Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

prioi

iz. Biokim. Proteina hutsez osatua den infekzio-eragilea, animalia-espezie askotan endekapenezko eritasun neurologikoak eragiten dituena. Prioiek neuronetan eta beste zelula batzuetan dauden proteina normalak eraldatzen dituzte. Nola iristen da prioia gizakiarenganaino?, elikaduraren bidez iristen dela uste dugu.

priore

iz. Komentu jakin batzuetako burua. Erromako komentu bateko priorea. San Deniseko karmeldarren priorea.

prisma

1 iz. Mat. Bi buruetan poligono berdinak eta paraleloak, eta albo aurpegitzat paralelogramoak dituen poliedroa. Prisma zuzena: oinarriak eta albo aurpegiak elkarzutak dituen prisma.

2 iz. Oinarriak hirukiak dituen prisma, kristalezkoa edo zernahi gai gardenezkoa, argi izpiak desbideratzeko edo espektroaren koloreetan banatzeko erabiltzen dena. Periskopioaren prismak.

prismatiko

1 adj. Prisma forma duena. Klarionak, pieza prismatiko zuri txiki horiek. Mineral prismatikoa.

2 iz. pl. Elkarri loturik dauden bi zilindro berdinek osatzen duten tresna optikoa, barnean leiarrak eta prismak dituena eta begi biekin urrutiko gauzak handiturik ikusteko erabiltzen dena. Ik. betaurreko 2. Lubakitik ikusten zituen, prismatikoen laguntzaz.

pristinar

1 adj. Pristinakoa, Pristinari dagokiona.

2 iz. Pristinako herritarra.

priszilianismo

iz. Priszilianoren heresia, hainbat puntutan manikeismoarekin eta gnostizismoarekin bat datorrena.

priszilianista

adj./iz. Priszilianismoari atxikia, priszilianismoaren jarraitzailea. Klero priszilianista.

proba

1 iz. Norbait edo zerbait zerbaitetarako gai dela ikusteko egiten den saioa. Unibertsitatera sartzeko probak.

2 iz. Dema, norgehiagoka. Idi probak. Proba plaza.

3 iz. Inprimatze lanaren kopia, hutsak zuzentzeko ateratzen dena. Liburuaren lehen probak. Egileak ez zuen probak ikusteko eta zuzentzeko egokierarik izan.

4 iz. Testa (analisia). Hiesaren proba egitera behartu dute.

proba egin Saioa egin. Ik. probatu. Apustua irabazita daukagu; proba egite aldera oraintxe jan ditut hamalau txuleta-eta. Utz iezadazue niri proba egiten, ea nire besoek gaztetan bezainbat indar duten.

probabilitate

1 iz. Zerbait gertatzeko egokiera. Ik. aukera 3. Oso probabilitate gutxi zeuden halako asteburu bat bizitza osoan berriro bizitzeko.

2 iz. Zerbait gertatzeko aukeren kalkulu matematikoa. Probabilitateen kalkulua.

probable

adj. Gertagarria. Ik. posible.

probaketa

1 iz. Proba, saioa. Etengabeko indar probaketa.

2 iz. Dastatzea. Arratsaldean hasten da jendea sagardo probaketan.

probalari

iz. Probetan esku hartzen duen pertsona. Idi probalaria zen.

probaldi

iz. Proba-denbora; proba. Probaldiko urtea betetzean, onartuak izan bitez anaiarteko obedientziara.

probaleku

iz. Demak edo probak egiteko egokitua dagoen lekua. Idiek probalekuan jarduten duten bezala.

probarri

iz. Demetan edo probetan herrestan erabiltzen den harri handi landua, tira egiteko burdinazko heldulekuak dituena. Hirurehun arroa igaroa omen zen apustu hartan erabili zuten probarria.

probatu, proba/probatu, probatzen

1 du ad. Zerbait edo norbait omen den bezalakoa ote den egiaztatu, saio edo azterketa bidez. Idiak probatu. Laguna probatzeko esan zuen hori. Beste batekin bere indarrak probatzeko.

2 du ad. Dastatu. Ez dut urtebetean ardorik probatu. || Gaztetan probatua zinen morrontza.

3 du ad. Soinekoak eta kidekoak saiatu. Galtzerdirik gabe zapatak probatzen.

probestu

iz. Hist. Herrizaina. Ik. udaltzain. Oñatiko probestuak hedatu behar izan zuen bando hau.

probeta

iz. Kim. Saio hodia, kimika esperimentuetan isurkarien bolumena neurtzeko erabiltzen dena.

probetxatu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, probetxatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aprobetxatu].

probetxu

iz. Onura. Probetxu hobeko ahaleginak ikusi izan ditugu. Probetxu handiko, gutxiko gauza. Probetxu baino kalte gehiago. Baserritarrak probetxu gabe izerdi asko eman du. Ongiaren lekuan etekina, norberaren probetxua edo interesa sartzen digute. Ontzien hobekuntza horretatik ez zuten probetxu arrantzaleek bakarrik ateratzen. Lan haiek ez digute probetxurik ekarri. Hizkuntza, gure on eta probetxurako asmatzen dugun edozein tresna bezala, erabiltzeko da. Lehiak, ordea, probetxurako izango bada, leiala behar du izan. Berehalako probetxuari loturik bizi izan garelako.

probetxuzko adj. Onurazkoa. Ik. probetxugarri. Euskaldunek erdaraz lantzen dituztenak ez dira kaltegarri nahi eta ez nahi; onerako eta probetxuzko ere gerta daitezke inoiz. Bere etxekoandrearen ondoan ikasten du probetxuzko gauzarik.

probetxugabe

adj. Probetxurik ez duena, probetxurik ateratzen ez zaiona. Gauza alferra da eta probetxugabea etorkizunekoez atsekabe edo atsegin hartzea.

probetxugarri

1 adj. Onuragarria, probetxuzkoa. Gauza on eta probetxugarria. Probetxugarri den gezurraz baliatzea zilegi baldin bada.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Euskal arimen probetxugarri gertatu dena.

probidentzia

1 iz. Jainkoaren arta eta ardura izakienganako. Jainkoaren probidentzia beti zuhurrak ezarri bainau egoera honetan. Jainkoak hedatzen du bere probidentzia inurrietaraino eta eulitxoetaraino.

2 iz. (P larriz). Jainkoa bera, izakien gobernatzailetzat hartua. Zeruaren eta Probidentziaren ukatzaileak. Oraintxe da Probidentziaren orena.

probintzia

1 iz. Herrialde batzuetan, lurralde eta administrazio unitatea. Frantziako probintzia zaharrez kasu gutxi eginez, erresuma zatikatu zuten 83 departamendutan. Espainiako probintziak. Arrosa baino zabalduago gure zazpi probintziak.

2 iz. Antzinako Erroman, Italiatik at bereganaturiko lurraldea, erromatar legeen eta gobernari baten mendean ipinia. Judeako probintziaren agintari ipini zuten.

3 iz. Erlijiosoen ordena bat banatzen den lurraldeetako bakoitza, ordenak lurralde horretan dituen etxe eta komentuak hartzen dituena. Euskal Herriko karmeldar Probintziako nagusi izan zen.

probintzial

1 adj. Probintziakoa, probintziari dagokiona. Errepide probintziala.

2 iz./adj. Erlijioso ordena bateko probintzia baten buru dena. Aita probintziala. Probintzialak erabaki behar du hori.

problema

1 iz. Arazoa, erabakitzeko edo konpontzeko edozein eratako eragozpenak agertzen dituen egitekoa. Giza bizitzaren problema, bere galdekizun larriekin. "Nondik du argiak A-tik B-ra biderik lasterrena?", ez du senarrak luzaroko lanik problema hori erabakitzen.

2 iz. Mat. Argitu edo ebatzi behar den arazoa, zenbait argibidetatik abiatuz, emaitza ezezaguna aurkitzean edo horretarako metodoa zehaztean datzana. Aljebrako problema bat ebatzi.

problematiko

adj. Arazotsua, arazoak sortzen dituena. Egia esan, oso gizon problematikoa zen.

probokatu, proboka, probokatzen

1 du ad. Norbait, hitzen edo ekintzen bidez, haserretu dadin edo indarkeria erabil dezan zirikatu. Ik. amorrarazi. Beren bandera espainolekin probokatzera etorriko direnak.

2 du ad. Hitzen, ekintzen edo jarreren bidez, norbaiten sexu grina zirikatu. Kasu horretan erasotzaileek esaten ohi dute biktimek probokatu egiten dituztela.

probokatzaile

1 adj. Probokatzen duena, amorrarazten duena. Gizon probokatzailea zen; ausarta eta berrizalea. Hitz eta ekintza probokatzaileak saihesteko.

2 adj. Sexu irritsa kitzikatzen duena. Teresak itxura probokatzailea du oheko jantzi sexy eta arinekin jantzita.

probokazio

iz. Norbait, hitzen edo ekintzen bidez, haserretu dadin edo indarkeria erabil dezan zirikatzea. Honelako probokazio argi eta lotsagabea egiten badu honek, esan nahi du nire erantzunaren bila ari dela.

produktibitate

1 iz. Emankortasuna.

2 iz. Ekon. Ekoizpenaren eta hori lortzeko erabili diren bitartekoen arteko erlazioa. Gaur egun, enpresek % 30eko produktibitatea daukate soilik. Ezin da onartu produktibitatea lege nagusi izan dadin.

produktibo

1 adj. Emankorra, ekarkorra.

2 adj. Ekon. Prezioen eta kostuen erkaketan aldeko emaitza duena. Mugimendu horien parterik handienak ez du zerikusirik merkataritza trukeekin, ez eta inbertsio produktiboekin ere.

produktore

iz. Ekoizlea.

produktu

iz. Naturak edo giza jarduerak ekoitzitako gauza. Garbiketan erabiltzen diren produktuak. Nekazaritza produktuak. Farmazia produktuak.

produkzio

iz. Ekoizpena. Produkzio ondasunak. Produkzio tresnak, bideak.

produkzio etxe, produkzio-etxe Ekoiztetxea. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak Universal produkzio etxeak ekoitzitako lanak omendu nahi izan ditu aurten.

produzitu, produzi, produzitzen

du ad. Ekoitzi.

profanatu, profana, profanatzen

1 du ad. Gauza edo toki sakratu bat behar den begirune gabe erabili. Ik. laidoztatu. Leku santu bat profanatu. Jainkoaren Amaren izena profanatzea.

2 (Era burutua izenondo gisa). Ama Birjinaren imajina profanatua.

profanatzaile

iz. Profanatzen duen pertsona. Elizen profanatzaileak.

profanatze

iz. Gauza edo toki sakratu bat, behar den begirune gabe erabiltzea. Ik. profanazio; sakrilegio. Errebote bat elizaren saihetsean da Euskal Herrian den balore errespetagarri bat eta hori suntsitzea da profanatze bat.

profanazio

iz. Profanatzea.

profano

adj. Erlijiozkoa ez dena; gauza sakratuak behar den begirunearekin erabiltzen ez dituena. Maitasun kanta profanoa. Munduko besta profanoak.

profeitu

iz. Zub. Probetxua.

profesa

iz. Erl. Fraide edo moja batek erlijioso ordena bateko botoak beteko dituelako adierazpena edo zina egiten den elizkizuna. Profesa 1913an egina zeukan. Gero, moja sartzea eta profesa. Profesa egunean.

profesatu, profesa/profesatu, profesatzen

du ad. Erlijioso ordena bateko botoak betetzeko zina egin. Santa Klararen erregela profesatu dutenak.

profesio

iz. Lanbidea. Ik. ogibide.

profesional

adj./iz. Jarduera jakin bat lanbide duena; amateur ez dena. Idazle, kirolari profesionala.

profesionalizatu, profesionaliza, profesionalizatzen

da/du ad. Profesional bihurtu. Hona etorri nintzenean, kudeaketa ere amateurra zen, eta orain hori guztia profesionalizatu egin da.

profesionalizazio

iz. Profesionalizatzea; horren ondorioa. Profesionalizazioak bultzada handia emango lioke emakumezkoen futbolari.

profesionaltasun

iz. Profesionala denaren nolakotasuna. Jendarme handi batek bizkor eta profesionaltasunez miatu ninduen.

profeta

iz. Jainkoak argiturik eta haren izenean, egia ezkutuen edo etorkizuneko gertaeren berri ematen omen duen pertsona. Ik. igarle. Samuel profeta. Profeta handietan lehena Isaias izan zen. Gertatuko den ala ez, ordea, ezin dezaket esan, ez bainaiz, profeta ez ezik, ezta igarlea ere.

profetesa

iz. g.er. Profeta emakumezkoa. Ik. profeta; igarle.

profetiko

adj. Profeziarena, profeziari dagokiona; profetarena, profetari dagokiona. Ez gorde isilpean liburu honetako mezu profetikoa, beteko den garaia hurbil baitago.

profetizatu, profetiza, profetizatzen

du ad. Profeziazko dohainaren bidez iragarri.

profezia

iz. Profeta batek egindako iragarpena. Ik. iragarkizun. Isaiasen profezia Jesu Kristoren heriotzaz. Profeziazko hitzak.

profil

1 iz. Soslaia.

2 iz. Norbaiten edo zerbaiten izaera zehazten duten ezaugarrien multzoa. Nobela-irakurleen profiletan emakumezkoarena agertzen da nabarmen. Ez dago drogazale profil zehatzik.

profilaktiko

1 adj. Med. Eritasunetatik babesteko balio duena. Eskularru profilaktikoak. Haur eta laguntzaile guztiei antibiotiko bidezko tratamendu profilaktikoa eman zieten.

2 iz. Preserbatiboa.

profilaxi

iz. Med. Eritasunetatik babesteko hartzen diren neurrien multzoa. Txertorik ez dagoenez, profilaxi neurriak hartu behar dira gaitza saihesteko.

profitatu, profita, profitatzen

du ad. Ipar. Herr. Baliatu, aprobetxatu.

programa

1 iz. Egitaraua.

2 iz. Ikastaro bateko ikasgaien edo azterketa bateko gaien adierazpena; ikastaro batean erakusten diren eta azterketa batean eskatzen diren gaien multzoa. Eskola programak. Euskal Filologiako lizentziako programa.

3 iz. Ondorio edo emaitza bat iristeko asmoz zehazten den urratsen segida; pertsona, talde, alderdi edo kidekoren baten asmoen adierazpena. Ik. egitasmo. Eraberritzeen programa. Epe luzerako programa.

4 iz. Inform. Ordenagailu batek eragiketak egiteko behar dituen aginduen multzo antolatu eta formalizatua. Konputagailu eta programa konplexuak erabiliz, 25.498 gene aurkitu dituzte landare honetan.

5 iz. Irrati edo telebista emanaldia. Ik. irratsaio; telesaio; telebista programa. Telebistakoak gustura nonbait nirekin, eta beste programa baterako kontratatu ninduten.

programagailu

iz. Makina, aparatu eta kidekoen programa batean zehazturiko eragiketak automatikoki abiarazten dituen gailua. 30 edo 40 zentimetroko tarteetan ura tantaka botatzen duten tutuak jarriko ditugu, ureztatzeko programagailu baten agindupean.

programagarri

adj. Programa daitekeena. Termostato programagarriek berogailuaren funtzionamendu programa hautatzeko aukera ematen dute. Automata programagarria.

programatu, programa/programatu, programatzen

1 du ad. Programa egin. Etorkizuna programatzeko.

2 du ad. Ikuskizun eta kidekoez mintzatuz, programan sartu. Euskarazko antzerki gutxi programatu da aurten. Erdal hedabideek gero eta gutxiago programatzen dituzte euskal kantak.

3 du ad. Makina edo kideko bati aginduak eman, bere egitekoa automatikoki egin dezan. Ez dakit labe hau programatzen. || Ahoskera egokia ekoizteko, ahots aparatuaren mugimendu-aginduak programatu beharko ditu burmuinak.

4 du ad. Inform. Programa informatikoak egin. Konputagailuak programatzen dituztenek horrelako arazoak aurkitzen dituzte. Liburu bat sortu dute haurrei programatzen erakusteko.

programatzaile

iz./adj. Programatzen duena. Teknikari programatzailea.

programatze

iz. programatu aditzari dagokion ekintza. Arratsaldean hasi eta bukatu omen zuen programatze lana.

programazio

iz. Programatzea.

progresibo

adj. Mailaz maila aurrera egiten duena. Ingurumenaren hondatze progresiboa galarazteko.

progresio

iz. Mat. Beren artean arau konstante bat duten zenbakien segida.

progresio aritmetiko Mat. Progresio mota, gaien arteko aldea konstantea dena. Biztanleak progresio geometrikoan biderkatzen dira munduan, baina janariak ekoizteko gaitasuna progresio aritmetikoan bakarrik.

progresio geometriko Mat. Progresio mota, gaien arteko zatidura konstantea duena. Biztanleak progresio geometrikoan biderkatzen dira munduan, baina janariak ekoizteko gaitasuna progresio aritmetikoan bakarrik.

progresismo

iz. Mugimendu politiko eta soziala, gizartearen alor guztietan garapena eta aurrerapena bilatzen dituena. Progresismoaren izenean Espainiako homogeneotasunaren alde aritzen dira.

progresista

adj./iz. Progresismoarena, progresismoaren aldekoa. Ik. aurrerakoi. Indar progresista eta euskaltzaleak batzea. Borroka zibil eta politikoa molde eraginkorrez bultzatu nahi duten abertzale, ezkerreko eta progresista guztien artean.

progu

iz. Dolua, norbaiten heriotzak sortzen duen atsekabearen ageriko adierazpena. Ukenduz ondo igurtzita, negar min eta progu handiarekin hobiratu zuten. Beltzez jantzita, zazpi eguneko barauekin progu egin zioten. Proguko hogeita hamar egunak igaro baino lehenago.

proiektagailu

1 iz. Intentsitate handiko argi iturri baten izpiak bildu eta norabide jakin batean igortzen dituen tresna optikoa. Ik. proiektore.

2 iz. Irudiak pantaila batean proiektatzen dituen tresna. Keinu egin nion emakumeari, proiektagailua gelditu eta atzera egin zezan. Ilunpetan geratu ginen; proiektagailuak argi egin zuen oihalean.

proiektatu, proiekta, proiektatzen

1 du ad. Argi iturri baten bidez, pantaila batean, film, diapositiba eta kidekoen irudi handitua sortu. Gaur iluntzean, Maite Gurrutxagaren ilustrazioen diapositibak proiektatuko dituzte.

2 du ad. Mat. Irudi geometriko baten puntuetatik plano baterantz arau jakin batzuen arabera luzatutako lerroek irudi bat osatu.

proiektatzaile

iz. Filmak eta kidekoak proiektatzen dituen pertsona. Apopilo hartzen gintuena zinema-aretoko proiektatzailea zen.

proiektibo

1 adj. Mat. Geometriaz mintzatuz, plano batean proiektatzen den irudi batek gordetzen dituen ezaugarriak aztertzen dituena. Hasieran analista izan bazen ere, gerora lan garrantzitsuak egin zituen geometria proiektiboari buruz.

2 adj. Psikol. Galdeketez, testez eta kidekoez mintzatuz, pertsona baten izaera edo barne egoera azaleratzen duena, azaleratze hori eragiten duena. Test proiektiboa.

proiektil

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, proiektil-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. jaurtigai].

proiektore

1 iz. Argi proiektagailua. Proiektore batek argituriko grabatu klasikoak.

2 iz. Irudi proiektagailua. Erritmo jakin batean aldatzen dira lau proiektoretako irudiak, kontrasteak sortuz.

proiektu

iz. Egitekoa den lan bat azaltzen duen idazkia, marrazkia edo kidekoa. Ik. egitasmo. Hormetan bere proiektuen argazkiak zeuzkan esekirik. Larrako eski estazioaren proiektua. Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak lege proiektua onartu zuen (Ik. legegai).

proiektugile

adj./iz. Proiektu bat egin duena; proiektuak egiten dituena. Nork eta berak, Ministerioko proiektugilerik onenak.

proiektugintza

iz. Proiektuak egitea; proiektugilearen jarduera edo lanbidea.

proiekzio

iz. Proiektatzea; proiektatzearen ondorioa. Proiekzio-aretoko argiak piztearekin batera. Lehen proiekzioa 16:30ean egingo da; bigarrena, 18:30ean.

prokarioto

1 adj. Biol. Zelulez mintzatuz, nukleorik ez duena. Ik. eukarioto. Zelula prokariotoak.

2 iz. Biol. Zelula prokariotoz osaturiko organismoa; (pl.) organismo horiek osatzen duten taldea. Organismo biziak prokarioto eta eukarioto izeneko taldeetan sailkatzen dira.

prokontsul

iz. Antzinako Erroman, probintzia bateko gobernua ematen zitzaion kontsul ohia, aginpide osoa bereganatzen zuena. Gallion Akaiako prokontsul zenean.

prokuradore

1 iz. Auzitara jotzen dutenak epailearen aurrean ordezkatzen dituen legelaria.

2 iz. Ipar. Tribunaletan estatuaren izenean salatzen duen pertsona. Ik. fiskal2. Baionako prokuradoreak artxibatu egin du Etxeberriren aurkako salaketa.

prolatibo

adj./iz. Hizkl. Kasuez mintzatuz, euskaraz -tzat eta -tako atzizkiei dagokiena eta hainbat aditzekin predikatu-osagarriak eratzen dituena. Partitiboa eta prolatiboa mugagabetik abiatzen dira.

proletario

iz. Bizitzeko bere soldata besterik ez duen pertsona, eskuzko lana egiten duena eta bizitza maila apala duena, burgesa edo kapitalista ez dena. Ik. langile. Hirietako proletarioak. Mundu osoko proletarioak, batu zaitezte.

proletariotza

iz. Proletarioen multzoa. Ik. langileria. Herritik eta proletariotzatik ateratako pentsalariek zerikusi handia izan dute horretan.

promenatu, promena, promenatzen

1 da ad. Paseatu (ibili). Merezi du bainuetxeko parke handian promenatzea.

2 du ad. Paseatu, norbait paseatzera atera.

promes

iz. Zerbait egingo dela aginduz ematen den hitza. Ik. agintzari. Zure promes handien epean zara. Jesu Kristoren promesak irits ditzagun. Mila gezur eta mila promes faltsu.

promes egin Hitzeman. Ik. promestu. Promes egiozu sekulako, hura laudatuko duzula. Zor guztia ordaintzeko promes egin dut.

promestu, promes/promestu, promesten

1 du ad. Promes egin. Ik. agindu2 4. Egizu promestu duzun guztia.

2 (Era burutua izenondo gisa). Lur promestua.

prometatu, prometa, prometatzen

du ad. Ipar. Zah. Promestu, agindu.

prometeotar

adj. Prometeo greziar mitologiako pertsonaiarena, pertsonaia hari edo haren jarrerak adierazten duenari dagokiona; gizakiaren alde egiten duena, gizakiaren ahalmenetan sinesten duena.

prometio

iz. Kim. Lantanidoen saileko elementu kimiko erradioaktiboa, sintesi bidez lortzen dena (Pm; zenbaki atomikoa, 61). Titanen indar miragarria ohoratzen da titanioan; Prometeok, berriz, prometio lantanidoan du bere oroigarria.

promotore

iz. Merkat. Eraikuntza-lanak antolatzen, finantzatzen eta sustatzen dituen pertsona edo enpresa. Ik. sustatzaile 2. Oposiziotik salatu dutenez, erabaki horrekin promotoreen eskuetan geratu da etxebizitzen banaketa.

promulgatu, promulga, promulgatzen

du ad. Zuz. (Lege bat edo kideko bat) argitaratu eta indarrean jarri. Erregimen frankistak hiru amnistia-lege promulgatu zituen.

promulgazio

iz. Zuz. Promulgatzea. Ediktu honen promulgazio egunean kopia asko inprimatu ziren, Estatu guztian bana zitezen.

pronostiko

iz. Iragarpena.

pronto

adb. Heg. Herr. Prest.

propaganda

iz. Jendartean egiten den ekintza antolatua, politika- edo gizarte-ideia jakin batzuetara herri iritzia bideratzeko; norbaiten edo zerbaiten merezimenduak, haren aldeko atxikimendua jasotzeko, goraipatzea. Alderdi politiko baten propaganda. Komunisten aurkako propaganda. Propaganda eta publizitatea. Hitzaldiak, aldizkariak, telebista eta gainerako propaganda bideak. Mila zorakeria, gezur, propaganda faltsu zabaldu daitezke lau haizeetara. Propaganda gaiak. Liburu berriaren alde propaganda egiten ari zen.

propano

iz. Kim. Hiru karbono atomo dituen hidrokarburo asea, gas sukoia, gas naturalaren osagaia dena (C3H8).

propedeutika

iz. Ikasketa sakonago edo aurreratuagoetarako prestatze ikasketak. Arrazoimen hutsaren kritika arrazoimen hutsaren sistemarako propedeutika edo sarbidea da.

Oharra: azken eguneraketa 2019-01-11

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper