Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

s

1 Ik. ese.

2 segundo-ren nazioarteko sinboloa.

3 (Letra larriz). siemens-en nazioarteko sinboloa.

sabai

1 iz. Gela, eraikuntza edo barne batean, goialdearen barrualdea. Sabaiko argiontziak. Sabaitik zintzilik.

2 iz. Ukuiluaren gaineko lastategi edo belartegia. Ik. mandio. Sabaiko lasto gainean etzanda. Sabaian lo egiten.

3 iz. Ahosabaia. Arraina jaten ari zela, hezur bat kokatu zitzaion sabaian.

sabai leiho, sabai-leiho Sabaian edo teilatuan irekitzen den leihoa. Ik. argi-zulo.

sabai zulo, sabai-zulo Sabaiko tranpa.

sabaiaurreko

adj./iz. Hizkl. Ahotsez mintzatuz, mihi punta edo gaina ahosabai gogorraren aurrealdera hurbilduz ebakitzen dena. Sudurkari sabaiaurrekoak. Sabaiaurrekoak eta horzkariak.

sabaikari

adj./iz. Hizkl. Ahotsez mintzatuz, mihia ahosabai gogorrera hurbilduz ebakitzen dena. Ik. busti2 2; palatal. Kontsonante sabaikariak. Sabaikarien idazkera euskaraz.

sabana

iz. Tropikoko eta Tropiko inguruko ordoki lehor eta zabala, belar handiak eta zuhaitz edo zuhaixka bakanak dituena. Iruditzen zitzaidan atsegin izango zuela Afrikako sabanan denboraldi bat egitea.

sabatiko

1 adj. Urteez mintzatuz, bereziki irakaskuntzan, atsedenerako edo ohiko eginkizunez bestelakoak egiteko hartzen dena. 1977an urte sabatikoa hartu zuen bere kontura ikertzeko.

2 adj. Urteez mintzatuz, juduek lurra atseden hartzen utzi behar zutena, sei urtean behin gertatzen zena.

sabel

1 iz. Sabelaldea janarien digestio lekutzat hartua, urdailaren eta hesteen egoitza. Ik. tripa. Sabel betea, janariz eta edariz gainez egina. Hau esan eta joan zen bere gaztarekin; belea gelditu zen sabel hutsarekin. Eta sabela berotzeko katilu bete ardo. Sabelak jaten ez badu, zangoak flakatuko dira. Sabela kurrinkaz ari zait. Sabeleko mina. Ardura gehiago ematen digu sabelak arimako gauzek baino. Ez du belarririk sabel goseak. Hiru egunez balearen sabelean egon zena. Gure sabelak, gure jabeak (esr. zah.).

2 iz. Emeengan, sabelaldea, haurrak edo umeak egiteko tokitzat hartua. Zure sabeleko fruitua. Zorionekoa zu sortu zinen sabela. Hemen gazteria amaren sabeletik dator ikasia.

3 iz. Giza enborraren aurrealdearen beheko zatia, bularretik beherakoa. Ik. tripa; abdomen. Eskua sabel gainean ipinirik. Sabelaren gainean herrestan. Sabela ireki zioten. Handia zuen sabela. || Abereengan, kideko zatia. Ardiak, muturra bat bestearen sabel azpira zeudela. Abere sabel-eroriak.

4 iz. Zerbaiten zati barne-hutsa edo hantua. Pegarraren sabela. Sabel handiko gitarra moduko bat. Itsasontzien sabela. Hormari sabela egin zaio (Ik. sabeldu).

5 iz. (Hedaduraz). Lurrak bere sabelean ezkutaturik dauzkan urre, zilar eta ondasun guztiak.

sabel poltsa, sabel-poltsa Martsupioa.

sabel sabai, sabel-sabai Diafragma.

sabelalde

iz. Abdomena.

sabelaldi

iz. Erditze berean munduratzen diren umeen edo haurren multzoa. Ik. umealdi. Bikiak eta sabelaldi batekoak ziren Jakob eta Esau. Bi txakur gazte, ama batenak eta sabelaldi batekoak.

sabelandi

adj. Sabela handia edo irtena duena. Ik. tripaundi. Gizon txiki, potxolo, sabelandi bat. Ibaian, ontzi zuri sabelandi bat, bi mastakoa.

sabeldarraio

1 iz. g.er. Sabelkoikeria.

2 adj. g.er. Sabelkoia.

sabeldarraiotasun

iz. g.er. Sabelkoikeria.

sabeldu, sabel/sabeldu, sabeltzen

da/du ad. Horma edo kidekoez mintzatuz, sabela egin. Ik. bulartu. Horma sabeldu da. Sabaia eroria, paretak sabelduak.

sabeleratu, sabelera, sabeleratzen

du ad. Sabelera eraman, jan. Gauza berorik egun osoetan sabeleratu ezinda.

sabeleri

iz. Ardien eta ahuntzen beherakoa.

sabelkeria

iz. Neurri gabe jaten duenaren bizioa. Ez bitez nagitu zuen bihotzak sabelkerian eta mozkorkerian.

sabelki

iz. Sabeleko okela. Ik. tripaki. Sabelki eta barrukiak.

sabelkide

1 adj. Ama berekoa.

2 adj. Sabelaldi berekoa. Arreba sabelkide Denuxi-ri. Etxean ditut bi senide, biak ene sabelkide.

sabelkoi

adj. Jan-edanean neurririk ez duena. Ik. tripazain; tripontzi. Gizon sabelkoi eta ardozalea.

sabelkoikeria

iz. Sabelkeria.

sabelmin

iz. Sabeleko mina. Idiaren sabelminak kentzeko.

sabeloi

iz. Haur txikiek buruan izaten duten zahi gogorra.

sabelpe

1 iz. (Leku atzizkiekin, singularrean). Sabel azpia. Zoritxarreko erorikoa izan zuen, eta, ondorioz, heste guztiak atera zitzaizkion sabelpetik.

2 iz. Sabelaren azpiko edo beheko aldea, pubertaroan ilez estaltzen dena. Ik. pubis. Pubertarora iristearekin batera, zenbait aldaketa izango zituzten gure gorputzek, hala nola ileak haztea aurpegian, besapeetan edo sabelpean...

sabeltara

iz. Ipar. g.er. Sabelaldia.

sabelzuri

adj. g.er. Itxuratia.

sabi1

1 iz. Hosto eta ale irintsu jateko onak ematen dituen landarea, batzuetan apaingarri gisa ere erabiltzen dena (Amaranthus sp.).

2 iz. Landare horren lorea.

3 iz. Mulkoetan bilduriko ale biribil txiki eta irintsuak ematen dituen labore modukoa (Chenopodium sp.).

sabi2

iz. g.er. Landare sortu berria.

sabinar

1 adj. Sabinakoa, Sabinari dagokiona.

2 iz. Sabinako herritarra.

sabindar

adj./iz. Sabino Aranaren jarraitzailea. Euskal idazle sabindarren multzoa.

sable1

iz. Arma zuria, ezpataren antzekoa, zertxobait makotua eta, gehienetan, aho-bakarra. Sable ukaldia.

sable2

iz. Ipar. Zah. Hondarra, harea.

sabotaje

iz. Gizarte- edo politika-liskarretan, helburu bat lortzeko presio bide gisa berariaz eragiten den kaltea.

sabotatu, sabota, sabotatzen

du ad. Instalazio, zerbitzu, produktu edo kideko bati berariaz kalte egin, gizarte- edo politika-liskarretako presio bide gisa. Enpresa sabotatu nahi zenuela uste genuen.

sabuka

iz. g.er. Intsusa.

saburdin

iz. Hondo hareatsuetan bizi den arraina, aurreko bizkar hegalean ezten pozoitsua duena (Trachinus vipera).

sadiko

1 adj./iz. Besteei sufriaraziz edo besteak sufritzen ikusiz, atsegina, bereziki sexu atsegina, hartzen duena; gaiztoa, ankerra. Agure sadiko batek hila.

2 adj. Sadikoari dagokiona. Joera sadikoak. Atsegin sadikoa.

sadismo

iz. Besteei sufriaraztean, atsegina, eta, bereziki, sexu-atsegina, hartzen duenaren jokaera. Sadismoa eta masokismoa.

sadomasokismo

iz. Besteei edo bere buruari sufriaraztean, atsegina, eta bereziki sexu-atsegina, hartzen duenaren jokaera. Gizon horrek badu iluntasunik, tartean sadomasokismorako zaletasuna.

sadomasokista

1 adj./iz. Besteei edo bere buruari sufriaraztean, atsegina, eta bereziki sexu-atsegina, hartzen duena.

2 adj. Sadomasokismoarena, sadomasokismoari dagokiona. Haren bideo bat eman dute argitara, orgia sadomasokista bati buruzkoa. Harreman sadomasokista.

saduzear

adj./iz. Antzinako juduen artean, arimaren hilezkortasuna eta gorputzaren piztuera ukatzen zutenen taldekoa. Fariseuen eta saduzearren irakatsiak.

safari

1 iz. Afrikan, basapiztia larriak ehizatzeko egiten den espedizioa. Etxalde batean abereak zaintzen zituzten, eta Afrikako sabanan safarietan aritzen ziren.

2 iz. Batez ere Afrikako parke eta erreserba naturaletan basapiztiak ikusteko eta argazkiak ateratzeko egiten den espedizioa. Naturari begira gozatzen ez badugu, ez da zentzuzkoa safari bat aukeratzea: goizaldeko ordu txikietan jaiki beharko dugu maiz, lehoiak ikustera joateko.

safiko

adj. Lesbikoa. Ipuinak harreman safiko bat kontatzen zuela iruditu zitzaidan, baina ez nengoen seguru.

sagailo

1 iz. Itsaskia, itsaso nahasia. Itsasoan sagailo handia dago.

2 (Predikatu-osagarri gisa). Itsasoa sagailo da, ezin atzeman dezakegu arrainik.

sagar

1 iz. Sagarrondoaren fruitua, biribila, mami sendoa eta urtsua duena. Bi sagar. Hiru sagar ale. Bost kilo sagar. Sagar gezak, garratzak, mikatzak. Sagarrik gorriena baino gorriagoa. Sagar umo eta gaztaina gozoak. Errezil sagarra, San Joan sagarra. Errege sagarrak konpotan. Sagar gordinak. Sagar errea eta ardo gorria.

2 iz. Sagarrondoa. Loretan da gure sagarra.

sagar arbola, sagar-arbola Sagarrondoa. Inguruan ba omen zituen bost edo sei sagar arbola.

sagar landare, sagar-landare Sagarrondo landare gazte eta txikia, birlandatzeko egokia dena.

sagara

iz. Erl. Mezaren erdia, apaizak ogia eta ardoa Jesu Kristoren gorputz eta odol bihurtzen dituen eta altxatzen dituen unea. Sagarako denboran. Mezaren hasieratik Sagararaino. Sagara ondoan.

sagarapen

iz. Erl. Sagaratzea.

sagaratu, sagara/sagaratu, sagaratzen

1 du ad. Erl. Apaizak mezatan ogia eta ardoa Jesu Kristoren gorputz eta odol bihurtzen dituzten hitzak esan.

2 du ad. Norbait edo zerbait sakratu egin edo sakratu dela adierazi. Jaunaren etxea garbitu eta berriro sagaratu zuten. Sagaratua ez den elizan. Jainkoak bere herriaren erregetzat sagaratu zaitu olio honen gantzuduraz.

sagaratze

1 iz. Erl. Apaizak mezatan ogia eta ardoa Jesu Kristoren gorputz eta odol bihurtzen dituzten hitzak esatea. Ik. sagara. Ogiaren eta ardoaren sagaratzea.

2 iz. Norbait edo zerbait sakratu egitea edo sakratu dela adieraztea. Elizaren sagaratze jaia.

sagardi

iz. Sagastia. Mahasti, sagardi eta landak ere on dute ongailu hori.

sagardo

iz. Sagarren zukua hartzituz egiten den edari alkoholduna. Bi pitxer sagardo. Sagardoa egin. Sagardo motela (Ik. pitar). Sagardo-saltzaileak. Sagardo tratulariek nahi duten prezioa jartzeko. Bisigua sagardoarekin jan afaltzen.

sagardogile

iz. Sagardoa egiten duen pertsona. Gipuzkoako sagardogileen elkartea.

sagardogintza

iz. Sagardoa egitea; sagardogilearen jarduera edo lanbidea. Hirugarren eta laugarren belaunaldia ari dira orain sagardogintzan.

sagardotegi

iz. Sagardoa egiten, saltzen eta edaten den etxea. Inurritzako sagardotegi batean bazkaldu ondoren.

sagardozale

adj. Sagardoaren oso zalea dena. Umore handiko gizona omen zen, gaztetan behintzat, eta sagardozale amorratua.

sagarmin

iz. Sagarrondo txertatu gabea. Ik. makatz.

sagarroi

iz. Ipar. eta Naf. Kirikinoa. Ik. triku. Adin bateko gizona, ile eta bizar-gorrasta, sagarroiaren biloak bezain zail.

sagarrondo

iz. Arrosaren familiako zuhaitza, ez oso handia, lore zuri-arrosak dituena eta fruitutzat sagarrak ematen dituena (Malus sylvestris). Sagarrondo baten gerizpean hizketan. Uste genuen Gipuzkoa sagarrondoz landatua zela guztia. Sagarrondoak lorez zurituak.

sagartxori

iz. g.er. Amilotxa.

sagartze

iz. Sagarrondoa.

sagasti

iz. Sagarrondoz landaturiko saila. Ik. sagardi. Sagasti ederrak eta handiak zituen. Sagasti jabeak.

sagitario

1 iz. (S larriz). Zodiakoko konstelazioa. Ik. sagittarius 1. Uztai antzeko izar-gerrikoa ageri baita hamabi izar mordorekin: Aharia, Zezena, Bikiak, Karramarroa, Lehoia, Birjina, Balantza, Eskorpioia, Sagitarioa, Kaprikornioa, Akuarioa eta Arrainak; han ikusten nuen guztia batean.

2 iz. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako bederatzigarrena, eguzkia Sagittarius konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (azaroaren 22tik abenduaren 22 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. sagittarius 2.

sagittarius

1 iz. (S larriz). Astron. Zodiakoko konstelazioa. Ik. sagitario 1. Sagittarius konstelazioa.

2 iz. Astron., Astrol. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako bederatzigarrena, eguzkia Sagittarius konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (azaroaren 22tik abenduaren 22 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. sagitario 2.

3 iz. Astrol. Aldi horretan jaiotako pertsona. Sagittarius: saiatu barkatzen zeure buruari, bizitzan egindako akatsengatik.

sagrario

iz. Heg. Katolikoen elizetan, ostia santua gordetzen den tabernakulua, horman, zutabe baten gainean edo aldare gainean egon ohi dena. Aldare nagusiaren parean sagrarioko kandela-argia ñirñirka ari zen.

sagu

1 iz. Ugaztun karraskaria, arratoiaren antzekoa, hura baino txikiagoa. Katua saguarekin bezala jostatzen. Aipatzea kasik bitxi zitekeen gauza batetik egiten zuen mendi bat, sagutik otsoa, eulitik arranoa. Sagu habiak. Sagu zuloan sartu zen. Sagu txakurra.

2 iz. Inform. Ordenagailuari hainbat agindu emateko erabiltzen den gailu biribil antzekoa. Pantaila uki daiteke, saguarekin klik egin ordez.

sagu-arte Sagutegia.

sagu belar, sagu-belar Errabia-belarra.

saguntoar

1 adj. Saguntokoa, Saguntori dagokiona.

2 iz. Saguntoko herritarra.

sagutegi

iz. Saguak harrapatzeko artea edo tresna. Ik. sagu-arte. Sagutegian sagu bat harrapatuta zegoela ikusi zuen.

sagutxo

iz. Adkor. Sagua. Sagutxoek lurpean egiten dituzte habiak. Atea zabal-zabalik aurkitu nuen; sagutxo bat uxatzeko adinbat hots ez.

saguzar

iz. Chiroptera ordenako ugaztun hegalari gautarra, mintzezko hegoak dituena. Gautxoriak eta saguzarrak. Saguzar intsektujaleak.

saharar

1 adj. Saharakoa, Saharari dagokiona. Saharar agintariak.

2 iz. Saharako herritarra.

sahaski

iz. Sahatsaren zura.

sahasti

iz. Sahatsak dauden tokia; sahats basoa.

sahats

iz. Salix generoko zenbait zuhaitz edo zuhaixkaren izen arrunta. Ik. zume. Sahatsa da Euskal Herrian lehen loratzen den landarea. Sahats hostoaren antzeko azkon muturra.

sahatsuri

iz. Ipar. Satitsua.

sahets

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, sahets-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. saihets].

sai

1 iz. Hegazti harraparia, handia, mokoa kakoduna eta burua eta lepoa soilak dituena, batez ere abere hilak jaten dituena (Gyps fulvus). Ik. putre. Saiak eta miruak, okela ustela non, beti igarri. Sai erpeak.

2 iz. Irud. Industriako arranoak, bankuetako saiak.

saiakera

1 iz. Saiatzea, saioa.

2 iz. Gai jakin bati buruzko gogoetak biltzen dituen hitz lauzko idazlana, gehienetan ez oso luzea. Filosofia-saiakera. Euskal eleberrigintzari buruzko saiakera. Saiakera saria. Saiakera idazlea.

saiaketa

iz. Saiatzea. Ik. ahalegin. Ez du saiaketa luzeetan aritu beharrik izan.

saiakuntza

iz. Saioa, esperimentua. Argiaren abiadura neurtzeko saiakuntza.

saialdi

iz. Norbait zerbait lortzen saiatzen den aldia; saioa. Gauza guztiak utzi artean Jesusen eskuetan, ez duzu izango atsegin osorik; ez da hori lehenbiziko eta bigarren saialdian egin ohi den gauza, baina egin daitekeena da.

saiarazi, saiaraz, saiarazten

du ad. Saiatzera behartu.

saiarre

iz. Saia.

saiatu, saia, saiatzen

1 da ad. Ahalegindu, saioa egin. (Dagokion osagarriak -n atzizkia hartzen du batez ere). Bestela adierazten saiatuko naiz. Bide honetatik ez ote da inor saiatu? Ez da deus lortzen saiatu gabe. Ez zen gehiegi saiatu. Hobe genukeela indarrak neurtzen saiatu, borrokan hasi baino lehen. Euskara arlo horretan gutxi saiatua dugulako. Eginahalean saiatu zen bereizketa egiten. Ardia artzainarekin dagoenean, otsoa ez da saiatzen hari ezer egitera.

2 du ad. Saiakuntza egin. Hobekuntza tekniko batzuk ere saiatu nituen. Etxeko logelan askotan saiatu nuena egin nuen.

3 du ad. Soineko bat jantzi, batez ere behin-behinekoz josia dagoenean, gorputzari egokitzen zaion ikusteko. Ik. probatu 3. Dendan zortzi alkandora saiatu zituen, baina denak txiki zituen.

4 (Era burutua izenondo gisa). Asko saiatzen eta ahalegintzen dena. Ikasle saiatua. Langile saiatua. Mutil zintzo eta saiatu horietakoa zen. Irakasle saiatuagoak zituztelako.

saiatze

iz. Ahalegintzea, saioa egitea. Gogoratzen saiatzen naiz, eta bere aurpegiaz zehatz oroitzen ez naizela ohartzen naiz saiatze berean.

saieta

iz. Gezia, dardoa.

saietera

iz. Leiho meharra; saietak jaurtitzeko leihoa. Ukuiluko saietera. Saietera estu batetik egunaz sartzen zitzaion argiantzak, leku hura zein izugarria zen ikusteko baizik ez zion balio. Presondegiko saietera zuloan.

saihera

iz. Ipar. g.er. Taldea. Haur saihera guztia hasiko zen oihuz.

saihesbide

iz. Hirigunea saihesten duen bidea. Luizi handia gertatu zen N-1 errepidearen eta A-8 autobidearen lotunean, Donostiako saihesbideko sarreran.

saiheska

adb. Aurrez aurrekoa ez den norabidean edo egoeran; saihetsetik. Ik. zeharka. Zezena saiheska etorri zitzaion. Ontziak saiheska elkarri hurbiltzen. Ukaldiak gainetik, azpitik, saiheska, zuzenean ala zeharka. Baina zuzen bedi pixka bat, saiheska doala dirudi eta.

saiheski

iz. Saihetseko okela. Saiheski babarrunetan egosia baino nahiago omen dute hori. Txerri saiheskia.

saiheste

iz. saihestu aditzari dagokion ekintza.

saihestu, saihets/saihestu, saihesten

1 da ad. Bidetik atera, baztertu. Bidean, saihestu zen Judas abisu ematera juduei non zen Jesus. Beste euskalkikoetatik gutxien saihesten diren formak hautatuz.

2 du ad. Kaltegarria, zaila, desatsegina edo arriskutsua den zerbaiti buru ez egiteko, hari itzurtzeko edo hura alboratzeko eran aritu. Traba eta debekuak saihesteko. Kolpea saihestu. Ezin saihestuzko borroka.

saihets

1 iz. Gizakien edo abereen enborraren albo bakoitza. Tiroa ezkerreko saihetsetik bihotzeraino sartu zitzaion. Buztanaz saihetsak ditu jotzen. Saihetseko lantza kolpea.

2 iz. Alboa, aldamena. Jesusen bi saihetsetan gurutziltzatu zituzten bi ohoinak. Etxe saihetsean, mahats mulkoz betea den aihena. Barnea oro, goia, behea eta saihetsak, marmolez estalia da. Munduari lau saihetsetatik su emanik. Noraino betetzen diren lege horiek beste kontua genuke eta nahiago nuke lintzura irristakor horren saihetsetik pasatu. || Hizkuntzalaria naiz, eta literaturaren saihetsetik gehienez ere ibili den hizkuntzalaria.

3 iz. Saihets hezurra. Makilaka, saihetsak hautsi dizkiote.

saihets hezur, saihets-hezur Ornodunetan, bizkarrezurretik bularrezurrera bitarteko hezur zapal eta kurbatuetako bakoitza. Lo honetan zetzala, Jainkoak saihets hezur bat atera zion.

saihetsalde

iz. Saihetsa, alboa. Asto bat, bizkarra eta saihetsaldeak haragi bizitan zituena. Elizaren atzealdean eta saihetsaldean lerro-lerro jarri zituzten gereziondoak.

saihetsezin

adj. Ezin saihestuzkoa. Horrenbeste gizon elkartzen direnean, saihetsezinak dira nahasketak eta liskarrak.

sail

1 iz. Lurzatia edo lur eremua; bereziki, ereiteko edo zerbait landatzeko egokitu eta prestatzen den lurzati mugatua. Ik. alor. Arto sail ederrak. Badira mendi sail handiak ezeren etekinik gabe dauzkaten herriak. Sagarrondoz landaturiko bi sail.

2 iz. Zernahi giza jardun banatzen den zati bakoitza. Ik. arlo 3. Nabarmenegiak dira hizkuntzaren sail honetan hobe beharrez egin diren hutsak. Euskaldun batek letra sailean inoiz burutu duen egitekorik larrienetakoa. Nork bere sailean nagusi izan behar du, eta bestearenean mirabe. Bi sailetan bereizi ohi da gure gramatikan morfologiaren eremua: izen jokoa eta aditz jokoa. Polizia saileko eleberria.

3 iz. Erakunde baten antolaketan bereizten diren zatietako bakoitza. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila. Euskaltzaindiaren Iker saila eta Jagon saila. Unibertsitatean galesa erabiltzen dute zelta sailean. Salmenta saila. || Aldizkari honetan gai batzuentzat sail bereziak ditugu.

4 iz. Taldea; talde batean, irizpideren baten arabera bereizten den zatia edo zatietako bakoitza. Gizonak sail batean, emakumeak bestean. Hogeita lau sailetan bereizita zeuden Israelgo apaiz guztiak. Irakurle sail bakoitzak gogoko duen bazka hartu behar luke idazleengandik. Eta ikusi zituen hargana zetozen jende sail handiak. Gudari sail ikaragarriak.

5 iz. Multzo batean, irizpideren baten arabera bereizten den zatia edo zatietako bakoitza. Kultura hitzek sail berezia osatzen dute mendebaleko hizkuntzetan. Oihenarten atsotitzen artean, sail batek "Biscaye" hitza darama izenburutzat. Bertso sail hori Txirritarena da. Liburu sail honetan, elkarren ondoan irten dira argitara bi eleberri horiek. Aditzaren kontuan, euskalkien arteko gerra ez da euskalkiena; adizki sail batena dugu. Zenbaki osoen saila.

sailean adb. Ilaran. Sailean agertzen direnez gero, bat bestearen hurren, sailean aipatu beharko ditugu. Atseginago zaizkigu horrelako ardi galduen ibilerak, beti bertute bidetik sailean dabiltzanenak baino.

sailburu

iz. Erakundeen antolaketan, sail baten burua edo arduraduna. Euskaltzaindiko Iker sailburua. Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Ingeles filologia sailburua. Salmenta sailburuari.

sailburuorde

iz. Sailburuaren ordekoa edo laguntzailea. Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea.

sailburuordetza

iz. Administrazio sail bat banatzen den zatietako bakoitza, sailburuorde batek zuzentzen duena.

sailka

adb. Sailetan. Eseraraz itzazue gizonak sailka, berrogeita hamarnaka. Mintegia zatitu egin behar duzu, sailka ipini.

sailkagailu

iz. Gauzak sailkatzeko gailua edo tresna.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper