Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

kutsu

1 iz. Kutsatzearen ondorioa eta aztarna. Salatzen duen bekatuaren kutsutik garbi egon behar du salatzaileak. Begira ezazu ene bihotza eta gorputza kutsu guztietatik. Auzokoen kutsua, onerako zein gaitzerako, itsaskorra izan ohi da. Irakaspen horien kutsu galgarria. Arantzazuko hizkera besteren kutsurik gabe agertzen duelako. Gure ondorengoak, agian, gu baino garbiago aurkituko direla oraindik erdalkeriaren kutsutik.

2 iz. Aztarna, arrastoa, ukitua. Olioa husten duzunean ere gelditzen zaio ontziari zenbait hondar edo kutsu. Oraindik ez zitzaien hortzetatik haragi kutsua kendu.

3 iz. (Gauza materiagabeek uzten dutena). Ik. usain 3. Eritasun handiak, sendatuz gero ere, uzten du bere ondotik zenbait kutsu. Bekatuak ariman uzten duen bigarren kutsu eta zauria da gaitzerako makurtua geratzea. Batere bekaturik eta bekaturen kutsurik ere gabe. Apaizgaitegiko kutsua ez zaizula joan ezagun da. Ez naiz sekula estrukturalistaegia izan; kutsu hori ezinbestean hartu nuenean, gainera, ez nuen Barthes, Lacan eta horien gisakoengandik hartu. Antzinako klasikoen kutsu bizia euskal letretan txertatu nahi dutenak. Barojaren kutsua zerbaitetan, alderik okerrenean bada ere, itsatsia dut, nonbait. Madrilgo hizketaren kutsua hartu duzu.

4 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Erre kutsua. Herri kutsua duten bertsoak. Euskal kutsua darion liburua. Ezin hobeki adierazten digu frantziskotar kutsua. Hitzek badute beste zerbait: beren giroa, usaina eta sentimen kutsua. Aristokrazia kutsuko jaiak.

kutsudun

1 adj./iz. Kutsua duena, kutsatua. Gurtzen da Inazio eta kutsuduna maiteki besarkatzen.

2 adj. Kutsakorra. Gaitz kutsuduna.

kutsugabe

adj. Kutsurik ez duena. Lili zuri kutsugabeak. Ama guztiz garbia, Ama kutsugabea.

kuttun

adj./iz. Adkor. Kutuna, maitea. Nire semetxo kuttuna. Minervaren kuttunek berezko duten goi arnasa.

kutturlio

iz. Hegatxabalaren antzeko hegazti motoduna (Galerida sp.). Kutturlioa hegatxabala baino anitz kantariagoa da oraino.

kutun1

1 iz. Aldean eramaten den gauzakia, ustez naturaz gaineko bertuteren bat duena; bereziki, haur txikiek bularrean eramaten duten zorrotxoa, barnean gauza bedeinkaturen bat edo idatziren bat duena. Ik. zinginarri.

2 iz. Eskapularioa. Eskuetan dauka Malentxok bidali zion gurutzea, eta papar gainean Ama Mariaren kutuna.

3 iz. Bururdi modukoa, oso txikia, jostean erabiltzen diren jostorratzak eta orratzak finkatzeko erabiltzen dena. Ik. kuxin 2.

4 iz. Guztiz maitea eta begikoa den gauza edo pertsona. Bihotz guztiarekin daude beren kutun eta adiskide laztan ardoagan (Ik. kutun2). Gipuzkoarrak ziren bere bihotzeko kutunak.

kutun2

adj. Guztiz maitea edo begikoa. Bere seme kutuna galdu zuenean. Adiskide kutun hori. Ikasle kutunena. Astigarraga, herri kutuna mendi baten bazterrean. Gure euskara kutuna. Erabiltzen dituen gaiak euskal olerkarien kutunetakoak dira.

kutunki

adb. Maiteki, laztanki. Hegazti jaio berria eskuan kutunki hartuz. Musu egiozu kutunki.

kutuntasun

1 iz. Barrukotasuna.

2 iz. Maitearenganako sentimena. Trufa egiten zien elkarrenganako kutuntasun jaio berriaren adierazpen uzkurrei.

kutxa

1 iz. Ontzi modukoa, estalkiduna, gauzak gordetzeko edo garraiatzeko erabiltzen dena. Har ezazu kutxan dagoen zakua. Berrogeita bat eskopeta, hiru kutxa bete balarekin. Ezkerreko besapean kutxa bat zeraman. Alaba aingeru bat zuten, garia kutxan baino gordeago zutena. Bazihoan behin, bere kutxa txikia liburuz eta santuz betea bizkarrean. Oholezko kutxa handi bati lau gurpil ipinirik. || Itun zaharreko kutxa. Noeren kutxa edo ontzia (Ik. ontzi 4).

2 iz. Batez ere arropa gordetzeko erabiltzen den zurezko altzari sarrailaduna, estalkia jasoz irekitzen dena. Gure ganbaran kutxa, kutxa bera hutsa.

3 iz. Bitxiak, dirua edo kidekoak gordetzeko erabiltzen den zurezko edo metalezko ontzi txikia. Hartu zituen kutxatik han zeuzkan urrezko hirurehun ezkutu. Kutxa bete diru. Bitxiak kutxan giltzatuak. || Kutxa gotorrean gordea. || Sari hau "Euskaltzaleak" bazkunak bere kutxatik ordainduko luke.

4 iz. Hilkutxa, zerraldoa. Berak hartu zuen hila eta sartu kutxan.

5 iz. Denda, banku eta kidekoetan, ordainketak egiten diren leihatila edo tokia. Kutxan ordaindu.

6 iz. Musika-tresna batzuetan, tresnaren soinua ozentzen duen zurezko edo metalezko kaxa modukoa.

aurrezki kutxa, aurrezki-kutxa Korritu baten truke aurrezkiak ezartzen diren etxea.

kutx ala pil

adb. Ipar. Txanpon edo kideko bat airean bota eta lurrera zein aldetara begira eroriko den asmatzean datzan jokoan; zoria joko horren epaiaren mende utziz. Kutx ala pil izaten zen. Bizia, kutx ala pil. Kutx ala pileko egoera.

kutxare iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kutxare-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. koilara].

kutxatila

iz. Kutxa txikia; bereziki, beste kutxa baten barnean dagoena, edo bitxiak, dirua eta kidekoak gordetzeko erabiltzen dena. Ireki zuten kutxaren barru-barruan zegoen kutxatila. Sartu zuen gero txoritxoa kutxatila baten barruan.

kutxazain

iz. Denda, banku eta kidekoetan, kutxaz arduratzen den pertsona. Ik. diruzain.

kutxazain automatiko Banku eta aurrezki kutxetan, bezeroak zenbait eragiketa automatikoki egin ahal izateko jartzen den makina.

kuwaitar

1 adj. Kuwaitekoa, Kuwaiti dagokiona. Kuwaitar merkataria.

2 iz. Kuwaiteko herritarra.

kuxelu

iz. Zub. Isilpekoa, sekretua. Kuxeluz erraten dizut.

kuxian

adb. Ipar. Berehala, behingoan, orduan bertan. Ostaturat kuxian abiatzen dira. Sartzen da, eta kuxian, hasten zaio mokoka gizon gaixoari. Ez zion kuxian deus ihardetsi.

kuxidade

iz. Gip. Lgart. Txukuntasuna. (Bereziki, ironiaz, txukuntasunik eza adierazteko erabiltzen da). Etxea lohiz zikindu didate; hau kuxidadea! Beti arlote, ez diru eta ez kuxidaderik.

kuxin

1 iz. Bururdi modukoa, txikia, gainean esertzeko erabiltzen dena.

2 iz. Bururdi modukoa, oso txikia, jostean erabiltzen diren jostorratzak eta orratzak finkatzeko erabiltzen dena. Ik. kutun1 3.

kuxkuldu, kuxkul, kuxkultzen

da/du ad. Gip. g.er. Kuzkurtu.

kuxkuxean

adb. Zerbaiten bila edo zerbait lortu nahian ikusmiran, usainka. Bazter guztietan kuxkuxean dabil. Hemen belarra bezala, Ameriketan urrea jaiotzen omen da soroetan, eta urrearen kuxkuxean badoaz gure gazteak.

kuxkuxeatu, kuxkuxea, kuxkuxeatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Kuxkuxean aritu, kuxkuxean ibili. Orain ulertzen dut; kuxkuxeatzera etorri zara! || (nor osagarriarekin). Bazterrak kuxkuxeatzen ibiliko zen.

kuxkuxero

adj. Gip. Lgart. Kuxkuxean aritzen dena. Goazen zure etxera, lasaiago egongo gara kuxkuxeroengandik libre.

kuzkur

adb. Kuzkurturik, makurturik. Mahaipean kuzkur. Burua kuzkur. || Bera Gipuzkoan zegoen bitartean kuzkur ibili ziren liberalak.

kuzkurtu, kuzkur/kuzkurtu, kuzkurtzen

da/du ad. Uzkurtu, makurtu. Harkaitz zuloan kuzkurturik. Hotzak kuzkurtuta. Jende dohakabeak, kuzkurtuak beren etxe ondoetan, beha haien orenak noiz joko zuen. || Irud. Santa Kruzek kuzkurtu ez balitu! Sasi eta loreak, ilunpearen beldur, kuzkurtzen zaizkigu.

kuzkurtze

iz. Uzkurtzea, makurtzea.

kV

kilovolt-en nazioarteko sinboloa.

kW

kilowatt-en nazioarteko sinboloa.

kwacha malawiar

iz. Malawiko diru unitatea.

kwacha zambiar

iz. Zambiako diru unitatea.

kwanza

iz. Angolako diru unitatea.

kyat

iz. Myanmarko diru unitatea. 20.000 kyat, poltsa bat arroz eta olioa jaso zituen soldaduak.

l

1 Ik. ele.

2 litro-ren nazioarteko sinboloa.

la

iz. Musika-eskalako seigarren nota.

laba

iz. Harri urtua, sumendietatik ateratzen dena. Sumendiaren laba.

labaiendar

1 adj. Labaiengoa, Labaieni dagokiona.

2 iz. Labaiengo herritarra.

labain

1 adj. Erraz labaintzen dena; bertan labaintzea erraz gertatzen dena. Ik. irristakor. Aingira labaina da. Odolezko izerdi labain bat. Bide labainak. Leku labainean. Malda labainetan. Harri labaina (Ik. labainarri). || Buztinez labain dago lurra.

2 adj. Huts egiteko edo desegokikerietan erortzeko bide ematen duena. Auzi, arazo labaina. Mundu labain honetako arriskuak.

3 adj. Gezurrezkoa, zurikeriazkoa. Ik. lausengari; losintxari; zurikatzaile; koipetsu 2. Nork sinets zure hitz labainak? Mihi labaineko gizona. Gizon labaina eta gezurtia.

labain egin Labaindu, irristatu. Eskaileretan labain eginda jausi da.

labaina iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, labaina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. labana].

labainarazi, labainaraz, labainarazten

du ad. Irristarazi. Ik. lerrarazi.

labainarri

1 iz. Labainarazten duen harria.

2 iz. Irud. Bekatu bidea. Bekaturako bide eta labainarriak.

labaindu, labain/labaindu, labaintzen

1 da ad. Irristatu, lerratu. Ik. labainkatu; laprast egin; labain egin. Amildegiaren ertzeraino labaindu zen. Labainduta joko du behea. Eskuetarik labaindu zait. Bekatu bidean labaindu direlako.

2 da ad. Irud. Gezurretan labaintzeko beldur handirik gabe.

3 du ad. Bizk. g.er. Leundu. Lehenengo, ondo igurtzi eta labaindu egiten dio besoa. Hitz leunez gogoa labaindu.

labaingailu

iz. Irristatzeko tresna.

labaingarri

1 adj. Labainarazten duena. Ik. irristagarri. Bide labaingarriak. Solas labaingarrietan.

2 adj./iz. Mekan. Gai solidoez edo likidoez mintzatuz, elkar ukituz mugitzen diren azal edo atalen arteko marruskadura gutxitzen duena. Ik. lubrifikatzaile. Marruskadura-junturen errendimendua hobetzen hasi zen, labaingarri solido batez egindako estaldura aurreratuak erabiliz. Olio labaingarri apur bat botaz gero, agian ez dugu sarraila aldatu beharrik izango.

labainka

adb. Labainduz. Ik. irristaka.

labainkada

iz. Labaintzea, irristada. Labainkada handia izan zen etxea orduan saltzea.

labainkatu, labainka/labainkatu, labainkatzen

da ad. Labaindu. Ur gainean labainkatzen den ontzia.

labainkeria

1 iz. Axolagabekeriaz egindako hutsa. Ezkontzarekin garbitu bazen ere, labainkeria baten fruitu dugu Pernando gizagaixoa.

2 iz. Leunkeria, zurikeria. Ik. lausengu; losintxa; koipekeria. Munduaren labainkeriak eta zurikeriak.

labainketa

iz. Labaintzea. Ik. labainkada.

labainkor

adj. Irristakorra, labaina.

labainkortasun

iz. Labainkorra denaren nolakotasuna.

labaintasun

iz. Labaina denaren nolakotasuna. Jan-edan onak berarekin dakarren mihiaren labaintasuna.

labaintze

iz. labaindu aditzari dagokion ekintza. Ik. labainkada; labainketa.

labaki

iz. Luberria. Labaki lurra ongarri ona da.

labakitu, labaki/labakitu, labakitzen

du ad. Luberritu. Otadiak labakitu. Hurbileko larreak labakitzen baditugu, nondik aterako ditugu iratze-inaurkinak?

labana

iz. Ganibeta, bereziki ahoa kirtenaren barnean toles daitekeen ganibeta. Sakelatik labana atereaz. Labana zorrotz bat sartu zion sabelean. Labana uhalaz leuntzen.

bizar labana, bizar-labana Bizarra kentzeko labana. Atzealdeko ile guztia bizar labanaz kendua. Bizar labanaz zainak ebaki zituen.

labankada

iz. Labana-ukaldia. Labankadaz josiko haut!

labar

iz. Amildegi edo haitz oso pikoa, batez ere itsasbazterrean uhinen jardunak egina. Dover-eko labarrak. Itsasertzeko labarretatik egin zuten ekialderako bidaia.

labar arte, labar-arte Harri gainean eta haitzuloetan eginiko pinturak eta grabatuak, bereziki historiaurrean eginak. Hiru kobazulo horiek labar artean duten garrantzia kontuan hartzekoa dela esan zuen historialariak.

labari

iz. g.er. Labezaina.

labarto

iz. Bizk. g.er. Labean lehorturiko artaburuen irinaz eginiko ogia. Ik. arto 3; artobero; artopil. Labarto bero-beroa.

labe

iz. Beroaren bidez gauzak edo gaiak berotzeko, egosteko, erretzeko, kiskaltzeko, urtzeko edo eraldatzeko erabiltzen den barruti, tresna edo eraikuntza. Irin hoberenarekin egin orea ere ez da ogia, labean azala egin artean. Gisu labeak. Baxera-labea. Labearen ahoa, atea, kebidea. Labe hagak. Labe goria. Labea piztu. Opilak labean erre. Sukaldeko labean. Labetik atera berriak. Zaharra eta labea ahotik berotu (esr. zah.). || Infernuko labea.

labe garai Tamaina handiko labea, zutikakoa, burdin mea urtzeko erabiltzen dena, mea eta erregaitzat erabiltzen den ikatza nahasirik sartzen zaizkiona. Bizkaiko labe garaietako langileak.

labealdi

1 iz. Labe batean ogia erretzen den aldietako bakoitza; labe batean batera erretzen den ogi kopurua. Labealdian zenbat ogi erretzen dituzu? Hamar labealdi ogi.

2 iz. Labean batera sartzen diren gauzen multzoa. Labealdi bereko adreiluak.

labe handi iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, labe handi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. labe garai].

labekada

iz. Labealdiaren edukia. Bi labekada ogi saldu ditugu. Labekada osoa alferrik galdu da.

labekari

iz. g.er. Labezaina.

label

iz. Merkataritza-produktuetan, ezaugarri jakin batzuk dituen etiketa bereizgarria, produktuaren jatorriaren eta ekoizpen baldintzen kontrola bermatzen duena. 42 etxaldek dute laborantza biologikoaren labela Ipar Euskal Herrian. Arrantzaleek labela eskatu dute Kantauriko hegaluzea gainerakoetatik bereizteko.

laberatu, labera/laberatu, laberatzen

du ad. Labean sartu. Ogia laberatu.

labesu

iz. Ogia labean erretzea. Labesua astean behin izaten zen. Umea zaindu, etxea txukundu, lixiba egin eta labesua zuzendu.

labetegi

iz. Ipar. Labea.

labetxo

iz. Labe txikia.

labezain

iz. Labeaz arduratzen den langilea.

labezomorro

iz. Gau intsektu zapala, eskuarki beltza gainetik eta gorrixka azpitik, leku heze eta ilunetan ezkutatzen dena eta zernahi janariz elikatzen dena (Blattaria). Sukaldea labezomorroz betea zegoen.

labeztar

1 adj. Labetzekoa, Labetzeri dagokiona.

2 iz. Labetzeko herritarra.

labirinto

iz. Elkar gurutzatzen duten bide bihurgunetsuen sarea, bertatik ateratzea nekeza gertatzen dena. Kretako labirintoa.

laborantza

1 iz. Lurra lantzea, nekazaritza. Laborantzan ari zela. Buztin lurraren laborantza gaitza da. Laborantzatik bizi direnak. Laborantza eta hazkuntza. Laborantza eta artzaingoa. Laborantzako lanabesak eta tresnak. Laborantzako liburua. Laborantza-ikastegia. Departamenduko Laborantza Ganbera.

2 iz. Lursail landua. Frantziako laborantza handi guztietan badira halako tresnak.

laborari

iz. Nekazaria. Oi, laborari gaixoa. Abel izan zen artzain, eta Kain laborari. Laborari kooperatibak.

laborari etxe, laborari-etxe Laborariak bizi diren etxea, nekazaritzako edo abeltzaintzako lurrak dituena. Ik. baserri. Laborari etxe horren aitzinean haritz handi bat bada.

laborategi

iz. Kimikako, fisikako eta beste alor batzuetako esperimentuak egiten diren lekua. Kimika-laborategietako ikertzaileak. Unibertsitateko fisikako laborategian.

laboratu, labora, laboratzen

du ad. Lurra landu.

labore

1 iz. Pertsonen edo abereen elikaduran erabiltzen den ale irintsuko landarea; (multzokari gisa) landare horren alea. Ik. zereal. Garia, artoa eta garagarra laboreak dira. Labore gehienak lastodunak dira. Laboreak eta egoskariak. Gipuzkoan biltzen diren labore motak. Laborea errotara eraman. Laborea galtzen duten zomorroak. Dirutan edo laboretan. Gaztela aldekoak hemengoak baino labore-lur hobeak dira.

2 iz. Uzta. Laborea ugaria da; langileak, berriz, gutxi.

3 iz. Jakiarekin jaten den ogia, taloa edo kidekoa.

4 iz. Bizigaia. Ez dezazuela deusik eman bidekotzat, ez labore, ez diru.

laborismo

iz. Britainia Handiko eta beste zenbait herrialdetako sozialismo erreformista.

laborista

1 adj. Laborismoarena, laborismoari dagokiona. Gobernu laborista. Legebiltzarkide laboristen sostenguarekin.

2 iz. Laborismoaren jarraitzailea. Laboristen artean ere ahots kritikoak sortu dira.

laborri

iz. Beldur edo izu-ikara; beldur handia. Genoveva laborriak hartu zuen. Harridura eta ezin ulertuzko laborria sorrarazten digun gauza.

izu-laborri Beldur handia. Ik. laborri; izu-ikara. Izu-laborriak harturik zeuden. Ez nintzen ausartzen pentsatzera nigandik ihesi joan zitezkeela, erdeinuz eta izu-laborriz.

laborrian adb. Beldurrez, izuturik. Ikaraz laborrian beti egotea. Bihotzik handiena ere laborrian jarriko da.

laborriz adb. Beldurrez, izuturik. Dardaraka nengoen, amorruz eta laborriz, erabakirik haren zain egongo nintzela eta, buruz buruka, hil edo bizi borrokatuko ginela.

laborritu, laborri/laborritu, laborritzen

da/du ad. g.er. Izutu, ikaratu.

labrador

iz. Itsu-txakur bezala eta poliziaren edo suhiltzaileen laguntzaile bezala erabiltzen den txakur arraza; arraza horretako txakurra, tamaina ertainekoa, azkarra eta otzana dena.

labradorita

iz. Miner. Xafla-egitura duen feldespato grisa.

labroka

adb. Ipar. Lauhazka, lauoinka.

labur

1 adj. Luzera txikikoa, ohi den baino luzera txikiagokoa, ez behar bezain luzea. Ik. motz. Anton. luze. Kale labur batzuk. Emakumeak sarri gona laburregi. Liburuxka labur bezain trinko batean. Otoitz labur bat eginik. Hitz labur eta zorrotzez. Aita Olabideren bizitza labur bat dakar bigarren partean. Gezurrak zainak labur dituela. Hitz laburrez: hitz gutxitan.

2 adj. (Denboraz edo iraupenaz mintzatuz). Badakit labur dela bizia. Neguko gau laburretan. Atsegin labur bat hartzeagatik. Bitarte labur hartan. Geldialdi, isilune labur bat. Iraute laburrekoa.

3 adj. Irud. Begi laburra. Adimen laburrekoa. Nire indar laburren arabera. Esku laburra du: zikoitza da. Fede laburreko kristauak. Nekerik gogorrena eta irabazirik laburrena. Nire euskal jakite laburraren neurriko irakurgaiak.

4 (Adizlagun gisa). Ik. laburki. Auzia labur azalduko dut. Labur esateko, (...). Asko agindu, eta ematean labur gelditu.

5 (Izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean). Bizia eta sarkorra da bere laburrean.

labur beharrez adb. Laburtu beharrez. Ik. labur-zurrean. Horrela izendatuko dut, labur beharrez. Baina hemen utzi beharko, labur beharrez, haren hitzak aldatzea.

labur-labur 1 adj. labur-en indargarria. Irakurgaitxo labur-labur bat. Burutik behera soineko lasai labur-laburrak jantzirik.

2 adb. labur-en indargarria. Eraikinak greziarrek nola banatzen diren azalduko dut labur-labur.

laburrik barne(an) 1 adb. Ipar. (Egun, urte, denbora... ) gutxi barru. (Denbora-epe bat adierazten duen izen baten eskuinean erabiltzen da). Denbora laburrik barnean, segurki eguerdi baino lehen. Urte laburrik barne, erretreta. Jujeak etsaminatuko du kasua epe laburrik barne.

2 adb. Ipar. (Egun, urte, denbora...) gutxian, gutxiren epean. (Denbora-epe bat adierazten duen izen baten eskuinean erabiltzen da). Hiru heriotza izan dira herrian denbora laburrik barne.

labur-zurrean 1 adb. Labur beharrez. Luzeegia zen begiz jo nuen hitza, eta, labur-zurrean, honako hau hautatu nuen.

2 adb. Laburbilduz. Hemen dituzu haren irakatsiak labur-zurrean.

luze-labur iz. Luzera, neurria. Bertso lerroak ez dira berdinak luze-laburrean. Ez naiz hemen abiatuko bide horren luze-laburra neurtzen. Nire lanaren zer-nolakoa, luze-laburra eta zertarakoa. || Latin silaben luze-laburra.

laburbide

iz. g.er. Lasterbidea. Komentua lurraren eta zeruaren arteko laburbidea zela esan zuen.

laburbildu, laburbil, laburbiltzen

du ad. Hitz gutxitan bildu. Elizak bere fedea laburbiltzen duen formula. Esan ditugunak laburbilduz, hau da duguna: (...).

laburbilduma

iz. Laburbiltzea. Hitzaurreak bi zati ditu ongi bereiziak: lehenengoan, liburu osoaren eduki ideologikoaren laburbilduma trinkoa egiten du autoreak.

laburdura

iz. Hitz baten edo sintagma baten laburtzapen idatzia, hura osatzen duten letrak murriztuz eratzen dena. Ik. sigla; akronimo; laburtzapen; ikur. Lan honetan erabiltzen diren laburduren zerrenda: adib., etab., iz., izond. (...).

laburgarri

iz. Laburtzen duena. Ele ederra zerabilten sofistek egunaren laburgarri.

laburketa

iz. Laburtzea. Ik. laburpen.

laburki

adb. Laburtasunez, bereziki denboraz edo iraupenaz mintzatuz. Ik. labur 4. Laburki adierazia. Laburki, baina zehazki. Esan dezadan zerbait horretaz labur baino laburkiago. || Frantziako hiru errepubliken historia laburki.

laburkiro

adb. Laburki. Zenbat eta argiroago mintzatu, hobe; eta laburkiro bada, areago.

laburkuntza

iz. g.er. Laburpena.

laburpen

iz. Laburtzea; bereziki, zerbaiten ideia edo zati nagusien adierazpen laburra. Ik. laburtzapen. Hitzaldia euskaraz egin zuen eta, ondoren, laburpena erdaraz. Laburpen gisa. Mezaren laburpena, euskaraz eta latinez. Gramatika-laburpen bat ere badakar.

laburrarazi, laburraraz, laburrarazten

du ad. Laburtzera behartu. Laburraraz ezazu haren nekea.

laburtasun

1 iz. Laburra denaren nolakotasuna. Ik. moztasun. Giza biziaren laburtasuna adierazteko. Nire jakituriaren laburtasunagatik. Jatekoaren laburtasuna eta lo gutxia. Oi, zuen fedearen laburtasuna! Argitasunak eta erraztasunak balio dute, gutxienez, laburtasunak adina. || Buru laburtasuna.

2 iz. Zikoizkeria, txarkeria adierazten duen egitea. Nahi zituzten laburtasun eta txarkeriak egitera.

laburto

adb. Bizk. g.er. Laburki.

laburtu, labur/laburtu, laburtzen

1 da/du ad. Labur edo laburrago bihurtu. Soinekoa laburtzen badu. Udazkenean egunak laburtuaz doaz. Luzeegi esanak laburtzeko. Hogei urtez laburtu banu ere nire bizia. Hitzak laburtzeko joera. Gorputza heziz, loa eta janaria laburtuz. Hitz gutxiz laburtzeko. Bista laburtzen zaionean. Nekeak ez nau arnas laburtzen.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). 1930 inguruko hizkuntza garbituan eta laburtuan. Era laburtua.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper