Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

xarmatzaile

adj. Xarmatzen duena. Urreak eta diamanteak, begien xarmatzaileak.

xaroles

iz. Jatorriz Frantziakoa den behi arraza; arraza horretako behia, gorputz handia eta ilaje zuria edo zuri-horixka duena eta haragitarako hazten dena.

xarpa

iz. Ipar. Ehunezko zerrenda zabala, agintarien banda. Hautetsien xarpa.

xarrantxa

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xarrantxa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txarrantxa].

xartatu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, xartatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txertatu].

xartel

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xartel-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txartel].

xarto

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xarto-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txerto].

xatar

iz. Haur oihala. Haur txikitxo bat saski batean, xatar tartean jarria.

xaxari

iz. Ipar. Pilota-partidetan tantoak kontatzen dituen pertsona.

xaxatu, xaxa, xaxatzen

du ad. Heg. Zirikatu. Ik. haizatu 5. Askok egiten dio barre eta burla, baita xaxatu ere atzetik txakurra. Zure aurka xaxatuko dute jendetza.

xaxian

adb. Amu bakarreko arrantzako tresneria ontzitik herrestan eramanez. Lupiak xaxian harrapatu.

xaxtar

adj. Heg. Adkor. Sastarra, txikia, balio gutxikoa. Zirrikitu xaxtar batean txepetxa habia egiten ari da.

xazi

iz. Ipar. Beirazko kutxa modukoa, baratzeko landareen hazitegitarako erabiltzen dena.

xedapen

iz. Zuz. Lege edo agindu bateko puntuetako bakoitza. Araubide horretako xedapen batzuk arrotz egiten zaizkigu. Lege proposamenak hamaika xedapen gehigarri, aldi baterako hiru xedapen, behin-behineko bost xedapen eta xedapen indargabetzaile bat jasotzen ditu.

xedarratu, xedarra, xedarratzen

du ad. Ipar. Inausi, murriztu. Ik. kimatu. Arbola fruitudunak xedarratzen. Bide-bazterrak xedarratu eta garbitu.

xedarri

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xedarri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zedarri].

xedatu, xeda, xedatzen

1 du ad. Mugatu; izendatu, bereizi. Bakoitzari bere eginbeharra xedatu zion.

2 du ad. Batez ere Zuz. Horretarako eskua duenak zerbait egin behar den ala ez, edo nola egin behar den adierazi. Legeak agindu, xedatu, ezarri, zigortu edo saritu egiten du. 1888ko uztailaren 13ko legean xedaturikoarekin bat etorriz. Gizonak asma, Jainkoak xeda.

xedatzaile

adj. Zuz. Xedatzen duena. Idatzian, administrazio ebazpenaren zati xedatzailea kopiatuko da.

xedatze

iz. Zuz. Horretarako eskua duenak zerbait egin behar den ala ez, edo nola egin behar den adieraztea. Hitzarmenean ezarri ahal izango dira zordunak administrazio eta xedatze ahalmenak egikaritzeko dituen debeku edo muga neurriak.

xede

1 iz. Helburua. Orain, xedera, bizitzaren bazterrera eta adinaren finera hurbildu naizenean. Xedera heldu. Kritika horrek bi xede ditu: hizkuntza eta ideiak. Gure gutizien jomuga eta xedea. Nik izan behar dut zure xede azkena.

2 iz. Asmoa, egitasmoa. Xede onez beteak direla. Dabidek gordetzen zuela zenbait xede gaizto adiskidetasunaren itzalean. Eta hartu zuten Jesus hilarazteko xede izugarria. Santuki bizitzeko xede zina.

xede hartu Erabakia hartu. Nekatuak baikinen, xede hartu genuen gau hartan hantxe jartzeko gure oihal etxolak. || Apaizteko xedea hartu dutenei. Xede zin eta azkar bat hartzen dut, gehiago bekatura ez bihurtzeko.

xedetan adb. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Asmotan. Ik. xedez. Hiria Espainiari kentzeko xedetan. Berrogei urteko neskatxa "gazte" batek aitortu zion bere ama xaharrari ezkontzeko xedetan zela.

xedez adb. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Asmotan. Ik. xedetan. Mariak haren ohoratzeko xedez egin zuena.

xedera

iz. Ipar. edo Jas. Lakioa, artea. Eulia hartzen da argian, txoria xederan. Nik eramanen zaitut xedera laxaturik, ohiko bortutik, ororen gainetik.

xehagailu

iz. Janariak xehatzeko erabiltzen den etxetresna. Txistor erdia eta bi arrautza txikituko ditugu xehagailuan, pasta bat lortu arte.

xehakapen

1 iz. Zehaztasuna. Ik. xehetasun 2. Aurrerantzean xehakapen handiagoz jorratu beharko ditugu gai horiek.

2 iz. Azalpen edo zerrenda xehakatua. Kreditu gehigarriak emango ditugu, 214.630.000 euro arte, lege honetako eranskinean jasotako xehakapenaren arabera.

xehakarazi, xehakaraz, xehakarazten

du ad. Xehakatzera behartu, xeharazi. Abiarazi zuen santua karrikaz karrika, xehakaraziz, azote eta makila ukaldika, karrikak gurutzatzen ziren toki guztietan.

xehakatu, xehaka, xehakatzen

1 du ad. Xehatu, suntsitu. Ik. funditu. Zernahi tresna dorpez joka xehakatu dute Seminarioko borta handia. Daviden armadak xehakatu zuen Absalomena.

2 du ad. Xehetasunez azaldu. Handia zitzaidan Miossensen tema hori, inork jakin nahi ez zituenak xehakatzeko. Geroago xehakatuko dugu hori, eta orain ondorio batzuk ateratzea bakarrik egingo dugu.

3 (Partizipio burutua izenondo gisa). Sekula gehiago ikusiko ez zituen senide, lagun, herritarren gorpu xehakatuak. Zerbitzuen azalpen xehakatua eta prezioak. Madagaskarren kolonizazioaren abiaburuari buruzko froga linguistikoen azterketa xehakatua da hau. Aurrekontu xehakatua.

xehakatze

iz. xehakatu aditzari dagokion ekintza.

xehakor

adj. Erraz xehatzen dena, xehatzeko joera duena.

xeharazi, xeharaz, xeharazten

du ad. Xehatzera behartu. Gure Gernika, eta geroztik beste zenbait Gernika, xehatu eta xeharazi dituztenei.

xehatu, xeha, xehatzen

1 du ad. Puska xehetan zatitu, birrindu. Ik. xehakatu. Azukrearen irudiko harri-koskor zuri bat eman zion, eta ahoan xehatu nahiz, hortzak kraskatu zitzaizkion. Malba hosto pixka bat xehatzea eta olio gutxi batekin liga bezala egitea. Lasto-xehatzekoa bezalako tresna batez. Harrika xehatu zituzten berinak. Hezurrak xehatu arren, laster dira osatzen. Bekatuz gogortu den bihotza, damuaz xehatzen baita. Jainkoaren hitzaren ogia gelditzen da euskaldunentzat, xehatu gabez probetxurik gabea. Bazterrak xahutu eta xehatu zituzten.

2 Irud. Zalditik mugitzeko ere ez zen gauza, erabat xehatua eta hebaindua baitzegoen.

3 du ad. Xehetasunez azaldu; azaldu. Tauletara iganik hasi zaigu xehatu nahiz zertaz den aldi honetan bertsolarien gudua. Geroxeago xehatuko dizkizut hilabetean hilabeteko lanak. Xeha ezazu landako irakaren parabola.

4 (Partizipio burutua izenondo gisa). Haragi xehatua.

xehe-xehe egin Puska xehetan zatitu, birrindu. Leherketaren ondorioz, enbaxadako horma bat ere xehe-xehe egina gelditu zen. Garbitu onddoak, xehe-xehe egin, eta zartagin batean erregosi.

xehatzaile

adj./iz. Xehatzen, azaltzen duena. Liburu Sakratuen xehatzaile eta argitzaile jakintsu bat.

xehatze

iz. Puska xehetan zatitzea; xehetasunez azaltzea. Ematen du xehatze bat, gure solasera doana.

xehe1

1 adj. Tamaina, pisu edo gorabehera txikikoa. Anton. larri1. Harri xeheak. Euri xehe eta hotza. Handi eta xehe, orotarik han bazen. Azienda xehea. Lurra legartsu, asko tokitan irina bezain xehe.

2 adj. Baheez, sareez eta kidekoez mintzatuz, zulo txikiak dituena. Ik. sarri 4. Iragaz ezazu zetabe xeheago batean. Hamar minutuz irakiten eduki eta gero, bahe xehe batetik pasatu dut.

3 adj. Xumea. Herri xehea, nekazariak-eta, ez ziren abertzaleak. Herri xeheari azken hitza eman nahi diotenak. Errukiago du jende xehea botere dutenak baino.

4 adj. Pertsonez mintzatuz, laua, xaloa dena. Lañoa zelako eta xehea ezin gehiago, maite zuten orok. || (Adizlagun gisa). Ohore daukat xehe eta apal agertzea mundu guztiaren begietan.

5 adj. Zehatza. Erregela xehea. Azalpen aberatsa eta xehea.

6 adb. Xehetasun handiz. Kontuak xehe egin. Xehe so eginez.

letra xehe iz. Eskuarki erabiltzen den tamaina eta formako letra, larria ez dena. Ik. minuskula.

xehe-xehe 1 adj. xehe adjektiboaren indargarria. Arrautzetatik ateratzen dira har xehe-xehe batzuk.

2 adb. xehe adberbioaren indargarria. Bizitzan egin dituen hutsak ditu kontatzen; xehe-xehe daramatza, bat ez zaio ahanzten.

xehe-xehea adb. Ipar. xehe adberbioaren indargarria. Xehe-xehea nahi ditu denak kontatu.

xehe2

iz. Diru xehea; ordaindu beharreko prezioa baino balio handiagoko diruarekin ordaindu duenari itzultzen zaion dirua. Piarresek eman zion etxekoandreari hamar soseko zuri bat, eta andre horrek bihurtu zionean xehea (...). Emak xehea.

xeheka

adb. Zub. Kopuru txikietan. Xeheka saldu. Gaiak, guk bezala, dendan eta xeheka erosten dituzte.

xehekako

adj. Salerosketez, saltokiez eta kidekoez mintzatuz, kopuru txikikoa. Ik. txikizkako. Xehekako salmentek % 1,2 egin dute behera.

xehekeria

iz. Funts edo gorabeherarik gabeko xehetasuna. Ik. huskeria; txikikeria. Ez gaitezen sar xehekerietan.

xeheki

1 adb. Puska xeheetan. Hauts itzazu hezurrak eta xeha xeheki.

2 adb. Xehetasunez. Jo hara, jo hona, miatuko zituzten xeheki oihanak. Xeheki adierazia. Mintzo da xeheki gauza ezdeusez.

xehela

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xehela-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. xeila].

xeheria

1 iz. Ipar. Gauza xeheen multzoa. Arropa, oinetako, xeheria eta beste saltzeko.

2 iz. Ipar. Ume taldea. Jausten gara, besoez baztertuz xeheria ausarta. || Atean jo bezain sarri, han zuten nagusia, haur xeheria bat ondotik.

xehero

adb. Ipar. Zah. Xeheki. Xehero kontatu.

xeheroki

adb. Ipar. g.er. Xeheki. Urteko aitortza egin behar da xeheroki.

xehetasun

1 iz. Zerbaiten berri jakiten laguntzen duten alderdi edo ezaugarri xeheetako bakoitza. Erabateko erantzun garbirik ez dago; zenbait xehetasun, hala ere, argi daudelakoan nago. Bekatuen xehetasunak behar dira erran? Xehetasunak galdetu. Ezin xehetasun guztiak gogoan eduki. Haren bizitzari buruzko zenbait xehetasun. Mila esker xehetasun balios hauek eman dizkigun Lafitte jaunari. Xehetasun guztiak Erromara igorri zituen.

2 iz. Zehaztasuna. Ik. xehakapen. Behar den xehetasun guztiarekin aitortu.

xehetasunetan sartu Xehetasunak eman. Xehetasunetan sartuz gero, berehala azaleratzen dira gure betiko ezberdintasunak. || Xehetasun handietan sartu gabe. Gehiagoko xehetasunetan ez naiz sartuko.

xehetu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, xehetu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. xehatu].

xeila

iz. Ipar. Kereta. Istant bat beha egon zen etxe gibeleko xeilatik.

xeke

iz. Zenbait herrialde musulmanetan, leinu bat edo lurralde bat gobernatzen duen buruzagia. Alderdi hartan ez zegoen inor ere xekearen zigiluari kontra egiten zionik.

xelebre

1 adj. Heg. Herr. Bitxia, ohikoa ez dena. Ik. zelebre. Ez diat sekula horrelako gizon xelebrerik ezagutu. Gauza xelebrea gertatu zitzaion. Badu gure jendeak halako umore xelebre bat.

2 (Adizlagun gisa). Badakit, arrats hartan, inoiz baino alaiago aritu nintzela, xelebre oso.

xelebrekeria

iz. Heg. Herr. Bitxikeria. Ik. zelebrekeria. Xelebrekeria xelebrea gertatu zait.

xemeindar

1 adj. Xemeingoa, Xemeini dagokiona.

2 iz. Xemeingo herritarra.

xenda

iz. Naf. eta Zub. Xendra, bidezidorra.

xendra

iz. Ipar. Bidezidorra. Ohoin handiak errege bidez, ttipiak xendraz.

xenofobia

iz. Atzerritarren eta atzerriko gauzen kontrako joera edo gorrotoa. Etorkinen sarrera kontrolatu nahi dute arrazakeria edo xenofobia arazoak saihesteko.

xenofobo

1 adj. Xenofobia adierazten duena, xenofobiak eragina. Eraso xenofoboak izan dituzten etorkinak. Jarrera xenofoboak eta arrazistak areagotu dira azkenaldian. Sarritan, ordea, erakunde publikoetatik mezu xenofoboak igortzen dira, etorkinak delituekin lotuz.

2 adj. Pertsonez, taldeez eta kidekoez mintzatuz, xenofobia duena. Ez ditugu gazteak arrazista eta xenofobo bihurtu behar.

xenon

iz. Kim. Gas geldoa, airean oso proportzio txikietan dagoena, intentsitate handiko lanpara elektrikoetan eta kidekoetan erabiltzen dena (Xe; zenbaki atomikoa 54). Xenona gas anestesikoa da.

xentimo

iz. Heg. Adkor. Zentimoa.

xera

iz. Bizk. Txera.

xerka

adb. Ipar. Bila. Gure xerka dabil.

xerkatu, xerka/xerkatu, xerkatzen

du ad. Ipar. Bilatu. Galde ezazue eta izanen duzue; xerka ezazue eta atzemanen duzue. Munduko goseari aterabideak xerkatzeko bilkura.

xerlo

iz. Ipar. Zah. Besteetatik bereizten den ile multzoa. Juduek bizarra buruko xerloekin batean atera zizutenean.

xerografia

iz. Baliabide elektrostatikoen bidez fotokopiak egiteko teknika. Selenioaren zenbait konposatu ere katalizatzaile egokiak dira; horiek xerografian eta fotokopiagailuetan erabiltzen dira gehienbat.

xerpa

iz. Nepalgo herri bateko kidea; Himalaiako espedizioetan gidari eta zamaketari lanetan aritzen den pertsona, Nepalgo herri horretako kidea dena. Xerpa talde batek sokaz finkatu du Everest tontorrerainoko bidea. 1980ko maiatzaren 14an, Martin Zabaleta eta bere xerpa Everesten gailurrera iritsi ziren.

xerra

1 iz. Zerbaitetatik, bereziki jaki batetik, ateratzen den zati zapala eta mehea. Haragi xerra bana. Hiru xerra ogi txigortu. Arrautza bat eta erremolatxa xerra bi jan ditu.

2 iz. Haragi xerra. Bazen urte pare bat xerrarik jaten ez zuela. Xerra patatekin.

xerrada

iz. Gip. Xerra.

xerraka

adb. Xerrak eginez. Xerraka-xerraka ebaki.

xerrama

iz. Ipar. eta Naf. Txerrama. Bide bazterretik kurrinkaz zihoan xerrama bati.

xerratu, xerra/xerratu, xerratzen

du ad. Xerrak egin, xerretan zatitu. Ogia xerratu eta lau xerrak txigortu egingo ditugu labean. Sagarrak xerratu eta lehortuta ere jaso daitezke. Azkenean, arraina zuritu, hoztu, xerratu eta ontziratu egingo da.

xerrenda

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xerrenda-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zerrenda].

xerri

iz. Ipar. eta Naf. Txerria. Garbiki atxikitzen den xerria bertzeak baino lasterrago gizentzen da.

xertatu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, xertatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txertatu].

xerto

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xerto-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txerto].

xexto

iz. Gip. Saskia. Ik. zesto.

xextra

iz. Eztabaida, kalapita. Gure artean hainbeste xextra eta eztabaida izan ez bagenitu.

xhosa

iz. Hegoafrikako ekialdean eta hegoaldean nekazaritzatik eta laborantzatik bizi den herri bateko kidea. Haiei esker ezagutu zituen xhosen historiako erregeak eta heroiak.

xhosera

iz. Hegoafrikan mintzatzen den hizkuntza.

xi

iz. Alfabeto grekoko hamalaugarren letra (ξ, Ξ).

xibarta

iz. Itsas ugaztuna, 16 metro luze izan daitekeena, bularraldean luzetarako marra nabarmenak dituena (Megaptera novaeangliae). Xibartak betiko galtzeko zorian egon ziren 1986an.

xiberera

iz. Zuberera.

xiberotar

adj./iz. Zuberotarra.

xidor

iz. Ipar. g.er. Zidorra. Han ez dela ez biderik ez xidorrik.

xifritu, xifri, xifritzen

1 da/du ad. Ipar. Kezkatu, larritu, bere onetik atera. Aita-amak herstura handian zeuden, xifrituak.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Gazte xifritua, hasperenka.

xigor

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xigor-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txigor].

xii

1 adj./iz. Musulmanez mintzatuz, Mahometen suhi Aliren jarraitzailea dena. Ondoren xiien eta sunien arteko ika-mika eta borroka izan zen. Bonba-autoen leherketa errepide ertzean izan da, milaka erromes xii Karbalara bidean zihoazenean.

2 adj. Xiismoarena, xiismoari dagokiona. Basorako santutegi xii batean.

xiismo

iz. Musulmanen adarra, xiiak biltzen dituena. Husain hirugarrena, imam xiia, Mahomet profetaren biloba eta Ali xiismoaren sortzailearen semea zen.

xiita

adj./iz. Xiia.

xikigarri

adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xikigarri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txikigarri].

xikin

adj. Adkor. Zikina. Haurra baino haurragoa izan naiz, ez ohartzeko lapur xikin batzuen lehia gaiztoari.

xikiro

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xikiro-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zikiro].

xilibitu

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xilibitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txilibitu1].

xilina

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xilina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txilin].

xilintxa

iz. Ipar. Txilina, txintxarria. Xilintxa hotsa. Xilintxa aditzean.

xilko

iz. Zilborra. Ik. zil. Xilkoa agerian zuela.

xilkoheste

iz. Zilbor hestea.

xilofono

iz. Musika-tresna, bi mailukaz jotzen diren eta luzera ezberdina duten zurezko edo metalezko xaflaz osatua. Xilofono-jotzailea.

xilografia

iz. Zurezko xafla baten gainean irarririko marrazkiak edo izkribuak inprimatzeko artea; era horretan lorturiko kopia. Wolf Hamm artista alemaniarraren xilografian, bere seme nagusia, emaztea eta txakurra ageri dira.

ximaur

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ximaur-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. simaur].

ximel

adj. Heg. Adkor. Zimela. Ganbarako sagar ximelak.

ximeleta

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ximeleta-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tximeleta].

ximen

adj. Ipar. Txukuna, garbia. Hain artoski bazkaria moldatu dutenei esker bero bat, ahantzi gabe sukaldari ximenak.

ximenki

adb. Ipar. Txukunki, artaz, arduraz. Hango zizelkaririk hoberenari galde egin zioten landu zezan ahal bezain ximenki zurezko potret bat.

ximiko

iz. Ipar. eta Naf. Zimikoa. Hura da kontzientziaren ausikia, alhadura, ximikoa.

ximiko berri Ipar. eta Naf. Jantzi edo oinetako berri bat lehenengo aldiz erabiltzen duenari, zimiko bat egitearekin batera, esaten zaizkion hitzak. Ik. osasunarekin urratu.

ximino

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ximino-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tximino].

Oharra: azken eguneraketa 2022-01-12

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper