Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

horrenbestez

1 lok. Adierazi berri denarekin. Horrenbestez, ordea, ez ditugu aipatu film horretan ageri diren zabaldegi eguzkitsuak, jostailuzko etxetxoak. Ez dugu horrenbestez esan nahi berarekin bat gatozenik.

2 lok. Hortaz. Euskalki guztiek (euskarak berak, horrenbestez) egin dituzte aldakuntzak.

horretan

adb. Orduan. Ik. hartan; honetan 1. Horretan, haize burrunba zakarra atera zuen.

horretan egon 1 Hori pentsatu, horrela uste izan. Bai, irakurleok, neu ere horretan nago.

2 (Aginterazko formetan). Lgart. Zerbait erabat ukatzeko erabiltzen den esapidea. Ba nik jarriko dudala uste baduk, egon hadi horretan, txikito! —Zure hitzak jan beharko dituzu, aita! —Egon hadi horretan!

horretara

adb. Horrela. Horretara bizi izanda, horretara hil behar.

horretara ezkero Behin puntu edo momentu horretara iritsiz gero. Ik. horrezkero. Eta horretara ezkero, zergatik neurria errespetatu? Nolanahi den, behin horretara ezkero, aitortu behar dut ez nuela lan handi-handirik izan Josurenera egokitzen.

horretaratu, horretara/horretaratu, horretaratzen

da/du ad. Horretara heldu, jarri; horretara bultzatu. Ik. hartaratu. Foruak galdu eta utzi du euskara, akabo euskalduna horretaratzen bada. Ondu nahi zenuke eta ez zara horretaratzen. Baina aditu duzunak horretaratzen ez badu zure bihotz txar hori. Nire premia da horretaratzen zaituena.

horrez

horrez aparte Beh. Horrez gain.

horrez gain lok. Gainera. Berezko sena zuen jendea ezagutzeko, eta, horrez gain, bihotz zabala. Horrez gain, gaikako bilketa egiteko 70 gune antolatu dituzte.

horrez gainera lok. Horrez gain. Horrez gainera, leize handi bat dago zuen eta gure artean.

horrezkero

1 adb. Orduan, kasu horretan, hortaz.

2 adb. Ordurako.

3 adb. Harrezkero.

hortakotz

lok. Ipar. Horregatik. Hortakotz da herri hura ikustea bihotz-gozagarri.

hortaz

lok. Hori dela eta, beraz. Liburu gehienak eleberriak ditu; eleberrigile handi dugu, hortaz? Hortaz, edertasuna ez da Jainko, ez baita eder eta zorioneko.

hortentsia

iz. Hydrangea generoko zuhaixka, lore handi ederrengatik landatzen dena; landare horren lorea (Hydrangea hortensia). Edonon jaio ohi diren hortentsiak maite ditut, urdinak batez ere.

hortxata

iz. Edari freskagarria, zehaturiko fruitu lehorrei (batez ere txufari) ura eta azukrea gehituz egiten dena. Gurean ez dago hortxata edateko ohiturarik.

hortxe

adb. Hor bertan. Hortxe gertatu zen istripua. Hortxe bertan aurkitu genuen.

hortxe-hortxe Hor nonbait, gutxi gorabehera. Herrira itzuli zenean giltzatako bana opari egin zien mutilei, hamar urte hortxe-hortxe zuten mutiltxoei. || Ez nintzen alkoholiko izatera ailegatu, baina hortxe-hortxe ibili nintzen.

hortxe nonbait 1 Hor nonbait, tokiren batean. Hortxe nonbait lehen ere sukalde lanetan aritua zela.

2 Hor nonbait, gutxi gorabehera. —Tokitan dago; gutxienez ordubeteko bidea. —Hortxe nonbait.

3 Berdintsu, paretsu. Errepublikako armadaren atzealde guztiak hortxe nonbait dabiltza.

4 Zerbait, ozta-ozta bada ere, onartzeko modukoa izan daitekeela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. hainbestean 2; tira1. Bixenta, bere senarrarekin familiako ezagunen batengana joan..., hortxe nonbait, baina bakarrik ibiltzeko gauza ez zen.

hortz

1 iz. Gizakiarengan eta animalia askotan, goiko eta beheko masailezurren ertzean ezarritako atal gogor eta zurixka bakoitza; bereziki, letaginen aurrean daudenetako bakoitza. Ik. letagin; hagin1; esneko hortz. Gizakiaren hogeita hamabi hortzak. Goiko, beheko hortzak. Hortzaren erroa, muina. Hortz sarkorrak. Hortzak garbitu. Bere hortz ustelak erakutsiaz. Kontuan izan behar da hortz-inplanteak jartzeko hezur-egitura egokia behar dugula, etxe bat egitean lur finkoa behar den bezala. Beldurraren eraginez hortzak karraskatuz. Han dira betiko negarra, hortz karraskotsak eta kontzientziako harra.

2 iz. Irud. Herio gogorraren hortzetatik libratzeko.

3 iz. (Esapideetan). Begia begi ordain, hortza hortz ordain. Hortzak berdindu: heldutasunera iritsi.

4 iz. Zerraren eta kidekoen ahoaren edo ertzaren irtengune bakoitza. Zerraren hortzak. Hortzak dituen gurpila.

5 iz. Hainbat gauzakiren zati edo atal puntaduna eta irtena. Ik. horzbiko. Harrapagailuaren hortzak. Sardeari hortzak berritu. Goldearen hortza. Arearen hortzak.

hitzetik hortzera 1 adb. Bat-batean, berehala. Hitzetik hortzera erantzun omen zion Txirritak.

2 adb. Oso maiz, etengabe. Horrelakoak hitzetik hortzera esaten dira gure artean.

hortzak erakutsi Norbaitek, erasotzen dionari, aurre egiteko prest dagoela adierazi. Ikazkinak keinu adeitsua egin zion, baina zakurrak hortzak erakutsiz erantzun zion. Inork hortzak erakutsiz gero, agudo ihes egin ohi zuen.

hortzak estutu 1 Beheko hortzak eta goikoak elkarrengana hurbildu eta gogor sakatu. Hortzak estututa denbora luzez indarra eginez gero, barailaren giltzadura kaltetu egiten da.

2 (Eginahal guztian jardutearen edo haserreari edo amorruari eusteko ahaleginaren irudi gisa). Hortzak estututa, bizikletatik altxatuta, lehertu beharrean egin zituen azken 200 metroak. Hortzak estutu zituen gehiegikeriaren bat ez botatzeko.

hortz artean adb. (esan, mintzatu... eta kideko aditzekin). Ahopean. "Galduko nuke nik hori bidean" zioen hortz artean Fortunek.

hortzaz gora adb. Ahoz gora.

hortzetako eskuila iz. Hortzak garbitzeko eskuila txikia.

hortzetako pasta iz. Hortzak garbitzeko erabiltzen den ore modukoa. Hortzetako pastaren zipriztinak.

hortzez eta haginez adb. Eginahalean, eginahal guztian. Aufa gazteak!, ez lotsaz egon eta berma zuen ahal guztiez, hortzez eta haginez.

hortz-hagin iz. pl. Hortzak eta haginak. Bulldog handi bat bezala, hortz-haginak agerian zituela.

hortz karraska, hortz-karraska iz. Hortz-haginek elkarren kontra jotzea. Ik. karraskots. Negarra eta hortz karraska izango dira han. Amorruak hortz karraska eragiten zidan.

hortz artatzaile, hortz-artatzaile

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hortz-artatzaile-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aho-artatzaile].

hortzeria

iz. Pertsona edo animalia baten hortzen multzoa. Ik. hortz-hagin. Hortzeria zuri-zuria zuen. Nahi gabean atera zitzaion irribarrea, urrezko hortzeria agerian utzirik. Aitaren hortzeria daukan edalontzia.

hortzikatu, hortzika, hortzikatzen

du ad. Marraskatu, karraskatu. Akitua, ogi pixka bat hortzikatu nuen gaztainondo baten itzalpean.

hortzorde

iz. Ordezko hortza. Urrezko antiojo parea eta urrezko hortzorde berriak. Baietz esan du Agatek buruarekin, eta amonak irribarre antzeko bat egin du hortzorderik gabeko aho horrekin.

hortz-ore

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hortz-ore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hortzetako pasta].

horzbiko

iz. Bi hortzeko aitzurra. Ik. bihortz. Horzbiko handia eta txikia.

horzdun

adj. Hortza edo hortzak dituena. Gurpil horzdunak. Lanabes horzduna.

horzgabe

adj. Hortzik ez duena; hortzak galdu dituena. Ugaztun horzgabeak bakanak dira.

horzgabetu, horzgabe/horzgabetu, horzgabetzen

1 da/du ad. g.er. Hortzak galdu, hortzik gabe gelditu edo utzi. Zahartu, astundu eta horzgabetu zen txakur zaharra.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Atso zahar horzgabetu bat.

horzkari

adj./iz. Hizkl. Ahotsez mintzatuz, mihia goiko hortzetan ipiniz gauzatzen dena. Kontsonante horzkariak. /t/ eta /d/ fonemak horzkariak dira. Herskari horzkariak. Horzkari ahoskabea.

hosanna

1 interj. Pozezko oihua, salmoetan eta liturgia kristau eta juduan erabiltzen dena. Hosanna!, bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!

2 iz. Hosanna hitzarekin hasten den himnoa, liturgia katolikoan Erramu egunez kantatzen dena.

hoska

adb. Deika. Patioko atera irten, eta oihu batean hasi zen hoska. Atzetik Skuludis jauna, imintzioka, keinuka eta hoska.

hoskide

adj. Hots berak edo kidekoak dituena. Hitz amaiera hoskideak. Hitz bat eta bere hoskideak.

hoskidetasun

iz. Hoskidea izateko nolakotasuna; bereziki, bi bertso lerroren amaia hoskidea izatea. Ik. errima. Neurtitzak ez du berezko, ez beharrezko, hoskidetasun hori.

hospitalitate

iz. g.er. Abegia, harrera. Hau da bidaiariei eskaintzen diezuen hospitalitatea?

hostaila

iz. Zuhaitzen eta landareen hostoen eta adarren multzoa; adar hostotsua. Ik. hostotza. Zuhaitzen hostailak trabatzen ditu eguzkia eta haizea. Apaindu nuen eliza lorerik distiratsuenez eta hostaila ederrenez.

hostailatu, hostaila/hostailatu, hostailatzen

da ad. Hostatu, hostoberritu. Lehen aldian arbola guztiak hostailatzen zaizkit; bigarrenean loratzen.

hostaldi

iz. Hostatzea; landareak hostoz betetzen diren garaia. Udaberria baino lehen du hostaldia zuhaitz horrek.

hostarazi, hostaraz, hostarazten

du ad. Hostatzera behartu. Iharrarazi dut zuhaitz hostoduna eta hostarazi zuhaitz iharra.

hostaro

iz. g.er. Maiatza.

hostatu, hosta, hostatzen

da ad. (Landareak) hostoz jantzi. Ik. hostoberritu; hostailatu; orritu; orriztatu. Landare gehienak udaberrian hostatzen eta loratzen dira. Eta ikusi zuen urrundanik pikondo bat hostatua.

hostazuri

iz. Arrosaren familiako zuhaitza, azpialdetik zuriak diren hostoak dituena (Sorbus aria).

hostia

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hostia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ostia].

hosto

1 iz. Landareen zatia, fotosintesia egiteko gaitasuna duena, zurtoinetan edo adarretan sortzen dena eta, gehienetan, xafla berde baten itxura duena. Ik. orri. Haritz hosto bat. Gaztaina hostoak. Arbi hostoak. Haritzetako huntz hostoak ebakitzera. Hostoz janzten ditu basoak. Iparrak eragiten dien hostoen hotsa. Hosto ihartuak (Ik. orbel). Hosto asko duen zuhaitza (Ik. hostotsu). Hostoak kimatu. Zuhaitzari hosto guztiak kentzen bazaizkio, galdu egingo da berehala. Hostoak galdutako zuhaitz biluziak. Hosto horzdunak, gingildunak.

2 iz. (Multzokaria). Haritz gorriak hostoa zabalagoa du eta mardulagoa. Zuhaitz idorra eta antzua, hostoaren eta lorearen ondoan fruiturik ematen ez duena.

hosto erorkor iz. Urte sasoi batean batere hostorik gabe geratzen den zuhaitzaren hostoa. Hosto erorkorra duten zuhaitzek lurra aberasten dute. Udareondoak zuhaixkak edo zuhaitzak izaten dira, hosto erorkorrekoak eta, sarritan, arantzaz hornituak. Hosto erorkorreko basoak.

hosto-erorkor adj. Ik. hostoerorkor.

hosto iraunkor iz. Sasoi guztietan hostoak dituen zuhaitzaren hostoa. Mirtoak hosto iraunkor ilunak ditu. Hosto iraunkorreko zuhaitzak. Hosto iraunkorreko oihanak.

hosto-iraunkor adj. Ik. hostoiraunkor.

hosto-zabal adj. Ik. hostozabal.

lore hosto, lore-hosto iz. Petaloa. Belarrez eta lore hostoz egindako entsalada.

hostobakandu, hostobakan, hostobakantzen

da/du ad. g.er. Hosto gehienak galdu edo galarazi.

hostoberritu, hostoberri/hostoberritu, hostoberritzen

da ad. Hostoak berriro irten, hostatu. Ik. hostailatu. Zuhaitzak hostoberritu dira, hor daude berdez jantzirik. Lehenengoz hostoberritzen ari direnean, ez landarerik uki, xamurregiak baitira.

hostodun

adj. Hostoak dituena. Adar mehe hostodunak harturik.

hostoerorkor, hosto-erorkor

adj. Zuhaitzez mintzatuz, urte sasoi batean batere hostorik gabe geratzen dena. Haritza hostoerorkorra da.

hostoiraunkor, hosto-iraunkor

adj. Zuhaitzez mintzatuz, sasoi guztietan hostoak dituena. Gorostia hostoiraunkorra da.

hostope

iz. Hosto azpia; bereziki, zuhaitz hostotsuen azpia. Basoko adaburuen hostopean ezkutaturik. Hostope ilunean haizeak intziri.

hostore

iz. Irinez eta gantz edo gurinez eginiko ore zanpatua, labean erretzean xafla edo orri finak egiten zaizkiona. Itsaskiz beteriko hostorea. Hostorezko pasteltxoak.

hostotsu

adj. Hosto asko duena. Zuhaitz handi hostotsua. Zure mahatsondo hostotsua, erdi inausirik. Abar hostotsuz estaliak. Ur gardenak eta babes hostotsuak bilatzen dituzte.

hostotza

iz. Hostaila. Hostotzan gordea.

hostoxka

iz. Bot. Folioloa.

hostozabal, hosto-zabal

adj. Hosto zabalak dituena. Landare hostozabala.

hotel

iz. Goi mailako ostatua, zerbitzuak eta erosotasunak eskaintzen dituena. Etxegarai hotela. Donostiako Niza hotelean. Hotelean afaltzen. Lehen mailako hotela. Hiru izarreko hotela. Hoteleko harrera aretoan.

hots1

1 iz. Dardaratzen den zerbaitek sorturiko sentipena, entzumenari eragiten diona. Ik. soinu; zarata. Hotsa eta zarata. Hots bat entzun. Hots zolia, zorrotza. Lurrikara handi baten hotsarekin. Euriaren hotsa, erortzean. Txin-txin, diruaren hotsa.

2 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Trumoi hots iluna. Oin hotsa. Hitz hots bat aditu zuen, zioena: (...). Afrika-Asietako herri askatu berrien marmar hotsa ez da Europan ikasi dituzten hitzen oihartzuna baizik. Eguerdiko hamabien kanpai hots astunak. Telefono hotsa. Maiz entzuten dira gure artean hileta-hotsak. Turuta-hotsak. Kantu hots alaia. Heldu den igandean ezkila hotsez beteko da Aurizko plaza.

3 iz. Hizkl. Ahozko hizkuntzaren hotsak. Hots eta letren arteko bana-banako egokitasuna. Euskararen hots legeak. Hots aldaketen ondoriozko hitz aldaerak. Hots katea.

4 iz. Entzutea, ospea. Sortaldeko jakite berri horren hotsa ez ote zuen ekarri nolabait ere Xahok Euskal Herriraino? Hots handiko hizlaria. Norbait hil zuelako hotsa zeukan.

5 interj. Bokatibo gisa, norbaiti eragiteko edo haren arreta lortzeko izenaren aurrean ezartzen den hitza. Hots, andrea, abia gaitezen. Nagusiaren oinordekoa da; hots, hil dezagun eta bere ondasuna guretzat izango da. "Hots!, ekiok lasterrari" oihu egin zidaten. Hots, bazatozte afaritara ala ez? "Hots, hots!", ziotsoten behorrari.

hotsa atera Hotsa sortu. Ik. hots egin. Hotsik atera gabe, isilka ibiltzeko. || Hots handia ateratzen. Halako kirrinka hotsa atera du.

hotsean adb. Ipar. g.er. Bat-batean.

hots egile, hots-egile iz./adj. Hots egiten duena.

hots egin 1 Hotsa atera. Trumoiak hots egin du, eta oinaztura dator gure gainera. Eguerdiko nahiz iluntzeko aingeru-kanpaiak hots egiten badu. Hotsik egin gabe erantzi zituen soinekoak. || Hots handia eginez erori zen.

2 Deitu. "Mikaela!" hots egin zuen Patxik sukaldetik. Lasterka atera zen sendagileari eta apaizari hots egitera. Ezteietara hots egiten badizute. Telefonoz hots egingo dizut. Ez digute hots egin.

3 Oihu egin; esan. "Kontuz!" hots egin zien orduan Nikanorrek. "Bertso berriak, Xenpelarrek jarriak!" hots egiten du noizean behin. "Ni naiz", hots egiten die Jesusek apostolu izutuei.

hots egite, hots-egite iz. Deia.

hots eman 1 Gidatu. Ardiak hots emateko.

2 Akuilatu. Hots eman idiei.

hotsera 1 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Aipatzen denaren ahotsa edo deia entzutean. Ume gaixoak jaikitzen dira aita zakarraren hotsera. Neskatxen hotsera, mutil gazteek ere, bazekiten iturri aldera egiten.

2 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Aipatzen denak ateratako hotsa entzutean. Rosa zaldizkoen hotsera azkar asko jaisten zen ateraino. Atearen hotsera itzulita. Nire hitzaren hotsera ikusten duela itsuak. || Eta bertan, korneta hotsera, lerroak hautsi, eta sakabanatzen dira.

hots eragin Batez ere Bizk. Hots eginarazi. Txilinari hots eraginez.

hots2

lok. Aurretik esan dena argiagotu nahi dela adierazteko erabiltzen den hitza, hau da-ren baliokidea. Ik. alegia. Galian, Hispanian, Italian, Britanian, hots, Europaren sartalde guztian. Batasunaren aldekoek —hots, guk— ez dugu arras zuzen jokatu "politikari" dagokionez. Egia zor du kritikoak, hots, gogoan bata eta ahoan bestea duela ez ibiltzea.

hotsandi

iz. g.er. Hotsandikoa denaren nolakotasuna. Ik. arrandia 4.

hotsandiko

adj. Handitasunez, jasotasun bereziz egiten edo ospatzen dena. Ik. solemne. Hotsandiko zeremonia.

hotsemaile

iz. Eragilea, gidaria. Nola jarraiki gizona bideari, ez balu hotsemaile Jesusen elea? Axular, euskaldun idazle, gure hotsemaile.

hotz

1 iz. Berorik eza; bero gabeziak eragiten duen sentipena. Neguko hotz gogorrarekin. Hotz handia ari zuela. Azken urteetako hotz bolada gogorrena du Europak. Esku eta oinak hotzak gogortuta. Goseak argaldurik eta hotzak igarorik (Ik. hotzak). Hotza kentzeko edan.

2 adj. Giza gorputzarena baino tenperatura nabariki apalagoa duena, behar duen berotasuna ez duena. Anton. bero. Ur hotza. Haize hotza. Negu hotzean. Eguraldi hotza. Izotza baino hotzagoa. Harria bezain hotza eta gogorra. Janari hotzak. Izerdi hotza zerion gorputz guztitik. Espetxe ilun hotz honetan.

3 adj. Nekez pozten, berotzen edo hunkitzen dena. Gizon hotza. Bihotza Medelek biguna du, baina hotza. Gizon odol-hotza. Odol hotzean egin zuen. || adj. Karrik ez duena. Gogo hotzaz. Kristau hotzak. Bizitza hotz eta nagi bat badaramat.

4 (Adizlagun gisa). Hastekoan entzuleak hotz; geroxeago, alde egin zuen hoztasunak; luzaro gabe malkoak ere ikusi nizkion bati baino gehiagori. Helenak burua hotz eduki zuen.

ez hotz eta ez bero 1 adb. Hala-hola, ez ongi eta ez gaizki. Ik. hala moduz; erdipurdi; hainbestean 2. —Ezteiak ondo, Joana? —Ez hotz eta ez bero, Kattalin, bake-bakean joan dira.

2 adb. (gelditu eta kideko aditzekin). Inongo interesik edo zirrararik erakutsi edo sentitu gabe. Ik. axolagabe 3. Olatu bat ez da ezer niretzat, ez hotz eta ez bero gelditzen naiz harekin.

hotzak adb. (egon, gelditu eta kideko aditzekin). Hotzez. Ik. hotzik. Ume gaixoa hotzak dago. Hantxe egon ginen, euritan, hotzak, logaleak eta lorik egin gabe. || Hotzak ikaraz dago. Hotzak hiltzen nago.

hotzak hartu Izaki bizidunez mintzatuz, hoztu; hotza pasatu. Etxetik irteten naiz jantzi arinekin; hotzak hartzen nau eta horra nire osasuna galdua. Hotzak hartuta eta indarrak ahituta, hantxe eman zituzten azkeneko egunak.

hotzaren hotzez adb. Hotz handiaren eraginez. Ibaia, hotzaren hotzez, izoztua zegoen.

hotzean 1 adb. Tenperatura hotzean, hotza dagoenean. Ik. hotzetan. Horrela esanez ur irakinak egiten zuen negarra: "ongi miatzen baldin banauzu, hotzean badut indarra". Beroan edo hotzean ijezturiko burdin edo altzairu xaflak.

2 adb. Toki hotzean, hotz egiten duen tokian. Hotzean gorde behar da lagina laborategira eraman arte.

3 adb. Sentimenen edo beroaldiaren eraginik gabe. Ik. odol hotzean; hotz-hotzean. Eskarmentuak egoerak hotzean aztertzen irakatsi dio. Hotzean pentsatuta, mutilak inozo samar jokatu duela uste dut.

4 adb. Muskuluez mintzatuz, ondo berotu gabe. Sorbalda ondo berotzen dut, bolea hotzean joz gero zaintiratu txikiren bat egin dezakezulako.

5 adb. (izan aditzarekin, harremanen hoztasuna adieraziz). Ipar. Martine Aubry eta Ségolène Royal alde bat eskuz esku, kasik ezin bereziak, denbora batez arras hotzean zirelarik.

hotz egin (Eguraldiaz mintzatuz, singularreko hirugarren pertsonan). Ik. hotz izan; hotz egon. Udaberria zen eta oraindik hotz egiten zuen. Hotz egiten zuen arren, izerditan zeuzkan ahurrak.

hotz egon Hotz egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Berandu da eta hotz dago. Kanpoan haizea dabil eta hotz dago.

hotz eta motz adb. Hoztasunez, karrik gabe. Erosleak badabiltza ikertzen, hotz eta motz, arras ele gutxirekin. Buruz ederki ulertzen dut argudioa, baina lehen bezain hotz eta motz gelditu naiz.

hotzetan adb. Toki hotzean, hotz egiten duen tokian. Ik. hotzean. Gorbeian gaueko ordu batean, hotzetan eta haizetearen erdian zeuden ikusleei, eskerrik asko. Hotzetan gorde.

hotzez adb. Hotz duela, hozturik. Ik. hotzik. Jainkoa zerbitzatu dute gosez eta egarriz, hotzez eta biluzik. Hotzez dardarka hasten da.

hotz-hotzean adb. Bihotz berotasunik gabe. Borrokarako gogoa utzirik, hotz-hotzean aztertu behar genuke auzi hori. Hotz-hotzean hartutako erabakia.

hotz izan 1 da ad. Hotz egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Hotz denean berotu nahi izatea.

2 da ad. Bizk. Hotz sentipena izan. Hotz naiz. Elai gaixoa hotz zen.

hotz kate, hotz-kate iz. Salgaiak, bereziki janari-edariak eta botikak, ekoizten direnetik kontsumitzen diren unea arte, hotzean gordetzea, garraiatzea eta saltzea bermatzen duen prozesua. Surimia elikagai izoztua denez, egoera horretan mantendu behar da kontsumitu baino lehentxeago arte, hotz katea eten gabe. Halere, txertoen erdiak inguru zaborretan bukatzen du, hotz katea hautsi eta iraungitze data gainditu ondoren.

hotzaldi

1 iz. Eguraldi hotzeko aldia. Anton. beroaldi. Udazkeneko lehenengo hotzaldiak. Neguko hotzaldietan.

2 iz. Bihotz hoztasunezko aldia. Gainez egin behar du pozez; laster dator, ordea, hotzaldia.

hotzarazi, hotzaraz, hotzarazten

du ad. Hoztera behartu.

hotzepel

1 adj. Epela, ez hotza eta ez beroa. Ik. hotzil. Sargoria hotzepel bihurtu da.

2 adj. Epela, kartsua edo sutsua ez dena. Bihotz hotzepela da zurea. || Jainkoaren gauzetan hotzepel.

hotzeri

iz. Hotzak eragiten duen arnasbideetako eritasuna, neurriz gaineko muki jarioa dakarrena. Ik. marranta 2. Hotzeria du. Hotzeriaren aurkako sendagaiak.

hotzete

iz. Hotz egiten duen denbora.

hotzik

1 adb. Hotzez. Hotzik nago. Maiz baraurik, hotzik eta soinekoz urri.

2 adb. Karrik gabe. Ikusirik hain hotzik heldu naizela zeure aldarera.

hotzikara

iz. Hotz sentipenarekin batera gertatzen den ikara, batez ere sukarrak edo giroa hozteak eragina. Heltzeko bezperan hotzikarek hartu zuten Inazio, eta gero sukarrak. Leher eginak, bustiak eta hotzikarak hartuak. Badirudi udazkeneko hotzikara sentitzen dugula gorputzean. Hotzikara bat, hezurretaraino sartu zitzaiona.

hotzikaratu, hotzikara/hotzikaratu, hotzikaratzen

da/du ad. Hotzikara izan edo eragin. Gorputz guztia hotzikaratu zitzaion. Mundua zirraratzen eta hotzikaratzen duten gerra eta gatazkak.

hotzil

1 adj. Epela baino zerbait hotzagoa. Ik. hotzepel. Hotzila dago esnea. Hori beroa?; ezta hotzila ere.

2 adj. Epela, kartsua ez dena. Ene fede hotzila pizteko.

hotzildu, hotzil/hotzildu, hotziltzen

da/du ad. Hotzil bihurtu, hotzil gelditu arte berotu edo hoztu. Bero-bero ibili zen luzaroan gerra hotza; epeldu zen poliki-poliki, hotzildu gero eta are azkenik, hoztu ez ezik, baita izoztu ere. || Hiru gazteei sugarra hotzildu zenien Jainkoa, iguzu, arren, ez gaitzala gu grina tzarren sugarrak kiskal.

house

iz. Mus. Dantzarako musika elektronikoa, Ameriketako Estatu Batuetan, Chicagon, 1980ko hamarkadaren hasieran sortu zena. House ukituko doinuak.

hozbera

adj. Hotzarekiko oso sentibera dena. Agure hozbera. Emakumeak hozberak izaten dira.

hozberarazi, hozberaraz, hozberarazten

du ad. Hozbera bihurrarazi. Adinak hozberarazten du gizona.

hozberatasun

iz. Hozbera denaren nolakotasuna.

hozberatu, hozbera/hozberatu, hozberatzen

da/du ad. Hozbera bihurtu. Pertsona zaharra hozberatzen, minberatzen, irudikortzen eta haserrekortzen da.

hozbero

iz. Tenperatura. Hemeretzi graduko hozberoa.

hozgarri

adj./iz. Hozten duena. Pairamena jaidura suharren hozgarria da.

hozi

1 iz. Ernamuina.

2 iz. Azei eta kidekoei hazten zaien zurtoina.

3 iz. Bot. Landareen ugaltze-zelulen multzoa. Hozi zelulak.

hozidura

iz. Zah. Hozia.

hozitu, hozi/hozitu, hozitzen

1 da ad. Haziez mintzatuz, ernamuina hazten hasi. Ik. erne1; ernatu 2. Haziari hozitzeko, burutzeko eta ontzeko astia eman behar zaio. Beste bihi batzuk hozitu orduko ihartu ziren, ez baitzuten hezetasunik. || Ernamuina hozitu.

2 da ad. Kimatu, kimuz bete. Ik. altsumatu. Inguruan, zuhaitz adar biluziak hozitzen ari.

3 da ad. Azei eta kidekoei hozia goititu. Ik. garatu.

hozka

1 iz. Hozkada. Suge hozka sendatzen duen belarra.

2 iz. Akatsa, koska; maila. Oholean hozka batzuk eginez. Lauzak hozka bat egiten du lurrarekin, harriak ere ez dauzkala oro hein berean zelai. Hegiaren hozka batean apur bat sartua.

3 adb. Hozka eginez, hortzak sartuz. Ik. ausikika; haginka. Hozka ari da. Sugeak hozka pozoitzen du. Hozka eta atzaparka hasi. Hozka eraso zion. || Irud. Lagun hurkoaren izen onari hozka ari zara.

hozka egin Hortzen bidez zerbait hartu eta estutu, hortzak sartu. Ik. haginka egin; kosk egin; ausiki1 1. Txakur amorratu batek hozka egin zion. Haserre biziz hozka egiten. Talo-erdi bati hozka egin. || Eltxoak hozka egin zion. Kontzientziako harrak hozka egiten dizunean.

hozkada

iz. Hozka egitea; horren ondorioa. Suge pozoitsuen hozkada. Ogia ahoratuz, egundoko hozkadak ematen hasi zen. Hozkadak eta zauriak.

hozkadun

adj. Ipar. Koskaduna.

hozkadura

iz. Teknol. Pieza baten ertzean egiten den ebakidura edo lodiera-murrizketa, beste batekin doitzeko helburuz egiten dena. Zirrindola hozkatuek barne aldetik nahiz kanpotik izan dezakete hozkadura.

hozkailu

iz. Hotza sortzeko gailu bat duen tresna, armairu modukoa, janari edo edari galkorrak, edo hoztu nahi diren gauzak gordetzeko erabiltzen dena. Hozkailuaren izozkailua.

hozkaka

adb. Hozka eginez. Berehala hasi ziren ogi-azalari hozkaka.

hozkamin

iz. Hozkia.

hozkari

adj. Hozka egiten duena. Txakur hozkaria. Infernuko har hozkaria.

hozkatu, hozka/hozkatu, hozkatzen

1 du ad. Hozka egin. Txakurrek hozkatu egin zutela. Lukainka errea geldiro hozkatu eta irentsi zuen. Ezpainak hozkatu zituen.

2 du ad. Hozka bat edo hozkak egin. Ik. koskatu1 1. Gaztainak hozkatu, hobeki erre daitezen.

3 (Partizipio burutua izenondo gisa). Gapirio hozkatuak. Zirrindola hozkatuak.

hozkeria

iz. Hoztasun gaitzesgarria. Gaixo Miren!, nigatik etsita, nigatik hozkeriaren infernura etorrita.

hozketa

iz. Hoztea.

hozki1

iz. Hortzetako sentipen ezatsegina, garraztasunak, gustuko ez diren zarata edo hotsek, zenbait gauza ukitzeak edo horietakoren bat gogoratze hutsak eragina dena. Hozkia ematen dit horrek.

hozki2

adb. Hoztasunez. Hozki so egin, mintzatu. Gure izaera eta mundua hozki aztertuz.

hozkil

1 adj. Bizk. g.er. Hozbera.

2 adj. Bizk. g.er. Ahula.

hozkirri1

1 adj. Eguraldiaz, haizeaz edo kidekoez mintzatuz, apur bat hotza, baina atsegingarria. Ik. hozpil; fresko. Gau haize hozkirria. Ipar bigun hozkirria. Zuhaitzen itzalpe hozkirrian. Alpe hozkirri osasungarrietara joanak ziren udako beroen ihesi. Hozkirri dago.

2 (Izen gisa). Goizeko hozkirri atseginean. Iturri ondoko hozkirrian. Artaldeek hozkirria eta itzala bilatzen dituzte garai honetan.

hozkirri2

iz. Bizk. Hotzikara. Uretatik irtetean, halako hozkirri bat nabaritu du.

hozkirritu, hozkirri/hozkirritu, hozkirritzen

da/du ad. Bizk. Hotza sentitu edo sentiarazi. Aire zirimolak hozkirritu zuen Nathaniel.

hozkitu, hozki/hozkitu, hozkitzen

da/du ad. Hozkia izan edo eman. Nola ez jateak galtzen baititu hortz-haginak, hala behar ez denetik jateak ere, hozkitzen ditu. Gurasoek mahats gordinak jan, eta umeak hozkitu.

hozmindu, hozmin, hozmintzen

da/du ad. Hotzak igaro edo zurrundu, hotzak igaroa edo zurrundua gertatu. Ihintz artean zelai eta eremuetan egiten zuen lo, hozmindua eta goseak pasatua. Eskuak hozminduta dauzkat.

hozpera

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, hozpera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hozbera].

hozpil

adj. Hozkirria, apur bat hotza, baina atsegingarria. Haize hozpila. Udako goizetan bederatziak arte hozpil dago oraino.

hozpildu, hozpil/hozpildu, hozpiltzen

da/du ad. Ipar. Eguraldiaz-eta mintzatuz, freskatu. Bizkitartean, aldakor maiatz hilabetea; batere arrazoirik gabe, hozpiltzen da airea.

hoztar

1 adj. Hoztakoa, Hoztari dagokiona.

2 iz. Hoztako herritarra.

hoztasun

1 iz. Hotza denaren nolakotasuna, hotza dagoenaren egoera. Haizearen hoztasun eta hezetasunagatik. Lurraldeko giroaren hoztasunak hartaraturik.

2 iz. Erraz berotzen edo hunkitzen ez denaren, karrik ez duenaren, maitasunik agertzen ez duenaren nolakotasuna edo egoera. Bihotzeko hoztasuna. Lagunaren aldeko hoztasuna. Sortu zen zenbait hoztasun haien artean, eta hastandu ziren elkarganik. Hoztasunez mintzatu, erantzun.

hozte

iz. Hotzago bihurtzea, zerbaiten tenperatura jaistea. Hozte-prozesua. Hodeien hoztearen ondorioz.

hozte sistema, hozte-sistema iz. Zerbait, bereziki leku bat, hozteko erabiltzen den tresna edo gailu berezien multzoa. Sareko zerbitzariek hozte sistema oso ahaltsuak behar dituzte era egonkorrean funtzionatzeko. Tutuen arrakaletatik hozte sistemako ura galtzen da Garoñako zentralean.

hoztu, hotz/hoztu, hozten

1 da/du ad. Hotzago bihurtu, zerbaiten tenperatura jaitsi. Ura hoztu. Uretan sartuta hozten ditu edariak. Bazkaria hoztuko zaizu. Izoztu arte hoztu. Hoztearekin ezkoa gogortzen da.

2 du ad. (Eguraldiaz mintzatuz). Asko hoztu du eguraldia azken egunotan.

3 da ad. Pertsonez mintzatuz, gorputzaren tenperatura jaitsi. Kalera atera eta zeharo hoztu naiz.

4 da/du ad. Karra gutxitu. Maitasuna, haserrea hoztu. Horrenbesteraino hoztu da gizonen amodioa? Odola hozten zaizunean.

Oharra: azken eguneraketa 2021-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper