Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

susmatu, susma, susmatzen

du ad. Zerbaiti edo norbaiti buruzko susmoa hartu. Ik. goganbehartu. Susmatzen dituzun jokabide makur horien aztarrenak. Gero gertatu zena irakurleak susma dezake. Zer susmatuko da herrian, urtea bukatu baino lehen irteten banaiz. Ez zuen susmatu ere egin horrelakorik. Badira zeruan eta lurrean gure filosofiak susmatzen dituen baino gauza gehiago.

susmo

iz. Zerbaiti buruzko burutapena edo ustea, batez ere txarra, itxura edo aztarna hutsetan oinarritzen dena. Ik. goganbehar; errezelo; aieru 3; burutazio; burutaldi. Susmo horrek, uste sendo bihur dadin, behar lituzkeen frogak beste baterako utzi beharko ditugu. XVIII. mendean susmoa baizik ez zena, aski nahasi eta zehaztu gabea, argi dago XIX.ean. Nire susmoak egiak badira. Hona sortu zaidan susmoa (...). Indar azentua esan dudan baino zabalduagoa dagoelako susmoa dut. Ezezko susmoa dut. Hitz horietatik batzuk berak asmatu ote zituelako susmoa ere zabaldu da. Zenbaitek egin duen susmoa ez daiteke ausarkeriarik gabe ahotan har. Gauez zurekin biltzen naizelako susmoa hartu dute etxean. Susmo txarra hartu zerbaiti. Gerra giro honek susmo txarra erraz pizten du. Martin altxatu da eta begira dagokio susmo txarrez. || Noren susmoa ote dute, Borras? Ezeren susmorik gabe.

susmo izan du ad. Euskararen hango egoera, bagenuen susmo, ez da pozgarria. Oroit-lainoetan barrena, honelako zerbaiti igartzen diodala iruditzen zait, susmo dudan egoera sekula mamitu ez bada ere erabat.

susmoti

adj. Edozein egoera edo jokamolderi susmo txarra hartzeko joera duena. Ik. irudikor; goganbehartsu. Senar susmotia beti izango da halakoa: sekula ez da ziur egongo besarkatzen duen umea benetan berea den ala ez.

suspense

iz. Liter., Zin. Film edo kontakizun batean, larritasuna sortzen duen unea edo pasartea; sentipen hori sor dezakeenaren nolakotasuna. Alberto Ladronek suspenseari eusteko iaiotasuna erakutsi du.

suspentsio

iz. Fis., Kim. Fluido batek eta bertan disolbatu gabe sakabanatuak dauden zatikiek osatzen duten nahastura. Ik. esekidura. Urre edo zilarrezko suspentsio koloidalak.

suspergarri

adj./iz. Batez ere gauzez mintzatuz, suspertzen duena. Ik. suspertzaile. Edari suspergarria. Haragikeriaren suspergarria.

susperraldi

iz. Suspertzea; norbait edo zerbait suspertzen den aldia. Gaitz hauetan, susperraldi horiek askotan izaten dira, baina gehienetan txarrera jotzen dute. Euskal literaturaren bigarren susperraldia.

susperrarazi, susperraraz, susperrarazten

du ad. Suspertzera behartu. Gorputza susperraraziz. Euskal antzerkia susperrarazteko.

suspertu, susper, suspertzen

da/du ad. Moteldurik edo indargabeturik dagoena bizkortu edo indarberritu. Esnearekin zerbait suspertu zen. Eta gero zer jana emango ziela, honekin suspertuta bideari ekiteko. Gorputzaren ahultasuna suspertu. Lehenengo izualdia igaro zitzaionean suspertu zen. Erle nekatuak lanean suspertzeko jakia.

suspertzaile

adj./iz. Batez ere pertsonez mintzatuz, suspertzen duena. Ik. suspergarri. Literatura mugimendu berriaren suspertzailea.

suspertze

iz. Moteldurik edo indargabeturik dagoena bizkortzea edo indarberritzea. Sendagileen suspertze ahaleginak eta tratamenduak ez ziren nahikoa izan bost urteko haurra indarberritzeko. Petrolio garestiak Alemaniako suspertze ekonomikoa moteldu du.

suspirio

iz. Hasperena, intziria. Ik. zizpuru. Negarrez eta suspirioz.

sustagarri

adj./iz. Gauzez mintzatuz, sustatzen duena. Ik. sustatzaile. Elizako gurasoen esanak, konparazio erraz, adibide bizi eta istorio sustagarriz apainduak. Izan ere, ezkontideari, hilez gero, gordetzen zaion leialtasuna bizi direnentzat ere ez ote da sustagarri eta pizgarri berri bat?

sustantibo

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, sustantibo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. substantibo].

sustantzia

iz. Herr. Funtsa, ganora. Sustantzia gutxiko gizona.

sustapen

iz. Sustatzea. Nafarroako Gobernuaren Turismo eta Sustapen Departamentuak antolatu du lehiaketa.

sustar

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, sustar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zuztar].

sustatu1, susta, sustatzen

1 du ad. Zerbait edo norbait, aurrera egin dezan edo helburua lor dezan, adoretu. Ik. bultzatu 3. Zeruaz jabetzera herritar guztiak susta gaitzala zure sinesmen biziak. Liburu hau egitera gehienik sustatu nauen Aita Zabalari. || Gaiztaginak eskupetik diruz sustatzen zituzten, misiolariak hilarazteko.

2 du ad. Suspertu, bizkortu. Argitzen gaitu eta fedean sustatzen. Amodio santuak sustatu zuen Magdalenaren bihotza.

sustatu2, susta, sustatzen

da/du ad. Heg. Herr. Ikaratu, beldurtu.

sustatzaile

1 adj./iz. Pertsonez mintzatuz, sustatzen duena. Ik. sustagarri. Euskaltzalea, hots, euskararen sustatzailea. Apaizaren sustatzaileetarik bat izan zen Donibaneko auzapeza, Goienetxe zena. Lege horien sustatzaileak gelditu dira isilik.

2 iz. Merkat. Zerbait sustatzen, finantzatzen eta kudeatzen duen pertsona edo enpresa. Ik. promotore. Arabako Errioxa bezala, Nafarroako Erribera ere golf zelaien eta urbanizazioen sustatzaileen erakargarri bilakatu da. Metallicak eta Iron Maidenek ere joko dute Bilbao Live BBK Festivalen, erakunde antolatzaileek, Last Tour International kontzertu sustatzaileak eta Bilboko Udalak aurreratu dutenez.

sustatze

iz. sustatu aditzari dagokion ekintza. Sustatze lan guztia udalen esku utzi nahi dela salatu dute.

sustengatu, sustenga, sustengatzen

du ad. Ipar. Sostengatu.

sustengu

iz. Ipar. Sostengua.

susto

iz. Heg. Herr. Ikara, beldurra.

sustoa eman Ik. beldurtu. Susto handia eman dit. Hau sustoa eman didazuna.

sustoa hartu Ik. beldurtu. Hartu zuen sustoarekin atera zuen garrasi ikaragarri bat.

sustrai

1 iz. Landareetan, zurtoinaren aurkako noranzkoan hazten den zatia, berez lurpekoa, elikagaiak hartzeko eta lurrari lotzeko balio duena. Ik. erro; zain1. Sustrai sendoak, sakonak. Sustraiak egin artean. Sustrai eta belarrak janez. Sustraitik atera. Gernikako arbola iharraren sustraiak sator batek jan omen zituen. || San Agustinengan dute sustrai ageria edo ezkutua geroko landare luze-zabal anitzek.

2 iz. Oinarria, zimendua; jatorria, iturburua. Euskara komun hura, egungo euskalkien sustrai bakarra zena. A, ebaki banu lehenengoan harako bekatuen sustraia! Hona nire larritasunaren sustraia. Ezbehar askoren sustraia. Gertakarien azken sustraia behar dugu bilatu. Aldi igaroan baititu sustraiak orainak eta geroak. Euskal sustraizko egitura. Ezin naiteke zalantzan has Europari buruz, nire sustrai guztiak Europan baititut.

sustraigabe

adj. Sustrairik ez duena. Horiek dira beldur sustraigabeak eta aienatu behar direnak. Ipuin barregarri eta sustraigabeak (Ik. funsgabe).

sustraitsu

adj. Sustrai asko duena. Gurari sendo eta sustraitsuak.

sustraitu, sustrai/sustraitu, sustraitzen

1 da/du ad. Sustraiak egin, lurrari sustraien bidez atxiki. Ik. errotu. Paradisuan sustraitu den zuhaitza.

2 da/du ad. Sakon eta irmoki finkatu. Euskal Herria, euskaldunen hizkuntzan landatua eta sustraitua, suharki maite zuen. Urteetan bekatuan gogortu eta sustraitu direnak.

sustraitze

iz. sustraitu aditzari dagokion ekintza. Eskusoinuaren zabalkunde arin eta sustraitze azkarraren arrazoiak agerikoak dira.

sustut

adb. Zub. eta Am. Beh. Batez ere. Guk gailurrera heldu nahi dugu, baina, sustut, osorik jautsi nahi dugu gero.

sutantz

iz. Sutondoa. Otsailean, aldiz eguzkitan, aldiz sutantzean (esr. zah.).

sutauts

iz. Bolbora. Itsasontzia sutautsez leherrarazi zuten. Sutauts pixka bat errez.

sute

iz. Kalteak eragiten dituen su handia. Sute ikaragarri batek irentsi zuen baserria. Basoak kiskaltzen dituzten suteak.

sutegi

1 iz. Errementariaren lantegian, landu behar diren burdina edo kidekoak goritzen diren labe irekia, gehienetan hauspoduna; labe hori dagoen lantegia. Sutegia eta ingudea. Sutegiko hauspoak, mailuak. Sutegian goritutako burdina. Sutegiko atean. Burdinola horietaz landara badira Gipuzkoan laurehun sutegi bezalatsu eta sutegi horietako bakoitzak behar du lanegun guztietan zama eta laurden ikatz.

2 iz. Sutondoa, supazterra. Giltzak gerrian, orak sutegian (esr. zah.).

sutondo

iz. Etxeetan, eta, bereziki, baserrietan, beheko sua dagoen tokia. Ik. supazter. Goxoa ohi duk etxeko sutondoa. Neguko gau luzeetan sutondoan bildurik. Sutondoko zizeiluan eserita. Hiru eltze sutondoan.

sutopil

iz. Errauts azpian erretzen den gari irinezko opila. Sutopilak jan.

sutsu

1 adj. Pertsonez mintzatuz, erraz haserretzen, berotzen edo sutzen dena. Gizon harro, sutsu eta haserrekor batek.

2 adj. Kartsua, lehia biziz betea. Euskaltzale sutsua eta euskal idazle trebeen eredua. Gogo bizia eta nahi sutsua. Grina sutsuak. Geroago ikasi dut gizonen hitz sutsuek, gora-goraka garraren irudiko dabiltzanek, ez dutela zer ikusi askorik gertakizunekin.

sutsuki

adb. Kemen eta adore handiz, bulartsu; kartsuki. Euskaldunak, lehenagoko karlista-gerrateetan, sutsuki eta gizonki borrokatu ziren. Non dago hain sutsuki defendatzen zenuen hura?

sutu, su/sutu, sutzen

1 da/du ad. Su hartu, su eman. Ik. piztu 1. Kandela bat sutu zuen. Kanoiak, duen karga sutzen zaionean, botatzen du hogeita lau librako bala legoa erdi.

2 da/du ad. Irud. Zeruan zure amodioan sutzen eta urtzen naizenean. Maitasun kartsu horrek sutzen du burutik burura liburutxo hau.

3 da/du ad. Biziki haserretu. Ik. sumindu. Hau aditzean sutzen zen Nikolas. Eskularru leunez tratatu ditut, maiz aski, suturik ez nengoenean, zenbait pertsona eta zenbait pentsabide.

4 (Partizipio burutua izenondo gisa). Txingarrak zerizkion hodei sutua.

sutzaile

adj. Sutzen duena. Oi gurutze gorria, ene sutzailea, ene azken negarren lekuko maitea!

sutzar

iz. Adkor. Su handia. Zatoz, Bergara, Eibar, Arrasate, Beasain, Soraluzeko burdinoletara, hango sutzarrak, hango lan zarata!

suvatar

1 adj. Suvakoa, Suvari dagokiona. Suvatar arrantzalea.

2 iz. Suvako herritarra.

suzedaneo

adj./iz. Gai batez edo elikagai batez mintzatuz, beste baten antzeko ezaugarriak dituenez, kalitate gutxiagokoa izanik ere, hura ordezka dezakeena. Ik. ordezko. Kabiarraren suzedaneoak bakailao, izokin, korrokoi, bisigu eta beste hainbat arrainen arrabak dira.

suziri

1 iz. Barnean erretzen den erregaiaren gasek bulkaturik higitzen den jaurtigaia. Lehen Sputnik-a orbitan jarri zuen Vostock suziria.

2 iz. Airean gora igorri eta eztanda egiten duen indar gutxiko jaurtigai ziriduna. Ik. bolandera; txapligu. Alkate jauna suziriak pizten hasi zen. Suziri hotsak esnatu nau.

Sv

sievert-en nazioarteko sinboloa.

svastika

iz. Besoak ezkerrera edo eskuinera ukondotuak dituen gurutzea. Svastika darama paparrean. Svastika nazia.

swahili

iz. Kenyan, Tanzanian, Ugandan eta beste zenbait lurraldetan mintzatzen den hizkuntza.

swaziera

iz. Swazilandian mintzatzen den hizkuntza.

swazilandiar

1 adj. Swazilandiakoa, Swazilandiari dagokiona. Ik. eswatiniar. Swazilandiar nekazaria.

2 iz. Swazilandiako herritarra.

swing

1 iz. Mus. Jazz musikaren erritmo berezia. Julio Cortazarrek jazzaren swinga buruan zuela idazten omen zuen. Milhaud eta Piazzolaren swing erritmoek ganbera orkestra bikain horren erakustaldia biribildu zuten.

2 iz. Mus. 1930eko eta 1940ko hamarkadetan garatu zen jazz estiloa, batez ere orkestra handiek jotzen zutena eta dantzalekuetan arrakasta handia izan zuena. 30eko hamarkadako swingari toki aparta eskainiko diote aurtengo egitarauan. Bilboko laukoteak swing doinuak berreskuratu ditu bere lehenengo diskoan. Swing ukituko pop sofistikatua.

3 iz. Kirol. Golfean, makilari eragiteko era. Adituek diotenez, Tiger Woodsen swingak ez du parekorik izango Augustako Masters txapelketan.

4 iz. Kirol. Boxeoan, besoa sorbalden parera jasoz eta kanpoaldetik barrura mugituz ematen den ukabilkada.

t

1 Ik. te1.

2 tona-ren nazioarteko sinboloa.

3 (Letra larriz). tesla-ren nazioarteko sinboloa.

tabakismo

iz. Tabakoarekiko mendekotasuna; tabakoa erretzeak eraginiko intoxikazioa. Urtean bost milioi lagunen heriotza eragiten du tabakismoak.

tabako

1 iz. Tomatearen familiako landarea, jatorriz Amerikakoa, garaia eta hosto luze nikotinadunak dituena (Nicotiana tabacum). Tabako hostoa.

2 iz. Tabako hostoak lehortuz eta prestatuz, erretzeko, mastekatzeko edo sudurretik hartzeko egiten den produktua. Ik. tabako belar; tabakorri. Tabakoa erretzen. Tabako beltza eta gorria. Oi "Amsterdamer" tabako gozo bilo-horia, eta haren urrutietako usain liluragarria! Pipa bat tabako. Tabako ontzia (Ik. toxa). Tabako-saltzailea. Tabakoaren kalteak.

tabako belar, tabako-belar Tabako hosto ihartua, erretzeko edo mastekatzeko prestatua. Ik. tabakorri. Etxean zuen tabako belar guztia erre zuen.

tabako denda, tabako-denda Batez ere tabakoa saltzen den denda.

tabako hauts, tabako-hauts Tabako belarra birrinduz lortzen den hautsa, sudur zuloetatik hartzen dena. Ik. sudur hauts. Aristokratek eta aberatsek tabako hautsa hartzen zuten sudurretik.

tabakorri

iz. Bizk. Tabako belarra. Ik. tabako 2. Aitarentzat ekarri ditu lau libra tabakorri. Pipa bete zuen tabakorriarekin.

tabasaranera

iz. Dagestanen mintzatzen den hizkuntza.

taberna

iz. Batez ere edariak zerbitzatzen diren denda. Ik. ostatu 2. Nire lagun bat hor aurkitu dut meza nagusi ondoan; tabernan sartu eta zurrut bi edan ditugu orduan. Zabal dagoela ikusten badut, nik tabernako atea, iruditzen zait bekatu dela han sartu gabe joatea. Aita-semeak tabernan daude, ama-alabak jokoan. Taberna zuloetan hor dabiltza lasai. || Tabernan afalduko dutela.

tabernakulu

1 iz. Israeldarrek, tenplua eraiki aurretik, Itunaren kutxa gordetzen zuten denda. Itunaren kutxa gordetzeko eragin zuten Tabernakulua zeritzan eta bidez zebiltzanean erraz alda zitekeen oihal ederrezko estalpe bat.

2 iz. Aldare gainean ostia ontzia dagoen gordetegia.

tabernari

iz. Taberna baten buru edo arduraduna. Ik. ostalari. Ardoari ura ezartzen dion tabernaria. Tabernari andrea, ba al duzu ardorik?

tabernaritza

iz. Tabernariaren lanbidea.

tabernazale

adj. Tabernan egotea gogoko duena, tabernaz taberna ibiltzen zalea dena. Hango baserritar bat oso zen tabernazalea.

tableta

iz. Txokolatez edo kideko jaki gotor batez egindako pieza, laukizuzen formakoa eta zapala, gehienetan ataletan banatua dagoena. Lupin maisua txokolate tableta handi bat zatitzen ari zen.

tabu

iz. Sakratutzat edota ez-garbitzat hartzen denari ezartzen zaion debekua. Horrenbeste tabu gure artetik uxatzen ari den aldizkaria. Totema eta tabua.

tabuladore

iz. Idazmakinetan eta ordenagailuetan, kurtsorea lerroko puntu jakin batzuetan geratzea ahalbidetzen duen gailua, taulak eta kidekoak egitea errazten duena.

tabulazio

iz. Tabuladorea sakatzea; kurtsorearen jauzia, tabuladorea sakatzeak eragiten duena. Fitxategi horretako lerro bakoitzak tabulazio bidez banaturiko hiru elementu ditu.

tafallar

1 adj. Tafallakoa, Tafallari dagokiona.

2 iz. Tafallako herritarra.

tagalo

iz. Filipinetan mintzatzen den hizkuntza.

taiga

iz. Geogr. Ipar hemisferioko lurralde hotzetako basoa, nagusiki koniferoz osatua dena. Hiru urte ziren Siberiara bidali zituztela, taigaren mugara.

tai gabe

adb. Batez ere Zub. Gelditu gabe, atertu gabe. Tai gabe Jainkoa laudatzen.

tailer

iz. Heg. Lantegia.

tailla

iz. Taillatzea; taillatzearen emaitza. Ik. tailu. Pintura, zaharberritze, egur tailla eta eskulan lantegiak eskainiko dituzte. Ama Birjinaren irudia XII. mendeko tailla erromanikoa da.

taillagin

iz. Taillak egiten dituen pertsona. Ik. tailugile.

taillaketa

iz. Taillatzea. Irlandako artearen historia historiaurreko harri taillaketekin hasten da.

taillatu, tailla/taillatu, taillatzen

du ad. Zura, harria edo kideko gai bat landu, bertan ebakiak, koskak edo markak eginez. XVII. mendeko baserri honek taillatutako habeak ditu ganbaran. Harri bakoitzak barnean dituen argi eta edertasunak hobeto kanporatzeko, harriak eskatzen duen erara taillatu behar da.

tailu

1 iz. Estatua, gorputz osoko eskultura-lana. Eragin zuen gizona zirudien urrezko tailu bat. Ama Birjina Arrosariokoaren tailua.

2 iz. Gorputzaren neurria. Tailu txikiko gizona.

3 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, tailu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'taxua' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. taxu].

tailugile

iz. Tailuak egiten dituen pertsona. Ik. taillagin; eskultore; zizelkari.

tailuntza

iz. g.er. Estatua, eskultura-lana.

taipeitar

1 adj. Taipeikoa, Taipeiri dagokiona. Taipeitar agintaria.

2 iz. Taipeiko herritarra.

taiu

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, taiu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. taxu].

taiwandar

1 adj. Taiwangoa, Taiwani dagokiona. Taiwandar kirolaria.

2 iz. Taiwango herritarra.

tajik

1 adj. Tajikistanen, Afganistango mendebaldean eta Uzbekistango hegoaldean bizi den etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Tajik etniako buruzagi bat hautatu dute presidenteorde.

2 iz. Etnia horretako kidea. Kafetegi alboko jatetxe ttipia Bahdir izeneko tajik batena da.

tajikera

iz. Tajikistanen mintzatzen den hizkuntza.

tajikistandar

1 adj. Tajikistangoa, Tajikistani dagokiona. Tajikistandar musikaria.

2 iz. Tajikistango herritarra.

tak

1 onomat. Kolpe txiki edo arin baten onomatopeia. Ik. taun-taun; kask; tok. Artega eraman du zigarroa hautsontzira, hatzaz, tak, kolpetxoa emanez errautsa botatzeko. Oin puntarekin tak-tak jo du lurra. Aneren logelan kolpeak hasi ziren entzuten, tak, tak, tak.

2 onomat. Gertaera edo ekintza baten bat-batekotasuna adierazten duen onomatopeia. Eta tak!, denboraldi bakarrean Txapeldunen Ligarako sailkatu zen. Badoaz bi lagun espaloian barrena, eta, halako batean, tak, erdikoa erori egiten da.

taka1

iz. Zub. Orbana, narrioa. Taka horiak. Mundura jitean ekartzen dugun taka.

taka2

iz. Bangladeshko diru unitatea. Spectrum Sweaterreko langileek 700 taka irabazten zituzten hilean, nahiz gutxieneko soldata 930 takakoa den Bangladeshen.

takar

adj. Zakarra, latza.

takarraran

adb. Bizk. Lasterka. Ik. korrika1.

taka-taka

1 adb. Haur. Oinez. Ik. tiki-taka. Gure haurtxoa dagoeneko badabil taka-taka. Taka-taka eskolara joan.

2 adb. Urrats aski labur eta lasterrez. Ik. tipi-tapa. Hasi nintzen korta alderantz taka-taka, hango atetik sartzeko asmoz.

takateko

iz. Kolpea, ukaldia.

taket

1 iz. Batez ere Bizk. Hesola; gurdiaren alboetan jartzen diren hesola modukoetako bakoitza. Ik. hesola. Taketa bezala gogorturik. Taketa bezalako gorputz arteza. || Burdin taketak.

2 iz. Ziria. Bi harriren artean taketa sartzen den bezala, salmenta eta erosketaren artean bekatua.

takigrafia

iz. Idazkera-sistema lasterra, ikurrak eta laburdurak erabiltzen dituena. Akademia batean izena eman eta mekanografia eta takigrafia ikasi nituen.

takikardia

iz. Bihotz taupaden maiztasunaren lastertze ezohikoa. Gasak itolarria eta takikardiak eragin dizkio hainbat herritarri.

tako

1 iz. Heg. Zur, metal edo beste material baten puska ez oso handia, bereziki zerbaiti eusteko edo zerbait sestran jartzeko erabiltzen dena. Hiru telebista pantailak eta adreilu itxurako 250 bat egur takok apaintzen dute Asier Zabaletaren azken sorkuntza.

2 iz. Heg. Jaki baten puska, kubo baten forma duena. Bakailao takoa, berakatzak, oliba-olioa eta piper gorriak.

3 iz. Heg. Bloke batean baturiko orrien multzoa; modu horretan argitaraturiko egutegia. Etxean hartzen nuen Arantzazuko egutegia, takoa. ARGIAk lehenengo egutegi takoa argitaratu zuenetik 13 urte igaro dira.

4 iz. Heg. Pilotariek, eskuak babesteko, ahurrean eta hatzetan jartzen dituzten pieza karratuetako bakoitza. Takoak jarrita aritu zen Xala, bere burua gehiegi behartu gabe. Litekeena da takoak jartzeko modu berriarekin sentsibilitate pittin bat galdu izana.

5 iz. Heg. Kirol oinetako batzuek zolan izaten duten pieza puntadunetako bakoitza. Takoak belaunean sartu zizkion, indartsu.

takografo

iz. Lurreko ibilgailu baten abiadura eta ibilgailuak egin duen distantzia jasotzen dituen tresna. Aurrerantzean puntuak kenduko dituzte takografoak edo abiadura mugatzeko gailuak manipulatzeagatik.

takoi

1 iz. Ipar. Orpoa.

2 iz. Zapata-orpoa. Takoi luzeak.

takoidun

adj. Takoia duena. Gona estu ñimiñoa eta zapata takoidunak.

taktaka

iz. Ipar. g.er. Antzandobia.

taktika

1 iz. Gerra-ekintzak zuzentzeko eta bideratzeko antzea. Armadaren taktika militarrak arriskutsuak dira.

2 iz. Helburu jakin bat lortzeko erabiltzen diren bideen multzoa; estrategia-planak egoera jakin batera egokiturik gauzatzea. Beti taktika hori erabili ohi dugu. Etapa politiko jakin bati dagokion estrategia eta taktika. Futbol talde baten taktika.

taktiko

adj. Taktikarena, taktikari dagokiona. Hutsegite taktikoa.

tala

iz. Samoako diru unitatea.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper