Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

txat

iz. Inform. Internet bidezko mezu trukaketa, pertsona bik edo gehiagok elkarrekin hizketaldi bat izateko bidea ematen duena. Izan ere, txataren bidez gure gorputza ahaztu egiten dugu besteekin komunikatzen garen bitartean. Gaztetxoak helduentzat izan ohi diren txat berezietan ere sartzen dira, eta ordu asko igarotzen dituzte bertan.

txatal

1 iz. Zati txikia. Paper txatal batean.

2 iz. Lurrez mintzatuz, sail txiki eta mugatua. Lur txatal batengatik, zenbat heriotza alferreko.

3 iz. Biblian eta beste zenbait liburutan, kapituluak banatzen diren zati laburretako bakoitza. Mateoren liburuaren zortzigarren kapituluan, bigarren txatalean.

txatar

iz. Metal hondakina. Maiz inguru haietan ibiltzen zen, txatarra eta zaborra biltzen.

txatartegi

iz. Txatar biltegia. Txatartegi batetik bi auto zaharren motorrak ekarri zizkidan aitak, aska eta osa nitzan.

txateatu, txatea, txateatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Heg. Inform. Txat bidez hizketaldi bat izan. Egunean zortzi ordutik gora pasatzen ditu sareko ezezagun izengoitidunekin txateatzen.

txatxala

adj. Bizk. Emakumeez mintzatuz, memeloa. Ik. mamala. Txatxala galanta da bera.

txatxamur

iz. Bizk. Imurtxia, atximurra.

txatxan

adj. Bizk. Kutuna, maitea. Hauxe da nire bihotzeko txatxana.

txatxanaldi

iz. Bizk. Amodio aldi igarokorra.

txatxandu, txatxan/txatxandu, txatxantzen

da ad. Maiteminez gaixotu.

txatxar

adj. Bizk. Hutsala, ezdeusa.

txatxarkeria

1 iz. Hutsalkeria, ezdeuskeria. Horiek ez ditek txatxarkeriarik; horiek angulak ere handiak jaten ditiztek.

2 iz. Zitalkeria, azpikeria.

txa-txa-txa

iz. Kubatar jatorriko dantza bizia, pauso txikiak emanez eta aldakei eraginez dantzatzen dena.

txatxu

adj. Ergela, ganoragabea. Astoek hegan egiten dakitela esanez gero ere, sinetsi egingo luke txatxu honek.

txatxukeria

iz. Txatxuari dagokion egite gaitzesgarria. Ik. ergelkeria. Hori gizon petralen batzuek beren alde asmatutako txatxukeria dun.

txatxutu, txatxu/txatxutu, txatxutzen

da/du ad. Txatxu bihurtu, ergeldu.

txegosi, txegos, txegosten

du ad. g.er. Digeritu, digestioa egin. Abelgorriak hobeto txegosten ditu janari batzuk zaldiak baino.

txegoste

iz. Digestioa.

txeke

iz. Banku agiria, kontu jabe baten banku kontutik bertan adierazitako zenbatekoa ateratzea agintzen duena eta haren sinadura daramana.

txeketegi

iz. Txeke liburuxka.

txekiar

1 adj. Txekiakoa, Txekiari dagokiona.

2 iz. Txekiako herritarra.

txekiera

iz. Txekian mintzatzen den eslaviar hizkuntza. Txekierazko literatura.

txekor

iz. Gip. Zekorra. Txekorra eta esnea merke, baina pentsua garesti.

txekoslovakiar

1 adj. Antzinako Txekoslovakiakoa, antzinako Txekoslovakiari dagokiona.

2 iz. Antzinako Txekoslovakiako herritarra.

txelin

iz. Hainbat herritako diru unitatea. Orriko 20 txelin ordaintzen zioten.

txelin austriar Austriako diru unitatea, euroa ezarri zen arte.

txelin kenyar Kenyako diru unitatea. Hitzemandako 5.000 txelin kenyarrak kobratzeko, hildako bakoitzaren gorpu zati bat ekarri behar dute gerrillariek.

txelin somaliar Somaliako diru unitatea. 34.000 txelin somaliarren truke-balioa dolar bat da egun.

txelin tanzaniar Tanzaniako diru unitatea.

txelin ugandar Ugandako diru unitatea.

txelo

iz. Biolontxeloa.

txenada

1 iz. Sterna, Gelochelidon eta Hydroprogne generoetako zenbait hegaztiri ematen zaien izena (Sterna sp., Gelochelidon sp. eta Hydroprogne sp.).

2 iz. Gip. Enara.

txepel

1 adj. Erraz kikiltzen dena, adore gutxi agertzen duena. Ik. koldar. Ez dago dema bezalako akuilurik, nekazaririk txepel, nagi eta geldoena tentatzeko. Lehengo euskaltzale suharrari, gaur euskaltzale txepela nagusitu zaio. Andre txepelaren etxean, goizeko salda arratsean (esr. zah.).

2 adj. (Gauzez mintzatuz). Txaldana, eskasa. Kritikaririk entzutetsuenek maiz egin izan dute kolpe huts, obrarik bikainenak txarretsiz eta txepelenak goraipatuz. Ateraldi txepela.

txepeldu, txepel/txepeldu, txepeltzen

da/du ad. Txepel bihurtu. Ik. kikildu; koldartu. Ez baitira gutxi Iparraldetik datorkigun betiko leloak txepeldurik dauzkanak.

txepelkeria

iz. Txepeltasun gaitzesgarria; txepelari dagokion egintza. Orain ere txepelkeriaren batekin etorriko zaigu.

txepeltasun

iz. Txepela denaren nolakotasuna.

txepetx

iz. Oso tamaina txikiko txoria, kolorez arrea, moko-zorrotza eta buztan-zuta (Troglodytes troglodytes). Nola maitatzen duen haurrak haurtxoa: berez, kezka, lege eta eragozpenik gabe, txepetxak txepetxa bezala.

txera

1 iz. Abegia, harrera. Txera ona egin zioten.

2 iz. Maitasunezko edo samurtasunezko fereka edo hitza. Ik. losintxa. Txera samur eztiak.

3 iz. Samurtasuna. Txerazko hitzak.

txeratsu

adj. Txera adierazten duena, txeraz betea. Euskaltzainoi egin diguten abegi txeratsuagatik. Gizon txeratsua.

txeratu, txera/txeratu, txeratzen

du ad. Txerak egin. Emazte errukarria txeratu nahian.

txerbel

adj. Edanak pixka bat eragin diona. Ik. txolindu. Bidean dabiltza neska gazteak, ardo onduaz txerbel.

txerkesera

iz. Karatxai-Txerkesian mintzatzen den hizkuntza.

txermen

iz. Gip. Udarea, madaria; bereziki, udare mota txikia eta gozoa. Mizpirak, txermenak, aranak, sagarrak eta zer ez?

txerpolari

1 iz. Herriz herri zirku ariketak eginez ibiltzen den artista. Txotxongilo eta txerpolariak. Hasi ziren txerpolariak musika jotzen.

2 iz. Saltzaile ibiltaria.

txerrama

iz. Txerri ama, umeak izan dituen txerri emea. Berrehun kiloko txerrama mardul batek 21 txerrikume eginak ditu Barakaldon.

txerren

1 iz. Deabrua. Infernuko txerrena elizan?

2 (Izen berezi gisa). Hor dabil Txerren.

txerri

1 iz. Ugaztun apodun orojalea, gorputz lodia, ile motza eta mutur luzea dituena, bere haragiagatik hazten dena (Sus scrofa). Ik. urde. Txerri arra (Ik. aketz; ordots). Txerri ama (Ik. txerrama). Txerri emea. Txerri galanta hazten duela. Txerria bezalaxe gizendu. Txerri talde handiak (Ik. urdalde). Larre-txerrien ezkurra ere zilegi ez zitzaion. Txerri-zikiratzailea. Larunbat goizerako, txerri hiltzea antolatua dute. Txerri goseak ezkurra amets (esr. zah.).

2 adj. (Irain hitz gisa). Lapur txerria! Gezurra diozu, zantar, txerri, lotsagabe horrek!

Baztango txerri Egun desagerturik dagoen euskal txerri arraza; arraza horretako txerria, azal argia eta belarri handiak dituena, Nafarroa Garaian eta Iparraldean hazten zena.

euskal txerri Euskal Herriko txerri arraza; arraza horretako txerria, orban beltzak dituena eta jatorria Ipar Euskal Herrian, Bearnon eta Nafarroa Garaiko iparraldean duena.

txerri azienda, txerri-azienda Txerria. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da).

txerri bazka, txerri-bazka Txerri-jana, txerrientzako bazka.

txerri hanka, txerri-hanka Txerri-hankak, bezperatik ardotan beratuak, zapal-zapal eginik.

txerri jan, txerri-jan Txerrientzako jana. Trinko-trinkoa zen kiratsa, eta epela; txerri-jan egosiarena gogorarazten zuen.

txerri korta, txerri-korta Bizk. Txerritegia.

txerri-txerri egin Zikin-zikin egin, erabat zikindu. Txerri-txerri egina utzi du gela.

txerrikeria

1 iz. Zikinkeria. Bazter guztietan dago hemen txerrikeria. Beti txerrikeriak jaten.

2 iz. Lohikeria, lizunkeria. Inon diren txerrikeriak esaten.

txerriki

iz. Txerri okela eta txerriaren gainerako atal jateko onak; horietatik eratorririko janaria. Ez zien debekatu txerrikia jatea. Txerrikia gatzatu.

txerrikume

iz. Txerriaren umea. Txerrikume guri-guriak.

txerritegi

iz. Txerrientzako ukuilua. Ik. txerri korta. Badira gizonezkoak, hain nazkagarriak gai honetan, non txerritegian eduki behar liratekeen.

txerritoki

iz. Txerritegia. Nik ukuiluetan lo egiten badut, zuk, berriz, txerritokietan.

txerrizain

iz. Txerriak zaintzen dituen pertsona. Ik. urdezain.

txertaka

iz. Txertatu eta inausi gabeko zuhaitza.

txertaketa

iz. Txertatzea. Txertaketarako erabili ohi den ukendua.

txertatu, txerta, txertatzen

1 du ad. Landare baten enborrean edo adar batean beste landare baten adarra itsatsi, hark honen fruituak eman ditzan. Erori zen, bere eskuz txertatu nahi izan zuen arbola baten gainetik. Txerta itzazu udareondoak.

2 du ad. Irud. Juduen legea kristau sinestean txertatu nahirik. Hizkera berria ari dira landatzen, gutxienik ere txertatzen, bertako zaharraren ordez. Ohitura, sinesmen, pentsabide, besteri zor dizkiot eta bestetan txertatzeko ahalmena badut. Holakoetan, -t- bat sartu, txertatu, behar zela, atzizkiaren aurrean.

3 du ad. Pertsona edo animalia bati txertoa jarri, gaixotasun jakin baten kontra babesteko. Haurrak txertatu. Gripearen aurka txertatua.

4 (Partizipio burutua izenondo gisa). Perpaus txertatua: mendeko perpausa.

txertatzaile

adj./iz. Txertatzen duena. Ik. mentatzaile.

txertatze

iz. txertatu aditzari dagokion ekintza. Txertatze motak.

txerto

1 iz. Landare baten enborrean edo adar batean txertatzen den beste landare baten adarra. Ik. mentu. Hauta ezazu txertoa arbola gaztean eta ez zaharkituan. Madariondoa, txertoen bidez antzaldatuta sagarrak ematen.

2 iz. Txertatzea. Txerto batzuk landarearen beheko aldean egiten dira; goiko aldean beste batzuk. Azaleko txertoa eta txerto ziriduna.

3 iz. Pertsona edo animalia bati gorputzean sartzen zaizkion bakterio edo birus ahulduak, horiek sortzen dituzten eritasunen kontra babesten dutenak. Koleraren kontrako txertoa.

txestatu, txesta, txestatzen

du ad. Zub. Dastatu.

txetxe

iz. Bizk. Haur. Haur txikia.

txetxenera

iz. Txetxenian, Inguxetian eta Dagestanen mintzatzen den hizkuntza.

txetxu

iz. Bizk. Edukiera-neurri zaharra, pinta laurdenaren baliokidea dena. Txetxu bat ardo zuri. Txetxu bateko edontzia.

txibato

iz. Heg. Beh. Salataria.

txibia

iz. Txipiroiaren antzeko molusku zefalopodoa (Sepia officinalis). Txibia hezurra baino zuriagoa.

txibierro

1 iz. Txibiaren garroa.

2 iz. pl. Txibia garro frijituak.

txibista

iz. Begizta. Txibista egin.

txigor

adj. Txigortua; idortua. Ogi txigorra: ogi txigortua.

txigorgailu

iz. Ogia txigortzeko tresna. Ogia txigorgailuan sartu zuen.

txigorki

iz. Ogi xerra txigortua. Zabaldu marmelada txigorkietan.

txigortu, txigor/txigortu, txigortzen

1 du ad. Zerbait, zeharo erretzen ez delarik, kolore arrea hartu arte, surtan eduki. Kafea txigortu.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Ogi xerra txigortuak.

txiker

adj. Bizk. Txikia. Ume txikerrak dituzten gurasoak. Txikerregia da liburutxo hau. Apurrik txikerrena. Handiak eta txikerrak, pobreak eta aberatsak. Gezur txikerrak esatea.

txikertu, txiker/txikertu, txikertzen

da/du ad. Bizk. Txikitu.

txiki

1 adj. Ohiko tamaina, neurria, indarra edo garrantzia iristen ez duena. Anton. handi. Gizon nano edo txiki baten itxura. Ontzi txiki batean. Gorputzez txiki, baina izatez handia. Artalde txiki baten jabe zen. Nazareteko hiri txikian. Handi gaiztoak diren tokian pagatzen du txiki onak. Jaunak dauka gauza handi eta txikien kontua. Limosna txiki bat. Soldata txikia zuelako. Askotan erortzen da hutsegite txiki edo arinetan. Hizkuntza txikia dugu, lurralde txiki batekoa, alegia. Nekea, eta neke ez-txikia, dakarren lana. Lapurreta txiki bat, jolaseko gezurtxo bat. Egonaldi txikiak egiten zituen egunaz etxean. Burges txikiak.

2 adj. (Zenbait hitz elkartu berezitan). Ni jaiki baino lehen eginak zituen gosari txiki eta handiak. Toki zelaietan ganadu handia hobea da txikia baino. Arratsaldeko bostak aldera irteten zen auzotik eta ordu txikietan itzultzen zen maiz. Aberatsa ahaide handi egin, pobrea ahaide txiki. Lehengusu txikia. Zortziko txikia.

3 adj. Dagokion heldutasuna iritsi ez duena. Barrez eta algaraz txiki eta handiak. Txiki denboran (Ik. txikitan). Txikia zinenean. || Bi haur txiki zituzten. Honetan ume txikiak legez gara. Zazpi urteko neska txiki bat.

4 (Izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean). Gure literaturak ere ezagutu ditu, bere txikian, aroak, gorabeherak eta eraberritzeak.

5 iz. Edukiera-neurri zaharra, pinta laurdena balio zuena. Ik. txetxu; txikierdi. Hiru txikiko botila zazpi errealean saltzen.

txiki-aurki adj. Gip. Txikiena. Sagar aleetan, handi-aurkiak, saltzeko; eta txiki-aurkiak, etxean jateko.

txikitan adb. Txiki denboran, haurtzaroan. Ik. umetan. Txikitan amaganik ikasi genuena. || Txikitako lekuak. Nire txikitako laguna. Eragotzi txikitatik zeuen umeei gezurra esateko ekandu galdua. Txiki-txikitandik omen zen bihurria.

txikiagotu, txikiago/txikiagotu, txikiagotzen

da/du ad. Txikiago bihurtu. Burezurra txikiagotu behintzat ez ahal zitzaidan egingo! Hotzak ziren basamortuko gauak, eta gero eta ilunagoak ari ziren bihurtzen ilargia txikiagotu ahala.

txikierdi

iz. Edukiera-neurri zaharra, txikiaren erdia, hots, pinta erdiaren laurdena balio zuena. Mahai baten aurrean txikierdiko botila ardoarekin.

txikigarri

1 adj./iz. Txikiago bihurtzen duena.

2 adj. Hizkl. Atzizkiez mintzatuz, txikitasuna edo adierazkortasuna adierazten duena. Euskal atzizki txikigarriak.

3 iz. Hizkl. Atzizki txikigarri batez eraturiko hitza. Astotxo asto-ren txikigarria da.

txikikeria

iz. Huskeria. Gizonen arteko txikikeriak.

txikiki

iz. g.er. Herritar xehe edo xumea, plebeioa. Ik. plebeio. Handikiak eta txikikiak.

txikitasun

iz. Txikia denaren nolakotasuna. Gizonaren txikitasun eta ezereztasuna. Bekatuaren handitasunari edo txikitasunari begiratuz.

txikiteo

iz. Heg. Herr. Tabernaz taberna baxoerdiak hartzen ibiltzea. Ik. poteo. Hari txikiteoa kenduz gero, akabo.

txikiteoan adb. Baxoerdiak hartzen. Ez dut txikiteoan ibiltzeko ohitura handirik.

txikito

iz. Baxoerdia.

txikitu, txiki/txikitu, txikitzen

1 da/du ad. Txiki edo txikiago bihurtu. Den lanik handiena txikitzen eta kargarik pisuena arintzen. Geroztik ahuntzak gutxituz doaz, eta basoak txikituz. Pisua eta neurria txikitzen hasten zara. Indarrak txikitzen ari zitzaizkion. Hala, bera txikitu zen gure ahoaren neurrira. || Urak txikitu zirenean irten zen Noe lehorrera.

2 du ad. Puska txikietan zatitu; suntsitu, birrindu. Ik. txiki-txiki egin; xehatu. Sua egiteko behar zen egurra txikitu zuen. Tipulak txikitu. Harturik bost ogiak eta bi arraiak, begiraturik zerurantz bedeinkatu zituen, txikitu zituen eta eman zizkien ikasleei. Hasten da hausnarrean, eta ederki txikituz lehen jan duena, igarotzen du urdailera. Nire atzaparretan txikituko haut.

txiki-txiki egin Txikitu, puska txiki-txikietan zatitu; suntsitu. Beirak txiki-txiki eginda zeuden. Ezta txiki-txiki egiten banaute ere.

txikitxo

adj. Adkor. Txikia; aukeran txikiegia. Haur txikitxo, amaren ugatza baino edaten ez dutenak. Arrain txikitxo batzuk.

txikitzaile

1 adj. Zerbait txiki edo txikiago bihurtzen duena.

2 adj. Txikitzen, suntsitzen duena. Ik. suntsitzaile. Tximista txikitzailea. Aurreiritzi basati eta txikitzaileak.

3 iz. Burdinola txiki bateko burua.

txikitze

1 iz. Txiki edo txikiago bihurtzea.

2 iz. Puska txikietan zatitzea; suntsitzea, birrintzea. Egur txikitzeak eragindako ezpalak.

txikizio

iz. Triskantza. Haizeak berealdiko txikizioa egin zuen pinudian.

txikizka

adb. Salerosketez mintzatuz, kopuru txikietan. Anton. handizka. Txikizka saldu, erosi.

txikizkako

adj. Salerosketez, saltokiez eta kidekoez mintzatuz, kopuru txikikoa. Anton. handizkako. Txikizkako saltokiak. 78 tona produktu saltzen dira urtero Mexikon, txikizkako merkatuan.

txikizkari

iz. Txikizkako merkataria. Salgaiak biltegira sartu eta zuzenean saltzen zizkieten txikizkariei, norberaren ahalbideen arabera, baina, betiere, kaxa, zaku edo fardelka.

txikle

iz. Heg. Mastekatzeko goma zaporeduna. Ik. txingoma. Marrubi zaporeko txikle pakete bat erosi zuen.

txiko

iz. Bizk. Moxala. Andrearen aurrean saltoka, txiko hezigabeko batzuk diruditela.

txikoria

1 iz. Konposatuen familiako landarea, sustraiak eta hostoak mikatzak dituena; bereziki, sustraiak txigortuz, kafearen ordezkoa egiteko erabiltzen den barietatea (Cichorium intybus subsp. Sativum). Txikoria ura.

2 iz. Landare horren sustrai txigortu eta birrindua. Kafe hau dena txikoria da! Txikoriarik gabeko kafe on bat.

txikori belar iz. Konposatuen familiako belar landare hosto-horzduna, lore horiak ematen dituena eta zurtoinean eta txortenetan esne antzeko zukua duena (Taraxacum officinale). Udaberrian, txikori belarraren eta apo belarraren lore horixkek distiratzen dute pareten ondoan.

txikot

iz. Bizk. Soka lodia, bereziki itsasontzietakoa. Ontzi biak nahasi ziren, elkarren belak eta txikotak urratuz.

txila

iz. g.er. Almutea.

txilaba

iz. Tunika moduko jantzi luzea, txanoduna, Afrikako iparraldean erabiltzen dena. Beti bezala bizi baitzen, ohiko moduan, bere txilaba jantzi eta Koranak agindutakoa zintzo-zintzo beteaz.

txilar

iz. Landa edo larreko zuhaixka adartsua, zur-gogorra eta sustrai-lodia, loreak, oso txikiak eta zuriak edo arrosak, mordoetan dituena (Fam. Ericaceae). Ik. ginarra; brana. Ote, sasi eta txilarrak. Txilar lehorra beste etekinik ematen ez zuen sailtxo bat zeukan.

Araba txilar Txilar mota, adar zurixka eta iletsuak dituena (Erica arborea).

txilardi

iz. Txilarra hazten den lekua. Otadi mardul eta txilardi zabalak.

txil egin

du ad. (nor osagarririk gabe). Aurkariaren aurrean amore eman. (Batez ere, jokoetan erabiltzen da). Joko horretan ez dut behin ere txil egin.

txiletar

1 adj. Txilekoa, Txileri dagokiona. Txiletar futbolariak.

2 iz. Txileko herritarra.

txilibitari

iz. Txilibitu-jotzailea. || Txoritxo txilibitaria.

txilibitu1

1 iz. Txistuaren edo flautaren antzeko musika-tresna txikia. Ik. txirula. Txilibitua jo. Artzainen txilibitua. Kanaberazko txilibitu bat. Txilibitu hotsa. Txilibitu soinuan dantzan.

2 iz. Lgart. Zakila. Zer egiten duzu txilibitua bistan?

txilibitu2

iz. Itsas arrain teleosteoa, luzarana eta kolore biziak dituena (Labrus bimaculatus).

txilin

iz. Kanpai txikia. Ermitako txilin hotsa entzuten da.

txilin belar, txilin-belar Gari eta arto sailetan bizi den landare bizkarroia, txilin itxurako lorea duena.

txilin lore, txilin-lore Bizk. Ezkila-lorea.

txilina iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, txilina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txilin].

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper