Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

umerri

iz. Behiaren, ardiaren edo ahuntzaren ume jaioberria. Aurten umerria merke. || Jainkoaren umerria, Aitaren Semea.

umeske

adb. Arreske. Behia umeske daukagu.

umetasun

iz. Umea denaren nolakotasuna. Jende heldu, umetasun arrastorik gabea.

umeteria

iz. Bizk. Ume taldea. Bostak aldean sekulako umeteria izaten da eskola aurrean.

umetoki

iz. Emearen sabelaldeko barrunbea, umekia edukitzen duena. Ik. utero; umontzi. Erantzi du blusa gure Jose Antonek eta sartzen du besoa umetokian, lagundu nahian behiari bere lan gogorrean.

umetoki lepo, umetoki-lepo iz. Anat. Umetokia estutzen den aldea, baginarekin bat egiten duena. Umetoki-lepoko minbizia. Teknika horrekin, umetoki-lepoa kentzen dute, baina umetokiaren gorputza bere horretan utzita.

umetu1, ume/umetu, umetzen

da/du ad. Ume bilakatu; batez ere pertsona nagusiez mintzatuz, adinaren eraginez, umeen antzera jokatzen hasi. Ik. txotxatu; burua arindu 2. Umeekin, umetu. Txit umeturik arkumetxoarekin jolasean. Hau gizondu baino lehenago, geu umetuko gaituk, geu. Askotan, gizon jakintsuenak ere, zahartzean, umetu egiten dira.

umetu2

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, umetu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'umeak egin' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. umatu2].

umetxo

iz. Ume txikia; (Adkor.) umea. Urte biko umetxoa zela.

umezain

iz. Haurtzaina. Neska koskor bat zeukaten umezain.

umezale

adj. Umeen zalea dena, umeak atsegin dituena. Ik. haurzale. Eta, ume txikirik baldin bazuten, hainbat hobe, oso umezalea zen eta. Ez zen umezalea.

umezaro

iz. Haurtzaroa. Umezarotik zahartzaroraino, besterik ez munduan, nekea baino.

umezurtz

1 iz. Gurasoetako bat, edo biak, hilak dituen haurra. Umezurtz gaixoa. Donostiako kaleko umezurtz bihurria. Ez diezue kalterik egingo umezurtzari eta alargunari. Umezurtz gelditu. Zenbait egunen buruan aitak umezurtz ninduen utzi.

2 iz. Irud. Hizkuntza umezurtz, ahaide ezagunik gabe, duguno. Euskaldun umezurtzok ez genuen poema nagusia.

umezurtz etxe, umezurtz-etxe iz. Umezurtzak jasotzen dituen etxea. Ik. umezurztegi. Txabolatik umezurtz etxera aldatu zen, eta umezurtz etxetik zirkura.

umezurztegi

iz. Umezurtz etxea, umezurtzak jasotzen dituen etxea. Hamaika urtera arte, umezurztegiz umezurztegi ibili zen.

umidura

iz. Hezetasuna.

umil

1 adj. Apala, harrokeriarik gabea. Haren ikasle umila. Jaunaren borondatearen onartze umila. Ipuinak eta bertso umilak ez zituen gutxietsi. Umil itxurako etorki goitarra.

2 (Adizlagun gisa). Ik. umilki. Txit umil eta garbiro esan zion: (...). Zerbitza dezatela bera umil, eskerrak emanaz. || Bien begiek elkar topatzen zutenean, umil-umil burua makurtuko zuen.

umil-umila adb. Ipar. Umil, umilki. "Ez", ihardetsi zuen umil-umila. Umil-umila arrimatu naiz andrearen ondora.

umildade

iz. Heg. Herr. Umiltasuna, apaltasuna. Umildade handiarekin. Umildade guztiaz esanak.

umildu, umil/umildu, umiltzen

da/du ad. Apaldu, umil bihurtu. Harro eta hantustez beteak umilduko dira. Deusek ere ezin umil gaitzake. Gaitzak gara umiltzen. Hirurogeita hamasei urte, garaia dut umiltzeko, bultza beharrik ez naukate goitik behera amiltzeko.

umiliagarri

adj. Umiliatzen duena. Laido umiliagarria.

umiliatu, umilia, umiliatzen

1 da/du ad. Ipar. Umildu, apaldu. Umiliatzen da, ogiaren irudiaren azpian bere burua ematerainokoan.

2 da/du ad. Umiliazioa jasan edo jasanarazi. Apaldua, umiliatua, baztertua sentitzen zen.

umiliatze

iz. Umiliazioa. Zenbat oinaze, zenbat umiliatze eraman beharko ote nuen, etsi baino lehen.

umiliazio

1 iz. Umiltzea, apaltzea. Ik. apalkeria 2; umiliatze.

2 iz. Norbaiten ohoreari beste norbaitek edo zerbaitek egiten dion laidoa; laido hori pairatzeak eragiten duen sentipena. Jasan dituzun umiliazio handiak. Pobrezian, umiliazioan, gauza guztien eskasean bizi izan da.

umilki

adb. Umiltasunez, apalki. Ik. umil 2. Adoratzen zaitut umilki.

umiltasun

iz. Apaltasuna (bertutea). Badaezpadako umiltasuna. Mesedeak eskatzeko umiltasun gehiagorekin. Umiltasunezko egite miragarri bat.

umo

1 adj. Fruituez mintzatuz, heldua, batez ere umotegian heldua dena. Ik. lirin. Baditut sagar umo, gaztaina gozoak.

2 adj. (Pertsonez edo gauzez mintzatuz). Ez kondaira hotza eta lehorra, bizia eta umoa baizik, gertaeren kontaketari iritzien beroa eransten diona. Heldu da zahartasuna, denbora pausatua, umoa, erokeriak uztekoa. Bizi-erpinera igoa dugun gizon umoagan.

umoki

adb. g.er. Umotasunez, zuhurtasunez.

umontzi

iz. Umetokia.

umore

1 iz. Gogoaren egoera, pozik eta amultsu edota beltzuri eta zakar agertzera bultzatzen duena. Ik. aldarte. Elkarrekin hizketan umore onean. Umore onez esnatzen da. Umore txarra sarri.

2 iz. Pertsonen eta gauzen alde barregarria edo irrigarria aurkitzeko edo gogo gaiztorik gabe nabarmentzeko tasuna. Gure herriaren umorea, euskal umore jator berezia. Umore tanta batez azaldua.

umorean adb. Umore onean, umore onez. Bestea ez zegoen umorean, eta honela erantzun zion: (...).

umore beltz iz. Heriotzan, zoritxarrean edo ezbeharretan oinarritua den umorea. Azken filmean, umore beltza eta ironia fina dabiltza kukuka.

umoreko 1 adj. Umore onekoa. Ik. umoretsu. Horixe agure umorekoa!

2 pred. Umore onean, umore onez. Ik. umorean. Afari eder honen ondorean umoreko nago, eta kantatu egin behar dugu!

umore oneko 1 adj. Eskuarki pozik eta amultsu agertzen dena. Ik. umoretsu. Gizon jatorra zen; zintzoa eta umore onekoa.

2 pred. Pozik eta amultsu. Umore oneko dagoela dirudi. Ez dator umore oneko.

umore txarreko 1 adj. Eskuarki haserrekor eta erretxin agertzen dena. Umore txarreko gizona da.

2 pred. Haserre, erretxinduta. Umore txarreko gaude denok!, ezin dugu horrela jarraitu.

umorez adb. Umore onez; umorea erabiliz. Bazkari ederra egin genuen, umorez eta bakean. Gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du; historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez.

umoretsu

1 adj. Umore onekoa. Oso umoretsua zen zuen aitona.

2 (Adizlagun gisa). Morfinaren eraginpean lasai, umoretsu dago.

umorista

iz. Bizibidez umorezko jardunetan aritzen den pertsona; bere idatzi edo marrazkietan umorea lantzen duen pertsona. Euskal literaturak duen umorista bakarrenetakoa naiz. Eskarmentu handiko umorista dugu Matilla, umore irratsaio askotan jarduna.

umotasun

iz. Umoa denaren nolakotasuna; umo dagoenaren egoera.

umotegi

iz. Fruituak gordetzen eta ontzen diren tokia.

umotu, umo/umotu, umotzen

1 da/du ad. Fruituez mintzatuz, heldu, umotegian heldu batez ere. Ik. ondu 3; zoritu. Fruituak uzten dituzu ontzera, umotzera eta bere sasoira heltzera. Sagarrak lasto artean umotuz, hurrengo udaberriraino iraun dezaten. || Basahuntzarentzat beharko zuen belarra ondu edo umotua zeukan.

2 da/du ad. (Pertsonez edo gauzez mintzatuz). Mutiko galtza-motz ezagutu nuen, orain hogeita hamasei urte; orain gizon umotua dago. Bere asmo zitala umotuz zihoan.

3 (Partizipio burutua izenondo gisa). Sagar umotuak gabonetan ateratzen dira izara artetik.

unada

iz. Bizk. Denboraldia, bolada.

unadura

iz. Ipar. Nekea, akitzea. Ik. akidura. Egiptorainoko bide luzeak emanen dien unadura. Bideko unadurak oro ahantziak ziren orain. Jainkoaren zerbitzuan unadurarik baizen sentitzen ez duzunean.

unagarri

1 adj. Ipar. Unarazten duena, nekagarria. Baina luzatuz, unagarri da predikurik hoberena.

2 (-en atzizkiaren eskuinean). Zergatik egin nauzu neure buruaren unagarri?

unai

iz. Behizaina. Oihuka hasi zitzaizkion unai eta artzainak. || Esr. zah.: Unaiak haserretu ziren, gaztak agertu ziren. Unaia aiher unaiari.

unai kanta, unai-kanta iz. Kanta bukolikoa. Zortzigarren unai-kanta hau Polionentzat idatzi zuen olerkariak.

unaldi

1 iz. Ipar. Nekaldia.

2 iz. Ipar. Nekea. Zer unaldia hartzen duzuen egun, andre gaixoak!

unama

iz. Itsasontzietan-eta erabiltzen den soka sendoa. Ontzien unamak eten direnean. Unama-muturra bota zioten.

unarazi, unaraz, unarazten

du ad. Nekarazi. Lan horrek franko unarazi ninduen. Unarazten dituzte eskola-emaileak.

unastar

1 adj. Unasokoa, Unasori dagokiona.

2 iz. Unasoko herritarra.

unatu, una, unatzen

1 da/du ad. Batez ere Ipar. Nekatu. Neure begi larrituak anitz zaizkit unatu. Egun guztiko nekeak unatu duena. Niregana hain urrundik etortzean unatua, arbolarik hurbilena du bere pausalekua. Irule ezin unatua.

2 da/du ad. Batez ere Ipar. Gogaitu. Jaki honek unatu nau.

underground

1 iz. XX. mende bukaeran sorturiko kontrakultura-mugimendua, gizarteak ezarririko ohitura edo arauak onartzen ez dituen izaera kritiko eta abangoardista ezaugarri duena eta ohiko hedabide eta merkataritza-bideetatik kanpo dagoena. Japoniako arte tradizionala eta Asiako herri hartako underground kulturaren osagaiak nahasten ditu Murakamik.

2 adj. Underground mugimendu edo kulturarena, underground mugimendu edo kulturari dagokiona. Liburu underground salduena. Abel Ferrararen lehen film undergroundek indarkeria dute ezaugarri nagusi.

ündüreintar

1 adj. Ündüreinekoa, Ündüreineri dagokiona.

2 iz. Ündüreineko herritarra.

une

iz. Denbora-bitarte aski laburra. Ikasteko gosea gehitzen eta larritzen hasi zaigun une honetan. Zergatik ez une berean bi tokitan egon? Heriotzaren une edo puntuan bertan. Ez haut begien aurrean une bat gehiago ikusi nahi. Une bateko atseginagatik.

unean-unean adb. Noizean behin.

unean uneko adj. Noizean behingoa.

une batean adb. Bat-batean. Une batean, maitasun hura gorroto bizi bihurtu zen.

une batetik bestera adb. Zerbait oso denbora gutxiren buruan, berehala gerta daitekeela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. goizetik gauera 2; gauetik goizera. Andre Kattalinen beldurrez zeuden, une batetik bestera sar baitzitekeen. Une batetik bestera etor zitezkeen.

une oro adb. Une guztietan. Bere semea gogoan dauka orduero eta une oro, egun eta gau.

unetik unera 1 adb. Oso maiz, oso sarri. Anaiari zazpi aldiz agur egin zion, unetik unera ahuspez jarriaz.

2 adb. Une batetik bestera, oso azkar. Hasi zen tronpetaren hotsa eta unetik unera haziaz zihoan. Leihotik sartzen zen argia unetik unera apaltzen ari zen.

unez une adb. Une oro. Gobernuak herritarrei unez une poliziak jakinarazten zizkion datuak helarazten zizkien.

unekada

1 iz. Bizk. g.er. Denboraldia, bolada. Ik. unada.

2 iz. Bizk. g.er. Unea.

unetxo

iz. Adkor. Unea. Unetxo bat izango da. Bakarrik egon nahi nuke unetxo batez.

unibertsal

1 adj. Unibertso osoari dagokiona; orokorra, guztiekikoa. Newtonen grabitazio unibertsalaren printzipioa. XVIII. mendea giza eskubideen lehenengo adierazpen unibertsalaren lekukoa izan zen. Baina guztien gainetik musikaren hizkuntza unibertsala nagusitzen da.

2 iz. Batez ere pl. Fil. Espezie edo genero bereko banako guztiei aplika dakiekeen adigaia. Unibertsalei esker, banakoak taldeka antola ditzakegu eta errealitatea modu antolatu batean ikus dezakegu.

3 iz. Batez ere pl. Hizkl. Hizkuntza natural guztiek bide duten kontzeptu, forma edo erlazioa. Hiru urteko umeak egitura gehienak menderatzen ditu, hizkuntzaren unibertsalak errespetatzen ditu.

unibertsalizatu, unibertsaliza, unibertsalizatzen

da/du ad. Unibertsal bihurtu. Badirudi ingelesa unibertsalizatzen ari dela irakurketa digitaleko hizkuntza gisa, eta gainerako hizkuntzetan aukera gutxiago izango dela.

unibertsaltasun

iz. Unibertsala denaren nolakotasuna. Gero eta gobernu gehiagok jartzen dute ezbaian giza eskubideen unibertsaltasuna, kulturak eta tradizioak lehentasuna dutela argudiatuz.

unibertsitario

1 adj. Unibertsitatekoa, unibertsitateari dagokiona. Bizitza unibertsitarioa: unibertsitate bizitza.

2 iz. Unibertsitateko irakasle edo ikaslea; unibertsitate ikasketak dituen pertsona. Unibertsitarioa nintzenean. Unibertsitarioen arteko langabezia.

unibertsitate

1 iz. Goi mailako irakaskuntzako ikastetxea, fakultate eta eskolez osatua; unibertsitateko irakasleek, ikasleek eta jardunek osatzen duten erakundea. Unibertsitate publikoa. Unibertsitateko fakultateak. Oñatiko unibertsitatea.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. unibertsitario. Unibertsitate bizitza. Unibertsitate ikasketak.

unibertso

iz. Espazioan eta denboran diren gauza eta gertakari guztien multzoa. Zuzena zara, Jauna, eta zuzentasunez gobernatzen duzu unibertsoa. Unibertsoko izaki bakarra balitz bezain bakarrik.

uniboko

1 adj. Beti esanahi edo interpretazio bera duena. Hor dago koska, gaur egun, erlijioa ez dela hitz unibokoa, zentzu bakarrekoa. Urrun ikusten dugu oraindik kontzeptu horren bertsio unibokoa lortzea.

2 adj. Mat. Korrespondentziez mintzatuz, lehen multzoko elementu bakoitzari bigarren multzoko bat bakarra dagokiona. Estoikoek ikusi zuten ez zegoela erlazio unibokorik hitzaren eta esanahiaren artean. Ez dago erabat fonetikoa den ortografiarik, hots, doinuaren eta grafiaren artean korrespondentzia unibokoa ezartzen duenik.

unide

iz. Ipar. Inudea.

uniforme

1 adj. Beti-batekoa, beti forma bera duena; aldatzen ez dena. Errealitate enpirikoan, ezaugarri dialektalak eta isoglosa sortak izaten dira, eta ez hizkuntza-kode monolitiko eta uniformeak.

2 iz. Talde baten jantzi bereizgarria, kide guztiek eramaten dutena. Napoleonen denborako uniforme batekin.

uniformedun

adj. Uniformez jantzia dena. Dozena erdi bat soldadu uniformedun zeuden atarian zelatan.

uniformetasun

iz. Uniformea denaren nolakotasuna. Nik ez nuke esango globalizazioak, berez, uniformetasunera garamatzanik. Tenperaturaren uniformetasuna.

unilateral

adj. Aldebakarrekoa. Erabaki unilaterala izan da, sindikatuen iritzia kontuan hartu ez duena.

unionismo

iz. Britainia Handiaren eta Ipar Irlandaren batasunaren aldeko mugimendu politikoa. Unionismoak ez du inoiz ere desegite mamurik onartuko.

unionista

adj. Alderdi edo mugimendu politikoez mintzatuz, estatuaren batasunaren alde egiten duena; bereziki, Britainia Handiaren eta Ipar Irlandaren batasunaren aldekoa dena. Ik. loialista. Inkesten arabera, Danimarkaren aldeko unionistek irabaziko dituzte bozak. Sutan daude Belfasteko unionistak, alkatetza Sinn Feinek lortu zuenetik.

unitario

1 adj. Ale bakarrekoa.

2 adj. Batasunarena, batasunari dagokiona.

3 adj. Batasunaren aldekoa.

4 adj. Batasuna duena, bat dena; bateratua.

unitarismo

1 iz. Batasun politikoaren aldeko doktrina.

2 iz. Kristau erlijioan, Jainkoaren hirutasuna ukatzen duen doktrina.

unitate

1 iz. Magnitude finitua, mota bereko beste magnitudeak neurtzeko oinarri gisa erabiltzen dena. Metroa da luzera-unitatea nazioarteko sisteman.

2 iz. Banakoa, multzo kontagai bateko banakako elementuetako bakoitza. Berez askeak diren bi hitz edo gehiago elkartuz, unitate lexiko berria sortzen du hitz elkarketak. Ibilbide osoa egiten duen ikasleak 90 unitate landuko ditu. Jaurerri horietako bakoitza unitate politiko eta ekonomiko beregaina da.

3 iz. Unitateen zifra. Ik. banako 4. 1 zenbakiak unitatea adierazten du 1 kopuruan, baina hamarrekoa da 13an eta ehunekoa 148an.

4 iz. Erakunde, lantegi eta kidekoetan, betekizun jakin bat duten instalazioen eta pertsonen multzoa. X izpien unitatea. Ertzaintzaren lurralde unitateak. Bi preso hauek Black Watch Regiment unitateko soldaduen zaintzapean zeuden. Telebistako unitate mugikorreko arduraduna. Istripuaren ondorioz, Nafarroako Ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatera eraman zuten gaztea.

5 iz. Inform. Ordenagailuan funtzio jakin bat betetzen duen osagaia. Ordenagailuaren PUZa, hau da, prozesatzeko unitate zentrala. CD-ROM unitatea.

unitateen digitu iz. Unitateen zifra. Ik. unitate 3.

unitateen zifra iz. Zenbaki baten eskuin muturreko zifra. Ik. unitate 3; unitateen digitu.

unitu, uni, unitzen

da/du ad. g.er. Elikatu.

untxari

iz. Gorpuzkera fineko ehiza-txakurra, untxi edo erbiak harrapatzeko oso egokia dena.

euskal untxari iz. Euskal Herriko untxari mota.

untxi

iz. Ugaztun marraskaria, erbiaren antzekoa, hura baino txikiagoa, asko ugaltzen dena eta lurrean egiten dituen zuloetan bizi dena (Oryctolagus cuniculus). Untxi emea hilabetean egoten da umedun eta sei aste behar ditu bere umeak hazteko. Untxiek, belar usaintsu pixka bat ematen bazaie hil baino lehentxeago, txit gustu oneko haragia izaten dute. Untxia ala katua?

Flandriako untxi iz. Jatorriz Flandriakoa den untxi arraza; arraza horretako untxia, tamaina handikoa.

untxitegi

iz. Untxiak gordetzen diren toki itxi eta estalia. Beste baserritar bat ere ohartu zen untxitegian hamar untxi falta zitzaizkiola.

untze

iz. Bizk. Iltzea.

untzi

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, untzi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ontzi].

untzitibartar

1 adj. Untzitibarkoa, Untzitibarri dagokiona.

2 iz. Untzitibarko herritarra.

untzuetar

1 adj. Untzuekoa, Untzueri dagokiona.

2 iz. Untzueko herritarra.

upa

iz. Bizk. Upela. Ik. bukoi.

upa lako adj. Bizk. Itzela, berebizikoa. Gutxi hau nahikoa izan da upa lako fama hartzeko. Upa lako erbiak.

upagin

iz. Bizk. Upelgilea.

upategi

iz. Upeltegia. Jendeak nahi duena esango du, baina, ardo kontuetan, upategi klasikoak nahiago.

upel

1 iz. Zurezko xafla ganbilak uztaiez batuz eginiko ontzi handia, batez ere 1.000 litrotik gorakoa, bi buruak oholez estaliak dituena eta ardoa, sagardoa eta kidekoak gordetzeko edo garraiatzeko erabiltzen dena. Ik. upa; barrika; bukoi. Upel oholak. Amontillado upela. Upela baino lodiagoa. Sagardotegian, upelaren ondoan. Upelean irakiten duen ardo egin berriaren antzera.

2 iz. Petrolioarentzat erabiltzen den edukiera-neurria, 158,98 litroren baliokidea dena. Petrolio upelaren prezioa, dolarretan adierazita, bikoiztu egin zen 1978 eta 1985 artean.

upeleratu, upelera/upeleratu, upeleratzen

du ad. Ardoa, sagardoa edo beste zenbait likido upelean bota. Garia jaso eta ardoa upeleratu ondoren.

upelgile

iz. Upelak egiten dituen eskulangilea. Ik. upagin. Arotzek eta upelgileek ere pozik hartzen dute tuiaren zura.

upelgintza

iz. Upelgilearen lanbidea; upelak egitea. Haritzaren zura oso preziatua da, eta zurgintzan, upelgintzan eta ontzigintzan erabiltzen da.

upeltegi

iz. Ardoa, sagardoa eta kidekoak upeletan gorderik dauden tokia edo biltegia. Ik. upategi. Gertatzen da beste askotan, upeltegian dauzkagun ardo on guztiak galtzea.

upsilon

iz. Alfabeto grekoko hogeigarren letra (υ, Υ).

ur

1 iz. (-r- bakunarekin). Isurkari koloregabe, usaingabe eta zaporegabea, ibaiak, aintzirak eta itsasoak betetzen dituena, hidrogeno eta oxigeno atomoz osatua dena (H2O). Ik. lurrun; izotz. Pitxer bat ur. Ur eta ogi hutseko baraua. Ur hartatik edan zuen. Ur hotza, freskoa, epela, beroa. Ur irakinean ez da eulia pausatzen. Ur garbiaren pare. Ur gardena bezain garbi. Ur huts-hutsak, edateko balio ez duen bezala. Itsasoko ura. Iturriko ura. Vichyko ura edaten. Pasatuko dira ura zubiaren azpitik bezala. Ur bila nator berriz ere iturri emankorrera. Ur destilatua. Urez bete. Bainuontziko zulotik behera joan zen, xaboi eta ur artean, tapoia kentzean sortutako zurrunbiloak irentsita. Urak esnea galtzen du, eske soberak adiskidea (esr. zah.).

2 iz. pl. Ur arreak. Moisesek eskua hedaturik, bet-betan urak ireki ziren. Edateko urak nonahi badira Azkainen.

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ur tanta bat. Zer da ur xorta bat itsasoko ur guztiaren aldean? Ur jarioa. Beste batzuetan, makromolekularen ur disoluzio bat erabiltzen da abiapuntu gisa. Ur putzuak. Ur zulo baten ertzean harrizko aska bat zegoen. Egurgile eta ur-ekarle izatera behartu zituen. Bide zaharraren aldeko ur-erreka batean, hiru emazteki ari ziren bokata jotzen. Landa guztia zingira bat zen, bide guztia ur-erreten bat. Zentral nuklearrean ur-isuri bat izan daitekeela uste dute. Adora ezazue zerua eta lurra eta itsasoa eta ur iturriak egin dituena.

4 iz. (Leku atzizkiekin). Itzulipurdika sartu da uretan. Bere behatz muturra uretan busti zuen. Hori ezin da uretan garbitu. Uretara bota zuten. Mutil koskorrak uretatik ateratzeko.

5 iz. (Ibai, aintzira edo itsasokoaz mintzatuz). Ur azpian isuritako olioa urez gain ateratzen da. Hango argiak dira ur barnean ageri, higikor eta berdats, ura bezala. Ur-haizeen joera lagun ez dugunez gero. Ur eremu handia. Gure aitari urak eraman zion etxea. Ur bolada etorri zen eta gizon haren andrea eraman zuen. Hizkuntza gaietan urak bere bidera itzuli direnean. Urak ez daramana, uharrak (esr. zah.).

6 iz. Zukua. Limoi ura. Ur anitz duen udarea.

7 iz. Egoskina. Iltze-belar ura. Belar ura hartu. || Aurtiki ezazu tripakien ura eta ezar baso bat ardo.

(neure, zeure...) burua urari eman g.g.er. (Neure, zeure...) burua uretara bota. Erabaki zuen urari burua eman eta itotzea.

ur ahi, ur-ahi iz. Paperak-eta itsasteko erabiltzen den ur eta irinezko nahastura.

urak bide egin Geroztik urak bide egin du eta kideko esapideetan, denbora asko igaro dela edo gertakari ugari izan direla adierazteko. Balukete zer konta Maiorga gaineko gela zaharrek han ikusi eta hezi diren gazteez!, urak bide egin du, halere, geroztik. Urak bide egin du Agirretar Nikola dolare hartatik bortxaz atera zutenez geroztik. Baina geroztik hona urak bide egin du.

urak hartu1 Ehunez edo arropez mintzatuz, bustitzearen ondorioz tamainaz txikitu. Jertsea zeharo txikitu zitzaidan, garbigailuan sartu eta urak hartuta.

urak hartu2 Ur mineral sendagarriak dituen bainuetxe batean bainuak hartu edo bertako ura edan. Zestoara joan dira urak hartzera.

ur azal, ur-azal iz. Ur masa baten gaina edo gaineko aldea. Ik. ur gain. Ilargia ur azalean bezain aldakorra. Ur-azalean zaudenean, itsas zabalean, ura gardena da, eta urdina. Arrain demontreak oldarrez etorri dira ur-azalera. Txalupa ur azalean ikusi zuenean.

ur bazter, ur-bazter iz. Itsasoan, aintziretan eta ibaietan, ura eta lehorra batzen diren aldea. Urola ibaiko ur-bazterrean. Ur-bazterreko belar ederrean bazkatzen.

ur bedeinkatu iz. Kristau erlijioan, apaiz batek bedeinkaturiko ura. Ur bedeinkatu ontzia.

ur begi, ur-begi iz. Iturburua. Ez dira lurrak hoberenetarik: non-nahi ur-begiak, ihi franko pentzeetan.

ur berro, ur-berro iz. Iturri belarra. Ik. berro 2.

ur bildu iz. Leku jakin batean bildu edo pilaturiko ura. Eta Jainkoak lehorrari izentzat eman zion lurra; eta ur bilduei itsasoa.

ur bizi 1 iz. Iturburuko ur garbia. (Erlijio testuetan, maiz metafora bezala erabiltzen da). Zulatu zuten zelai hartan eta aurkitu zuten ur bizi putzu bat. Utzi zaitut ur biziaren iturri zarena.

2 iz. pl. Marea biziak. Nahi baduzu joan ontziarekin Ligan barna, behar dituzu ur biziak eta itsasgora.

3 iz. pl. Ibaietan, ura oso laster doan zatia. Amuarraina, ur bizietako arraina da. Ander Elosegik zortzigarren postuan amaitu zuen atzo ur bizietako C-1 mailako Munduko Kopako finala.

ur dilista, ur-dilista iz. Ur geldietan hazten den landare belarkara txikia, itxuran dilista gogorarazten duena (Lemna minor).

ur emari, ur-emari iz. Ur-laster baten emaria. Danubio ibaiaren ur emaria segundoko 15.800 metro kubikokoa izatera iritsi da azken egunetan. Elurra urtu ondoren, ibaiaren ur emariak urtero gora egiten du. Iturrien ur emaria.

ur ertz, ur-ertz iz. Ur-bazterra. Ik. ur hegi. Ontzia ur-ertzera eraman zuten. Belaunik belaun, ur ertzean jaio, hazi, koskondu eta bizi izan diren gizakiak.

uretan eragin Xaboiaz edo beste garbigarriren batez garbitu den zerbaiti ur hutsez eragin, garbigarria kentzeko. Ik. urberritu. Arropa xabonatzen eta bihurdikatzen zuen bitartean eta uretan eragiten zion bitartean, Madeleinek ez zuen hausnarketarako astirik izaten.

ur etorri, ur-etorri iz. Ur emaria.

urez adb. Uretako bideak erabiliz. Ik. itsasoz. Oinez abiatu zen Genovara, eta handik urez Bartzelonara. Ametz azalak eramaten baitziren, duela aspaldi, urez Milafrangara.

urez eragin Uretan eragin. Xanpua buru osoan zabaldu behar da, tokirik erasanenak ongi igurtziz; bost minutuz mantendu behar da, urez eragin aurretik.

urez ur adb. Urez; ur gainetik. Bat burdinbidez, bestea urez ur. Lehorreko bideetan bezala, itsasoaren bizkarrean ere, urez ur, oinez zebilen.

ur gain, ur-gain iz. Ur masa baten gaina edo gaineko aldea. Ik. ur azal. Igaro zuten itsasoa ur gainean oinez, ontzi gabe. Berehala agertu zen amuarraina ur-gainera. Ilargia diz-diz ari zen ur gainean.

ur gazi iz. Gatza duen ura, bereziki itsasoko ura. Zerua eta ur gazia batzen diren muga. Garbitu beharko dituzue ur gaziz edo itsasoko urez.

ur geldi 1 iz. Leku batean geldirik dagoen ura. Ur geldiek gaitzak ekartzen dituzte. Kiratsa dario ur geldiari.

2 iz. Aintzira. Niantza deitzen den ur geldi handiaren aldera.

3 iz. Ur barea. Ontzitik zilarrezko ur geldiari begira. Leku zoragarria, ur geldiak, hondartza zabalak.

ur geza iz. Lehorreko ur gatzgabea, itsasokoa ez dena. Ahitzen bada ontzian daramaten ur geza, egarriz hilko dira.

ur gori iz. Irakiten ari den ura. Otondo batzuk ur goritan sartu zituenean.

ur gozo iz. Ur atsegingarria, gustagarria. Zure ele onek bihotz guztia eztitzen didate; ene arima zaurtuarengana datoz, ur gozoa lur agortuaren gainera jausten den bezala. Iturri ugaria, ur gozo bizia.

ur handi 1 iz. Ibaia. Bolaños deitu ur handia behar zuten iragan. Bere burua aurtikitzen du zubi batetik ur handira eta han itotzen da.

2 iz. Ur sakona, ur-bazterrekoa ez dena. Ur handietako arrantza. Ur handietara joan, igerian jakin gabe.

ur handi(eta)ko arrain 1 Pertsonez mintzatuz, eskarmentu handikoa. German ur handietako arraina da; izan konfiantza beragan.

2 Pertsonez mintzatuz, gizartean garrantzi edo eragin handikoa dena. Abokatutzan dirua irabazten ere hasia zen Mandela, baita township-eko ur handietako arrainen estiloaz jabetzen ere. Vatikanoko ur handiko arrain horrek zu egotea eskatu zuen espresuki.

ur hegazkin, ur-hegazkin iz. Ur gainean jar daitekeen hegazkina.

ur hegi, ur-hegi iz. Ur-bazterra. Ik. ur ertz. Ur hegiko lizar lerdenen andanak. Biarritz, bere ur-hegi distirantarekin.

ur jauzi, ur-jauzi iz. Ur-laster baten ibilbidean gertatzen den bat-bateko garaiera aldea, ura goitik behera jaustea eragiten duena; bertatik jausten den ur-masa. Niagarako ur-jauzietan.

ur korronte, ur-korronte iz. Ur-lasterra. Ezin jarki zitzaizkion ur-korronteari.

ur laster, ur-laster iz. Higitzen den ur masa. Ur-lasterraren erdian goaz, ez gaude ja ertzetik begira. Bizitza honen ur-lasterraren ezin gelditua.

ur lo iz. Ur geldia. Ur loan beti hara eta hona ibiltzen den orbela.

ur lurrun, ur-lurrun iz. Fis., Kim. Gas egoeran dagoen ura. Hezetasuna da leku eta une jakin batean airean dagoen ur lurrun kantitatea. Kalkula itzazu igarotzen den ur lurrunaren masa-unitateari dagokion lan garbia eta errendimendu termikoa.

ur mehe iz. (Singularrean nahiz pluralean). Sakonera gutxiko urak. Ik. ibi. Ur meheetan oinez iragaten ahal da ibaia. Kostalderantz abiatu nintzen ur mehean barrena. Ur meheetan galtzen dena, ur handietan ito (esr. zah.).

ur mineral iz. Iturburu bateko ura, gai mineralak disoluzioan dituena. Ik. burdin ur; metal ur. Altzolako ur minerala. Erromatarren garaian, bainuetxeek eta ur mineralek arrakasta handia zuten.

ur negar, ur-negar iz. Lurretik edo harkaitz artetik ateratzen den ur zirrista mehea. Hor gaindi zihoan ur xirripa bat, hamar bat ur-negarrek azkartzen zutena.

ur ondo, ur-ondo iz. Ur-bazterra. Marmolezko tenplua eraikiko dut ur-ondoan.

ur oxigenatu iz. Hidrogeno peroxidoa, desinfektatzaile gisa erabiltzen dena. Ur oxigenatua botatzean, apar zuria atera zen zauritik.

ur parke, ur-parke iz. Jolas parkea, uretan jostatzeko instalazioak dauzkana. Aqualand ur parkera irteera egingo dute DBHko gazteek.

ur ustel iz. Geldi egotearen ondorioz usteldu den ura. Eltxo pozoitsuak datoz ur usteletik.

[Oharra: Hegoaldean mugagabean erabiltzen dena, uretan, uretara, uretatik, Iparraldean mugatu singularrean erabiltzen da: urean, urera, uretik].

uraga

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, uraga-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. uhaga].

urakan

iz. Haize guztiz indartsuko ekaitza. Ik. tifoi; zikloi. 2005ean Katrina urakanak AEBko Atlantikoko kostaldea gogor jo zuen eta hondamendi handia eragin zuen Louisiana, Mississippi eta Alabama estatuetan.

uraker

iz. Notonectidae familiako uretako intsektua, bizkar gainean igeri egiten duena (Notonecta glauca).

uraldi

iz. Uholdea. Uraldiak eraman zuen gure uzta guztia.

uralita

iz. Heg. Amiantoz eta zementuz eginiko materiala, iraunkorra eta erregaitza, hoditeriak eta estalkiak egiteko erabili izan dena. Neguan hotza pasatzen genuen, eta udan beroa, uralitazko estalpe haren azpian.

uranditu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, uranditu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. uhanditu].

uranio

iz. Metal gogor eta trinkoa, nikelaren kolorekoa, erradiazioak berez igortzen dituena (U; zenbaki atomikoa, 92). Plutonioa uranio 238tik lortzen da.

urardo

iz. Ura nahasi zaion ardoa. Niri urardoak sabeleko mina egiten dit; nik, ardo hutsa edo, gehienean, ur hutsa. Lehen zilar ziren, orain zabor; lehen ardo on, orain urardo.

urardotu, urardo/urardotu, urardotzen

du ad. Zerbaiti, ez dagokion gai bat nahasiz, bere funtsa edo indarra galarazi. Hizkuntza bera urardotua zegoen. Euskal kantak hedatu, bai, hedatu behar dira, baina gezatu eta urardotu gabe.

urartuar

1 adj. Urartukoa, Urarturi dagokiona.

2 iz. Urartuko herritarra.

urartuera

iz. Antzinako Urartuko Erreinuan mintzatzen zen hizkuntza.

uraska

iz. Ura gordetzeko edo abereei edaten emateko aska. Zaldientzako uraska apainak.

uraza

iz. Konposatuen familiako baratze landarea, entsaladan jaten diren hosto zabal leunak dituena (Lactuca sativa). Uraza hostoak. Uraza saminak hartuko dituzue. Lau edo bost uraza buru, galantak.

urazilo

iz. Biokim. Azido nukleikoen osagai diren base nitrogenatuetako bat. RNAren osagai nagusiak lau dira: adenina, guanina, zitosina eta uraziloa.

urbanismo

iz. Hirigintza.

urbanistiko

adj. Hirigintzarena, hirigintzari dagokiona. Era guztietako aldaketa ekonomiko, demografiko eta urbanistikoak gertatzen ari diren lur honetan.

urbanizaezin

adj. Admin. Lurzoruez mintzatuz, urbaniza ezin daitekeena. Lurzoru urbanizaezin modura sailkaturiko lursailetan, erabilerak onargarriak izango badira, honako eskakizun hauek bete beharko dira: (...).

urbanizagarri

adj. Admin. Lurzoruez mintzatuz, urbaniza daitekeena. Hirigintza plangintzan hiri-lur edo lur urbanizagarri gisa sailkatzen den lurzoruan, (...).

urbanizatu, urbaniza, urbanizatzen

du ad. Lur eremu bat bizitoki egituratu bihurtzeko behar diren lanak egin. Garai batean, ingurua oraindik urbanizatu gabe zegoenean.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper