Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

muturreko

1 iz. Zaldiei eta kidekoei, geldiarazteko, ahoan ezartzen zaien uhala, eskuarekin gobernatzen dena. Ik. brida; ahoko 2. Astoa muturrekotik hartuta.

2 iz. Abere batzuei, ahoa ez irekitzeko, ezartzen zaien tresna. Zerriari burdinazko muturrekoa jarri.

3 iz. Aurpegian ematen edo hartzen den kolpea. Bekainean hartu zuen muturrekoa. A zer muturrekoa eman didan! Muturreko ederra.

muturrekoka

adb. Muturrekoak ematen. Muturrekoka aritu, ibili.

muturroker, mutur-oker

1 adj. Pei. Ezpain aldea okerra duena. Agure muturroker bat.

2 adj. Muturturik edo bekozko ilunez dagoena. Neskak ez zuen muturroker keinua aldatu.

muturtu, mutur/muturtu, muturtzen

da/du ad. Bekozko iluna ipini. Ik. muzindu. Den okasiorik ttipiena muturtua jartzeko asko dudala. Zapuztuta eta muturtuta.

muturzikin, mutur-zikin

adj. Lgart. Muturra zikina duena. Bi ume mutur-zikin lagun zituela. || Pei. Mutur-zikin batekin ezkondu zen.

muturzuri, mutur-zuri

1 adj. Animaliez mintzatuz, muturra zuria duena. Behi muturzuria.

2 adj. BNaf. Pertsonez mintzatuz, mokofina. Gazta hori onesten ez duen muturzuria. Badira horrelako jende mutur-zuriak, sehaskatik beribilera zuzenean iganak.

mututasun

1 iz. Mintzatzeko ezintasuna.

2 iz. Isiltasun luzea. Bere mututasuna urratuz.

mututu, mutu/mututu, mututzen

1 da/du ad. Hitzik esan gabe edo hotsik egin gabe gelditu edo utzi. Hau entzutean, mututu zen. Begiramen itsu batek mututzen gintuelako. Isildu ziren neskatxen kantak, mututu artzain txistuak. Gerra galtzeak ez zituen euskararen hots eta soinua erabat mututu. Mututu da basoa, orbelen hilobi.

2 da/du ad. Mutu bihurtu.

mututurik Benetako kristaua bazina, lotsatu eta mututurik geratuko zinateke. Munduko jakintsu handienak mututurik uzteko. Batzuk mututurik eta besteak txit hiztun.

mutxi

iz. Ipar. Lizuna. Gaztari mutxia kentzea. Mutxi usaina.

mutxidura

iz. Ipar. Mutxia. Mutxidurarik gabeko artoa.

mutxikin

1 iz. Zigarro edo zigarretetan, erre gabe uzten den hondakina. Ik. zuztar 4. Mutxikinak taberna barruan botatzen. Horrek zigarro mutxikinak ere erreko lituzke.

2 iz. Sagarretan eta udareetan, jan gabe uzten den barnealdea, haziak gordetzen dituena. Ik. zuztar 3. Sagarraren mutxikina lurrera bota du. || Bete zuen zorroa arto mutxikinez (Ik. lokotx 2).

mutxiko

iz. Ipar Euskal Herrian dantzatzen den gizonezkoen dantza mota, Baztango mutil dantzen antzekoa. Mutxikoetan hasi nintzenean, begi guztiak nire aldera itzuli ziren.

mutxitu, mutxi/mutxitu, mutxitzen

da/du ad. Ipar. Lizundu, zurmindu. Ogia mutxitu. Gazta idortzen edo mutxitzen hasten bada.

mutxurdin

iz. Neskazaharra. Lau andre, hiru mutxurdin eta bat alarguna. Mutxurdin gelditu. Kattalin mutxurdina.

mutzitu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, mutzitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. mutxitu].

muxar1

iz. Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi den arraina, jateko ona, zilar koloreko gorputzean hiru marra beltz dituena, bata isats ondoan eta beste biak brankietan (Diplodus sp.).

muxar2

iz. Ugaztun karraskari txikia, saguaren antzekoa, buztan iletsua eta begi biribil-biribilak dituena, negua lotan igarotzen duena (Fam. Gliridae).

muxarradura

iz. Teknol. Azal edo ertz batean agertzen den koska, zati bat galtzearen edo ebakitzearen ondorioz sortua dena.

muxarratu, muxarra/muxarratu, muxarratzen

du ad. Teknol. Zerbaiti ertza ebaki edo sobera duena moztu.

muxika

iz. Mertxika. Muxika arbolak.

muxikar

1 adj. Muxikakoa, Muxikari dagokiona.

2 iz. Muxikako herritarra.

muxikondo

iz. Mertxikondoa.

muxila

iz. Itsas molusku bibalbioa, jateko ona (Ord. Veneroida, Ord. Mactracea eta Fam. Scrobiculariidae). Ik. txirla. Lapak, lanpernak, muxilak eta harripeko karramarroak.

muxu

1 iz. Adkor. Musua, laztana. Emaiozu muxu bat.

2 iz. Adkor. Musua, aurpegia.

muxuka

adb. Adkor. Musuka. Berriketa utzi eta elkarri muxuka hasi ziren. Muxuka gastatuko duzue haurra!

muxumartin

iz. Ur sakonetako itsas arrain zapala, alboetan orban biribil bana eta bizkar hegalean arantza handiak dituena, sukaldaritzan oso aintzat hartzen dena (Zeus faber).

muxurka

iz. Abrikota.

muzin

1 iz. Norbaitek zerbait atsegin edo gogoko ez duela erakusteko egiten duen keinua. Muzinik gabe egin behar diren gauzak.

2 (Adizlagun gisa). Bekozko ilunez, haserre. Muzin egon. Muzin heldu dira ehiztariak, usoek ez baitute nahi sareetan sartu.

3 (Izenondo gisa). Haserrea edo atseginik eza erakusten duena. Aurpegi muzina eta iluna. Barre muzina egin dit mutilak.

muzin egin Artzainari muzin egiten dio Mireiok. Sokrates, idazteari muzin egiten zion hizlari trebea. Ez die berritasunei ez berrikeriei muzin egiten. Laster aski eta muzinik egin gabe gureganatu dugun gauza.

muzinaldi

iz. Norbait muzindurik dagoen aldia. Gizonak maiz izan ohi ditu zenbait ezaldi, goibelaldi, muzinaldi edo nahigabe.

muzindu, muzin/muzindu, muzintzen

da/du ad. Bekozko iluna jarri, haserretu. Ik. muturtu; zapuztu. Edozein huskeriagatik tristatzen edo muzintzen dena. Lagun hurkoaren onaz muzindurik eta iluntasunez beterik.

muzinka

adb. Muzin eginez; muzin egiten. Isekaz eta muzinka daude euskaraz ederki dakitenen solasari. Zerbait galarazten dizutenean, ez muzinka ibili. Begira, haiek diosala eginda, erantzun gabe utzi dituzun, edo muzinka egin diezun.

muzinkeria

iz. Muzina; muzin egitea. Muzinkeriaz erantzuten ziolako.

muztio

iz. Irakin ez duen edo hartzitu ez den mahats edo sagar zukua. Mahatsa biltzen eta muztioa egiteko zapaltzen laguntzen zien nekazariei.

mV

milivolt-en nazioarteko sinboloa.

mW

miliwatt-en nazioarteko sinboloa.

MW

megawatt-en nazioarteko sinboloa.

Mx

maxwell-en nazioarteko sinboloa.

myanmartar

1 adj. Myanmarkoa, Myanmarri dagokiona. Ik. birmaniar.

2 iz. Myanmarko herritarra.

n

1 Ik. ene1.

2 (Letra larriz). newton-en nazioarteko sinboloa.

naba

1 iz. g.er. Zelaia, toki laua.

2 iz. Zub. Ibarra. Naba zoko batean ikusi zuten eliza bat.

nabala

iz. Ipar. eta Naf. Labana.

nabar1

1 adj. Kolore argi eta ilunen nahasteaz osatua, kolore askotakoa; orban ilunak edo arreak dituena. Ik. ñabar; pintarratu; pikart; pinto. Behi nabarrak. Oilo nabarra eta oilanda zuria. Lehenago utziko du katamotzak bere azal nabarra. Alkandora nabarra.

2 adj. Izaera edo alde asko dituena. Olabideren hizkera, hain nabarra izanik azalez, gipuzkera soila da, mamiraino joz gero. Euskal idazleen familia mehar baina nabarrean. Lanbide nabar samarrak izan ditut, bulego lanak gehienik eta maizenik.

nabar2

iz. Goldearen hortza, lurra ebakitzen edo iraultzen duena. Ik. golde nabar.

nabari

1 adj. Inolako froga edo azalpenik gabe, berez ikusten, sumatzen edo ulertzen dena; berez nabarmentzen dena. Ik. nabarmen. Gauza nabaria da hori. Izaki adimendunak badu berezitasun nabari bat: gogoa, desira. Egungo euskal literaturaren joera nabariena. Isilune labur bezain nabari baten ondoan.

2 (Adizlagun gisa). Nabarmenki. Gero eta nabariago sumatzen dugu marmarra. Nahiz esanaren mamia ez beti nabari agertu entzule eta irakurleari.

nabari izan 1 du ad. Nabaritu. Ez dut uste nabari ez dugun hutsa huts dei daitekeenik: nabaritzen ez dugun hutsa.

2 da ad. (Adizkiaren nor osagaia hirugarren pertsonan). Ik. ezagun izan. Nabari da zer gertatzen zaigun: nabaritzen da zer gertatzen zaigun. Bere eragina edozeinengan da nabari. Bereizkuntza horiek, bestetan baino areago, aditzean dira nabari. Lehen lana delako, ohiturarik eza nabari zaio. Nabari zitzaigun ez ginela hemengoak. Etxegarai anaiei ez zaie nabari Campionek nabarmen duen ajea.

3 du ad. Erakutsi, agertu. Ik. ezagun izan. Nabari zuen aurpegian tristura handi bat. Nabari du horrek gizon ona dela.

nabariarazi, nabariaraz, nabariarazten

du ad. Nabarmenarazi.

nabarigaitz

adj. Ia ezin nabarituzkoa. Irudi nabarigaitza.

nabarigarri

adj. Nabarmengarria.

nabariki

adb. Nabarmenki. Testu klasikoak nabariki imitatuz.

nabaritasun

iz. Nabarmentasuna.

nabaritu, nabari/nabaritu, nabaritzen

du ad. Ohartu, ikusi; sentitu, antzeman. Ik. sumatu. Nabaritu duzu bart euria egin duela. Ez dut inolako aldaketarik nabaritu. Motorraren hotsa nabaritu zuen. Negu mineko hotzikara hezur muinetan nabaritzen badu ere. Ezertan ere ez zen nire hutsunea nabarituko. Barruko egonezina nabaritzen zaio. Maiz nabaritzen dugu hitz berriak sortzeko premia. Ez dinat sekula Ameriketarako gogorik nabaritu. Lasterrago ibilita bideko zuloak gutxiago nabaritzen zirela erakutsi nahi zidan. Begiak nabari dezakeen guztia. Bidean erromes bat nabaritu zuen berari so.

nabarmen

1 adj. Nabaria. Arrisku nabarmenetan ibiltzen bada. Seinale ageria eta nabarmena. Ba al du egia horrek, hain nabarmena izanik, erakutsi beharrik? Haren lanaren hutsik nabarmenena. Bada bereizkuntza nabarmen bat euskalkien artean. Larramendi baino lehenago idatzi zutenen artean Otxoa de Arinek oso leku nabarmena du.

2 adj. Bere ohitura, egite, molde edo itxura gaitzesgarri edo bitxiengatik nabarmentzen dena. Emakume nabarmen batek gazte hura bekatura behartu zuen. Liburu donge, bertso nabarmen amodio nasaikoak zeuzkan bat. Begiratu nabarmenak. Inguratu zen bertara erdaldun bat galtza nabarmen batzuekin.

3 (Adizlagun gisa). Nabarmenki. Alde txarrak aski nabarmen agertuko direlako. Iparra dabil nabarmen. Nabarmen azalduko da gezurra.

nabarmen izan da/du ad. Nabari izan. Udaberriaren zantzu garbiak nabarmen zirenean. Giro eta joera baten ezaugarriak nabarmen dituzte aurpegian.

nabarmenarazi, nabarmenaraz, nabarmenarazten

du ad. Ohartarazi, ikusarazi.

nabarmendu, nabarmen/nabarmendu, nabarmentzen

1 da ad. Besteen gainetik ageri izan, gailendu; nabarmen agertu. Euskaldunak ez gara gehiegi nabarmendu kultura alorrean. Gobernuaren kontra nabarmendu ziren karlista guztiei. Bistan da, unibertsitate eskea gurean nabarmendu zenez gero, ez gabiltzala guztiok gauza bat-beraren bila. Euskal letretan aski nabarmendu da bere ahotsa azkenaldi honetan.

2 da ad. Ezkutuan edo isilpean dagoenaz mintzatuz, agertu, azaldu. Gure artekoa nabarmentzeko zorian da, Nikolas.

3 du ad. Nabarmen jarri edo agertu. Gizonaren grinak gehiegi nabarmentzen dituzten idazleak. Hitzen indar ezkutua nabarmentzeko.

nabarmengarri

adj. Nabarmentzea merezi duena. Hauxe da liburuaren alderdi nabarmengarriena.

nabarmenkeria

iz. Nabarmentasun gaitzesgarria; egite nabarmena, gaitzesgarritzat hartua. D'Alambert eta Voltaire, gaiztakeriaren eta nabarmenkeriaren irakasle eta zabaltzaileak. Liburu honetako nabarmenkeriek bere onetik atera dituzte gizon prestu eta kristau on batzuk. Edozein nabarmenkeriatatik itzuri dabilen klasikoaren neurria.

nabarmenki

adb. Era nabarmenean, nabarmentasunez; nabarmenkeriaz. Ik. nabarmen 3. Begien aurrean nabarmenki agertzen den gauza. Zeren dudan zure lege santua mespretxatu, eta haren kontra egin nabarmenki bekatu. Nabarmenki mintzatu zitzaion.

nabarmentasun

1 iz. Nabarmena denaren nolakotasuna. Begien bistako diren gauzen nabarmentasuna.

2 iz. Ausarkeria, zuhurtasunik eza. Ona, isila, besteren akatsak estaltzen dakiena, nabarmentasunik ez duena.

nabarmentxo

adb. Aski nabarmenki. Nabarmentxo ukitu nauzula. Eskuineko zuhaitzen artean, besteak baino nabarmentxoago, piku zuhaitz bat, hosto-zabal.

nabarmentze

iz. nabarmendu aditzari dagokion ekintza. Elementu batzuen nabarmentze irudimentsua.

nabarniztar

1 adj. Nabarnizkoa, Nabarnizi dagokiona.

2 iz. Nabarnizko herritarra.

nabarri

iz. Jaspea. Kolore askotako nabarria jori ematen duten harrobi aberatsak.

nabartasun

iz. Nabarra denaren nolakotasuna. Katamotzaren larruazalaren nabartasuna.

nabartu, nabar/nabartu, nabartzen

da/du ad. Nabar bihurtu. Muztioak mahats-zapaltzaileen zangoak nabartzen dituenean. Zurezko gurutze bat, kolore askoz nabartua. Orban horiz nabartutako gorputz beltza. || Gaur entzuten ditugu biraoak erruz, gure hizkuntza dakusagu zikindu eta nabarturik.

nabasai

iz. Bizk. Lau hortzeko golde mota.

nabasi

adj. Zub. Barrukotasuna, eta, horren ondorioz, ausartasuna agertzen duena. Baina ez da on ororekin nabasi izatea. Hitz sobera nabasiak.

nabaskoztar

1 adj. Nabaskozekoa, Nabaskozeri dagokiona.

2 iz. Nabaskozeko herritarra.

nabastarre

iz. Batez ere Zub. Gehiegizko barrukotasuna. Barka, otoi, ene nabastarrea.

nabigatu, nabiga, nabigatzen

1 da/du ad. (du aditza denean, nor osagarririk gabea da). Ontziz ibili. Itsasoan nabigatzen dutenentzat.

2 da/du ad. (du aditza denean, nor osagarririk gabea da). Ontziez mintzatuz, uretan ibili.

3 du ad. (nor osagarririk gabe). Inform. (Internet sarean) ibili. Interneten nabigatzeko aukera eskaintzen duen telefonoa. Sarean nabigatzearen arriskuen inguruko txostenak.

nabigatzaile

1 adj./iz. Nabigatzen duena. Garai hartan, nabigatzaileak behartuta zeuden itsasbazterrari jarraitzera.

2 iz. Inform. Internet sarean nabigatzeko programa. Internet Explorer nabigatzaileko informazioa inportatu egin daiteke.

nabigazio

1 iz. Itsasketa. Ibilaldi txiki bat egin zuen Mediterraneoan zehar eta nabigazio egunkari bat idatzi zuen. || Aireko nabigazioaz arduratzen den erakundea.

2 iz. Inform. (Internet sarean) ibiltzea. Helburua pertsona ezinduei Interneteko nabigazioa erraztea da.

nabo

iz. Bizk. Arbia.

nafar

1 adj. Nafarroakoa, Nafarroari dagokiona. Nafar ardoa. Ardo gorri nafarra. Nafar euskaldunak. J. Lizarraga, apaiz nafarra.

2 iz. Nafarroako herritarra. Baztandar ez diren nafarrak. Nafar batekin ezkondua.

nafarrera

iz. Euskal dialektoa, batez ere Nafarroako ipar-mendebaldean eta erdialdean mintzatzen dena. Goi nafarrera eta behe nafarrera. Hegoaldeko goi nafarreraz idatzia.

nafarreri

iz. Baztanga. Nafarreriak joa.

nafartar

adj./iz. Nafarra.

nafartasun

iz. Nafarra izatea. "Larreko" zenak eta Iraizotz Aitak ez dute sekula idazterakoan beren nafartasuna estali.

nafta

iz. Isurkari koloregabea, hidrokarburo arinez osatua, petrolioaren destilaziotik lortzen dena eta erregai edo disolbatzaile gisa erabiltzen dena. Nafta-biltegi batzuk lehertu zituzten ibaiaren eskuin hegian.

naftaleno

iz. Kim. Bentzenoaren saileko hidrokarburo zuri aromatikoa (C10H8), industrian hainbat erabilera dituena. Ik. naftalina.

naftalina

iz. Naftaleno ez-purua, etxeetan sitsaren kontra erabiltzen dena. Naftalina-usaineko jantzi arre bat tolesten ari zen.

naga

iz. g.er. Nazka.

nagi1

1 adj. Lanerako edo egin behar dituen gauzetarako gogorik izaten ez duena. Ik. alfer 2. Zeruko bidean nagi, epel eta arduragabeak direnak. Bekatuarekin arima gelditzen dela onerako nagia eta gaitzerako gosetua bezala. Zerbitzari nagia. Eztenkatu duten idi nagia bezala. Erle nagia. Gizon langileak bi lagun gutxienez behar direla uste hizketarako, baina ez nagiak. Nagia beti da behar, eskas eta erromes. || Esr. zah.: Nagia beti lantsu. Jaiki zen nagia, erre zuen hiria.

2 adj. Nagitasunak joa. Jendeari bere lo nagian iraunarazteko ez dugu kritikaren beharrik. Eguneroko huskerietan murgiltze nagiak ematen digun eraman-indarra. || (Adizlagun gisa). Hargatik gelditzen gara hotz eta nagi geure eginbideetan. Nagi ibili.

nagi izan da ad. Nagitasunak eraginik, zerbaitetarako gogorik ez izan. Besoa ateratzeko ere nagi naiz. Nagi naiz ohetik jaikitzera.

nagi2

iz. Nagitasuna. Goizeko nagi goxoak ohean nindukala. Beharrak bulkatzen, baina nagiak iltzatzen. Ez ote dago biderik, behar gorriaren ihesi, nagi goxoari amore emateko?

nagiak atera Besoak eta zangoak luzatu eta zabaldu, luzaz geldirik egon edo lo egin ondoren suspertzeko. Ik. tiragaleak atera. Elizan bertan, aho zabalka, erdi lo edo nagiak ateratzen? Katua bizkarra harrotu eta nagiak ateratzen gelditu da.

nagiz adb. Nagikeriaz, nagitasunez. Marmarka hasi ginen gu orduan, klasera itzultzeko nagiz. Ohea uzteko nagiz.

nagi3

iz. Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako oihanetako zuhaitzetan bizi den ugaztun iletsu hosto-jalea, geldiro mugitzen dena eta adarretatik zintzilik buruz behera egotea atsegin duena (Fam. Bradypodidae).

nagialdi

iz. Nagia, nagitasuna; nagitasunezko aldia. Eltxoen ziztadek astindu diote nagialdia.

nagiarazi, nagiaraz, nagiarazten

du ad. Norbaitengan nagitasuna sorrarazi. Adinak nagiarazten du gizona.

nagikeria

iz. Nagitasun gaitzesgarria. Ik. alferkeria. Bataren eta bestearen nagikeriagatik sasiek eta asunek jan zuten baserria. Nagikerian egon. Ikasten ari zelakoan, joko eta nagikerian igaro ditu egunak eta urteak. Nik bederen ez ditut nagikeriaz utziko horren ondasun baliotsuak galtzera.

nagiki

adb. Nagitasunez; nagikeriaz. Egiten duten ongi gutxia hozki eta nagiki egiten dutenak. Ez zeruko aingeruek bezala gogotik eta laster eta suharki, baina bai, maizenik bederen, nagiki, laxoki, nolanahi.

nagitasun

iz. Lanerako edo egin behar diren gauzetarako gogorik eza. Ik. nagikeria. Nagitasuna da Jainkoaren gauzentzat eta geure eginbideentzat dugun higuina eta atzerakuntza. Ez da izurririk eta ez pozoirik, nagitasunak edo alferkeriak bezainbat kalte egin duenik. Sitsak jo eta herdoilak jaten ez dituen aberastasunak, zabarkeriak, ordea, eta nagitasunak, ezerez hutsean galtzen eta suntsitzen dituenak. Nagitasunak menderatzen gaituenean. Nagitasun handian bizi direnak. Nagitasunez, liburu onak utzi eta ezjakintasun itsuan betiko geratzea.

nagitu, nagi/nagitu, nagitzen

da/du ad. Nagi bihurtu, nagitasunak menderatu. Hotzak nagitzen eta uzkurtzen ditu. Euskal irakurle nagiari ez zaio biderik eman behar are gehiago nagitzeko eta axolagabetzeko. Hala ere, ez zen nagitu arimako gauzetan. Zeren entzutera nagitu izan baitzarete. Mihiak lotzen eta oinak nagitzen dituena.

nagusi

1 iz. Etxeko burua; zenbait erakunde edo talderen burua; lantegi edo fabrika bateko jabea; jabea. Ik. ugazaba. Non dira orainokoan zerbitzatu dituzuen jaunak eta nagusiak? Baserriko nagusi gaztea. Morroi haren nagusia etorri zenean. Nagusien eta langileen arteko gorabeheretan. Gure lantegiko nagusia gizon ona da. Zerbitzari batek ezin bi nagusi zerbitza ditzake. Nagusiak agintzen baitu. Fraide-etxeko nagusia. Gazteluko nagusi jaunak. Ontzi-nagusiak agindurik. Txakurrak ere abiatu ziren beren nagusien ondotik. Ez nagusi, ez mutil.

2 iz. (Artikulurik eta kasu markarik gabe). Ilobak dauzkat nagusi, indarrak joan ihesi, honez aurrera horien mendean beharko dut bizi. Kanpokoak nagusi eta etxekoak morroi agertzen zirelako. Nagusia etxetik kanpo, mutilak nagusi. Errusian boltxebikeak nagusi egin zirenetik hona. Hartzen duzu deabrua zure nagusi, eta ahalke zara haren mutil zarela esatera. Lehen sartu zitzaizun ezpata zorrotza, zure etxe-nagusi jartzean arrotza. Gizona emaztearen jaun eta nagusi izateko. Geure bizitzaren jaun, jabe eta nagusi bagina bezala. Hala eta guztiz ere, irakurlea da nagusi, inor izatekotan, eta idazlea zerbitzari. Nork bere sailean nagusi behar du izan, eta bestearenean mirabe. Bego hori guztien nagusi.

3 iz. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, gauza abstraktuez mintzatuz). Dakienak daki nolako giro negargarria genuen nagusi zenbait "Euskaltzaleen biltzar" zirelakotan. Gogorkeria izan omen da nagusi arazo honetan gure artean. Ausardia dute nagusi, nasaikeria adiskide, indarra lege.

4 (Artikulurik eta kasu markarik gabe). Garaile, gailen. Nor atera zen nagusi? Berdintasuna gerta dadin nagusi. Artoaren aldean garia nagusi, ogi gabe gizonik ondo ez da bizi. Askok espero zuten frantsesa nagusi, baina azpeitiarrak dio irabazi. Toki batean ageri da nagusi gales hizkuntza: elizan.

5 iz. Ipar. Maisua. Ik. ofiziale; kontramaisu 2. Ikaslea ez da bere nagusia baino gehiago. Hargin-nagusia eta hargin-mutilak.

6 adj. Garrantziaren, gorabeheraren arabera lehena dena. Meza nagusia. Herriko plaza, kale nagusia. Aldare nagusian. Donostiako Aste Nagusia. Euskal Herriko errepide nagusietan. Errenteriar batek bazituen bi sorterri: sorterri nagusia eta sorterri txikia. Orixeren poema nagusian. Jakinduriaren oinarri nagusia. Gure fedearen misterio nagusiak. Euskaltzaindiaren egiteko nagusia euskararen batasuna da. Perpaus nagusia eta mendekoak. Gipuzkoako Batzar Nagusiak. || Hotel dotore bateko atezain nagusi izendatu zuten.

7 adj. Batez ere Bizk. Adinez lehena dena. Seme nagusiarentzat. Anaia nagusia.

8 adj./iz. Adinez heldua. Pertsona nagusien artean. Nagusiek ere irentsi ezineko liburuak dituzte gure haurrek.

9 adj. Larria, handia. Lagun hurkoari egin diozun kaltea nagusia edo handia bada. Gauza nagusi edo larrian.

nagusi-etxekoandre pl. Etxeko jauna eta etxekoandrea; etxeko jaunak eta etxekoandreak. Zaharrak eta nekatuak aurkituko dituzu Azkarragako nagusi-etxekoandreak. Morroiek nahi dute nagusi-etxekoandreak bezala bizi.

nagusi-langile pl. Nagusia eta langilea; nagusiak eta langileak. Zein dira nagusi-langileen arteko haserreen iturburuak?

nagusi-morroi pl. Nagusia eta morroia; nagusiak eta morroiak. Holako eta holatsuko solasetan pasatu zuten gaua nagusi-morroiek.

nagusitan adb. Heg. Helduaroan. Ik. handitan. Nagusitan zer izango zara?

nagusiarazi, nagusiaraz, nagusiarazten

du ad. Nagusitzera behartu. Adimena nagusiarazi beharrez, horra zertaratu den gure ameslaria.

nagusigo

iz. Nagusitasuna. Kristau sinestearen nagusigoa ez da alferrik zabaldu mundu osoan, hain nabari.

nagusikeria

1 iz. Nagusitasun gaitzesgarria; jauntxokeria. Erdi Aroko aho poesia, hainbeste belztu ohi dugun Ahaide Nagusien nagusitasunarekin —edo, nahiago baduzue, nagusikeriarekin— batean joan zitzaigun. Kristau zintzoa da, baina ez du maite apaizen nagusikeria elizatik kanpo. Ugazaben nagusikeria eta zekenkeria.

2 iz. Haur batek eginiko gizonkeria.

nagusiki

adb. Batez ere, gehienbat.

nagusikiro

adb. Nagusiari dagokion eran, dotoreziaz. Nagusikiro zeruan, kaioa hegazka.

nagusiorde

iz. Nagusiaren hurrengoa edo ordekoa. Etxeko kontulari edo nagusiordea.

nagusitasun

1 iz. Nagusi denaren nolakotasuna; nagusi denak duen lehentasuna edo aginpidea. Jainkoaren nagusitasuna. Nafarroa Behereak Lapurdiren aldean, jendez eta eremuz, orain duen nagusitasuna. Bere buruaren nagusitasunaz aspaldi jabetua zen Larramendi. Erdi Aroko aho poesia, hainbeste belztu ohi dugun Ahaide Nagusien nagusitasunarekin —edo, nahiago baduzue, nagusikeriarekin— batean joan zitzaigun. Nolanahi ere, elizgizonen nagusitasuna gure artean oraindik ez da bukatu. Hitzen forma zaharrago eta berriagoen artean, zaharragoei dagokie nagusitasuna euskara batuan. Badira bi nagusitasun; lurrekoa aski da enetzat. Nola kendu nahi diote Elizari bere nagusitasuna? Atxiki dezagun hemen, gure sorterrian, gure lurrean, gure etxeetan, gure nagusitasuna. Nagusitasun osoa eman zion infernuko espiritu gaiztoen gainean. Aita santuaren nagusitasuna onesten ez dutenak.

2 iz. Seme zaharrenaren eskubidea, oinordekotza, premutasuna. Bere nagusitasuna saldu zion Jakobi.

nagusitu, nagusi/nagusitu, nagusitzen

1 da ad. Nagusi bihurtu edo gertatu; nagusitasuna hartu. Etxean nagusitzen den morroia. Mairuak ez zirela inoiz Euskal Herrian nagusitu. Baina turkiarrak nagusitu ziren hamahirugarren mendean Palestinako lurrez.

2 da ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ik. gailendu. Azkenean egia nagusitu zen. Badela iraultza ezagun bat, XVII-XVIII. mendeetan Europan barrena nagusitu zena. Beharrik, ez zaigu nagusitzen etsipena. Infernuko indarrak ez zaizkit nagusituko sekula. Erdara ari zaiola nagusitzen euskarari.

3 da ad. Adinez nagusi egin, heldutasunera iritsi. Hazi eta nagusitu baino lehen.

nagusitza

iz. Nagusigoa. Datan eta Abironek Moisesi nagusitza berentzat kendu nahi zioten.

nagusitze

iz. nagusitu aditzari dagokion ekintza. Nagusitze nahiak Alemaniaren zatiketa eta gerra hotza ezarri zituen 40 urtez.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper