Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

psikoanalisi

iz. Gogo prozesuak aztertzeko, eta buru eta gogo nahasmenduak tratatzeko metodoa, gogoaren alderdi sakonena azaleratzean eta ikertzean datzana. Psikoanalisi metodoak.

psikoanalista

iz. Psikoanalisian aditua; psikoanalisi metodoak erabiltzen dituen medikua.

psikoanalitiko

adj. Psikoanalisiarena, psikoanalisiari dagokiona. Freuden teoria psikoanalitikoa. Metodo psikoanalitikoak.

psikodeliko

1 adj. Gaiez mintzatuz, sentitzeko ahalmena indartzen eta haluzinazioak eragiten dituena. Droga psikodelikoak.

2 adj. Gai psikodelikoek sortzen dituzten irudi eta haluzinazioak gogorarazten edo iradokitzen dituena. 60ko rock psikodelikoa. 23:00etan Madrilgo Cycle talde psikodelikoaren txanda izango da. Dekorazio psikodelikoa.

3 adj. Egoera psikikoez mintzatuz, gai psikodelikoek eragindakoa.

psikolinguista

iz. Psikolinguistikan aditua.

psikolinguistika

iz. Hizkuntzaren alderdi psikologikoen azterketa. Psikolinguistika-ikerketak.

psikologia

1 iz. Gogoari eta pentsamenari dagozkien gertakarien azterketa, metodo zientifikoak baliatuz egiten dena. Psikologia esperimentala. Psikologia-egoerak. Psikologia-testak. || Psikologian lizentziaduna.

2 iz. Pertsona baten edo herri baten pentsatzeko edo jokatzeko era. Ik. pentsamolde. Frantsesen psikologia.

psikologiko

adj. Psikologiarena, psikologiari dagokiona. Test psikologikoa: psikologia testa. Arazo psikologikoak ditu.

psikologo

iz. Psikologian aditua. Eskolako psikologoa.

psikomotor

adj. Psikomotrizitatearena, psikomotrizitateari dagokiona. Hizketan ikasteko prozesua, gehienetan, garapen psikomotorrarekin lotua dago. Terapia psikomotorra.

psikomotrizitate

iz. Jarduera psikikoen eta gorputz mugimenduen arteko lotura eta harremana. Hasieran, ukimena, entzumena eta ikusmena lantzea da egokiena; behin sei hilabetetik aurrera, psikomotrizitatea lantzea komeni da. Psikomotrizitate ariketak.

psikopata

iz. Eri psikikoa, gizartearen aurkako joera eta erantzukizun moralik eza ezaugarri dituena. Telebistako hilketak, gerrak eta triskantzak psikopata baten lasaitasunaz ikusten ditugu etxean.

psikopedagogia

iz. Pedagogiaren psikologia-alderdien azterketa.

psikopedagogiko

adj. Psikopedagogiarena, psikopedagogiari dagokiona. Aniztasun horrek eztabaida psikopedagogikoa bultzatzen du ikastetxean. Laguntza psikopedagogikoa.

psikopedagogo

iz. Psikopedagogian aditua.

psikosi

1 iz. Buru eritasuna; bereziki, gizakiaren nortasunean eta errealitatearekiko harremanetan aldaketa larriak eragiten dituena.

2 iz. Espiritua asaldatzen duen ideia finkoa. Gerra psikosia.

psikosomatiko

adj. Gogoari eta gorputzari dagokiena; bereziki, eritasunez mintzatuz, jatorri psikikoa duena. Gaixotasun psikosomatikoak.

psikosozial

adj. Alderdi sozialak eta psikologikoak biltzen dituena; jatorri soziala eta psikologikoa duena. Lanaren antolamendu desegokiaren ondorio diren arrisku psikosozialak ere kontuan hartzen hasi dira.

psikotekniko

adj. Azterketez eta kidekoez mintzatuz, pertsona batek lan edo jarduera jakin batean aritzeko izan ditzakeen gaitasunak neurtzen dituena. Hautaketa-probak teorikoak eta praktikoak izango dira eta eskatzen den ikasketa-mailarekin bat datozen jakite-mailako probak eta proba psikoteknikoak egingo dira.

psikoterapeuta

iz. Psikoterapian aditua den pertsona. Gurasoak, irakasleak eta psikoterapeutak elkarlanean aritzea da gakoa.

psikoterapia

iz. Buru eritasunak artatzeko metodo psikologikoak erabiltzen dituen terapia. Franz Anton Mesmer: hipnosiaren eta egungo psikoterapiaren sortzailea.

psikotiko

1 adj. Psikosiarena, psikosiari dagokiona. Krisi psikotiko bat izan zuen duela bost urte. Gaixotasun psikotikoak.

2 adj./iz. Pertsonez mintzatuz, psikosiak joa dena. Garai haietan, autistak atzeratu eta psikotikoekin pilatzen eta biltzen zituzten eroetxe erraldoietan.

psoriasi

iz. Med. Larruazaleko eritasun kronikoa, ezkata zuriz estaliriko orban gorrixkak ezaugarri dituena. Psoriasia ez da gaixotasun infekziosoa, ezta kutsakorra ere.

pteridofito

iz. Bot. Landare kriptogamoez mintzatuz, belaunaldi sexualen eta asexualen txandaketa nabaria duena; (pl.) landare horiek osatzen duten taldea. Gaur egun, pteridofitoen talderik garrantzitsuena iratzeak dira.

pterodaktilo

1 iz. Era sekundarioko narrasti handi hegalaria.

2 adj. Animaliez mintzatuz, behatzak mintz batez lotuak dituena.

ptolomeotar

1 adj. Ptolomeo astronomo eta matematikariarena edo haren teoriena, Ptolomeori edo haren teoriei dagokiena. Ptolomeotar sistema, gure Lurra erdian zuena.

2 iz. Egipton Kristo aurreko 305-30 urteetan gobernatu zuen dinastia bateko kidea. Egipton zegoen ptolomeotarren erreinuaren egoitza nagusia.

3 adj. Dinastia horrena, dinastia horri dagokiona. Ptolomeotar dinastia.

pub

1 iz. Edariak zerbitzatzen eta musika entzuten den tokia, taberna baino dotoreagoa. Doctor Blues musika taldeak kontzertua emango du bihar, Bilboko Jarrock pubean.

2 iz. Britainia Handiko eta Irlandako taberna mota, edari alkoholdunak eta janariak zerbitzatzen direna. Belfasten, Irlandako beste edozein herritan bezala, pubetan egiten dute bizitza soziala.

pubertaro

iz. Haurtzarotik gaztarora arteko garaia, ernaltze aparatuen heldutasuna dakarrena. Ik. nerabezaro. Senak iratzartzen digu zorion irritsa pubertaroan.

pubertasun

iz. Pubertaroan gertatzen diren aldakuntza fisiologiko eta psikologikoen multzoa.

pubis

1 iz. Anat. Sabelaldearen behealdea, pubertaroan ilez estaltzen dena. Harrituta, ezkerreko besoaz bularra estali zuen, eta eskuinekoaz, berriz, pubisa.

2 iz. Anat. Pelbisa osatzen duten hiru hezurretako bat, aurrealdean kokatua dena. Azken bi asteetan pubiseko minez ibili da jokalaria.

publikatu, publika, publikatzen

du ad. Argitaratu.

publiko

1 adj. Herriko erakundeei dagokiena; herritarren multzoarena edo multzoarentzat dena. Ik. herri 4. Osasun publikoa. Arazo publikoak. Zerbitzu publikoak. Eskola publiko eta pribatuetan.

2 adj. Agerikoa, jendaurrekoa.

publikoki

adb. Jendaurrean, agerian. Jabetza Intelektualaren Legeak babestutako materiala publikoki zabaltzea galarazten du.

publikotasun

iz. Publikoa denaren nolakotasuna. Ikastolen publikotasunari buruzko azterketa kritikoa egin zuten azken bileran.

publizista

iz. Publizitate lanetan aritzen den pertsona. Publizisten esaldi biribilak.

publizitate

iz. Gertakari edo produktu berri baten zabalkundea; zabalkunde hori egiteko erabiltzen diren bitartekoen multzoa; merkataritza-helburuak direla medio, jendearen gogoa erakartzeko antzea edo teknika. Ardoaren publizitatea debekatzen du legeak. Eta hori dena, publizitate handirik inon egin gabe. Propaganda eta publizitatea. Publizitate zerbitzua. Publizitate-kanpaina.

puda

iz. Ipar. Aihotz antzeko lanabesa, abarrak mozteko eta inausteko erabiltzen dena. Puda hartu behar da eskuan, gure kontzientziatik obra hilen ebakitzeko.

pudatxa

iz. Ipar. Puda txikia.

puding iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, puding-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. budin].

puerikultura

iz. Haurren garapen fisiko eta psikiko osasuntsua helburu duen jakintza.

puertorricar

1 adj. Puerto Ricokoa, Puerto Ricori dagokiona. Puertorricar agintariak.

2 iz. Puerto Ricoko herritarra.

puf1

interj. Nazka edo nekea adierazteko erabiltzen den hitza. Puf!... beti gazte izan behar horrek ematen dituen lanak gogoratze hutsak edozein nekatzen du.

puf2

iz. Jarleku apal eta biguna, bizkarrik eta hankarik gabea, gehienetan zilindro forma izaten duena. Pufean eseri nintzen lasai-lasai.

puies

1 interj. Ipar. Deabrua eta sorginak uxatzeko erabiltzen den hitza. Sorgina puies, akerra ken! Zer demonioa da hau!; puies, puies egiteko ere liteke. Puies, puies, aparta Satan.

2 iz. Ipar. Irainezko keinua, ukabilaz, erpurua hatz erakuslearen eta erdikoaren artetik ateraz egiten dena.

puiesak eman Irain egin.

puiuar

1 adj. Puiukoa, Puiuri dagokiona.

2 iz. Puiuko herritarra.

puja

iz. Gip. Kimua. Txertotarako erabiltzen diren begi horiek indarrean dauden urteko pujetatik hartu behar dira.

pula

iz. Botswanako diru unitatea.

pulamentu

iz. Gip. Beh. Ganora. Ik. fundamentu 2. Aizkoran ere mutil hori ez da pulamenturik gabea.

pulpa

iz. Erremolatxa-azal lehorra, ganaduaren bazkatarako erabiltzen dena.

pulpitu

iz. Heg. Prediku aulkia. Ik. irakastegi 2. Pulpitura igo. Pulpitutik esan.

pulsar

iz. Astron. Neutroiz osaturiko izarra, tarte labur erregularretan errepikatzen diren uhin elektromagnetikoak igortzen dituena.

pultsazio

iz. Arterien taupada. Ik. pilpira.

pultsio

iz. Psikol. Norbait zerbait egitera bultzatzen duen indar bizia, helburua lortzean asetzen den barne tentsio batek eragina dena. Pultsio kontzeptua oinarrizkoa da Freuden psikoanalisian eta behinolako instintu edo sen kontzeptuaren moldaera bat bezala azaltzen da harengan.

pultsometro

iz. Bihotz taupaden maiztasuna neurtzeko tresna. Proba gogorra da, iraupen motzekoa, baina gogorra; batek baino gehiagok etxean utziko du pultsometroa, badaezpada.

pultsu

1 iz. Arterien taupada segida, batez ere eskumuturraren barrualdea ukitzean sumatzen dena. Pultsua hartu: pilpirak zenbatu. Berotasun handia eta pultsu bizia. Medikuak dio pultsurik ez daukadala. Pultsua ere ahuldu zaio.

2 iz. Bi pertsonaren arteko norgehiagoka, aurkariaren besoa etzatean datzana, ukondoak mahai baten gainean bermaturik eta eskuetatik helduta jokatzen dena.

pultsuan 1 adb. (jaso, altxatu eta kideko aditzekin). Beso hutsen indarrez eta haiek inon bermatu gabe. Ehun kilo jasotzen ditu pultsuan. Gero, bien artean, kamioi txiki baten atzealdera igo zuten pultsuan.

2 adb. (aritu, jokatu, egin eta kideko aditzekin). Pultsu norgehiagokan. Pultsuan jokatu. Ahari joko eta pultsuan berdinik ez duena.

pultsulari

1 iz. Kirol. Herri kiroletan, pisu handiak pultsuan jasotzen dituen kirolaria. Pultsulari apustua.

2 iz. Kirol. Halterofilian aritzen den kirolaria. Danena-Olaederra Halterofilia Taldeko pultsulariak.

3 iz. Pultsu norgehiagokan ari den edo aritzen den pertsona. Bi pultsulari saio betean, begiak esku korapilatuetan tinko, nork ahulezia erakutsiko.

pulunpa

iz. Ipar. Urpeko igerialdia. Ik. murgil. Ez baita han tokirik pulunpa eta igeri egiteko.

pulunpaka

adb. Pulunpatzen. Urpera pulunpaka. Hiri hartako hilen gorputzak ez ote dira itsasoko zoko hartan pulunpaka dabiltzanak?

pulunparazi, pulunparaz, pulunparazten

du ad. Pulunpatzera behartu. Thomiris erreginak Ziro-ren burua tinan pulunparazi zuen bezala.

pulunpatu, pulunpa/pulunpatu, pulunpatzen

1 da/du ad. Murgildu. Ibaian pulunpatu zen. Olio egosian pulunpatu zuen. Suzko itsaso hondorik gabeko hartan datza pulunpatua.

2 da/du ad. Irud. Gogoetan pulunpatua zelarik, ikusten du haur bat. Bekatuan pulunpatua dagoena. Ez baitute gauean nahi pulunpatu. Jainkoa baitan gaude guztiak pulunpatuak.

puma

iz. Ameriketako ugaztun haragijalea, katuaren antzekoa, hura baino handiagoa (Felis (puma) concolor).

pun

onomat. Eztanda baten edo kolpe baten hotsaren onomatopeia. Ik. pan. Gaztainak surtan, pun-pun-pun!

puniko

adj. Kartagokoa, Kartagori dagokiona. Lehen gerra punikoa. Hizkuntza punikoa.

punitu, puni, punitzen

du ad. Ipar. g.g.er. Zigortu. Jainkoak garraztasun handienarekin punitu du lohikeria.

punjabera

iz. Indiako Punjab estatuan mintzatzen den hizkuntza.

punk

1 iz. XX. mendearen 70eko hamarkadaren erdialdean sortu zen kontrakultura-mugimendua, itsustasunaren estetika, nabarmenkeria eta indarkeriaren goratzea aldarrikatzen zituena. Punk poesia musikak eraginda iritsi zen belaunaldi berrietara. Punk mugimendua.

2 iz. Mugimendu horri lotua den rock musika, erritmo bizia, kanta laburrak eta gitarra zaratatsuak ezaugarri dituena. 80ko hamarkadako punkaren eragina nabari da taldearen kantu batzuetan. Lan horrekin punk elektronikoaren hazia erein zuen. Punk taldeak.

3 iz. Mugimendu horren jarraitzailea.

punpa

1 iz. Pilotaren botea. Paskual, bestalde, laugarren koadroan punpa egiten duten pilota errazak bederatzigarren koadroraino botatzera ohituta dago.

2 iz. (pilota punpara etorri eta kideko irudizko esapideetan 'umildu, apaldu' adierazteko). Eginahalak egin ditugu aitorrarazi nahiz, bai eztitik eta bai bortitzetik; etorriko da, bai, noizbait pilota punpara.

punpa laster, punpa-laster Punpa egitean lurra jo bezain laster pilota jotzea. Bai besagain, bai besazpi, bai punpa-lasterrak, oro zituen eder Kurutxet Ezkerrak. Punpa-laster bat ezkerraz.

punpaka

adb. Punpa eginez. Ero bat bezala, jauzika, punpaka ari zait bihotza.

punparazi, punparaz, punparazten

du ad. Ipar. Punpatzera behartu. Pilota punparazi zuen. Sei eta erdietan iratzargailuak, loak osoki hartua ninduela, ohean punparazi nau.

punpatu, punpa/punpatu, punpatzen

1 du ad. Ipar. Punpa eginarazi. Pilota punpatuz, badoa gure pilotaria oldarrean lauzara.

2 da ad. Ipar. Punpa egin. Eta alimaleko suzko biribil bat erortzen da Ahartzako lepoan, punpatzen, berriz erortzen eta zartatzen.

punpuila

iz. Ipar. Burbuila. Ozpinak irakiten badu edo botatzen baditu punpuilak, gisua badagoela ageri da.

punpuilaka

adb. Punpuilak eginez. Erreka haitz baten gainetik punpuilaka erortzean.

punta

1 iz. Mutur edo buru zorrotza. Arantza-puntak hezurrean barrena sarturik. Pika baten puntan. || Burdinazko puntak dituzten azoteekin.

2 iz. Irud. Sudur punta. Mendi punta. Anbotoko punta. Adarraren puntan.

3 iz. Gauza meheen muturra edo burua; muturra. Makilaren puntan. Ziri punta-zorrotzak. Zapata punta-luzeak zituen. Oin puntetan. Bi zangoen puntetan gorputza luzatuz.

4 iz. Zerbaiten zati txikia. Ik. mutur 5.

puntada

iz. Heg. Jostean orratzaren bi zulatzeren artean gertatzen den hari zatia. Puntada luzeak, laburrak. Puntadak eman. Puntada xehearekin modara egina. || Hamar puntada eman zizkioten han, zauria ixteko.

puntadun

adj. Punta duena, puntaz hornitua. Makila puntaduna.

puntako

adj. Heg. Oso ona. Ik. puntarengo. Txahal ona da; puntakoa ere ez, baina txarra ere ez.

punta-puntako adj. Oso ona. Punta-puntako dantzariak dira. Hemendik aurrera zesta-punta jaialdiak urriagoak izango dira, eta punta-puntako puntista gehienak AEBra begira jarrita daude jada.

puntapax

iz. Iltze mota txikia. Ik. parispunta.

puntarengo

adj. Bizk. Gailena. Ik. puntako. Puntarengo limaria izan nahi baduk, heu tapatzeko adina hauts atera beharko duk limarekin.

punteria

iz. Heg. Tiro edo jaurtiketa batez helburua jotzeko edo baloia edo pilota atean edo saskian sartzeko trebetasuna. Indartsua da gizona, eta punteria onekoa; pilota urrutira botatzen ederki aski daki. Aita ehiztari ona zen eta punteria izugarria zuen.

puntilla

iz. Heg. Parpaila.

puntista

iz. Heg. Zesta-puntako pilotaria. Hemendik aurrera zesta-punta jaialdiak urriagoak izango dira, eta punta-puntako puntista gehienak AEBra begira jarrita daude jada.

puntta

1 iz. Adkor. Punta. Mihiaren punttara datorkigunari eutsirik.

2 iz. Adkor. Zerbaiten zati txikia. Ik. mutur 5. Ondo frijituz gero, piper puntta batekin, a zer mokadua!

punttu

iz. Adkor. Zenbait ezaugarri, sentipen edo emozioz mintzatuz, kopuru txikia. (Batez ere hitz elkartuetan erabiltzen da, bigarren osagai gisa). Ik. puntu 3. Zuritasun hori da karduari ahosabaia kitzikatzen duen mikatz punttu fina eransten diona. Halako museotan ez genuen sartu nahi izan, turistaz mukuru zegoelako (hondar esaldian, irakurle maitea, nazka punttu batekin ahoska ezazu turista hitza). Dotorezia punttua. Begietako distiran haserre punttua nabari zitzaion.

puntu

1 iz. Dimentsiorik gabeko espazio gunea. Bi punturen arteko distantzia. Bi lerrok elkar ukitzen duten puntuan.

2 iz. Marka edo seinale guztiz txikia. Puntu argitsu bat ikusten zen zeruan.

3 iz. Zenbait ezaugarri, sentipen edo emozioz mintzatuz, kopuru txikia. (Hitz elkartuetan erabiltzen da, bigarren osagai gisa). Ik. pixka bat; ukitu2 2. Heldutasun puntu bat falta zaie. Txokolate beltz-beltzak duen garratz puntua. Krisia dela-eta, nabaritzen da inguruan tentsio puntu bat. Aitortuko dut amorrazio puntu bat eragin zidala haren keinuak. Listu-bide guztiak jario batean ditudala, berehala naiz gose puntu gozoan.

4 iz. Puntuazio-marka, perpausak bereizteko erabiltzen dena (.). Puntuak eta komak beharrezkoak dira ongi irakurtzeko. || i eta j letren gainean jartzen den marka.

5 iz. Eskala bateko maila berezia. Punturik gorena.

6 iz. Fis., Kim. Gertakariren bat jazotzen den egoera zehazten duen aldagai baten balioa. (Hitz elkartuetan erabiltzen da, bigarren osagai gisa). Izozte puntua. Metal baten urtze puntua.

7 iz. Mintzaldi, eztabaida, arrazoibide, auzi edo kideko bateko gaietako bakoitza. Eztabaidan darabiltzagun zenbait puntu garbitzeko. Dotrinaren puntu bakoitzean. Ez dira bat etorriko puntu guztietan. Hau da ukitu nahi nukeen puntua. Hiru punturen inguruan mintzatuko naiz.

8 iz. Joko, kirol, azterketa eta kidekoetan, parte-hartzaile bakoitzaren emaitzak mailakatzeko erabiltzen den eskalako unitate bakoitza. Ik. tanto. Lau puntuz galdu du. Huts bakoitzeko puntu bat kendu.

9 iz. Zenbait karta-jokotan, karta bakoitzari ematen zaion egiunezko balioa.

10 iz. Musean, jokalariek jokorik ez dutenean egiten den apustua.

11 iz. Jertseen, galtzerdien eta kidekoen ehuna osatzen duten begizta edo korapilo txikietako bakoitza. Puntuzko galtzerdiak. Puntuzko jertsea. Puntuzko ehuna.

12 iz. Euskal bertsoetan, oinetik oinerako esaldia. Bederatzi puntuko bertsoa. Bertsolari bati puntua jarri: gai-jartzaileak lehen bi bertso-lerroak kantatu bertsolariak bertsoa osa dezan. Lehen puntua emanda, zortziko txikian, bi bertso bota. Puntu luzean, hots, zortziko handiaren neurrian. Puntu motza edo zortziko txikia.

13 iz. Denbora-une mugatua eta berezia. Heriotzako puntua. Orain, puntu honetan herioak arima ateratzen balit.

14 iz. Mus. Musika-notaren eskuinean jartzen den puntua, hari bere iraupen eta balioaren erdia gehitzen diona.

bi puntu Puntuazio-marka, esaldi bukaeran jartzen dena eta ondoren datorrenaren berri (hala nola zerrendatzeak, adibideak edo hitzez hitzeko aipuak) ematen duena (:).

puntua egin Eskuz, orratzak erabiliz, edo makinaz puntuzko ehuna egin. Ik. trikotatu. Ilunabarrean puntua egiten eta elkarri esamesak kontatzen egoten ziren emakumeak.

puntuan 1 adb. Orduez mintzatuz, adierazten den ordu zehatzean. Hamaiketan puntuan etorri ziren. || Puntu-puntuan iritsi zen.

2 adb. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Zorian. Hura preso hartzeko puntuan zeudenean. Erotzeko puntuan jarri du. Irriz leher egiteko puntuan.

3 adb. Bizk. Lehentxeago, duela oso gutxi. Puntuan ikusi dut zure ama.

puntu eta amaitu Azken paragrafoaren bukaeran jartzen den puntua, idatziari amaiera ematen diona.

puntu eta bereiz Paragrafo bat ixten duen puntua, hurrengo lerroan datorren paragrafoari bidea ematen diona.

puntu eta jarrai Esaldi baten bukaeran jartzen den puntua, jarraian datorren beste esaldi bati bidea ematen diona.

puntu eta koma Puntuazio-marka, perpausak bereizteko erabiltzen dena eta puntuak baino eten txikiagoa adierazten duena (;).

puntu kardinal Ostertza lau zati berdinetan banatzen duten lau puntuetako bakoitza.

puntuagarri

adj. Joko, kirol proba, azterketa eta kidekoez mintzatuz, puntuak lortzeko balio duena. Bizkaitarra ontziak KAE ligako lehen multzoko bosgarren estropada puntuagarria irabazi zuen atzo Santurtzin. Hamar proba puntuagarri izango ditu txapelketak, eta pilotuek zazpi aukeratu beharko dituzte.

puntual

1 adj. Toki batera garaiz edo hitzartutako orduan iristen dena. Neure burua madarikatu nuen puntualegia izateagatik.

2 adj. Jakina, zehatza, puntu edo egoera jakin eta berezi bati dagokiona; behin edo noizean behin bakarrik gertatu edo gertatzen dena. Harreman eta ekimen horiek puntualak izan dira, jarraipenik gabeak.

puntualtasun

iz. Puntuala denaren nolakotasuna. Alemanek ordena, puntualtasuna eta lana maite omen dituzte.

puntuatu, puntua, puntuatzen

1 du ad. Proba edo azterketa batean, puntuak emanez zerbait kalifikatu. Sei erabiltzailek lehorgailuak probatu eta hainbat alderdi puntuatu zituzten batetik hamarrera.

2 du ad. (nor osagarririk gabe). Sailkapen baterako puntuak lortzeko balio izan. Ohikoa den legez, umoretik jo zuten Donelutxikoek lehiaketan puntuatzen duen agurra egiteko garaian.

3 du ad. (nor osagarririk gabe). Sailkapen baterako puntuak lortu. Bigarren B Mailan eta 1. multzoan Real Union izan da puntuatu duen euskal talde bakarra.

puntuazio

1 iz. Testu idatzi bat antolatzeko eta argitzeko erabiltzen diren marken sistema. Itzulpen lanean, zailena, puntuazioarekin asmatzea egin zaio Errastiri.

2 iz. Joko, kirol, azterketa eta kidekoetan, parte-hartzaile bakoitzak lortzen duen puntu kopurua. Ikasle horiek lortu dituzten puntuazioak. Goizeko puntuazioa kontuan izanik erabakiko da txapelketa.

puntuazio marka, puntuazio-marka Hizkl. Ortografia-marka, pausaldiak edo doinu aldaketak non egin adierazteko, testua antolatu eta argitzeko, eta aipuak, elkarrizketak edo kideko pasarteak markatzeko erabiltzen dena. Mendeko esaldiak eta erlatiboak saihesteko, jatorrizko testuan baino askoz ere puntuazio-marka gehiago erabili dut.

puntuka

1 adb. Puntuz puntu, puntuen arabera. Testu ondo taxutua, puntuka ordenatua.

2 adb. Bertsolari bakoitzak puntu bat kantatuz, denen artean bertsoa osatzen dutela. Azken jardunean puntuka aritu ziren hiru bertsolariak.

puntukari

adj. Hizkl. Aspektuaz mintzatuz, ekintza, gertatzen ari den une batean, azaltzen duena. Aspektu puntukaria dute ari da, ageri zen eta bizi da formek.

puntzoi

iz. Teknol. Zulo txikiak egiteko erabiltzen den lanabes punta-zorrotza. Puntzoi batekin idazten zen harrian hildakoaren izena.

puñal

iz. g.g.er. Sastakaia.

pupu

iz. Haur. Mina. Nork egin dizu pupua? || Zuri baten pupua eta lau zuriren trapua (esr. zah.).

pure

iz. Barazkiak, egoskariak, patatak edo beste zenbait elikagai egosiz eta birrinduz prestatzen den janaria. Patata purea.

pure egin Patata zurituak hartu eta pure egiteko tresnatik pasatzen dira.

pure-egiteko iz. Pure egiteko tresna. Ik. puregailu.

puregailu

iz. Pure egiteko tresna. Ik. pure-egiteko.

purga

1 iz. Hesteak arintzeko hartzen den sendagaia. Purga hartu.

2 iz. Arrazoi politikoak direla eta, pertsona bat edo batzuk kargu edo postutik kentzea.

purgatorio

iz. Garbitokia. Purgatorioko arimen alde. Purgatorioko sua.

purgatu, purga/purgatu, purgatzen

1 da/du ad. Hesteak arindu; purga hartu edo eman. Jakin behar luke zer belarren ura den ona purgatzeko.

2 du ad. Garbitu, xahutu. Haren Semeak purgatzen gaitu bekatu orotarik.

3 du ad. Hoditeria batetik airea edo funtzionamendu egokia oztopatzen duen hondakinen bat kanporatu. Berogailu guztiak noizean behin purgatu egin behar dira.

purifikatu, purifika, purifikatzen

du ad. g.g.er. Araztu. Moisesen legearen arabera purifikatua izateko.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper