Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

puskatxo

iz. Puska txikia; (Adkor.) puska. Berrehun denarioren ogia ez litzateke aski izango bakoitzari puskatxo bat emateko ere.

puskatzaile

adj./iz. Puskatzen duena. Ik. apurtzaile.

puskatzar

iz. Adkor. Puska handia.

puskatze

iz. Haustea; zatitzea, puskak egitea. Herriaren batasunik ezak ekarri zuen hizkuntzarentzat desberdintzea, puskatzea eta, azken-azkenean, baita apurtzea, birrintzea eta xehakatzea ere. Epe horretan berean departamendu batzuk puskatu dira, puskatze horiek zailtasun handirik ekarri gabe!

pusketa

iz. Gip. Puska, zatia. Ahora daramagun ogi pusketa. Gazta pusketa edo haragi xerra bat.

pusketaka

adb. Gip. Puskaka. Pusketaka doaz galtzen bizitza.

pusketatxo

iz. Gip. Puskatxoa, zatitxoa. Mosaiko bateko pusketatxoak. Baserriren batzuetan eman nahi zizkioten pusketatxoak janaz.

pusla

iz. Bizk. Larruazaleko handitu urtsua. Ik. baba 3.

puslatu, pusla/puslatu, puslatzen

da/du ad. Puslaz bete. Gizonaren itxurarik ez du; aurpegi dena puslatu zaio, ura eta zornea dario.

puta

iz. Arrunk. Prostituta. Gauez, lana bukatuta, puten kaletik igarotzen nintzen.

putakume

iz. Arrunk. Pertsonak iraintzeko erabiltzen den hitza. Ik. putaseme. Putakumea hi!, nora hoa gure diruarekin!

putar

iz. Ipar. Zaldiaren edo astoaren ostikoa. Putar ukaldia. Zaldiaren laster eta putarrak orduan!

putarka

adb. Ipar. Ostikoka. Ik. putinka.

putaseme

iz. Arrunk. Gizonezkoak iraintzeko erabiltzen den hitza. Ik. putakume. Putasemea, on bada, menturaz; gaizto bada, sorkuraz (esr. zah.).

putazale

adj./iz. Arrunk. Prostituten lagunartea atsegin duena, prostitutekin ibiltzen dena.

putetxe

iz. Arrunk. Prostituzio etxea. Putetxeetara joateko ohitura zuten.

putiko

iz. Ipar. g.er. Mutikoa.

putinka

adb. Zaldiez eta kidekoez mintzatuz, ostikoka, jauzika. Putinka ari zen zaldi hezigaitza.

putre

iz. Saia. Hiriaren gainean biraka ari ziren, putreak bezalaxe, gizon kondenatuen haragiaren zain.

putz

1 iz. Arnasa indarrez botaz sortzen den haizea. Ik. ufako. Su mehe bat, putz bat edo arnasa bat zen haien ustez arima. Putz batez itzal zitekeen gar txikia. || Putzezko pilota.

2 iz. (Haizearen) higidura. Haize bigunaren putzera ikaratzen dira uztak.

3 iz. Puzker isila. Horrek ez dik balio txakurraren putza. || Esr. zah.: Putza izan ez eta uzkerra izan nahi. Haizez izorratu zena putzez erdi zen.

putzak eduki Haserre egon. Ez dakit zer pasatzen zaion, baina gaur egundoko putzak dauzka.

putzak eman Norbait zerbait egitera kilikatu. Ebasteko putzak eman.

putzak hartu Harrotu.

putz egin Airea ahotik halako indarrez irtenarazi. Kandelari putz egin. Behatzei putz eginaz.

putzontzi

adj. Adkor. Harroputza.

putzu

1 iz. Lurpeko urak ateratzeko lurrean egiten den zulo sakon, estu eta biribila, ertzak harriz edo adreiluz jantzirik dituena. Ik. osin. Ur putzuak. Putzu asko zituen oasi batean. Putzu batetik ura ateratzen. Putzu handi batera erori eta ito zen. Putzu zulo agor batera bota zuten.

2 iz. Lurreko zulo edo sakonuneetan biltzen den ura, bereziki bideetan edo espaloietan biltzen dena. Ik. istil 2. Putzuetako ur ustela. Putzuan plisti-plasta.

putzuratu, putzura/putzuratu, putzuratzen

1 da ad. Putzura joan. Ahari larruz egindako zahagi bat urez betetzera putzuratu zen.

2 da/du ad. Putzura erori; putzura bota. Emaztea, aditu zuenean harriak uretan atera zuen zalaparta, irten zen etxetik lasterka, usterik bere senarra zela putzuratu zena.

puxantza

iz. Ipar. g.g.er. Ahalmena; indarra. Jainkoaren puxantza subiranoa.

puxika

1 iz. Bizk. Maskuria.

2 iz. Gomazko zorro txiki biribila, airez betetzen dena, jostailu bezala edo festetako apaingarri gisa erabiltzen dena. Ik. globo 2. Puxika laranjek zerua estali zuten Zeledon agertzearekin batera, eta, salto eta dantza, festa hasi zen plazan.

puxtarri

1 iz. Haurren jolasetan erabiltzen den bolatxoa, gehienetan beirazkoa edo buztinezkoa. Paperezko pilotatxo bat, puxtarri baten neurrikoa.

2 iz. Lgart. Puntua, tantoa. Hiru puxtarri hiretzat!, portatu haiz!

puzgailu

iz. Gomazko gurpilak eta kidekoak puzteko aire ponpa.

puzgarri

1 adj. Puztu daitekeena. Txalupa puzgarria. Eta kanpoan, berriz, igerileku puzgarria, mahai handi bat eta aulkiak. 16:00etan, plaza nagusian, herriko gaztetxoentzat zezen mekanikoa eta gaztelu puzgarriak jarriko dira.

2 iz. Olanaz edo bestelako gai sintetiko batez eginiko egitura puzgarria, gaztelu baten edo txirrista erraldoi baten itxura hartzen duena eta barnean haurrak saltoka edo jolasean ibiltzeko puzten dena. Gazteluko plazan haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte, eta 11:00etan erraldoiak aterako dira kalera. Puzgarri erraldoiak eta pailazoen emanaldiek harrera ezin hobea izan zuten txikien artean.

puzka

1 adb. Putz eginez. Aho beroarekin puzka hoztu nahi duzu ardo beroa. Aldapan gora puzka, arnasestuka, izerdi patsetan. Sutegiko hauspoen antzera puzka. || Tramankulu handiaren motorrak puzka ziharduen.

2 adb. Haizeaz mintzatuz, higitzen. Beti negu, beti haize hotza puzka.

3 adb. Putzak botaz.

puzker

iz. Uzkitik behingoan kanporatzen den haizea, bereziki zarata egiten duena. Puzkerrak bota. Hiru puzker egin arte.

puzkerti

adj. Puzker asko botatzen dituena. Ik. uzkerti. Badira panpina abeslariak, negartiak, puzkertiak, kakatiak...

puztu, putz/puztu, puzten

1 da/du ad. Zerbait airez edo beste gasen batez bete, handiturik eta tinkaturik utziz. Ik. hanpatu; buiatu. Puxikak puzten. Gurpilak puztu. Belak puzten dituen haizea. Masailak puztu. Alkateen handikeria puzten duen hauspoa.

2 da/du ad. Handitu, hanpatu. Mihia berehala puztu zitzaion, ahoan ezin kabitu zitzaion eran. || Errekastoak, oso puzturik, irakiten eta apartsu zihoazen ibarretara.

3 da/du ad. Harrotu. Zergatik harrotzen eta puzten zara, hautsa eta hutsa? Zure jakinduriak harrotu eta puztu zaituelako.

4 (Partizipio burutua izenondo gisa). Jakintsu puztu batzuek gure erlijioaren aurka zalaparta ateratzen dutenean. Txoriburu puztuak. Hantua, puztua zen haren idazkera.

puzzle

1 iz. Joko mota, modu egokian elkartu ondoren irudi bat eratzen duten atal txikiz osatua dena. Kostatu egiten da puzzle egitura horretan idazleak oinarri moduan erabili duen istorioa harrapatzea.

2 iz. Joko horretako atal txikien multzoa; atal horiekin eratzen den irudia. Piezak elkartuz eta aldenduz, buru-belarri puzzlea osatu nahian.

q

Ik. ku.

qatartar

1 adj. Qatarkoa, Qatarri dagokiona. Qatartar agintariak.

2 iz. Qatarko herritarra.

quad

iz. Lau gurpileko motozikleta antzekoa, eremu malkartsuetan ibiltzeko prestatua dena. Bidexka batean barrena gindoazela, gazte batzuk pasatu ziren quadetan, zarata batean, abiada bizian.

quantum

iz. Fis. Kuantua.

quark

iz. Fis. Oinarrizko partikula mota teorikoa, beste partikula batzuen osagai dena. Quarka da orain arte ezagutzen den materiaren osagairik txikiena. Ustezko quarkak, elkarrengandik oso gertu daudenean, partikula libreen gisan jokatzen dira; aitzitik, quarkak elkarrengandik urrunago, eta elkarrekintza handiagoa da.

quasar

iz. Astron. Izar moduko astroa, espektroan gorriranzko lerradura nabaria duena. Quasarrak astronomoek ezagutzen dituzten gorputz argitsuenak dira; argia eta bestelako erradiazio elektromagnetikoa igortzen dute.

quebectar

1 adj. Quebecekoa, Quebeci dagokiona.

2 iz. Quebeceko herritarra.

quitoar

1 adj. Quitokoa, Quitori dagokiona. Quitoar idazlea.

2 iz. Quitoko herritarra.

quorum

iz. Biltzar batean, erabakiak hartu ahal izateko, egon behar duen gutxieneko kide kopurua. Ezkerreko alderdiko diputatuek bertan behera utzi nahi izan zuten eztabaida, quorumik ez zegoela argudiatuz.

r

1 Ik. erre.

2 (Letra larriz). roentgen-en nazioarteko sinboloa.

rabatar

1 adj. Rabatekoa, Rabati dagokiona. Rabatar agintariak.

2 iz. Rabateko herritarra.

rad

iz. Fis. Gorputz batek jasotako erradiazio ionizatzaileen kopurua neurtzeko unitatea, materia gramoko 100 erg-en baliokide dena.

radar

iz. Irrati uhinen bidez objektu baten norabidea eta distantzia zehazten dituen sistema edo tresna. Emakumeak batera eta bestera begiratzen zuen, gerraontzi bateko radarra balitz bezala.

radian

iz. Mat. Angeluak neurtzeko unitatea, zirkunferentziaren erradioaren luzera bera duen zirkunferentzia-arku batek mugatzen duen angeluaren baliokidea dena (rad).

radian segundo karratuko Azelerazio angeluarra neurtzeko unitatea.

radian segundoko Abiadura angeluarra neurtzeko unitatea.

radio

iz. Kim. Uranioaren taldeko metal zuria, oso erradioaktiboa, 700 °C-tan urtzen dena (Ra; zenbaki atomikoa, 88). Gaur egun Lurrean aurkitzen dugun helio hondar hori radioaren, uranioaren eta antzeko elementuen desintegrazio erradioaktibotik sortua da.

radon

iz. Kim. Gas geldo erradioaktiboa (Rn; zenbaki atomikoa, 86). Radona radioaren desintegrazioaren ondorioz sortzen da.

raja

iz. Indiako printze edo erregea.

ralenti

iz. Autom. Ibilgailu baten eztanda-motorraren gutxieneko biraketa-abiadura. Ralentian edo oso abiadura txikietan, ibilgailu arinek sortutako kutsadura asko handitzen da.

rally

iz. Auto edo motozikletentzako kirol proba, erregulartasuna eta iraupena kontuan hartzen dituena, lehiakideak, askotan ibilbide ezberdinak ahalik lasterrena eginez, leku jakin batera iristean datzana. Monte-Carloko rallya.

ramadan

iz. Musulmanen egutegian, bederatzigarren hila, barau gogorra egiten dena. Ez zuen barau legea betetzen ramadanean. Ramadanaren azken eguna ospatzen ari ziren.

ramaera

iz. Nikaraguako ekialdean, Karibeko kostaldean mintzatzen den hizkuntza.

ramallahtar

1 adj. Ramallahkoa, Ramallahri dagokiona.

2 iz. Ramallahko herritarra.

rand

iz. Hegoafrikako diru unitatea. Edaria barne, berrogei rand ordaindu dugu biona.

rangundar

1 adj. Rangungoa, Ranguni dagokiona.

2 iz. Rangungo herritarra.

rani

1 iz. Indiako erregina edo printzesa.

2 iz. Rajaren emaztea.

ranking

iz. Sailkapen zerrenda. Gure unibertsitateak nazioarteko rankingean duen mailari begiratzen badiogu. Txapelketa horietan guztietan egindako lorpenekin rankinga osatzen dugu.

rantxera

iz. Mus. Mexikoko kantu eta dantza herrikoia, maiz mariatxien laguntzaz kantatzen dena. Rantxerak eta kantu mexikar asko Iraultzari buruzkoak eta Iraultzaren garaikoak dira.

rap

iz. Mus. 1980ko hamarkadaren erdialdean Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen musika-estiloa, kantatu ordez errezitatu egiten diren errima eta hitz jokoak ezaugarri dituena. Gazte jendearengana ahalik eta zuzenena iristeko erabili dut rapa, zentsurarik eta taburik gabeko hizkuntza erabiltzeko aukera ematen duelako.

rapanui

1 adj. Pazko uhartean bizi den etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Rapanui herriak erabat suntsitu zituen bertako basoak, eta horrek arazo asko ekarri zizkien.

2 iz. Etnia horretako kidea. Indusketek erakutsi dute izurdeaz gain, rapanuiek itsasoko hegazti asko harrapatzen eta jaten zituztela.

rappel

iz. Gorputzean loturiko soka baten laguntzaz horma zutak jaistea. Arroilaren hondora iristeko ehun bat metroko rappela egin behar izan genuen.

rapsoda

iz. Antzinako Grezian, poema epikoak abestuz herriz herri ibiltzen zen kantaria.

rapsodia

1 iz. Rapsodek abesten zituzten poema zatien bilduma.

2 iz. Beste obra batzuen pasartez edo herri doinuz ondutako musika-lana. Liszten hungariar rapsodiak.

rasta

1 adj./iz. Rastafaria. Bob Marley-k 70eko hamarkadan ezagutu zuen arrakasta, eta berak lortu zuen reggae musika ezagun bihurtzea, baita rasta mugimendua ere.

2 iz. Rastafariek buruan eramaten dituzten ile txirikordetako bakoitza. Zer ikusten dudan?, ehunka gazte, rastak buruan, telazko zakutoak sorbaldan, gerri inguruak agerian.

rastafari

adj./iz. Rastafarismoaren jarraitzailea.

rastafarismo

iz. Jamaikan, 1930 inguruan sortu zen mugimendu mesianikoa, Haile Selassie Etiopiako enperadorea jainkotzat hartzen duena eta afrikar jatorriko jende zapalduaren askatasuna eta batasuna helburu dituena. Jamaikako jendea protestantea da, eta ez dira denak rastafariak, 100eko hiru bakarrik.

ratio

iz. Magnitude edo kantitate biren arteko arrazoia. Ik. arrazoi 4. Kalitate eta produktibitate ratioak inoiz izan diren altuenak direla gaineratu zuen ekonomia sailburuak.

rau

onomat. Bat-bateko ekintza adierazten duen onomatopeia. Ik. di-da. Eta berriro, rau!, heldu eta altxatu zuen zakua.

ravioli

iz. Jateko pasta, eskuarki gari irinez egina, laukitxo forma duena eta haragi xehatuz, barazkiz, gaztaz edo beste jakiren batez eginiko oreaz betetzen dena. Ravioliak perretxikoz beteak.

razional

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, razional-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arrazional].

razionalismo

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, razionalismo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arrazionalismo].

razionalista

adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, razionalista-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arrazionalista].

razzia

iz. Etsaiaren lurretan egiten den bat-bateko erasoa, haiek suntsitzeko eta ondasunez biluzteko helburua duena. 794an, emirrak Asturiasko Erresuma harrapakatzeko razzia prestatu zuenean, bi multzotan banatu zuen bere armada.

re

iz. Musika-eskalako bigarren nota.

record

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, record-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. errekor].

reflex

iz. Argazki kamera mota, prismaz eta ispiluz osatua den bisorea duena, objektiboak hartzen duen irudi berbera ikusarazten duena. Hogeita bi urterekin hasi zen argazkigintzan sakontzen, reflex kamera erosi zuenean. Reflex digitala.

reggae

iz. Mus. 1960ko hamarkadako erdialdean Jamaikan sortu zen musika-estiloa, skatik eratorria, konpaseko bigarren eta laugarren aldiak markatzen dituen erritmo soil eta errepikakorra ezaugarri duena. Reggaea rastafari mugimenduarekin oso loturik izan da beti. Garai bateko reggae talde handienen modura.

rekete

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, rekete-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. errekete].

rem

iz. Fis. Erradiazio ionizatzaileek izaki bizidunengan duten eragina neurtzen duen unitatea, 10-2 sieverten baliokidea dena (rem).

renio

iz. Kim. Metal zuri distiratsua (Re; zenbaki atomikoa, 75).

requiem

1 iz. Hilen mezan hilen alde esaten den otoitza. Behar huen han belaunikatu eta Gure Aita, Agurmaria eta Requiema esan!

2 iz. Musika-lan kantatua, hilen mezaren testu liturgikoa oinarri duena. Mozarten requiema, Oñatiko Abesbatzaren eta Bergarako Orfeoiaren eskutik.

retiar

1 adj. Retiakoa, Retiari dagokiona.

2 iz. Retiako herritarra.

retro

adj./iz. Modaz edo estiloaz mintzatuz, garai batekoa imitatzen edo inspirazio iturritzat hartzen duena. Musikaren esparruan bere lekuari eutsi dio binilo beltz zaharrak, hein handi batean moda retroak eta disko-jartzaileek bultzatuta. Orain, retro garaia bizi dugunez, G-Shock erlojuaren vintage bertsioak atera dituzte merkatura.

reykjavikar

1 adj. Reykjavikekoa, Reykjaviki dagokiona. Reykjavikar agintariak.

2 iz. Reykjavikeko herritarra.

riadar

1 adj. Riadekoa, Riadi dagokiona.

2 iz. Riadeko herritarra.

rial

iz. Irango eta Omango diru unitatea. Ilea mozteak 15 rial balio du, 5 euro.

rial yemendar

iz. Yemengo diru unitatea.

ribaforadar

1 adj. Ribaforadakoa, Ribaforadari dagokiona.

2 iz. Ribaforadako herritarra.

riel

iz. Kanbodiako diru unitatea.

rifle

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, rifle-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. errifle].

rigatar

1 adj. Rigakoa, Rigari dagokiona. Rigatar agintariak.

2 iz. Rigako herritarra.

ring

iz. Boxeo borrokak eta beste zenbait borroka-kirol egiten diren egitura karratua, lurretik metro bat inguru goratua izan ohi dena eta lau aldeak hiru soka-lerroz itxiak izaten dituena. Sudur zapal hura ez zen ring baten gainean jasotako kolpe txar baten ondorioa.

ringgit

iz. Malaysiako diru unitatea.

rito

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, rito-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erritu].

riyal qatartar

iz. Qatarko diru unitatea.

riyal saudiarabiar

iz. Saudi Arabiako diru unitatea. Saudi Arabiako Fahd erregeak 10 milioi riyal saudiarabiar eman ditu, palestinarrei laguntzeko.

ro

iz. Alfabeto grekoko hamazazpigarren letra (ρ, Ρ).

robot

1 iz. Giza itxurako makina, higitzeko eta aritzeko gai dena. Robot baten moduan erreakzionatu zuen, arimarik gabe.

2 iz. Gizakiaren ordez eragiketa jakin batzuk egin ditzakeen mekanismo automatikoa. Da Vinci robotak hiru beso artikulatu ditu, medikuaren eskumuturrak egin ezingo lituzkeen mugimenduak egiten dituena.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper