Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

txioketa

iz. Txio egitea. Birigarroek beren txioketa bezala, Patxikok berezkoa zuen gizabidea.

txiolari

adj. Txioka egiten duena. Enara txiolariak aintzira inguratuz dabiltza.

txiotxio

iz. Txinta, txorrotxioa. Ik. txio1 2. Txori aldra iskanbilatsuen txiotxio alaiak. Txoriaren txiotxioak ozenki entzuten ditugu.

txip

iz. Inform. Siliziozko xafla mehea, milaka zirkuitu elektroniko dauzkana. Demagun, zure burmuin zelula guztiak ordezka genitzakeela funtzio berak betetzen dituen ordenagailu txip batekin.

txipa

iz. Ezkailua.

txipi

adj. Txikia.

txipiroi

iz. Molusku zefalopodo gorputz-luzarana, jateko ona, alboetan hegal moduko bana duena eta garroetako bi oso luzeak dituena (Loligo vulgaris). Ik. txibia. Txipiroiek isurkari beltz bat jaurtitzen dute. Txipiroiak jaten.

txipiroitara adb. Txipiroiak arrantzatzera. Garai batean, lanera joan aurretik txipiroitara ateratzen zen jendea, familiarentzat txakur txiki batzuk irabazteko.

txirbil

1 iz. Zuraren, metalaren edo beste material baten gaina lantzean harrotzen den xafla mehe kiribila; xafla horien multzoa. Ik. txirlora; zirringila; kizkur 4. Txirbilez eta ezpalez betetako lur gainean ari da otarregilea lanean. Txirbil bila bidali dut. Inaurkinetan gastatzen dute txirbila.

2 iz. Irud. Antzinako ondasunetatik gelditzen zaizkigun txirbilak. Zurari ez ezik, bihotzari ere txirbilak ateratzen zekiena.

txiribiri1

iz. Bizk. Tximeleta.

txiribiri2

iz. Bizk. Txirbila, txirlora.

txiribita

iz. Bitxilorea.

txiribogin

iz. Bizk. g.er. Tabernaria.

txirikila

1 iz. Bizk. Haur eta gazteen jolasa, bi mutur zorrotz dituen ziri txiki bat lurretik makila batez jo eta altxatu ondoren, airean beste kolpe batez ahal den urrunen jaurtitzean datzana.

2 iz. Bizk. Jolas horretan erabiltzen den makila.

txirikiletan adb. Bizk. Txirikilarekin jolasean. Garizuman txirikiletan aritzen ziren gazteak.

txirikorda

iz. Buruko hiru ile sorta edo gehiago elkarren artean behin eta berriz gurutzatuz eratzen den korda modukoa, muturrean lotzen dena; hariekin, sokekin edo kidekoekin, era berean egiten dena. Ilea zazpi txirikordatan ipinia. Ile txirikordak.

txirikordatu, txirikorda/txirikordatu, txirikordatzen

1 du ad. Txirikordetan bildu. Ilea poliki txirikordatu, eta jarri zen ahal zuen ederrena.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Ile txirikordatuak bizkarretik behera.

txirimoia

iz. Txirimoiondoaren fruitua, mamia zuria, haziak beltzak eta handiak, eta azala berdea dituena (Annona cherimolia).

txirimoiondo

iz. Tropikoetako zuhaitz hostotsua, txirimoiak ematen dituena.

txiripa

iz. Heg. Zorioneko halabehar edo ezustea.

txiripaz adb. Zorioneko halabeharrez, zorioneko ezustekoz; ozta-ozta. Marro ere ia-ia atxilotu zuten, baina txiripaz egin zuen ihes. Txiripaz gaude bizirik.

txirkanda

iz. Bizk. Zah. Eskuko hatz txikia.

txirla

1 iz. Jateko on diren zenbait itsas molusku bibalbiori ematen zaien izena. Plater bete arroz txirlekin irentsi nuen.

2 iz. Molusku horien maskorra.

txirlo

iz. Birla.

txirlora

iz. Bizk. Txirbila.

txiro

adj./iz. Behartsua, pobrea. Ik. lander. Arrantzale txiroaren alaba. Nire etxola txiroan. Txiroen artean banatzeko. Txiroak arlotea higuin (esr. zah.).

txiro etxe, txiro-etxe iz. Txiroak babestu eta zaintzeko etxea.

txirotasun

iz. Behartasuna, pobretasuna. Txirotasunak ez du gizona beheratzen, ezta diruak ere inor goratzen. Txirotasunean hazia.

txirotegi

iz. Txiro etxea. Ik. babes etxe; erruki etxe.

txirotu, txiro/txirotu, txirotzen

da/du ad. Behartsu bihurtu, pobretu. Esku alferrak, txirotu; beso langileak, aberastu.

txirpi

iz. Bizk. Landareen mintegia.

txirrika

1 iz. Ardatz batean kokaturiko gurpila, uztaiaren ildoan soka, kate edo uhal bat daramana, eta zamak jasotzeko edo indarra transmititzeko erabiltzen dena. Txirrika ildoduna edo erretenduna.

2 iz. Alboetan bi disko dituen haga edo hodia, hariak, sokak, xingolak eta kidekoak bertan biltzeko erabiltzen dena. Artaziak, orratzak eta hari-txirrikak zeuden loreontzi huts baten ondoan.

txirrin

iz. Deitzeko tresna, ezkila txiki bat eta ezkila hori jotzen duen mailuka moduko bat dituena. Udarako hartua zuten etxeko atean jo zuen txirrina.

txirrindulari

iz. Bizikletan ibiltzen den pertsona; bereziki, txirrindularitzan aritzen den kirolaria. Ik. bizikletari. Txirrindulari batek harrapatu zuen. Txirrindulari txapelketa.

txirrindularitza

iz. Bizikletarekin egiten den kirola. Goi mailako txirrindularitza.

txirringa

iz. Gurpila.

txirringilo

iz. Sorbeltza. Ik. txirrio1.

txirrio1

iz. Sorbeltza. Ik. txirringilo.

txirrio2

iz. g.er. Zurrusta. Ur txirrioa.

txirrioan adb. Txirrioka. Odola txirrioan zeriola.

txirrioz adb. Txirrioka.

txirrioka

adb. Zurrustaka. Jantziei ura txirrioka zeriela.

txirriska

iz. g.er. Txitxarra.

txirriskila

iz. Txori txikia, mokoa motza eta lodia eta lumak berde-horixkak marra beltzez apainduak dituena (Serinus serinus). Txepetxak eta txirriskilak txio-txioka.

txirrista

iz. Jolas tresna, etzanda nahiz eserita jaisteko azal irristakorreko malda duena. Irristaka joan zen harrizko txirristan behera.

txirristada

iz. Irristada. Ik. laprastada.

txirristaleku

iz. Txirrista.

txirristatu, txirrista/txirristatu, txirristatzen

da ad. Irristatu.

txirritxirri

iz. Bizk. Kilkerra.

txirta

iz. Txolarrearen antzeko txoria, hura baino handixeagoa, lumaje arrea, gorpuzkera liraina eta isats luzea dituena eta, batez ere, intsektuz eta animalia txikiz elikatzen dena (Anthus sp.).

txirtxilatu, txirtxila, txirtxilatzen

du ad. Lehertu, desegin, birrindu. Katamotzen atzaparretan txirtxilatua. Lepoa bihurritu eta bertan txirtxilatuko luke.

txirtxir

iz. Kilkerra.

txirula

1 iz. Haize musika-tresna, hainbat zulo dituen hodi batez eta aho batez osatua. Ik. flauta; txilibitu1 1. San Ignazio martxa joaz, bata txirularekin eta bestea atabalarekin. Txirula jo. Artzain txirula. Txirula hotsa.

2 iz. Txistuaren antzeko musika-tresna, hura baino txikiagoa eta zoliagoa, Zuberoan ttunttunak lagundurik jotzen dena. Pastoraletan, txirulak laguntzen ditu Satanen dantzak, eta beste musika tresnek, gainerako aireak oro.

txirula jotzaile, txirula-jotzaile iz. Txirula jotzen duen pertsona. Aminta artzaina txirula-jotzaile baitzen.

txirulari

iz. Txirula jotzen duen musikaria. Hamelingo txirularia.

txiskero

iz. Heg. Beh. Pizgailua, sua pizteko tresna. Ik. metxero 2. Txiskero baten sugarrak argitu zuen mutilaren aho ingurua.

txispa

iz. Heg. Herr. Gatza, bizitasuna, grazia. Ik. piper 3. Ofizioka txispa gehixeagorekin aritzea falta izan zitzaion. Txispa hori galtzen bada, orduan, beranduegi da idazteko.

txiste

iz. Heg. Herr. Izkirimiria. Txistea kontatu, eta jendeak barre egiten zuen.

txistor

iz. Lukainka mota mehea. Afaltzen arrautzak eta txistorra jan genituen.

txistu

1 iz. Ezpainetan irekidura mehar bat eratuz eta bertatik airea jaurtiz ateratzen den soinu zolia. Artzainaren txistu larria. Horren txistu luzea merezi al dik neska horrek? Txistu joka masail puztuez dagoela ikusten du baserritarrak. Txistua baino arinago. || Txistu hura sugearena zen. Arbolara igotzen nintzen eta birigarroaren txistua jotzen nuen.

2 iz. Haizearen mugimendu azkarraren ondorioz, zenbait egoeratan sortzen den soinu zolia. Haizearen txistua leihoan. Entzungo dituzte balen txistu zoliak. Gure ontziak, haizea urratuz, txistu luzea jo zuen. Sirenaren txistua.

3 iz. Haizezko euskal musika-tresna, aurrealdean bi zulo eta atzean bat dituen zurezko hodi batez eta aho batez osatua, gehienetan danbolina lagun duela jotzen dena. Ezpelezko txistu bat. Txistua jo. Tuntun-jotzaileak bere txistua zorroan gordetzen duen bezala. || Meza osteko txistu eta danbolina.

4 iz. Listua, tua. Txistua bota. Berba bakoitzean txistu jaurtika. Arnasa estutu, zintzurrean txistua korapilatu, gorputza izerdiz busti.

txistu egin (Ahoarekin) txistua jo. Hau heldu zenean, Txomini txistu egin zion eta honek bota zuen soka. Txistu eginez txakurrari.

txistu hots, txistu-hots 1 iz. Txistuaren (musika-tresnaren) hotsa. Txistu hotsari egoki zerraion.

2 iz. Txistua, soinu zolia. Sugearen txistu-hotsera geldi-geldi geratu zen.

txistu jo Txistu hotsa atera. Ik. txistu egin. Eltzeak txistu jo du, ba, oraintxe.

txistu soinu, txistu-soinu iz. Txistuaren (musika tresnaren) soinua. Txistu soinua bezain zolia eta alaia.

txistuz adb. Txistu eginez, txistu egiten. Ik. txistuka. Urrundik deitzen dut txistuz. Zozoak txistuz ari ziren oihanetik. Bazekien orduan kantuz eta txistuz euskaldunak.

txistuka

adb. Txistu eginez. Ik. txistuz. Txistuka ari da alaikiro. Bata besteari txistuka zebiltzala. || Haizea txistuka; leihoak astintzen kazkabarra.

txistukari

adj./iz. Hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, igurzkaria izanik, ahoskatzean txistuaren antzeko hotsa egiten duena. Euskal kontsonante txistukariak. Txistukari bustiak.

txistukatu, txistuka/txistukatu, txistukatzen

1 du ad. Txistu eginez, gaitzespena edo adostasunik eza adierazi. Kantaria era mingarrian txistukatua izan zen.

2 du ad. Txistu eginez doinu bat jo. Abestiaren lehen notak txistukatu zizkion.

txistulari

1 iz. Txistua jotzen duen musikaria. Herriko txistularia. Txistulari taldea. Txistulari saioa.

2 adj. Txistu egiten duena. Haize txistularia.

txit

1 adb. Oso, guztiz. (Dagokion adjektibo edo adizlagunaren ezker-ezkerrean jartzen da). Ik. arras1; arrunt. Jaun txit argia. Leku txit berezia. Gizon txit aberats bat. Txit gogoko ez dituen gauzak. Zuengandik izandako alaba txit eder egokia. Ikusten duzu lagun hurkoa edanean ia txit igaroa. Txit dotore azaldu da liburua. Zetaz txit ederki apaindua. Txit oker ez banabil. Biharamunean txit goiz. Txit askotan. || (Izen sintagma osoaren ezkerrean). Txit harrera ona egin zien. Txit atsegin handia hartu zuen. Akats bat aurkitzen diot bakarrik, baina txit akats larria. || Eder eta galant, bizkor eta sasoikoa txit. Hauen eginkizunak txit dira handiak.

2 adb. (Aditzari dagokiola). Asko, oso. Haren laguntzak txit arindu dit lana. Ikasleak txit harritu ziren. Nahi zukeen txit, seme bat guztia Jainkoarena izatea.

txita

iz. Hegaztien, eta, bereziki, oiloaren, ume jaio berria. Oiloak bere txitak biltzen dituen bezala. Oilaloka bost txitarekin. Etxeko oilo guztiak, txitak barne, hiltzen ari zitzaizkion.

txitaldi

iz. Txitatzea; hegaztiak arrautzak txitatzen dituen aldia. Enda oneko oiloen arrautzak txitaldi berriak egiteko jasoko ditu baserritarrak.

txitama

iz. Txitatu duen oiloa edo hegaztia.

txitan

adb. Txitatzen. Oiloa txitan egon. Bi urtez azpiko oilorik ez da txitan ezartzen.

txitako adb. Txitatzeko. Arrautza errun berriak eta pisuenak dira hoberenak txitako. Oilo gazteak hobe dira erruteko, zaharrak txitako.

txitategi

iz. Hegaztientzako inkubagailua.

txitatu, txita/txitatu, txitatzen

du ad. Hegaztiak arrautzak bere azpian harturik berotu, txitak ateratzeko. Ñandu emeak errutea amaitu orduko, han doa arra arrautzak txitatzera.

txitatze

iz. Hegaztiak arrautzak bere azpian harturik berotzea, txitak ateratzeko. Urtean zehar bi bidaia egiten dituzte hegazti horiek, txitatze eremuetara joateko bata eta negua igarotzeko lurraldeetara itzultzeko bestea.

txitean-pitean

adb. Lgart. Behin eta berriro, sarritan. Txitean-pitean arriskupean, heriotza begiaren aurrean duela.

txito1

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, txito-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txita].

txito2

adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, txito-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txit].

txitxar

iz. Intsektu kolore-iluna, mintzezko hegoak dituena eta karranka hots beti-batekoa ateratzen duena (Cicadinae). Txitxar kanta. Txitxarra eta inurria. Txitxar alferra.

txitxardin

iz. Angula. Txitxardinak oliotan berotuta.

txitxare

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, txitxare-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zizare].

txitxarro

iz. Itsas arrain teleosteoa, bizkarra berde iluna eta haragi koipetsua duena, jateko ona (Trachurus trachurus). Joxe Migelen batela, txitxarroa eta berdela.

txitxarro beltz iz. Bizkarra urdin iluna eta hegalak arrosak dituen txitxarroa (Trachurus picturatus).

txitxi

iz. Haur. Haragia edo arrain zatia.

txitxi burruntzi, txitxi-burruntzi iz. Burruntzi batean sarturik erretzen diren lukainka, urdai eta okela zatiek osaturiko jakia.

txitxi ezpata, txitxi-ezpata

iz. g.er. Ezpata-arraina.

txitxildu, txitxil, txitxiltzen

du ad. Bizk. g.er. (Begiak) erdi itxi. Begiak txitxildurik begiratzen zuen urrunera.

txitxirio

iz. Urteroko barazkia, hazi biribilak, horixkak eta jateko onak ematen dituena; landare horren hazia (Cicer arietinum). Almute erdi bat txitxirio erein.

txiza

iz. Batez ere Bizk. Gernua. Ik. pixa.

txiza egin Batez ere Bizk. Pixa egin. Sagardotegitik irten naiz, txiza egitera.

txizagura

iz. Batez ere Bizk. Txiza egiteko gogoa. Ik. pixagale; txizalarri. Txizagurak egon.

txizalarri

iz. Batez ere Bizk. Txiza egiteko gogoa. Ik. pixagale; txizagura.

txizati

adj. Batez ere Bizk. Txiza asko egiten duena. Ik. pixontzi 2.

txizontzi

1 iz. Batez ere Bizk. Pixontzia (ontzia).

2 adj. Batez ere Bizk. Adkor. Pixontzia, pixa asko egiten duena.

txo

1 Bizk. Gizonezkoekin, eta, bereziki, mutikoekin, erabiltzen den lagunarteko bokatiboa. Txo, nagusi bila habil? Txo, Pello, lo dauden gizonak honetarako iratzartu dituk?

2 iz. Ontzi-mutila.

txofer

iz. Heg. Herr. Automobil, autobus, kamioi eta kideko ibilgailuetako gidaria. Ik. gidari 2. Atzerako ispiluari begira hitz egin zion autobuseko txoferrak. Txofer lanetan aritu zen.

txofertza

iz. Heg. Txoferraren jarduera eta lanbidea. Txofertzan aritzea baino nahiago dut itzaintzan.

txoil

adb. Naf. Guztiz, oso, erabat. Nire kulpa txoil handiaz. Jesus txoil maitagarria. Ez bainintzen ofizioz ez txoil irakasle eta ez txoil ikasle. Txoil ederki.

txoka

iz. Txori kantaria, lumaje arrea duena eta haziz elikatzen dena (Acanthis sp.).

txokatu, txoka/txokatu, txokatzen

da/du ad. Heg. Beh. Harritu.

txoke

iz. Heg. Beh. Talka.

txokea jo Heg. Talka jo.

txoke egin Heg. Talka egin. Sekulako zalaparta sortu zen, bata bestearekin txoke eginez, eroriz, pilatuz, ahal bezala zutituz.

txoko

1 iz. Heg. Adkor. Zokoa. Sukalde txoko beroan. Bere txokoko eta auzoko hizkera. Otoitzean ari zen elizako txoko batean. Ganbarako nire txoko ezkutua. Txoko bat aurkitzen zuen beti ohe batean. Burmuinaren txoko galdu batean.

2 iz. Pilotalekuan pareta biak elkartzen diren lekua eta ingurua. Capellanek horma-bikoa jaso, dejada txokora, eta tantoa.

txokolate

1 iz. Kakao hautsez, azukrez eta beste zenbait gaiez eginiko ore gotortua. Txokolate gordin pixka bat hartu, eta haren egarria! Libra bat txokolate. Txokolate kolorekoa. Txokolatezko gozokiak.

2 iz. Ore hori uretan edo esnetan deseginik prestatzen den edaria. Txokolatea egin zuen denentzat. Txokolatea edo tea hartzeko.

txokolategi

iz. Bereziki txokolatea eta kideko edariak zerbitzatzen diren etxea. Beheko txokolategira joaten zineten pasteltxo batzuk jatera.

txokolategile

iz. Ogibidez txokolatea egiten duen pertsona.

txokon

adj. Gip. eta Naf. Platerez mintzatuz, sakona. Plater azalak eta txokonak.

txokor

1 iz. Aleak kendu zaizkion artaburua. Ik. lokotx 2.

2 iz. g.g.er. Zigarroa. Txokor handi bat erdi errerik.

txola

iz. Bizk. g.er. Azaoa.

txolarre

iz. Txori txiki moko-motza, lumadi arre ilunekoa, jendea bizi den inguruetan oso arrunta dena (Passer domesticus). Ik. etxetxori; hormatxori;  + kurloi; murrutxori; paretatxori. Txolarreak haziak eta aleak jaten ditu. Parisko txolarrea.

txolarte

iz. Lanartea. Ahal nuen txolarte guztietan nire hiztegi handi horretarako gaiak biltzen hasi nintzen. Hitz berrien asmatzeak uzten zizkion txolarte laburretan. Linguistika da bere txolarte ugarietan gogoko izan duen denbora-pasako josteta. Gure txolarteak alaitzeko.

txolet

iz. Antoxina.

txolin

adj. Buruarina, kaskarina. Etxeko alaba txolin eta apetatsuak beren jantzi eta bitxiez gain beste zerbaitez arduratu beharrean geratu ziren. Hitz-jario txolina.

txolindu, txolin/txolindu, txolintzen

1 da/du ad. Pixka bat mozkortu. Ik. berdoztu. Hiru egunean edan eta edan egingo bazenute ere, ez zinatekete txolindu ere egingo.

2 da/du ad. Txolin bihurtu. Egun hauetan txolinduta dabil.

Oharra: azken eguneraketa 2022-01-12

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper