Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

mustio iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, mustio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. muztio].

mustra

1 iz. Ipar. Itxura. Aurten mahatsak mustra ederra du.

2 iz. Antzezpen edo kideko baten, bereziki pastoral baten, errepikatzea, saioa. Ik. mustraka.

tobera mustra, tobera-mustra Ezkontza hausteren bat-edo gertatzen denean, herriko plazan antolatzen den antzerkia. Ik. xaribari. Tobera-mustra batzuk muntatu.

mustraka

iz. Zub. Pastoral baten proba-saioa. Neskenegun arrats oroz egiten dira mustrakak Sohütan. Antso Handia pastoralaren mustraka nagusia egin dute.

mustro iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, mustro-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. munstro].

mustu, mus/mustu, musten

du ad. Naf. Estreinatu.

mustuka

iz. Ipar. Mahaiak, ontziak eta kidekoak garbitzeko erabiltzen den trapua edo trapu multzoa. Hautsa kentzeko mustuka astindu zion aurpegiaren aurrean. Mustuka ukaldi bat aski zuten garbitzeko eta ezkorik gabe dirdiratzeko.

mustupil

iz. Ipar. Muturra, aurpegia.

mustupileko

iz. Ipar. Mustupilean ematen edo hartzen den kolpea. Ik. muturreko 3.

mustupilka

adb. Ipar. Ahuspez. Mustupilka erori. Aurtikitzen du lurrera mustupilka.

mustupilkatu, mustupilka/mustupilkatu, mustupilkatzen

1 da ad. Ipar. Mustupilka erori.

2 da/du ad. Ipar. Muturrekoa hartu edo eman.

mustur iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, mustur-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. mutur].

musu

1 iz. Adiskidetasuna, maitasuna edo begirunea erakusteko, norbait edo zerbait ezpainez ukitzea. Ik. laztan 2; pot; muin2; apa1; ma; pa. Judasen musua. Bakezko musua. Hango musu, besarkada eta agurrak gogoratzekoak izan ziren.

2 iz. Aurpegia, begitartea; aurpegiaren beheko zatia, aho aldea. Musua garbitu. Haur musu-zikin bat. Gaur ere orduan bezala haserretzen da nirekin, baina orain musua okertu eta biktimarena egiten du soilik.

musu egin Musu eman. Besarkatuz eta musu eginez.

musu eman Ik. musukatu; muin egin. Umetxoak, erraldoiaren lepoa bere besoez inguraturik, musu eman zion. Plazidok Joseri musu eman zion masailean. Nik musu emango diodana, huraxe da. Apaizak aldareari musu ematean. Leku santu hartako lurrari musu eman ondoan. Erregeren eskuari musu eman zion. || Hator, txiki, emaiok musu bat aitari. Bi musu eman dizkiot bere mazela gorrixka haietan. Musu asko eman.

musu-gorri Ik. musugorri.

musu-huts adb. Espero zuena lortu gabe. Ik. mutur-huts. Nork ere sinetsiko baitu haren baitan, haina ez da geldituko musu-huts. Musu-huts utzi.

musu truk, musu-truk adb. Doan, urririk. Duen entzutea ez da jendeak musu truk emana, merezi onez irabazia baizik.

musugitarra

iz. Musika-tresna txikia, metalezko arku moduko batez eta mihi batez osatua dena, ahoan kokatu eta hatzez mihia dardararaziz jotzen dena.

musugorri, musu-gorri

adj. Musua gorria duena. Emakume lodi musugorri batek zabaldu zuen atea. Irlandar musugorri mozkortia. Neska musu-gorria.

musuka

1 adb. Musu emanez. Batarekin eta bestearekin musuka eta laztanka. Elkarri musuka lotu ziren biak. Umetxoa musuka jaten. Atzo musuka, egun muturka.

2 iz. Musua, musukatzea. Musuka gaizto eta hizketa lotsagarriak.

musukatu, musuka/musukatu, musukatzen

du ad. Behin eta berriro musu eman, musuka aritu. Luzaro musukatzen zituen haren bularrak.

musukeria

iz. g.er. Gehiegizko musukatzea.

musuketa

iz. g.er. Musuak ematea.

musulman

1 adj./iz. Islamaren jarraitzailea. Ik. islamiar. Musulmanak Espainian sartu zirenean. Arabiar musulmanak.

2 adj. Islamari dagokiona. Egutegi musulmana. Eskola musulmanak.

musuri

iz. Ipar. Induska aritzea; horren ondorioa. Musuriak egin ditu txerriak.

musurika

adb. Ipar. Ahuspez. Trumilka eta musurika erori.

musurikatu, musurika/musurikatu, musurikatzen

du ad. Ipar. Lardaskatu.

musuzapi

iz. Zintz egiteko erabiltzen den zapi txikia. Ik. mukizapi; mokanes. Ezpainak musuzapiaz garbitu. Azken uneraino inarrosi du besoaz musuzapia.

mut

iz. (Ezezko esaldietan). Hitzik ez, hotsik ez. (mutik forman erabiltzen da). Ik. txint. Ez du inork mutik esan. Mutik atera gabe.

mutante

adj./iz. Biol., Biokim. Mutazio bat izan duena. Aurki agertu ziren beste euli mota mutante batzuk. Birus mutante baten aurkako txertoa.

mutatu, muta, mutatzen

da ad. Biokim. Zerbaitek mutazioa izan. Gripearen birusek, oro har, bizkor mutatzeko joera dute.

[Oharra: beste arloetan, Euskaltzaindiak mudatu, aldatu eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

mutazio

iz. Biokim. Zelulen material genetikoan gertatzen den bat-bateko aldaketa, ondoretasunez transmititzen dena. Ikusi zuten gene batek mutazio txiki bat izan zuela eta mutazio hori gaixoen DNA zatietako askotan ageri zela.

mutiko

1 iz. Mutil koskorra. Hamabi urteko mutiko bat. Neskato eta mutikoak.

2 iz. (Haur jaioberriaren sexua adierazteko). Egun haietan etxe batean mutiko bat sortu zen guztiz ederra.

mutiko koskor Mutil koskorra.

mutikotan adb. Mutiko garaian. Nik oso gogoko nuen mutikotan itaurrean ibiltzea.

neska-mutiko pl. Neskak eta mutikoak; neska eta mutikoa. Ik. neska-mutil. Herriko neska-mutikoak.

mutikoño

iz. Adkor. Mutikoa.

mutikote

iz. Mutil aski handia. Mutikote ederra dago zuen Patxi.

mutikotxo

iz. Adkor. Mutiko txikia. Hogeita bi hilabete inguruko mutikotxoa zenean.

mutikotzar

iz. Adkor. Mutiko handia. Mutikotzar haiengandik ez zegoen, ezertara ere, gauza onaren itxaropenik.

mutil

1 iz. Haurtzaroa igaro eta heldutasunera iritsi ez den gizonezkoa; gizon ezkongabea. Hemezortzi urteko mutilek ez dute berrogei urteko mutilzaharrekin batu behar. Mutil eder galanta. Neska-mutil gaztetxoei irakurtzea komeni ez zaizkien gauzak. Zenbat gazte, mutil eta neskatila galtzen ez ote dira bekatu honengatik! Bertso berriak, neskatxa bati mutil batek jarriak. Mutil taldeak.

2 (Bokatibo gisa). Ik. motel2. Bai, mutil!

3 iz. (Haur jaioberriaren sexua adierazteko). Bikiak izan ditu, mutila eta neska.

4 iz. Batez ere Ipar. eta Naf. Zerbitzaria, morroia; zenbait lanbidetan, kargu edo mailarik gabeko kidea. Ik. basomutil; herriko mutil. Mutiltzako ez, baina semetzako hartzen ninduela. Espiritua dela jauna, eta gorputza haren mutila. Denda mutil gisa pasatu zituen urte batzuk, denda jabe bihurtu arte. Aurreratzen dira Santa Kruzen mutil batzuk eta tiroka hasten dira. Ertzain edo polizia mutil britainiarrek badute gizalegea, inork badu. Meza-mutila. Ontzi mutilak.

5 adj. Trebea. Askojakina zen Axular, eta mutila, gainera, zekiena esaten.

mutil dantza, mutil-dantza Baztan eta inguruko dantza bat.

mutil koskor Haur ar aski hazia. Ik. mutiko. Zazpi urteko mutil koskor bat. Mutil koskor zela, artzain ibilia zen.

mutil koskorretan adb. Mutil koskor garaian. Mutil koskorretan irentsi egiten nituen halako aldizkariak, eta, gero, neure istorioak asmatzen nituen.

mutil lagun, mutil-lagun 1 Adiskide gazte gizonezkoa. Mutil-lagunak beti zirika zituen Aingeruk.

2 iz. Gizonezko bikotekidea; senargaia. Bat-batean, heldutasunera iristeko presa zuen, mutil-lagunarekin bizitzeko presa.

mutil txiki Haur arra. Ik. mutikotxo. Hau ikusi eta bildu zituzten sei urtetik hamarreraino zituzten herriko mutil txiki guztiak.

mutilatu, mutila/mutilatu, mutilatzen

1 du ad. Norbaiti gorputz atal bat erauzi. Ehunka emakume gazte bortxatu, torturatu, mutilatu eta hil dituzte. || (nor osagarritzat erauzten den gorputz atala bera hartzen duela). Behatza mutilatzeko prest dagoen gizonaren auzia.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Gerrako haur galdu, mutilatu eta gaixoei ere atera zizkien argazkiak. Idazleak asmatuak dira bertan agertzen diren hilketak eta hatz mutilatuak.

mutilazio

iz. Mutilatzea. Emakumearen aurkako indarkeria, sexu erasoak eta sexu organoen mutilazioa.

mutildu1, mutil/mutildu, mutiltzen

da ad. Mutil bihurtu. Ume txiki hura mutiltzen hasita dago. Oraindik troxetan dugun gure teatroa mutiltzen den bitartean.

mutildu2, mutil/mutildu, mutiltzen

1 du ad. Bizk. Buruaz mintzatuz, soildu edo ilea larru arras moztu; lumatu. Ik. pelatu2. Hala ibili direlako, Jainkoak kenduko dizkie Siongo alabei beren apainduriak, mutilduko dizkie buruak. Kapoiak daude erretzen, oilaskotxoak mutiltzen.

2 du ad. Irud. Ik. larrutu 4; lumatu 2. Honela dihardute jokoan, batak bestea mutildu dezan artean.

mutilgo

iz. Ipar. eta Naf. Morrontza. Gure putikoa Kaliforniara artzain mutilgora joana zen.

mutilki

iz. g.er. Haur arra. Ik. mutil 3; neskaki. Israeldar emakume guztiak, haur egin ondoan, ez-garbitzat edukiak ziren, berrogei egunez mutilkia egin bazuten, eta hirurogeita sei egunez neskakia egin bazuten.

mutiloar

1 adj. Mutiloakoa, Mutiloari dagokiona.

2 iz. Mutiloako herritarra.

mutiltxo

iz. Mutil txikia. Mutiltxo bat eskutik helduta duen andre bat.

mutilzahar

1 iz./adj. Gaztaroa igaro eta ezkondu gabe dagoen gizona. (Gutxiespen balioa izan dezake). Ik. donado. Gizonik jatorrenak mutilzaharrak dira. Galtza narrasak, bizar luzea, begiratua larria, mutilzaharren itxura ez da biziro gustagarria. Aitaren aldeko osaba mutilzahar bat, Allande izenekoa.

2 (Adizlagun gisa). Semeak gerran ez galtzearren, mutilzahar gelditu nintzen.

mutilzahartu, mutilzahar/mutilzahartu, mutilzahartzen

da ad. Mutilzahar bihurtu. Mutilzahartuta ezkondu.

mutilzale

1 adj. Mutilen —eta ez nesken— zalea dena. Beraz, Jainkoak egin du neska mutilzale eta mutila neskazale.

2 adj. Mutilen oso zalea dena. Neskatila nasai, baldan eta mutilzaleak.

mutin

iz. Matxinada, eskuarki hedadura txikikoa eta bat-batean gertatzen dena.

mutinatu, mutina/mutinatu, mutinatzen

da ad. Matxinatu.

mutiri

1 adj. Ipar. eta Naf. Ausarta, lotsagabea. Bere etsai mutirienak.

2 adj. Ipar. eta Naf. Bortitza, oldartsua, zakarra. Haize mutiriak ematzen. Mando mutiri baten gisa. Jaidura mutiriak.

mutiriki

adb. Ipar. Ausarki, lotsagabeki.

mutiritasun

iz. Ipar. Mutiria denaren nolakotasuna. Ik. lotsagabetasun. Gure jaiduren mutiritasuna.

mutiritu, mutiri/mutiritu, mutiritzen

da ad. Ipar. Mutiri bihurtu. Ik. lotsagabetu; zakartu. Adinarekin etortzen dira haurrak mutiritzera.

mutrikuar

1 adj. Mutrikukoa, Mutrikuri dagokiona.

2 iz. Mutrikuko herritarra.

muttiko

iz. Adkor. Mutikoa.

mutu

1 adj./iz. Hitz egiteko ahalmenik edo gaitasunik ez duena. Sortzez maingu eta mutu zuten haurra. Mutua eta gorra da (Ik. gor-mutu). Ene ahoa mutu da zure aitzinean. Mutuei hitz eragiten diena. Nor da itsuak argitzen eta mutuak askatzen dituen hori? Begira herriaren onari dagozkion gauzetan, mutuaren eran egon zaren, esan behar dena esan gabe.

2 (Adizlagun gisa). Muturik. Hain mutu egoteko ez dakit zer duen. Baina hau esan eta laster mutu gelditu zen.

3 adj. Mintzatzen ez dena. Argirik ez duten abere mutuak. Zuek, pareta mutuak, gizonak baino gupidatsuagoak zarete. || Zinema mutua.

muturik adb. Hitzik esan gabe, ezin mintzatuz. Gizon hori muturik zegoen deabruak hartua zeukalako. Surmur ezezagun horrek muturik uzten gaitu.

mutualdi

iz. Hitz egin gabe ematen den denbora. Bere baitara bildu, eta erabateko mutualdian murgilduko zen aita.

mutualitate

iz. Kuota baten truke kideek zerbitzu jakin batzuk hartzen dituzten elkartea. Sindikatuak lan istripuen babesa mutualitateen esku utzi nahi du.

mutuarazi, mutuaraz, mutuarazten

du ad. Mintzatzea eragotzi, mututzera behartu. Mutuarazten, itotzen dituzu zure baitan sentimendu samurrenak.

mutur

1 iz. Ugaztunetan, aurpegiaren zati irtena, ahoa eta sudurra dauzkana. Emazu egosten zerriaren burua, muturra eta belarriak kendurik. Katu gutiziatsuari muturra erretzen zaio.

2 iz. Lgart. Giza aurpegiaren ezpain aldea. Muturrean jo. Muturra okertuz so egin. Norbaiti mutur beltza jarri (Ik. bekozko; muturbeltz). Norbaiti muturrak hautsi. Nora doa hori muturrak hausten?: nora doa hori ziztu bizian.. || Irud. Nork ez du gure artean ezagutzen faxismoaren mutur beltza?

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ingeles mutur-gorri horietako bati. Gazte mutur-handi bat.

4 (Adizlagun gisa, egon, izan eta kideko aditzekin). Ipar. eta Naf. Muturturik, haserre. Ik. muturka 2. Elkarrekin haserre edo mutur zirelako. Mutur daude.

5 iz. Zerbait amaitzen den zatia; ertzeko zatia; zerbaiten zatia (gehienetan txikia). Ik. buru 5; punta. Hari muturra. Hatz muturrean. Mihi muturraren bitartez. Paper mutur batean idatzia. Lukainka mutur bana jan. Oin muturra lurrean, orpoa, berriz, airean (Ik. eskumutur). Lerroaren azken muturrean. Muturra moztu. Kapela mutur-zorrotz bat buruan zuela. || Irud. Hipotesia azken muturreraino eraman.

6 iz. Zenbait gauzatan, elkarrengandik urrutien dauden bi puntuetako bakoitza. Zurubiaren bi muturretan. Euskal Herriaren beste mutur honetan. Gure mahai muturreko lagunak. Muturretik muturrera. || Irud. Nolanahi ere, beste muturren bat gelditzen zaigu, egiaztatu beharrekorik.

7 iz. (ezker edo eskuin hitzen eskuinean). Politikan, ohikoena den edo erreferentziatzat hartzen den jarreratik erabat urruntzen den jarrera. Ezkerreko familia baten semea ezker muturrera joan da 1968ko urtearen ondotik. Frantziako eskuin muturrari buruzko dokumental bat. Ezker muturreko alderdiaren oinordeko zen.

8 iz. Golde mota batzuetan, lurra iraultzeko hortza. Ik. nabar2. Golde muturra erraz sartzen zen lur beltz gizenean. Golde makurraren mutur astuna.

mutur-beltz Ik. muturbeltz.

mutur egin Ipar. Bekozko iluna ipini. Beste zaintzaileek baino aurpegi argiagoa zuen, bederen ez zuen mutur egiten besteek bezala.

mutur-huts adb. Musu-huts. Lehoia eta hartza lurrean etzanik zeudelarik, azeriak harrapatu zien ehiza eta gelditu ziren mutur-huts.

mutur joka, mutur-joka 1 adb. Lgart. Ukabilka. Ik. muturka 3. Nire alde irtendako gizonarekin mutur-joka hasi behar zuela ematen zuen.

2 iz. Ukabilka aritzea. Ukabilkak, mutur-jokak, baditu aldekoak eta etsaiak.

mutur-luze Ik. muturluze.

mutur mintz, mutur-mintz Batez ere pl. Muturra. Erreparatu diet behorrei, nola, ezpainak ondo zabalduta, hortzak eransten dizkieten ote-punta arantzadun horiei: mutur-mintzak apartatzeko arte aparta daukate.

mutur-oker Ik. muturroker.

muturra sartu Lgart. Norbaiten kontuetan sartu. Ez dut muturra sartu nahi besteren etxeko kontuetan, zeure arazoa duzu hori.

muturreko 1 adj. Gehiegizkoa, ezin gehiagokoa, berealdikoa. Ik. muturreko. Muturreko tenperaturak. Niri muturreko egoerak gustatzen zaizkit. Muturreko pobrezian bizi gara.

2 adj. Politikan, erlijioan eta kidekoetan, ohikoena den edo erreferentziatzat hartzen den jarreratik erabat urruntzen dena. Ik. ultra 2. Muturreko talde islamisten mehatxuak jaso zituen. || Mutur-muturreko iritziak.

muturrez aurrera (erori, joan eta kideko aditzekin). Lgart. Aurpegia aurretik dela. Ik. ahuspez. Senak eskuak aurreratzera bultzatu du, eta horri eskerrak saihestu ahal izan du muturrez aurrera eta luze-luze erortzea. Oreka galdu, muturrez aurrera joan, eta berogailuaren kontra egundoko kopetakoa hartu zuen.

mutur salda, mutur-salda Lgart. Errieta, liskarra. Ik. mutur saltsa. Mende honetako mutur saldarik handiena orain ikusiko dugu.

mutur saltsa, mutur-saltsa Lgart. Errieta, liskarra. Ik. mutur salda.

mutur-zikin Ik. muturzikin.

mutur-zuri Ik. muturzuri.

muturbeltz, mutur-beltz

1 adj. Animaliez mintzatuz, muturra beltza duena. Ardi mutur-beltz bat. Persiar mutur-beltz arrazakoak dira. Urtero milaka itsas txakur muturbeltz kolpeka hiltzen dituzte.

2 adj. Lgart. Pertsonez mintzatuz, zakarra, bekozko iluna duena. Zaharrenak bere senar muturbeltza konbentzitu behar izan zuen.

3 adj. Lgart. Pertsonez mintzatuz, aurpegia belztua duena; (Pei.) aurpegi beltzarana duena. Gizon muturbeltzak ontziaren labeetarako ikatza sartzen.

muturdun

adj. g.er. Muturra duena.

muturka

1 adb. Lurrean muturra sartuz, induska. Ik. uxarrean. Ganadu beltzen eran, esnatu orduko zikinkerietan muturka hastea.

2 adb. Haserre, bekozko ilunez. Muturka egon, erantzun.

3 adb. Mutur-joka. Elkar jotzen eta muturka ibiltzea. Ukabilka eta muturka.

4 adb. Muturrez aurrera, ahuspez.

5 adb. (presaka, korrika edo kideko hitz batekin). Presaka, harrapaka. Irakurle zuhurrak gogoan eduki beza, presaka eta muturka, itobeharrez jaioak direla hemen agertzen diren zenbait izkribu.

6 iz. Borroka.

muturkatu, muturka/muturkatu, muturkatzen

1 du ad. Zerriak edo basurdeak, hazkurria aurkitzeko, lurrean muturra sartuz aritu. Basurdeek soroa muturka ez dezaten.

2 da ad. Naf. Behaztopatu. Muturkatu nintzen eta lurrera erori.

muturluze, mutur-luze

1 adj. Animaliez mintzatuz, muturra luzea duena. Legatzaren irudiko arrain muturluze bat.

2 adj. (Gauzez mintzatuz). Non dira lehengo autobus muturluze haiek? Oinetako beltz muturluzeak.

3 adj. Lgart. Pertsonez mintzatuz, inoren kontuetan sartzea atsegin duena. Bat-batean kuxkuxero muturluzea sentitzen zen. Ez nuen muturluzea izan nahi. Atso muturluze halakoa...!

muturmotz

iz. Gasteizko muturmotza.

Gasteizko muturmotz Jatorriz Arabakoa den txerri arraza, gaur egun desagerturik dagoena; arraza horretako txerria, mutur motza, belarri handiak eta gorputz haragitsua zituena.

muturreko

1 iz. Zaldiei eta kidekoei, geldiarazteko, ahoan ezartzen zaien uhala, eskuarekin gobernatzen dena. Ik. brida; ahoko 2. Astoa muturrekotik hartuta.

2 iz. Abere batzuei, ahoa ez irekitzeko, ezartzen zaien tresna. Zerriari burdinazko muturrekoa jarri.

3 iz. Aurpegian ematen edo hartzen den kolpea. Bekainean hartu zuen muturrekoa. A zer muturrekoa eman didan! Muturreko ederra.

muturrekoka

adb. Muturrekoak ematen. Muturrekoka aritu, ibili.

muturroker, mutur-oker

1 adj. Pei. Ezpain aldea okerra duena. Agure muturroker bat.

2 adj. Muturturik edo bekozko ilunez dagoena. Neskak ez zuen muturroker keinua aldatu.

muturtu, mutur/muturtu, muturtzen

da/du ad. Bekozko iluna ipini. Ik. muzindu. Den okasiorik ttipiena muturtua jartzeko asko dudala. Zapuztuta eta muturtuta.

muturzikin, mutur-zikin

adj. Lgart. Muturra zikina duena. Bi ume mutur-zikin lagun zituela. || Pei. Mutur-zikin batekin ezkondu zen.

muturzuri, mutur-zuri

1 adj. Animaliez mintzatuz, muturra zuria duena. Behi muturzuria.

2 adj. BNaf. Pertsonez mintzatuz, mokofina. Gazta hori onesten ez duen muturzuria. Badira horrelako jende mutur-zuriak, sehaskatik beribilera zuzenean iganak.

mututasun

1 iz. Mintzatzeko ezintasuna.

2 iz. Isiltasun luzea. Bere mututasuna urratuz.

mututu, mutu/mututu, mututzen

1 da/du ad. Hitzik esan gabe edo hotsik egin gabe gelditu edo utzi. Hau entzutean, mututu zen. Begiramen itsu batek mututzen gintuelako. Isildu ziren neskatxen kantak, mututu artzain txistuak. Gerra galtzeak ez zituen euskararen hots eta soinua erabat mututu. Mututu da basoa, orbelen hilobi.

2 da/du ad. Mutu bihurtu.

mututurik Benetako kristaua bazina, lotsatu eta mututurik geratuko zinateke. Munduko jakintsu handienak mututurik uzteko. Batzuk mututurik eta besteak txit hiztun.

mutxi

iz. Ipar. Lizuna. Gaztari mutxia kentzea. Mutxi usaina.

mutxidura

iz. Ipar. Mutxia. Mutxidurarik gabeko artoa.

mutxikin

1 iz. Zigarro edo zigarretetan, erre gabe uzten den hondakina. Ik. zuztar 4. Mutxikinak taberna barruan botatzen. Horrek zigarro mutxikinak ere erreko lituzke.

2 iz. Sagarretan eta udareetan, jan gabe uzten den barnealdea, haziak gordetzen dituena. Ik. zuztar 3. Sagarraren mutxikina lurrera bota du. || Bete zuen zorroa arto mutxikinez (Ik. lokotx).

mutxiko

iz. Ipar Euskal Herrian dantzatzen den gizonezkoen dantza mota, Baztango mutil dantzen antzekoa. Mutxikoetan hasi nintzenean, begi guztiak nire aldera itzuli ziren.

mutxitu, mutxi/mutxitu, mutxitzen

da/du ad. Ipar. Lizundu, zurmindu. Ogia mutxitu. Gazta idortzen edo mutxitzen hasten bada.

mutxurdin

iz. Neskazaharra. Lau andre, hiru mutxurdin eta bat alarguna. Mutxurdin gelditu. Kattalin mutxurdina.

mutzitu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, mutzitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. mutxitu].

muxar1

iz. Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi den arraina, jateko ona, zilar koloreko gorputzean hiru marra beltz dituena, bata isats ondoan eta beste biak brankietan (Diplodus sp.).

muxar2

iz. Ugaztun karraskari txikia, saguaren antzekoa, buztan iletsua eta begi biribil-biribilak dituena, negua lotan igarotzen duena (Fam. Gliridae).

muxarradura

iz. Teknol. Azal edo ertz batean agertzen den koska, zati bat galtzearen edo ebakitzearen ondorioz sortua dena.

muxarratu, muxarra/muxarratu, muxarratzen

du ad. Teknol. Zerbaiti ertza ebaki edo sobera duena moztu.

muxika

iz. Mertxika. Muxika arbolak.

muxikar

1 adj. Muxikakoa, Muxikari dagokiona.

2 iz. Muxikako herritarra.

muxikondo

iz. Mertxikondoa.

muxila

iz. Itsas molusku bibalbioa, jateko ona (Ord. Veneroida, Ord. Mactracea eta Fam. Scrobiculariidae). Ik. txirla. Lapak, lanpernak, muxilak eta harripeko karramarroak.

muxu

1 iz. Adkor. Musua, laztana. Emaiozu muxu bat.

2 iz. Adkor. Musua, aurpegia.

muxumartin

iz. Ur sakonetako itsas arrain zapala, alboetan orban biribil bana eta bizkar hegalean arantza handiak dituena, sukaldaritzan oso aintzat hartzen dena (Zeus faber).

muxurka

iz. Abrikota.

muzin

1 iz. Norbaitek zerbait atsegin edo gogoko ez duela erakusteko egiten duen keinua. Muzinik gabe egin behar diren gauzak.

2 (Adizlagun gisa). Bekozko ilunez, haserre. Muzin egon. Muzin heldu dira ehiztariak, usoek ez baitute nahi sareetan sartu.

3 (Izenondo gisa). Haserrea edo atseginik eza erakusten duena. Aurpegi muzina eta iluna. Barre muzina egin dit mutilak.

muzin egin Artzainari muzin egiten dio Mireiok. Sokrates, idazteari muzin egiten zion hizlari trebea. Ez die berritasunei ez berrikeriei muzin egiten. Laster aski eta muzinik egin gabe gureganatu dugun gauza.

muzinaldi

iz. Norbait muzindurik dagoen aldia. Gizonak maiz izan ohi ditu zenbait ezaldi, goibelaldi, muzinaldi edo nahigabe.

muzindu, muzin/muzindu, muzintzen

da/du ad. Bekozko iluna jarri, haserretu. Ik. muturtu; zapuztu. Edozein huskeriagatik tristatzen edo muzintzen dena. Lagun hurkoaren onaz muzindurik eta iluntasunez beterik.

muzinka

adb. Muzin eginez; muzin egiten. Isekaz eta muzinka daude euskaraz ederki dakitenen solasari. Zerbait galarazten dizutenean, ez muzinka ibili. Begira, haiek diosala eginda, erantzun gabe utzi dituzun, edo muzinka egin diezun.

muzinkeria

iz. Muzina; muzin egitea. Muzinkeriaz erantzuten ziolako.

muztio

iz. Irakin ez duen edo hartzitu ez den mahats edo sagar zukua. Mahatsa biltzen eta muztioa egiteko zapaltzen laguntzen zien nekazariei.

mV

milivolt-en nazioarteko sinboloa.

mW

miliwatt-en nazioarteko sinboloa.

MW

megawatt-en nazioarteko sinboloa.

Mx

maxwell-en nazioarteko sinboloa.

myanmartar

1 adj. Myanmarkoa, Myanmarri dagokiona. Ik. birmaniar.

2 iz. Myanmarko herritarra.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper