Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

promenatu, promena, promenatzen

1 da ad. Paseatu (ibili). Merezi du bainuetxeko parke handian promenatzea.

2 du ad. Paseatu, norbait paseatzera atera.

promes

iz. Zerbait egingo dela aginduz ematen den hitza. Ik. agintzari. Zure promes handien epean zara. Jesu Kristoren promesak irits ditzagun. Mila gezur eta mila promes faltsu.

promes egin Hitzeman. Ik. promestu. Promes egiozu sekulako, hura laudatuko duzula. Zor guztia ordaintzeko promes egin dut.

promestu, promes/promestu, promesten

1 du ad. Promes egin. Ik. agindu2 4. Egizu promestu duzun guztia.

2 (Era burutua izenondo gisa). Lur promestua.

prometatu, prometa, prometatzen

du ad. Ipar. Zah. Promestu, agindu.

prometeotar

adj. Prometeo greziar mitologiako pertsonaiarena, pertsonaia hari edo haren jarrerak adierazten duenari dagokiona; gizakiaren alde egiten duena, gizakiaren ahalmenetan sinesten duena.

prometio

iz. Kim. Lantanidoen saileko elementu kimiko erradioaktiboa, sintesi bidez lortzen dena (Pm; zenbaki atomikoa, 61). Titanen indar miragarria ohoratzen da titanioan; Prometeok, berriz, prometio lantanidoan du bere oroigarria.

promotore

iz. Merkat. Eraikuntza-lanak antolatzen, finantzatzen eta sustatzen dituen pertsona edo enpresa. Ik. sustatzaile 2. Oposiziotik salatu dutenez, erabaki horrekin promotoreen eskuetan geratu da etxebizitzen banaketa.

promulgatu, promulga, promulgatzen

du ad. Zuz. (Lege bat edo kideko bat) argitaratu eta indarrean jarri. Erregimen frankistak hiru amnistia-lege promulgatu zituen.

promulgazio

iz. Zuz. Promulgatzea. Ediktu honen promulgazio egunean kopia asko inprimatu ziren, Estatu guztian bana zitezen.

pronostiko

iz. Iragarpena.

pronto

adb. Heg. Herr. Prest.

propaganda

iz. Jendartean egiten den ekintza antolatua, politika- edo gizarte-ideia jakin batzuetara herri iritzia bideratzeko; norbaiten edo zerbaiten merezimenduak, haren aldeko atxikimendua jasotzeko, goraipatzea. Alderdi politiko baten propaganda. Komunisten aurkako propaganda. Propaganda eta publizitatea. Hitzaldiak, aldizkariak, telebista eta gainerako propaganda bideak. Mila zorakeria, gezur, propaganda faltsu zabaldu daitezke lau haizeetara. Propaganda gaiak. Liburu berriaren alde propaganda egiten ari zen.

propano

iz. Kim. Hiru karbono atomo dituen hidrokarburo asea, gas sukoia, gas naturalaren osagaia dena (C3H8).

propedeutika

iz. Ikasketa sakonago edo aurreratuagoetarako prestatze ikasketak. Arrazoimen hutsaren kritika arrazoimen hutsaren sistemarako propedeutika edo sarbidea da.

propedeutiko

adj. Propedeutikarena, propedeutikari dagokiona. Esperantoa hizkuntza propedeutikoa da, hots, esperantoa ikasita, gero errazago ikasten da beste edozein hizkuntza.

propietate

iz. Tasuna, nolakotasuna.

propileo

1 iz. Arkit. Tenplu baten ataria edo sarrera.

2 iz. pl. Arkit. Tenplu edo eraikin berezi bateko sarrera zutabeduna. Atenasko akropoliko propileoak.

propina

iz. Heg. Beh. Eskupekoa (saria).

propio

1 adj. Norbaitena edo zerbaitena bakarrik dena, norbaiti edo zerbaiti bakarrik dagokiona. Bere on propioa.

2 adb. Berariaz. Propio egin. Kapitainarekin hitz egitera joanak ziren propio.

propoli

iz. Erleek, landareen erretxina listuarekin nahasiz, sortzen duten gai likatsua, erlauntzeko zuloak estaltzeko eta hura bakterio eta onddoetatik babesteko erabiltzen dutena. Egipton faraoien gorpuak momifikatzeko propolia erabiltzen zuten.

proportzio1

1 iz. Gauza baten zatien arteko edo zati baten eta osotasunaren arteko erlazioa edo egokitasuna. Garaieraren eta zabaleraren arteko proportzioa. Giza gorputzaren proportzioak. Ezpainak eta begiak izan ezik, gainerako guztiak proportzioan zituen: dena txiki eta estu, tamainan.

2 iz. Mat. Zatidura biren arteko berdintasuna. Proportzio zuzenak eta alderantzizkoak.

proportzio2

iz. Heg. Herr. Aukera, abagunea. Proportzio bat izan nuen erdi zahartu eta gero.

proportzional

adj. Proportzio bat duena, proportzio baten araberakoa dena; proportzioari dagokiona. Ik. proportziozko. Hauteskunde sistema proportzionalak alderdi txikiak zigortzen ditu. Fluxu horren lastertasuna distantziaren alderantziz proportzionala da: hurbil dauden gauzak bizkorrago mugitzen direla ematen du.

proportzionalki

adb. Modu proportzionalean, proportzionaltasunez. Zordunaren ondarea proportzionalki banatuko da haren hartzekodunen artean.

proportzionaltasun

iz. Proportzionala denaren nolakotasuna. Zigorraren proportzionaltasuna ezbaian jarriz.

proportziozko

adj. Proportzio bat duena, proportzio baten araberakoa dena. Ik. proportzional. Bazkideak kapital horren ondorioz dagokion proportziozko zatia ere jasoko du.

proposamen

iz. Proposatzea; proposatzen den gauza. Hona ene proposamena. Proposamen bat egin.

proposatu, proposa, proposatzen

du ad. Norbaiti zerbait azaldu edo adierazi, ongi baderitzo onar dezan. Hauxe da nik proposatzen dudana. Poe-ri omenaldi bat egin diezaiogun proposatu diot. Nik ez dut esan neronek proposatu berria dudan batasun bidea Eleizaldek orduan gogoan izan zezakeena denik.

proposatzaile

iz. Zerbait proposatzen duen pertsona. Hura izan zen biltzar honen proposatzaile eta bultzatzaile nagusia.

proposizio

1 iz. Log. Judizio baten adierazpena. Dedukzio teoriaren barruan, abiapuntu gisa hartzen den proposizio batetik (edo gehiagotatik) abiatuta, proposizio baten egiazkotasunera heltzeko bidea.

2 iz. Hizkl. Sintaxi autonomiarik gabeko perpausa.

proposizional

adj. Log., Hizkl. Proposizioarena, proposizioari dagokiona.

propultsio

iz. Fis. Bultzatuz higiaraztea. Ioi bidezko propultsio motorra.

prosa

1 iz. Hitz neurtuen inongo legerik betetzen ez duen esateko edo idazteko era. Prosaz idatzi. Prosa landua. Literatura-prosa. Prosa-hizkera biluzi, zehatz, zorrotz eta zalu bat. Eredutzat daukagu Orixe prosa gaietan. Prosa maisuak.

2 iz. Idazle, garai edo hizkuntza batek prosan erakusten duen molde berezia; molde horretan idatziriko lanen multzoa. Euskal prosa. Axularren prosa. Egungo prosa ez da hizkuntza batekoa eta batena, nazioartekoa baizik.

prosalari

iz. Prosazko obren idazlea. Badaiteke prosalarien behar gehiago izatea hizkuntza bati iraunarazteko.

prosazale

adj./iz. Prosaren zalea dena. Prosazalea agertzen zait niri Villasante, olerkarien kaltean, beharbada, inoiz edo behin.

proselitismo

iz. Proselitoak egiteko karra. Egiaren bat duela uste duen orok proselitismorako joera pixka bat izan ohi du.

proselito

1 iz. Sineste batera konbertitu berria den pertsona; ideologia, alderdi edo doktrina bati atxiki berria den pertsona. Barkamen Handiaren Eguneko ospakizunean, uretan sartzen ziren apaizak eta horrela bataiatzen zituzten proselitoak ere.

2 iz. Judaismora bihurtutako paganoa.

prosobrankio

iz. Zool. Molusku gasteropodoa, brankia bat edo bi izan ditzakeena eta operkulu batez hornitua den oina duena; (pl.) molusku horiek osatzen duten subklasea.

prosodia

iz. Hizkl. Hotsen luze-laburraren eta doinuaren alderdiak, batez ere neurtitzetan zerikusia duten aldetik; alderdi horiei dagozkien arauak. Prosodia-azterketak.

prospekzio

1 iz. Petrolioa, mea, gasa, ura eta kidekoak aurkitzeko lur azpian egiten den azterketa. Japonian petrolio prospekzioak egiteko baimena eman die enpresari.

2 iz. Aztarnategi arkeologiko bat aurkitzeko, leku jakin batean egiten den azterketa. Lanak egiten hasi baino lehen, nahitaezkoa dela prospekzio arkeologiko bat egitea.

3 iz. Une bateko datuetan oinarrituz, etorkizuneko aukerak iragartzea. Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabinetea. Lan merkatuaren prospekzioa.

prostata

iz. Ugaztun arretan, maskuriaren muturrean eta gernu bidearen inguruan kokaturik dagoen guruina, isurkari zurixka eta likatsua jariatzen duena. Prostatako minbizia.

prostituitu, prostitui, prostituitzen

da/du ad. Norbaitek, diru truke, bere gorputza sexu harremanetara eman; norbaiti, diru truke, bere gorputza sexu harremanetara emanarazi. Emagalduen gisa prostituitzen ziren. Prest hago heure burua prostituitzen jarraitzeko janari eta bizitokiaren truke?

prostituta

iz. Diru truke sexu harremanetara ematen den emakumea. Ik. puta; emagaldu. Telefonoa hartu eta egunkariko prostituta haietako bati hots egin zion.

prostituzio

iz. Diru truke norbaitek bere gorputza sexu harremanetara ematea. Prostituziotik bizi diren pertsonak.

protagonismo

iz. Rol nagusia; jarduera jakin batean, nabarmen agertzeko joera. Liburu berriek protagonismo handia hartu dute Azokan.

protagonista

1 iz. Antzerki lan, literatura-obra, film edo kidekoren bateko pertsonaia nagusia. Poema horretan jendea, "masak" dira egiazko protagonista, ez izaki bakun batzuk. Filmeko bi protagonistak.

2 iz. Edozein gertaeratan, zeregin edo parte hartze garrantzitsuena duen pertsona edo gauza. Nire bizitzaren protagonista izan nahi dudala.

protaktinio

iz. Kim. Aktinidoen saileko metal erradioaktibo zilarkara (Pa; zenbaki atomikoa, 91). Protaktinioa uranio mea guztietan aurkitzen da.

protalo

iz. Bot. Pteridofitoen eta gimnospermoen gametofitoa, espora batetik sortua dena.

protasi

iz. Hizkl. Baldintza-perpausetan, baldintza adierazten den zatia. Lehenbiziko zatiari, baldintza jartzen duenari alegia, protasia deitzen zaio, eta baldintzaren ondorioari apodosia; protasiak eta apodosiak bestelako hurrenkera ere izan dezakete.

proteina

iz. Aminoazidoz osaturiko gai nitrogenoduna, pisu molekular altukoa eta zelula bizien oinarrizko osagaia dena. Jende gehienak uste du proteina iturri bakarrak haragia eta arraina direla.

protekzionismo

iz. Ekon. Ekonomia-doktrina, nazio ekoizpena babesteko, atzerriko konkurrentziaren aurka neurriak hartzen dituena; doktrina horretan oinarritzen den ekonomia-sistema. G-20 taldeko buruek helburu zehatza dute: krisitik ateratzeko neurriak adostea, baina protekzionismoa oinarri hartu gabe.

protekzionista

adj. Ekon. Protekzionismoarena, protekzionismoari dagokiona; protekzionismoaren aldekoa. AEBko presidenteak neurri protekzionistak bultzatu nahi ditu ekonomia suspertzeko plan berrian; "buy american" ('erosi amerikarra') du izena neurri horiek biltzen dituen planak. Diskurtso protekzionista eta xenofoboak.

proterozoiko

1 adj./iz. (Izena denean, P larriz). Geol. Kanbriarraurrea banatzen den eonez mintzatuz, duela 2.500 milioi urte ingurutik duela 543 milioi urte inguru arteko garaia hartzen duena. Eon proterozoikoa. Proterozoikoaren hasierara joanez gero, ez zenuke Lurreko geroko biziaren aztarna handirik aurkituko.

2 adj. Geol. Proterozoikokoa, Proterozoikoari dagokiona. Lurralde arkearrek proterozoikoek baino ezegonkortasun eta mugikortasun handiagoa erakusten dute lurrazalean.

protesi

1 iz. Galdu edo hondatu den gorputz atal bat ordezkatzen duen pieza edo tresna. Orduan, protesi bat jarri eta gauza izaten dira lanerako.

2 iz. Hizkl. Hitz baten hasieran, hots bat, bereziki bokal bat, gehitzea. m- protesiarekin agertzen zaizkigu hitz bikoitz asko: aiko-maiko, aitzaki-maitzaki.

protesta

iz. Heg. Adostasun ezaren edo arbuioaren adierazpena. Protesta eta zalaparta askoren ondoren, bere gelara joan zen azkenean. Hiru lagun hil dira presidentearen aurkako protestan.

protesta egin Heg. Protestatu. Semeak protesta egin zuen eta zutitu egin zen.

protestaka

adb. Protesta egiten, protesta eginez. Protestaka eta marmarka hasiko ginen gu orduan, klasera itzultzeko nagiz. Txistuka eta protestaka, proiektua bertan behera uzteko eskatu zieten agintariei.

protestante

1 iz. Luteroren edo kideko eraberritzaileen doktrinaren bati jarraitzen dion kristaua, aita santuaren aginpidea arbuiatzen duena. Ik. kalbinista; higanot. Katolikoak eta protestanteak. Protestanteen sinestea. Ingalaterran protestante egin ziren apezpikuak.

2 adj. Protestantismoari dagokiona. Eliza protestante batean.

3 adj. Protestantismoari atxikia. Apaiz protestantea.

protestantismo

1 iz. XVI. mendean sortu zen erlijiozko mugimendu eraberritzailea, Eliza katolikotik bereizi zena; mugimendu horren doktrina; eliza protestanteen multzoa. Protestantismoa gure artean errotu izan balitz. Badauka batasunik protestantismoak?

2 iz. Herri edo lurralde bateko protestanteen multzoa. Euskal protestantismoa zer izan zen.

protestari

iz. Protesta egiten duen pertsona, bereziki agintariren baten edo aginpideren baten aurkako protestan parte hartzen duen pertsona. Protestariek gobernuburuari eskainitako ongietorri ekitaldia oztopatu zuten, segurtasun indarrek udaletxeko aretotik kanporatu zituzten arte.

protestatu, protesta/protestatu, protestatzen

du ad. Arbuioa edo adostasun eza adierazi; zerbaiten aurkako jarrera erakutsi. Ik. protesta egin. Gehiegizko zergen aurka protestatzeko. Elizaren izenean protestatzen dut, Jainkoaren ministro bat lapur bat balitz bezala tratatzen duzuelako.

protetiko

adj. Hizkl. Hotsez mintzatuz, hitzaren hasieran gehitzen dena. Bokal protetikoak.

protisto

iz. Zool. Izaki eukarioto zelulabakarra; (pl.) izaki horiek osatzen duten erreinua.

protohistoria

iz. Historiaurrearen eta historiaren arteko trantsizio aldia, ahozko tradizioetatik jasotako argibideak dituena. Veleiako herria euskal protohistoriako handiena izan zela jakinarazi zuen aztarnategiko ikertzaile taldeak, Burdin Aroko benetako hiriburua izan zela.

protoi

iz. Neutroiekin batera atomoen nukleoa osatzen duten partikula positiboetako bakoitza. Atomo nukleoaren protoi kopuruak zehazten du gai baten atomo zenbakia.

protokolo

1 iz. Zeremonietan begiratu behar diren arauen multzoa. Japoniako Inperioko protokolo zaharrak agindu bezala, enperadoreagana "durduzaz eta dardaraz" zuzendu behar zuten mendeko guztiek.

2 iz. Medikuntzan, zientzietan eta kidekoetan, saiakera bat gauzatzeko jarraibideak. Protokolo bat idatzi zuten denen artean, gaitza agertzen den lekuetan berehala indarrean jartzeko.

3 iz. Nazioarteko biltzar baten erabakien agiria edo agiri multzoa. Kyotoko Protokoloa 1997an izenpetu zen Kyoton, gas toxikoen igorpena murrizteko.

4 iz. Notarioak gordetzen dituen jatorrizko agiri eta eskrituren multzo ordenatua.

protoplasma

iz. Zelularen zati bizia, zitoplasmak eta nukleoak osatua.

prototipo

iz. Zerbaiten, bereziki makina, tresna edo ibilgailu baten, lehendabiziko alea, hura bezalako gehiago egiteko eredutzat erabiltzen dena. Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaile talde batek giltzurrun artifizial baten prototipoa aurkeztu berri du. Hamar prototipotik gora egin zituzten aulkia merkaturatu baino lehen.

protozoo

iz. Animalia zelulabakarra.

proxeneta

iz. Beste pertsona baten prostituzio lanetik etekin ekonomikoa ateratzen duen pertsona. Nazioarteko proxeneta-sare bat desegin dute Bartzelonan.

prozedura1

1 iz. Ondorio batera heltzeko metodoa. Eboluzioak prozedura bat, era bat, modu bat adierazten du.

2 iz. Lege arazoetan aritzeko moduen eta bete beharreko administrazio urratsen multzoa. Inkisizioaren prozedurak gorrotatzen ditugunok ere haren ardura eta zehaztasunari eskerrak eman beharrean gara oraingo honetan.

prozedura2

iz. Ipar. Isuna.

prozesadore

1 iz. Inform. Prozesu logikoak egiten diren atal elektronikoa. Mikrofonoaren txipa eta prozesadorea.

2 iz. Inform. Programa informatikoa, ordenagailuan sartu den informazioa prozesatzen duena. Testu prozesadoreak.

prozesaketa

iz. Inform. Prozesatzea. Ik. prozesamendu. Datu prozesaketa.

prozesamendu

iz. Inform. Prozesatzea. Ik. prozesaketa. Iraultza teknologiko horrekin datuen prozesamendua hobetu nahi dugu.

prozesatu, prozesa, prozesatzen

1 du ad. Inform. Datu multzo bati operazio multzo jakin bat igaroarazi. Ordenagailuek prozesatzen duten informazio guztia lengoaia bitarrera itzuli behar da.

2 du ad. Gai bat eraldatze prozesu batetik igaroarazi.

prozesio

iz. Erlijiozko ibilaldia, pertsona multzo batek abestuz edo otoiztuz egiten duena. Prozesio bat egin. Prozesioan joan, irten. Prozesioan eraman zuten Ama Birjinaren irudia.

prozesu

iz. Gertakari konplexu baten faseen multzoa. Biologia-prozesuak. Garapen prozesua. Handitze prozesuetan.

psi

iz. Alfabeto grekoko hogeita hirugarren letra (ψ, Ψ).

psike

iz. Giza gogoaren prozesu kontziente eta inkontzienteen multzoa. Jung-ek psikearen egitura eta ametsak sakon aztertu zituen.

psikiatra

iz. Psikiatrian aditua den sendagilea.

psikiatria

iz. Med. Medikuntzaren adarra, buru eritasunak aztertzen eta artatzen dituena. Psikiatria-ospitalea.

psikiatriko

1 adj. Psikiatriarena, psikiatriari dagokiona. Tratamendu psikiatrikoa. Askotan, arazo psikiatrikoa bera izaten da gizentasunaren arrazoia.

2 adj./iz. Klinikez eta kidekoez mintzatuz, eritasun psikikoak dituzten pertsonak artatzen dituena. Alpeetako klinika psikiatriko batean sartu zuten. Erietxe psikiatrikoa. Beldurrezko nobela, psikiatriko batean girotua.

psikiko

adj. Buruko jarduerari, kontzientzia-egoerei dagokiena. Gure gizarteak baztertu egiten ditu eri psikikoak. Oreka psikikoaren haustura larri eta bat-batekoa.

psikoanalisi

iz. Gogo prozesuak aztertzeko, eta buru eta gogo nahasmenduak tratatzeko metodoa, gogoaren alderdi sakonena azaleratzean eta ikertzean datzana. Psikoanalisi metodoak.

psikoanalista

iz. Psikoanalisian aditua; psikoanalisi metodoak erabiltzen dituen medikua.

psikoanalitiko

adj. Psikoanalisiarena, psikoanalisiari dagokiona. Freuden teoria psikoanalitikoa. Metodo psikoanalitikoak.

psikodeliko

1 adj. Gaiez mintzatuz, sentitzeko ahalmena indartzen eta haluzinazioak eragiten dituena. Droga psikodelikoak.

2 adj. Gai psikodelikoek sortzen dituzten irudi eta haluzinazioak gogorarazten edo iradokitzen dituena. 60ko rock psikodelikoa. 23:00etan Madrilgo Cycle talde psikodelikoaren txanda izango da. Dekorazio psikodelikoa.

3 adj. Egoera psikikoez mintzatuz, gai psikodelikoek eragindakoa.

psikolinguista

iz. Psikolinguistikan aditua.

psikolinguistika

iz. Hizkuntzaren alderdi psikologikoen azterketa. Psikolinguistika-ikerketak.

psikologia

1 iz. Gogoari eta pentsamenari dagozkien gertakarien azterketa, metodo zientifikoak baliatuz egiten dena. Psikologia esperimentala. Psikologia-egoerak. Psikologia-testak. || Psikologian lizentziaduna.

2 iz. Pertsona baten edo herri baten pentsatzeko edo jokatzeko era. Ik. pentsamolde. Frantsesen psikologia.

psikologiko

adj. Psikologiarena, psikologiari dagokiona. Test psikologikoa: psikologia testa. Arazo psikologikoak ditu.

psikologo

iz. Psikologian aditua. Eskolako psikologoa.

psikomotor

adj. Psikomotrizitatearena, psikomotrizitateari dagokiona. Hizketan ikasteko prozesua, gehienetan, garapen psikomotorrarekin lotua dago. Terapia psikomotorra.

psikomotrizitate

iz. Jarduera psikikoen eta gorputz mugimenduen arteko lotura eta harremana. Hasieran, ukimena, entzumena eta ikusmena lantzea da egokiena; behin sei hilabetetik aurrera, psikomotrizitatea lantzea komeni da. Psikomotrizitate ariketak.

psikopata

iz. Eri psikikoa, gizartearen aurkako joera eta erantzukizun moralik eza ezaugarri dituena. Telebistako hilketak, gerrak eta triskantzak psikopata baten lasaitasunaz ikusten ditugu etxean.

psikopedagogia

iz. Pedagogiaren psikologia-alderdien azterketa.

psikopedagogiko

adj. Psikopedagogiarena, psikopedagogiari dagokiona. Aniztasun horrek eztabaida psikopedagogikoa bultzatzen du ikastetxean. Laguntza psikopedagogikoa.

psikopedagogo

iz. Psikopedagogian aditua.

psikosi

1 iz. Buru eritasuna; bereziki, gizakiaren nortasunean eta errealitatearekiko harremanetan aldaketa larriak eragiten dituena.

2 iz. Espiritua asaldatzen duen ideia finkoa. Gerra psikosia.

psikosomatiko

adj. Gogoari eta gorputzari dagokiena; bereziki, eritasunez mintzatuz, jatorri psikikoa duena. Gaixotasun psikosomatikoak.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper