Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

prima2

1 iz. Ipar. Saria; sariketa. Senpereko dantzariek lehen prima erdietsi zuten. Behor gazteen primak hasiak ziren.

2 iz. Lorpen berezi batengatik egiten den ordainketa-gehigarria. Soldata horiei urte osoan izaten diren hainbat prima gehitzen zaizkie.

3 iz. Aseguru hartzaileak aseguratzaileari ordaintzen dion diru kopurua. Ibilgailuaren markak eta potentziak eragin handia dute aseguruaren priman.

primadera

iz. Ipar. Udaberria. Primadera hastetik larrazken hondarreraino.

primantza

1 iz. Ipar. Premutasuna, oinordekotza. Hauta zezala: ala maitea, ala primantza.

2 iz. Ipar. Ondarea. Bizimolde zaharretan duzue arbasoetarik ukan duzuen primantzarik baliosena.

primario

1 adj. Lehena, nagusia; beste zerbaiten aurretikoa; oinarrizkoa.

2 adj. Kim. Karbono atomoez mintzatuz, molekula organiko batean beste karbono atomo bati zuzenean lotua dagoena. Karbono primarioa beste karbono atomo bakar bati lotzen zaio.

3 adj. Kim. Alkoholez, amidez edo aminez mintzatuz, karbono primario bat ezaugarri duena. Erreakzio horretan, karbonilo taldea atera egiten da molekulatik, eta katean karbono bat gutxiago duen amina primarioa sortzen da.

4 adj./iz. Elektr. Transformadore edo indukzio-makinetako harilkatuez mintzatuz, sareak zuzenean elikatzen duena.

5 iz. Geol. Era Primarioa.

primate

iz./adj. Eskuak oratzaileak, azazkalak lauak eta ahalmen psikiko aurreratua duten ugaztunen ordena, gizakia eta tximinoak hartzen dituena (Ord. Primates).

primatu

1 iz. Erl. Lehenengoa edo garrantzitsuena denaren nolakotasuna. Aita santuaren primatua.

2 adj. Erl. Gotzainez eta kidekoez mintzatuz, lehentasuna edo nagusitasuna duena. Kardinal primatua.

primerako

adj. Gip. Beh. Bikaina, hauta. Ik. aukerako 2. Primerako emakumea dela esango nuke: dotorea, azkarra, sen handikoa.

primeran

adb. Gip. Beh. Bikain, oso ongi. Uste dut primeran moldatuko garela. Primeran atera zen dena.

primitibismo

iz. Artean, bereziki pinturan eta eskulturan, herri primitiboen artearen ezaugarri formalak erabiltzea.

primitibo

1 adj. Lehena, hasierakoa. Euskal Herriko gizon primitiboa: Euskal Herriko lehen gizona.

2 adj. Gizataldeez mintzatuz, idazkera eta industria eta teknika aurreratuak ezagutzen ez dituena. Gizarte primitiboak.

primu

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, primu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. premu].

printza

1 iz. Gai gogor bat apurtzean ateratzen den izpi modukoa. Ik. ezpal. Eskumuturra hautsi du eta printzak haragian katigatu zaizkio.

2 iz. (Argi) izpia. Eguzki printzak. Mendi ertzetik urrezko printzak agertzen ditu eguzki argiak.

printzatu, printza/printzatu, printzatzen

da/du ad. Arrakalatu, pitzatu. Sagarrondoa printzatu, mentuak ipintzeko. Haize bolada batek leihoko beira printzatu du.

printze

1 iz. Erregearen edo erreginaren seme nagusia; errege familiako kidea. Galesko printzea. Bonaparte printze hizkuntzalaria. Errege eta printzeei.

2 iz. Printzerri bateko burua.

3 iz. Kide lehena edo nagusia. Deabruen printzea, ilunpeetako printzea: Satan. Apostoluen printzea: Done Petri. Aristoteles filosofoen printzeak. Axular, euskal idazleen printzea.

printze-printzesa iz. pl. Printzea eta printzesa. Galesko printze-printzesak.

printzerri

iz. Printze baten jaurgoari atxikiriko lurraldea; printze tituluko pertsona bat burutzat duen estatu txiki burujabea. Kataluniako Printzerria. Monakoko printzerri txikian.

printzesa

iz. Errege edo erregina baten alaba; printze baten alaba edo emaztea. Errusiako printzesa bat. Ez da hilko, baina hainbat urtez lo egongo da printzesa.

printzetu, printze/printzetu, printzetzen

da/du ad. g.er. Printze bihurtu.

printzipal

adj. Beh. Nagusia. Ate printzipala deitzen ziotenetik sartu ginen. || Gauzarik printzipalena osasuna da.

printzipio

1 iz. Oinarrizko edo funtsezko egia edo legea, frogatzen ez dena edo beste arau edo adigaien iturburu gertatzen dena. Ik. hastapen 2; oinarri 2. Arkimedesen printzipioa.

2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, printzipio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'hasiera' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hasiera 1; haste; hastapen 1].

printzipioz adb. Orokorrean eta lehen begiratu batean, xehetasunetan sartu gabe; aldez aurretiko usteak edo irizpide moralak aintzat hartuz. Printzipioz behintzat, bere eginbeharrek ez zekarten inolako arrisku zuzenik. Euskaltzaindiak uste du, printzipioz behintzat, euskarari ez zaiola aterik bat ere itxi behar.

printzipiozko adj. Oinarrizkoa, funtsezkoa. Jakinaren gainean eta printzipiozko arrazoiengatik. Printzipiozko adostasunera iritsi nahi dute lehenbizi.

prioi

iz. Biokim. Proteina hutsez osatua den infekzio-eragilea, animalia-espezie askotan endekapenezko eritasun neurologikoak eragiten dituena. Prioiek neuronetan eta beste zelula batzuetan dauden proteina normalak eraldatzen dituzte. Nola iristen da prioia gizakiarenganaino?, elikaduraren bidez iristen dela uste dugu.

priore

iz. Komentu jakin batzuetako burua. Erromako komentu bateko priorea. San Deniseko karmeldarren priorea.

prisma

1 iz. Mat. Bi buruetan poligono berdinak eta paraleloak, eta albo aurpegitzat paralelogramoak dituen poliedroa. Prisma zuzena: oinarriak eta albo aurpegiak elkarzutak dituen prisma.

2 iz. Oinarriak hirukiak dituen prisma, kristalezkoa edo zernahi gai gardenezkoa, argi izpiak desbideratzeko edo espektroaren koloreetan banatzeko erabiltzen dena. Periskopioaren prismak.

prismatiko

1 adj. Prisma forma duena. Klarionak, pieza prismatiko zuri txiki horiek. Mineral prismatikoa.

2 iz. pl. Elkarri loturik dauden bi zilindro berdinek osatzen duten tresna optikoa, barnean leiarrak eta prismak dituena eta begi biekin urrutiko gauzak handiturik ikusteko erabiltzen dena. Ik. betaurreko 2. Lubakitik ikusten zituen, prismatikoen laguntzaz.

pristinar

1 adj. Pristinakoa, Pristinari dagokiona.

2 iz. Pristinako herritarra.

priszilianismo

iz. Priszilianoren heresia, hainbat puntutan manikeismoarekin eta gnostizismoarekin bat datorrena.

priszilianista

adj./iz. Priszilianismoari atxikia, priszilianismoaren jarraitzailea. Klero priszilianista.

proaktibo

1 adj. Pertsonez mintzatuz, gertakizunei aurre harturik, jarrera aktiboa erakusten duena. Garrantzitsua da zuzendaritza gai honetan proaktiboa izatea.

2 adj. Pertsona proaktiboari dagokiona. Blokeo jarrera alboratu eta jarrera proaktibo eta eraikitzailea hartzeko eskatu die bi alderdiei.

proba

1 iz. Norbait edo zerbait zerbaitetarako gai dela ikusteko egiten den saioa. Unibertsitatera sartzeko probak.

2 iz. Dema, norgehiagoka. Idi probak. Proba plaza.

3 iz. Inprimatze lanaren kopia, hutsak zuzentzeko ateratzen dena. Liburuaren lehen probak. Egileak ez zuen probak ikusteko eta zuzentzeko egokierarik izan.

4 iz. Testa (analisia). Hiesaren proba egitera behartu dute.

proba egin Saioa egin. Ik. probatu. Apustua irabazita daukagu; proba egite aldera oraintxe jan ditut hamalau txuleta-eta. Utz iezadazue niri proba egiten, ea nire besoek gaztetan bezainbat indar duten.

probabilitate

1 iz. Zerbait gertatzeko egokiera. Ik. aukera 3. Oso probabilitate gutxi zeuden halako asteburu bat bizitza osoan berriro bizitzeko.

2 iz. Zerbait gertatzeko aukeren kalkulu matematikoa. Probabilitateen kalkulua.

probable

adj. Gertagarria. Ik. posible.

probaketa

1 iz. Proba, saioa. Etengabeko indar probaketa.

2 iz. Dastatzea. Arratsaldean hasten da jendea sagardo probaketan.

probalari

iz. Probetan esku hartzen duen pertsona. Idi probalaria zen.

probaldi

iz. Proba-denbora; proba. Probaldiko urtea betetzean, onartuak izan bitez anaiarteko obedientziara.

probaleku

iz. Demak edo probak egiteko egokitua dagoen lekua. Idiek probalekuan jarduten duten bezala.

probarri

iz. Demetan edo probetan herrestan erabiltzen den harri handi landua, tira egiteko burdinazko heldulekuak dituena. Hirurehun arroa igaroa omen zen apustu hartan erabili zuten probarria.

probatu, proba/probatu, probatzen

1 du ad. Zerbait edo norbait omen den bezalakoa ote den egiaztatu, saio edo azterketa bidez. Idiak probatu. Laguna probatzeko esan zuen hori. Beste batekin bere indarrak probatzeko.

2 du ad. Dastatu. Ez dut urtebetean ardorik probatu. || Gaztetan probatua zinen morrontza.

3 du ad. Soinekoak eta kidekoak saiatu. Galtzerdirik gabe zapatak probatzen.

probestu

iz. Hist. Herrizaina. Ik. udaltzain. Oñatiko probestuak hedatu behar izan zuen bando hau.

probeta

iz. Kim. Saio hodia, kimika esperimentuetan isurkarien bolumena neurtzeko erabiltzen dena.

probetxatu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, probetxatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aprobetxatu].

probetxu

iz. Onura. Probetxu hobeko ahaleginak ikusi izan ditugu. Probetxu handiko, gutxiko gauza. Probetxu baino kalte gehiago. Baserritarrak probetxu gabe izerdi asko eman du. Probetxu gabeko lan neketsu eta baldarretan genbiltzan, orduan, euskaldunok. Ongiaren lekuan etekina, norberaren probetxua edo interesa sartzen digute. Ontzien hobekuntza horretatik ez zuten probetxu arrantzaleek bakarrik ateratzen. Lan haiek ez digute probetxurik ekarri. Hizkuntza, gure on eta probetxurako asmatzen dugun edozein tresna bezala, erabiltzeko da. Lehiak, ordea, probetxurako izango bada, leiala behar du izan. Berehalako probetxuari loturik bizi izan garelako.

etxeko probetxu Ipar. Zerbait norberaren probetxurako dela edo norbait bere probetxu hutserako bakarrik ari dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ez da tokirik hiritar zintzoentzat; sasi-abokatuz eta etxeko probetxu ari diren jendez osatu gobernua gure erresumaren errekaratzen ari da.

probetxuzko adj. Onurazkoa. Ik. probetxugarri. Euskaldunek erdaraz lantzen dituztenak ez dira kaltegarri nahi eta ez nahi; onerako eta probetxuzko ere gerta daitezke inoiz. Bere etxekoandrearen ondoan ikasten du probetxuzko gauzarik.

probetxugabe

adj. Probetxurik ez duena, probetxurik ateratzen ez zaiona. Gauza alferra da eta probetxugabea etorkizunekoez atsekabe edo atsegin hartzea.

probetxugarri

1 adj. Onuragarria, probetxuzkoa. Gauza on eta probetxugarria. Probetxugarri den gezurraz baliatzea zilegi baldin bada.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Euskal arimen probetxugarri gertatu dena.

probidentzia

1 iz. Jainkoaren arta eta ardura izakienganako. Jainkoaren probidentzia beti zuhurrak ezarri bainau egoera honetan. Jainkoak hedatzen du bere probidentzia inurrietaraino eta eulitxoetaraino.

2 iz. (P larriz). Jainkoa bera, izakien gobernatzailetzat hartua. Zeruaren eta Probidentziaren ukatzaileak. Oraintxe da Probidentziaren orena.

probintzia

1 iz. Herrialde batzuetan, lurralde eta administrazio unitatea. Frantziako probintzia zaharrez kasu gutxi eginez, erresuma zatikatu zuten 83 departamendutan. Espainiako probintziak. Arrosa baino zabalduago gure zazpi probintziak.

2 iz. Antzinako Erroman, Italiatik at bereganaturiko lurraldea, erromatar legeen eta gobernari baten mendean ipinia. Judeako probintziaren agintari ipini zuten.

3 iz. Erlijiosoen ordena bat banatzen den lurraldeetako bakoitza, ordenak lurralde horretan dituen etxe eta komentuak hartzen dituena. Euskal Herriko karmeldar Probintziako nagusi izan zen.

probintzial

1 adj. Probintziakoa, probintziari dagokiona. Errepide probintziala.

2 iz./adj. Erlijioso ordena bateko probintzia baten buru dena. Aita probintziala. Probintzialak erabaki behar du hori.

probiotiko

1 iz. pl. Osasunarentzat onuragarriak diren mikroorganismo biziak (bakterioak, legamiak...). Produktu asko dira probiotikoak dituztenak, gehien ezagutzen direnak esnekiak badira ere (jogurtak, gazta, izozkiak eta abar).

2 adj. Elikagaiez mintzatuz, probiotikoak dauzkana. Elikagai probiotikoak.

problema

1 iz. Arazoa, erabakitzeko edo konpontzeko edozein eratako eragozpenak agertzen dituen egitekoa. Giza bizitzaren problema, bere galdekizun larriekin. "Nondik du argiak A-tik B-ra biderik lasterrena?", ez du senarrak luzaroko lanik problema hori erabakitzen.

2 iz. Mat. Argitu edo ebatzi behar den arazoa, zenbait argibidetatik abiatuz, emaitza ezezaguna aurkitzean edo horretarako metodoa zehaztean datzana. Aljebrako problema bat ebatzi.

problematiko

adj. Arazotsua, arazoak sortzen dituena. Egia esan, oso gizon problematikoa zen.

probokatu, proboka, probokatzen

1 du ad. Norbait, hitzen edo ekintzen bidez, haserretu dadin edo indarkeria erabil dezan zirikatu. Ik. amorrarazi. Beren bandera espainolekin probokatzera etorriko direnak.

2 du ad. Hitzen, ekintzen edo jarreren bidez, norbaiten sexu grina zirikatu. Kasu horretan erasotzaileek esaten ohi dute biktimek probokatu egiten dituztela.

probokatzaile

1 adj. Probokatzen duena, amorrarazten duena. Gizon probokatzailea zen; ausarta eta berrizalea. Hitz eta ekintza probokatzaileak saihesteko.

2 adj. Sexu irritsa kitzikatzen duena. Teresak itxura probokatzailea du oheko jantzi sexy eta arinekin jantzita.

probokazio

iz. Norbait, hitzen edo ekintzen bidez, haserretu dadin edo indarkeria erabil dezan zirikatzea. Honelako probokazio argi eta lotsagabea egiten badu honek, esan nahi du nire erantzunaren bila ari dela.

produktibismo

iz. Ekon. Produkzioa helburu nagusi duen ekonomia-sistema, ondasunen ekoizpena lehenesten duena. Nekazaritzako ministroak esan duen gisa, nekazaritza ekologikoari eman behar zaio lehentasuna eta produktibismo itsuan oinarritutako nekazaritza-sistematik alde egin behar da.

produktibista

adj. Ekon. Produktibismoari dagokiona; produktibismoaren aldekoa. Eredu produktibistak ez du errezeta egokirik, bizi ditugun dilemak konpontzeko. Sistema produktibistan guztia lehiarako, kontsumorako gai bihurtzen da. Nekazaritza produktibista.

produktibitate

1 iz. Emankortasuna.

2 iz. Ekon. Ekoizpenaren eta hori lortzeko erabili diren bitartekoen arteko erlazioa. Gaur egun, enpresek % 30eko produktibitatea daukate soilik. Ezin da onartu produktibitatea lege nagusi izan dadin.

produktibo

1 adj. Emankorra, ekarkorra.

2 adj. Ekon. Prezioen eta kostuen erkaketan aldeko emaitza duena. Mugimendu horien parterik handienak ez du zerikusirik merkataritza trukeekin, ez eta inbertsio produktiboekin ere.

produktore

iz. Ekoizlea.

produktu

iz. Naturak edo giza jarduerak ekoitzitako gauza. Garbiketan erabiltzen diren produktuak. Nekazaritza produktuak. Farmazia produktuak.

barne produktu garbi, barne-produktu garbi iz. Ekonomia-jarduera neurtzeko erabiltzen den adierazlea, herrialde batek denbora-bitarte jakin batean (eskuarki urtebeteko epean) ekoitzi dituen ondasun eta zerbitzu guztien diru-balioa erakusten duena, haiek ekoizteko egin den gastua ere kontuan harturik. Barne produktu gordina kalkulatzeko unean balio-galera kontuan hartzen bada, hau da, erabilerak makinerian edota beste kapital-ondasunen batean eragiten duen balio-galera kontuan hartzen bada, barne produktu garbia ateratzen da.

barne produktu gordin, barne-produktu gordin iz. Ekonomia-jarduera neurtzeko erabiltzen den adierazlea, herrialde batek denbora-bitarte jakin batean (eskuarki urtebeteko epean) ekoitzi dituen ondasun eta zerbitzu guztien diru-balioa erakusten duena. Ukrainako barne produktu gordina % 7,5 jaitsi da aurten.

produkzio

iz. Ekoizpena. Produkzio ondasunak. Produkzio tresnak, bideak.

produkzio etxe, produkzio-etxe iz. Ekoiztetxea. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak Universal produkzio etxeak ekoitzitako lanak omendu nahi izan ditu aurten.

produzitu, produzi, produzitzen

du ad. Ekoitzi.

profanatu, profana, profanatzen

1 du ad. Gauza edo toki sakratu bat behar den begirune gabe erabili. Ik. laidoztatu. Leku santu bat profanatu. Jainkoaren Amaren izena profanatzea.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Ama Birjinaren imajina profanatua.

profanatzaile

iz. Profanatzen duen pertsona. Elizen profanatzaileak.

profanatze

iz. Gauza edo toki sakratu bat, behar den begirune gabe erabiltzea. Ik. profanazio; sakrilegio. Errebote bat elizaren saihetsean da Euskal Herrian den balore errespetagarri bat eta hori suntsitzea da profanatze bat.

profanazio

iz. Profanatzea.

profano

adj. Erlijiozkoa ez dena; gauza sakratuak behar den begirunearekin erabiltzen ez dituena. Maitasun kanta profanoa. Munduko besta profanoak.

profeitu

iz. Zub. Probetxua.

profesa

iz. Erl. Fraide edo moja batek erlijioso ordena bateko botoak beteko dituelako adierazpena edo zina egiten den elizkizuna. Profesa 1913an egina zeukan. Gero, moja sartzea eta profesa. Profesa egunean.

profesatu, profesa/profesatu, profesatzen

du ad. Erlijioso ordena bateko botoak betetzeko zina egin. Santa Klararen erregela profesatu dutenak.

profesio

iz. Lanbidea. Ik. ogibide.

profesional

adj./iz. Jarduera jakin bat lanbide duena; amateur ez dena. Idazle, kirolari profesionala.

profesionalizatu, profesionaliza, profesionalizatzen

da/du ad. Profesional bihurtu. Hona etorri nintzenean, kudeaketa ere amateurra zen, eta orain hori guztia profesionalizatu egin da.

profesionalizazio

iz. Profesionalizatzea; horren ondorioa. Profesionalizazioak bultzada handia emango lioke emakumezkoen futbolari.

profesionalki

1 adb. Lanbidearen aldetik, lanbideari dagokionez. Profesionalki aukera aparta da, asko ikasiko dut.

2 adb. Profesional bezala. Gaur egun profesionalki jarduten du musikari moduan. Bartzelonan ekin zion borrokari profesionalki.

profesionaltasun

iz. Profesionala denaren nolakotasuna. Jendarme handi batek bizkor eta profesionaltasunez miatu ninduen.

profeta

iz. Jainkoak argiturik eta haren izenean, egia ezkutuen edo etorkizuneko gertaeren berri ematen omen duen pertsona. Ik. igarle. Samuel profeta. Profeta handietan lehena Isaias izan zen. Gertatuko den ala ez, ordea, ezin dezaket esan, ez bainaiz, profeta ez ezik, ezta igarlea ere.

profetesa

iz. g.er. Profeta emakumezkoa. Ik. profeta; igarle.

profetiko

adj. Profeziarena, profeziari dagokiona; profetarena, profetari dagokiona. Ez gorde isilpean liburu honetako mezu profetikoa, beteko den garaia hurbil baitago.

profetizatu, profetiza, profetizatzen

du ad. Profeziazko dohainaren bidez iragarri.

profezia

iz. Profeta batek egindako iragarpena. Ik. iragarkizun. Isaiasen profezia Jesu Kristoren heriotzaz. Profeziazko hitzak.

profil

1 iz. Soslaia.

2 iz. Norbaiten edo zerbaiten izaera zehazten duten ezaugarrien multzoa. Nobela-irakurleen profiletan emakumezkoarena agertzen da nabarmen. Ez dago drogazale profil zehatzik.

profilaktiko

1 adj. Med. Eritasunetatik babesteko balio duena. Eskularru profilaktikoak. Haur eta laguntzaile guztiei antibiotiko bidezko tratamendu profilaktikoa eman zieten.

2 iz. Preserbatiboa.

profilaxi

iz. Med. Eritasunetatik babesteko hartzen diren neurrien multzoa. Txertorik ez dagoenez, profilaxi neurriak hartu behar dira gaitza saihesteko.

profitatu, profita, profitatzen

du ad. Ipar. Herr. Baliatu, aprobetxatu.

progesterona

iz. Biokim. Obulutegian sortzen den hormona, umetokia haurdunaldirako prestatzen duena. Haurdunaldian, estrogeno eta progesterona mailak oso altuak izaten dira.

programa

1 iz. Egitaraua.

2 iz. Ikastaro bateko ikasgaien edo azterketa bateko gaien adierazpena; ikastaro batean erakusten diren eta azterketa batean eskatzen diren gaien multzoa. Eskola programak. Euskal Filologiako lizentziako programa.

3 iz. Ondorio edo emaitza bat iristeko asmoz zehazten den urratsen segida; pertsona, talde, alderdi edo kidekoren baten asmoen adierazpena. Ik. egitasmo. Eraberritzeen programa. Epe luzerako programa.

4 iz. Inform. Ordenagailu batek eragiketak egiteko behar dituen aginduen multzo antolatu eta formalizatua. Konputagailu eta programa konplexuak erabiliz, 25.498 gene aurkitu dituzte landare honetan.

5 iz. Irrati edo telebista emanaldia. Ik. irratsaio; telesaio; telebista programa. Telebistakoak gustura nonbait nirekin, eta beste programa baterako kontratatu ninduten.

programagailu

iz. Makina, aparatu eta kidekoen programa batean zehazturiko eragiketak automatikoki abiarazten dituen gailua. 30 edo 40 zentimetroko tarteetan ura tantaka botatzen duten tutuak jarriko ditugu, ureztatzeko programagailu baten agindupean.

programagarri

adj. Programa daitekeena. Termostato programagarriek berogailuaren funtzionamendu programa hautatzeko aukera ematen dute. Automata programagarria.

programatiko

adj. Egitasmoarena, egitasmoari dagokiona. Ziurtatu dute koalizioa inoiz ez dela hautsiko, betiere koalizioa osatzen duten alderdiek akordio politikoak eta programatikoak betetzen badituzte.

programatu, programa/programatu, programatzen

1 du ad. Programa egin. Etorkizuna programatzeko.

2 du ad. Ikuskizun eta kidekoez mintzatuz, programan sartu. Euskarazko antzerki gutxi programatu da aurten. Erdal hedabideek gero eta gutxiago programatzen dituzte euskal kantak.

3 du ad. Makina edo kideko bati aginduak eman, bere egitekoa automatikoki egin dezan. Ez dakit labe hau programatzen. || Ahoskera egokia ekoizteko, ahots aparatuaren mugimendu-aginduak programatu beharko ditu burmuinak.

4 du ad. Inform. Programa informatikoak egin. Konputagailuak programatzen dituztenek horrelako arazoak aurkitzen dituzte. Liburu bat sortu dute haurrei programatzen erakusteko.

programatzaile

iz./adj. Programatzen duena. Teknikari programatzailea.

programatze

iz. programatu aditzari dagokion ekintza. Arratsaldean hasi eta bukatu omen zuen programatze lana.

programazio

iz. Programatzea.

progresibitate

iz. Admin. Zerga-sistema baten ezaugarria, errenta zenbat eta altuagoa izan, zerga-oinarriari orduan eta ehuneko handiagoa ezartzen diona. Zergaren progresibitatea sendotzea eta errenta handienek gehiago ordaintzea ziren erreformaren helburu nagusiak.

progresibo

1 adj. Mailaz maila aurrera egiten duena edo gehitzen dena. Ingurumenaren hondatze progresiboa galarazteko. Zerga-sistema progresiboa.

2 adj. Leiarrez mintzatuz, goiko aldetik behekora graduazioa aldatuz doakiona; betaurrekoez mintzatuz, era horretako leiarrak dituena. Ik. bifokal. Presbizia konpontzeko, betaurreko bifokalak edo progresiboak jarri behar izaten dira.

progresio

iz. Mat. Beren artean arau konstante bat duten zenbakien segida.

progresio aritmetiko iz. Mat. Progresio mota, gaien arteko aldea konstantea dena. Biztanleak progresio geometrikoan biderkatzen dira munduan, baina janariak ekoizteko gaitasuna progresio aritmetikoan bakarrik.

progresio geometriko iz. Mat. Progresio mota, gaien arteko zatidura konstantea duena. Biztanleak progresio geometrikoan biderkatzen dira munduan, baina janariak ekoizteko gaitasuna progresio aritmetikoan bakarrik.

progresismo

iz. Mugimendu politiko eta soziala, gizartearen alor guztietan garapena eta aurrerapena bilatzen dituena. Progresismoaren izenean Espainiako homogeneotasunaren alde aritzen dira.

progresista

adj./iz. Progresismoarena, progresismoaren aldekoa. Ik. aurrerakoi. Indar progresista eta euskaltzaleak batzea. Borroka zibil eta politikoa molde eraginkorrez bultzatu nahi duten abertzale, ezkerreko eta progresista guztien artean.

progu

iz. Dolua, norbaiten heriotzak sortzen duen atsekabearen ageriko adierazpena. Ukenduz ondo igurtzita, negar min eta progu handiarekin hobiratu zuten. Beltzez jantzita, zazpi eguneko barauekin progu egin zioten. Proguko hogeita hamar egunak igaro baino lehenago.

proiektagailu

1 iz. Intentsitate handiko argi iturri baten izpiak bildu eta norabide jakin batean igortzen dituen tresna optikoa. Ik. proiektore.

2 iz. Irudiak pantaila batean proiektatzen dituen tresna. Keinu egin nion emakumeari, proiektagailua gelditu eta atzera egin zezan. Ilunpetan geratu ginen; proiektagailuak argi egin zuen oihalean.

proiektatu, proiekta, proiektatzen

1 du ad. Argi iturri baten bidez, pantaila batean, film, diapositiba eta kidekoen irudi handitua sortu. Gaur iluntzean, Maite Gurrutxagaren ilustrazioen diapositibak proiektatuko dituzte.

2 du ad. Mat. Irudi geometriko baten puntuetatik plano baterantz arau jakin batzuen arabera luzatutako lerroek irudi bat osatu.

proiektatzaile

iz. Filmak eta kidekoak proiektatzen dituen pertsona. Apopilo hartzen gintuena zinema-aretoko proiektatzailea zen.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper