Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

saharar

1 adj. Saharakoa, Saharari dagokiona. Saharar agintariak.

2 iz. Saharako herritarra.

sahaski

iz. Sahatsaren zura.

sahasti

iz. Sahatsak dauden tokia; sahats basoa.

sahats

iz. Salix generoko zenbait zuhaitz edo zuhaixkaren izen arrunta. Ik. zume. Sahatsa da Euskal Herrian lehen loratzen den landarea. Sahats hostoaren antzeko azkon muturra.

sahatsuri

iz. Ipar. Satitsua.

sahets

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, sahets-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. saihets].

sai

1 iz. Hegazti harraparia, handia, mokoa kakoduna eta burua eta lepoa soilak dituena, batez ere abere hilak jaten dituena (Gyps fulvus). Ik. putre. Saiak eta miruak, okela ustela non, beti igarri. Sai erpeak.

2 iz. Irud. Industriako arranoak, bankuetako saiak.

saiakera

1 iz. Saiatzea, saioa.

2 iz. Gai jakin bati buruzko gogoetak biltzen dituen hitz lauzko idazlana, gehienetan ez oso luzea. Filosofia-saiakera. Euskal eleberrigintzari buruzko saiakera. Saiakera saria. Saiakera idazlea.

saiakeragile

iz. Saiakera idazlea. Bergamin poeta berantiarra izan zen eta saiakeragile aparta, Espainiako XX. mendeko onenetakoa.

saiaketa

iz. Saiatzea. Ik. ahalegin. Ez du saiaketa luzeetan aritu beharrik izan.

saiakuntza

iz. Saioa, esperimentua. Argiaren abiadura neurtzeko saiakuntza.

saialdi

iz. Norbait zerbait lortzen saiatzen den aldia; saioa. Gauza guztiak utzi artean Jesusen eskuetan, ez duzu izango atsegin osorik; ez da hori lehenbiziko eta bigarren saialdian egin ohi den gauza, baina egin daitekeena da.

saiarazi, saiaraz, saiarazten

du ad. Saiatzera behartu.

saiarre

iz. Saia.

saiatu, saia/saiatu, saiatzen

1 da ad. Ahalegindu, saioa egin. Bide honetatik ez ote da inor saiatu? Ez da deus lortzen saiatu gabe. Ez zen gehiegi saiatu. Euskara arlo horretan gutxi saiatua dugulako.

2 da ad. (Dagokion osagarriak -n edo -tzen atzizkia hartzen duela). Mutilak ederki saiatu zaizkigu beren lanean. Ni ere zurekin honetan nadin saia. Bestela adierazten saiatuko naiz. Hobe genukeela indarrak neurtzen saiatu, borrokan hasi baino lehen. Eginahalean saiatu zen bereizketa egiten.

3 da ad. (Dagokion osagarriak -tzera atzizkia hartzen duela). Ardia artzainarekin dagoenean, otsoa ez da saiatzen hari ezer egitera.

4 du ad. Saiakuntza egin. Hobekuntza tekniko batzuk ere saiatu nituen. Etxeko logelan askotan saiatu nuena egin nuen.

5 du ad. Soineko bat jantzi, batez ere behin-behinekoz josia dagoenean, gorputzari egokitzen zaion ikusteko. Ik. probatu 3. Dendan zortzi alkandora saiatu zituen, baina denak txiki zituen.

6 (Partizipio burutua izenondo gisa). Asko saiatzen eta ahalegintzen dena. Ik. zail 6. Ikasle saiatua. Langile saiatua. Mutil zintzo eta saiatu horietakoa zen. Irakasle saiatuagoak zituztelako.

saiatze

iz. Ahalegintzea, saioa egitea. Gogoratzen saiatzen naiz, eta bere aurpegiaz zehatz oroitzen ez naizela ohartzen naiz saiatze berean.

saieta

iz. Gezia, dardoa.

saietera

iz. Leiho meharra; saietak jaurtitzeko leihoa. Ukuiluko saietera. Saietera estu batetik egunaz sartzen zitzaion argiantzak, leku hura zein izugarria zen ikusteko baizik ez zion balio. Presondegiko saietera zuloan.

saihera

iz. Ipar. g.er. Taldea. Haur saihera guztia hasiko zen oihuz.

saihesbide

iz. Hirigunea saihesten duen bidea. Luizi handia gertatu zen N-1 errepidearen eta A-8 autobidearen lotunean, Donostiako saihesbideko sarreran.

saiheska

adb. Aurrez aurrekoa ez den norabidean edo egoeran; saihetsetik. Ik. zeharka. Zezena saiheska etorri zitzaion. Ontziak saiheska elkarri hurbiltzen. Ukaldiak gainetik, azpitik, saiheska, zuzenean ala zeharka. Baina zuzen bedi pixka bat, saiheska doala dirudi eta.

saiheski

iz. Saihetseko okela. Saiheski babarrunetan egosia baino nahiago omen dute hori. Txerri saiheskia.

saiheste

iz. saihestu aditzari dagokion ekintza.

saihestu, saihets/saihestu, saihesten

1 da ad. Bidetik atera, baztertu. Bidean, saihestu zen Judas abisu ematera juduei non zen Jesus. Beste euskalkikoetatik gutxien saihesten diren formak hautatuz.

2 du ad. Kaltegarria, zaila, desatsegina edo arriskutsua den zerbaiti buru ez egiteko, hari itzurtzeko edo hura alboratzeko eran aritu. Traba eta debekuak saihesteko. Kolpea saihestu. Ezin saihestuzko borroka.

saihets

1 iz. Gizakien edo abereen enborraren albo bakoitza. Tiroa ezkerreko saihetsetik bihotzeraino sartu zitzaion. Buztanaz saihetsak ditu jotzen. Saihetseko lantza kolpea.

2 iz. Alboa, aldamena. Jesusen bi saihetsetan gurutziltzatu zituzten bi ohoinak. Etxe saihetsean, mahats mulkoz betea den aihena. Barnea oro, goia, behea eta saihetsak, marmolez estalia da. Munduari lau saihetsetatik su emanik. Noraino betetzen diren lege horiek beste kontua genuke eta nahiago nuke lintzura irristakor horren saihetsetik pasatu. || Hizkuntzalaria naiz, eta literaturaren saihetsetik gehienez ere ibili den hizkuntzalaria.

3 iz. Saihets hezurra. Makilaka, saihetsak hautsi dizkiote.

saihets hezur, saihets-hezur Ornodunetan, bizkarrezurretik bularrezurrera bitarteko hezur zapal eta kurbatuetako bakoitza. Lo honetan zetzala, Jainkoak saihets hezur bat atera zion.

saihetsalde

iz. Saihetsa, alboa. Asto bat, bizkarra eta saihetsaldeak haragi bizitan zituena. Elizaren atzealdean eta saihetsaldean lerro-lerro jarri zituzten gereziondoak.

saihetsezin

adj. Ezin saihestuzkoa. Horrenbeste gizon elkartzen direnean, saihetsezinak dira nahasketak eta liskarrak.

sail

1 iz. Lurzatia edo lur eremua; bereziki, ereiteko edo zerbait landatzeko egokitu eta prestatzen den lurzati mugatua. Ik. alor. Arto sail ederrak. Badira mendi sail handiak ezeren etekinik gabe dauzkaten herriak. Sagarrondoz landaturiko bi sail.

2 iz. Zernahi giza jardun banatzen den zati bakoitza. Ik. arlo 3. Nabarmenegiak dira hizkuntzaren sail honetan hobe beharrez egin diren hutsak. Euskaldun batek letra sailean inoiz burutu duen egitekorik larrienetakoa. Nork bere sailean nagusi izan behar du, eta bestearenean mirabe. Bi sailetan bereizi ohi da gure gramatikan morfologiaren eremua: izen jokoa eta aditz jokoa. Polizia saileko eleberria.

3 iz. Erakunde baten antolaketan bereizten diren zatietako bakoitza. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila. Euskaltzaindiaren Iker saila eta Jagon saila. Unibertsitatean galesa erabiltzen dute zelta sailean. Salmenta saila. || Aldizkari honetan gai batzuentzat sail bereziak ditugu.

4 iz. Taldea; talde batean, irizpideren baten arabera bereizten diren zatietako bakoitza. Gizonak sail batean, emakumeak bestean. Hogeita lau sailetan bereizita zeuden Israelgo apaiz guztiak. Irakurle sail bakoitzak gogoko duen bazka hartu behar luke idazleengandik. Eta ikusi zituen hargana zetozen jende sail handiak. Gudari sail ikaragarriak.

5 iz. Multzoa; multzo batean, irizpideren baten arabera bereizten diren zatietako bakoitza. Kultura hitzek sail berezia osatzen dute mendebaleko hizkuntzetan. Oihenarten atsotitzen artean, sail batek "Biscaye" hitza darama izenburutzat. Bertso sail hori Txirritarena da. Liburu sail honetan, elkarren ondoan irten dira argitara bi eleberri horiek. Aditzaren kontuan, euskalkien arteko gerra ez da euskalkiena; adizki sail batena dugu. Zenbaki osoen saila.

sailean adb. Ilaran. Sailean agertzen direnez gero, bat bestearen hurren, sailean aipatu beharko ditugu. Atseginago zaizkigu horrelako ardi galduen ibilerak, beti bertute bidetik sailean dabiltzanenak baino.

sailburu

iz. Erakundeen antolaketan, sail baten burua edo arduraduna. Euskaltzaindiko Iker sailburua. Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Ingeles filologia sailburua. Salmenta sailburuari.

sailburuorde

iz. Sailburuaren ordekoa edo laguntzailea. Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea.

sailburuordetza

iz. Administrazio sail bat banatzen den zatietako bakoitza, sailburuorde batek zuzentzen duena.

sailka

adb. Sailetan. Eseraraz itzazue gizonak sailka, berrogeita hamarnaka. Mintegia zatitu egin behar duzu, sailka ipini.

sailkaezin

adj. Sailkatzen zaila dena; bitxia, berezia. Eta Giant Sandekin hasi zenetik hogei urte pasatu direnean, sailkaezina izaten jarraitzen du, folkaren, rockaren eta countryaren tradizioak bere erara iraultzen baititu. Proposamen artistiko harrigarri eta sailkaezina.

sailkagailu

iz. Gauzak sailkatzeko gailua edo tresna.

sailkapen

iz. Sailkatzea; horren ondorioa. Linneus-en landareen sailkapena. Sailkapen fasea jokatu ondoan, finalerdiak jokatuko dituzte lehen laurek.

sailkatu, sailka/sailkatu, sailkatzen

1 du ad. Multzo edo talde bat, arau edo irizpideren baten arabera, sailetan banatu. Gizakiak eta giza lanak neurtzeko eta sailkatzeko bide asko daude. Alfabetoaren ordenaren arabera sailkatuak dauden izenak. Lau aldaera horiek nik bitara sailkatuko nituzke lehen kolpean.

2 da ad. Lehiaketa batean leku jakin bat lortu; lehiaketa batean jarraitzeko aukera lortu. Kanporaketan 8. postuan sailkatu zen. Saio bakoitzeko onena zuzenean sailkatu zen finalerako.

sailkatzaile

adj./iz. Sailkatzen duena. Helburu sailkatzailea duen dialektologian. Txostena karpeta sailkatzaile batean zuen, beste dokumentu batzuekin batera. Hor sailkatzaile bakoitzaren irizpidea ikusi beharko litzateke.

sailkatze

iz. Multzo edo talde bat, arau edo irizpideren baten arabera, sailetan banatzea. Sailkatze lanari ekiten dio hemen ere.

sailordetza

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, sailordetza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. sailburuordetza].

sain

iz. g.er. Lumera, itsas animalien gantza. Sainez beteriko kriseilu beltz koipetsuak.

saindu

iz. Ipar. edo Jas. Santua.

sainduetsi, sainduets, sainduesten

du ad. Santutu. Jainkoak berak hautatu eta sainduetsi du asteko zazpigarren eguna.

sainduki

adb. Ipar. Santutasunez. Ik. santuki. Sainduki bizi. Erabil bedi sainduki zure izena.

sainga

iz. Ipar. eta Naf. Zaunka. Ez duzu entzun deus harrabotsik edo zakur saingarik zuen etxe inguruan?

saintgeorgestar

1 adj. Saint George's-koa, Saint George's-i dagokiona.

2 iz. Saint George's-ko herritarra.

saintjohnstar

1 adj. Saint John’s-koa, Saint John’s-i dagokiona.

2 iz. Saint John’s-ko herritarra.

saintvincentar

1 adj. Saint Vincent eta Grenadinetakoa, Saint Vincent eta Grenadinei dagokiena.

2 iz. Saint Vincent eta Grenadinetako herritarra.

saio

1 iz. Norbaitek, zerbaitetan duen gaitasuna ikusteko, egiten duen ariketa; ondorioaz ziur egon gabe egiten den ariketa. Ikasle apal baten saio kaskarrak. Alferrikako saioak (Ik. ahalegin). Saioetan teoriak, eta teoria zuzenak, izan behar du gidari. Lur jorik ikusten genuen Roberto Rosellini azken urteetan, saio adina huts egiten ezkontzan eta zineman. Halako batean, saio antzean bezala, aszetikari dagokion hiztegia hasi nuen. Euskalki nahastea ere saio tankera horretatik datorkio liburu honi. Zenbait saio egina nintzen laborategian.

2 iz. Helburua lortzen ez duen ekintza. Lapurreta saioa. Estatu kolpe saioak huts egin du.

3 iz. Jardunaldia, batez ere jendaurrekoa. Ik. irratsaio. Afalondoan bertso saio bat kafetxo bana hartuta. Goizero gimnastika saioa egin. Dantza saio ikusgarria. Saio latzenak eginagatik batere nekatzen ez dena. Jai haietan egin zen bertsolari saioan. Txistulariek saioa azkendu zutenean.

4 iz. Saiakera, idazlana.

saio hodi, saio-hodi Hodi itxurako beirazko ontzi txikia, kimikako esperimentuetan erabiltzen dena. Ikerketa askotan badira saio-hodi batean ezin egin daitezkeen probak.

saiotxo

iz. Adkor. Saioa. Nik ere egingo nuke saiotxoren bat edo beste neure aldetik. Finala hasi aurretik, ordu erdiko saiotxo arina egin dut.

saizuri

iz. Saiaren familiako hegaztia, gaztaroan arrea eta helduaroan zurixka dena (Neophron percnopterus).

saka

iz. Zaku handia.

sakabanaketa

iz. Sakabanatzea. Zazpi hautagai aurkeztu dira, asko, eta horrek botoen sakabanaketa ekarri du. Presoen sakabanaketak sufrimendua besterik ez dakar.

sakabanatu, sakabana, sakabanatzen

1 da/du ad. Barreiatu. Jendea sakabanatu zenean. Bere ardiak gehiegi sakabanatu dira. Haizeak sakabanatzen ditu garrak lurraren gainean milioika txinparta bihurturik. Europa eta Ameriketako aldizkarietan sakabanaturik zeuden euskal poemak. Hor-hemen sakabanatuak.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Herri txiki sakabanatuetan. Gure ondasun sakabanatuak biltzen.

sakabanatzaile

adj. Sakabanatzen duena.

sakabanatze

iz. Barreiatzea.

sakadura

iz. Presioa.

saka egin

dio ad. (nor osagarririk gabe). Bultza egin. Lagunei besoaz saka eginaz. || Eta hor saka eta hemen bultza, bientzako lain tarte egin zuten.

sakaila

1 iz. Ipar. Sakia, zauria.

2 iz. Ipar. Sarraskia.

sakailaketa

iz. Sarraskia, hilketa handia.

sakailatu, sakaila/sakailatu, sakailatzen

1 du ad. Ipar. Zauriz bete.

2 du ad. Ipar. Suntsitu, sarraskitu. Hasi ziren israeldarren herria sakailatzen. Gerrateak sakailaturiko herrialdeetako haurrei laguntza emateko.

3 du ad. Ipar. Gaztainei hortzekin azalean koska edo ebaki txiki bat egin. Gaztainak sakailatu gabe paratu bide dituzue erretzen, panpaka ari dira.

sakakada

iz. Bizk. Bultzada. Jokalarien artean ere, giroak kutsaturik edo, jokoa gogortzen zihoan, zartadak eta sakakadak ugaritzen.

sakalari

iz. Sakatzailea.

sakan

iz. Sakonunea, mendiartea. Ik. ibar. Oiartzun, Irun eta Hondarribia dauden sakanean.

sakangune

iz. Sakonunea.

sakarido

iz. Kim. Gluzidoa.

sakarimetro

iz. Kim. Likidoen azukre kopurua neurtzeko erabiltzen den tresna.

sakarina

iz. Gai zuria eta guztiz eztia, azukrearen ordez erabiltzen dena. Deskafeinatu bat eskatu zuen, sakarinarekin.

sakarosa

iz. Kim. Azukre arrunta, glukosa eta fruktosaz osatua. Sakarosa, batez ere, azukre-kanaberatik eta erremolatxatik lortzen da.

sakarri

iz. g.er. Botaharria.

sakats

adj. Gip. Pertsonez mintzatuz, zimela, segaila.

sakatu1, saka/sakatu, sakatzen

1 du ad. Zerbaiten gainean indarra edo presioa egin. Sagarrak sakatu dolarean.

2 du/dio ad. Gailu, tresna edo kidekoren bati eragiteko, leku jakin batean indarra edo presioa egin. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Botoia sakatu. Behin eta berriz sakatu zuen txirrina. Errebolberra destatu eta katua sakatu zuen, azkenik. Sakatu pedalari.

3 du ad. (Gezurra, ziria edo kidekoren bat) sartu. Ez didak niri holako gezurrik sakatuko. Ederra sakatu zion inozo hari! A zer ziria sakatu zion! Gauza txarra ontzat inori sakatzen.

4 du ad. Ipar. Bultza eginez sartu. Iluntzean karro tzar batzuk jinik, higitzeko on ziren gizon guztiak heien barnean sakatu zituzten.

5 du ad. Jo. Sakatu eta ostikopetzen dute ardura gabe. Hik maka, nik saka (esr. zah.).

sakatu2, saka/sakatu, sakatzen

du ad. Sakea atera. Elizaraino sakatzen zuen zortzi ontzako pilota. Azpeitikoak ere ederki sakatu zuen.

sakatzaile

iz. Sakea ateratzen duen pilotaria. Aurtengo binakako txapelketan sakatzaile trebea dela erakutsi du Barriolak.

sakatze

iz. sakatu aditzari dagokion ekintza. Argazkiak atera ahal izango ditu botoi-sakatze hutsarekin.

sake

1 iz. Pilota-jokoan eta kidekoetan, jokaldia hasteko pilota jaurtitzea. Sakea atera. Sake ona atera du. Ezin izan du sake gaizto hori eraman. Nolako sakea, halako errefera (esr. zah.).

2 iz. Lgart. Ateraldi zorrotza. Hark bazeuzkak sake batzuk tripak botatzekoak.

3 iz. Lgart. Asko jateko eta edateko gaitasuna. Denak jatun onak, baina amonaren sakea! Kristoren sakea dauka Txominek (Ik. tripontzi).

sake-erremate Heg. Kirol. Pilota-jokoan, sakea egin duen pilotariak bigarren pilotakadan tantoa egitea. Tanto gehienak sake-errematez lortu zituen. Sake-erremate teknikak tanto ugari eman zizkion. Pilota motelagoak aukeratu ditu sake-erremate jokoaz baliatzeko. Sake-errematean horma-bikoa jo zuen airez.

sakela

iz. Jantziei barrualdean edo kanpoaldean josten zaien poltsa modukoa, eskuarki tamaina txikikoa. Ik. patrika; poltsiko. Sakelatik erlojua atereaz. Sakelan gorde. Galtzetako sakeletan. Esku biak sakeletan sartuta.

sakeladun

adj. Sakela edo sakelak dituena. Barneko sakeladuna.

sakelako

adj. Gauzez mintzatuz, mota berekoak baino txikiagoa izanik, sakelan sar edo eraman daitekeena edo horretarako pentsatua dena. Ezinbestekoak dira sakelako tramankulu hauek. Sakelako erloju zahar handi bat atera zuen poltsikotik.

sakelako liburu Liburu mota, formatu txikian, azal bigunekin eta ilustrazio eta apaingarri gutxirekin argitaratzen dena. Liburu-dendako sakelako liburuen apalean, Beigbeder-en azken liburuaren azalak erakarri nau.

sakelako telefono Haririk gabeko telefonia-sistema erabiltzen duen telefono txiki eramangarria, konexioa uhin hertziarren bidez egiten duena. Ez daki sakelako telefonorik gabe bizitzen.

sakelaratu, sakelara/sakelaratu, sakelaratzen

1 du ad. Sakelan sartu. Eskua luzatu eta hogei ogerlekoak sakelaratu zituen.

2 du ad. Diruaz edo ondasunez mintzatuz, eskuratu. Hauek ez dute fitsik ere galdu nahi, indarkeriaren indarkeriaz sakelaratu dutenetik.

sakerre

adj. Erretxina. Ik. erre2 7. Pertsona sakerre, estu eta haserrekorrak guztiak tentatzen eta haserretzen ditu.

sakhera

iz. Jakutiako Errepublikan mintzatzen den hizkuntza. Ik. jakutera.

saki

1 iz. Lanabes edo arma ebakitzaile batek eginiko zauria. Ik. ebaki2. Esku artean zuen ganibetarekin saki bat egin zion eskumuturrean.

2 iz. Marka edo seinalea, bereziki, abereei azalean egiten zaiena. Han doaz bost gazte bizkor zezenari eustera sakia egin bitartean.

sakitu, saki/sakitu, sakitzen

1 du ad. g.er. Lanabes edo arma zorrotz batez zauritu.

2 du ad. g.er. Abere baten azalean marka edo seinalea egin. Txahalak burdina goriaz sakitzen diren bezala.

sako

iz. Zub. Ebakia, zauria.

sakon

1 adj. Hondoa oso behean edo gainaldetik oso urrun duena. Zulo sakon batera jausi ziren. Leize sakon bat. Ebaki, zimur sakonak. Zakuto bat alde batean eta zaku sakon-zabala bestean. Plater zapalak eta sakonak (Ik. azal 9; txokon). || Baso eta oihan sakonak.

2 adj. Asko barneratzen dena. Arteak zainak lodi, sakon eta ugariak ditu. Jainkoaren ideiak badu sustrai sakonagorik. Ur sakonak.

3 (Sakonera adierazteko, artikulurik eta kasu markarik gabe, zenbaki eta luzera neurri baten eskuinean). Hiru metro zabal eta beste hainbeste sakon. Zuloak bi metro luze ziren, bi metro zabal, eta metro eta erdi sakon.

4 (Izen gisa). Han sakonean, pinudi bat zen.

5 adj. Gauza abstraktuez mintzatuz, oso barnean sortzen dena; azalekoa ez dena, hondoraino doana, asko barneratzen dena. Arimako samintasun sakon eta neurrigabea. Hasperen sakon bat egin ondoren. Platonen jakite luze, zabal eta sakona. Gogoeta sakonak. Gai sakonez mintzatzea. Aldakuntza sakonak. Filosofia gaietan lan sakonak argitaratu zituen. Nola nahi duzu nik ezkutu sakon hori azaltzea? Ez dauka gramatikaren misterio sakonetan murgiltzeko gogorik.

6 (Izen gisa). Axaleko nahiz sakoneko gertariak ezagutu nahian gabiltzanean. Sakoneko funtsa azalera ekartzen.

7 adb. Sakonki. Astiro eta sakon aztertzeko. Sakon begiratu. Giza bihotzetan sakon errotua. Badakigu guztiok zein sakon eta errotik ezagutzen duen liburu hau.

sakonagotu, sakonago/sakonagotu, sakonagotzen

da/du ad. Sakondu. Ezkongabearen begitarteko zimurrak sakonagotu ziren beltzuri egiteraino.

sakondu, sakon/sakondu, sakontzen

1 du ad. Sakonago egin. Ik. sakonagotu. Gure arteko osin hori komunikabiderik ezak zabaldu eta sakondu du.

2 da ad. Hondorantz jo. Garai hartan klimak aldaketa izugarriak egin zituen; ibai eta haitzarte asko sakondu ziren. Neska gehiegi sakondu zen laino galgarrian barrena.

3 du ad. Zerbait arretaz aztertu edo hausnartu, hura hobeto ulertu eta ezagutzeko. Berak galdetu, berak erantzun, ezer sakondu gabe, gogora zetozkion autu guztiak lardaskatuaz. Galderak ongi mugatzen dakiena bakarrik izango da gai jakintzan sakontzeko.

4 du ad. Sakonunea egin. Hamar metro sakondu dute, baina ez dute urik topatu.

sakonera

iz. Sakontasunaren neurria. Zuloaren sakonera. Zortzi metroko sakonera.

sakonki

adb. Sakontasunez. Ik. sakon 7. Sakonki errotua. Sakonki aztertu ez den gaia. Sakonki ezagutzen zituen erdaretan.

sakontasun

iz. Sakona denaren nolakotasuna; sakonera. Ik. sakon 6. Leizearen sakontasuna. Sakontasunik gabeko azterketa.

sakontze

iz. sakondu aditzari dagokion ekintza. Ezinbesteko lagungarriak aurkituko dira, beraz, liburu honetan euskal literaturaren kondaira eta sakontze lanerako. Itxura hutsa baita berak agintzen duen sakontze zientifikoa.

sakonune

iz. Lurrazalean, ingurukoak baino beherago dagoen zatia. Elur azpian sakonunea zen eta oina han jartzerakoan behera joan zen.

sakosta

iz. Sakonune txikia, bereziki mendietakoa. Mendietako sakostetan maiz ikusi ohi ditugun ibarrak bezalakoak.

sakralizatu, sakraliza, sakralizatzen

du ad. Norbaiti edo zerbaiti izaera sakratua eman. Ez zait batere gustatzen artea sakralizatzen duen erakusteko era. Sakralizatu ez balitz, ez zen euskararik izango.

sakralizazio

iz. Sakralizatzea. Sakralizazioaren aurrean, ironiaren aldekoa zara.

sakramental

adj./iz. Sakramentuena, sakramentuei dagokiena. Jakina da zer garrantzi zuen kristautasunaren mundu sakramentalak.

sakramentatu

adj. g.er. Jesu Kristoz mintzatuz, ostia sagaratuan dagoena. Bizi bedi Jesus sakramentatua.

sakramentino

iz. Sakramentu Txit Santuaren ordenako kidea.

sakramentu

iz. Jesu Kristok bere Elizari utzi zion seinale ageria, hartzen duenari grazia eta bertuteak ematen edo gehitzen dizkiona. Zazpi sakramentuak. Bataioko sakramentua. Penitentziako sakramentua hartu. Sakramentuak emateko.

aldareko sakramentu Eukaristia. Aldareko Sakramentu guztiz santuan.

sakratu

adj. Jainkoari dagokiolako begirunerik handiena eskatzen duena; ukitua edo erabilia ezin izan daitekeena. Lur sakratuan. Jesusen bihotz sakratua. Ostia sakratua.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper