Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

d

Ik. de.

dabantal

iz. Ipar. Mantala. Ganibeta mahai hegian pausatu eta eskuak dabantalean xukatu zituen.

daborduko

adb. Bizk. Dagoeneko. Hasiak gara daborduko lan horretan.

dadaismo

iz. 1916an sorturiko arte- eta literatura-mugimendua, artearen balio tradizionalak gaitzesten eta bat-batekotasuna eta irrazionalismoa bultzatzen dituena.

dadaista

adj./iz. Dadaismoari dagokiona; dadaismoaren jarraitzailea. Printzipio horietan oinarritu ziren mugimendu dadaista eta surrealista. Italiar futurismoak eragina izan zuen dadaisten mugimenduan.

dado

iz. Kubo formako pieza txikia, zorizko zenbait jokotan erabiltzen dena. Dadoak botatzen. Dadoetan ibili, jokatu.

dafaila

iz. Ipar. Mahai zapia. Ik. zamau. Mahaian errana bego gorderik dafailan (esr. zah.).

dag

dekagramo-ren nazioarteko sinboloa.

daga

iz. Ezpata laburra. Borrokan hasten dira, lantza, ezpata edo dagarekin.

dagoeneko

adb. Hitz egiten den unerako. Ik. jadanik; honezkero; ordurako. Luze iritzita ere banago dagoeneko. Hiruretan bazkaldu du eta dagoeneko hor ari da igerian. || Hori, urte haietan, dagoeneko aldarrikatua zuen Altubek. Iluntzeko bederatziak ziren dagoeneko.

dagonil

iz. Abuztua.

daikiri

1 iz. Koktel mota, osagaitzat rona, azukrea eta lima edo limoi zukua dituena.

2 iz. Kopa bat daikiri. Bina daikiri hartu zituzten.

dailu

iz. Ipar. Sega. Belarra soroan dailuak ebakiz gero bezala, ni ere ihartu eta idortu naiz. Herio jauna, dailuaren jabe. Landak dailuz ebaki zituen.

dakartar

1 adj. Dakarkoa, Dakarri dagokiona. Dakartar agintariak.

2 iz. Dakarko herritarra.

dakatar

adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dakatar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. dhakatar].

daktiliko

adj. Liter. Bertso lerroez mintzatuz, daktiloz osatua. Hexametro daktilikoa.

daktilo

iz. Liter. Bertsogintza klasikoko oina, silaba luze batek eta bi laburrek osatua. Hiru silabako daktiloa bezain oin osoa da bi silabako espondeoa.

daktilografia

iz. Ipar. Mekanografia.

dal

dekalitro-ren nazioarteko sinboloa.

dalai-lama

iz. Tibeteko budismoaren buruzagi espirituala. Dalai-lamak alde egin behar izan zuen txinatarrek hartutako Tibetetik.

dalasi

iz. Gambiako diru unitatea.

daldara

iz. Ipar. eta Naf. Dardara.

dalia

1 iz. Lore ederreko landarea, apaingarri gisa oso aintzat hartua (Dahlia variabilis).

2 iz. Landare horren lorea.

dalmatika

iz. Kasullaren antzeko jantzia, bereziki diakonoena, mahuka zabal eta irekiak dituena eta albaren gainetik janzten dena.

dalmaziar

1 adj. Dalmaziakoa, Dalmaziari dagokiona.

2 iz. Dalmaziako herritarra.

3 iz. Jatorriz Dalmaziakoa den txakur arraza.

4 adj./iz. Txakurrez mintzatuz, arraza horretakoa, gorputz gihartsua, ile motza eta larruazal zuri orban beltzez zipriztindua duena.

dalmaziera

iz. Dalmaziako kostaldean eta Adriatikoko zenbait uhartetan mintzatzen zen hizkuntza erromanikoa.

daltoniko

adj. Heg. Daltonismoa duena. Kolorerik gabeko munduan bizi den mutiko daltoniko baten istorioa.

daltonismo

iz. Kolore batzuk bereizteko edo haiei antzemateko ikusmenaren ezintasuna.

dam

dekametro-ren nazioarteko sinboloa.

dama1

1 iz. Andre itzaltsua. Erregeren jauregiko dama aberatsa. Santa Agata dama eder bat Sizilian zen jaioa.

2 iz. Ezkontzeko garaian dagoen edo gizon batek maite duen emakumea. Gure dantzara dama politak etortzen dira guztiz apainduak. Galaiak bere damari eskainia. Nitaz gupida dadila maite dudan dama.

3 iz. Euskal mitologiako andrea. Anbotoko dama.

4 iz. Karta frantsesetan, anderea. Dama diamantea. Dama pika.

5 iz. pl. Dama-jokoa; joko horretako piezak. Dametan egiteko taula. Etxera joan ziren dametan jokatzera. Txanponak, orratzak, zigilu bat, damak eta mosaikoak.

dama joko, dama-joko Xake-jokoko taularen antzeko batean, bi jokalarik pieza biribil zuri eta beltzekin jokatzen duten jokoa. Dama-jokoan ari ziren.

dama2

iz. Ipar. Antea.

damaskinatu

adj./iz. Burdinan edo altzairuan urrea edo beste metal fin bat txertatuz egiten den lana; gauzez mintzatuz, lan hori duena. Eskutokia zilarrez landua zuen ezpata damaskinatu bat.

damasko

iz. Zetazko edo artilezko ehun sendoa, kolore bereko hariak erabiliz egindakoa, aurkian eta ifrentzuan irudi berak baina bizitasun desberdinez agertzen dituena.

damaskoar

1 adj. Damaskokoa, Damaskori dagokiona. Damaskoar ehuleak.

2 iz. Damaskoko herritarra.

damatxo

iz. Adkor. Dama. Zu zara, damatxo maitea, nire desiraren zeruko atea. Hiru damatxo Donostiako Errenterian dendari.

damnagarri

adj. Zah. Erl. Kondenatzen duena. Ahalkeria triste eta damnagarri bat.

damnatu, damna, damnatzen

1 da/du ad. Zah. Erl. Kondenatu. Onak dira salbatu eta gaiztoak damnatu.

2 (Era burutua izenondo edo izen gisa). Urrikaltzeko baita arima damnatua. Damnatuen bihotza ausikiko duen harra ez da hilen.

damnazio

iz. Zah. Erl. Kondenazioa. Sekulako damnazio bidetik atera.

damu

1 iz. Zerbait egin izanak edo egin ez izanak norbaitengan eragiten duen atsekabea. Ik. damutasun; garbai. Bihotzeko damua. Bekatuen damua bi eratakoa izan daiteke: maite damua eta beldur damua. Damuz beterik bere hutsegiteaz. Damu gabeko aitortzak. Sartu zinelako damuaz aterako zara. Damuz eta ezinbestean, ez borondate onez. Jainkoa iraindu duelako damuz beterik. Damuaren damuz ez du ezeren atseginik hartzen. Damu minez eta bihotzeko negarrez. Huts horren damuz gelditzen gara. Damu negarra. Damurik eza.

2 iz. Ipar. Atsekabea.

3 iz. Ipar. Kaltea; iraina. Hainbat kalteren eta damuren haste den alfertasuna. Egin zaidan damu xume batengatik.

bihotz damu, bihotz-damu 1 Kontrizioa. Ik. maite-damu. Aitortza ona egiteko bihotz damua behar da.

2 Erabateko atsekabea. Hirurok agertu genuen bihotz damua, gure artean ez zegoelako.

damu-domaia Ipar. Kalte-ordaina. Bizikleta hautsi didazue; damu-domaiak zor dizkidazue. Sei mila euroko damu-domaiak pagatu beharko dizkio. || Mila libera damu-domaia eman zioten.

damu egin Kalte egin. Gauza gaiztoa da gurasoei damu egitea. Zuri damu egin diezazukeen guztiari, ihes egin.

damu hartu g.g.er. Damutu; atsekabetu. Gauza bat galtzen duzunean damu hartzen duzu. Nire hoben guztiez damu hartzen dut. Ez dakienak ez du damurik hartzen.

damu izan 1 da/du ad. Zerbait egin izanagatik edo ez egin izanagatik atsekabea hartu. Ik. damutu. Egindako bekatuez damu izan. Damu izango dute hura erosiaz. Damu dut, Jauna, bihotz guztitik zu irainduaz. Damu dute gorputza zerbitzatzeaz. Damu dut zu iraindua. Damu du hori egina. Gero ez dute damu izango orain horrela ibilia? Damu eta dolore dut bidera ezin ilkia. Aldez damu dut eta aldez atsegin. Ez dut damu hartu nuen nekea. Damu dut ez bainuen bertso haietatik bihi bat ere paperetan ezarri. Ez gara ezertaz damu. Damu naiz bihotzez orain arteko bizimodu lizunaz. Egina damu zaio.

2 da ad. Tamalgarri izan. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Damu da ikustea nola xahutzen duen zoro horrek dirua.

damu-otoitz Erl. Damua adierazten duen otoitza. Negar eta damu-otoitz artean ekarriko ditut.

damutan egon Damuturik egon. Jabetasuna galdu duelako herri hau dago damutan. Orduan etorria ez gaude damutan.

damutan izan da ad. Ipar. g.er. Damutan egon.

damuzko adj. Gurasoen damuzko hitzak entzun nahi ezik, hartu zuen berriro erdal herrirako bidea. Ene barkaziorik damuzkoenak.

damuarazi, damuaraz, damuarazten

du ad. Damutzera behartu. Sinesten dudana sinesteaz damuaraziko nauzu.

damudun

adj./iz. g.er. Damutua. Bihotz damuduna. Poztenago zara damudun bakarraz, damu-beharrik ez duten laurogeita hemeretzi zintzoz baino.

damugarri

adj. Damua eragiten duena; negargarria, deitoragarria. Damugarri eta urrikalkizun gara geure epeltasunagatik. Ba al natzaizu ezertan damugarri? Damugarria da etxera horrela itzuli beharra. Bidegabe damugarriren bat.

damukizun

iz. Damutzeko gauza, damutzeko zergatia. Haserrekor, sutsu eta mihi arinekoak izan lezake gerora damukizuna.

damurik

adb. Tamalez, zoritxarrez. Anton. beharrik. Ibar eder eta aberats hartako euskararenak egin du, damurik. Damurik ez zuen garaiz bukatu. Loturik naukan hari horri eutsi beharrean suertatzen naiz, beharrik ala damurik, nahi badut eta nahi ez badut.

damutasun

iz. Huts egitearen eta, bereziki, bekatuaren damua. Damutasunik gabe ez dira bekatuak barkatzen. Nire bihotza bete dezala damutasunak arantzaz. Bekatariak damutasunera deitu. Damutasunezko negarrak.

damutu, damu/damutu, damutzen

1 da/zaio ad. Damu izan. Ik. garbaitu. Damutu zitzaidan eman nizkion atsekabeez. Bost aldiz damutu zait etxean sartua (edo sartzea). Ez zitzaion sekula damutu harekin ezkonduaz. Ez zaigu damutuko, ontzen bagara. Gauza gutxi ikasirik gelditu nintzen, baina ez zait behin ere damutu. Bere bekatuaz ongi damuturik ote dagoen. Laster aski damutu nintzen neure itsumenaz. Eseri izanaz damutu naiz. Maitasun-damuz damu bedi. Berandutzen zaionari ematen agindua, dago aginduaz damutua eta garbatua (esr. zah.).

2 (Era burutua izenondo gisa). Bihotz damutu eta apaldua. Lapur damutua.

damuztatu, damuzta, damuztatzen

du ad. Ipar. Zah. Atsekabetu, nahigabetu. Jainkoa damuztatu dut nire bekatuez.

daN

dekanewton-en nazioarteko sinboloa.

danba

onomat. Kolpe gogor baten edo tiro baten onomatopeia. Eskuan su iskilu, lepoa izerdi: danba, halako batean, danba... birritan. Danba, danba, atea makilaz jotzen.

danbada

iz. Kolpe gogor edo tiro baten ondoriozko hotsa; horrelako hotsa eragiten duen kolpea bera. Ik. danbateko. Etxeko atean danbada batzuk emanez. Kanpai danbadak. Kanoiaren danbadak.

danbadaka

adb. Danbadak emanez. Han barruan inor ez zen sekula ateari danbadaka aritzen, ez eta eskaileretan zalaparta burrunbatsuan gora eta behera ibiltzen ere.

danbateko

iz. Kolpe gogorra; kolpe horren ondoriozko hotsa. Trumoi danbatekoak. Mailuen danbatekoak. Atean danbatekoak entzun nituen.

danbolin

1 iz. Txistuaren lagungarri, hari eusten dion besotik zintzilikaturik, zotz bakar batez jotzen den danborra, ohikoa baino luzeagoa eta meharragoa. Ik. tuntun. Txistua eta danbolina. Danbolina jo. Neskak pozik dantzatzen dira danbolin soinuarekin. Danbolinaren hotsa entzunda. Danbolin berri, soinu berri.

2 iz. Danbolin-jotzailea. Asteasuko danbolina naiz, gainera ezkonberria. Esaiozu danbolinari etortzeko berehala.

3 iz. Gaztainak erretzeko galdaratxoa, danbolinaren itxura duena. Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri. Danbolineko gaztainarik jan ez duenak.

danbolin jotzaile, danbolin-jotzaile Danbolina jotzen duen pertsona.

danbolintero

iz. Herr. Danbolin-jotzailea. Igeldoko danbolinteroa.

danbor

1 iz. Zilindro baten gaineko eta azpiko aldeetan tenkatzen diren bi larru zatiz osatutako musika-tresna, bi zotzez jotzen dena. Ik. atabal. Danborra jo. Danbor hotsa. Danborraren soinuarekin dantzatzen direnean. Olentzeroren zorroa danborra bezalakoa.

2 iz. Zenbait makina edo tresnatan, danbor itxurako pieza birakaria. Altzairuzko danbor batera eramaten du sagarra igogailu batek eta bertan ur turrusta batzuk jasotzen ditu sagarrak.

danbor jotzaile, danbor-jotzaile Danborra jotzen duen pertsona. Hogei bat danbor-jotzailek osatzen dute orkestra.

danbor nagusi Erregimentu bateko edo danborrada bateko danbor-jotzaile taldearen burua. Gorputza zuzen, danbor nagusi bat bezala.

danborrada

iz. Danborra joz egiten den ibilaldia; bereziki, Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan egiten dena, doinu edo martxa jakin batzuk joz. Donostiako eta Azpeitiko danborradak.

danborrari

iz. Danbor-jotzailea. Donostian berean, hamalau mila danborrari, denak harro, danborra jo eta jo!

danda

iz. Danga, kanpai kolpea. Erloju batek, ona izateko, dandak ongi eman behar ditu.

dan-dan

onomat. Ate, kanpai, danbor edo kideko hotsaren onomatopeia. Eta, noizbait, elizako erlojuan, dan-dan... hamabiak.

dandarrez

adb. Bizk. Arrastaka. Etxerik etxe dandarrez erabili zuten Jesus.

dandy

iz. Maneretan eta janzkeran guztiz dotorea den gizona. Oraindik ere dandy bat bezala janzten zen.

danga

1 iz. Kanpai jotzea; kanpai hotsa. Jo ezazu ezkila, bizpahiru danga. Ezkila bakoitzak bere danga mota du.

2 onomat. Kolpe batek ateratako hotsaren onomatopeia, batez ere kanpai hotsarena. Ik. danga-danga. Pilota sakelatik atera eta danga!, bota zuen hormaren kontra.

dangada

1 iz. Kanpai jotzea; ukaldia.

2 iz. Tragoa, hurrupa. Baietz dangada batean botila osoa edan.

danga-danga

onomat. Kolpe batek ateratako hotsaren onomatopeia, batez ere kanpai hotsarena. Ezkilak danga-danga dio dorretik.

dangateko

iz. Ukaldia, kolpea. Ik. danbateko.

daniar

1 adj. Danimarkakoa, Danimarkari dagokiona. Ik. danimarkar. Daniar zinemagilea.

2 iz. Danimarkako herritarra.

daniar handi Jatorriz Alemaniakoa den txakur arraza; arraza horretako txakurra, handia, indartsua eta gihartsua, izaeraz oso adiskidetsua dena.

daniera

iz. Danimarkan mintzatzen den hizkuntza.

danimarkar

1 adj. Danimarkakoa, Danimarkari dagokiona. Ik. daniar. C. Nielsen, danimarkar musikagilea.

2 iz. Danimarkako herritarra.

dantela

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dantela-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. dentela].

dantza

1 iz. Gorputz higidura arin eta kateatuen multzoa, batez ere doinu baten arabera egiten dena. Taldean egindako dantza. Dantza-urratsa. Dantza-jauziak. Dantza ikastaroa. Dantza taldea. Dantza saio ikusgarria. Euskal dantzak. Aurreskua da euskal dantzarik jatorrena. Ezpata dantza. Makil dantza. Dantza klasiko eta garaikideko klaseak. Herri dantzak. Dantza lohiak, lotsagarriak. Dantza nahasietan.

2 iz. Dantzatzea. Oso atsegin du dantza.

3 iz. Dantzan egiten den festa edo bilera. Igande arratsaldeetan plazan dantza izaten zen. Dantzara joan. Euskara, jalgi hadi dantzara.

dantza askatu iz. Lagunari heldu gabe dantzatzen den dantza. Arratsaldean dantza askatuko txapelketa egingo dute Konstituzio plazan.

dantza egin Dantzan egin. Ik. dantzatu. Soinua jo dizuegu eta ez duzue dantza egin. Munduaren zer esanagatik dantzarik egiten ez badute oinekin, egiten dute bihotzarekin. || Zibak dantza egin dezan, soka bat lotu behar zaio.

dantza lagun, dantza-lagun Dantza egiteko laguna edo bikotekidea. Eder ziren lore gorri eta zuriak, dantza-lagunen zain dauden neskatilen antzera.

dantza lotu Lagunari heldurik dantzatzen den dantza. Gaur egungo dantza loturik ez zuten ontzat hartzen. Dantza lotuan ibili ondoren.

dantzan adb. Dantzatzen. Dantzan ikasi. Dantzan ari zirela. Dantzan hasterakoan. Festan, dantzan eta zorakerietan ibiltzeko. Txistularia soinua jotzen eta besteak dantzan. || Baratxuri bat dantzan ur bero pixka baten gainean.

dantzan egin Gorputz higidura arin eta kateatuen multzoa egin, batez ere doinu baten arabera. Ik. dantzatu. Zuk dantzan egin duzun artean. Sagardoa ez dut gogoko, dantzan —askatuan behintzat— ez dut egiten eta pilotan arras traketsa naiz. Ez daki dantzan egiten.

dantza-soka 1 Sokadantza.

2 Dantzariek, eskutik helduta, osatzen duten errenkada.

dantzagarri

adj. Dantza daitekeena. Bederatzi lagunez osaturiko familia honek jai giroko musika dantzagarria lantzen du batez ere. Erritmo dantzagarriz beteriko diskoa.

dantzaldi

iz. Dantza-saioa. Arratsaldean, bertsolarien ondoren, dantzaldia. Dantzaldi bat egiteko eskatu zioten.

dantzaleku

iz. Dantzan egiten den lekua. Bailara guztietan da, erromeria egunerako, dantzalekua. Biltegi zaharra dantzaleku bihurtuz. Dantzaleku eta jolastokiak.

dantzarazi, dantzaraz, dantzarazten

du ad. Dantzatzera behartu. Iristen da egun handia, lurra ez ezik, zeruko egoitzak ere pozez dantzarazten dituena.

dantzari

1 iz./adj. Dantzan egiten duena, bereziki dantza talde batean. Emakume dantzaria. Itsuaren txakur dantzaria. Txistulari eta dantzariak. Dantzari trebea. Herriko dantzari taldea. Dantzari txapelketa. Dantzari eguna. Euskal dantzarien biltzarra. Soinulariaren etxean oro dantzari (esr. zah.).

2 (Adizlagun gisa). Izarrez izar dantzari dabiltza. Kantari eta dantzari ari direno. Ostatuetan kantari, plazetan dantzari.

dantzatoki

iz. Dantzalekua.

dantzatu, dantza/dantzatu, dantzatzen

1 da ad. Dantzan egin. Arratsalde osoan dantzatu naiz. Zure anaia ongi dantzatzen da. Hiru orduz dantzatu ziren. Danborraren soinuarekin dantzatzen direnean. Argizagiak dira bozkarioz dantzatzen. Ongi dantzatzen dakienak. Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu.

2 du ad. (Objektua dantza jakin bat dela). Lehenik aurreskua dantzatu zuten. Nork dantzatuko du soinu hori?

3 du ad. Beh. Eragin, mugitu, astindu. Niregatik dantzatu duzu gaizki esaka mingaina. Hankak, zangoak dantzatu: lasterka egin. Makila dantzatu zuela besteren hezurretan. Batean mutur joka, bestean ezpata dantzatzen. Labana dantzatzen oso iaioak ziren.

dantzazale

adj. Dantzaren zalea dena. Gure herria arin, bizkor, zoli eta menditar bezala beti dantzazalea izan da.

dapa

onomat. Bat-bateko ideia adierazten duen onomatopeia. Zer egingo, zer ez egingo, dapa!, erabaki zehatz eta errotikoa hartu zuen.

daratulu

iz. Zura eta kidekoak zulatzeko erabiltzen den tresna aho-bihurria. Ik. ginbalet; laztabin.

dardai

iz. g.g.er. Gezia; haga luze eta malgua. Ik. dardo. Mendi mutilak han ziren prest, beren lizarrezko dardai handien erpinetan burdina zorrotzak zituztela.

dardaniar

1 adj. Dardaniakoa, Dardaniari dagokiona.

2 iz. Dardaniako herritarra.

dar-dar

adb. Ikaraz, dardaraz. Ezpainak dar-dar eta barrua haserre. Hotzez dar-dar. Hotzak dar-dar narabil. Dar-dar zebiltzan heriotzaren beldurrez. Begia betzuloan ikara eta dar-dar dabilenean. Aurpegia dar-dar, negarra du begian lehen baino ugariago.

dar-dar egin Dardaratu. Larunbat santuz lur honek bost aldiz dar-dar egin digu. Bihotzak dar-dar egin zion.

dar-dar eragin Dardararazi. Poz handiak dar-dar eragin ohi dio gure bihotzari.

dardara

1 iz. Astinaldi labur eta arinen segida. Ik. ikara. Gure bihotzen dardara. Baretu dira pitin bat gure dardarak. Zuhaitzeko hostoen dardara. Bat-batean dardarak hartu zuen. Lur-dardara: lurrikara. Laratzeko suaren dardarak.

2 iz. Oreka-puntuaren inguruan errepikatzen diren higidura azkar eta txikietako bakoitza. Hari tinkatu baten dardarak.

dardaran adb. Ipar. Dardaraz. Oraino zuri-zuria, hortzak dardaran.

dardaraz adb. Dar-dar eginez. Ik. dar-dar; dardaraka. Sutondoan hotzez dardaraz zeuden agure eta atsoak. Belaunak jartzen zaizkizu kargapean dardaraz.

dardaragailu

iz. Zerbait dardararazteko erabiltzen den tresna.

dardaragarri

adj. Dardararazten duena. Ikara dardaragarri batek eraginda. Eliz kanpaiaren soinu dardaragarria.

dardaraka

adb. Dardaratuz, dardaraz. Ik. dardarka. Beltzez jantzi zen zerua, hasi zen dardaraka lurra. Hotzak eta beldurrak dardaraka.

dardarakor

adj. Dardaratzeko joera duena, erraz dardaratzen dena; dardartia. Zuhaitzen hosto dardarakorrak. Laster entzun genuen berriro neskaren mintzo dardarakorra.

dardaraldi

iz. Astinaldia; dardara.

dardararazi, dardararaz, dardararazten

du ad. Dardaratzera behartu. Jaunak itsasoaren aurka luzatu du eskua, erreinuak dardararazi ditu; Kanaango gotorlekuak desegiteko agindu du.

dardarati

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, dardarati-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. dardarti].

dardaratsu

adj. g.er. Dardartia.

dardaratu, dardara/dardaratu, dardaratzen

1 da ad. Dardaraz egon, dar-dar egin. Ik. ikaratu. Harresirik sendoenak turuta hau entzun eta dardaratzen dira. Habiak haltzaren abarretan dardaratzen ziren. Eguzkia ilundu egin da, eta lurra dardaratu. Maria negarretan ari zela ikustean, dardaratu zen bere baitan eta bihotza erdiratu zitzaion. Asko dardaratu naiz. Horra non dagoen hor bihotz hori dardaratua eta inarrosia.

2 da ad. Fis. Oreka-puntuaren inguruan higidura azkar eta txikiak egin. Ik. bibratu. Hari batek, dardaratzean, sortzen duen hotsa.

3 du ad. Dar-dar eragin. Ik. dardararazi. Haizeak dardaratzen dituen zuhaitzak. Makila dardaratu dut.

dardarikatu, dardarika, dardarikatzen

da/du ad. Batez ere Ipar. Dardaratu.

dardarizo

iz. Heg. Dardara. Dardarizo bortitz batek inarrosi zuen. Jaka erantzi zuen, suak hartuta, dardarizo batean.

dardarka

adb. Heg. Dardaraka, dardaraz. Kandelaren argia dardarka hasi da. Hotzez dardarka zegoen. Begioi malko isil bat dardarka darie.

dardarkari

adj./iz. Hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, mihia edo aho gingila bezalako organoren bat dardararaziz gauzatzen dena. Euskal kontsonante dardarkariak r biguna eta r gogorra dira. Dardarkari bakuna: dardaratze batez gauzatzen dena. Dardarkari anizkuna: dardaratze bat baino gehiagoz gauzatzen dena.

dardarti

adj. Dardaraka ari dena. Esku dardartia. Argi egidazu, izarño dardarti. Zuhaitz lagunak hiri begira isilik, erroak dardarti, adaburua geldirik.

dardo

1 iz. Lantza laburra; lantza. Ik. dardai. Ikusten du herioa bere dardo zorrotzarekin kolpe hilgarria ematera doakiola.

2 iz. Aurrealdean punta zorrotza eta atzealdean hiruzpalau hegaltxo dituen jaurtigai txikia.

daressalaamdar

1 adj. Dar es Salaamgoa, Dar es Salaami dagokiona.

2 iz. Dar es Salaamgo herritarra.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper