Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

q

Ik. ku.

qatartar

1 adj. Qatarkoa, Qatarri dagokiona. Qatartar agintariak.

2 iz. Qatarko herritarra.

quad

iz. Lau gurpileko motozikleta antzekoa, eremu malkartsuetan ibiltzeko prestatua dena. Bidexka batean barrena gindoazela, gazte batzuk pasatu ziren quadetan, zarata batean, abiada bizian.

quantum

iz. Fis. Kuantua.

quark

iz. Fis. Oinarrizko partikula mota teorikoa, beste partikula batzuen osagai dena. Quarka da orain arte ezagutzen den materiaren osagairik txikiena. Ustezko quarkak, elkarrengandik oso gertu daudenean, partikula libreen gisan jokatzen dira; aitzitik, quarkak elkarrengandik urrunago, eta elkarrekintza handiagoa da.

quasar

iz. Astron. Izar moduko astroa, espektroan gorriranzko lerradura nabaria duena. Quasarrak astronomoek ezagutzen dituzten gorputz argitsuenak dira; argia eta bestelako erradiazio elektromagnetikoa igortzen dute.

quebectar

1 adj. Quebecekoa, Quebeci dagokiona.

2 iz. Quebeceko herritarra.

queer

1 iz. Gizartean nagusi diren ereduen barnean sartzen ez den sexu-identitatea edo sexu-joera. Aipatu dizudan azken adibide horrekin lotuta queer teoria daukagu; nire ustez, diferentzia hori mantentzeko saiakera. Queer mugimendua.

2 adj. Identitate edo orientazio horiena, horiei dagokiena. Beste feminismo bat ezagutu genuen, Euskal Herrian ez zegoena; feminismo queerra topatu genuen.

quitoar

1 adj. Quitokoa, Quitori dagokiona. Quitoar idazlea.

2 iz. Quitoko herritarra.

quorum

iz. Biltzar batean, erabakiak hartu ahal izateko, egon behar duen gutxieneko kide kopurua. Ezkerreko alderdiko diputatuek bertan behera utzi nahi izan zuten eztabaida, quorumik ez zegoela argudiatuz.

r

1 Ik. erre.

2 (Letra larriz). roentgen-en nazioarteko sinboloa.

rabatar

1 adj. Rabatekoa, Rabati dagokiona. Rabatar agintariak.

2 iz. Rabateko herritarra.

rad

iz. Fis. Gorputz batek jasotako erradiazio ionizatzaileen kopurua neurtzeko unitatea, materia gramoko 100 erg-en baliokide dena.

radar

iz. Irrati uhinen bidez objektu baten norabidea eta distantzia zehazten dituen sistema edo tresna. Emakumeak batera eta bestera begiratzen zuen, gerraontzi bateko radarra balitz bezala.

radian

iz. Mat. Angeluak neurtzeko unitatea, zirkunferentziaren erradioaren luzera bera duen zirkunferentzia-arku batek mugatzen duen angeluaren baliokidea dena (rad).

radian segundo karratuko iz. Azelerazio angeluarra neurtzeko unitatea.

radian segundoko iz. Abiadura angeluarra neurtzeko unitatea.

radio

iz. Kim. Uranioaren taldeko metal zuria, oso erradioaktiboa, 700 °C-tan urtzen dena (Ra; zenbaki atomikoa, 88). Gaur egun Lurrean aurkitzen dugun helio hondar hori radioaren, uranioaren eta antzeko elementuen desintegrazio erradioaktibotik sortua da.

radon

iz. Kim. Gas geldo erradioaktiboa (Rn; zenbaki atomikoa, 86). Radona radioaren desintegrazioaren ondorioz sortzen da.

raid

1 iz. Mil. Etsaia ezustean harrapatzeko egiten den eraso militar azkarra. Ik. razzia. Hilean behin, raid bat egiten zuen Massénak Ipiranga etorbideko kontsuletxean.

2 iz. Kirol. Distantzia luzeko kirol proba, lehiakideen eta haien ibilgailuen edo abereen erresistentzia neurtzen duena. Bosgarren etapatik aurrera, raida Txilen sartuko da, Atacamako basamortuan.

raja

iz. Indiako printze edo erregea.

ralenti

iz. Autom. Ibilgailu baten eztanda-motorraren gutxieneko biraketa-abiadura. Ralentian edo oso abiadura txikietan, ibilgailu arinek sortutako kutsadura asko handitzen da.

rally

iz. Auto edo motozikletentzako kirol proba, erregulartasuna eta iraupena kontuan hartzen dituena, lehiakideak, askotan ibilbide ezberdinak ahalik lasterrena eginez, leku jakin batera iristean datzana. Monte-Carloko rallya.

ramadan

1 iz. Musulmanen egutegian, bederatzigarren hila, barau hertsia egiten dena. Ez zuen barau legea betetzen ramadanean. Ramadanaren azken eguna ospatzen ari ziren.

2 iz. Hilabete horretan musulmanek bete behar duten agindua, eguzkia ateratzen denetik sartzen den arteko barau hertsia ezartzen duena. Bisita hartan, Gaddafik eta Ricek afari pribatua izan zuten eta agintari libiarrak ramadana hautsi zuen. Ramadana betetzea eta bizitzan zehar behin Mekara erromesaldia egitea.

ramaera

iz. Nikaraguako ekialdean, Karibeko kostaldean mintzatzen den hizkuntza.

ramallahtar

1 adj. Ramallahkoa, Ramallahri dagokiona.

2 iz. Ramallahko herritarra.

rand

iz. Hegoafrikako diru unitatea. Edaria barne, berrogei rand ordaindu dugu biona.

rangundar

1 adj. Rangungoa, Ranguni dagokiona.

2 iz. Rangungo herritarra.

rani

1 iz. Indiako erregina edo printzesa.

2 iz. Rajaren emaztea.

ranking

iz. Sailkapen zerrenda. Gure unibertsitateak nazioarteko rankingean duen mailari begiratzen badiogu. Txapelketa horietan guztietan egindako lorpenekin rankinga osatzen dugu.

rantxera

iz. Mus. Mexikoko kantu eta dantza herrikoia, maiz mariatxien laguntzaz kantatzen dena. Rantxerak eta kantu mexikar asko Iraultzari buruzkoak eta Iraultzaren garaikoak dira.

rap

iz. Mus. 1980ko hamarkadaren erdialdean Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen musika-estiloa, kantatu ordez errezitatu egiten diren errima eta hitz jokoak ezaugarri dituena. Gazte jendearengana ahalik eta zuzenena iristeko erabili dut rapa, zentsurarik eta taburik gabeko hizkuntza erabiltzeko aukera ematen duelako.

rapanui

1 adj. Pazko uhartean bizi den etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Rapanui herriak erabat suntsitu zituen bertako basoak, eta horrek arazo asko ekarri zizkien.

2 iz. Etnia horretako kidea. Indusketek erakutsi dute izurdeaz gain, rapanuiek itsasoko hegazti asko harrapatzen eta jaten zituztela.

rappel

iz. Gorputzean loturiko soka baten laguntzaz horma zutak jaistea. Arroilaren hondora iristeko ehun bat metroko rappela egin behar izan genuen.

rapsoda

iz. Antzinako Grezian, poema epikoak abestuz herriz herri ibiltzen zen kantaria.

rapsodia

1 iz. Rapsodek abesten zituzten poema zatien bilduma.

2 iz. Beste obra batzuen pasartez edo herri doinuz ondutako musika-lana. Liszten hungariar rapsodiak.

rasta

1 adj./iz. Rastafaria. Bob Marley-k 70eko hamarkadan ezagutu zuen arrakasta, eta berak lortu zuen reggae musika ezagun bihurtzea, baita rasta mugimendua ere.

2 iz. Rastafariek buruan eramaten dituzten ile txirikordetako bakoitza. Zer ikusten dudan?, ehunka gazte, rastak buruan, telazko zakutoak sorbaldan, gerri inguruak agerian.

rastafari

adj./iz. Rastafarismoaren jarraitzailea. Jamaikako jendea protestantea da, eta ez dira denak rastafariak, 100eko hiru bakarrik.

rastafarismo

iz. Jamaikan, 1930 inguruan sortu zen mugimendu mesianikoa, Haile Selassie Etiopiako enperadorea jainkotzat hartzen duena eta afrikar jatorriko jende zapalduaren askatasuna eta batasuna helburu dituena.

ratio

iz. Magnitude edo kantitate biren arteko arrazoia. Ik. arrazoi 4. Kalitate eta produktibitate ratioak inoiz izan diren altuenak direla gaineratu zuen ekonomia sailburuak.

rau

onomat. Bat-bateko ekintza adierazten duen onomatopeia. Ik. di-da. Eta berriro, rau!, heldu eta altxatu zuen zakua.

ravioli

iz. Jateko pasta, eskuarki gari irinez egina, laukitxo forma duena eta haragi xehatuz, barazkiz, gaztaz edo beste jakiren batez eginiko oreaz betetzen dena. Ravioliak perretxikoz beteak.

razional

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, razional-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arrazional].

razionalismo

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, razionalismo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arrazionalismo].

razionalista

adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, razionalista-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arrazionalista].

razzia

iz. Etsaiaren lurretan egiten den bat-bateko erasoa, haiek suntsitzeko eta ondasunez biluzteko helburua duena. 794an, emirrak Asturiasko Erresuma harrapakatzeko razzia prestatu zuenean, bi multzotan banatu zuen bere armada.

re

iz. Musika-eskalako bigarren nota.

reflex

iz. Argazki kamera mota, prismaz eta ispiluz osatua den bisorea duena, objektiboak hartzen duen irudi berbera ikusarazten duena. Hogeita bi urterekin hasi zen argazkigintzan sakontzen, reflex kamera erosi zuenean. Reflex digitala.

reggae

iz. Mus. 1960ko hamarkadako erdialdean Jamaikan sortu zen musika-estiloa, skatik eratorria, konpaseko bigarren eta laugarren aldiak markatzen dituen erritmo soil eta errepikakorra ezaugarri duena. Reggaea rastafari mugimenduarekin oso loturik izan da beti. Garai bateko reggae talde handienen modura.

rekete

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, rekete-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. errekete].

rem

iz. Fis. Erradiazio ionizatzaileek izaki bizidunengan duten eragina neurtzen duen unitatea, 10-2 sieverten baliokidea dena (rem).

remake

iz. Film baten egokitzapen edo bertsio berria. 1981eko filmaren remake hau hiru dimentsiotan ikus daiteke hainbat aretotan.

renio

iz. Kim. Metal zuri distiratsua (Re; zenbaki atomikoa, 75).

requiem

1 iz. Hilen mezan hilen alde esaten den otoitza. Behar huen han belaunikatu eta Gure Aita, agurmaria eta requiema esan!

2 iz. Musika-lan kantatua, hilen mezaren testu liturgikoa oinarri duena. Mozarten Requiema, Oñatiko Abesbatzaren eta Bergarako Orfeoiaren eskutik.

retiar

1 adj. Retiakoa, Retiari dagokiona.

2 iz. Retiako herritarra.

retro

adj./iz. Modaz edo estiloaz mintzatuz, garai batekoa imitatzen edo inspirazio iturritzat hartzen duena. Musikaren esparruan bere lekuari eutsi dio binilo beltz zaharrak, hein handi batean moda retroak eta disko-jartzaileek bultzatuta. Orain, retro garaia bizi dugunez, G-Shock erlojuaren vintage bertsioak atera dituzte merkatura.

reykjavikar

1 adj. Reykjavikekoa, Reykjaviki dagokiona. Reykjavikar agintariak.

2 iz. Reykjavikeko herritarra.

riadar

1 adj. Riadekoa, Riadi dagokiona.

2 iz. Riadeko herritarra.

rial

iz. Irango eta Omango diru unitatea. Ilea mozteak 15 rial balio du, 5 euro.

rial yemendar

iz. Yemengo diru unitatea.

ribaforadar

1 adj. Ribaforadakoa, Ribaforadari dagokiona.

2 iz. Ribaforadako herritarra.

riel

iz. Kanbodiako diru unitatea.

rifle

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, rifle-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. errifle].

rigatar

1 adj. Rigakoa, Rigari dagokiona. Rigatar agintariak.

2 iz. Rigako herritarra.

ring

iz. Boxeo borrokak eta beste zenbait borroka-kirol egiten diren egitura karratua, lurretik metro bat inguru goratua izan ohi dena eta lau aldeak hiru soka-lerroz itxiak izaten dituena. Sudur zapal hura ez zen ring baten gainean jasotako kolpe txar baten ondorioa.

ringgit

iz. Malaysiako diru unitatea.

riyal qatartar

iz. Qatarko diru unitatea.

riyal saudiarabiar

iz. Saudi Arabiako diru unitatea. Saudi Arabiako Fahd erregeak 10 milioi riyal saudiarabiar eman ditu, palestinarrei laguntzeko.

ro

iz. Alfabeto grekoko hamazazpigarren letra (ρ, Ρ).

robot

1 iz. Giza itxurako makina, higitzeko eta aritzeko gai dena. Robot baten moduan erreakzionatu zuen, arimarik gabe.

2 iz. Gizakiaren ordez eragiketa jakin batzuk egin ditzakeen mekanismo automatikoa. Da Vinci robotak hiru beso artikulatu ditu, medikuaren eskumuturrak egin ezingo lituzkeen mugimenduak egiten dituena.

robotika

iz. Robotak diseinatzeko eta erabiltzeko tekniken eta azterketen multzoa. Valentziako Unibertsitateko Robotika Institutuko ikertzaileek errealitate birtualeko sistema sortu dute haur autisten komunikazio ahalmena hobetzeko.

rock

iz. Mus. Rock-and-rolla. Rock klasikoa bizirik eta osasuntsu dagoela erakutsi digu taldeak.

rockabilly

iz. Mus. 1950eko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldean sortu zen musika mota, rock-and-rollaren eta countryaren elementuak uztartzen dituena. 80ko hamarkadan, rockabillyaren berpizkundean. Rockabilly taldeak.

rock-and-roll

iz. XX. mendearen erdialdean sortu zen musika eta dantza mota, doinu bakunak eta erritmo oso markatuak dituena eta gitarra elektrikoarekin eta bateriarekin jotzen dena. Musikari ugari bildu zen Memphisko Sun estudioetan, rock-and-rollaren etxean.

rockero

1 adj. Rockarena, rockari dagokiona. Niko Etxart beteranoaren doinu rockeroak. Disko hau aurreko lanak baino rockeroagoa da.

2 adj. Rock musika jotzen duena. Los Cretinos talde rockeroaren abeslaria ere bada. Ile luzeko bost musikari rockero dira, zuzenekoetan rocka barrutik bizi dutenak.

3 adj. Rockzalea. Orain errazago iristen al zara publiko rockeroago edo alternatibo batengana?

4 iz. Rock musika jotzen duen musikaria. Gauza jakina da rockero zaharrak ez direla sekula hiltzen.

rockzale

adj. Rockaren zalea dena. Ez naiz rockzale amorratua, baina gustatzen zait, bai.

rodastar

1 adj. Rodaskoa, Rodasi dagokiona.

2 iz. Rodasko herritarra.

rodeo

iz. Amerikako zenbait herrialdetako kirola, idisko baten edo zaldi hezigabe baten gainean zaltuts ibiltzean, bilurra trebetasunez erabiltzean eta beste zenbait kideko ariketa egitean datzana. Rodeo ikuskizunak. Zezenketetan ez bezala, rodeoetan ez dira zezenak hiltzen.

rodio

iz. Kim. Metal zuria, platinoaren antzekoa, gogorra eta hauskorra (Rh; zenbaki atomikoa, 45).

roentgen

iz. Fis. X edo gamma izpiekiko esposizioaren unitatea, kilogramoko 2,58 x 10-4 coulomben baliokidea dena (R).

rohingya

1 adj. Gaur egungo Myanmarko mendebaldean bizi den etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Gogor eraso zien gobernuak rohingya ekintzaileei.

2 iz. Etnia horretako kidea. Myanmarren budistak nagusi dira, eta rohingyak baztertu egiten dituzte musulmanak direlako.

rokodromo

iz. Heg. Kirol eskalada egiteko erabiltzen den instalazioa, hainbat zailtasun eta mailatako hormak eta heldulekuak dituena. Ik. eskalada murru. Neguan eguraldi txarra egiten duenez, rokodromora joaten naiz, baina nik nahiago dut aire zabalean, mendian aritzea.

rokoko

1 iz. Frantzian, XVIII. mendean, Luis XV.a erregearen garaian garatu zen arte estiloa, apaingarri ugaritasuna ezaugarri duena eta izadia, mitologia, Ekialdeko artea, eta amodio gaiak inspirazio iturri nagusi dituena. Rokokoak barrokoaren duintasun harroa arindu zuen, nahiz eta, nagusiki eta batez ere, dekorazio estiloa izan. Rokoko estiloko erretaula nagusian Ama Birjinaren irudi bat ageri da.

2 adj. Rokoko estilokoa; estilo horri dagokiona. Arte rokokoa.

rol

1 iz. Eginkizuna edo zeregina, batez ere gizartearekikoa. Emakume zintzoaren rola hartzen zuen beti. Sexuen arteko rol banaketa.

2 iz. Antzerki lan edo film batean, antzezle batek antzezten duen zatia. Atzoko emanaldian, M. J. Moreno sopranoak etekina atera zion Musetta kaskarinaren rolari.

ron

iz. Azukre kanaberaren zukua destilatuz egiten den edari bizia. Lehenbizi, edalontzia ur beroz betetzen zuen; gero, azukrea jarri ondoren, rona isurtzen zuen, tantaz tanta, limoi xerraren gainean. Ron upelak.

roseautar

1 adj. Roseaukoa, Roseauri dagokiona.

2 iz. Roseauko herritarra.

rotabatore

iz. Nekazaritzako lanabes motorduna, lurra iraultzeko erabiltzen dena. Ik. golde.

rotrin

iz. Idazteko tresna punta-fina, tintaz kargatzen dena, marra oso zehatzak egiteko, bereziki marrazketa linealean, erabiltzen dena.

rottweiler

iz. Jatorriz Alemaniakoa den txakur arraza; arraza horretako txakurra, handia eta gihartsua, ilaje beltz sarria eta gorputz-adar luze marroixkak dituena. Garikoitzi bulldog bat eta rottweiler bat erosi genizkion bere gurasoen Landetako eta Lizarrako txaletak zain ziezazkien.

rousseautiar

1 adj. J.-J. Rousseau filosofoarena edo haren doktrinarena, filosofo hari edo haren doktrinari dagokiona.

2 iz. J.-J. Rousseauren teorien jarraitzailea.

router

iz. Inform. Bideratzailea. Ordenagailuetan ohikoak izaten dira eguneratzeak, telefonoetan ez hainbeste eta routerretan gutxiago.

royalty

iz. Patente edo jabetza bat erabiltzeagatik ordaindu behar den zenbatekoa. Ateratzen dugun ale bakoitza erregistratua geratzen denez, royaltyak ordaindu behar ditugu.

ruandar

1 adj. Ruandakoa, Ruandari dagokiona. Ruandar agintariak.

2 iz. Ruandako herritarra.

rubidio

iz. Kim. Metal zuria, biguna eta arina, 39 °C-tan urtzen dena (Rb; zenbaki atomikoa, 37).

rufiyaa

iz. Maldivetako diru unitatea. Ik. errupia maldivar.

rugby

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, rugby-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. errugbi].

ruleta

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ruleta-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erruleta].

runba

1 iz. Mus. Kuban sorturiko dantza, jatorriz afrikarra; dantza horren musika.

2 iz. Mus. Dantza flamenko bizia, runbaren erritmoak eta musika flamenkoa nahastearen ondorioz sortua; dantza horren musika.

ruteniera

iz. Ekialdeko Europako zenbait herrialdetan mintzatzen den eslaviar hizkuntza.

rutenio

iz. Kim. Metal zuria, gogorra eta hauskorra, platinoarekin batean aurkitzen dena (Ru; zenbaki atomikoa, 44).

rutulera

iz. Dagestanen mintzatzen den hizkuntza.

s

1 Ik. ese.

2 segundo-ren nazioarteko sinboloa.

3 (Letra larriz). siemens-en nazioarteko sinboloa.

Oharra: azken eguneraketa 2022-07-08

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper