetasunaren kemena eta sua dario alde guztietatik, ile urdinak gorabehera (Ik. ile-urdin). Pentsatze soilak ile guztiak lazten zizkidan.

2 iz. (Multzokari gisa). Ileen multzoa. Luzea du ilea. Ile horaila, gorria. Ile beltz kizkurra. Zer polita dagoen bere ile kizkurrarekin (Ik. ile-kizkur). Jantzi luze eta ile harroz apaindurik (Ik. ile-harro). Gameluaren ile latza. Ile leuneko aberea. Aurpegiko ilea. Ilea moztu du. Ardi horri ilea moztu diote. Ilea ongi orrazturik. Zahartzaroan, ilea urdintzen denean. Ilea erortzen hasi zaion azeri zahar bat. Abere ile-beltza. Ugaztun ile-sarria. Ile ugari duen animalia edo gizakia. Ardia ahuntzari ile eske (esr. zah.).

3 iz. (Multzokari gisa). Abereen ilea, ehungintzarako gaitzat hartua. Ik. artile. Ardiaren ilea. Ile latzez egindako atorra. Ile xehea.

4 iz. (Multzokari gisa). Ilea kendu gabe ondu den abere larrua, berokiak eta kidekoak egiteko erabiltzen dena. Azeri ilezko berokia. Larruzko eta ilezko berokiak.

5 iz. Zenbait landaretan agertzen den zuntz izpi mehe-mehea. Ilez estalitako hostoak.

ile alde adb. Ilearen berezko noranzkoan. Abere bat ile alde ferekatu.

ile apaindegi, ile-apaindegi iz. Ilea mozten eta apaintzen den tokia.

ile apainketa, ile-apainketa iz. Ilea apaintzea; ile-apaintzailearen jarduna edo lanbidea. 34 urte darama ile apainketako irakasle. Ile apainketa eta sukaldaritza.

ile apaintzaile, ile-apaintzaile iz. Lanbidez ilea mozten eta apaintzen duen pertsona.

ilea urdindu Ileak kolore urdina hartu. Hasia zuen ilea urdintzen.

ilea zuritu Ileak kolore zuria hartu. Gazte denboran neukan haizezko burua; ilea zuritzean bete zait kaskoa. Ilea zuritzen hasi zaizu.

ile-gorri adj. Ik. ilegorri.

ile-harro adj. Ik. ileharro.

ile-hori adj. Ik. ilehori.

ile izpi, ile-izpi iz. Ilea. Ez baitzuen huts egingo harri batekin ile izpi bat ere.

ile-kizkur adj. Ik. ilekizkur.

ile kontra adb. Ilearen berezko noranzkoaren kontra.

ile mataza, ile-mataza iz. Ile multzoa, adatsa. Ik. kalpar. Ezti koloreko ile mataza. Atzerantz orraztu du ile mataza.

ile motots, ile-motots iz. Mototsa. Haren ile motots leporaino eroria.

ile moztaile, ile-moztaile iz. Ilea mozten duen pertsona. Ik. moztaile. Ile-moztailearen aurrean isilik dagoen ardiaren irudiko. Ia burua zuritzeraino moztu zion ile-moztaileak ilea mutilari.

ile mozte, ile-mozte iz. Ilea moztea; bereziki, abereei ilea moztea. Uztailean dute ardien ile-moztea.

ile ondo, ile-ondo iz. Buruko ilea. Gizonak sortzen dira ile-ondo bat gabe. Ikaraz harrotzen ziren haren buruko ile-ondoak.

ile-urdin adj. Ik. ileurdin.

ile-zuri adj. Ik. ilezuri.

mendebal

1 iz. Mendebaldetik datorren haizea. Mendebalak jotzen duenean. Mendebal gogorra. Mendebala dabil. Mendebalarekin euria.

2 iz. Mendebaldea.

mendebal alde iz. Mendebaldea.

mendebal-haize iz. Mendebala.

Oharra: azken eguneraketa 2022-07-08

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper