Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

frantzio

iz. Kim. Metal alkalino erradioaktiboa (Fr; zenbaki atomikoa, 87). Frantzioa Marguerite Perey-k aurkitu zuen Frantzian; hortik datorkio izena.

frantziskano

adj./iz. Frantziskotarra. Fraide frantziskanoa.

frantziskotar

adj./iz. San Frantziskoren ordenakoa dena; ordena horretako kidea. Frantziskotarren komentua. Frantziskotar fraidea. Astarloa frantziskotarrak zioen modura. Frantziskotarren hirugarren ordena eraiki zuena. || pl. (Lekuzko atzizkiekin, 'frantziskotarren ordena, komentua edo ikastetxea' adierazteko). Bilboko frantziskotarretan egin zituen lehen ikasketak. Meza eta salbea frantziskotarretan.

fraseologia

iz. Hizkl. Hizkuntza, jarduera, garai, talde edo pertsona baten esapide eta joskera linguistikoen multzoa. Iraultza sozialistak erabili duen fraseologia fosildua.

frasko

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frasko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. flasko].

fratrizida

1 adj./iz. Pertsonez mintzatuz, anaia hiltzen duena. Romulo fratrizida eta emagaldu baten semea zela, legezko ezkontzatik kanpo jaioa.

2 adj. Gauzez mintzatuz, fratrizidari dagokiona; bereziki gerrez, borrokez eta kidekoez mintzatuz, senideen artekoa. Gizadiaren historiaren zati handi bat borroka fratriziden historia da.

fraude

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fraude-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. iruzur].

freatiko

adj. Uraz mintzatuz, lur azpian geruza irazgaitz baten gainean pilatzen dena; lur azpiko ur horri dagokiona. Ik. akuifero. Ur freatikoak. Urezko geruza freatikoaren maila putzu zuloa baino gorago dagoenean gertatzen da hori. Maila freatikoa jaitsi eta lurzorua lehortzen denean uretan disolbaturiko gatzak kontzentratu egiten dira.

freelance

iz./adj. Bere kasa edo enpresa batekiko loturarik gabe lan egiten duena. Londresera abiatu zen, poltsikoak hutsik, idazle freelance legez. Segurtasuna-eta ez dira freelance batentzat eginak. Estudioan freelance gisa lan egiten genuenon postontzia zabaldu nuen.

freetowndar

1 adj. Freetowngoa, Freetowni dagokiona.

2 iz. Freetowngo herritarra.

fregadera

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fregadera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. harraska].

frejitu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, frejitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. frijitu].

frekuentzia

1 iz. Fis. Maiztasuna, aldizkako fenomeno bat denbora-unitatean errepikatzen den aldi kopurua. Mikrouhin labeak frekuentzia handiko uhin elektromagnetikoak igortzen ditu.

2 iz. Fis. Irrati igorgailu baten uhin maiztasuna. Ik. sintonia 2; dial 2. 1997an, Donostia osora zabaldu zuten seinalea, FMko 106.8 frekuentzian.

frenatu, frena, frenatzen

du ad. Balaztatu, galga eman. Ez du ematen frenatzeko asmorik duenik.

frenesi

iz. Eroaldia, eromena; kar bizia.

frenetiko

adj. Frenesiak jota dagoena. Erritmo frenetikoa. Horren ondorioz, sasoi frenetiko bat hasi zen niretzat.

freno

1 iz. Galga, balazta. Frenoak huts egin.

2 iz. Brida. Zaldiaren frenoa.

frente

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frente-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fronte].

frera

iz. Ipar. Fraidea. Frera eta serorak.

fresa

1 iz. Biraka eta metalei txirbila harrotuz lan egiten duen lanabesa, ardatz baten inguruan kokaturiko hortz ebakitzaileak dituena eta bereziki metalak edo kideko gai gogorrak zulatu edo lantzeko erabiltzen dena. Hortzak ez badu materiala erarik onenean ebakitzen, fresak iraupen laburragoa izango du.

2 iz. Biraka lan egiten duen lanabesa, hortz zorrotzak dituena eta hezur edo hortzetan zuloak egiteko erabiltzen dena.

fresadore

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fresadore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fresatzaile].

fresaketa

iz. Fresatzea. Zulaketan gertatzen den bezala, fresaketan lanabesaren diametroa ez da aldatzen.

fresatu, fresa/fresatu, fresatzen

du ad. Fresarekin zulatu edo landu. Alderik aldeko artekak fresatzerakoan hortzak goiko aldetik hasiko du ebaketa eta beheko aldetik arteka itsuak nahi badira. Hezurra gehiegi fresatzen bada, masailezurra haustea gerta daiteke.

fresatzeko makina iz. Fresatze lanak egiten dituen makina. Fresatzeko makinaren eginkizun nagusia da txirbil harroketa bidez piezei hainbat forma eman eta, neurri zehatz batzuk errespetatuz, zulo edo kanalak egitea. Tornuaren edo fresatzeko makinaren tamaina eta potentzia mugatuak dira.

fresatzaile

iz. Fresatze lanak egiten dituen langilea.

freskagarri

adj./iz. Freskatzen duena. Edari freskagarriak. Freskagarri bat hartu.

freskatu, freska, freskatzen

1 da/du ad. Fresko jarri; beroa gutxitu. Eztarria freskatzeko edari bat hartu. Urez freskatu. Itzalean jarri, freskatzeko.

2 du ad. (Eguraldiaz mintzatuz). Pixka bat freskatu zuenean, etxera etorri ginen.

3 da/du ad. Oroitzapenez eta kidekoez mintzatuz, berriz gogora ekarri. Ikasleek txikitako neure ikastola ekarri didate gogora, Legazpiko andereño Nekaneren eskutik helduta, eta oroitzapenak freskatu. Euskaraz bazekien Cidek, baina berari ere balio izan dio taldeak aspaldi ikasitakoa freskatu eta praktikara eramateko.

4 da/du ad. Inform. Ordenagailu eta kidekoetan, aldatu edo gehitu diren azken datuak pantailan bistaratu. Argazkia aldiro-aldiro automatikoki freskatzen da bitarte horretan.

fresko

1 adj. Hotz samarra. Haize, ur freskoa. Gela fresko batean. Leku freskoan gorde.

2 adj. Janariez mintzatuz, egin berria, bere jatorrizko tasunak gordetzen dituena, galdu edo pasatu ez dena, edo izoztua edo gazitua izan ez dena. Arrautza freskoak. Gazta freskoa. Arrain freskoa jateko.

3 adj. Irud. Irri freskoa.

4 iz. Horma edo pareta oraindik hezean egindako margolana.

freskotasun

1 iz. Freskoa denaren nolakotasuna. Ik. freskura. Uraren freskotasuna.

2 iz. Irud. Kontakizunaren freskotasuna.

freskura

iz. Freskotasuna. Goizeko freskuran. Lanean pausua, beroan freskura. Freskuran zegoen uretan. Ipini zuen freskuran bere gelako leihoan txerri solomoa.

freudiar

1 adj. Sigmund Freud austriar psikiatrarena, psikiatra hari edo haren lanari dagokiona. Psikoanalisi freudiarraren ikuspegitik, sexualitatea giza jardueraren funtsa da.

2 iz. Sigmund Freuden edo haren doktrinaren jarraitzailea.

fribolitate

iz. Friboloa denaren nolakotasuna; friboloa denaren jokaera edo jarrera. Ik. arinkeria. Fribolitatez jokatzea egozten zaigu askotan. Kosta egiten da, hala ere, arduradun politiko batzuen fribolitatea horrenbestekoa izan daitekeenik sinestea.

fribolo

1 adj. Pertsonez mintzatuz, sakontasun edo seriotasun gutxikoa. Ik. arin 7; buruarin; kaskarin; txolin. XX. mendeko idazleen artean fribolo ospekorik bada, Truman Capote da hori.

2 adj. Gauzez mintzatuz, pertsona friboloarena, pertsona friboloari dagokiona; hutsala, arina. Guztiz garrantzigabea, hutsala eta friboloa iruditzen zitzaidan beste ezer egitea, ez nuen ezertarako gogorik. Subiranismoa aberatsen luxu fribolo bat baino ez da.

frigiar

1 adj. Frigiakoa, Frigiari dagokiona.

2 iz. Frigiako herritarra.

frigoria

iz. Fis. Energia-unitatea, kilogramo bat uri, tenperatura 15'5 °C-tik 14'5 °C-ra jaisteko, kendu behar zaion bero kopuruaren baliokidea dena.

frigorifiko

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frigorifiko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hozkailu].

frijiarazi, frijiaraz, frijiarazten

du ad. Frijitzera behartu.

frijitu, friji, frijitzen

1 du ad. Dirakien olio edo koipean janari bat prestatu. Frijitu, egosi edo erre. Arraina frijitzen. Zartaginean frijituz. Oliotan frijitua.

2 du ad. Irud. Ezagun da inbidiak frijitzen zaituela, ez zenuen gezurrik sortuko bestela.

3 (Partizipio burutua izenondo gisa). Arrautza frijituak.

frikari

adj./iz. Hizkl. Igurzkaria.

friki

adj./iz. Lgart. Pertsonez mintzatuz, bitxia, nabarmena; bitxi edo berezitzat jotzen den gauza batekiko gehiegizko zaletasuna duena. Ik. xelebre. Iruindar erdaldun askori Ruper nor den galdetuko bagenio, ile-apaintzaile friki samar bat dela erantzunen liguke. Urte luzez, bideo-jokoak gazteen eta frikien kontua izan dira, gehiengoak gaizki ikusitako gauza bat.

frikun

adj. Ipar. Barrabasa. Seme frikun ohoina, zer egin didak hik? Galdera zorrotza zela eta franko frikuna.

frikunkeria

iz. Ipar. Barrabaskeria. Duda-mudan daude, ea frikunkerian behar duten bizi ala lanerako bidea hartu.

frikzio

1 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frikzio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'liskar' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tirabira; liskar].

2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frikzio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori mekanikari dagokion adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. marruskadura].

frintz

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frintz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. mintz; printza].

frisiera

iz. Frisian mintzatzen den hizkuntza.

friso

1 iz. Eraik. Pareta baten goiko edo beheko aldean, babesgarri edo apaingarri gisa, jartzen den zerrenda horizontala, zurez, azulejuz, paperez edo kideko gai batez egiten dena.

2 iz. Eraik. Eraikin klasikoetan, arkitrabearen eta erlaitzaren artean dagoen elementua, zerrenda luze baten modura eratua dagoena eta gehienetan eskultura-lanekin apaindua dena. Eraikinaren parte diren erliebe eta frisoetako eskulturen egilea da Oteiza.

fritatu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, fritatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. frijitu].

frito

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frito-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. frijitu].

frits

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frits-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fits].

frixt

onomat. [Oharra: Euskaltzaindiak, frixt-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. brixt].

frixtan

adb. Ipar. Bat-batean; oso arin. Jauzaraziko dugu frixtan ontzitik ontzira.

froga

iz. Zerbait egia dela finkatzeko edo egiaztatzeko balio duen gauza. Ik. frogantza; proba. Euskararen antzinatasunaren frogarik ez dute aurkitu han. Delituaren froga nabariak daude. Frogaren argudioak. Zeharbidezko frogak. Hona egia horren froga bat! Damuaren frogatzat. Frogak izan, eman, eskatu. Salomonek bere zuhurtziaren froga handi bat laster eman zuen.

[Oharra: Euskaltzaindiak, liburuaren lehen frogak esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, liburuaren lehen probak eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].

frogabide

iz. Zerbait frogatzeko erabiltzen den bidea. Ab absurdo frogabidea.

frogaezin

adj. Ezin frogatuzkoa. Frogaezinak diren axiomak.

frogagaitz

adj. Frogatzen zaila, ia frogaezina.

frogagarri

1 adj./iz. Zerbait frogatzen duena. Argudio frogagarriak. Herriaren nahiaren frogagarri bikaina.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Bazuen zuhaitzak fruiturik aski, nire gutiziaren pizgarri eta nire abileziaren frogagarri.

3 adj. Froga daitekeena.

frogagiri

iz. Sinestamendua, egiaztagiria.

frogaldi

iz. Epaiketa zibiletako fasea, prozesuko alderdietako bakoitzak, epailearen aurrean frogak aurkeztuz, aurkako alderdiak ezeztatu edo zalantzan jarritako adierazpenak egiaztatzeko aukera duena. Alderdiek prozesua frogaldira igaro dadin eskatuko dute, eta epaileak halaxe egingo du.

frogantza

iz. Froga. Egiaz edo gezurrez frogantzak eginik. Frogantza beharrik ez duten puntuak frogatzen.

frogarazi, frogaraz, frogarazten

du ad. Frogatzera behartu. Frogaraz iezaguzu zeure bertute ederra.

frogarri

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frogarri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. frogagarri].

frogatu, froga/frogatu, frogatzen

1 du ad. Froga bidez zerbait egiatzat edo ziurtzat agerrarazi edo ezagutarazi. Ik. probatu. Argudio egokiak erabili zituen, haurraren aita zela frogatzeko. Anitz arrazoiz froga ahal daitekeen gauza. Hona adibide bat, egia hau argi frogatuko duena. Bereizkuntza hori nolakoa den igarri diodala uste dut, baina igartzea ez da frogatzea.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Ni gauza frogatuen gainean aitzinatzen naiz.

[Oharra: Euskaltzaindiak, lagunak frogatzeko esan zuen hori esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, lagunak probatzeko esan zuen hori eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].

frogeta

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frogeta-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. probeta].

frogu

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frogu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. progu].

frontal

1 iz. Eraik. Horma baten luzean, horizontalean jartzen den habea, solairuko solibei eusten diena.

2 adj. Aurrekoa.

fronte

1 iz. Zerbaiten aurrealdea; bereziki, etsaiaren aurrean dagoen armadaren aurrealdea. Bere bi anaiak frontean hil ziren.

2 iz. Meteorol. Bi etorki eta tenperatura desberdineko masen arteko banaketa-azala. Biharko, fronte hotz bat datorrela iragarri dute telebistan. Fronte bero baten etorreraren lehenbiziko seinaleak. Jendeak uste izan zuen bat-bateko hotz izugarri hura fronte polar baten eraginez gertatu zela.

frontenis

iz. Plekako pilota-jokoa, teniseko erraketen antzekoak erabiliz pilotalekuan jokatzen dena. Bizitza guztia daramat pilotan jokatzen, eskuz, palaz, frontenisean...

frontera

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frontera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. muga].

frontis

1 iz. Pilotalekuaren aurrealdeko pareta. Pilota politak, biziak, frontisetik ongi ateratzen direnak.

2 iz. Eraik. Fatxada, eraikin baten aurrealdeko pareta.

frontismo

iz. Alderdi politiko eta kidekoen jarrera, beste alderdi bati aurre egiteko biltzera eramaten dituena. Frontismorik gabe gobernatuko duen lehendakaria izango dela dio Lopezek.

frontista

1 adj./iz. Frontismoarena, frontismoari dagokiona; frontismoaren aldekoa. Sozialistek popularrekin lortutako akordioaren balioa berretsi du EAEko lehendakariak, eta ukatu egin du itun hori frontista denik.

2 iz. Ipar. Frantziako Fronte Nazionaleko kidea. Demagun norbaitek Front Nationalen webguneko bideoak ikusten dituela; agian hemendik urte batzuetara frontista bihurtuko da.

frontoi

1 iz. Arkit. Arkupe, aurrealde edo leiho baten goialdea, hiruki edo zirkuluerdi baten forma duena.

2 iz. Pilotalekua. Tolosako Beotibar frontoian hasiko dira final-laurdenak.

frotatu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, frotatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. igurtzi1].

fruitu

1 iz. Landareen emaitza, lorearen ondoriozkoa, haziak dauzkana; bereziki, mamitsua eta jateko ona dena. Ik. fruta; igali. Fruitutzat ezkurra ematen duten zuhaitzak. Arbola fruitu-ekarle eta ez alferra. Fruitu landareak. Fruiturik ematen ez duen landarea. Fruitu berdea, heldugabea. Fruitu heldua, ondua. Harrak jotako fruitua. Fruitu ustelak jaten. Fruitu garratza, gazia, geza, gozoa, azukretsua, urtsua. Fruitu beranta. Fruituaren azala, mamia, haziak. || Paradisuko fruitu debekatua.

2 iz. Emakume batek sabelean daraman umea. Eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua, Jesus. Bere erraietan zeraman amodio debekatuaren fruitua.

3 iz. Zerbaiten emaitza edo ondorioa, gehienetan onuratsua. Eman eta zabal ezazu munduan fruitua. Nekazariak fruituen esperantzan gogotik igarotzen ditu bere laneko nekeak. Fedeak Euskal Herrian txertaturik eman duen fruitua. Eguneko nekeak Jaunari eskaintzeak dakartzan ondasun handi ugariak eta fruitu miragarriak. Han agertuko da obedientziaren fruitua. Har ezazu liburu honen fruitua, dasta ezazu barreneko mamia. Zure heriotzak, Aitzol, fruituak emango ditu. Gure gehiegizko seta, irudipen edo liluraren fruitu zen. Zure ahaleginak fruitua emango du.

fruitu arbola, fruitu-arbola iz. Fruitu mamitsu eta jateko onak ematen dituen zuhaitza. Ik. fruta arbola. Fruitu arbolak eta barazkiak polinizatzeko funtsezkoak dira erleak.

fruitu-emaile 1 adj. Fruitua ematen duena. Ik. fruta arbola. Lehenengo hostoak, loreak; gero fruituak, eskaintzen ditu zuhaitz fruitu-emaileak.

2 adj. Bot. Landareen atalez mintzatuz, fruitua duena edo fruitua ematen duena. Adaxka fruitu-emaileak.

fruitudun

adj. Fruituak dituena edo fruituak ematen dituena. Bazterrak mahasti eta arbola fruitudunez beteak daude.

fruitugabe

adj. Fruiturik ematen ez duena; antzua.

fruitutsu

adj. Fruitu asko ekartzen duena, fruitu-ekarlea. Zuhaitz heze eta fruitutsua. Alor fruitutsuak.

fruiztar

1 adj. Fruizkoa, Fruizi dagokiona.

2 iz. Fruizko herritarra.

fruktosa

iz. Kim. Fruituen azukrea, glukosaren isomeroa, fruitu gozo guztiek dutena.

frustratu, frustra, frustratzen

1 da ad. Norbaitengan frustrazioa sortu. Munduko herrialdeek hiesaren aurrean duten arduragabekeriak frustratzen gaitu.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Ez da egia kritikariak idazle frustratuak direnik.

[Oharra: pertsonak frustratzen dira; ez, ordea, asmoak, ilusioak eta gisakoak: horiek huts egin dezakete, edo/eta zapuztu egin litezke].

frustrazio

iz. Helburu batera iritsi nahi eta ezin duenarengan sortzen den gogo egoera. Egoera horrek frustrazioa eragiten du. Arazo larria da hau, frustrazio handia sortzen baitu arrakastarik ez duten ikasleengan. Frustrazio horren arantza eraman ezinez bizi da.

fruta

iz. Heg. Jateko onak diren fruitu hezeak; horietako mota bakoitza. Zopa, oilaskoa eta fruta jan zuen. Laranjak, sagarrak eta beste fruta batzuk. Edalontzi batzuetan fruta-zukua zekarren.

fruta arbola, fruta-arbola iz. Frutak ematen dituen zuhaitza. Sagarrondoak eta bestelako fruta-arbolak ikusten dira hor-hemenka.

fruta denda, fruta-denda iz. Fruta saltzen den denda. Barazki-postuetatik hasi eta harategietara, fruta-dendak inguratu eta esnekien saltokietaraino, burutik buru zeharkatu genuen azoka.

fruta saltzaile, fruta-saltzaile iz. Bizibidez fruta saltzen duen pertsona. Orga handi banaka batzuek auzo oso bateko fruta-saltzaileak hornitzeko adina salgai garraiatzen zuten.

frutagintza

iz. Fruta-hazkuntza.

frutaontzi

iz. Frutak edukitzeko ontzia. Frutaontzitik sagar bat hartu, eta mahaia jaso gabe irten nintzen.

frutategi

1 iz. Fruta gordetzeko lekua.

2 iz. Supermerkatuetan, frutak saltzen diren saila.

3 iz. Fruta-denda.

frutu

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frutu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fruitu].

fu

onomat. Putz egitearen edo ufakoaren onomatopeia. Fu eginez kandela itzali zuen.

fuel

iz. Fuel olioa.

fuel-oil

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fuel-oil-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fuel olio].

fuel olio, fuel-olio

iz. Erregai isurkaria, koipetsua eta kolore ilunekoa, petrolio gordinaren destilaziotik lortzen dena.

fuente

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fuente-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erretilu].

fuera

interj. Herr. Norbaiten edo zerbaiten aurkako oihua, alde!, kanpora!-ren baliokidea. Fuera kanpotarrak!

fuerako (markaz/markatik fuerako, neurriz fuerako eta kideko esapideetan, 'ohiz kanpokoa, bikaina' adierarekin). Herr. Hau markaz fuerakoa dun, neska! Harriak oso urrun eta oso abiada biziz jaurtitzen zituzten tiragomak egiteko goma beltz markatik fuerakoak.

fueraka

1 adb. fuera esanez. Besteak han, bilkura okaztagarri haren inguruan, oihuka, fueraka, txistuka.

2 adb. Taldean jokatzen den eta, tantoa galdu ahala, jokalariak kanporatzean datzan pilota-jokoan. Errekreo denboran fueraka jokatzen genuen.

fuerte

1 adj. Heg. Beh. Bortitza, indartsua, sendoa. Ik. azkar1. Gorputz handia ez daukat, baina bai zimela eta fuertea. || (Adizlagun gisa). Oihuka hasi ziren izugarri fuerte.

2 iz. Heg. Beh. Gotorlekua.

fuga

iz. Mus. Kontrapuntuaren erregelen arabera eratutako musika forma. J. S. Bach-en organo fugak. Fuga bat lau ahotsetara.

fuin

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fuin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. muin1].

fuksia

1 iz. Onagraceae familiako Fuchsia generoko landare belarkara edo zuhaixka, apaingarritarako landatzen dena, arrosa ilun koloreko lore zintzilikari ikusgarriak ematen dituena (Fuchsia sp.). Fuksiak, adibidez, parterreak osatzeko erabiltzen dira.

2 iz./adj. Fuksiaren loreen kolorearen antzekoa, arrosa iluna. Matisse-ren paperezko lauki koloreetakoak, berdea, urdina, fuksia, beltza, oihalean itsatsiak.

fula

1 adj. Afrikan, batez ere Ginean eta Nigerren, bizi den herri nomada batekoa, herri horri dagokiona.

2 iz. Herri horretako kidea. Ez da soilik tuaregen iraultza; arabiarrak batu zaizkio eta, 2012. urtetik, songhaiak eta fulak ere bai.

3 iz. Herri horren hizkuntza.

fular

iz. Zetazko edo kotoizko oihal finez egindako lepoko zapia, gehienetan luzean zabalean baino handiagoa izaten dena. Gogoan dut behin nola agertu zen, lepoan zetazko fularra zuela, mukuru betetako gelaren aurrean. Neskak aurpegia makillatuta eta buruaren erdia ozta-ozta estaltzen dieten fularrak jantzita.

fumarola

iz. Geol. Sumendi baten arrakaletatik edo haiei darien labatik irteten diren gasen eta lurrunen nahasketa; arrakala edo pitzadura hori bera. Kraterrera sartu ginen, fumarola artean. Itsasoko fumaroletan aurkitu dira mikrobio hauek.

fumigatu, fumiga, fumigatzen

du ad. Med., Nekaz. Kea, gasa edo lurruna hedatu, desinfektatzeko edo soroetako intsektu kaltegarriei eraso egiteko. Mauritanian, 6.029 hektarea fumigatu zituzten. Ez darama ezer soinean, ezpada maskaratxo zuri bat musuan eta fumigatzeko tresnak eskuetan.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper