Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

frakasatu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, frakasatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. porrot egin].

frakaso

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frakaso-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. porrot].

frakzio

iz. Mat. Zatikia.

frakzionario

adj. Mat. Zatiki baten eran ematen dena. 3/7 zenbaki frakzionarioa da.

framazon

iz. Ipar. Masoia. Gorriek, eta guztiz framazonek eta sozialistek, begitan hartua zuten. Framazon madarikatuen azpiko direla. Framazonen eskumakila.

framazoneria

iz. Ipar. Masoneria.

franela

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, franela-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. flanela].

franelografo

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, franelografo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. flanelografo].

franelograma

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, franelograma-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. flanelograma].

frango zenbtz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frango-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. franko1].

frankezia

iz. g.er. Beh. Tolesgabetasuna. Mary Annen aurpegiari frankeziaz begiratzeko gai sentitzen nintzen.

frankia

iz. Ipar. Ugaritasuna. Zeruan izanen duzu ondasun guztien frankia eta mukurua. Ogia frankiaz dutenak.

frankian adb. Ugaritasunean. Gorputzaren ase betez frankian dabilena. Nahikerian eta frankian bizi zaretenok.

frankismo

iz. Francisco Franco jeneralak Espainiako estatuan ezarri zuen diktadura. Espainiako Gerra Zibila eta frankismoaren urterik gogorrenak pasatu eta gero. Frankismoaren garai ilunenean jaiotakoa naiz ni. Guk bizi genuen frankismo garaiko giro itxi integrista.

frankista

1 adj. Frankismoarena, frankismoari dagokiona. Sinbolo frankistak.

2 adj./iz. Frankismoaren aldekoa. Gazte batzuk armada frankistan sartzera behartu zituzten. Idazle frankisten liburuak. Frankisten esku zegoen burdinbide osoa. Frankistek errepublika suntsitu zutelarik, ez zen geratu alderdi haren aztarrenik ere.

frankizia

1 iz. Ekon. Salmenta-sistema, enpresa batek, bere izena erabiltzeko edo bere produktuak saltzeko, beste bati, ordain baten truke, ematen dion eskubidean oinarritzen dena. Orain dela bost urte, frankizia bitartez abian jarri nuen moda-dendak nabarmen egin du porrot.

2 iz. Zuz. Salgaiak sartze-ateratzeko eskubideagatik edo zerbitzu publiko bat ustiatzeagatik, zergarik ez ordaintzeko eskubide edo salbuespena.

franko1

1 zenbtz. Asko. (Mugagabean erabiltzen da eta dagokion izen sintagmaren ezkerrean edo eskuinean jar daiteke; dagokion izena zenbakarria denean, aditzarekiko komunztadura singularrean nahiz pluralean egin daiteke). Duela franko urte. Hura entzutea bera sobera zaie franko gizon eta emazteri. Urepelen badira ehiztari franko. Deabru franko badela santu itxura hartzen duenik. Ezkondu eta izaten baita gero komeria franko. Hitz berri franko hartu duelako erdaratik. Garai batean, neronek ezagutu ditut maisu-maistra euskaldun franko gure artean. Etxe frankotan ikusten den gauza. Bada, horrezaz gainera, galesez dakienik franko Ingalaterrako zenbait hiritan. || (Dagokion izena ezabaturik). Baina aberatsei, emana emanik ere, franko gelditu zitzaien. Franko baitira, zereginari begira, estiloaz kezkatu ez diren euskal idazleak. Han kausituko dituzte herri anitz apaiz bakar batekin; haien aldean beste franko, apaiz bakar bat ere gabe.

2 adb. Asko, ugari. Franko ezagutzen nuen. Eta bekatua hain franko dabil kristauen artean! || (Dagokion izen sintagma mugaturik agertzen dela). Zugatik pasatzen dut nahigabea franko. Hirian ikusi dut herritarra franko. Isurarazi diotela negarra franko. Haurra franko izango du zure semeak. Bazterra franko badiat korriturik. Urtea franko dauka horrek bizkarrean. Indietan dut senarra, dirua franko duena. Nirekin nola jokatu zaren jendea frankok badaki. Lana frankorekin, baina zezena beti zutik. Musika soinu ederra franko aditua da kalean. Etxe galanta franko aurre ederrekin. Urteak franko baditu eta urdindu zaio burua.

3 adb. Oso. Irria franko zuhur zuen. Franko trebea dela artzain kontuan. Franko polita. Grina gaiztoan iragan ditut egun batzuk franko txarrak. Franko ongi dabil oraino. Franko aspaldi. Franko harriturik.

4 adb. Aski, nahikoa. Odol ihintz bat franko zen gure erospenarentzat.

frankotan adb. Askotan, maiz. Frankotan esana. Gorriak ikusi behar izaten zituzten frankotan. Frankotan kanpora irteten zait bihotza malkotan.

franko2

iz. Erdi Aroan Frantzian kokatu zen herri germaniarreko kidea.

franko3

iz. Hainbat herritako diru unitatea.

CFA franko iz. Frantses kolonia izandako Afrikako herrialde batzuetako diru unitatea.

franko burundiar iz. Burundiko diru unitatea.

franko djibutiar iz. Djibutiko diru unitatea.

franko ginear iz. Gineako diru unitatea.

franko komoretar iz. Komoreetako diru unitatea.

franko kongoar iz. Kongoko diru unitatea.

franko ruandar iz. Ruandako diru unitatea.

franko suitzar iz. Suitzako eta Liechtensteingo diru unitatea. Horrez gain, UCIk 10.000 franko suitzarreko isuna ere jarri dio Frantziako Federazioari.

frankofonia

iz. Frantsesez mintzatzen diren pertsonek edo herrialdeek osatzen duten multzoa.

frankofono

adj./iz. Frantsesez mintzatzen dena. Alferrik jardungo dute Aostako frankofonoek Italiako futbol taldea animatzen Frantziaren kontra. || Egunkari frankofonoek ez zioten arreta handirik eskaini gai horri.

frankoki

adb. Ipar. Oparo. Anitz baldin baduzu, emazu frankoki.

frankotasun

iz. Ugaritasuna.

frankotiradore

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frankotiradore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. frankotiratzaile].

frankotiratzaile

iz. Bakarturik aritzen den gudari edo tiratzailea. Frankotiratzaileak bala gaizto bat nahikoa zuen gidaria seko uzteko, urrundik utzi ere. Inguruko teilatuetan kokaturiko frankotiratzaileek lau polizia inguru zauritu zituzten tiroz.

frantses

1 adj. Frantziakoa, Frantziari dagokiona. Ik. frantziar. Frantses katolikoak. Frantses erdaraz egina. Buruko zapia frantses modura jarria. Frantses literatura. Apaiz frantses batek.

2 iz. Frantziako herritarra. Frantsesen kontrako gerran. Burdinbidea egitera etorri ziren frantsesak.

3 iz. Latinetiko hizkuntza, batez ere Frantzian, Kanadan eta Afrikako herrialde batzuetan mintzatzen dena. Frantsesez ere badaki. Frantsesez ari zelako. Euskal gramatika bat frantsesez idatzia. Frantsesezko literatura. Frantsesetik euskarara itzulia. Hark euskara garbia zuen maite, ez frantsesarekin nahasia.

frantses belar, frantses-belar iz. Alpapa, luzerna. Frantses-belarra, hirusta eta sekula-belarra.

frantses-euskaldun iz. Ipar Euskal Herriko euskaldunei ematen zaien izena.

frantses porru, frantses-porru iz. Zainzuria. Frantses-porru sail bat.

frantsesera

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frantsesera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. frantses].

frantseste1

iz. Napoleonen aurkako Espainiako gerratea.

frantseste2

iz. Frantses kutsua hartzea edo ematea; frantses ohiturak, eta bereziki frantses hizkuntza, hartzea edo harraraztea. Quebecen legez araututa dago enpresen frantseste prozesua.

frantsestu, frantses/frantsestu, frantsesten

1 da/du ad. Frantses kutsua hartu edo eman; frantses ohiturak, eta bereziki frantses hizkuntza, hartu edo harrarazi. Urteak joan urteak etorri, nabarmen ari zen frantsesten kultura. Arratsaldeko zazpietan afaltzen dudalako seko frantsestu naizela aurpegiratzen didate. Afrikako eta Asiako jendea nola frantsestu ez daki Parisko Gobernuak. Mauleko burgesia hori frantsestua zen arras; gutaz trufatzen ziren, gure mintzatzeko maneraz.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Espainiako Independentzia Gerrako garaian (1808-1814), Napoleonen eta gobernu bonapartistaren aldekoa. Agustin Paskual Iturriaga liberala, frantsestua, omen zen, apaiza izan arren.

3 (Partizipio burutua izenondo gisa). XVIII. mendeko Ilustrazio frantsesaren ideien eta balioen aldekoa.

frantximankeria

iz. Ipar. Frantximantari dagokion egite gaitzesgarria.

frantximant

iz./adj. Ipar. Pei. Frantsesa; frantsesez mintzatzen dena. Gure frantximanten erdara, nahasia bezain bitxia. Ezkondua da geroztik euskaldun frantximant batekin.

frantziar

1 adj. Frantziakoa, Frantziari dagokiona. Ik. frantses. Frantziar legeak. Frantziar gobernua.

2 iz. Frantziako herritarra. Frantziarren mendean.

frantziman

iz./adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, frantziman-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. frantximant].

frantzio

iz. Kim. Metal alkalino erradioaktiboa (Fr; zenbaki atomikoa, 87). Frantzioa Marguerite Perey-k aurkitu zuen Frantzian; hortik datorkio izena.

frantziskano

adj./iz. Frantziskotarra. Fraide frantziskanoa.

frantziskotar

adj./iz. San Frantziskoren ordenakoa dena; ordena horretako kidea. Frantziskotarren komentua. Frantziskotar fraidea. Astarloa frantziskotarrak zioen modura. Frantziskotarren hirugarren ordena eraiki zuena. || pl. (Lekuzko atzizkiekin, 'frantziskotarren ordena, komentua edo ikastetxea' adierazteko). Bilboko frantziskotarretan egin zituen lehen ikasketak. Meza eta salbea frantziskotarretan.

fraseologia

iz. Hizkl. Hizkuntza, jarduera, garai, talde edo pertsona baten esapide eta joskera linguistikoen multzoa. Iraultza sozialistak erabili duen fraseologia fosildua.

frasko

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frasko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. flasko].

fratrizida

1 adj./iz. Pertsonez mintzatuz, anaia hiltzen duena. Romulo fratrizida eta emagaldu baten semea zela, legezko ezkontzatik kanpo jaioa.

2 adj. Gauzez mintzatuz, fratrizidari dagokiona; bereziki gerrez, borrokez eta kidekoez mintzatuz, senideen artekoa. Gizadiaren historiaren zati handi bat borroka fratriziden historia da.

fraude

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fraude-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. iruzur].

freatiko

adj. Uraz mintzatuz, lur azpian geruza irazgaitz baten gainean pilatzen dena; lur azpiko ur horri dagokiona. Ik. akuifero. Ur freatikoak. Urezko geruza freatikoaren maila putzu zuloa baino gorago dagoenean gertatzen da hori. Maila freatikoa jaitsi eta lurzorua lehortzen denean uretan disolbaturiko gatzak kontzentratu egiten dira.

freelance

iz./adj. Bere kasa edo enpresa batekiko loturarik gabe lan egiten duena. Londresera abiatu zen, poltsikoak hutsik, idazle freelance legez. Segurtasuna-eta ez dira freelance batentzat eginak. Estudioan freelance gisa lan egiten genuenon postontzia zabaldu nuen.

freetowndar

1 adj. Freetowngoa, Freetowni dagokiona.

2 iz. Freetowngo herritarra.

fregadera

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fregadera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. harraska].

frejitu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, frejitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. frijitu].

frekuentzia

1 iz. Fis. Maiztasuna, aldizkako fenomeno bat denbora-unitatean errepikatzen den aldi kopurua. Mikrouhin labeak frekuentzia handiko uhin elektromagnetikoak igortzen ditu.

2 iz. Fis. Irrati igorgailu baten uhin maiztasuna. Ik. sintonia 2; dial 2. 1997an, Donostia osora zabaldu zuten seinalea, FMko 106.8 frekuentzian.

frenatu, frena, frenatzen

du ad. Balaztatu, galga eman. Ez du ematen frenatzeko asmorik duenik.

frenesi

iz. Eroaldia, eromena; kar bizia.

frenetiko

adj. Frenesiak jota dagoena. Erritmo frenetikoa. Horren ondorioz, sasoi frenetiko bat hasi zen niretzat.

freno

1 iz. Galga, balazta. Frenoak huts egin.

2 iz. Brida. Zaldiaren frenoa.

frente

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frente-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fronte].

frera

iz. Ipar. Fraidea. Frera eta serorak.

fresa

1 iz. Biraka eta metalei txirbila harrotuz lan egiten duen lanabesa, ardatz baten inguruan kokaturiko hortz ebakitzaileak dituena eta bereziki metalak edo kideko gai gogorrak zulatu edo lantzeko erabiltzen dena. Hortzak ez badu materiala erarik onenean ebakitzen, fresak iraupen laburragoa izango du.

2 iz. Biraka lan egiten duen lanabesa, hortz zorrotzak dituena eta hezur edo hortzetan zuloak egiteko erabiltzen dena.

fresadore

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fresadore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fresatzaile].

fresaketa

iz. Fresatzea. Zulaketan gertatzen den bezala, fresaketan lanabesaren diametroa ez da aldatzen.

fresatu, fresa/fresatu, fresatzen

du ad. Fresarekin zulatu edo landu. Alderik aldeko artekak fresatzerakoan hortzak goiko aldetik hasiko du ebaketa eta beheko aldetik arteka itsuak nahi badira. Hezurra gehiegi fresatzen bada, masailezurra haustea gerta daiteke.

fresatzeko makina iz. Fresatze lanak egiten dituen makina. Fresatzeko makinaren eginkizun nagusia da txirbil harroketa bidez piezei hainbat forma eman eta, neurri zehatz batzuk errespetatuz, zulo edo kanalak egitea. Tornuaren edo fresatzeko makinaren tamaina eta potentzia mugatuak dira.

fresatzaile

iz. Fresatze lanak egiten dituen langilea.

freskagarri

adj./iz. Freskatzen duena. Edari freskagarriak. Freskagarri bat hartu.

freskatu, freska, freskatzen

1 da/du ad. Fresko jarri; beroa gutxitu. Eztarria freskatzeko edari bat hartu. Urez freskatu. Itzalean jarri, freskatzeko.

2 du ad. (Eguraldiaz mintzatuz). Pixka bat freskatu zuenean, etxera etorri ginen.

fresko

1 adj. Hotz samarra. Haize, ur freskoa. Gela fresko batean. Leku freskoan gorde.

2 adj. Janariez mintzatuz, egin berria, bere jatorrizko tasunak gordetzen dituena, galdu edo pasatu ez dena, edo izoztua edo gazitua izan ez dena. Arrautza freskoak. Gazta freskoa. Arrain freskoa jateko.

3 adj. Irud. Irri freskoa.

4 iz. Horma edo pareta oraindik hezean egindako margolana.

freskotasun

1 iz. Freskoa denaren nolakotasuna. Ik. freskura. Uraren freskotasuna.

2 iz. Irud. Kontakizunaren freskotasuna.

freskura

iz. Freskotasuna. Goizeko freskuran. Lanean pausua, beroan freskura. Freskuran zegoen uretan. Ipini zuen freskuran bere gelako leihoan txerri solomoa.

freudiar

1 adj. Sigmund Freud austriar psikiatrarena, psikiatra hari edo haren lanari dagokiona. Psikoanalisi freudiarraren ikuspegitik, sexualitatea giza jardueraren funtsa da.

2 iz. Sigmund Freuden edo haren doktrinaren jarraitzailea.

fribolitate

iz. Friboloa denaren nolakotasuna; friboloa denaren jokaera edo jarrera. Ik. arinkeria. Fribolitatez jokatzea egozten zaigu askotan. Kosta egiten da, hala ere, arduradun politiko batzuen fribolitatea horrenbestekoa izan daitekeenik sinestea.

fribolo

1 adj. Pertsonez mintzatuz, sakontasun edo seriotasun gutxikoa. Ik. arin 7; buruarin; kaskarin; txolin. XX. mendeko idazleen artean fribolo ospekorik bada, Truman Capote da hori.

2 adj. Gauzez mintzatuz, pertsona friboloarena, pertsona friboloari dagokiona; hutsala, arina. Guztiz garrantzigabea, hutsala eta friboloa iruditzen zitzaidan beste ezer egitea, ez nuen ezertarako gogorik. Subiranismoa aberatsen luxu fribolo bat baino ez da.

frigiar

1 adj. Frigiakoa, Frigiari dagokiona.

2 iz. Frigiako herritarra.

frigoria

iz. Fis. Energia-unitatea, kilogramo bat uri, tenperatura 15'5 °C-tik 14'5 °C-ra jaisteko, kendu behar zaion bero kopuruaren baliokidea dena.

frigorifiko

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frigorifiko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hozkailu].

frijiarazi, frijiaraz, frijiarazten

du ad. Frijitzera behartu.

frijitu, friji, frijitzen

1 du ad. Dirakien olio edo koipean janari bat prestatu. Frijitu, egosi edo erre. Arraina frijitzen. Zartaginean frijituz. Oliotan frijitua.

2 du ad. Irud. Ezagun da inbidiak frijitzen zaituela, ez zenuen gezurrik sortuko bestela.

3 (Partizipio burutua izenondo gisa). Arrautza frijituak.

frikari

adj./iz. Hizkl. Igurzkaria.

friki

adj./iz. Lgart. Pertsonez mintzatuz, bitxia, nabarmena; bitxi edo berezitzat jotzen den gauza batekiko gehiegizko zaletasuna duena. Ik. xelebre. Iruindar erdaldun askori Ruper nor den galdetuko bagenio, ile-apaintzaile friki samar bat dela erantzunen liguke. Urte luzez, bideo-jokoak gazteen eta frikien kontua izan dira, gehiengoak gaizki ikusitako gauza bat.

frikun

adj. Ipar. Barrabasa. Seme frikun ohoina, zer egin didak hik? Galdera zorrotza zela eta franko frikuna.

frikunkeria

iz. Ipar. Barrabaskeria. Duda-mudan daude, ea frikunkerian behar duten bizi ala lanerako bidea hartu.

frikzio

1 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frikzio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'liskar' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tirabira; liskar].

2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frikzio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori mekanikari dagokion adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. marruskadura].

frintz

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frintz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. mintz; printza].

frisiera

iz. Frisian mintzatzen den hizkuntza.

friso

1 iz. Eraik. Pareta baten goiko edo beheko aldean, babesgarri edo apaingarri gisa, jartzen den zerrenda horizontala, zurez, azulejuz, paperez edo kideko gai batez egiten dena.

2 iz. Eraik. Eraikin klasikoetan, arkitrabearen eta erlaitzaren artean dagoen elementua, zerrenda luze baten modura eratua dagoena eta gehienetan eskultura-lanekin apaindua dena. Eraikinaren parte diren erliebe eta frisoetako eskulturen egilea da Oteiza.

fritatu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, fritatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. frijitu].

frito

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frito-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. frijitu].

frits

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frits-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fits].

frixt

onomat. [Oharra: Euskaltzaindiak, frixt-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. brixt].

frixtan

adb. Ipar. Bat-batean; oso arin. Jauzaraziko dugu frixtan ontzitik ontzira.

froga

iz. Zerbait egia dela finkatzeko edo egiaztatzeko balio duen gauza. Ik. frogantza; proba. Euskararen antzinatasunaren frogarik ez dute aurkitu han. Delituaren froga nabariak daude. Frogaren argudioak. Zeharbidezko frogak. Hona egia horren froga bat! Damuaren frogatzat. Frogak izan, eman, eskatu. Salomonek bere zuhurtziaren froga handi bat laster eman zuen.

[Oharra: Euskaltzaindiak, liburuaren lehen frogak esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, liburuaren lehen probak eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].

frogabide

iz. Zerbait frogatzeko erabiltzen den bidea. Ab absurdo frogabidea.

frogaezin

adj. Ezin frogatuzkoa. Frogaezinak diren axiomak.

frogagaitz

adj. Frogatzen zaila, ia frogaezina.

frogagarri

1 adj./iz. Zerbait frogatzen duena. Argudio frogagarriak. Herriaren nahiaren frogagarri bikaina.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Bazuen zuhaitzak fruiturik aski, nire gutiziaren pizgarri eta nire abileziaren frogagarri.

3 adj. Froga daitekeena.

frogagiri

iz. Sinestamendua, egiaztagiria.

frogaldi

iz. Epaiketa zibiletako fasea, prozesuko alderdietako bakoitzak, epailearen aurrean frogak aurkeztuz, aurkako alderdiak ezeztatu edo zalantzan jarritako adierazpenak egiaztatzeko aukera duena. Alderdiek prozesua frogaldira igaro dadin eskatuko dute, eta epaileak halaxe egingo du.

frogantza

iz. Froga. Egiaz edo gezurrez frogantzak eginik. Frogantza beharrik ez duten puntuak frogatzen.

frogarazi, frogaraz, frogarazten

du ad. Frogatzera behartu. Frogaraz iezaguzu zeure bertute ederra.

frogarri

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frogarri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. frogagarri].

frogatu, froga/frogatu, frogatzen

1 du ad. Froga bidez zerbait egiatzat edo ziurtzat agerrarazi edo ezagutarazi. Cf. probatu. Argudio egokiak erabili zituen, haurraren aita zela frogatzeko. Anitz arrazoiz froga ahal daitekeen gauza. Hona adibide bat, egia hau argi frogatuko duena. Bereizkuntza hori nolakoa den igarri diodala uste dut, baina igartzea ez da frogatzea.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Ni gauza frogatuen gainean aitzinatzen naiz.

[Oharra: Euskaltzaindiak, lagunak frogatzeko esan zuen hori esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, lagunak probatzeko esan zuen hori eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].

frogeta

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frogeta-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. probeta].

frogu

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frogu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. progu].

frontal

1 iz. Eraik. Horma baten luzean, horizontalean jartzen den habea, solairuko solibei eusten diena.

2 adj. Aurrekoa.

fronte

1 iz. Zerbaiten aurrealdea; bereziki, etsaiaren aurrean dagoen armadaren aurrealdea. Bere bi anaiak frontean hil ziren.

2 iz. Meteorol. Bi etorki eta tenperatura desberdineko masen arteko banaketa-azala. Biharko, fronte hotz bat datorrela iragarri dute telebistan. Fronte bero baten etorreraren lehenbiziko seinaleak. Jendeak uste izan zuen bat-bateko hotz izugarri hura fronte polar baten eraginez gertatu zela.

frontenis

iz. Plekako pilota-jokoa, teniseko erraketen antzekoak erabiliz pilotalekuan jokatzen dena. Bizitza guztia daramat pilotan jokatzen, eskuz, palaz, frontenisean...

frontera

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frontera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. muga].

Oharra: azken eguneraketa 2021-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper