Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

y

Ik. i greko.

yangondar

1 adj. Yangongoa, Yangoni dagokiona.

2 iz. Yangongo herritarra.

yanki

iz./adj. Lgart. Estatubatuarra. Glenn Pattersonek, aldiz, yankia ematen du, betaurrekoak eta beisbol bisera aldean.

yapera

iz. Mikronesian mintzatzen den hizkuntza.

yarda

iz. Luzera neurtzeko ingeles unitatea, 0,91 metroren baliokidea. Hogei bat yarda egin zituen eskuen gainean arrastaka.

yarendar

1 adj. Yarengoa, Yareni dagokiona. Yarendar arrantzalea.

2 iz. Yarengo herritarra.

yate

iz. Aisialdirako itsasontzia. Ik. laketontzi. Groucho Marxek zioen zoriontasuna gauza txikietan dagoela: yate txiki bat, txalet txiki bat.

yemendar

1 adj. Yemengoa, Yemeni dagokiona. Yemendar merkataria.

2 iz. Yemengo herritarra.

yen

iz. Japoniako diru unitatea. Yumimoto konpainiak 93.327 yen zor zizkiola kalkulatu zuen. Faktura yenetan eman ahal izateko.

yeti

iz. Elezaharretako izaki erraldoi iletsua, gizaki itxurakoa, Himalaian bizi omen dena. Asko dira yeti izugarria edo Ness aintzirako munstroa ustez ikusi dituztenak.

yiddish

iz. Goi alemanaren dialektoa, jatorriz Europako erdialde eta ekialdeko judu erkidegoen hizkuntza. Bi gerren artean, New York izan zen yiddish kulturaren gune nagusietako bat.

yoga

1 iz. Jatorriz Indiakoa den filosofia-sistema, meditazioaren eta gorputzaren jarrera berezien teknikaren bitartez, norberaren kontzientzia izatasun unibertsalarekin bat egitea helburu duena.

2 iz. Filosofia-sistema horretan oinarrituriko ariketa eta kontzentrazio teknikak, gorputza eta gogoa menderatzera bideratuak direnak. Barazki-jale bihurtu nintzen, yoga egiten hasi nintzen, eta mundu horrek bizitzaren beste ikuspegi bat eman zidan. Estresari nola aurre egin ikasiko dute yoga-ikastaroko kideek aurtengo saioetan.

yogi

iz. Yoga praktikatzen duen aszeta.

yogur

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, yogur-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. jogurt].

yo-yo

iz. Haurren jostailua, txirrika gisako batek eta haren ardatzean biltzen den hari batek osatua, haria askatuz eta berriz bilduz, txirrika gora eta behera erabiltzen dena. Yo-yoak bezala kulunkatzen ziren.

yuan

iz. Txinako diru unitatea. Hildakoaren sendiari 2.000 yuan eman zizkioten kalte-ordainetan. Harresia dagoen gunera sartzeko sarrerak 40 yuan balio du.

yuppie

iz. Arrakasta handiko lanbidea eta irabazi bikainak dituen gaztea.

z

Ik. zeta1.

zabal

1 adj. Albo batetik bestera hedadura handia edo ohikoa baino handiagoa duena; zabalera gainerako dimentsioak baino aski handiagoa duena. Anton. estu; mehar. Jauregiko ate zabal astuna. Gerriko luze eta zabala. Zeiba izena duen zuhaitz zabala, gure intxaurrik handiena baino bost aldiz zabalagoa. Bide zabalak eta meharrak. Euskara munduko plaza zabalera lehenbiziko aldiz agertu zuena. Durangoko ibar zabal eta argian. Indiako eremu zabalak. Ibai zabal beteen ertzetan. Euskal Herrian barrena abiatzen bagara, berehala konturatzen gara euskal literatura, bere mehar-murritzean ez dela guk uste genuen bezain urria, muga zabalagoak dituela bere ezerezean. Hegan, gero eta jira zabalagoetan. || Mundu zabalean ontzat hartuak dauden hitzak. Itsaso zabal honetan, bela guztiak hedaturik. || Andre ipurdi-zabal bat.

2 adj. Irud. Ik. bihotz-zabal. Jansenisten iritzia baino zabalagoa behar, agian, horiek onesteko.

3 adj. (Zabalera adierazteko, artikulurik eta kasu markarik gabe, zenbaki eta zabalera neurri baten eskuinean). 380 metro luze zen eta 290 metro zabal. || Berrogeita hamar kana luze eta hogeita bost zabaleko ataria.

4 adj. Hitz baten edo esaldi baten esanahiaz mintzatuz, adiera guztiak biltzen dituena. Hitz honek izan dezakeen adierarik zabalenean.

5 adj. Irekia. Urrin atsegina sartu zen leiho zabalean barrena.

6 (Adizlagun gisa). Euskaltzaindiak nahiago ditu gehiago erabiltzen diren hitzak eta zabalago hedatuak daudenak. Nik "gu" asko ditut, zein zabalago, zein meharrago. || Larrua, lurrean jarri zuen zabal-zabal.

7 adb. Irekirik. Ik. zabal-zabalik. Begiak zabal eduki itzazu. || Besoak zabal-zabal zure zain, begira.

luze-zabal iz. Luzera eta zabalera. Ik. azalera; eremu 3. Hor zehar, galaxiaren luze-zabal osoan. Neurri bertsukoak gara luze-zabalean.

zabaletara adb. Zabaleraren norabidean, zabaleraren arabera. Luzetara handiagoa da zabaletara baino. Pilotalekuan, mutikoek, luzetara jokatu beharrean, zabaletara jokatzen zuten.

zabalagotu, zabalago/zabalagotu, zabalagotzen

da/du ad. Zabalago bihurtu. Jakintzaren alorra zabalagotu eta ildo berriak urratu zituen. Orkatilan zabalagotzen ziren prakak.

zabalaldi

iz. g.er. Zabaltzea; zerbait zabaltzen den aldia.

zabalarazi, zabalaraz, zabalarazten

du ad. Zabaltzera behartu. Alfonbra eder bat zabalarazi zuen bere aurrean. Haren bihotzaren atea zabalarazteko.

zabaldegi

iz. Leku edo esparru zabala. Jerusalemeko tenplua zabaldegi handi batzuez egina zen.

zabaldi

iz. Eremu lau zabala. Ik. ordoki. Argentinako zabaldietan. Tarbeko zabaldia ixten duten mendiak. Crau lehorraren zabaldi izugarrian. Zabaldi harritsuen gainetik izar zegoen. Gari zabaldi horia.

zabaldu, zabal/zabaldu, zabaltzen

1 da/du ad. Zabalera handiagoa eman. Irakurleari ez zaio biderik gehiegi zabaldu behar, agian, baina arantzaz eta sasiz ihaurtzeak ere ez dirudi egoki. Eta osin hori komunikabiderik ezak zabaldu eta sakondu du. Erregela mugatu egin behar ote dugu ala zabaldu? Daviden bihotza zabaldu eta pozez bete zen.

2 da/du ad. Tolesturik edo bildurik dagoena hedatu. Arropa zabaltzeko soka. Eguzkitara zabaldutako zapi urdin zen zerua. Zein haizeaz bela zabaldurik, zein haize gabe arraunketan. Saltzeko gauzak lurrean zabalduta, eta saltzaileak orobat lurrean. Besoak zabaldurik. Urretxindorra hegoak zabaldu eta aldendu zen.

3 da/du ad. Ireki. Liburua edozein orrialdetan zabalduz gero. Ate-leihoak zabaldu, baina noraino? Hark zabaldu zizkidan begiak gai askori buruz. Harriak zartatu eta hilobiak zabaldu ziren. Merkatua zabaltzen zela adierazten zuen kanpaia. Ia ahoa zabaldu gabe.

4 da/du ad. Barreiatu, hedatu. Eman eta zabal ezazu munduan fruitua. Hamabi haizeetara zabaldurik. Errenteria hazten eta zabaltzen hasi zenean. Adizki horietako batzuk berak asmatu ote zituelako susmoa ere zabaldu da. Euskal Herri osoan zabaldua dagoen hitza. Berria bazterretan zabaldu ondoan. Bertso horiek Euskal Herri guztira zabaldu ziren. Ez zen oraindino zabaldu mundutik Kartago eta Erromaren izenik. Bizkaian hainbeste zabaldu den liburua. Liberalkeria zabaldu zenetik aurrera. Jesusek egindako mirarien hotsa zabaldu zenean. Gutxien uste zenean, hona non zabaldu den berriro Seguraren omena. Aspalditxo honetan, gaitz kaltegarria zabaldua dago gure artean. || Eguna zabaldu baino lehen.

5 da/du ad. (Bide bat) sortu edo erabiltzen utzi. Uren erditik zabalduko du Jainkoak bide lehor bat. Bide berri ugari ireki eta zabaldu zituela euskal kulturan. Ez dugu guk inor geure usteetara erakarriko, inork zabaldu dituen bideetarik kanpora, malkarretan barrena, joan nahi badugu.

zabal-zabal egin Erabat zabaldu. Begiak zabal-zabal eginda. Besoak zabal-zabal eginik, ugazama eta ahizpak besarkatu zituen. Ahoa zabal-zabal egin eta beren mingain luzeaz esango dutenak: (...).

zabaldura

iz. Zabaltzea; horren ondorioa.

zabalera

1 iz. Zabaltasunaren neurria; bi edo hiru dimentsioko gorputzetan, luzeraren hurrengo magnitudea. Lau metroko zabalera. Honenbeste zabalera eta hainbeste luzerako txalupak. Zabaleran metro bi eta gehiagokoak.

2 iz. Hedadura. Orduan ohartu zen gizona, munduaren zabalera eta adina uste zen baino izugarri handiagoa zela. Mihiak ahosabaia zein tokitan eta zer zabaleratan ukitzen duen.

zabalgarri

1 adj. Zabaltzen duena.

2 adj. Zabal daitekeena.

zabalgune

1 iz. Zerbait zabaltzen den gune edo tokia. Ibaiko zabalgune batean. || Bilbao 700 fundazioak erakusketa bi jarri ditu Bilboko zabalguneko azoka izandakoan.

2 iz. Toki zabala; zabaldia. Eliz aurreko zabalgunean.

zabalik

adb. Zabaldurik; irekirik. Besoak zabalik hartu dute kritikariek. Etxeko atea zabalik. Liburua zabalik utzi. Zabalik eduki ezazu begia. Ahoa zabalik begiratu zion. Ez baitzen beste biderik ikusten zabalik. Gogoa zabalik badauka. || Beso-zabalik hartuko zaitu.

zabal-zabalik Erabat zabalduta. Kaio zuri lumatsuak, hegoak zabal-zabalik. Oilaskoak otarreetan edo lurrean zabal-zabalik. Hara non dakuskidan zeruak zabal-zabalik.

zabalketa

iz. g.er. Zabaltzea.

zabalki

adb. Zabaltasunez. Arazoen ingurumariak zabalki eta zehazki aztertzeko. Orain baino zabalkiago ere usatzen zela ba hori galderetan.

zabalkor

adj. Zabaltzeko joera duena, erraz zabaltzen dena. Ik. hedakor. Olio tanta zabalkorra den bezalaxe.

zabalkote

adj. Aski zabala. Aurpegi zabalkotea zuen. Gizon mardul zabalkotea. Bizardun beltzaran zabalkote bat.

zabalkunde

1 iz. Zerbaiti buruzko ezagutza edo norbaiten ideiak haien berri ez dutenengana helaraztea. Euskararen izaeraz eta egituraz zabalkunde eskerga egin zuen Humboldtek munduan barrena. Erlijio zabalkundea irratiaren bidez egitea.

2 iz. (Aldizkari edo kidekoez mintzatuz). Ez dugu guk egiten aldizkaria; gure laguntza badu, halere, baimenez, diruz eta zabalkundez. Zabalkunde handiko egunkariak.

zabalkuntza

1 iz. Zabaltzea, zabalkundea. Kristoren Berri Onaren zabalkuntza. Birusaren zabalkuntza moteltzeko.

2 iz. Zabaltzea, zabalera handiagoa ematea. Europar Batasunaren zabalkuntzaren ondorioz, estatu bakoitzari diputatu gutxiago egokituko zaizkio.

3 iz. Fis. Dilatazioa.

zabalpen

iz. Zabaltzea, zabalkundea.

zabaltasun

iz. Zabala denaren nolakotasuna. Haren hedadurak gainditzen ditu lurraren luzetasuna eta itsasoaren zabaltasuna. Ukitzen dituen gaien zabaltasunagatik. Harrigarria da Larzabalen gogo zabaltasuna, ezker-eskuin ari baita teatroan, komedian bezain trebe drama latzean. Bihotz zabaltasuna.

zabaltoki

iz. Gip. g.er. Plaza. Magdalenako zabaltokian.

zabaltza

iz. Eraikin baten estalki edo teilatu laua. Igoarazi zituen bere etxe gaineko zabaltzara.

zabaltzaile

iz. Zerbait zabaltzen duen pertsona. Berri horren zabaltzailearen asmoa. San Paulo, Fedearen zabaltzailea.

zabaltzar

1 adj. Zabaltzakoa, Zabaltzari dagokiona.

2 iz. Zabaltzako herritarra.

zabaltze

iz. zabaldu aditzari dagokion ekintza. Ik. zabalkuntza; zabalpen; zabalketa. Zabaltze lanak. Elizaren zabaltze harrigarria.

zabalune

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zabalune-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zabalgune].

zabar

1 adj. Bere eginbideak behar den arretaz, lastertasunaz edo txukuntasunaz egiten ez dituena. Ikasle alfer eta zabarra izan zen. Gauza jakina da, Larzabal deritzan langile porrokatu hori zabar samarra dela, zabarra eta utzia, bere teatro lanak inprimatzera ematen. || Izkribuetan nolanahikoak hartu ditugu, goikoak eta behekoak, landuak eta zabarragoak, astiro idatziak eta gogora etorri bezala paperean utzi zirenak.

2 (Adizlagun gisa). Eta hain zabar eta axolagabe biziko zara?

zabarkeria

iz. Zabarra denaren egite edo jokaera gaitzesgarria. Ik. zabartasun. Negargarria da gai honetan dugun zabarkeria eta arreta falta. Sendagileen zabarkeriaz hila. Egizue kontu sartzen dela bat San Frantziskoren ordenan; ez duela arretarik batere ipintzen jakiteko zer agintzen duen santuaren erregelak; eta zabarkeria honetan bizi dela eta hiltzen dela. Zabarkeriak eta nagitasunak ezerez hutsean galtzen eta suntsitzen ditu, sitsak jotzen eta herdoilak jaten ez dituen aberastasunak.

zabarki

adb. Zabarkeriaz, zabartasunez. Egin gabe utzi edo zabarki egin dituenengatik negar eta intziri eginez.

zabarrarazi, zabarraraz, zabarrarazten

du ad. Zabartzera behartu. Bekatu honetan erortzen dira zenbait jokalari eta tratulari, egiten dutela ahalegina laguna horditzeko, honela zabarrarazteko jokoan edo tratua merkeago eragiteko.

zabartasun

iz. Zabarra denaren nolakotasuna; txukuntasunik eza. Ik. zabarkeria. Alferkeriaren eta zabartasunaren sustrai izan ohi diren erausiak. Zabartasun handia da jende maitagarri honi behar bezala ez adieraztea beren ama on Gipuzkoaren bizitza garbia.

zabartu, zabar/zabartu, zabartzen

da ad. Zabar bihurtu, zabarkeriak menderatua gertatu. Etxeari dagozkion gauzetan zabartzea eta alferkeriari ematea. Ez gaitezen zabartu gure arimaren egiteko handi eta bakarrean. Eta erregearen gelan, atezaina zabartu zelako, inor ohartu gabe, sarturik (...). Zabartuz joan ziren gurasoak, Zerurako bidea umeei erakustean. Horiek eskuratzeko zabartzen badira.

zabor

1 iz. Zerbaitetatik baliatzen ez den zatia, hondakina. Ik. zakar; zarama. Urre, zilar edo beste edozein metal, zaborraz eta tortikaz nahaspilaturik. Etxeko zaborrak: etxeko zakarrak.

2 iz. Irud. Negozio hori jende higuingarriz beterik dago, munduan den zaborrik nazkagarrienaz.

3 iz. Etxegintzan edo eraikin bat lurreratzean geratzen diren hondakinak. Sansonek tenplua lurrera ezarri zuen, eta, bat-batean, harri eta zaborren azpian geratu ziren guztiak.

4 iz. Sasi eta sastrakak.

zabor bilketa, zabor-bilketa Zaborrak biltzeko zerbitzua. Eta, hala ere, gaikako zabor-bilketa bideratzeko, hamar ontzi baino ez ditugu.

zabor biltzaile, zabor-biltzaile Zaborrak biltzen dituen langilea. Zabor-biltzaileen kamioia. Zabor-biltzaile gizagaixoari agindu zioten zaborrak biltzeko erabiltzen zuen gurdiarekin gorpuen bila joateko.

zaborreria

1 iz. Zaborrak, zabor multzoa. Zaborreriaz estalita dagoen lurra.

2 iz. Irud. Nire bihotzak marru egiten zuen ene irudipen guztien aurka, eta inguruan zebilzkidan zaborreria horiek guztiak burutik bet-betan haizatu nahi nituen.

zaborrontzi

iz. Zaborrak botatzeko ontzia. Ik. zakarrontzi. Zazpi zaborrontzi kale bazterrean, zazpiak lerroz lerro, estalkirik gabe, ahoa euliei zabal-zabalik.

zabortegi

iz. Zaborrak botatzen edo biltzen diren tokia. Ik. zakartegi. Errauts toxikoak zabortegi berezi batera eraman beharko dira.

zabu

1 iz. Bi soka edo katetatik zintzilik ipintzen den esertokia, kulunkatzeko erabiltzen dena. Zabuan kulunkatu. || Zabuan bezala zabiltza, "egin nuen, ez nuen".

2 iz. Alde baterako eta besterako higidura. Ik. kulunka. Olatu zabala, ontziari zabu handiak eragiten zizkiona. Ez dirudi gehiegizko zabu eta zealdorik egin dudanik funtsezko ditudan maitasun, uste eta sinesteetan.

zabu egin Oreka puntutik alde batera eta bestera higitu. Zabu egin, erori eta lurrean lokatzan eserita gelditu zen.

zabuka

adb. Zabu eginez, kulunka. Ik. balantzaka. Zintzilik zabuka. Tabernan berandutu eta joaten zela etxera zabuka, albo-alboka. Gizona beti dabil zabuka, ontzia dabilen eran. || Zealdoka eta zabu-zabuka baizik ez dakigu ibiltzen.

zabukatu, zabuka/zabukatu, zabukatzen

da/du ad. g.er. Kulunkatu, zabu egin.

zadorlari

iz. g.g.er. Idazkaria.

zafiro

iz. Kolore urdin argiko harribitxia. Zafiro eta perlazko eraztuna.

zafla

iz. Ipar. Zaflakoa. Emango diat zafla bat, urrun entzungo dutena.

zaflada

iz. Zaflakoa.

zaflako

iz. Ipar. Masailekoa. Ik. belarrondoko; zaplazteko; zartako. Bi zaflako ematen dizkio eta ileetarik tiraldi bat. Bi zaflako ez badituk hartu nahi, hago hire tokian geldirik!

zaflakoka

adb. Zaflakoak emanez. Zaflakoka jo zuten.

zaflatu, zafla/zaflatu, zaflatzen

du ad. Batez ere Zub. Norbaiti kolpe bat edo kolpeak eman; bereziki, masaileko bat eman. Ik. zafratu. Zaflatu zuen bere anaia gaztea.

zafra

iz. Ipar. eta Naf. Jipoia.

zafraka

adb. Ukaldika. Zafraka ibili naute.

zafraldi

iz. Jipoia, astinaldia. Jauna, zafraldi bat ona eman behar diezu ohoin tzar horiei. Zafraldi ederra harturik, herriko mugetara itzuliak ziren.

zafratu1, zafra/zafratu, zafratzen

du ad. Ipar. eta Naf. Jipoitu, astindu. Zume batez zafratuz. Zafratu zuten eta hil hurren utzi. Hezurretaraino zafratuak. Petri jotzen du berriz ere, eta ederki zafratzen. Enperadore horrek zafratu zituen Lombardiako Elizaren etsaiak. || Gaua da; haizeak dit bisaia zafratzen.

zafratu2, zafra/zafratu, zafratzen

du ad. Naf. Egitekoez edo lanez mintzatuz (bereziki belar lanez eta kidekoez), bukatu, bururatu. Aste honetan berotzen badu, belarrak zafratuko ditugu.

zagita

iz. Ipar. Zah. g.er. Tentaldia.

zagitatu, zagita/zagitatu, zagitatzen

du ad. Ipar. Zah. g.er. Norbait zerbait egitera bultzatu, zirikatu. Ik. tentatu. Bekatu egitera zagitatu.

zagrebar

1 adj. Zagrebekoa, Zagrebi dagokiona. Zagrebar idazlea.

2 iz. Zagrebeko herritarra.

zahagi

1 iz. Abere larrua, gehienetan ahuntzarena, zaku eran josia, ardoa edo olioa gordetzeko erabiltzen dena. Ik. zahato. Sei arroako zahagia. Ardo zahagi zulatu eta adabatuak. Zahagia bezala belztua daukala bikez barrua. Zahagian hiretzat txakolin gozoa. Zahagi zaharretan ari da ardo berria iraultzen, gaztetan maitatzen ikasi zituen antzinako poesia ereduen zahagian. || Zahagi dantza: euskal dantza, dantzari batek soinean daraman zahagia beste dantzariek makilaz jotzean datzana.

2 iz. Zahagiaren edukia. Bi zahagi ardo.

zahar

1 adj./iz. Pertsonez eta izaki bizidunez mintzatuz, adin handia duena. Anton. gazte. Agure zahar bat. Simeon apaiz zaharra. Ni ere zaharra naiz; ez, haatik, euskara bezain zaharra. Zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara. Zahar elbarrituak. Ahuntzik zahar eta bizartsuenak. || Esr. zah.: Oilo zaharrak salda ona du egiten. Hotz larregia, zaharren hilgarria eta gazteen zahargarria.

2 adj. (Erkaketetan). Urte gehiago dituena. Zaharragoak dira, batez beste, gurasoak irakasleak baino. Ez baita jaio oraindik aldi berean zaharrago eta gazteago izan daitekeen mutilik. || Ez zen seme zaharrena, bigarrena baizik.

3 adj. Gauzez-eta mintzatuz, aspaldi sortua edo gertatua; luzaz iraun duena edo luzaz erabilia izan dena; lehenagokoa. Anton. berri. Antzinako ohitura eta lege zaharrak. Euskal libururik zaharrena. Leizarragarena baino zaharragoa den Etxepareren liburua. Hitz zaharrak. Zaraitzun bilduriko kanta zahar batean. Gure literatura zaharra. Esaera zaharrak zioen bezala. Hizkuntzaren haria beti da zahar eta berri, aspaldietarik datorrelako, zahar-berriz. Borondate berriak ez zuen indarrik aski, borondate zaharra garaitzeko. Forma zaharrago eta berriagoen artean. Itun Zahar eta Berria. Bizkaiera zaharrean. Denbora, mende zaharretan. Frantzia zaharra ezagutu zutenek. Erdal olerki horiek zahar kutsua, zahar usaina dute oraingo irakurlearentzat. Besteren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen. || Ez dira euskaldun zahar eta betikoak bezain jatorki mintzatuko. Eskolako adiskide zaharra. || Asaba zaharren baratzea. Aski da berdintzea idazle zahar bat berri batekin. Zer esango zukeen Etxepare zaharrak horrelakorik entzun balu?

4 adj. Deitura bera dutenez mintzatuz, antzinakoena. Donostiako euskal idazleen arraza bortitza: Baroja zaharra, Bilintx, Soroa, Altzaga eta beste hainbeste eta hainbesterena. Etxaide zaharra, Euskaltzainburu luzaroan izan genuena.

5 adj. Denboraren edo erabileraren poderioz, higatua. Oihal zaharrari ez dagozkion adabakiak. Etxe apal batzuk, zaharrak. Ehizarako zenbait arma beltz eta zahar.

zahar etxe, zahar-etxe Zahar ezinduak zaintzeko eta artatzeko etxea. Zahar-etxera eraman dugu amona.

zahar hitz, zahar-hitz Zaharren hitza. Zahar-hitzak, zuhur hitzak (esr. zah.).

zaharraren zaharrez adb. Zaharra izateagatik, zaharra izatearen ondorioz. Ik. zaharrez. Zaharraren zaharrez ahaztuak.

zaharretan adb. Zahartzaroan.

zaharrez adb. Zaharra izateagatik, zaharra izatearen ondorioz. Ik. zaharraren zaharrez. Lehoia zaharrez hil da.

zahar sari, zahar-sari g.er. Pentsioa, erretiroa.

zaharberrikuntza

iz. Zaharberritzea.

zaharberritu, zaharberri, zaharberritzen

1 du ad. Zaharra berritu; zaharrari berri itxura eman. Ik. eraberritu. Berak landu eta eraberritu dizkigu euskal prosa eta neurtitzak, hizkuntza ere zaharberrituz. Liburua zaharberritu zuen eta izen berri batekin argitararazi. Teilatua teila zaharrak erabiliz zaharberritu da.

2 (Era burutua izenondo gisa). Oteizak sortu dituen mito berri edo zaharberrituak.

zaharberritzaile

iz. Eraikin, altzari, artelan eta kidekoak zaharberritzen dituen pertsona. Museoko zaharberritzaile taldea.

zaharberritze

iz. Zaharra berritzea; zaharrari berri itxura ematea. Itxura aldatu dion zaharberritzea. Hamar urte iraun duten zaharberritze lanen ondoren, atzo bere lekuan ezarri zuten berriro, bisitarien bistan, Pergamoko aldarea.

zahardade

iz. Gip. Zahartzaroa. Zahardadea nola bizi irakatsi ordez, zahardadea nola eraman irakasten digute.

zahargarri

adj. Zahartzen duena. Hotz larregia, zaharren hilgarria eta gazteen zahargarria (esr. zah.).

zaharkeria

iz. Gauza zahar gaitzesgarria. Gure erlijioko sinesmenak zaharkeria batzuk direla dio. Ez diezaiogun arbasoen mintzairari uko egin, deusetako ez den zaharkeria bat balitz bezala. Zaharkeriak eta berrikeriak uzteko.

zaharkin

iz. Antzinako altzari edo objektua. Antzinako zaharkinak. Italiar altzari bat ikusi nuen zaharkin denda batean.

zaharkitu, zaharki, zaharkitzen

1 da ad. Zahartu; bereziki, berriagoren batek baztertu duelako, erabilerarik gabe gertatu. Ekonomiari buruz, Gide eta Valis zituen maisu, orain, segur, zaharkitu zaizkigunak, baina orduan arras modan zirenak. Hobe dugu zaharra, zaharkiturik ez badago, berriagoa baino.

2 (Era burutua izenondo gisa). Nahiago ditu bizi-bizirik dirauten hitzak zaharkituak baino. Neurtitzetan usadio zahar zaharkituak eta berriaren berriko berrikeriak nahasten ibili ohi dira. Hizkuntzalari berri eta filologo zaharkituen arteko etena.

zaharkote

adj./iz. Aski zaharra. Txomin txikik, zaharkotea izan arren, erakutsi zuen oraindik hankak bereak zituela.

zaharmindu, zaharmin, zaharmintzen

da ad. Ipar. Olioak-eta zahar kutsua hartu. Halakoetan, usain desatsegina ere ager daiteke, gantzak zaharmindu diren seinale.

zaharo

iz. Makila; zigorra. Zaharoa eskuan, iltzea bezain zut, unaia. Zaharoa altxatzen du, Xalbadorri zafraldi bat emateko. Zaharo ukaldika. Eta isats luzea zaharo antzo inarrosten dute.

zaharoztatu, zaharozta, zaharoztatzen

du ad. Zigortu, makilatu.

zaharreri

iz. Zahartasuna. Ik. zahartzaro. Zeruan da gaztetasuna, zaharreririk gabe. Zaharreria, bera da eritasun (esr. zah.).

zaharreria

iz. Zaharren multzoa, zaharrak.

zahartasun

1 iz. Zaharra denaren nolakotasuna, zaharra izatea. Euskal hitzetan, batzuetan, elkarren etsai agertzen zaizkigu zahartasuna eta jatortasuna, euskal forma berezia. Zahartasunak makurtua dagoen aitona.

2 iz. Zahartzaroa. Gaztetasuna, adin ona eta zahartasuna.

zahartu, zahar/zahartu, zahartzen

1 da/du ad. Zahar bihurtu; zahar itxura hartu edo eman. Behin ere zahartuko ez den graziaren eta bertuteen soineko berri ederrarekin. Jauna, urteek zahartu naute, eta ez zait hortzik ere gelditu. Berritan olio hau da onenetakoa; baina ez zaio zahartzen utzi behar, laster galtzen delako.

2 da/du ad. Eritasunez-eta mintzatuz, denboraren poderioz indartu. Orduan zahartu ziren ene zauri minberak.

3 da ad. Zahartzarora heldu. Zahartu naiz, nire egunak badoaz. Zahartuko baitira gazteagoak ere, bizi badira. Astoa daukat zahartua, aitak etxera sartua.

4 (Era burutua izenondo gisa). Adizki zahartuak edo inoiz erabili gabeak. Neska erdi zahartuen kontsolagarri.

zahartza

iz. g.g.er. Zahartzea, zahartzaroa. Zahartza luzea.

zahartzapen

iz. Teknol. Tratamendu termikoa, metal xaflagarriei egoera plastikoan nekezago sartzeko nolakotasuna ematen diena. Zenbait aleazioren kasuan, zahartzapena berez gertatzen da giroko tenperaturan eta denbora-tarte luzeetan.

zahartzaro

iz. Giza bizitzaren azken zatia, heldutasunaren ondokoa. Ez nuen nik gaztetan ezagutu, sasoiaren kemena eta karra gainezka zerionean, zahartzaro hotzak akiturik baizik. Nire zahartzaroan ez dut zu beste lagunik inor. Zahartzaroko ajeak.

zahartze

iz. Zahartzaroa. Hark ere sortu du seme bat bere zahartzean. Gero, zahartzean, balio dio gaztetan ikasi duenak. Gaztaro alferrak dakarke zahartze landerra (esr. zah.).

zaharzale

adj. Gauza zaharren zalea; ohitura zaharren zalea. Zaharzale agertu zitzaigun Orixe, giroa berrizale zenean, eta berrizale, beste aldekoak gailenduxe direnean.

zaharzaletasun

iz. Gauza zaharrekiko zaletasuna. Zaharzalea nauzue, baina, zahar nahiz berrizaletasunean, beharrezkoa dirudi neurriak.

zahato

iz. Zahagi txikia, madari formakoa, ardoa eramateko, gordetzeko eta bertatik zuzenean edateko erabiltzen dena. Ardo onez betetako zahatoa. Zahatoa gora jasotzen. Kantari, dantzari —eta zahatoari eragiten— ari direno.

zahi

1 iz. Eho ondoren irinarekin nahasirik gertatzen den ale azal xehatua. Zahi larria, birzahia eta tremesa. Zahi xehea. Zahi ogia. Alea eta zahi orea sarriago izan ohi dute askan Dorronsoroko behiek belarra eta arbia baino. || Esr. zah.: Zahietan zuhur, irinetan ero. Hobe da zahi hutsa, ezen ez aho hutsa.

2 iz. Buruko larruazalean sortzen diren ezkata xehe zurien multzoa. Ene orrazi polita zure buruko zahiaz zikindu didazu.

zahitsu

adj. Zahi asko duena. Bihia irindu denean ageri da irintsu den ala zahitsu.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper