Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

tubular

iz. Heg. Bizikletaren pneumatiko mota, barneko hodirik behar ez duena eta uztaiari itsatsia jartzen dena. Bizikletaren kontrola galdu, balazta gehiegi zanpatu, tubularra bere lekutik atera... zergatiak ez du garrantzirik dagoeneko.

tugrik

iz. Mongoliako diru unitatea.

tuhuta

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, tuhuta-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. turuta].

tuia

iz. Ipar hemisferioko lurralde epeletako zuhaitza, nekostaren familiakoa, ezkata formako hosto berde iraunkorrak, azal gorrixka eta zur usaintsua dituena (Thuja sp.). Itxitura eta landare hesiak egiteko erabiltzen dira tuiak.

tuit

iz. Inform. Twitter sare sozialean argitaratzen den mezu laburra. Ik. txio1 3. Albisteak 8.864 tuit sortu ditu segundoko. CIAk egunero bost milioi tuit inguru gainbegiratzen ditu.

tuka

adb. Tu eginez, tu egiten. Haren begitarte ederra tuka desbistatzen. Hasi ziren tuka.

tukan

iz. Hego Amerikako eta Erdiko Amerikako hegazti igokaria, kolore biziak dituen moko lodi handi kakotua, ia gorputza bezain luzea, duena (Fam. Rhamphastidae). Tukanaren mokoak, kanpoko giroaren arabera, tenperatura-aldaketa nabarmenak jasaten ditu gainazalean.

tuku

1 iz. g.er. Goganbeharra, susmoa.

2 iz. g.er. Jelosia.

tuku-tuku

adb. Ipar. eta Naf. Urrats labur geldian. Ik. ttuku-ttuku. Zangoa herrestan bere idi eta orgen aitzinean, edo gibeletik, tuku-tuku.

tul

iz. Sare itxurako ehun mehe gardena, kotoizkoa, harizkoa edo zetazkoa izan daitekeena. Tulezko gonatxo zuri arina.

tulebrastar

1 adj. Tulebraskoa, Tulebrasi dagokiona.

2 iz. Tulebrasko herritarra.

tulio

iz. Kim. Lantanidoen saileko metal zilarkara (Tm; zenbaki atomikoa, 69). Tulioa labana batekin ebaki daiteke.

tulipa

1 iz. Zitoriaren familiako landarea, sustrai erraboilduna eta hosto luzaranak dituena, kolore biziko lore bakar ikusgarria ematen duena; landare horren lorea (Tulipa gesneriana, etab.). Ik. idi-bihotz. Holandako tulipak. Tulipa beltza.

2 iz. Lanparetan argia iragazteko edo apaingarri gisa, argia inguratuz jartzen den estalkia, bereziki tulipa-lorearen antzeko forma duena.

tulipa arbola, tulipa-arbola iz. Ipar Amerikako zuhaitz handia, tuliparen antzeko lore berde-horixkak ematen dituena (Liriodendron tulipifera).

tulubio

1 iz. Ipar. g.er. Uholdea. Tristeziazko tulubio batean itoa.

2 iz. Ipar. g.er. Ekaitza.

tulunbio

1 iz. Ipar. edo Jas. Amildegia. Tulunbioaren ertzean nengoela. Aingeruak dragoia egotzi zuen tulunbioan behera.

2 iz. Irud. Zure jujamenduen tulunbioan barna sartzen naizenean.

tumore

iz. Med. Ohi baino gehiago eta azkarrago hazten eta ugaritzen den zelula multzoa. Burmuinean zerbait zuela uste zuen, tumore bat agian.

tumular

adj. Tumuluarena, tumuluari dagokiona.

tumulu

1 iz. Hilobiak, bereziki historiaurrekoak, estaltzen dituen lur edo harri pila. Erroimendiko lepoko harrespil eta tumuluak.

2 iz. Lurraren maila baino gorago eraikia den hilobia. Etxearen gainean tumulu handi bat altxatu zuten, eta belar berdez eta krabelin zuriz estali zuten.

tuna1

iz. Heg. Unibertsitateko ikaslez osatutako musika taldea, bandurriez eta gitarrez lagundurik eta antzinako arropa kapadunez jantzirik, herri kantak kalez kale kantatzen aritzen dena. Salamancako Unibertsitateko tuna.

tunan ibili Bizk. Lgart. Parrandan ibili.

tuna2

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, tuna-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tona2].

tunante

adj. Heg. Herr. Alproja, pikaroa. Elizatik ihesi gabiltza, tunanteekin sozio. Zure denboran izan zara tunantea eta litxarra.

tundra

iz. Geogr. Eskualde artiko eta antartikoetako ordoki zingiratsu eta zuhaitzik gabea, goroldioz eta likenez estalia izaten dena. Tundra eta taiga. Siberiako tundretatik Arabiako basamortuetaraino.

tunel

1 iz. Lur azpian egiten den igarobidea. Baionara trenean zeramatela, tunel batean sartzerakoan (...). Itsaspean tunel bat eginez.

2 iz. Irud. Heriotzaren tunel ilun horren barrenean.

tungsteno

iz. Kim. Wolframa.

tunika

iz. Grekoen eta erromatarren soineko zabala eta luzea, soingainekoaren azpian alkandora gisa eramaten zutena; antzinako tunikaren gisako jantzia. Tunika zuria eta larruzko gerrikoa. Izter erdirainoko tunika bat aski zuela.

tunisiar

1 adj. Tunisiakoa, Tunisiari dagokiona.

2 iz. Tunisiako herritarra.

tunistar

1 adj. Tuniskoa, Tunisi dagokiona.

2 iz. Tunisko herritarra.

tunt

iz. (Ezezko esaldietan). Ipar. Ezer ere ez. (tuntik forman erabiltzen da). Ik. tut. Tuntik ez da ikusten. Ez dut sinesten tuntik. Tuntik ez dela zozoa. Tuntik ez dugula guk horren beharrik.

tuntun1

iz. Danbolina. Tuntun hotsa dator. Tuntun-jotzailea.

tuntun2

adj. Emakumezkoez mintzatuz, ergela, zozoa. Ik. tonto. Neska tuntuna. Gaztetxo, ez zaitez tuntuna izan.

tuntundu, tuntun/tuntundu, tuntuntzen

da/du ad. Tuntun bihurtu. Goizetan jaikitzen naizenean, zeharo tuntunduta aurkitzen naiz.

tuntur

1 iz. Bizk. Muturra.

2 adj. Kakotua, makurra; konkorduna.

tunturro

iz. Iturengo eta Zubietako joaldunek buruan eramaten duten txano konikoa. Joareak ongi jantzita, tunturroak zuzen eta isipua dantzan.

tuntux

iz. Buia. Tretzak botata, tuntuxa tretza kordelari lotzen zioten.

tupa

iz. Tuparria.

tuparri

iz. Buztinez eta kare haitzez osaturiko harria. Ik. merla. Badira tuparriak kare asko daukatenak eta buztin lurrentzat txit onak direnak.

tuparritsu

adj. Tuparri asko dagoena, tuparriz betea.

tuper

iz. Tapa hermetikoa duen ontzia, eskuarki plastikozkoa, elikagaiak gordetzeko edo garraiatzeko erabiltzen dena. Udalak herritarrak animatu nahi ditu arrandegi eta harategietan erosketa tuperrarekin egitera.

tupiki

1 iz. Gip. Zenbait metali ematen zaien izena; bereziki kobrea, brontzea edo burdinurtua. Egiazko lirikaren urrearen aldamenean gainerako guztia ez da tupiki ozena baizik. Tupikizko bi kirteneko kazola batean.

2 iz. Gip. Kobrezko, brontzezko edo burdinurtuzko ontzia. Hor dauzkazu tupiki, eltze eta pertzak.

tupina

iz. Eltzea. Lurrezko eltzeari burdin tupina bat oihuz hasi zitzaion. Tupina estalkia. Bizpahiru tupina larritan urdai berri zatiak egosaraziko ditu.

tupinagile

iz. Tupinak egiten dituen eskulangilea.

tupustarri

iz. Behaztopa-harria. Ez zuen tupustarri horretan estropezu egin.

tupustean

adb. Ipar. Bat-batean, ustekabean. Tupustean sartu zen. Eztabaida hori ez zen nornahik tupustean trenkatzekoa.

tupust egin

du ad. (nor osagarririk gabe). Oztopatu, behaztopatu. Gudariak gudariarekin tupust egin eta lurrera erori dira biak!

tupust eragin Oztoparazi. Noizean behin harriek tupust eragiten digute.

tupusteko

adj. Ipar. Bat-batekoa, ustekabekoa. Tupusteko oldarra.

tupustez

adb. Ipar. Bat-batean, ustekabean. Ik. tupustean. Handik hiru asteren buruko zendu zen tupustez.

turba

iz. Zotal ikatza. Ik. zohikatz.

turbante

iz. Buruaren inguruan biltzen den telazko zerrenda luzea, jatorriz Ekialdekoa, zenbait lurraldetan buruko gisa erabiltzen dena. Mairuen turbante zuriak.

turbina

iz. Uraren, lurrunaren edo gas baten indarrez biratzen den gurpil paladun batek osatzen duen motorra. Indarretxe bateko turbinak.

turbo

iz. Teknol. Turbokonpresorea.

turbokonpresore

iz. Teknol. Barne errekuntzako motorretan, bereziki diesel motorretan, turbina batek eraginda ibiltzen den konpresorea, zilindroetan aire eta erregai gehiago sartzeko erabiltzen dena.

turborreaktore

iz. Gasezko turbina duen erreakzio motorra.

turbulentzia

1 iz. Fis. Higitzen ari den fluido baten partikulen egoera nahasi eta zurrunbilotsua. Uraren turbulentzia edo abiadura txikia denean, suspentsio materiek sedimentuak eratzen dituzte.

2 iz. Batez ere pl. Meteorol. Atmosferan, lurretik hurbil dauden geruzetan gertatzen diren zurrunbiloak, haizearen indarraren eta direkzioaren bat-bateko aldaketa bortitzaren ondorio direnak. Zerua belztu egin zen eta hegazkina hosto bat bezala mugitzen hasi zen, turbulentzien ondorioz.

turbustu, turbuts/turbustu, turbusten

1 da/du ad. Zub. Uhertu. Zure higialdi batek itsasoak nahasten eta turbusten ditu.

2 da/du ad. Irud. Zub. Arrazoi naturala, bizioek turbustua ez dena.

3 (Partizipio burutua izenondo gisa). Zub. Iturri turbustua.

turismo

iz. Atsegin hartzeko bidaiatzea; atsegin hartzeko bidaien inguruko jardunen multzoa. Turismoa egin. Turismo bulegoa.

turista

iz. Turismoa egiten ari den pertsona. Atzerriko turistak.

turistiko

adj. Turismoarena, turismoari dagokiona. Bidaia turistikoak egiten zituzten. Hiri turistikoa. Garapen turistiko eta ekonomikoa.

turkesa

1 iz. Kolore urdin argia duen harribitxi gogorra, aluminio eta kobre fosfatoz osatua. Turkesaz egindako lepokoak gustatzen zitzaizkion, eta belarritako luzeak. Turkesa koloreko itsas gaina.

2 adj. Urdin argia. Eraikinaren ingurua zeru turkesak betetzen du.

3 iz. Kolore urdin argia.

turkiar

1 adj. Turkiakoa, Turkiari dagokiona. Turkiar literatura.

2 iz. Turkiako herritarra.

turkiera

iz. Turkiako hizkuntza.

turkmen

1 iz. Turkmenistango leinu bateko kidea. Uzbekoen jatorri berekoak dira turkmenak eta kirgizistandarrak.

2 adj. Leinu horretakoa, leinu horri dagokiona. Ordezkari turkmenak.

turkmenera

iz. Turkmenen hizkuntza, batez ere Turkmenistanen mintzatzen dena.

turkmenistandar

1 adj. Turkmenistangoa, Turkmenistani dagokiona.

2 iz. Turkmenistango herritarra.

turko

1 adj./iz. Turkiarra. Bi mila turko hilotz eta bost mila atzituak geratu ziren.

2 adj./iz. X. mendean Ekialde Hurbilean eta Anatolian kokatu zen Erdialdeko Asiako herri batekoa. Printzesa turko bat anitz famatua.

turmalina

iz. Miner. Granitoetan aurkitzen den minerala, harribitxi gisa erabiltzen dena. Zeramikazko plakak, turmalinazko inkrustazioekin.

turnada

iz. Ipar. Ostatu, taberna edo kidekoetan, lagun talde bateko kideen artean banatzen den edaria edo janaria. Ik. erronda 3. Hemengo edateko moldean, bakoitzak bere aldian denen turnada pagatuz.

turnatu, turna, turnatzen

da/du ad. Ipar. Itzuli.

turroi

iz. Arbendolak edo beste zenbait fruitu lehor eztiarekin eta azukrearekin nahasiz egiten den gozokia. Nork ez du jango turroia eguberrietan?

turrusta

iz. Zulo, iturri edo hodi batetik ateratzen den isurkari baten jario etengabea. Ik. zurrusta. Euri handien ondoan iturriko turrusta azkarragoa da. Negar turrustak.

turrustan adb. Turrustaka. Mahai zuri luzea eta Nafarroako ardoa turrustan.

turrustaz adb. Turrustaka.

turrustaka

adb. Isurkariez mintzatuz, ugari. Ik. purrustan; zurrutaka. Isurtzen dute ura ez xortaka, baina bai turrustaka. || Ezpain luzeetarik gezurra turrustaka aurtikitzen duelarik.

turrut

onomat. Uzkerraren eta antzeko hotsen onomatopeia.

turrut egin Ipar. Porrot egin.

turtuki

iz. Urak mugitzen duen turbina. Ik. azelin. Bihotzaren taupadek turtukiarenak ziruditela.

turtzioztar

1 adj. Turtziozkoa, Turtziozi dagokiona.

2 iz. Turtziozko herritarra.

turuta

1 iz. Tronpeta, korneta, adarra eta kideko haize musika-tresnei ematen zaien izena. Turuta-hots ozena. Zalaparta handia atereaz, adar eta turuta soinuz. Turuta jo.

2 iz. Putz egitean soinua ateratzen duen tutua, turuta itxura duena. Zer iruditzen zaizkizu futbol zelaietako turutak?

3 iz. Soinu ozena ateratzen duen tresna mekaniko edo elektrikoa, auto, itsasontzi edo trenetan, seinale gisa erabiltzen dena. Ik. tutu 3; bozina; sirena 2; klaxon. Nonbaitetik automobil baten turuta-hotsa heldu zen. Berrogeita hamar bat autok ireki zuten martxa eta turuta jotzen aritu ziren etengabe.

turuta jotzaile, turuta-jotzaile iz. Turuta jotzen duen pertsona.

tusuri

iz. Zub. Zah. Deabrua.

tut

iz. (Ezezko esaldietan). Ezer ere ez. (esan, jakin, erantzun eta kideko aditzekin erabiltzen da batez ere, tutik forman, eta ere partikula ere har dezake). Ik. tunt. Euskaraz tutik ez zekien. Tutik ez du esan. Nire erreguek ez dute tutik ere balio. Ez zion tutik erantzun. Ez dut ia tutik ulertzen horien auzia.

tuta1

1 iz. Ipar. Turuta.

2 iz. Ipar. [Oharra: Euskaltzaindiak, tuta-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'tutua, hodia' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tutu; hodi].

tuta2

adj. Ipar. Pertsonez mintzatuz, ganora gutxikoa. Mihi gezurtiaz diru biltzen ari dena tuta eta zoroa da.

tutarrez

adb. Bizk. Erabat, guztiz. Grina oker eta gehiegizkoa gizonen bihotzetatik tutarrez kentzeko.

tute

iz. Heg. Karta-jokoa, gehien balio duten kartak erregea eta zalduna direna, helburutzat ahalik eta puntu gehien lortzea duena. Tutean jokatu.

tuterar

1 adj. Tuterakoa, Tuterari dagokiona.

2 iz. Tuterako herritarra.

tutore

1 iz. Adingabe edo ezindu baten arduraduna, lege auzietan haren ordezkari dena. Tutore-karguaren oinarrizko betebeharra da bere zaintzapeko umezurtzaren aita bihurtzea eta haren ondasunak jagotea.

2 iz. Ikasleak ikasketetan aholkatzeko eta gidatzeko eginbidea duen irakaslea. Jose izeneko fraidea izan genuen filosofia irakasle eta tutore. DBHko hirugarren mailako ikasleen tutore izan zen iaz.

tutoretza

iz. Tutorearen jarduera edo kargua. Ik. zaintza. Seme-alaben tutoretza kendu diote amari. Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden gazteak zaintzen dituzten langileei prestakuntza emango zaie.

tutsi

1 iz. Ruanda eta Burundiko etnia bateko kidea. Ruandako epaileak 1994an tutsien eta hutuen artean izandako sarraskiak epaitzen ari dira.

2 adj. Etnia horretakoa, etnia horri dagokiona. Gobernuaren aurka matxinatu direnen artean gerrillari tutsiak daude.

tutu

1 iz. Hodia. Tutu baten bidez hitz egiten dute behekoekin. Tutua zikinez beterik itxita zegoelako. Drainak dira baxerazko tutu batzuk, muturra batak bestearen barnean sartzen dutenak.

2 iz. Turuta, adarra. Tutua du Rolandok jotzen berehala.

3 iz. Turuta, bereziki autoetakoa. Ik. bozina.

tutueria

iz. Hoditeria.

tutulikatu, tutulika, tutulikatzen

du ad. g.er. Engainatu, liluratu.

tutulu

adj./iz. Inozoa, adimen gutxikoa. Gizon tutulua.

tutxulo

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, tutxulo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. dutxulu].

tuvaluera

iz. Tuvalun mintzatzen den hizkuntza.

tuvalutar

1 adj. Tuvalukoa, Tuvaluri dagokiona.

2 iz. Tuvaluko herritarra.

tuvera

iz. Tuvako Errepublika Federatuan mintzatzen den hizkuntza.

tuztatu, tuzta, tuztatzen

du ad. Tuz zikindu, tuz bete. Jesu Kristo tuztatu zutenak.

twist

iz. Mus. Jatorriz Ameriketako Estatu Batuetakoa den dantza mota, erritmo bizikoa, XX. mendeko 60ko hamarkadan boladan egon zena eta, hankak ia mugitu gabe, sorbalda, aldaka eta belaunei eraginez dantzatzen dena; dantza horren musika. Euskal Herrian rock-and-rollak sekula dirurik eman ez badu, twistak are eta gutxiago.

txabeta

iz. Heg. Teknol. Ardatz batean ahokatutako pieza bat ardatzarekin batera bira dadin, bietan egindako mataderetan sartzen den pieza.

txabola

1 iz. Mendi edo landako etxe txikia, abereak eta tresnak gordetzeko erabiltzen dena. Artzain txabolak. Txabola gainari teilak ezartzea. Ikazkin txabola. Txabola gisako aterpe gaizki antolatuak. Lohiaren ordez urrea, txabolaren ordez jauregia.

2 iz. Hiriko auzo txiroetako eraikina, solairu bakarrekoa eta pobreki egina. Aldirietan txabola errukarriek beren aurpegi itsusiak erakutsiko dizkizute.

txabusina

1 iz. Etxean egoteko janzten den jantzi lasaia, gehienetan mahukaduna, aurrealdetik lotzen dena. Azpiko arroparen gainetik txabusina jantzi eta pertsiana ireki zuen.

2 iz. Erietxe, laborategi, ile apaindegi eta kidekoetan, arropa ez zikintzeko janzten den soinekoa. Ik. mantal. Laborategiko txabusina zuria.

txadar

1 adj. Txadekoa, Txadi dagokiona.

2 iz. Txadeko herritarra.

txahal

iz. Behiaren umea, arra nahiz emea. Ik. zekor; aratxe; biga. Sei hilabeteko txahala. Txahal gizen guria. Txahal gaztetxo bat. Urrezko txahala gurtzen.

txahalki

iz. Txahal okela, txahalaren haragia. Txahalki xerra ederra.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper