Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

nukleo

iz. Astron., Fis., Biol., Geol. Zerbaiten erdiko edo barruko aldea, funtsezkoena, trinkoena dena. Ik. gune 2; muin1 2; mami 3. Zelularen nukleoa. Urrearen zenbaki atomikoa, urre atomoaren nukleoan dagoen protoi kopurua, 79 da. Inork ere ez daki zehatz-mehatz zer tenperatura duen Lurraren nukleoak. Izarren nukleoa.

nukleolo

iz. Biol. Proteinaz eta RNAz osaturiko gaia, zelulen nukleoan aurkitzen dena. Ik. kromatina.

nukualofar

1 adj. Nuku'alofakoa, Nuku'alofari dagokiona.

2 iz. Nuku'alofako herritarra.

nulu

adj. Mat. Zero balioa duena. Karga elektrikoak sorturiko eremu magnetikoa nulua denean.

numantziar

1 adj. Numantziakoa, Numantziari dagokiona.

2 iz. Numantziako herritarra.

numen

1 iz. Ahalmen eta botere bereziz hornitua den jainkoa. Baso eta uretako numenak.

2 iz. Jas. Inspirazioa.

numerario

adj. Heg. Pertsonez mintzatuz, kide kopuru mugatu batek osatzen duen erakunde batekoa. Unibertsitateko irakasle numerarioa izateko doktoretza behar da. Real Academia Galegako kide numerarioa zen.

numerazio

iz. Zenbakitzea; horren ondorioa. Kalearen numerazioa aldatzeko agindua heldu zen udaletik.

numero

iz. Hizkl. Gramatika-kategoria, hitz edo sintagma bat pertsona edo gauza bati, edo pertsona edo gauza askori, dagokiola adierazten duena. Ik. singular; plural.

numidiar

1 adj. Numidiakoa, Numidiari dagokiona.

2 iz. Numidiako herritarra.

numismatika

iz. Diru pezak eta dominak aztertzen dituen jakintza.

nun adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, nun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. non].

nuntzio

iz. Aita santuaren ordezkari diplomatikoa. Nuntzio izendatu zuen aita santuak.

nursultandar

1 adj. Nursultangoa, Nursultani dagokiona.

2 iz. Nursultango herritarra.

nutriente

iz. Mantenugaia. Seigarren hilabetetik aurrerako haurrak premiazkoak dituen energia eta nutriente guztiak ez dizkio amaren esneak bakarrik emango.

nutrizio

1 iz. Elikatzea, elikadura. Nutrizio txarraren arriskuak.

2 iz. Bizitzeko behar diren gaiak eta horiek nola hartzen eta baliatzen diren aztertzen dituen jakintza. Bartzelonako Unibertsitateko Nutrizio Ikasketen sailean egin duten ikerketa baten arabera, Espainian herritarren % 20 gizenegi dago.

nutrizio balio, nutrizio-balio Elikagai batek nutrizioaren aldetik duen balioa. Etiketetan gehien begiratzen diren datuak dira iraungitze-data, ontziratze-data, nutrizio-balioa eta osagaien zerrenda.

nutrizionista

iz. Nutrizioan edo elikaduran aditua den pertsona. Mediku, nutrizionista, biologo, biokimikari eta erizainak elkarlanean ari dira ikerketa honetan.

nylon

iz. Ehungintzan erabiltzen den gai sintetikoa. Nylonezko soka.

ñ

Ik. eñe.

ñabar

adj. Nabarra. Jantzi ñabarrak. Euskararen izate ñabarra. Pikaren umea, ñabar (esr. zah.).

ñabardura

iz. Aski antzeko diren bi gauzaren artean dagoen alde txikia. Pentsamolde bat baino gehiago izan daitezke honetaz, aldaera eta ñabardurak kontuan hartzen baditugu batik bat. Funtsezko batasunak ez ditu axaleko ñabardurak eragozten. Estilo ñabardurak.

ñabartu, ñabar/ñabartu, ñabartzen

du ad. Nabartu. Mamiz, nolanahi ere, nahiz azala ñabartu, nafarra izan zen beti Orixe.

ñaka

iz. BNaf. Hozkada; hozka egiteko keinua. Katuak ñaka batez biltzen du tripara.

ñame

1 iz. Tropiko arteko lurraldeetako belar landare igokaria, bihotz formako hosto handiak dituena (Dioscorea sp.).

2 iz. Landare horren tuberkulua, azala arrea eta barnea zurixka dituena, jateko ona.

ñandu

iz. Ameriketako hegazti lasterkaria, ostrukaren antzekoa, hanketan hiruna behatz dituena (Rhea americana).

ñañan egin

du ad. (nor osagarririk gabe). Haur. Jan. Emango bai nik ñañan egiteko txitxia pozik.

ñaño

iz./adj. Adkor. Nanoa. Erraldoiaren parean, ñañoak ñañoago ematen.

ñapur

1 adj. Ipar. Litxarreriak jatea oso gogoko duena. Baratxarte ostatuan, igandean ere, moko-zuri ñapurrek hartzen ahalko dute beren plazera.

2 adj. Ipar. Aziendaz mintzatuz, besteren lurretan sartzen dena. Jaun hori besteen eremuetan sartzen baita ardi ñapurra bezala.

3 adj. Ipar. Besteren senar edo emaztea atsegin zaiona.

ñapurki

adb. Ipar. Gogo beroz, gozamen handiz. Hasi zen ñapurki edaten; berehala hargatik, oroiturik emazteari bereziki laket zitzaiola ardo hura, botila eskaini zion.

ñapurtu, ñapur/ñapurtu, ñapurtzen

da/du ad. Ipar. Ñapur bihurtu.

ñarro

adj. Ipar. Garaiera gutxiko gorputza duena, tamaina txikikoa.

ñarrotu, ñarro/ñarrotu, ñarrotzen

da/du ad. Ipar. Tamainaz txikitu. Eta ez handitzea edo ñarrotzea gauza bera da. Begiak ñarrotu nituen, gehiago ikusi nahirik.

ñau

1 iz. Ipar. Miaua.

2 onomat. Ipar. Miauaren onomatopeia.

ñimiño

adj./iz. Adkor. Txikitxoa. Haur ñimiño bat. Sartzen gaitu berehala barne hetsi ñimiño batera. Diamante ñimiño batzuen dirdirarekin. Ez dakit ez ote dugun burges txikitzat jo behar; burges txikitzat ez ezik, irabazten zuenaren neurrian, baita burges ñimiñotzat ere. Jakintsuei holako gauzak gorde dizkiezu, eta ñimiñoei agerrarazi.

ñimiñotu, ñimiño/ñimiñotu, ñimiñotzen

da/du ad. Ñimiño bihurtu.

ñiñi

iz. Haur. Ninia, haur txikia. Lo, lo, ñiñi, egizu lo.

ñirñir

iz. Distira, dirdira. Begien ñirñira. Izarñoak ernai, ñirñiraz zeruan.

ñir-ñir

adb. Ñirñirka. Begiak pozez ñir-ñir zituela.

ñir-ñir egin Distiratu. Ik. ñirñirtu. Haren begiek ñir-ñir egiten dute.

ñirñirka

adb. Ñir-ñir eginez, ñirñiraz. Begiak ñirñirka. Zeruan ñirñirka ziharduen izar dirdaitsuak.

ñirñirtu, ñirñir/ñirñirtu, ñirñirtzen

da ad. Ñir-ñir egin. Ik. distiratu. Oi zelan diren ñirñirtu neskatila haren begiak!

ñu

iz. Hegoafrikako ugaztun apodun adarduna, gorputza antilopearena bezalakoa, eta buztana eta adatsa zaldiarenaren antzekoak dituena (Connochaetes sp. eta Gorgon sp.).

o1

iz. Alfabetoko letra (o, O).

o2

interj. Ustekabea, harridura edo mirespena adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. oi1; ai. O, ene Jainkoa! O, itsutasun ezin esan bestekoa! O, heriotza!, zein gauza samina den zure oroipena! O, zein ederra zaren!

oasi

1 iz. Basamortu batean, ura eta landareak dauden tokia. Saharako oasiak. Oasiko palmondoak. Putzu asko zituen oasi batean.

2 iz. Irud. Estualdi eta zoritxar aldietan, babestokia, atsedentokia. Unamunok bere poema ederrenetakoak idatzi zituen Fuerteventuran; filosofo eta idazlearentzat, oasia izan zen uharte hura, babestokia, esperantzarako kaia.

obal

adj. Obalo formakoa. Jainkosaren aretoa txikia eta obala zen.

obalatu

adj. Obala. Mahai obalatu zuri distiratsua.

obalo

iz. Elipsearen antzeko kurba itxia, ardatz batekiko edo birekiko simetrikoa dena.

obanostar

1 adj. Obanoskoa, Obanosi dagokiona.

2 iz. Obanosko herritarra.

obario

iz. Obulutegia. Gonada sexualek —obarioek eta barrabilek— eta horiek sortzen dituzten hormonek —estrogenoak eta testosteronak— odola, bihotza eta burmuina asaldatzen dizkigute.

obediarazi, obediaraz, obediarazten

du/dio ad. Obeditzera behartu. Erakutsiko du kar gehiago erregelamenduari obeditzeko eta besteri obediarazteko.

obedient

adj. Ipar. Esanekoa. Ik. obeditzaile.

obediente

adj. Heg. Esanekoa. Ik. obeditzaile.

obedientzia

iz. Esanekotasuna. Jainkoari zor diozun obedientzia.

obeditu, obedi, obeditzen

du/dio ad. Agintzen duenaren nahia bete edo esana egin, beste batek agindu duenari amore eman. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Ik. men egin. Gurasoei obeditu behar zaiela. Legeei obeditzeagatik, ez obeditzeagatik baino zigor gogorragoa izango dutela.

obeditzaile

adj. Obeditzen duena. Ik. esaneko.

obeditze

iz. Agintzen duenaren nahia betetzea edo esana egitea, beste batek agindutakoari amore ematea.

obelisko

iz. Monolito garaia, oinarria karratua edo laukizuzen formakoa, eta goialdea piramide antzekoa duena.

obertura

iz. Mus. Opera, oratorio eta kidekoetan, sarrerako musika-lan instrumentala. Beethovenen Fidelio operako obertura.

obesitate

iz. Med. Gorputzean gantz-ehun gehiegi pilatzearen ondorioz, gehiegizko pisua (normaltzat hartzen dena baino % 25 gehiago) izatea. AEBn, helduen % 50ek eta umeen % 25ek gehiegizko pisua du, eta horietako % 10ek obesitate larria.

[Oharra: medikuntzatik kanpoko erabilera arrunterako loditasun eta gizentasun formak hobesten dira].

obeso

adj. Med. Obesitatea duena. Harrigarria bada ere, Afrikan azken 10 urteotan igo egin da haur obesoen kopurua.

obiparo

adj./iz. Zool. Animaliez mintzatuz, amaren gorputzetik kanpo garatzen diren arrautzen bidez ugaltzen dena. Ik. errule.

objektibatu, objektiba, objektibatzen

du ad. Zerbaiti izaera objektiboa eman. Inguratzen gaituen errealitatea pinturen, ekuazioen edo poemen bidez objektiba daiteke.

objektibo

1 adj. Objektuari dagokiona.

2 adj. Subjektutik at izatasuna duena. Bereizkuntza objektiboak.

3 adj. Norberaren aurreiritzien, interesen edo zaletasunen mende ez dagoena. Argibide objektiboa.

4 adj. Pertsonez mintzatuz, bere aurreiritzien, interesen edo zaletasunen mende egon gabe aritzen dena. Berriemaile objektiboa.

5 iz. Optika-tresnetan, ispilu, leiar edo leiar multzoa, ikusi edo aztertu nahi den gauzaren aldera zuzentzen dena.

6 iz. Argazki kameretan, leiar multzoa, objektuaren irudia xafla sentikor batean islatzen duena.

objektiboki

adb. Objektibotasunez.

objektibotasun

iz. Objektiboa denaren nolakotasuna. Epai baten objektibotasuna. Har ezazu denbora apur bat nire egoera objektibotasunez aztertzeko.

objektore

iz. Kontzientzia-objektorea. Armak erabili nahi ez dituztelako egin dira objektore.

kontzientzia objektore, kontzientzia-objektore Kontzientzia-eragozlea.

objektu

1 iz. Gogoetaren gai izan daitekeen zernahi gauza, gogoeta egiten duen subjektutik at izatasuna duena. Subjektua eta objektua. Objektuaren eta haren ideiaren arteko aldea.

2 iz. Hizkl. Aditz iragankor baten osagarria, subjektua ez dena, eta, gehienetan, nor edo nori osagarriari dagokiona.

3 iz. Gauzakia. Ukitzen duzu berriro, haztatzen dizkiozu alde guztiak, uste duzu inoiz inork ukitu gabeko objektu bat ukitzeko fortuna izan duzula.

objekzio

iz. Kontrako argudioa. Objekzio dogmatikoak, kritikoak edo eszeptikoak.

kontzientzia objekzio, kontzientzia-objekzio Kontzientzia-eragozpena.

oblatu

1 adj./iz. Erl. Zenbait ordenatako lekaide edo lekaimeek hartzen duten izena; ordena horietako batekoa dena. Maria Sortzez Garbiaren Oblatuak. Moja oblatuak.

2 iz. Erl. Beneditar monasterio bati loturiko laikoa, ordena horretako arau espiritualen araberako biziera eramateko promesa egin duena. Orain Beloken ditugun oblatuak, jaun-andre batzuk dira, berrogei bat denetara, gehienak erdaldunak. Urtean lau aldiz etortzen zaizkigu jaun-andre oblatuak edo otoizlariak.

3 iz. Erl. Zenbait lan, zerbitzu edo ondasunen truke monasterio edo komentu batean bizi den laikoa.

obligarazi, obligaraz, obligarazten

du ad. Ipar. Behartu.

obligatu, obliga, obligatzen

da/du ad. Behartu. Ik. obligarazi.

obligazio

1 iz. Eginbidea. Ik. eginbehar; betebehar 1; egiteko 1. Udal orok du hilerri zerbitzua emateko obligazioa.

2 iz. Ekon. Finantza-merkatuetan, kreditua lortzearren, enpresek nahiz erakunde publikoek jaulki dezaketen titulua. Jaurlaritzak bihar jarri nahi du merkatuan 186 milioi euroko zorra; obligazioak Bilboko Burtsaren Ohar Zerbitzuaren bitartez jarriko dituzte merkatuan. Bankuek jaulkitzen dituzten bonuak eta obligazioak bermatzeko.

obligazioz adb. Nahitaez, beharturik. Jakizue, jan baldin badut, obligazioz egin dudala eta ez gogoz.

obligaziozko adj. Nahitaezkoa. Obligaziozkoak dira sakramentu horiek.

oboe

iz. Tutu formako zurezko haize instrumentu mihi-bikoitza, mutur batean bestean baino zabalagoa dena. Oboe-jotzailea.

oboide

1 adj. Arrautza formakoa. Ik. arrauzkara. Fruituak oso txikiak dira, oboideak eta horiak, eta gehienbat adaxken puntetan sortzen dira, multzoka.

2 iz. Mat. Arrautza formako irudi geometrikoa. Oboide formako hilobiak.

obolo

iz. Antzinako Greziako zilarrezko dirua, drakmaren seirena balio zuena.

obozelula

iz. Bot. Landareen gameto emea.

obozito

iz. Biol., Med. Erabateko heldutasuna iritsi ez duen gameto emea. Osagai horri esker, espermatozoideak obozitoa inguratzen duen zelula-geruza zeharkatuko du. Izokinak giharretan, azalean eta obozitoetan metatzen ditu pigmentuak.

obra

1 iz. Egitea, egintza. Miserikordiazko obrak. Bekatu egin dudala pentsamenduz, hitzez eta obraz.

2 iz. Artista edo idazle baten lana; idazlana edo artelana. Obra mardula utzi digu Orixek eta bizitza-eredu beteagoa. Arestiren obra osoa ez dugu behar bezala ezagutzen. Ez diote itzulpenek ematen literatura bati bere maila, berezko obrek baizik.

obramendu

iz. Heg. Herr. Giza gorotza. Beherakoa dagoenean, bost minututik bost minutura obramendua.

obratu, obra/obratu, obratzen

1 du ad. Gauzatu. Zuk manatzen dituzun hitzak nahi ditut obratu. Elkar ezin jasanez bizi gara, itsuskeria izugarrienak obratzeraino.

2 du ad. Jardun, aritu. Sinestea aski ez duk, non ez duan obratzen.

obratzaile

iz. Batez ere Ipar. Zerbait obratzen duen pertsona. Ik. egile. Ezagutu zuten mirakuluen obratzailea Jainkoaren semea zela.

obserbantzia

iz. Erl. (Aginduak, arauak eta kidekoak) betetzea, begiratzea. Jauna, gida gaitzazu zure manu santuen obserbantzian.

obsesibo

1 adj. Ideiez edo sentimenez mintzatuz, obsesio bihurtu dena. Ezinikusi hutsetik harago doan gorroto obsesiboa.

2 adj. Pertsonez mintzatuz, obsesioen mende dena, obsesionatzeko joera duena. Ikertzaile obsesibo baten antzera.

obsesio

iz. Borondatearen kontra nagusitzen den burutapena edo irudia, gogotik kendu ezin dena. Biribilen eta zuloen obsesioak jota bizi ginen ordurako. Zergatik identitate obsesio hori hemen egiten dugun guztiarekin? Bi obsesio ditu: musika klasikoa, eta 36ko gerran ikusitako izugarrikeriak.

obsesionatu, obsesiona, obsesionatzen

da/du ad. Obsesioa izan, burutapen edo irudi bat gogotik ezin kendu; obsesioa eragin. Ik. itsutu 3. Euskararen kalitateak kezkatu egin behar gaitu, baina ez obsesionatu. Gaurkotasunak obsesionatua bizi den mundu hau. Berak aitortua da: hitzekin obsesionatu egiten da batzuetan.

obstetrizia

iz. Med. Medikuntzaren adarra, haurdunaldiaz, erditzeaz eta erditze ondokoaz aritzen dena. 1958an hasi ziren ekografiak erabiltzen obstetriziaren alorrean. Ospitaleko obstetrizia-zerbitzua.

obulatu, obula, obulatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Obulazioa gertatu. Emakumeek bi aste horietako edozein unetan obula dezakete.

obulazio

iz. Obulutegitik obulu bat kanporatzea, uteroan ernaldu ahal izateko. Zikloaren erdialdera, obulazioa gertatzen da: obulu bat ateratzen da bi obulutegietako batetik.

obulu

1 iz. Sexu zelula eme heldua, ernaldua izateko gai dena. Obulua eta espermatozoidea batzean sortzen den zelula batetik garatzen dira gainerako guztiak. Emakumeak obulu kopuru jakin batekin jaiotzen ziren ustea zalantzan jarri dute AEBko adituek.

2 iz. Landare hazidunen organo obala, landarea ernaldu ondoan hazi bihurtzen dena.

obulutegi

1 iz. Emeen ernaltze organoa, obuluak sortzen dituena. Ik. obario. Zikloaren erdialdera, obulazioa gertatzen da: obulu bat ateratzen da bi obulutegietako batetik.

2 iz. Bot. Landareez mintzatuz, pistiloaren behealdeko zatia, obuluak dauzkana.

obus

iz. Artilleriako pieza, kanoiaren eta morteroaren artekoa; tresna horrek botatzen duen jaurtigaia. 1871n obus batek burua moztu zion.

oda

1 iz. Grezia klasikoan, musikaren laguntzaz kantatzen edo esaten zen olerki lirikoa. Saforen odak.

2 iz. Gehienetan ahapaldi edo zati berdinetan zatitzen den olerki lirikoa.

odeoi

iz. Arkit. Antzinako Grezian eta Erroman, kantu eta musika emanaldietarako erabiltzen zen eraikin itxia. Herodes Atikoren odeoia.

odi iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, odi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hodi].

odia

iz. Indian mintzatzen den hizkuntza.

odietar

1 adj. Odietakoa, Odietari dagokiona.

2 iz. Odietako herritarra.

odisea

iz. Abenturaz eta arriskuz josiriko bidaia luzea. Bi urteko odisea latza onik bukatu ahal izan zuten guztiek.

odol

1 iz. Kolore gorriko isurkari lodia, gorputz osoan zainetan zehar dabilena, elikagaiak eta oxigenoa banatzen eta hondakinak jasotzen dituena. Ahotik odola dariola. Odolaren kolorekoa. Zauriz eta odolez beterik. Odolez gorritua. Odola gatzatu. Odol hotzeko eta beroko animaliak.

2 (Esapideetan). Gorputza odoleraino zigortuz. Odol guztiak isuri zituen, denak salbatzeagatik.

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Odol zainak. Odol tantak darizkiola. Odol aztarnak. Odol gazura (Ik. gazur 2). Odol motak.

4 iz. (Leinuaren ezaugarrien oinarritzat hartua). Odol bereko haurride bagina bezala. Odol bateko ahaideak. Mutiko hura bere odolekoa zela jakin zuenean (Ik. odoleko). Jakoben odolekoak zirenei. Nire odolekoek jasoko dute nire gorputz hila. Ahaidetasuna odolekoa edo erantsia den. Judu odolekoa. Jatsuko odola zuen bere zainetan. Odolaren mintzoa. Odola bera baino lokarri sendoagoak elkartzen gaitu.

5 iz. (Gerra edo borroketan isurtzen den odolaz mintzatuz). Ik. odol isurtze. Odolak odola eskatzen du. Bere odol-egarria asetzeko. Are atsekabe handiagoa hartu zuen, aurkitu zenean, ez etsaien, ezpada israeldarren odola isuri beharrean. Kazetariek ere odolez ordaintzen dute Iraken bizi den indarkeria-egoera.

odola atera 1 Zainetatik odola hartu, ondoren aztertzeko edo transfusioak egiteko. Erizainek odola atera zidaten eta kristalezko hoditxoetan jaso.

2 Eri bati, sendabide gisa, zainean ebaki bat eginez edo izainak erabiliz, odola kendu. Barberuak atera behar du odola gaitz askotan, baina, nire ustez, ez hainbestetan.

odolak irakin (odolak irakiten dit, odola irakiten ari zait eta kideko esapideetan 'sutu, biziki haserretu' adierazteko). Gaurik ez dut pasatzen soseguzko lotan, odola irakiten ari zait zainetan. Hori zela-eta askoren odola irakiten hasi zen. Ezin ahaztu zait, odolak irakiten dit ikusteaz beste gabe. Odolak su gabe diraki (esr. zah.).

odol ateratze, odol-ateratze 1 Zainetatik odola hartzea, ondoren aztertzeko edo transfusioak egiteko. Odol-emaileen Elkarteak adierazi duenez, abuztuan ohikoa da odol-ateratze gutxiago izatea.

2 Eri bati, sendabide gisa, zainean ebaki bat eginez edo izainak erabiliz, odola kentzea. Ez baitzen gure artean beste sendabiderik, baraua eta odol ateratzea baizik.

odol belar, odol-belar Horma-belarra.

odol-bero Ik. odolbero.

odolean (odolean du, odolean darama eta kideko esapideetan, 'berezkoa izan' adierarekin). Nik uste dut odolean zeramala gaizkiaren kutsua. Handizki horiek agintze hori odolean dakarte. Luisek odolean zuela, hark bezala, ardien amodioa.

odol emaile, odol-emaile iz. Bere odola transfusioetan erabiltzeko ematen duen pertsona.

odol-erre Ik. odolerre.

odoletan adb. Odolez estalirik; odola jariatuz. Oihuka ari zen neskatxa, eskuak odoletan. Gizona odoletan utzi zuen. Han gelditu da errukarria, lurrean, odoletan.

odolezko adj. Odola duena, odolez egina. (Gehienetan irudizko adieran erabiltzen da). Odolezko izerditan. Odolezko malkoekin negar egitea eskatzen duen gauza da hau. Bazter guztietan odolezko errekak eginik. Herioak odolezko seinalez markaturik daukana.

odol-gaitz Ik. odolgaitz.

odol gaiztoa egin Lgart. Atsekabea hartu edo haserretu. Antton, ez dezazula odol gaiztorik egin. Apaiza sakristiara erretiratu zen inor ez ikusteko, inori ez entzuteko eta odol gaiztorik ez egiteko.

odol galtze, odol-galtze Odola jariatzea edo galtzea. Ik. odoljario.

odol garbi Hist. Noblea edo kristau garbia denaren nolakotasuna. Zer balio dio zure semeari zuk eman diozun ezkongaiaren odol garbiak, ezkongaia bera ikusi ezin badu?

odol garbiko 1 adj. Hist. Noblea; kristau garbia, nahasketarik gabea. Gazte aberats eta odol garbiko bat.

2 adj. Zaldiez mintzatuz, arraza garbikoa; bereziki, XVIII. mendean arabiar zaldi batzuk Ingalaterrako behorrekin gurutzatuz sortu zen arrazakoa. Etxalde berezia da, espainiar odol garbiko zaldiak Euskadin haztea ez baita oso arrunta.

odol hodi, odol-hodi Odola ibiltzen den hodia.

odol-hotz adj. Pertsonez mintzatuz, nekez larritzen edo hunkitzen dena. Ik. lasai 1. Dozena bat gudari, zangar bezain odol-hotzak.

odol hotzean adb. Sentimenek hartua izan gabe, larritu edo hunkitu gabe. Haserrealdian ala odol hotzean egin duen. Odol hotzean hil zuen.

odol isuri, odol-isuri 1 Odola isurtzea. Ik. odol isurtze.

2 iz. Odola jariatzea edo galtzea. Ik. odoljario. Hil da 70 urtetan, odol-isuriak eramanik.

odol isurketa, odol-isurketa Odola isurtzea. Ik. odol isurtze.

odol isurtze, odol-isurtze (Gerretan edo borroketan isurtzen den odola adierazteko). Guduak eta odol isurtzeak higuindurik. Bi urtez asko nahaskeria, desmasia eta odol isurtze jasan zituzten gure arbasoek. Odol isurtzerik gabeko heriotza horrek ez gaitu nahigabetu.

odol kolpe, odol-kolpe Gorputz zati batean gertatzen den odol metatzea. Odol kolpe baten ondorioz, konorterik gabe gelditu zen.

odol oneko adj. Hist. Noblea. Ik. odol garbiko. Milango etxaldeko seme odol onekoa.

odol talde, odol-talde Giza odola, hematieetan azaltzen diren antigenoen arabera sailkatzen den lau mota nagusietako bakoitza. Pertsona bati transfusio bat egin behar diogunean, lehen pausoa bere odol taldea zein den jakitea izango da.

odol zirkulazio, odol-zirkulazio Odolak gorputzeko zain eta arterietatik egiten duen joan-etorria, bihotzetik irteten denetik berriz itzultzen den artekoa. Sodioak likidoa atxiki eta odol zirkulazioa eragozten du. Ebakuntza egin diote eskuin eskuko hatz luzeko odol zirkulazioa hobetzeko.

odolaldi

1 iz. Gorputzeko alderdiren batean odol gehiegi biltzea.

2 iz. Haserrealdia.

odolbatu

iz. Odolbildua. Ik. odoluri. Atzamarra mailuarekin jo eta odolbatua egin dut.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper