Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

v

1 Ik. uve.

2 (Letra larriz). volt-en nazioarteko sinboloa.

VA

voltampere-ren nazioarteko sinboloa.

vaduztar

1 adj. Vaduzkoa, Vaduzi dagokiona.

2 iz. Vaduzko herritarra.

valletar

1 adj. Valletakoa, Valletari dagokiona.

2 iz. Valletako herritarra.

valtierrar

1 adj. Valtierrakoa, Valtierrari dagokiona.

2 iz. Valtierrako herritarra.

vanuatuar

1 adj. Vanuatukoa, Vanuaturi dagokiona.

2 iz. Vanuatuko herritarra.

var

iz. Fis. Korronte alternoko zirkuituen potentzia erreaktiboa neurtzeko unitatea. Ik. voltampere erreaktibo.

varsoviar

1 adj. Varsoviakoa, Varsoviari dagokiona. Varsoviar agintariak.

2 iz. Varsoviako herritarra.

vatikanoar

1 adj. Vatikanokoa, Vatikanoari dagokiona.

2 iz. Vatikanoko herritarra.

vatu

iz. Vanuatuko diru unitatea.

vedette

1 iz. Ikuskizun bateko artista nagusia. Ugariak ziren han yiddish antzeztokiak; hango vedetteek —Maurice Schwartz, Jacob Adler, Molly Picon— jendetzak erakartzen zituzten.

2 iz. Giro eta alor jakin batean oso ezaguna den pertsona. Zientzian baino ez du lortu euliak vedette bilakatzea.

vediko

1 adj. Veda Indiako liburu sakratuei dagokiena. Erritu vedikoa.

2 iz. Veda-k idatzita dauden hizkuntza.

vendera

iz. Hegoafrikan mintzatzen den hizkuntza.

venezuelar

1 adj. Venezuelakoa, Venezuelari dagokiona. Venezuelar agintariak.

2 iz. Venezuelako herritarra.

venus

iz. Estatua mota, emakume bat, bereziki gorpuzkera edo ezaugarri oso markatuak dituena, irudikatzen duena. Ezagunak dira Historiaurreko venus mamitsuak, ugalkortasunari loturiko ezaugarriak (bularrak eta aldakak) azpimarratzen dituztenak.

verismo

iz. Liter. XIX. mendearen amaieran Italian sorturiko literatura-mugimendua, Frantziako naturalismoan inspiratua, Italiako hegoaldeko arazo sozialei arreta berezia jartzen diena eta errealitatea idealizaziorik gabe erakusten duena. Giovanni Verga eleberrigile, antzerkigile eta kontakizun laburren idazle gisa nabarmendu zen, eta Italiako verismoaren edo errealismoaren jarraitzaile nagusia izan zen.

versus

Aipatzen diren bi kontzeptu edo hitzak aurrez aurre jartzen dituen hitza. Vizcaya versus Bizkaia: Vizcaya Bizkaia-ren aurka. Publikoa versus pribatua.

vianar

1 adj. Vianakoa, Vianari dagokiona.

2 iz. Vianako herritarra.

vibrato

iz. Mus. Ahotsaren bitartez edo musika-tresnen bitartez egiten den soinuaren ondulazioa, tonu aldaketa laster eta txikiek eragina dena. Welker baritonoak uhin luzeko vibratoa erakutsi zuen.

victoriar

1 adj. Victoriakoa, Victoriari dagokiona.

2 iz. Victoriako herritarra.

vienar

1 adj. Vienakoa, Vienari dagokiona. Vienar musikariak.

2 iz. Vienako herritarra.

vientiandar

1 adj. Vientiangoa, Vientiani dagokiona.

2 iz. Vientiango herritarra.

vietnamdar

1 adj. Vietnamgoa, Vietnami dagokiona. Vietnamdar nekazariak.

2 iz. Vietnamgo herritarra.

vietnamera

iz. Vietnamen mintzatzen den hizkuntza ofiziala.

viktoriar

adj. Ingalaterrako Viktoria erreginarena edo haren erreinaldi edo garaikoa, erreinaldi edo garai hari dagokiona. Viktoriar garaiko Europan. Gizarte viktoriarra.

villabuenar

1 adj. Villabuenakoa, Villabuenari dagokiona.

2 iz. Villabuenako herritarra.

villamayortar

1 adj. Villamayor de Monjardingoa, Villamayor de Monjardini dagokiona.

2 iz. Villamayor de Monjardingo herritarra.

villatuertar

1 adj. Villatuertakoa, Villatuertari dagokiona.

2 iz. Villatuertako herritarra.

vilniustar

1 adj. Vilniuskoa, Vilniusi dagokiona.

2 iz. Vilniusko herritarra.

virgo

1 iz. (V larriz). Astron. Zodiakoko konstelazioa. Ik. birjina 2. Virgo konstelazioa. Handik ez oso urruti Virgoren irudia azaltzen da, eskuineko sorbaldaren gainean izar txit distiratsua duena.

2 iz. Astron., Astrol. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako seigarrena, eguzkia Virgo konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (abuztuaren 23tik irailaren 22 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. birjina 3.

3 iz. Astrol. Aldi horretan jaiotako pertsona. Virgo: nahi duzun hori eskuratu ahal izateko, utzi alde batera gauzak lortzea oztopatzen dizuna.

vodka

1 iz. Errusiar jatorriko edari bizia, zekale edo garagar alez egiten dena. Botila bat vodka hustu.

2 iz. Edontzi bat vodka. Vodka bat hartu.

volapük

iz. Schleyer apaizak, XIX. mendearen amaieran, hizkuntza unibertsal bihur zedin, asmatu zuen hizkuntza.

volt

iz. Elektrizitate tentsioa neurtzeko unitatea (V). 32 urteko langileak 380 volteko deskarga elektrikoa jaso zuen eta unean bertan hil zen.

volt metroko Eremu elektrikoaren intentsitatea neurtzen duen unitatea (V/m).

voltaiko

adj. Elektr. A. Voltaren pila elektrikoarena, A. Voltaren pila elektrikoari dagokiona; pilaz sorturiko elektrizitateari dagokiona. Voltak asmatu zituen beste tresna batzuk, baina pila voltaikoak bide berri garrantzitsuak zabaldu zizkion zientziari.

arku voltaiko Potentzial diferentzia bat ezartzen zaien bi elektrodoren artean sortzen den deskarga elektriko argitsua. Paul Jablochkoff fisikari errusiarrak kandela formako arku voltaikoa asmatu zuen, beirazko tutu baten barnean sartua zegoena.

voltampere

iz. Fis. Korronte alternoko zirkuituen itxurazko potentzia neurtzeko unitatea (VA).

voltampere erreaktibo Fis. Korronte alternoko zirkuituen potentzia erreaktiboa neurtzeko unitatea. Ik. var.

voltmetriko

adj. Elektr. Elektrizitate tentsioari eta haren neurketari dagokiona. Haril voltmetrikoa.

voltmetro

iz. Elektrizitate tentsioa neurtzeko tresna.

voyeur

iz. Ikuskizun edo eszena erotikoei ezkututik begiratzen zalea den pertsona. Ikuslea voyeur gisa dago hoteleko logelan gertatzen denari begira.

w

1 Ik. uve bikoitz.

2 (Letra larriz). watt-en nazioarteko sinboloa.

wagnertar

1 adj. R. Wagner musikagilearena edo haren lanarena, musikagile hari edo haren lanari dagokiona. Lauritz Melchior, wagnertar tenorea. Tuba wagnertarra.

2 iz. R. Wagnerren musikaren zalea.

wahabismo

iz. Islamismoko mugimendu fundamentalista, Islamaren legea oso-osorik betetzearen eta berritasunik ez onartzearen aldekoa dena. Wahabismoaren arabera, heriotzaren aurrean musulman guztiak berdinak dira.

wahabista

1 adj. Wahabismoarena, wahabismoari dagokiona. Erregimen wahabista.

2 iz. Wahabismoaren jarraitzailea.

walkie-talkie

iz. Irrati uhinak bidaltzeko eta jasotzeko tresna txiki eta eramangarria. Helikopteroko gidariei aginduak ematen dizkie walkie-talkie bidez.

walkiria

iz. Europako Iparraldeko mitologiako jainkosa, guduan hil behar duten heroiak izendatzen dituena. Walkiriek gudariei edateko ezti-ura zerbitzatzen zieten.

walkman

iz. Kaseteak entzuteko tresna eramangarri entzungailuduna.

washingtondar

1 adj. Washingtongoa, Washingtoni dagokiona. Washingtondar langileak.

2 iz. Washingtongo herritarra.

waterpolo

iz. Ur kirola, eskubaloiaren antzekoa, zazpina jokalariko bi talderen artean igerilekuan jokatzen dena. Waterpoloan jokatu.

watt

iz. Potentzia-unitatea (W). 15 watteko 2.500 bonbilla banatu dituzte. Lotan, 80 watt ingurukoa da gorputzaren energia-gastua.

wattmetro

iz. Potentzia elektrikoa neurtzeko tresna.

Wb

weber-en nazioarteko sinboloa.

weber

iz. Fis. Fluxu magnetikoaren unitatea (Wb).

webgune

iz. Interneteko gune birtuala, erakunde edo kideko batek bere buruari buruz edo gai jakin bati buruz informazioa emateko duena, web orriz osatua dena eta, askotan, beste webgune batzuetarako lotura ere eskaintzen duena. Durangoko Azokak urte osoan zehar ateak zabalik ditu durangokoazoka.com webgunean. CIA informazio eske dabil bere webgunean. Webguneko eduki ia guztiak euskaraz idatzita daude.

wellingtondar

1 adj. Wellingtongoa, Wellingtoni dagokiona.

2 iz. Wellingtongo biztanlea.

western

iz. Ameriketako Estatu Batuen mendebaldeko konkista edo konkista garaiko gorabeherak gaitzat dituen filma. Telebista piztu eta The Outriders izeneko film bat ikusten hasi ginen, 1950eko westerna.

whiski

1 iz. Zekale, garagar edo arto alez, batez ere Britainiar uharteetan eta Ipar Amerikan, egiten den edari bizia. Eskoziar whiskia.

2 iz. Baso bat whiski. Lehendabiziko whiskia bi zurrutadatan edan nuen.

whiskitegi

iz. Whiskia eta beste edari batzuk zerbitzatzen diren edaritegia.

windhoektar

1 adj. Windhoekekoa, Windhoeki dagokiona.

2 iz. Windhoekeko herritarra.

windsurf

iz. Ohol beladun baten gainean egiten den kirola.

woleaiera

iz. Mikronesian mintzatzen den hizkuntza.

wolfram

iz. Kim. Metal astuna, gogorra eta zuria (W; zenbaki atomikoa, 74). Ik. tungsteno.

wolofera

iz. Senegalen eta Mauritanian mintzatzen den hizkuntza.

won hegokorear

iz. Hego Koreako diru unitatea.

won iparkorear

iz. Ipar Koreako diru unitatea.

x

Ik. ixa.

X izpi pl. Argiarena baino uhin luzera askozaz txikiagoko erradiazio elektromagnetikoa. X izpien uhin luzera atomoak baino txikiagoa da. X izpien eta ordenagailuen bitartez gizakien buruaren barne-egituraren hiru dimentsioko irudia lor daiteke.

xabal

adj. Adkor. Zabala.

xabalina

iz. Lehen arma gisa eta, gaur egun, atletismo ariketetan erabiltzen den haga edo makila modukoa, luzea, eskuz jaurtitzen dena. Xabalina jaurti.

xabiertar

1 adj. Xabierkoa, Xabierri dagokiona.

2 iz. Xabierko herritarra.

xabiroi

iz. Itsaspeko hondo hareatsuetan bizi den arraina, zakatzetan ezten pozoitsuak dituena (Fam. Trachinidae). Ik. armiarma-arrain. Zinez gaizki ikusi izan dut jendea, xabiroiak ziztatu ondoan.

xaboi

iz. Urarekin nahasirik, garbitzeko eta koipea kentzeko erabiltzen den produktua, alkali bat gantz batekin konbinatzean lortzen dena. Xaboi bigunak eta gogorrak. Xaboi berezi bat erosten zuen, oso garestia, azalmintza leun-leun edukitzeko. Xaboi puska bakarra ematen digute hilabete osorako, bai arropa garbitzeko eta bai norberaren garbitasunerako. Xaboi fabrika.

xaboiontzi

iz. Xaboia edukitzeko ontzia. Xaboiontziekin egindako txoriak eta jogurt potoekin egindako lanparak ikus daitezke erakusketan.

xabonatu, xabona, xabonatzen

du ad. Xaboiz igurtzi.

xabor

1 iz. Ipar. Adkor. Zaborra.

2 adj. Zub. Hauskorra.

xafarratu, xafarra, xafarratzen

du ad. Ipar. Urberritu, xaboiaz edo beste garbigarriren batez garbitu den zerbait ur hutsarekin berriz garbitu garbigarria kentzeko. Neskak xafarratu zuen pegarra, eta urez bete, emakume hark tututik edan zezan.

xafarrikatu, xafarrika, xafarrikatzen

du ad. Ipar. Aho barnea edo eztarria isurkariren batez garbitu, gargarak egin. Aho-zintzurrak egoskin horrekin xafarrikatuz, ederki senda daitezke bai hortzetako minak, bai zintzurreko mina.

xafla

1 iz. Gai baten, bereziki metal baten, zati mehea eta zapala. Zinkezko xafla zabalez egindako teilatua. Borreroak gillotinaren xafla metalikoa askatu zuen.

2 iz. Xerra. Xingar xafla ederrak.

xaflagarri

adj. Xaflatan ezar daitekeena. Elementu xaflagarriak eta dentsitate txikikoak.

xaflagarritasun

iz. Xaflagarria denaren nolakotasuna.

xaflatu, xafla/xaflatu, xaflatzen

du ad. Xafla bihurtu, xafla era eman. Telurioa oso erraz xaflatzen eta birrintzen da.

xagu

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xagu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. sagu].

xaguxar

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xaguxar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. saguzar].

xah

iz. Persiako enperadorea. Istilu larriak gertatu ziren Teheranen, eta xah Persiakoak eta haren familiak hiriburutik ihes egin zuten.

xahako

iz. Ipar. Zahatoa. Bi xahako arno eta hamabi sardina. Xahakotik edan.

xahal

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xahal-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txahal].

xahar

adj. Adkor. Zaharra.

xahu

adj. Ipar. Garbia. Estali zuen gorputz saindu hura mihise xahu batez. Ez dugu aurkitzen toki xahu bat non bazkariteko jar. Bihotz xahu batekin. Birjina Maria xahuagandik sortua.

xahu izan da ad. Ipar. Galdua izan, salbabiderik ez izan. Aditzen bagaituzte, xahu gara. Xahu zirela oraingoan, errege etorriko zitzaiela eta bortizki gaztigatuak izango zirela.

xahuarazi, xahuaraz, xahuarazten

du ad. Xahutzera behartu. Baketze horrek xahuarazi dizkio Frantziari miliarrak milaka.

xahubide

iz. Xahutzea, gastua. Xahubideak eta irabazpideak.

xahugarri

adj. Xahutzen duena. Seme bat zuen, eta hura etxearen xahugarri.

xahuki

adb. Garbiki, xahutasunez. Xahuki erran dizut eta ez dut bilatu estalkirik.

xahupen

1 iz. Xahutzea, garbitzea.

2 iz. Xahutzea, hondamendia.

3 iz. Xahutzea, gastua. Irabaziak eta xahupenak.

xahutasun

iz. Garbitasuna, xahua denaren nolakotasuna. Gelaren xahutasuna. Emaztearen edertasuna, xahutasuna.

xahutu, xahu/xahutu, xahutzen

1 du ad. Ipar. eta Naf. Garbitu. Pilatok eskuak xahutu zituen. Xahu ezazu ene lizuntasuna. Nota guztietarik xahutua.

2 du ad. Ondasunez-eta mintzatuz, guztia erabili, bereziki zoro-zoroan edo alferrikako gauzetan. Ik. eralgi; gastatu. Irabazi guztiak edaritan xahutu. Gisu labe ttipiak errekin asko xahutzen du. Zerbait ikasteko, anitz urte edo diru xahutu duenari bizibidea kentzea, ez da hori ohointza? Bidez bide diru xahutzen eta denbora galtzen ibili.

3 du ad. Ipar. Suntsitu, hondatu. Gerrateetan xahutu da arbola franko. Goseak zituen xahutuak, bi hilabetez, Alemania barnean. Izurrite izugarri batek jendeak xahutzen zituen. Lurraren gainetik xahutuko dut egin dudan gizona. Bazterrak xahutu eta xehatu zituzten.

xahutzaile

adj./iz. Xahutzen duena. Non da artzaina baino xahutzaile gaiztoagorik?: beroaldi bat hartzeko, tantai gazterik ederrena ondotik eramanen du.

xahutze

iz. xahutu aditzari dagokion ekintza. Diru xahutze handiak. Lurreko erregeek odol isurtze eta herri xahutzeetan dituzte handitasunak.

xai

iz. Ipar. g.er. Sotoa, upategia.

xainda

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xainda-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txanda].

xake

iz. Hamaseina irudi zuri edo beltz dituzten bi jokalariren arteko jokoa, hirurogeita lau laukitxo zuri-beltzeko taula batean, jokalari bakoitzak bere irudiak mugituz eta aurkariarenak harrapatzen saiatuz jokatzen dena. Xake taula eta piezak atera ditu. Makina batek xake-jokalari onenetako bati irabazi zion.

xake joko, xake-joko Xakea. Erregea dela xake-jokoko pieza nagusia.

xake-mate Xake-jokoko egoera, erregeetako bat erasopean eta babesik gabe aurkitzean, partida amaiarazten duena.

xakel

iz. Gip. Igela.

xakelari

iz. Xakean aritzen den jokalaria, xake-jokalaria. Xakelariak oroimena eta aurrea hartzeko gaitasuna ditu baliabide.

xakur

iz. Lap. eta Naf. Adkor. Txakurra.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper