0

ezkila

1 iz. Kanpaia. Herriko elizako ezkila. Ezkila jo.

2 iz. Ezkila-hotsa. Ezkila aditu zuenean. Meza-ezkila: meza hastera doala adierazten duen ezkila.

ezkila dorre, ezkila-dorre iz. Kanpandorrea. Hamaikak jo zuten ezkila-dorrean.

ezkila hots, ezkila-hots iz. Kanpai hotsa. Heldu den igandean ezkila-hotsez beteko da Aurizko plaza.

ezkila lore, ezkila-lore iz. Campanula generoko landarea, mordoetan biltzen diren ezkila formako lore gingildunak ematen dituena (Campanula sp.). Ik. txilin lore.

ezkila mihi, ezkila-mihi iz. Ezkilaren barnean dilindan dagoen atala.

ezkilazain

iz. Eliza bateko ezkilak jotzeaz eta zaintzeaz arduratzen den pertsona.

ezkiotar

1 adj. Ezkiokoa, Ezkiori dagokiona.

2 iz. Ezkioko herritarra.

ezkira

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezkira-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. izkira].

ezko1

iz. Argizaria. Eguzkiak beratzen du ezkoa eta gogortzen lurra. Ohol baten gainean ezkoa hedatuz.

ezko-argi iz. g.er. Kandela.

ezko2

adj. Bizk. Hezea. Lur eta haize ezkoak nahiago ditu lehorrak baino. Zelaiak ezko, naro, loretsu zeuden.

ezkonahizpa

iz. Emakumezko batentzat, koinata.

ezkonanaia

iz. Koinatua.

ezkonarazi, ezkonaraz, ezkonarazten

du ad. Ezkontzera behartu. Bere anaia ezkonarazi nahiz.

ezkonarreba

iz. Gizonezko batentzat, koinata.

ezkonberri

iz./adj. Duela oso denbora gutxi ezkondu dena. Senar-emazte ezkonberriak. Arreba ezkonberriaren etxean. Ezkonberrien ahaideak. || Ezkonberri batzuen alde egin zuen Jesusek bere lehenengo miraria.

ezkonberritan adb. Ezkonberri garaian. Ezkonberritan bezala maite zuten elkar.

ezkonbizitza

iz. Ezkonduek ezkondurik egin duten denbora-bitartea; ezkonduen bizimodua. Hogei urteko ezkonbizitzaren ondoren. Ezkonbizitzari dagozkion arazoak.

ezkondu, ezkon, ezkontzen

1 da/du ad. Ezkontzaren bidez elkartu. Ane Joanekin ezkondu da. Ane eta Joan ezkondu dira. Atzo ezkondu zen. Erretoreak ezkondu zituen. Elizaz ezkondu gabe. Ezkondu ondoko lehen astean. Ezkontzeko asmorik gabe. Ezkondu nahia. || Ezkondu dugu semea.

2 da/du ad. Irud. Elkarrekin ezin ezkon daitezkeen bi asmo.

3 (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Emakume ezkondua. Ezkonduei grazia emateko. Ezkonduen bizimodua.

ez-konfesional

adj. Akonfesionala. Heziketa ez-konfesionala.

ezkongabe

adj./iz. Ezkondu ez dena, ezkondu gabea. Ik. ezkongai. Haurrak eta neska ezkongabeak. Herriko ezkongabeen eta ezkonduen artean.

ezkongabeko adj. Ezkongabea.

ezkongabetasun

iz. Ezkongabea denaren egoera. Hautazko ezkongabetasuna.

ezkongai

1 iz. Emaztegaia edo senargaia. Ezkongaiak oso dotore zeuden.

2 adj./iz. Ezkongabea; ezkontzeko sasoian dagoena. Emakume ezkondu edo ezkongaiarekin. Hirurogei urtetaraino ezkongai. Etorri zitzaion ezkontzeko garaia, baina ezkongai dago oraindik. Ezkongaia zenean.

ezkongaietan adb. Senargai edo emaztegai denboran; ezkongabe denboran. Ezkongaietan besotik ongi helduta ibili ohi ziren. Ezkongaietan zerbait banintzen, ezkondu eta ezer ez.

ezkon-hitz

iz. Ezkontzeko hitza, ezkontzeko promesa. Ezkon-hitza eman zioten elkarri. Ezkon-hitza hautsi.

ezkonlagun

iz. Ezkontidea. Ezkonlaguna aukeratu aurretik. Bere ezkonlagunarekin bizi ez dena.

ezkon-nahasle

iz./adj. g.er. Ezkontza-nahaslea.

ezkon-nahaste

iz. g.er. Adulterioa.

ezkonsari

iz. Ezkontzara emazteak dakartzan ondasunak edo dirua. Ik. dote. Zer ezkonsari emango zenioke alabari? Emaztea ezkonsari hutsagatik hartu.

ezkontide

iz. Beste pertsona bati ezkontzaz lotua den pertsona. Ik. ezkonlagun; bizilagun. Ezkontideek lagunarte bat, gizarte txiki bat osatzen dute.

ez-kontributibo

adj. Prestazioez mintzatuz, Gizarte Segurantzan kotizatu ez dutenek jasotzen dutena. Ik. kotizazio gabeko. Etorkinei gizarte laguntza ez-kontributiboak ukatzeko. Pentsio kontributiboak eta pentsio ez-kontributiboak.

ezkontsari

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezkontsari-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezkonsari].

ezkontza

1 iz. Bi pertsonaren arteko legezko elkartzea, ezkontideen elkarbizitza erabateko eta iraunkorrerako konpromisoa eskatzen duena. Ezkontza elkartasun bat da. Elizazko ezkontza. Legezko ezkontza. Sansonen bigarren ezkontza. Ahaideen arteko ezkontzak. Ezkontza hartatik sei ume jaio ziren. Diruagatik egiten diren ezkontzak. Kristau ezkontza. Ezkontzako sakramentua.

2 iz. Elkartze hori gauzatzen den ekitaldi edo zeremonia. Ezkontza batera joan ginen. Ezkontza egunean.

3 iz. Irud. Ez da gehienetan zorionekoa izaten euskal idazle eta euskalariaren arteko ezkontza.

ezkontza agiri, ezkontza-agiri iz. Norbait ezkondua dela erakusten duen agiria. Bikote homosexualei ezkontza-agiririk ez emateko agindu du Kaliforniako Auzitegi Gorenak.

ezkontza egin Ezkondu. Hamabostetik hamabi dira ezkontza egin zutenak; hiru bakarrik ikusten ditut orain ezkongai daudenak. || Semeek egiten dutenean gurasoek nahi ez luketen ezkontza. Mutilzahar geratu baino, ezkontza on bat egitea hobe dela. Ezkontza aberatsa egin zuen Luisa Agirrerekin.

ezkontza galdu Egin aurretik, ezkontza bat bertan behera utzi edo gelditu. Horrela izanez gero, ezkontza galdu beharko duzue. Antoni eta Anjelen arteko ezkontza galduko zela berriro. || Ezkontza hura galarazteko.

ezkontza hauste, ezkontza-hauste 1 iz. Dibortzioa. Jesusek, ordea, bere Lege Berrian kentzen du baimen hori; edozein ezkontza-hauste debekatzen du.

2 iz. Adulterioa.

ezkontza hautsi Dibortziatu; ezkontzatik sorturiko elkartzea hautsi. Jesusek esan du ezin daitekeela ezkontza hautsi.

ezkontzako berba iz. Ezkontzeko promesa. Behin ezkontzako berba emanez gero (...).

ezkontzako hitz iz. Ezkontzeko promesa. Ezkontzako hitza eman.

ezkontza nahasle, ezkontza-nahasle iz. Ezkontidea ez den pertsona batekin sexu harremanak dituen pertsona. Beste gizonak bezala, lapur eta ezkontza-nahasle ez naizelako.

ezkontzaz adb. Ezkontzaren bidez; ezkontzaren ondorioz. Kainen ondorengoak hasi ziren ezkontzaz elkarganatzen, eta mundu guztia zikindu zen bekatuz. Bere alaba eman zion ezkontzaz. Ezkontzaz batu ziren. Jaiotzaz ez bazen handizki, ezkontzaz bihurtu zen.

ezkontzazko adj. Ezkontzazko ahaidetasuna. Zenbat aldiz ez dira iturri bidean aipatu ezkontzazko lehen solasak!

ezkontze

iz. ezkondu aditzari dagokion ekintza. Ik. ezkontza 1. Amodiozko ezkontzea, dolorezko bizitzea.

ezkor

adj. Gauzak alderik okerrenetik ikusteko edo hartzeko joera duena. Ik. pesimista. Anton. baikor. Gizon iluna eta ezkorra. Euskara galdua zela uste zuten ezkor horiei.

ezkortasun

iz. Ezkorra denaren nolakotasuna. Ik. pesimismo. Anton. baikortasun. Ezkortasunak eragindako usteak.

ezkotasun

iz. Bizk. Hezetasuna. Euri gozoen ezkotasuna.

ezkotu, ezko/ezkotu, ezkotzen

da/du ad. Bizk. Hezetu. Zapi bustiaz ezkotuz. Samur eta ezko ezazu nire bihotz lehorra.

ezkoztadura

iz. g.er. Ezkoztatzea.

ezkoztatu, ezkozta, ezkoztatzen

1 du ad. g.er. Ezkoz estali, argizariz igurtzi.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Oihal ezkoztatuak. Paper ezkoztatu berde batean bildua.

ezkur

1 iz. Haritzaren, artearen eta kideko zuhaitzen fruitua. Ik. pagatxa; zi1. Pago ezkurraren olioa. Ezkurrak ontzen haritz abarretan. Ezkur alea. Ezkur azala. Ezkur zuhaitza: ezkurra ematen duen zuhaitza. Abere ezkur-jaleak. || Esr. zah.: Elur urte, ezkur urte. Txerri goseak, ezkurra amets.

2 iz. Irud. Lgart. Dirua. Eraikuntza-kontratarekin ezkurra polito baturik. Hain erraz irabazten al dira ezkur banakak?

ezkurdi

iz. g.er. Zuhaitz ezkurdun asko dagoen lekua.

ezkurdun

adj. g.er. Zuhaitzez mintzatuz, ezkurrak ematen dituena. Haritza eta artea zuhaitz ezkurdunak dira.

ezkurrar

1 adj. Ezkurrakoa, Ezkurrari dagokiona.

2 iz. Ezkurrako herritarra.

ezkutaketa

1 iz. Haur jolasa, batzuk ezkutatzean eta beste batek ezkutuan daudenak aurkitzean datzana. Ik. gordeketan; gorde-gordeka. Ezkutaketan ari ziren jolasean.

2 iz. Ezkutatzea. Datuen ezkutaketa eta manipulazioa.

ezkutaldi

iz. Norbait edo zerbait ezkutatzen den aldia. Agerraldiak eta ezkutaldiak.

ezkutaleku

iz. Norbait edo zerbait ezkutatzen den lekua; ezkutatzeko leku egokia. Ezkutaleku on baten bila. Ezkutaleku faltarik ez zen garai hartako jauregi zaharretan.

ezkutapen

iz. Misterioa.

ezkutarazi, ezkutaraz, ezkutarazten

du ad. Ezkutatzera behartu. Ezkutarazi zituen buruzagiak bere mutilak.

ezkutari

1 iz. Zaldunaren ezkutua eramaten zuen zerbitzaria; sari baten truke bere jaunari zerbitzu jakin batzuk eskaintzen zizkion laguntzailea. Santxo Panza nauzue, Mantxakoaren ezkutari. Ezkutaria eta zalduna.

2 iz. Karta frantsesetan, ezkutari baten irudia duen karta, erregearen eta anderearen azpikoa. Ik. xango1 2; bailet.

ezkutatu, ezkuta, ezkutatzen

1 da/du ad. Norbait edo zerbait ageritik kendu, ikusten ez den tokian jarri. Ik. gorde; kukutu. Lurpean ezkutatu zituen diruak. Teresak bi eskuez bere sabeltxoa ezkutatzen zuen. Sasi artean ezkutatu ginen. Non ezkutatu zara?

2 du ad. Zerbait, bereziki agerikoa behar lukeen zerbait, ez esan. Ik. isildu 3. Bekatu handiak ezkutatu dituzulako. Egia ezkutatu. Bihotzeko oinazea ezkutatu nahirik. Dena kontatu zion, deus ere ezkutatu gabe. Zerbait ezkutatzen didazu.

3 da ad. Desagertu. Gizonen begietatik ezkutatu zen. Izarra ezkutatu zaigu. Hau esanda, Jesus ezkutatu zitzaien.

ezkutatze

iz. Norbait edo zerbait ageritik kentzea, ikusten ez den tokian jartzea; desagertzea.

ezkutu1

1 adj. Ezkutaturik edo estalirik dagoena, ezagutzen edo ikusten ez dena. Anton. ageri. Leku ezkutuan. Kale ezkutu batean. Etxe ezkutu batean gorderik. Altxor ezkutua. Jakite ezkutu baten jabe ziren. Izadiaren lege ezkutuak. Bihozkada ezkutu bat.

2 iz. Gauza ezkutua. Ik. sekretu. Ezkutu guztiak dakuskien Jainkoa. Izadiaren ezkutuak. Gure hizkuntzaren ezkutuak mendean zenituen. Oihenartek ez digu bihotzeko ezkutu hondarrik salatzen. Teologiaren edo fisikaren ezkutu sakonak.

ezkutuan adb. Leku gordean; inork ikusi edo jakin gabe. Ik. isil-gordeka. Anton. agerian. Bost hilabete ezkutuan egin zituen. Eremuan ezkutuan bizi ziren. Usteak, iritziak eta joerak ezkutuan gorde. Sortu ziren gure arteko ikastolak, ezkutuan lehenbizikoz, erdi agerian gero. Gauaz eta ezkutuan. Ezkutuan egindako bekatua. Urte askoan ezkutuan egona. Ezkutuan eraman.

ezkutuko 1 adj. Ezkutuan egin edo gertatua, ezkutuan dagoena, ezkutua. Ezkutuko biziera. Ezkutuko ate batetik. Bekatu ezkutukorik ere ez egin. Besteek sumatzen ez dituzten ezkutuko deiak.

2 iz. Sekretua. Ik. gorago 2.

ezkututik adb. Ezkutuko leku batetik. Ezkututik bi gizonen hizketa-hotsa nabaritu dut ustekabean.

ezkutu2

1 iz. Urrezko eta zilarrezko zenbait diruren izena. Sei mila ezkutu errenta ematen duen kapitala. Urrezko hirurehun ezkutu.

2 iz. Portugalgo diru unitatea, euroa ezarri zen arte. Mariettak hogei bat ezkutu irabazten zuen Parmako gure antzerki taldean.

3 iz. Besoan eramaten den arma babesgarria. Burdinazko ezkutu batekin babestu.

bost ezkutuko iz. Bost ezkutuko txanpona. Bost ezkutuko bat eman zion.

ezkutu caboverdetar iz. Cabo Verdeko diru unitatea.

hogei ezkutuko iz. Espainiako urrezko diru zaharra, zortzi ezkuturen balioa zuena.

ezkutuka

adb. Ezkutatuz, ezkutatzen; ezkutuan. Eta ezkutuka ibili gabe, bere seme Jonatasi eta morroi batzuei agindu zien David hil zezatela. Ezkondu arte, dena bekatu zen; ezkutuka ibiltze hark bazuen bere saltsa.

ezkutuki

iz. Misterioa. Ik. ezkutu1 2. Sinetsi behar ditugun ezkutuki nagusiak.

ezleku

iz. Leku desegokia. Ezlekuren batean utzia. Mintza bedi behar duen lekuan eta garaian, ez desorduan eta ezlekuan.

ez-metal

adj./iz. Kim. Elementu kimikoez mintzatuz, metalen ezaugarri fisiko-kimikoak ez dituena. Sufrea eta oxigenoa ez-metalak dira.

ezmezean egon

g.er. Zalantzan egon.

ezne

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezne-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. esne].

ezo

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. heze].

ez-ofizial

adj. Ofiziala ez dena. Iturri ez-ofizialek zabaldu dute bi lagun hil direla. Enbatako kideek Aberri Egun ez-ofiziala antolatu zuten 1962an. Erlijioak ere asko markatu gintuen; nire kasuan, erlijio ez-ofizialak.

ezohiko

adj. Ohikoa ez dena. Aita, ezohiko jarrera erakutsirik, malkoak lehortzen hasi zitzaion alabari. Egun hartan ezohiko orduan agertu zen.

ez-ohizko

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, ez-ohizko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezohiko].

ezongi

iz. Ipar. eta Naf. Ondoeza.

ezontsa

iz. Ipar. Ondoeza.

ezordu

iz. Desordua. Ezorduan etorria. Gaueko ezorduan aterata. Baserrian lanerako ezordurik ez dagoelako.

ezoren

iz. Desordua.

ez-organiko

adj. Kim. Gai konposatuez mintzatuz, karbonorik ez duena (CO2-a, karbonatoak eta zianuroak, besteak beste, izan ezik). Ik. kimika ez-organiko. Hondakin ez-organikoak biltzeko.

ezotasun

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezotasun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hezetasun].

ezotu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezotu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hezetu].

ezpa

iz. Zah. Zalantza; susmoa. Ezpak uxatu.

ezpabere

1 lok. Bizk. Bestela, ezperen.

2 junt. Bizk. Baizik eta, ezpada.

ezpada

junt. Baizik eta. (Dagozkion bi esaldien artean ezartzen da). Baina ez bedi egin nik nahi dudana, ezpada zuk gogo duzuna. Ez gizon baten, ezpada askoren egitekoa. Jesus ez dabil buru eske, ezpada borondate eta bihotz apal bila. Esan zion ez beste gauzarik eskatzeko, ezpada Joanen burua.

ezpai

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezpai-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezbai].

ezpain

1 iz. Ahoaren irekidura inguratzen duen ertz haragitsua. Goiko, beheko ezpaina. Ezpain bazterra. Ezpain lodiak, meheak. Ezpain gorriak. Ezpainak ireki, itxi. Ezpainak bildu, zimurtu, estutu. Ezpainak milikatu. Ezpainak margotu. Musu bat eman zion ezpainetan. Ezpainak dardarka eta lepoko zainak lehertu beharrean. Ezpainetan irribarrea zuela. Pipa motza ezpainen artean ezarriz. Ezpainetako barra (Ik. ezpainetako 2).

2 iz. Batez ere pl. Mintzoaren organoa. Haren ezpainetatik entzuna. Holakoen ezpainetatik darion hizketaren gatza. Bihotza ezpainetan zuela mintzatu zen. Haren begiek biziro azaltzen dute bihotzeko sua, ezpainek besterik badiote ere.

3 iz. Ezpain antzeko ertza. Aluaren ezpainak. Zauriaren ezpainetan. || Ontziaren ezpaina. Pertza betetzen du ezpain gainetaraino. Lorearen ezpainak. Segaren ezpaineko akatsak.

ezpain ertz, ezpain-ertz iz. Irribarre gozoa ezpain ertzean loratzen zaiola. Ezpain ertzak makur eta begia heze.

ezpaindun

1 adj. Bot. Loreez mintzatuz, korola ezpainen itxurakoa duena.

2 adj. Bot. Landareez mintzatuz, lore ezpaindunak dituena.

ezpaineko

iz. Muturrekoa, muturrean ematen edo hartzen den kolpea. Ezpaineko bat eman.

ezpainestu, ezpain-estu

adj. Pertsonez mintzatuz, harremanetan handiustea erakusten duena eta desatsegina dena. Aizu!, ezpainestu tuntun horrek ezin badu jai hartu, ez dezala hartu!

ezpainetako

1 iz. Ezpainekoa. Emaiozu ezpainetako bat isildu dadin!

2 iz. Ezpainak pintatzeko erabiltzen den kosmetikoa. Ezpainetakoak saltzen zituen.

ezpainetaratu, ezpainetara/ezpainetaratu, ezpainetaratzen

1 da ad. g.er. Ezpainetara etorri. Irribarre gozoa ezpainetaratu zitzaion.

2 du ad. g.er. Ezpainetara eraman. Ardoa ezpainetaratu zuen.

ezpain-horzkari

adj. Hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, beheko ezpaina goiko hortzetara hurbilduz ahoskatzen dena. Kontsonante ezpain-horzkariak. f kontsonantea ezpain-horzkari frikaria da.

ezpainkari

adj./iz. Hizkl. Ahotsez mintzatuz, ezpainen arteko hurbiltze edo hersturaren bidez ebakitzen dena. Kontsonante ezpainkariak. /b/, /p/, /m/ fonemak ezpainkariak dira.

ezpainmehe, ezpain-mehe

adj. Ezpainestu. Epaile ezpainmehe eta harroputz bat besterik ez zen.

ezpainzapi

iz. Ahozapia. Ezpainzapia jarri zuen paparrean. Kafetegietako paperezko ezpainzapiak.

ezpal

1 iz. Aizkoraz edo kideko tresnaren batez egurra edo zura ebakitzean gertatzen den zati ziri antzekoa. Aizkoran ari ziren, alde batera eta bestera ezpal handiak boteaz. Zur bereko ezpalak dira: antz handia dute. Peruk, inolaz ere, beste hariko ezpala dirudi. Beste kontu bat, bestetariko ezpala. || Esr. zah.: Zuretik ezpala. Nolako zura, halako ezpala. Azak berea kirtena, eta haritzak bere hariko ezpala.

2 iz. Irud. Aitaren ezpalekoa dator semea.

ezpalarta

iz. Orka.

ezpaldu, ezpal/ezpaldu, ezpaltzen

1 du ad. g.er. Ezpaletan zatitu. Aizkorakadaka ere ezin ezpaldu.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Ohol ustel zahar ezpalduak.

ezpalka

1 adb. Ezpaletan zatiturik.

2 adb. (Hedaduraz). Pintura ezpalka altxatu da.

ezpalkatu, ezpalka/ezpalkatu, ezpalkatzen

1 du ad. g.er. Ezpaldu.

2 du ad. (Hedaduraz). Aizkora ttipi batez zohiak ezpalkatu.

ezpalketa

1 adb. Ipar. g.er. Ezpal bila. Bazkaria egiteko egurra eskas izanez, amak ezpalketa igorri zuen semea.

2 iz. g.er. Ezpaltzea.

ezpan

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezpan-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezpain].

ezpara

iz. Tabanidae familiako intsektua. Ik. habe2. Ezparak eztenkatu duen zezena bezala.

ezpata

1 iz. Arma zuria, altzairuzko xafla zuzen eta zorrotz batez, eta eskutoki gehienetan babestu batez osatua. Ezpata zorrotza. Bi ahoko ezpata. Ezpata alboan, aldean zuela. Ezpata gerrian zuela. Ezpata zorroan sartu zuen. Ezpataz jo, hil. Ezpataz hila gertatu zen. Ezpata-burua: ezpataren eskutokia. Ezpata-kolpe batez. Ez du herriak herriaren kontra ezpatarik altxatuko. Ez nukeela nahi gure ezpatak berriz elkarrekin gurutza daitezen. Lepoa ezpataz kendu zion.

2 iz. Lihoa eta antzeko landareak zehatzeko erabiltzen den lanabesa. Ik. garba1; tranga.

3 iz. Orgaren edo gurdiaren aurre eta atzealdean jartzen den euskarria.

4 iz. Karta espainoletako lau sailetako bat, ezpata baten irudia ezaugarri duena; sail horretako karta. Zazpiko ezpata. Zaldun ezpata. Urrea, ezpata, kopa eta bastoia dira karta sorta tradizionalaren lau sailak.

ezpata arrain, ezpata-arrain iz. Arrain handia, ezpata antzeko mutur luze eta zorrotza duena (Xiphias gladius).

ezpata belar, ezpata-belar iz. Belar itxurako landarea, leku hezeetan hazten dena (Carex pendula).

ezpata dantza, ezpata-dantza iz. Ezpatekin dantzatzen den euskal dantza.

ezpata dantzari, ezpata-dantzari iz. Ezpata-dantza dantzatzen duen dantzaria.

ezpata lore, ezpata-lore iz. Gladioloa.

ezpata sagar, ezpata-sagar iz. Ezpataren eskutokia; ezpataren eskutokiaren burua.

ezpatadun

adj./iz. Ezpata duena eta daramana. Banderaduna eta bi ezpatadun.

ezpatagile

iz. Ezpatak egiten dituen eskulangilea.

ezpataka

adb. Ezpata-ukaldika. Bi aldeak ezpataka dabiltza.

ezpatakada

iz. Ezpata-kolpea, ezpata-ukaldia.

ezpatalari

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezpatalari-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezpatari].

ezpatari

1 iz. Ezpataz borrokatzen den pertsona; ezpata trebetasunez erabiltzen duen pertsona. Ezpataria ezpatak galtzen du.

2 iz. Lihoa ezpataz zehatzen duen pertsona. Orduko liho ezpatariak.

ezpatatu, ezpata/ezpatatu, ezpatatzen

du ad. Garbatu. Lihoa ezpatatu.

ezpeiztar

1 adj. Ezpeizekoa, Ezpeizeri dagokiona.

2 iz. Ezpeizeko herritarra.

ezpel

1 iz. Zuhaixka hosto-iraunkorra, eskulangintzan erabiltzen den zur gogor eta trinkoa duena (Buxus sempervirens). Ezpela da arbola guztietarik sendoena eta leunena.

2 iz. Ezpelaren zura. Ezpelezko txistu bat.

ezpeldi

iz. Ezpel asko dagoen tokia.

ezpeleta

iz. Ontzietan, haga birakaria, belei eusteko, mastarekiko zut kokatzen dena.

ezpeletar

1 adj. Ezpeletakoa, Ezpeletari dagokiona.

2 iz. Ezpeletako herritarra.

ezpelki

iz. Ezpelaren zura. Ik. ezpel 2.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper