Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

chic

1 adj. Gauzez mintzatuz, bereziki jantziez edo tokiez, dotorea eta modakoa. Londresko auzo chic batean. Kafetegi chic eta modernoetan entzuten diren doinuak.

2 adj. Pertsonez mintzatuz, jantzi dotoreak eta modakoak eramaten dituena; pertsona horri dagokiona. Etxe oneko donostiar chic aberatsak. Pertsona haiekin harremana izatea chica zen oso. Dotore jantzita, ukitu chic batekin.

chichewa

iz. Afrikako hegoaldean, batez ere Malawin eta Zambian, mintzatzen den hizkuntza. Ik. chewera.

chihuahua

iz. Jatorriz Mexikokoa den altzo-txakur arraza; arraza horretako txakurra, gorputz txikia, belarri luze tenteak eta begi handi biribil biziak dituena, lagun egiteko animalia gisa erabiltzen dena.

chisinauar

1 adj. Chisinaukoa, Chisinauri dagokiona.

2 iz. Chisinauko herritarra.

chow-chow

iz. Jatorriz Txinakoa den txakur arraza; arraza horretako txakurra, sendoa, iletsua eta buru-handia dena, akuilu-makuiluen gainean bezala ibiltzen dena.

chuukera

iz. Mikronesian mintzatzen den hizkuntza.

Ci

curie-ren nazioarteko sinboloa.

cicerone

iz. Bisitariei herri, eraikin edo museo bateko berezitasunak erakusten eta azaltzen dizkien pertsona, batez ere profesionala ez dena. Maxek itzultzaile lanak egiten zituen eta, bide batez, Euskal Herritik joan ginenon cicerone lanak ere bai. Cicerone bat behar baduzu, badakizu: nik erakutsiko dizut hiria.

cintruenigoar

1 adj. Cintruenigokoa, Cintruenigori dagokiona.

2 iz. Cintruenigoko herritarra.

cl

zentilitro-ren nazioarteko sinboloa.

clown

iz. Zirkuko pailazoa, bereziki jarrera serioa erakutsiz pailazo bromazalearekin bikotea osatzen duena. Eta arratsak luzeak baitira, kantariak, mintzalariak, clownak bilatzen ditugu.

cm

zentimetro-ren nazioarteko sinboloa.

cocker spaniel

iz. Jatorriz ingelesa den ehiza-txakur arraza; arraza horretako txakurra, gorputz txikia, ile leuna, belarri luze eroriak eta begi handi biribil marroiak dituena.

collage

iz. Oihal, paper edo kideko gainazal batean argazkiak, paperak edo kidekoak itsastean datzan pintura-teknika; teknika horrekin eginiko lana. Tamaina handiko collage koloretsuak.

collie

iz. Jatorriz Eskoziakoa den txakurra, gorputz lerdena, ile leuna, mutur luzea eta isats luze iletsua dituena.

comtois

iz. Jatorriz Jura mendigunekoa den zaldi arraza; arraza horretako zaldia, gorputz sendoa, buru handia, belarri txikiak, isats iletsua eta gorputz adar motz eta indartsuak dituena.

container

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, container-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. edukiontzi].

copyleft

iz. Baimen mota, egile batek, egile eskubideei uko eginez, bere lan baten kopien edo bertsioen banaketa libre uzten duena eta bertsio berrietara ere hedatzen dena. Webgune berri horrek aipaturiko zazpi liburu horiek irakurri, ikusi eta handik hartzeko aukera ematen du, doan, copyleft baimenarekin.

copyright

iz. Egile batek edo bere ordezkariak lan literario, artistiko edo zientifiko bat hainbat urtean ustiatzeko duen eskubidea. Debekatuta dago liburu hau osorik edo zatika kopiatzea, baldin eta copyrightaren jabeek ez badute horretarako baimena aurretik eta idatziz eman.

corellar

1 adj. Corellakoa, Corellari dagokiona.

2 iz. Corellako herritarra.

corpus

iz. Ikerlan baten oinarri gisa erabiltzen den testu bilduma. Orotariko Euskal Hiztegia-ren corpusa.

Corpus

iz. Corpus eguna.

Corpus egun iz. Eukaristiaren sakramentua ospatzen den eguna. Ik. Bestaberri; Gorpuzti; Gorputz egun.

cortestar

1 adj. Corteskoa, Cortesi dagokiona.

2 iz. Cortesko herritarra.

cos

Mat. kosinu-ren nazioarteko sinboloa.

costarricar

1 adj. Costa Ricakoa, Costa Ricari dagokiona. Costarricar agintariak.

2 iz. Costa Ricako herritarra.

cotonouar

1 adj. Cotonoukoa, Cotonouri dagokiona.

2 iz. Cotonouko herritarra.

couché paper

iz. Paper mota sendoa eta distiratsua.

coulomb

iz. Elektr. Elektrizitate kantitate eta karga elektrikoaren unitatea, ampere bateko korrontean segundo batean iragaten den karga elektrikoa adierazten duena (C).

country

iz. Mus. Jatorriz Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdekoa den musika estilo herrikoia, landa-giroko kantu tradizionaletan oinarritzen dena eta, batez ere, gitarra, banjo eta biolinarekin jotzen dena. Lan hartan bildutako jazz, pop eta country doinu leunek bihotz asko ukitu zituzten. Johnny Cash, country abeslari handia, atzo hil zen, 71 urte zituela, Nashvillen.

cowboy

iz. Ameriketako Estatu Batuetan abereak, bereziki behiak, zaintzen dituen pertsona. Ik. unai; behizain.

cP

zentipoise-ren nazioarteko sinboloa.

cricket

iz. Kirol mota, jatorriz britainiarra, zurezko makila zapal batez eta pilota batez hamaikana laguneko bi talderen artean, zelai batean jokatzen dena. Ik. kriket2. Boxeoan, cricketean eta beisbolean, ezinbestekoa da eskuak bizkor mugitzea.

croissant

iz. Hostorezko opiltxoa, ilargi erdiaren itxura duena. Kafetegi batean sartu ginen eta kafesne bana eskatu, nik croissant batekin.

Cro-Magnongo gizaki

iz. Goi Paleolitoan, Europan eta Asiako mendebaldean bizi izan zen lehen gizaki modernoa, homo sapiens espeziekoa.

cromlech

iz. Harrespila. Ik. mairu baratze.

cross

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, cross-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kros].

cumbia

iz. Bi aldiko dantza eta soinua, jatorriz kolonbiarra, musika indigenaren eta afrikarraren elementuak uztartzen dituena. Amaiera aldean, cumbia dantzatu dute taldeko hamaika neskek.

cum laude

iz. Latinezko esapidea, doktore tesietan goreneko kalifikazioa adierazteko erabiltzen dena.

curaçao

1 iz. Karibeko Curaçao uharteko laranja mota mikatz baten azalarekin egiten den likorea. Baso bat curaçao edan zuen.

2 iz. Baso bat curaçao.

curie

iz. Fis. Erradioaktibitatea neurtzeko unitate zaharra, 3,7 x 1010 becquerelen baliokidea dena (Ci).

curling

iz. Kirol. Launa jokalariz osaturiko bi talderen artean izotz gainean egiten den kirola, hogeina kiloko granitozko 8 harri biribil zapal helburu baterantz irristaraztean datzana. Asteburuero elkartzen ziren curlingean aritzeko. Eskozian du jatorria curlingak: XVI. mendean aintzira izoztuetan harriak garraiatzeko erabiltzen zuten teknikan.

curriculum

1 iz. Hezkuntza-programa, helburu batzuk lortzeko beharrezkoak diren eduki, metodo, baliabide eta kidekoak jasotzen dituena. Horregatik gabiltza irakasleok lehen hezkuntzako curriculuma osatu nahian.

2 iz. Curriculum vitaea. Italian lan egindakoa da, eta dagoeneko hainbat curriculum bidali ditu atzerrira.

curriculum vitae iz. Pertsona baten ikasketei, esperientzia profesionalari, datu pertsonalei eta kidekoei buruzko datuen multzoa; datu hauek biltzen dituen agiria. Hartutako neurrien berri ematearekin batera, akusatuaren curriculum vitaea helarazi zion epaileari.

curry

1 iz. Espezia-nahastura, jatorriz Indiakoa, janariak ontzeko erabiltzen dena. Oilaskoa curryarekin. Aurrena, irin pixka bat eta curry hautsa jarri behar da, eta haragi saldarekin urtu. Curry saltsa.

2 iz. Curryarekin ondutako jakia. Badakit gaur gauean currya duzuela afaltzeko. Oilasko currya.

d

Ik. de.

dabantal

iz. Ipar. Mantala. Ganibeta mahai hegian pausatu eta eskuak dabantalean xukatu zituen.

daborduko

adb. Bizk. Dagoeneko. Hasiak gara daborduko lan horretan.

dadaismo

iz. 1916an sorturiko arte- eta literatura-mugimendua, artearen balio tradizionalak gaitzesten eta bat-batekotasuna eta irrazionalismoa bultzatzen dituena.

dadaista

adj./iz. Dadaismoari dagokiona; dadaismoaren jarraitzailea. Printzipio horietan oinarritu ziren mugimendu dadaista eta surrealista. Italiar futurismoak eragina izan zuen dadaisten mugimenduan.

dado

iz. Kubo formako pieza txikia, zorizko zenbait jokotan erabiltzen dena. Dadoak botatzen. Dadoetan ibili, jokatu.

dafaila

iz. Ipar. Mahai zapia. Ik. zamau. Mahaian errana bego gorderik dafailan (esr. zah.).

dag

dekagramo-ren nazioarteko sinboloa.

daga

iz. Ezpata laburra. Borrokan hasten dira, lantza, ezpata edo dagarekin.

dagoeneko

adb. Hitz egiten den unerako. Ik. jadanik; honezkero; ordurako. Luze iritzita ere banago dagoeneko. Hiruretan bazkaldu du eta dagoeneko hor ari da igerian. || Hori, urte haietan, dagoeneko aldarrikatua zuen Altubek. Iluntzeko bederatziak ziren dagoeneko.

dagonil

iz. Abuztua.

daikiri

1 iz. Koktel mota, osagaitzat rona, azukrea eta lima edo limoi zukua dituena.

2 iz. Kopa bat daikiri. Bina daikiri hartu zituzten.

dailu

iz. Ipar. Sega. Belarra soroan dailuak ebakiz gero bezala, ni ere ihartu eta idortu naiz. Herio jauna, dailuaren jabe. Landak dailuz ebaki zituen.

dakartar

1 adj. Dakarkoa, Dakarri dagokiona. Dakartar agintariak.

2 iz. Dakarko herritarra.

dakatar

adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dakatar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. dhakatar].

daktiliko

adj. Liter. Bertso lerroez mintzatuz, daktiloz osatua. Hexametro daktilikoa.

daktilo

iz. Liter. Bertsogintza klasikoko oina, silaba luze batek eta bi laburrek osatua. Hiru silabako daktiloa bezain oin osoa da bi silabako espondeoa.

daktilografia

iz. Ipar. Mekanografia.

dal

dekalitro-ren nazioarteko sinboloa.

dalai-lama

iz. Tibeteko budismoaren buruzagi espirituala. Dalai-lamak alde egin behar izan zuen txinatarrek hartutako Tibetetik.

dalasi

iz. Gambiako diru unitatea.

daldara

iz. Ipar. eta Naf. Dardara.

dalia

1 iz. Lore ederreko landarea, apaingarri gisa oso aintzat hartua (Dahlia variabilis).

2 iz. Landare horren lorea.

dalmatika

iz. Kasullaren antzeko jantzia, bereziki diakonoena, mahuka zabal eta irekiak dituena eta albaren gainetik janzten dena.

dalmaziar

1 adj. Dalmaziakoa, Dalmaziari dagokiona.

2 iz. Dalmaziako herritarra.

3 iz. Jatorriz Dalmaziakoa den txakur arraza.

4 adj./iz. Txakurrez mintzatuz, arraza horretakoa, gorputz gihartsua, ile motza eta larruazal zuri orban beltzez zipriztindua duena.

dalmaziera

iz. Dalmaziako kostaldean eta Adriatikoko zenbait uhartetan mintzatzen zen hizkuntza erromanikoa.

daltoniko

adj. Heg. Daltonismoa duena. Kolorerik gabeko munduan bizi den mutiko daltoniko baten istorioa.

daltonismo

iz. Kolore batzuk bereizteko edo haiei antzemateko ikusmenaren ezintasuna.

dam

dekametro-ren nazioarteko sinboloa.

dama1

1 iz. Andre itzaltsua. Erregeren jauregiko dama aberatsa. Santa Agata dama eder bat Sizilian zen jaioa.

2 iz. Ezkontzeko garaian dagoen edo gizon batek maite duen emakumea. Gure dantzara dama politak etortzen dira guztiz apainduak. Galaiak bere damari eskainia. Nitaz gupida dadila maite dudan dama.

3 iz. Euskal mitologiako andrea. Anbotoko dama.

4 iz. Karta frantsesetan, anderea. Dama diamantea. Dama pika.

5 iz. pl. Dama-jokoa; joko horretako piezak. Dametan egiteko taula. Etxera joan ziren dametan jokatzera. Txanponak, orratzak, zigilu bat, damak eta mosaikoak.

dama joko, dama-joko iz. Xake-jokoko taularen antzeko batean, bi jokalarik pieza biribil zuri eta beltzekin jokatzen duten jokoa. Dama-jokoan ari ziren.

dama2

iz. Ipar. Antea.

damaskinatu

adj./iz. Burdinan edo altzairuan urrea edo beste metal fin bat txertatuz egiten den lana; gauzez mintzatuz, lan hori duena. Eskutokia zilarrez landua zuen ezpata damaskinatu bat.

damasko

iz. Zetazko edo artilezko ehun sendoa, kolore bereko hariak erabiliz egindakoa, aurkian eta ifrentzuan irudi berak baina bizitasun desberdinez agertzen dituena.

damaskoar

1 adj. Damaskokoa, Damaskori dagokiona. Damaskoar ehuleak.

2 iz. Damaskoko herritarra.

damatxo

iz. Adkor. Dama. Zu zara, damatxo maitea, nire desiraren zeruko atea. Hiru damatxo Donostiako Errenterian dendari.

damnagarri

adj. Zah. Erl. Kondenatzen duena. Ahalkeria triste eta damnagarri bat.

damnatu, damna, damnatzen

1 da/du ad. Zah. Erl. Kondenatu. Onak dira salbatu eta gaiztoak damnatu.

2 (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Urrikaltzeko baita arima damnatua. Damnatuen bihotza ausikiko duen harra ez da hilen.

damnazio

iz. Zah. Erl. Kondenazioa. Sekulako damnazio bidetik atera.

damu

1 iz. Zerbait egin izanak edo egin ez izanak norbaitengan eragiten duen atsekabea. Ik. damutasun; garbai. Bihotzeko damua. Bekatuen damua bi eratakoa izan daiteke: maite damua eta beldur damua. Damuz beterik bere hutsegiteaz. Damu gabeko aitortzak. Jainkoa iraindu duelako damuz beterik. Damu negarra. Damurik eza. Edozein aitorlek absolbituko zaitu horrelako bekatutik, damu osoarekin aitortzen baduzu.

2 iz. Ipar. Atsekabea.

3 iz. Ipar. Kaltea; iraina. Hainbat kalteren eta damuren haste den alfertasuna. Egin zaidan damu xume batengatik.

bihotz damu, bihotz-damu 1 iz. Kontrizioa. Ik. maite-damu. Aitortza ona egiteko bihotz damua behar da.

2 iz. Erabateko atsekabea. Hirurok agertu genuen bihotz damua, gure artean ez zegoelako.

damu-domaia iz. Ipar. Kalte-ordaina. Bizikleta hautsi didazue; damu-domaiak zor dizkidazue. Sei mila euroko damu-domaiak pagatu beharko dizkio. || Mila libera damu-domaia eman zioten.

damu egin Kalte egin. Gauza gaiztoa da gurasoei damu egitea. Zuri damu egin diezazukeen guztiari, ihes egin.

damu hartu g.g.er. Damutu; atsekabetu. Gauza bat galtzen duzunean damu hartzen duzu. Nire hoben guztiez damu hartzen dut. Ez dakienak ez du damurik hartzen.

damu izan 1 da/du ad. Damutu; zerbaitengatik atsekabea edo nahigabea sentitu. Ik. damutu. Egindako bekatuez damu izan. Damu izango dute hura erosiaz. Damu dut, Jauna, bihotz guztitik zu irainduaz. Damu dute gorputza zerbitzatzeaz. Damu dut zu iraindua. Damu du hori egina. Gero ez dute damu izango orain horrela ibilia? Aldez damu dut eta aldez atsegin. Ez dut damu hartu nuen nekea. Damu dut ez bainuen bertso haietatik bihi bat ere paperetan ezarri. Ez gara ezertaz damu. Damu naiz bihotzez orain arteko bizimodu lizunaz. Egina damu zaio. Damu eta dolore dut bidera ezin ilkia. Damu dut iritzi paregabe horren jabearen izenaz ez oroitzea.

2 da ad. Tamalgarri izan. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Damu da ikustea nola xahutzen duen zoro horrek dirua.

damu otoitz, damu-otoitz iz. Erl. Damua adierazten duen otoitza. Negar eta damu-otoitz artean ekarriko ditut.

damutan egon Damuturik egon. Jabetasuna galdu duelako herri hau dago damutan. Orduan etorria ez gaude damutan.

damutan izan da ad. Ipar. g.er. Damutan egon.

damuz 1 adb. Atsekabez; damuturik. Ahula izan nintzen orduan, eta damuz bizi naiz orain. Eskua eman diote elkarri txirrindulariek, damuz, lotsaz, esker onez. || Damu minez eta bihotzeko negarrez. Damuaren damuz ez du ezeren atseginik hartzen. Huts horren damuz gelditzen gara. Sartu zinelako damuaz aterako zara.

2 adb. Gogoz kontra. Damuz eta ezinbestean, ez borondate onez. Egiten dituzte jaunaren esanak damuz bezala.

3 (-en atzizkiaren eskuinean). Norbaiten nahia edo zerbaiten eragozpena aintzat hartu gabe edo are horien aurka ere. Horren guztiaren damuz ere (...). Barka, irakurle, horrelako nahasi-mahasietan nire damuz sartzen banaiz.

damuzko adj. Gurasoen damuzko hitzak entzun nahi ezik, hartu zuen berriro erdal herrirako bidea. Ene barkaziorik damuzkoenak.

damuarazi, damuaraz, damuarazten

du ad. Damutzera behartu. Sinesten dudana sinesteaz damuaraziko nauzu.

damudun

adj./iz. g.er. Damutua. Bihotz damuduna. Poztenago zara damudun bakarraz, damu-beharrik ez duten laurogeita hemeretzi zintzoz baino.

damugarri

adj. Damua eragiten duena; negargarria, deitoragarria. Damugarri eta urrikalkizun gara geure epeltasunagatik. Ba al natzaizu ezertan damugarri? Damugarria da etxera horrela itzuli beharra. Bidegabe damugarriren bat.

damukizun

iz. Damutzeko gauza, damutzeko zergatia. Haserrekor, sutsu eta mihi arinekoak izan lezake gerora damukizuna.

damurik

adb. Tamalez, zoritxarrez. Anton. beharrik. Ibar eder eta aberats hartako euskararenak egin du, damurik. Damurik ez zuen garaiz bukatu. Loturik naukan hari horri eutsi beharrean suertatzen naiz, beharrik ala damurik, nahi badut eta nahi ez badut.

damutasun

iz. Huts egitearen eta, bereziki, bekatuaren damua. Damutasunik gabe ez dira bekatuak barkatzen. Nire bihotza bete dezala damutasunak arantzaz. Bekatariak damutasunera deitu. Damutasunezko negarrak.

damutu, damu/damutu, damutzen

1 da/zaio ad. Zerbait egin izanagatik edo ez egin izanagatik atsekabea hartu. Ik. damu izan; auhendatu; deitoratu; dolutu. Damutu zitzaidan eman nizkion atsekabeez. Bost aldiz damutu zait etxean sartua (edo sartzea). Ez zitzaion sekula damutu harekin ezkonduaz. Ez zaigu damutuko, ontzen bagara. Gauza gutxi ikasirik gelditu nintzen, baina ez zait behin ere damutu. Bere bekatuaz ongi damuturik ote dagoen. Laster aski damutu nintzen neure itsumenaz. Eseri izanaz damutu naiz. Maitasun-damuz damu bedi. Berandutzen zaionari ematen agindua, dago aginduaz damutua eta garbatua (esr. zah.).

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Bihotz damutu eta apaldua. Lapur damutua.

damutze

iz. Zerbait egin izanagatik edo ez egin izanagatik atsekabea hartzea. Ik. damu. Langraizera eraman dituzte damutze-idatzia sinatu eta gero.

damuztatu, damuzta, damuztatzen

du ad. Ipar. Zah. Atsekabetu, nahigabetu. Jainkoa damuztatu dut nire bekatuez.

daN

dekanewton-en nazioarteko sinboloa.

danba

onomat. Kolpe gogor baten edo tiro baten onomatopeia. Eskuan su iskilu, lepoa izerdi: danba, halako batean, danba... birritan. Danba, danba, atea makilaz jotzen.

danbada

iz. Kolpe gogor edo tiro baten ondoriozko hotsa; horrelako hotsa eragiten duen kolpea bera. Ik. danbateko. Etxeko atean danbada batzuk emanez. Kanpai danbadak. Kanoiaren danbadak.

danbadaka

adb. Danbadak emanez. Han barruan inor ez zen sekula ateari danbadaka aritzen, ez eta eskaileretan zalaparta burrunbatsuan gora eta behera ibiltzen ere.

danbateko

iz. Kolpe gogorra; kolpe horren ondoriozko hotsa. Trumoi danbatekoak. Mailuen danbatekoak. Atean danbatekoak entzun nituen.

danbolin

1 iz. Txistuaren lagungarri, hari eusten dion besotik zintzilikaturik, zotz bakar batez jotzen den danborra, ohikoa baino luzeagoa eta meharragoa. Ik. tuntun. Txistua eta danbolina. Danbolina jo. Neskak pozik dantzatzen dira danbolin soinuarekin. Danbolinaren hotsa entzunda. Danbolin berri, soinu berri.

2 iz. Danbolin-jotzailea. Asteasuko danbolina naiz, gainera ezkonberria. Esaiozu danbolinari etortzeko berehala.

3 iz. Gaztainak erretzeko galdaratxoa, danbolinaren itxura duena. Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri. Danbolineko gaztainarik jan ez duenak.

danbolin jotzaile, danbolin-jotzaile iz. Danbolina jotzen duen pertsona.

danbolintero

iz. Herr. Danbolin-jotzailea. Igeldoko danbolinteroa.

danbor

1 iz. Zilindro baten gaineko eta azpiko aldeetan tenkatzen diren bi larru zatiz osatutako musika-tresna, bi zotzez jotzen dena. Ik. atabal. Danborra jo. Danbor hotsa. Danborraren soinuarekin dantzatzen direnean. Olentzeroren zorroa danborra bezalakoa.

2 iz. Zenbait makina edo tresnatan, danbor itxurako pieza birakaria. Altzairuzko danbor batera eramaten du sagarra igogailu batek eta bertan ur turrusta batzuk jasotzen ditu sagarrak.

danbor jotzaile, danbor-jotzaile iz. Danborra jotzen duen pertsona. Hogei bat danbor-jotzailek osatzen dute orkestra.

danbor nagusi iz. Erregimentu bateko edo danborrada bateko danbor-jotzaile taldearen burua. Gorputza zuzen, danbor nagusi bat bezala.

danborrada

iz. Danborra joz egiten den ibilaldia; bereziki, Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan egiten dena, doinu edo martxa jakin batzuk joz. Donostiako eta Azpeitiko danborradak.

Oharra: azken eguneraketa 2022-01-12

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper