Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

guata

iz. Kotoi harroa.

guateke

iz. Heg. Etxe batean egiten den jaia, gehienbat jende gaztearena, dantzarako musika, edariak eta jatekoa izaten dituena. (Batez ere XX. mendearen 50 eta 60ko hamarkadetan egiten zirenak izendatzeko erabiltzen da). The Sparteens taldekoek, janzkeraz gain, 60ko hamarkadako espiritua berreskuratu dute guatekeei dagokionez ere, taldekide baten etxean geratu baitira tragoxka batzuk edateko.

guatemalar

1 adj. Guatemalakoa, Guatemalari dagokiona. Guatemalar agintariak.

2 iz. Guatemalako herritarra.

guau [Oharra: Euskaltzaindiak, guau-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. au].

gubia

iz. Zurgintzako lanabesa, aho ebakitzailea eta zeharka kurbatua duena.

gubil

iz. Zizel txikia.

gubil zabal iz. Zizela.

gubileko

iz. Gubila erabiltzen duen langilea edo maisua.

guda

iz. Gerra.

gudagizon

iz. Gerraria.

gudaketa

iz. g.er. Gudua.

gudalari

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gudalari-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gudari; gerrari].

gudalburu

iz. Armadaren burua edo buruetako bat, gudarien burua. Jeneralak eta gainerako gudalburuak.

gudaldi

iz. Gerra batean, bi armadaren arteko gudua edo borroka. Navas de Tolosako gudaldia.

gudaleku

iz. g.er. Gudu bat gertatzen den lekua. Faxisten ontziak gudalekura agertu ziren.

gudaletxe

iz. Kuartela, kaserna.

gudaloste

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gudaloste-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gudaroste].

gudamutil

iz. Soldadua. Ik. gudari.

gudari

1 iz. Gerra egiten duen pertsona; soldadua. David erregea baino gudari handiagoa eta Salomon baino aberatsagoa izango zela. Auñamendiko gudari basatiak. Napoleonen gudariak. Erromatar gudari jantzian. Jesu Kristoren gudari izateko. Gudari taldeak.

2 iz. Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zen Eusko Gudarosteko soldadua. Gudariek Intxorta galdu zutenean.

gudaritza

1 iz. Gudariaren lanbidea.

2 iz. Soldadutza.

gudaroste

iz. Armada.

gudate

iz. g.er. Gerratea. Napoleonen gudatetik karlisten lehenengo gudatera.

gudazale

adj. g.er. Gerrazalea.

gudu

1 iz. Bi aurkari edo aurkari talde armaturen arteko borroka. Aingeruaren eta Deabruaren gudua. Gudura joan. || Irud. Bertsolarien gudua. Gudu espirituala.

2 iz. Gudaldia. 1515 urte horretan, beste gudu handi bat irabazi zuen Marignan-en Frantziako errege gazteak.

3 iz. Batez ere Ipar. Gerra.

guduan adb. (aritu, ibili eta kideko aditzekin). Gudu egiten. Ik. gerran; gerlan. Haien kontra guduan ari zen. Etsaiarekin beti guduan, hemen gabiltza munduan.

gudu egin Gudukan aritu. Egizu gudu ene alde.

gudu eten, gudu-eten iz. Gudua etetea; horren ondorioa.

gudu zelai, gudu-zelai iz. Bi armada gudukatzen diren lekua. Bi mila soldadu ingururen gorpuak gudu zelai gorrituan geratu ziren arren, historiak dio Oriamendiko guduak ez zuela garrantzi handirik izan Lehen Karlistaldiaren azken emaitzan.

guduka

iz. Gudua, borroka; gerra.

gudukan adb. Gudukan bizi. Gudukan hasteko seinalearen zain.

gudukarazi, gudukaraz, gudukarazten

du ad. Gudukatzera behartu.

gudukari

iz./adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, gudukari-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gudulari].

gudukatu, guduka/gudukatu, gudukatzen

1 da ad. Gudu egin, borrokatu. Etsai bortitzenekin gudukatu dira. Hamar aldiz gudukatu naiz zuen alde.

2 du ad. Beti gudukatu ditu bere etsaiak. Nola behar den gudukatu alferkeriaren bizioa.

[Oharra: lehenengo adieran da aditzekin bakarrik jokatzen da: etsai bortitzenekin gudukatu dira eta ez gudukatu dute].

gudukatze

iz. g.er. Gudu egitea, borrokatzea.

guduketa

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, guduketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. guduka].

gudulari

iz./adj. Gudukatzen dena; gudu batean esku hartzen duena. Ik. gudari; borrokalari. Herri gudularia. Gudulari hoberenak.

gueñestar

1 adj. Gueñeskoa, Gueñesi dagokiona.

2 iz. Gueñesko herritarra.

guganatu, gugana/guganatu, guganatzen

da/du ad. Gureganatu.

guhaur

1 izord. (-r- bakunarekin). Ipar. gu izenordainaren era indartua. (Batez ere, galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. geu; gerok. Guhaur garela denetan zoriontsuenak. Guhaurek ere badukegu horretan probetxua. Lagun hurkoa guhauren burua bezala maite.

2 izord. (gu-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Guri guhauri.

gujaratera

iz. Indiako Gujarat estatuan mintzatzen den hizkuntza.

gula

iz. Zah. Sabelkeria, sabelkoikeria. Jan-edanera emana, gulara eroria.

gulag

iz. Sobietar Batasuneko bortxazko lanetarako esparrua, batez ere preso politikoak hartzen zituena. Bere amak sobietar gulagetan jasandakoa. Gazte ginenean, adibidez, sozialismo gizatiarrago batekin egiten genuen amets; sozialismoa, baina gulagik gabe.

guleria

iz. Bizk. Gula.

gun

iz. Gip. Muina, mamia. Hezur handiak, gun handia. Gizartearen atari, muina eta guna bezala den familia.

gune

1 iz. Lekua, aldea. Gorputz eder horren gune bakoitza ukitu behar zuen. Munduko gune guztietan. Gune minberak. Azkaineko xokoan da nire etxea, gune polit batean umilki gordea. Bidea adarkatzen den gunean.

2 iz. Nukleoa.

3 iz. Eremu zabalagoan hedatu den zerbait, adibidez, infekzio edo eritasun kutsakor bat, sortu den gunea. Ik. foku 3. Kroazian beste infekzio gune bat, bigarrena, agertu dela baieztatu zuten atzo agintariek.

guneka

adb. Tarteka. Zur ederra du, gorria, guneka gorraila. Guneka, harkaitzetarik erori harriak baziren.

guntz

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, guntz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gontz].

guntzurrun

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, guntzurrun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. giltzurrun].

gupel

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gupel-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. upel].

gupera

adj. Bizk. g.er. Gogortasun txikienak minberatzen edo eragozten duena. Ik. milika2. Ondo milika eta gupera zaude! Haragi minbera eta guperak dauzkazu.

gupida

1 iz. Errukia. Gupida gabe zigortu. Jauna, gupidaz begira iezadazu.

2 iz. Herabetasuna, atzerabidea. Lana gupidarik gabe egingo dugu. Mutil nagiak urrats baten gupidaz goizean, hamar beharko ditu egin arratsean (esr. zah.).

gupida izan 1 da/du ad. Erruki izan. Baina nik gupida zaituztet. Herioak mundu honetan ez du inor gupida. Ez dute hartaz gupida. Ez zaitez izan nire gupida.

2 da/du ad. Herabe izan. Ez uste izan, nire atseginen adieraztea gupida dukedala. Dirua arriskatzeko gupidarik ez du. Ez naiz gupida hemendik harat joateko.

gupidagabe

1 adj. Gupidarik ez duena. Ik. errukigabe. Agintari gogorra eta gupidagabea. Jende gupidagabea.

2 adj. Ausarta.

gupidagarri

adj. Gupida merezi duena. Ik. errukarri. Emakume gupidagarria. Gabriela Lohitegikoaren zori gupidagarria.

gupidakor

adj. g.er. Errukiorra.

gupidatsu

adj. Gupidaz aritzen dena. Ik. errukior. Ama gupidatsuak egiten ditu haur zakartsuak (esr. zah.).

gupidatu, gupida/gupidatu, gupidatzen

da/du ad. Gupida izan.

gupidetsi, gupidets, gupidesten

1 du ad. Neurriz edo zuhurkeriaz erabili. Gu salbatzeko ez baitzuen bere bizia, bere odola gupidetsi.

2 du ad. Gupida izan. Hil ondoan gupidets nazazu, infernutik begira nazazu.

gur

iz. g.er. Gurtza. Ongietorri ona egin zion, labur eta hotz, baina dena gur, agur eta zurikeria.

gur egin dio ad. Gurtu. Aurrean belaunikatu eta gur egin zion.

gura

1 iz. Nahia. Beren gura eta grina txarrak ukaturik. Atsegin gaiztoen gura. Gura gabe egina. Ez dut senar gurarik. Elkarri berbarik egin gura eza.

2 (izan aditzarekin, dagokion izen sintagma artikulurik gabe). Ik. gura izan. Etxerik ez duena etxe gura da: etxea gura du, etxearen guraria du. || Ez duenaren gura beti denak, lehen zuena ere galtzen du maiz hainak.

gurako adj. Norbaitek nahi duena edo gogoko duena. Bere gurako gaia ematen badiote.

guraez

iz. Nahieza.

gura izan, gura izan, gurako

du ad. Nahi izan. Berak gura duena egin behar dugu. Agur bat egin gura diet. Bere hurrean eduki gura gaitu. Ez dut inor nekatu gura. Zer gura duk nik esatea? Gura baduzu. Zer esan gura du horrek? Hasi zen txindorra ere abestu gurarik. Berak hala gura izan duelako. Bizia galdu gura izan badio inori. Ez du inork entzun gurako. || Jaungoikoari gura dakiola.

gura adina Nahi adina. Gura adina lo eginda.

gura eta gura ez Nahi eta nahi ez. Gura eta gura ez egin beharko dudana.

gurago izan Nahiago izan. Jolasa baino ardo ona gurago dute. Apurtu baino mila bider gurago dut osorik ematea.

guran (Aditz baten partizipio burutuaren eskuinean). Nahian. XX. mendeko emakumeen bizimodua nolakoa zen ezagutu guran, Lekeitioko emakumeak elkarrizketatu dituzte. Ziria sartu guran ari zait beti jendea.

guraize

iz. pl. Ebakitzeko tresna, erdialdean giltzatzen diren bi piezaz osatua, mutur batean ahoa eta bestean hatzak sartzeko bi begi dituena. Ik. aiztur; artazi. Guraizeekin ebakita. Jostunaren guraize txikiak.

gurari

iz. Nahia, gura; apeta, gutizia. Gurari handia, bizia. Gurari gaiztoak, txarrak. Garbitasunaren kontrako gurari lohiak. Inoren ondasunen gurari bidegabekoa. Ezer osteko guraririk ez edukitzea. Erregeren guraria bete bedi. Haragiaren gurariak hezteko. Gurariak ase. Gurarizko bekatua.

guraritu, gurari/guraritu, guraritzen

du ad. Gura izan, desiratu. Ondasunak ugari ditugu, maite dugu elkar, zer gehiago guraritu dezakegu lurrean?

guraskide

iz. Ezkonlagunen gurasoak elkarrekiko.

guraso

1 iz. pl. Aita-amak, aita eta ama, aitak, amak. Guraso zahar errukarriak. Gurasoen baimenik gabe. Gurasoekiko lotsa. Gurasoengandik seme-alabengana. Guraso asko dira haurrak eskolara bidaltzeko nagiak. Gurasoak nolakoak, umeak halakoak. Gure lehen guraso Adam eta Eva. || Irud. "Gipuzkera idatzi" horren gurasoak Kardaberaz eta Mendiburu izan ziren.

2 iz. Aita edo ama. Ondore txit gaiztoaren guraso eta aitona izan zen. Adam, gure lehenbiziko gurasoa. Noiz ez daude itsasertzetako emakumeak guraso bat edo seme maitea galtzeko zorian?

Elizako guraso iz. Kristau-erlijioan, fede gaietan oinarri izan diren izkribuak idatzi zituzten lehen mendeetako Elizako doktoreetako bakoitza. Ik. Eliz guraso. Argi iturri horretan edan zituzten Elizako gurasoek beren liburuetako ikaskizunak.

Eliz guraso iz. Elizako gurasoa.

guraso ahal, guraso-ahal iz. Zuz. Gurasoek adin txikiko seme-alaba emantzipatu gabeen gainean legez dituzten betebehar eta eskubideak. Emantzipazioak guraso ahalaren amaiera dakar. Seme-alabek guraso-ahalaren araudiaren arabera jasoko dute mantenua.

guraso bakarreko 1 adj. Familiez eta kidekoez mintzatuz, guraso bakar batek eta seme-alabek osatua dena. Ik. gurasobakar. Guraso bakarreko familien % 82tan emakumea da familiaburua.

2 adj. Guraso bakarreko familiarena, guraso bakarreko familiari dagokiona. Guraso bakarreko seme-alabak. Bikote bat banatzen denean, lehen erabakietako bat haurren zaintzari dagokio; bi dira horretarako bideak: guraso bakarreko zaintza edo zaintza partekatua.

gurasobakar

adj. Familiez eta kidekoez mintzatuz, guraso bakar batek eta seme-alabek osatua dena. Ik. guraso bakarreko. Familia gurasobakarrak.

gurasorde

iz. Gurasotzat hartzen den pertsona. Erakutsi nahiagatik gurasoak edo gurasordeak haurrak ikasi behar duena, ez du haurrak aditu nahi ikas-konturik.

gurasotasun

iz. Guraso denaren nolakotasuna, guraso izatea. Homosexualen gurasotasuna eztabaidagai. || Elizanburuk bere olerkien gurasotasuna galdu du, herriak maiteki ostuta.

gurasotu, guraso/gurasotu, gurasotzen

da ad. Guraso bihurtu.

gurasotzako

iz. pl. Gurasotzat hartzen diren pertsonak. Ik. gurasorde.

gurata

adb. Nahita. Gurata egin dute horrela.

gurbe

iz. Gurbeondoaren fruitua, udare txiki baten itxurakoa dena. Handik luzarora gabe, gurbe-pattarra ekarri zuten mahaira.

gurbeondo

iz. Arrosaren familiako zuhaitza, zurtoin zuzen eta leuna eta lore zuriak dituena eta fruitutzat gurbeak ematen dituena (Sorbus domestica).

gurbil1

iz. Hamasei bat litroko edukiera duen pegarra. Hiru gurbil dituen zahagia.

gurbil2

1 adj. Jas. Zuhurra, prestua.

2 adj. Jas. Txukuna. Neskato gazte gurbil, eder, matela-gorriño bat.

gurbildu, gurbil/gurbildu, gurbiltzen

1 du ad. Ipar. g.er. Zuhurtu.

2 du ad. Ipar. Txukundu. Alor inguruak poxi bat gurbiltzeko.

gurbilki

1 adb. g.er. Zuhurki.

2 adb. Txukunki. Gurbilki jantzia. Gurbilki abiatu zuen hitzaldia.

gurbiltasun

1 iz. g.er. Zuhurtasuna. Zuhurtziak hedatzen ditu jakitatea eta gurbiltasunaren argia.

2 iz. g.er. Txukuntasuna. Osasuna eta gurbiltasuna aipatu dituzte.

gurbitz

iz. Hosto luzangak eta lore zuriak dituen zuhaixka, marrubiaren antzeko fruituak, jateko onak, ematen dituena (Arbutus unedo). Gurbitz aleak. Gurbitzaren fruitua.

gurdi

1 iz. Orga; bereziki, nekazaritza-orga, endaitza eta zurezko gurpil beteak dituena. Bi idiak eta gurdia. Gurdiz eraman. Gurdi ardatzak. Gurdi pertika. Gurdi hotsa. Zazpiehun gurdi hamarna gerrarirekin.

2 iz. Gurdikada. Gurdi bat belar.

gurdi haga, gurdi-haga 1 iz. Gurdiaren bi ezpaten artean, zamari eusteko, jartzen den haga.

2 iz. Endaitza.

gurdibide

iz. Gurdiak ibiltzen diren bidea. Denbora haietan gurdibide edo estrata izango zena orain errepidea da. Zabaletatik Azkarragara dagoen gurdibidetik behera.

gurdidun

iz. g.er. Gurdizaina.

gurdika

adb. Kopuru unitatea gurdia dela; kopuru handian. Ik. orgataraka. Artaburuak mandiora gurdika eraman. Milioiak gurdika mugitzen dituzte futbolean.

gurdikada

iz. Gurdi betearen zama kopurua. Ik. orgatara. Gurdikada bat garraiatu. Gurdikada bete altzari eraman zuten. Atera genuen gurdikada egur galanta.

gurditxo

iz. Gurdi txikia. Ik. orgatxo; eskorga. Libre zeukan eskuaz gurditxo tolesgarri bat herrestan zeramala. Erosketen gurditxoa ia goraino beterik zeukaten.

gurdizain

iz. Gurdia daraman pertsona, gurdi-gidaria. Ik. orgazain. Gurdizainak logaleturik zihoazen, zaldien bridak eskumuturretan.

gurdo

adj. Ipar. Guria, mardula. Ik. mardo. Gazte eta gurdo zen oraino emaztekia.

gure aita

iz. Hitz horiekin hasten den kristau otoitza. Ik. aitagure. Esan beza agurmaria bat edo gure aita bat, zentzumenak banaka gogoratu ondoren.

gureganatu, guregana/gureganatu, gureganatzen

da/du ad. Guregana ekarri, guregana etorri; gure egin, gure bihurtu. Ik. guretu; guganatu. Bera gureganatu zen. Besteren ona gureganatzeko. Gauza asko ikasi, onartu eta gureganatu beharrean gara. Kezka hori gureganatu duzue eta laguntzeko prest gaude.

guren1

1 adj. Santua. Ostiral Gurena. Gogo Gurena. Agustin gurenaren aitorkizunak.

2 adj. Gorena, bikaina. Otxandioko seme gurena. Euskal koplari gurena.

guren2

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, guren-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'guruina' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. guruin].

gurenda

iz. g.g.er. Garaipena. Gaurko gurenda ospatu bedi Kirikorena bezala.

guretu, gure/guretu, guretzen

da/du ad. Gure egin, gure bihurtu. Ik. gureganatu. Horregatik guretzen ditugu haren hitzak.

gurgarri

adj. Gurtzea merezi duena. Jesu Kristo gure Erosle gurgarria. Sakramentu gurgarria.

gurguilu

iz. Bizk. g.er. Aihotza.

gurgur

1 iz. (-r- bakunarekin). Sabelaren hotsa. Ik. kurrinka 3. Herminiok gurgur eta kurrinkak ateratzen zituen, eztarriarekin baino gehiago sabelarekin hitz egiten baitzuen.

2 iz. Errekaren hotsa. Andeetatik behera amiltzen diren erreken gurgura.

gur-gur

1 onomat. Sabelaren hotsaren onomatopeia. Urdaila beti daukat gur-gur. Sabelak egitean gur-gur, bezperako afariak agur.

2 onomat. Errekaren hotsaren onomatopeia. Ibaia gur-gur, arrokak traban ezin jasanez.

gur-gur egin du ad. Sabelaz edo errekez mintzatuz, zarata egin.

gurgura

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gurgura-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gurgur].

gurguria

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gurguria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gurgur].

gurgurika

adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, gurgurika-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gurgurka].

gurgurio

iz. Gari, baba, ilar, eta kidekoez elikatzen den eta inoiz kalte ekonomiko handia eragin dezakeen zenbait intsektu koleopteroren izen arrunta (Fam. Bruchidae eta Fam. Curculionidae).

gurgurka

adb. Gur-gur eginez.

guri1

1 adj. Leuna eta biguna. Ile ederra, masail leunak, azal guria. Artile eta oihal gurienak. Gazta guria. Ohe guri batean etzana. Mendiko haize guria. Bizitza guria eta atseginetara emana. Soro jori eta larre guriak.

2 adj. Gizena, betea, baina indartsua eta osasuntsua. Ik. mardul. Emakume txit guria eta txit ederra. Esku guria. Neskaren mami guriak. Lodi eta guria edo argala eta mehea delako. Mutil bat aurpegi betekoa, guri-guria. Txahal guri-guri bat. Lehengo abadeek lepo guri-guria izaten zuten.

guri2

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, guri-k, euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'gurina' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gurin].

guriarazi, guriaraz, guriarazten

du ad. Guritzera behartu. Guriaraziak zituen bihotzik gogorrenak.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper