Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

txanbil

iz. g.er. Suila; pegarra.

txanbra

iz. Heg. g.er. Blusa.

txanda

iz. Era bereko egite sail edo hurrenkera batean, norbaiti edo zerbaiti dagokion unea. Ik. aldi1 5. Nire txanda da. Ordainak eman behar zaizkie, gure txanda datorrenean. Etorri ziren erromatarrak, godoak... bakoitza bere txandan. Hurrengoan zure txanda. Hartu dut medikuarendako txanda. Gau eta egun, elkarri txanda emanaz zerbitzatzen dute gaixoa leialki. Besteri txanda kendu nahiz. Txanda pasatu. Ofizial bat laurak laurden gutxiagotan jaikitzen zen, beste ofizial batekin lauretan txanda egiteko.

txandan adb. Txandaka. Egunero txandan jarduten ginen lan horretan.

txanda-pasa egin 1 Ilara batean norbait aurrerago jarri. Aldamenera begira nengoela, txanda-pasa egin didate.

2 Txanda pasatzen utzi. Medikuarenera joan behar nuen, baina txanda-pasa egin dut; hurrengoan joango naiz.

txandaka

adb. Bakoitza bere txandan, elkarri txanda emanez. Ik. aldizka. Apaiz sail bakoitzak aste osoan bete behar zituen Jaunaren etxeko eginkizunak, txandaka. Egun onak eta txarrak txandaka izaten ziren. Txandaka hartu gaituzte nahigabeak eta pozak. Berokia txandaka erabiliko dugu, aste batean zuk eta bestean nik. Txandaka dugu biok burdina urtzeko lana.

txandakako

adj. Txandaka egiten dena, txandaka antolatua. Txandakako larratzea. Mendebaldeko jarduera ekonomikoaren txandakako goraldi eta beheraldi horiek. Europar Batasuneko txandakako presidentea. Errusiak irabazi du urrea 4x6 kilometro txandakakoan.

txandakatu, txandaka/txandakatu, txandakatzen

da/du ad. Bi gauza edo gehiago txandaka gertatu edo egin; bi pertsona edo gehiago zerbait egiteko txandaka aritu. Ik. txandatu. Txandakatu egiten ginen bolantean. Lehenaldiko eta orainaldiko aditz denborak etengabe txandakatzen ditu kontaketan. Bi alderdi horiek txandakatu dira aspalditik boterean.

txandakatze

iz. Bi gauza edo gehiago txandaka gertatu edo egitea; bi pertsona edo gehiago zerbait egiteko txandaka aritzea. Ik. txandaketa; txandatze; alternantzia. Nik ez dakit nor aterako den garaile, esan dezakedan gauza bakarra, boterean txandakatzea gertatzea ona dela beti. Bazuten eskubidea erretiro partziala hartu eta txandakatze kontratu batekin ordezkatuak izateko. Hiztun askoren morfema-elkarketetan jazotzen diren igurzkari/afrikatu txandakatzeek frogatzen dute esandakoa.

txandaketa

iz. Txandakatzea. Venezuelarrek botere txandaketa nahi dute, ez betikotuko den buruzagi bat. Bero-hotzen txandaketa gupidagabea.

txandal

iz. Heg. Galtza eta jaka lasaiek osaturiko kirol jantzia. Kaleko arropak erantzi eta txandal galtzak eta jertse zahar bat jantzi zituen.

txandatu, txanda/txandatu, txandatzen

da/du ad. Txandakatu.

txandatze

iz. Txandakatzea. Ehun urte itxaron dugu bakezko lehen txandatze demokratikoa egiteko.

txanel

iz. Hondo laua duen arraunontzi txikia. Ik. xalant1. Ontzia Getarian utzita, txanelean itzuli ziren Zarauzko hiru gizonak.

txanga

1 iz. Erroa, ateak eta kidekoak finkatzen diren atala.

2 iz. Geol. Tolestura bateko estratuak tolesten diren gunea.

3 iz. Zool. Bibalbioetan, maskorraren bi kuskuak lotzen dituen giltzadura. Bibalbioen eboluzioaz aritzea txangaren eboluzioaz mintzatzea da.

txango

iz. Atsegin hartzeko bidaia, batez ere laburra. Bi lagunekin Urruñara joan zen txango batean, han arratsaldekoa egiteko asmotan. Itsasaldera txango bat egiteko. Zazpi eguneko txangoa zaldi gainean.

txangurru

iz. Itsas karramarro handia, jateko ona, oskola ia biribila eta arantzaz betea duena (Maja squinado). Txangurrua zeharka baizik ez dabil.

txanka

1 iz. Bizk. Hanka, zangoa.

2 iz. pl. Makuluak.

3 iz. Karta espainoletan, erregearen eta zaldunaren ondoko karta, ezkutari baten irudia duena. Ik. txota; xango1 1. Lau txanka batera eduki ditut eskuan. || Txanka urrea.

txankleta

iz. Heg. Orpoa, behatzak eta ia oin gain guztia agerian uzten duen oinetako arina, zola batez eta zola oinera lotzeko zerrenda edo lokarri batez osatua dena. Ik. txinal. Igerilekuetan txankletak erabiltzea komeni da.

txankro

1 iz. Med. Larruazaleko ultzera hedakorra, sexu harremanen bidez kutsatzen diren zenbait eritasunek eragina. Ez zituzten ordura arte ezagutzen zuriek ekarritako hotzeriaren birusak eta txankro sifilitikoak.

2 iz. Bot. Zenbait landareren hosto, zurtoin edo adarretan azaltzen den ultzera modukoa. Haritzaren oidioak eta gaztainondoaren txankroak kalte handiak eragin zituzten zuhaitzetan XIX. mendearen bukaeran.

txano

1 iz. Burua estaltzeko jantzia, gehienetan kapusaiaren eta antzeko jantzien osagarri dena. Artilezko txanoa negurako. Txapela soldadu txanoa baino hobeto zetorkion.

2 iz. Buru estalki konikoa. Mundu guztiko clown aurpegi-tristeak, janzkera gorria eta txano berdea.

3 iz. Kafea iragazteko erabiltzen den ehunezko zorroa, kono formakoa. Ik. kafe txano.

txanpa1

iz. Estropadetan, arraunketa bizkorra. Azken txanpa du Getariak; hura itsasoa jan beharra!

txanpa2

iz. Zub. Zaunka. Oraren txanpa.

txanpa egin Zaunka egin.

txanpain

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, txanpain-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. xanpain].

txanpiñoi

iz. Heg. Herr. Barrengorria.

txanpon

1 iz. Diru peza, batez ere balio gutxikoa. Txanpon batzuk irabaztera, norabait joan nahi nuke. Txanpon baten aurpegi biak bezala. Eta sekula txanpon bat bakarra ez ziguten bidali! Bere biziarengatik inork ez zuen txanpon bat emango.

2 iz. Antzinako zenbait diruren izena, bereziki errealaren laurdena balio zuena. Hamasei bertso txanpon batean.

txanpu

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, txanpu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. xanpu].

txantiloi

1 iz. Teknol. Forma jakineko xafla edo pieza zapala, zerbait marrazteko eredu gisa erabiltzen dena. Diseinu aldetik ezagutza mugatua dutenek aldez aurretik egindako txantiloiak erabiliko dituzte.

2 iz. Inform. Aurrez prestaturiko dokumentu-eredua, beste dokumentu batzuk sortzeko baliatzen dena. OpenOffice-en txantiloi biltegian ekintza askotarako balio duten txantiloiak aurki daitezke.

txantxa

iz. Asmo gaiztorik gabeko adarjotze edo zirikada, atsegin hartzeko egiten dena. Ik. broma. Ez dago heriotzako orduan txantxarik. Ez dut txantxetarako gogorik. Gezur txikia eta txantxazkoa dela ere, beti da bekatu.

txantxetako adj. Txantxetako jardunak, barre eragitekoak. Erdi txantxetako pesimistak. Zinetan mintza nadin, txantxetakoak alde batera utzirik. || Txantxetako korkoxa jarri (Ik. aproposko).

txantxetan adb. Adarra joz, zinetan eta benetan jardun gabe. Txantxetan eta irribarrez ez ezik, zinez eta bene-benetan ere mintzatzen badakite. Txantxetan ari naiz.

txantxangorri

iz. Txori txiki kantaria, bekokia, lepoa eta paparra gorri biziak dituena (Erithacus rubecula). Ik. papargorri; papogorri; txindor. Etxe ondoko intxaur gainean, txantxangorria kantari.

txantxar

iz. Hortz-haginetako eritasuna, esmaltean zulo gero eta handiagoa sorrarazten duena. Ongi frogatua baitago fluorra eraginkorra dela txantxarrari aurre egiteko.

txantxil

iz. Ontzi zilindrikoa, esnea neurtu eta banatzeko erabiltzen dena. Ik. suil; pegar. Eskuan txantxila eta kaikua buruan.

txapa

1 iz. Heg. Xafla.

2 iz. Pilotalekuetako frontiseko txapazko zerrenda. Dejadak txapara joan zitzaizkion.

txapar1

iz. Abaritza.

txapar2

iz. Pertsonez edo behetik gora hedatzen diren gauzez mintzatuz, garaia ez dena. Ik. txiki. Gizon mordo ikaragarria: zahar eta gazte, luze eta txapar.

txapel

1 iz. Artilezko buru estalki biribila eta zapala, atal bakarrekoa, askotan beltza. Ik. bonet. Txapela jantzi, erantzi, kendu. Txapel urdin bigun handi bat. Agur txapelarekin eginaz.

2 iz. (Lehiaketa batzuetan, bereziki euskal kiroletan, garaile gertatzen denari ematen zaiona). Ik. txapeldun; txapelketa. Atanok jokatu eta hor kentzen dio txapela. || Uzkudunek Europako txapela ekarri du.

3 iz. Ipar. edo Zah. Kapela.

4 iz. Perretxikoen gaineko atala, txapel itxura duena. Onddo beltzaren txapela marroi antzekoa izaten da beti.

5 iz. (Zenbait esapidetan). Bururik ez duenak txapelik behar ez. Bururik ez eta txapela nahi.

txapeldun

1 iz. Txapelketa edo lehiaketa baten irabazlea. Uztapide atera zen txapeldun. Gaur egunean bera baitugu aizkolarien txapeldun. Errezilgo Uzkudun, Paulino, zu zara Europan txapeldun. || Hori da, askoren eta nire ustez ere bai, gure idazle guztien artean txapeldun.

2 adj. Txapela daramana.

txapeldunorde

iz. Txapelketa edo lehiaketa batean bigarren gertatzen dena. 2001. urteko Txapelketa Nagusiko txapelduna eta txapeldunordea zuzenean igaroko dira finalera.

txapelgorri

1 iz. Lgart. Mikeletea.

2 iz. Lgart. Erreketea.

txapelketa

1 iz. Irabazleari saritzat, besteak beste, txapela ematen zaion lehiaketa. Ik. sariketa. Bertsolari txapelketa, mus txapelketa. Nafarroako bertsolarien txapelketan. Euskadiko Txapelketa jokatuko da hilaren 18tik 23ra, Zornotzan. Gogoan dut atletismo txapelketak egiten ziren garaia.

2 iz. (Hedaduraz). Kirol txapelketak. Ligako futbol txapelketa.

txapeloker

iz. Lgart. Guardia zibila. Moilan zeuzkan zain mugazainak eta txapelokerrak.

txapelzuri

iz. Karlista.

txapin

iz. Etxean ibiltzeko oinetako biguna. Txapin goxoak, barnetik artilez estaliak.

txapista

iz. Heg. Xafla-lanak egiten dituen langilea, bereziki automobilen karrozeriako mailatuak konpontzen dituena. "Berritu" aditza erabili zuen, eta txapistarenetik pasatu behar duen auto zahar bat nintzela otu zitzaidan.

txapitula

1 iz. Eraik. Teilatuko leihoa, gainaldea teilaz estalia duena. Ik. sabai leiho.

2 iz. Bizitegi gisa erabiltzen den ganbara. Baiona zaharreko txapitula ziztrin hartan.

txaplata

1 iz. Bizk. Enplastua. Txaplata ipini.

2 iz. Txaluparen karela marruskaduratik babesteko ipintzen den zurezko pieza.

txapligu

iz. Bizk. Suziria. Ik. bolandera. Herriko jaiak ziren eta txapligu dunbada ugari entzuten zen.

txar

1 adj. Funtsezko akats bat duena, bere egitekoa ongi betetzen ez duena, ona ez dena. Ik. tzar. Ohe txarra. Horrexegatik beragatik da ona aizkora zorrotza, ebakitzeko sortua delarik, eta aizkora kamutsa, berriz, txarra. Belar txarrak. Txakur txar, ezertako ez dena. Ez da hau leku txarra, horretaz mintzatzeko. Ostatu txar batean. Aurkitu zuten Haurtxoa zapi txar batzuetan bilduta. Bertsolari txarra. Langile txarra. || Eguraldi txarra.

2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ik. desegoki. Amets horrek baditu, haatik, zenbait alde txar. Joera ona den ala txarra ez nuke esango. Ez litzateke hori bide txarra guretzat. Harrera txarra egin diote. Ohitura txarrak. Hazibide txarra. Gerra onenean baino hobe da bake txarrenean bizi. Susmo txarra. Itxura txarreko kontua.

3 adj. (Zenbait esapidetan). Ez omen du begi txarrez ikusten. (Alde) txarrera hartu: gaizki hartu. Gogo txarrez: gogo gaiztoz.

4 adj. (Ezezko esaldietan, indargarri gisa). Zin-zinetako poesia ez beste guztia kiskaltzen hasiko balira, ez lukete hutsaldi txarra hartuko liburutegiek. Ez zaude toki txarrean! Ez da guretzat maisu txarra.

5 adj. (Berez ideia txar bat adierazten duten izenekin, indargarri gisa). Engainu txarrak ugaldu dira gure artean galanki. Estutasun txarra pasatu. Deabru txar tentatzailea.

6 iz. Gauza txarra. Ona eta txarra ondo bereizten dakitenek asko ikas dezakete idazle horietan.

7 adj. Oinazea edo nekea eragin dezakeena. Egoera txarrean. Berri txar, mingotsa. Usain txarra.

8 adj. Gaiztoa, zintzotasunaren aurkakoa. Gogoeta eta egite txarrak. Grina txarrak. Eta Jaunaren beldur gabeko biziera txar batean heriotzak harrapatu zuen. Gizon txarra.

9 adj. Txikia, ezdeusa, balio gutxikoa. Bazterrak agertzen dizkigu etxe txar apal batzuk. Ttipian txakur txar bat zen, gero handitu bazen ere.

txarrean 1 adb. Indarra erabilita, borondatearen kontra. Ik. gaitzez. Onean ez bada txarrean egin beharko duzu.

2 adb. Txarrerako. Zernahitarako gauza gara, bai onean eta bai txarrean. Txorakeriak esan dira honetaz, onean eta txarrean.

txarrerako 1 adb. Ondorio txarrerako. Ik. txarrean 2. Mundua itxuraldatzen ari zaigu, onerako edo txarrerako. Onerako nahiz txarrerako.

2 adb. Gaizkia egiteko. Santatxo bat izan da; txarrerako ez zuen sekula grinarik.

3 adj. Gaizkia egiteko dena. Begira txarrerako biderik eman diozun. Txarrerako ahalmen hori ere badu gizonak.

txara

1 iz. Zuhaixka; zuhaitz gaztea.

2 iz. Zuhaixka asko hazten den eremua. Ik. sastraka 2. Baso, txara eta zuhaiztiak. Txara tapitua. Txara handi batean sartu ziren.

txaradi

iz. g.er. Txara, zuhaixka asko hazten den eremua. XVI. menderako Gipuzkoako probintziaren herena txaradiz beterik zegoen.

txaraka

iz. Txara (zuhaixka eta txara-eremua). Gero, basoa berriro; txaraka eta akaziak. Andutz mendiak arte-txaraka asko dauka itsasaldetik.

txaranbela

iz. Zub. Xaramela.

txaranga

iz. Fanfarrea. Txarangak jotako musika sarkor eta alaia, haizez egina eta lau haizeetara bihurtua.

txaratila

iz. Txirrika (hariak eta kidekoak biltzekoa).

txardango

iz. Urkila (euskarria edo tresna); zurezko sarde mota. Ezen nola arbola behera makurtua, txardangoaz erortzetik baita sostengatua.

txarkeria

iz. Gaiztakeria. Ik. txartasun. Etsaiari barkatzea egin dizkigun txarkeria eta bidegabeak. Zuen aurka edozein txarkeria esaten dutenean gezurrez. Gure txarkeria eta gaitzerako grina.

txarki

adb. Gaizki. Ik. txarto. Txarki beztiturik.

txarol

1 iz. Heg. Berniz distiratsua eta iraunkorra.

2 iz. Heg. Berniz horrekin bernizaturiko larrua. Txarolezko zapata beltzak.

txarpoil

iz. Zub. Ezkaia.

txarraldi

iz. Ondoeza. Txarraldiak eman eta eseri eta berehala hil zen.

txarranpin

iz. Gip. Elgorria. Ik. gorrina 2.

txarrantxa

iz. Lihoa orrazteko eta garbitzeko eskuila, burdinazko hortzak dituena. Ik. ezpata 2. Txarrantxa gainean etzandakoa baino okerrago nabil.

txarrantxari

iz. Lihoa txarrantxarekin orrazten eta garbitzen duen langilea.

txarrantxatu, txarrantxa/txarrantxatu, txarrantxatzen

du ad. Lihoa txarrantxan orraztu eta garbitu.

txarretsi, txarrets, txarresten

du ad. Txartzat jo, gaitzetsi. Obrarik bikainenak txarretsiz eta txepelenak goraipatuz. Bat ontzat hartu eta beste guztiak txarretsi.

txarriboda

iz. Bizk. Txerria hiltzea eta ondorengo otordua. Ik. urde festa. Txarribodetako kontuak ere ilbehera du maite: txerria hiltzeko egun txarra da ilberria.

txarro

iz. Gip. Pitxerra. Txarro bat ur. Olio txarroa eskuan zuela.

txartasun

iz. Txarra denaren nolakotasuna. Ik. txarkeria; gaiztotasun.

txartatu, txarta, txartatzen

du ad. Gainalde bat, bereziki metalezkoa, distirarazi arte leundu.

txartel

iz. Paper, kartoi edo plastikozko zati angeluzuzen txikia, batez ere zerbaitetarako ahala edo eskubidea ematen duena. Pilota-jokoko apustu txartelak kobratu. Tren geltokian txartelak erosi. Sarrera txartelak saltzen. VISA txartela. Alderdi Komunistako txartela erakutsi zuen. Bazkide txartela berritzeko epea bihar arte luzatu dute. || Epaileak futbolari bati txartel gorria atera.

txartel-leihatila Geltokietan, zinemetan eta kidekoetan, txartelak saltzen diren leihatila.

txarteldegi

iz. Txartel leihatila. Sarrerak tokian tokiko txarteldegietan jarriko dira salgai.

txartes

iz. Heg. Kapusaia. Txartes zuriarekin jantziriko mutiko bi.

txarto

adb. Bizk. Gaizki. Dongaro eta txarto aitortu izan da. Txarto bizi. Txarto esan dut. Ez dira hain txarto bizi.

txartu, txar/txartu, txartzen

da/du ad. Txar edo txarrago bihurtu. Txarrak ondu dira eta onak txartu. Ematu beharrean, txartu zitzaion barrua. Guk, ordea, lurrak utzi ditugu txartzera. Eguraldia txartzen bazaie.

txasis

iz. Ibilgailuetan, motorrari eta karrozeriari eusten dion egitura zurruna. Ik. bastidore. Txasisaren zenbakiaren bidez jakin zuen Poliziak autoa Frantzian ostu zutela.

txat

iz. Inform. Internet bidezko mezu trukaketa, pertsona bik edo gehiagok elkarrekin hizketaldi bat izateko bidea ematen duena. Izan ere, txataren bidez gure gorputza ahaztu egiten dugu besteekin komunikatzen garen bitartean. Gaztetxoak helduentzat izan ohi diren txat berezietan ere sartzen dira, eta ordu asko igarotzen dituzte bertan.

txatal

1 iz. Zati txikia. Paper txatal batean.

2 iz. Lurrez mintzatuz, sail txiki eta mugatua. Lur txatal batengatik, zenbat heriotza alferreko.

3 iz. Biblian eta beste zenbait liburutan, kapituluak banatzen diren zati laburretako bakoitza. Mateoren liburuaren zortzigarren kapituluan, bigarren txatalean.

txatar

iz. Metal hondakina. Maiz inguru haietan ibiltzen zen, txatarra eta zaborra biltzen.

txatartegi

iz. Txatar biltegia. Txatartegi batetik bi auto zaharren motorrak ekarri zizkidan aitak, aska eta osa nitzan.

txatxala

adj. Bizk. Emakumeez mintzatuz, memeloa. Ik. mamala. Txatxala galanta da bera.

txatxamur

iz. Bizk. Imurtxia, atximurra.

txatxan

adj. Bizk. Kutuna, maitea. Hauxe da nire bihotzeko txatxana.

txatxanaldi

iz. Bizk. Amodio aldi igarokorra.

txatxandu, txatxan/txatxandu, txatxantzen

da ad. Maiteminez gaixotu.

txatxar

adj. Bizk. Hutsala, ezdeusa.

txatxarkeria

1 iz. Hutsalkeria, ezdeuskeria. Horiek ez ditek txatxarkeriarik; horiek angulak ere handiak jaten ditiztek.

2 iz. Zitalkeria, azpikeria.

txa-txa-txa

iz. Kubatar jatorriko dantza bizia, pauso txikiak emanez eta aldakei eraginez dantzatzen dena.

txatxu

adj. Ergela, ganoragabea. Astoek hegan egiten dakitela esanez gero ere, sinetsi egingo luke txatxu honek.

txatxukeria

iz. Txatxuari dagokion egite gaitzesgarria. Ik. ergelkeria. Hori gizon petralen batzuek beren alde asmatutako txatxukeria dun.

txatxutu, txatxu/txatxutu, txatxutzen

da/du ad. Txatxu bihurtu, ergeldu.

txegosi, txegos, txegosten

du ad. g.er. Digeritu, digestioa egin. Abelgorriak hobeto txegosten ditu janari batzuk zaldiak baino.

txegoste

iz. Digestioa.

txeke

iz. Banku agiria, kontu jabe baten banku kontutik bertan adierazitako zenbatekoa ateratzea agintzen duena eta haren sinadura daramana.

txeketegi

iz. Txeke liburuxka.

txekiar

1 adj. Txekiakoa, Txekiari dagokiona. Txekiar Errepublika.

2 iz. Txekiako herritarra.

txekiera

iz. Txekian mintzatzen den eslaviar hizkuntza. Txekierazko literatura.

txekor

iz. Gip. Zekorra. Txekorra eta esnea merke, baina pentsua garesti.

txekoslovakiar

1 adj. Antzinako Txekoslovakiakoa, antzinako Txekoslovakiari dagokiona.

2 iz. Antzinako Txekoslovakiako herritarra.

txelin

iz. Hainbat herritako diru unitatea. Orriko 20 txelin ordaintzen zioten.

txelin austriar Austriako diru unitatea, euroa ezarri zen arte.

txelin kenyar Kenyako diru unitatea. Hitzemandako 5.000 txelin kenyarrak kobratzeko, hildako bakoitzaren gorpu zati bat ekarri behar dute gerrillariek.

txelin somaliar Somaliako diru unitatea. 34.000 txelin somaliarren truke-balioa dolar bat da egun.

txelin tanzaniar Tanzaniako diru unitatea.

txelin ugandar Ugandako diru unitatea.

txelo

iz. Biolontxeloa.

txenada

1 iz. Sterna, Gelochelidon eta Hydroprogne generoetako zenbait hegaztiri ematen zaien izena (Sterna sp., Gelochelidon sp. eta Hydroprogne sp.).

2 iz. Gip. Enara.

txepel

1 adj. Erraz kikiltzen dena, adore gutxi agertzen duena. Ik. koldar. Ez dago dema bezalako akuilurik, nekazaririk txepel, nagi eta geldoena tentatzeko. Lehengo euskaltzale suharrari, gaur euskaltzale txepela nagusitu zaio. Andre txepelaren etxean, goizeko salda arratsean (esr. zah.).

2 adj. (Gauzez mintzatuz). Txaldana, eskasa. Kritikaririk entzutetsuenek maiz egin izan dute kolpe huts, obrarik bikainenak txarretsiz eta txepelenak goraipatuz. Ateraldi txepela.

Oharra: azken eguneraketa 2019-01-11

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper