Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

neutralizatu, neutraliza, neutralizatzen

1 du ad. Zerbaiten indarra edo eragina, haren kontrako indarra edo eragina erabiliz, moteldu edo indargabetu. Halako bilkura ezin zitekeen egin, harik eta haren aurkari nagusiak neutralizatu arte.

2 da/du ad. Kim. Disoluzio bat neutro bihurtu. Urdailetik datozen azidoak isurkari alkalino baten bitartez neutralizatzen dira.

neutralizazio

1 iz. Neutralizatzea. Aldagaien neutralizazioa era eraginkor batez egiteko aukera ematen du esperimentazioak.

2 iz. Hizkl. Fonologian, bi fonemaren arteko oposizioa ezabatzea. Euskaraz, hitz bukaerako dardarkarien neutralizazioa gertatzen da.

3 iz. Kim. Disoluzio bat neutro bihurtzea, disoluzio azido bati basea edo basiko bati azidoa gehituz.

neutraltasun

iz. Neutrala denaren nolakotasuna. Epaile ohiaren neutraltasuna auzitan jarri zuten.

neutrino

iz. Fis. Karga elektrikorik gabeko oinarrizko partikula, argiaren abiaduran higitzen dena. Fisikariek detektatutako neutrino gehienak erreaktore eta hondakin nuklearretatik zetozen.

neutro

1 adj. Hizkl. Genero bereizketa sexuaren arabera egiten duten hizkuntzetan, ez arretarikoa ez emeetarikoa ez dena. Latinezko hitz neutroak.

2 adj. Kim. Ez azidoa ez alkalinoa ez dena. Gatz neutroak.

3 adj. Fis. Gorputzez mintzatuz, elektrizitate kargarik ez duena, edota kargak, kontrakoak izanik, erabat orekatuak dituena.

neutroi

iz. Partikula neutroa, protoiekin batera atomoen nukleoa osatzen duena. Fusioan protoiak eta neutroiak hartzen dira kontuan. Neutroi bonba.

neutrotasun

iz. Neutroa denaren nolakotasuna.

newdelhiar

1 adj. New Delhikoa, New Delhiri dagokiona. Newdelhiar agintariak.

2 iz. New Delhiko herritarra.

newton

iz. Fis. Indar unitatea, kilogramo bateko masari 1 m/s2 azelerazioa ematen dion indarraren baliokidea dena (N). Ik. dina2.

newton metro Fis. Indar baten momentua neurtzeko unitatea (N m).

newtondar

1 adj. Fis. I. Newton zientzialariarena edo haren teoriena, zientzialari hari edo haren teoriei dagokiena. Mekanika newtondarra.

2 adj./iz. I. Newtonen ideien eta teorien jarraitzailea. Samuel Clarke, newtondar pentsalaria.

nexka

iz. Adkor. Neska. Zer du orain nire nexka politak?

nezesidade

iz. Heg. Beh. Beharra, premia.

nF

nanofarad-en nazioarteko sinboloa.

ngerulmudtar

1 adj. Ngerulmudkoa, Ngerulmudi dagokiona.

2 iz. Ngerulmudko herritarra.

ngultrum

iz. Bhutango diru unitatea.

ni

izord. Singularreko lehen pertsonaren izenordaina, hitz egiten ari dena adierazten duena. Ik. neu. Ni heldu naiz lehen. Hura eta ni ez gentozen beti bat. Ez nekien nik, gaixo honek, non sartzen nintzen. Gupidaz begira iezadazu ni bekatari handi honi. Nik behintzat horrela uste dut. Liburuari zerbait falta zaio, nik uste. Nik neronek ikusia. Bai, horrela da, ikusten dut; eta niri zer? Nire aitak ez zuen oso gogoko (Ik. ene2 1). Nire lanbideak bestetara eraman nau gehienetan (Ik. neure). Nireak egin du. Zaila da niretzat hori. Egin bedi nigan zuk esan duzuna. Horien bihotza nigandik urrun da. Nigatik igaro dituzun nekeak. Daviden semea, urrikal zaitez nitaz. Egizu nizaz otoitz. Gaizkirako grinak ni baitan piztearekin. Nire baitan senti dezadan zurekin bat izateko lehia santua. Nire baitarik ezdeus hutsa bainaiz.

nirezko adj. Nire berezkoa. Gogo iluntasuna dut nik nirezkoa. Nirezko grina hau.

niameiar

1 adj. Niameikoa, Niameiri dagokiona. Niameiar agintariak.

2 iz. Niameiko herritarra.

nibel

1 iz. Galga, nibelatzeko tresna. Baitezpadako tresnak: erregela, beruna eta nibela. Judu eta framazon gaizto batzuek nahi dute pasatu beren nibela gizon guztien gainean.

2 iz. Sestra.

nibelean adb. Sestran. Durangon erositako zenbait liburuk loka dauden mahaiak nibelean jartzen amaituko dute.

nibelatu, nibela/nibelatu, nibelatzen

du ad. Galgatu, maila berean jarri. Ik. sestran. Dena nibelatu eta maila berean uzteko lanak egiten dabiltza.

niganatu, nigana/niganatu, niganatzen

da/du ad. Nireganatu. Txakurra naizela uste al duk, makila hutsarekin niganatzeko?

nigar iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, nigar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. negar].

nigeriar

1 adj. Nigeriakoa, Nigeriari dagokiona. Nigeriar idazlea.

2 iz. Nigeriako herritarra.

nigertar

1 adj. Nigerkoa, Nigerri dagokiona.

2 iz. Nigerko herritarra.

nihaur

izord. (-r- bakunarekin). Ipar. ni izenordainaren era indartua. (Batez ere, galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. neu; nerau. Nihaur ere ibili naiz anitzetan galdurik. Galdea nihaurek egin nion. Nihauri eta mundu orori. Aitortuko dut, nihauren kontra, ene hobena. Nihaurganik ez dut deus onik.

nihilismo

iz. Erlijio eta moral hastapen oro ukatzen duen doktrina. Nietzsche kritiko gogorra izan da, agian gogorrena, bereziki kristautasunarekin, nihilismoaren defentsa egiten zuenean.

nihilista

adj./iz. Nihilismoarena, nihilismoari dagokiona; nihilismoaren jarraitzailea. Pentsaera eta jarrera nihilistak. Alexandro II.a nihilista talde batek hil zuen bonba batez.

nikaraguar

1 adj. Nikaraguakoa, Nikaraguari dagokiona. Nikaraguar gerrillariak.

2 iz. Nikaraguako herritarra.

nikel

iz. Kim. Zilarraren koloreko metala, gogorra eta malgua, herdoiltzen zaila, 1.452 °C-tan urtzen dena (Ni; zenbaki atomikoa, 28). Nikel gatzak. Nikelezko txanpona.

nikeleztatu, nikelezta, nikeleztatzen

1 du ad. Metalezko pieza bat nikel geruza batez estali.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Begi artean sartu dio bala nikeleztatua.

nikeleztatzaile

adj./iz. Nikeleztatzen duena, nikeleztatze lanak egiten dituena.

niketz

adb. g.er. Nire aldetik, niri dagokidanez. Mila goraintzi, niketz, atezainari.

niki

iz. Heg. Ehun arinez eginiko puntuzko jantzia, alkandora edo jertsearen antzekoa dena eta gehienetan mahuka motzak izaten dituena. Ik. elastiko 4. Traje dotorearen ordez, niki gorria eta jeans estuak zeramatzan soinean.

nikomediar

1 adj. Nikomediakoa, Nikomediari dagokiona.

2 iz. Nikomediako herritarra.

nikosiar

1 adj. Nikosiakoa, Nikosiari dagokiona. Nikosiar agintariak.

2 iz. Nikosiako herritarra.

nikotina

iz. Tabakotik ateratzen den alkaloide pozoitsua (C10H14N2), uretan oso erraz urtzen den isurkari koloregabea. Nikotinak horituriko hatzak.

nimrudtar

1 adj. Nimrudekoa, Nimrudi dagokiona.

2 iz. Nimrudeko herritarra.

ninfa

1 iz. Maila apaleko jainkosa, iturri, ibai, baso edo mendietan bizi dena eta neska eder baten itxura duena. Ibaizabalgo ninfa euskaldun maiteak.

2 iz. Biol. Metamorfosi osoa duten intsektuetan, larba egoeraren ondorengo fasea.

ninfomana

adj./iz. Ninfomania duena. Ninfomana da, bazenekien? Inoiz ezagutu dudan ninfomanarik setatsuena.

ninfomania

iz. Emakumeetan, gehiegizko sexu desira patologikoa. Nire lagun feminista batek esandakoarekin gogoratu nintzen; alegia, ninfomania gizarte patriarkal honek emakumeei leporatutako gaitz sexual bat besterik ez dela.

nini

1 iz. Begiaren erdiko irekidura beltz biribila, irisaren erdian dagoena, argi izpiak begi barrura sartzen uzten duena. Ik. begi-nini; begiko nini; betsein. Ninia begian bezala zauzkat nire bihotzaren erdian. Txolarre beldurtien eran mugitzen ditu niniak.

2 iz. Haur. Haurra, haur txikia. Bularreko ninia.

3 iz. Panpina.

ninika

1 iz. Landarearen begia. Ik. begi 8; pipil; pinporta. Kimu bakoitza dagoela ninikaz betea. Landareen ninikak ernetzen hasi dira, udaberria hurbil da.

2 iz. Begi ninia.

ninikatu, ninika/ninikatu, ninikatzen

da ad. Landare batek ninikak atera. Ik. pipildu. Adarra ninikatzen denean eta hostatzen. Pikondoak beste zuhaitzak baino lehenago ninikatzen dira.

ninivetar

1 adj. Ninivekoa, Niniveri dagokiona.

2 iz. Niniveko herritarra.

ninja

iz. Erdi Aroko japoniar gerraria, espioitzako borroka-artean trebea zena. Samuraiek kode zorrotzak zituzten; ninjek, berriz, euren kodea izan arren, egoerara egokitzea zuten ezaugarri: irautea.

niobio

iz. Kim. Metal gris harikorra, aleazioetan erabiltzen dena (Nb; zenbaki atomikoa, 41). Niobioak talde berean dagoen tantaloaren antzeko ezaugarri kimikoak ditu.

nipondar

adj./iz. Japoniarra.

nippurtar

1 adj. Nippurkoa, Nippurri dagokiona.

2 iz. Nippurko herritarra.

nireganatu, niregana/nireganatu, nireganatzen

da/du ad. Niregana etorri edo ekarri; nire egin, nire bihurtu. Mutil hori nireganatu arte, ez naiz geldituko. Norbaiten ezinikusia nireganatzeko ikara.

nirekoi

adj. Singularreko lehen pertsonan mintzatzen denak bere nahi edo interesari soilik begiraturik jokatzen duela adierazteko erabiltzen duen hitza. Ik. berekoi; geurekoi; zeurekoi. Zipotza izan ni eta nirekoia, inoren arrazoietara etortzeko! Zein nirekoia izan naizen!

nirekoikeria

iz. nirekoi izenondoari dagokion nolakotasuna; nolakotasun hori adierazten duen egintza. Errukia garaituz, betor nirekoikeria.

nirekoitasun

iz. Singularreko lehen pertsonan mintzatzen denaren berekoikeria.

niretar

iz. Nire familiakoa, artekoa, aldekoa edo alderdikoa den pertsona; nirekin bat datorren pertsona, nire iritziak dituena. Nire eta niretarren onerako. Beso bat emanen nukeen opari, niretarrak non ziren jakiteagatik.

niretu, nire/niretu, niretzen

du ad. Nire egin, nire bihurtu. Niretu ditut bestek egin dituen bekatu guztiak. Atsekabeak niretzen ditut, niretzen apaiz jantzia; nire baitarik ohiltzen ditut, lurreko xede guztiak.

nirvana

1 iz. Budismoan, erabateko zoriontasuna, mundu honetako oinaze eta desira guztien desagertzean eta gizabanakoa jainkozko izatearekin batzean datzana. Monje izatean, bizitza-heriotza ziklo amaigabetik askatu eta nirvanara iristeko gertuago egongo dira.

2 iz. Erabateko zoriontasuna. Hasiera-hasieran, ez gazi eta ez gozo, nirvana egoera moduko batean nengoen.

nitasun

iz. Ni izateko nolakotasuna. Ik. banakotasun; nortasun. Zeren, ni ni banaiz, nitasun bat dudalako da, eta ni nor banaiz, nortasun bat dudalako.

nitrato

iz. Kim. Azido nitrikoaren gatza. Potasio nitratoa ongarritzat erabiltzen da nekazaritzan. Zilar nitratozko soluzio baten tantatxo batekin ukitu nuen.

nitriko

adj. Kim. Nitrogenoa 5 balentziarekin daukana. Azido nitrikoa (NHO3): likido koloregabe erregarria eta oxidatzailea, besteak beste, ongarriak eta lehergaiak egiteko erabiltzen dena.

nitrito

iz. Kim. Azido nitrosoaren gatza. Nitratoen arazo larriena nitrito (beraz, gizakiarentzat toxiko) bihurtu ahal izatea da.

nitro

iz. Potasio nitrato naturala. Nitro gatza.

nitrogenatu

adj. Kim. Nitrogenoduna. Base nitrogenatuak.

nitrogeno

iz. Gas koloregabea eta usaingabea, arnasa hartzeko edo bertan errekuntzak egiteko balio ez duena eta atmosferaren lau bostenak osatzen dituena (N; zenbaki atomikoa, 7). Lurreko nitrogeno horrek handitasuna dakarkio sagarrondoari.

nitrogenodun

adj. Nitrogenoa duena. Ik. nitrogenatu. Ongarri nitrogenodunak.

nitroglizerina

iz. Kim. Glizerinaren nitrato hirukoitza C3H5(NO3)3, isurkari horixka, astuna, likatsua, dinamitaren osagai nagusia, kolpe baten eraginez bortizki eztanda egiten duena.

nitroso

adj. Kim. Nitrogenoa 3 balentziarekin daukana. Ibilgailuek isurtzen duten oxido nitrosoa. Azido nitrosoa.

nitruro

iz. Kim. Nitrogenoaren eta metal baten arteko konbinazioa. ETSF zentroak lehen aldiz ikertu ditu boro nitruroak eskala nanometrikoan dituen propietate guztiak.

nitxo

iz. Horma batean eginiko kokagune edo barrunbea, bereziki hilerrietan, hilobi gisa erabiltzen dena. Ez da gauza bera gorpua hobi batean lurperatzea edo nitxo batean sartzea. Ez da beharrezkoa kontagailua armairu edo nitxo batean sartuta egotea.

merkatuko nitxo Ekon. Merkatu nitxoa. Ezin dugu gure ekoizpena merkatuko nitxo edota ekoizpen mota bakarrera mugatu.

merkatu nitxo, merkatu-nitxo Ekon. Merkatu segmentua, merkatuko eskaintza orokorrak asetzen ez dituen antzeko premia eta nahiak dituzten kontsumitzaileek osatua dena. Itsas Foroaren iritziz, batez ere hiru merkatu nitxotan oinarritu behar dute sektoreko euskal enpresek.

nizear

1 adj. Nizeakoa, Nizeari dagokiona.

2 iz. Nizeako herritarra.

nm

nanometro-ren nazioarteko sinboloa.

no1

Emakumeekin jardutean erabiltzen den lagunarteko bokatiboa. Ik. to1. No, Maria, ez otoi kexa! Haurrek aitari esatea to, amari no, jotzea bezalatsu.

no2

Emakume bati zerbait ematen zaiola adierazten duen hitza. Ik. tori. No ogi puska bat.

noaindar

1 adj. Noaingoa, Noaini dagokiona.

2 iz. Noaingo herritarra.

noba

iz. Astron. Barruko leherketa baten ondorioz, aldi batez, ohikoa baino distira handiagoa egiten duen izarra. Eguzkiak eztanda egin lezake bihar bertan noba bihurtuz.

nobedade

1 iz. Heg. Herr. Berritasuna, gertatu berri den gauza.

2 iz. (nobedadea egin zaio, nobedadea izan du bezalako perpausetan, 'aldaketaren bat eragin'; 'alditxartu, zorabiatu' adierekin). Heg. Herr. Ik. nahigabea egin 3; nahigabea eman 2. Nobedadea egin zaio elizan.

nobela

iz. Eleberria. Nobela garbia eta bete-betea, eta gure egunetako gizaki hautsiaren errai ezkutuenak egundaino ez bezala argitara ekartzen dituena.

nobela beltz XX. mendearen hasieran sorturiko polizia-eleberri mota, errealismoa eta idazkera zuzena ezaugarri dituena eta gaizkile elkarteei eta gizarte- eta politika-ustelkeriari buruzko gaiak erabiltzen dituena. Ik. eleberri beltz. Italian giallo 'horia' deitzen diote nobela beltzari. Nobela beltzaren egile handienetakoa izan zen Raymond Chandler.

nobelagile

iz. Eleberrigilea. Zerk egiten du nobelagilea nobelagile gailen?

nobelagintza

1 iz. Eleberrigintza (idazteko ekintza edo literatura mota). Kazetaritzatik nobelagintzara doan tartea iragan berri duzu.

2 iz. Eleberrigintza (eleberrien multzoa). Gaizkiaren eta azpijokoaren gaia ere maiz agertzen da XVIII. mendeko nobelagintzan.

nobelatu, nobela/nobelatu, nobelatzen

1 du ad. Heg. Eleberri gisa kontatu. Artista, idazle edo politikarien bizitzak nobelatu zituen.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Biografia nobelatuak eta eleberriak gustatzen zaizkit. Kronika nobelatuak.

nobelio

iz. Kim. Aktinidoen saileko elementu kimiko erradioaktiboa, sintesi bidez lortzen dena (No; zenbaki atomikoa, 102).

nobillada

iz. Zekorketa.

nobizia

iz. Mojagaia.

nobizio

iz. Lehen botoak egin aurretik prestakuntza aldian dagoen fraidegaia.

nobiziotegi

iz. Nobizioen etxea.

nobiziotza

iz. Nobizio denbora.

noble

1 adj./iz. Aitoren semea edo alaba dena. Aberats edo pobre, noble edo bilau, nagusi edo mutil. Ibili zen emazte eder, noble, aberats batekin galdua.

2 adj. Gauzez mintzatuz, bikaina, etorki bikainekoa. Hiri noblea. Euskara noblea dela. Familia noble eta aberats batean sortua.

3 adj. Kim. Gasez mintzatuz, erreakzionatzen ez duena. Ik. geldo 3.

nobletasun

iz. Noblea denaren nolakotasuna. Odoleko nobletasuna arbuiatuz, espiritukoa aukeratu zuen.

noblezia

1 iz. Nobletasuna. Parisen bizitzea noblezia titulu bat izatea bezalatsu zen. Nola baita bertutea nobleziarik handiena.

2 iz. Nobleak, nobleen multzoa. Nobleziako kideak dira, ez denak, ordea, maila bereko nobleak.

nodo

1 iz. Astron. Erreferentzia-plano batek, sarritan ekliptikaren planoak, espazioko gorputz baten orbita ebakitzen duen bi puntuetako bakoitza.

2 iz. Fis. Uhin geldikorren sistema batean, bibrazioaren magnitude bereizgarrietako batek anplitude nulua duen puntua.

nodulu

iz. Anat. Zelula-metaketa gogorra, bereziki tamaina txikikoa. Nodulu linfatikoak ehunezko koskor batzuk dira, gorputzaren leku askotan daudenak. Larruazalaren azpialdean zuntz noduluak eratzen dira.

noel

iz. Ipar. edo Jas. Gabon kanta. Euskal noelen lilia.

nogaiera

iz. Dagestanen eta Karatxai-Txerkesian mintzatzen den hizkuntza.

noharroin

adj./iz. Zah. g.er. Behartsua, erromesa.

noiz

1 adb. (Galdetzailea). Zer unetan, zer denboratan? Noiz gertatu zen hori? Noiz etorriko da? Baina, noiz artean iraungo du oraingo joerak? (Ik. noizdaino) Noiz arte behar dut neuretzat atxiki? Oraingo goibelaldi hau, noiz artekoa ote?

2 adb. (Zehar-galderetan). Ez dakigu noiz arte gauden hemen. Lana noiz bukatuko zain. Jainkoak daki noiz!

noiz baino noiz (Zehar-galderetan, dagokion aditza geroaldian, adierazten dena edozein unetan gerta daitekeela aditzera emanez). Noiz. Aita hau beldurrez zebilen, noiz baino noiz azpian hartu eta lehertuko ote zuen bere seme horrek. Hasi ziren bidean behera, hitzik egiteko ahalmenik gabe eta noiz baino noiz negarrak irtengo.

noizdanik adb. (Galdetzailea). Noiztik? Noizdanik duzu gogoeta gaiztoei leku emateko ohitura? || Nondik eta noizdanik datorren jakiteko.

noizdanik(ak)o adj. Nik ezin erran dezaket noizdanikakoa den horien makurra.

noizean behin adb. Batzuetan, gutxitan, bataren eta bestearen artean tarte handia gertatzen dela. Ik. noizbehinka; aldian behin; aldian-aldian; aldika; aldiz-aldiz; aldizka 2; bakanka; inoiz edo behin; inoizka; lantzean behin; lantzean-lantzean; noizean behinka; noizean noiz; noiz edo behin; noizetik noizera; noizik behin; noizik behinean; noizik behinka; noizik eta behin; noizik noizera; tarteka; tarteka-marteka; unean-unean. Noizean behin etortzen da. Ez da hori, beharbada, eguneroko eginbeharra; bai, ordea, noizean behin —eta zenbat ere maizago hobe— egitekoa.

noizean behingo adj. Noizean behingo bilerak.

noizean behinka adb. Noizean behin.

noizean noiz adb. Noizean behin.

noiz edo behin adb. Inoiz edo behin. Elizara joaten dira noiz edo behin.

noiz edo noiz adb. Noizbait, inoiz. Zin egin zuen noiz edo noiz mendekatuko zela. Hori izan da Europaren espiritua, noiz edo noiz bide horretatik baztertu bada ere.

noiz ere (Denborazko perpaus txertatu baten hasieran, aditzak bait- hartzen duela). Ik. noiz eta. Noiz ere uste baituzu urrun naizela zureganik, orduan zure hurbilean naiz. Goizik jarria nintzen supazter txokoan, nire gorputz guztia gozoki beroan, noiz ere entzun baitut tok-tok-tok leihoan.

noiz eta (Denborazko perpaus txertatu baten hasieran, aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Noiz ere. Noiz eta heldu baitziren hiriaren erdira, erregeak golkotik sartzen dio ganibeta erreginari. Eta, noiz eta gutxiena uste duen hiltzea, aurkitzen da berehala hil behar duelako berriarekin.

noiz eta ere (Denborazko perpaus txertatu baten hasieran, aditzak bait- hartzen duela). Noiz ere. Noiz eta ere fruta egosi baita, atera ezazu kazolatik. Ez genuen oraino oren erdi baten bidea eginik, noiz eta ere ikusi baikenuen etxe bat sutan.

noizetik noizera adb. Noizean behin. Noizetik noizera gizonari so egiten zion.

noizez gero Noiztik. Noizez gero zaitugu zu mediku?

noizik behin adb. Noizean behin. Noizik behin sentitzen duzun samurtasun ezti hori.

noizik behinean adb. Noizean behin.

noizik behingo adj. Eguneroko ogia eta noizik behingo ardo zurruta.

noizik behinka adb. Noizean behin.

noizik eta behin adb. Gip. Noizean behin. Ik. noizbehinka. Noizik eta behin, nire aurrean agertzen da bat-batean. Joan egiten zen argia noizik eta behin.

noizik noizera adb. Noizean behin.

noiz... noiz... Batzuetan... beste batzuetan... Hor ari zaizkigu "gure" erdal egunkariak, noiz alboka, noiz txirula, noiz adarra joz.

noiz nola Batzuetan bai, beste batzuetan ez, unearen arabera. Langilea da?, noiz nola. On edo gaizto, omen dugu hori euskaldunek; egia?, noiz nola.

noizaldi

iz. Jas. Unea; denbora. Zu, noizaldi guztien betiko Egile hori, noizaldi oro baino lehen zara. Hiru dira noizaldiak: lehena, oraina eta geroa.

noizbait

1 adb. Egunen batean, aldiren batean, uneren batean. (Ezezkoak ez diren esaldietan erabiltzen da). Ik. inoiz; noiz edo noiz. Etorriko zaizu noizbait pozaldia ere. Ea inor noizbait saiatzen den horrelakoak itzultzen. Noizbait behar eta, heldu ziren Erromara. Noizbait etxean norbaitek egin badit beltzuri.

2 adb. Lehenago, aspaldi. Saulek, noizbait bere morroi izan bazuen ere, ez zuen ezagutu. Esaera hori ederki hedatua zegoen noizbait, eta, agian, ez da oraindik arras galdua.

3 adb. Azkenean. Noizbait bete zen nire guraria.

noizbaiteko adj. Antzinakoa, aspaldikoa. Noizbaiteko errege batzuen irudiak.

noizbaiteko batean adb. Adkor. Azkenean. Ik. halako batean. Iritsi zen noizbaiteko batean!

noizbait ere adb. Noizbait, azkenean. Ik. halako batean. Eramankizun guztiak arintzen zizkien noizbait ere atseginetako lur gozo hartan sartuko zirelako pozak. Noizbait ere etorriko da azkeneko ordua.

noizbehinka

adb. Noizean behin. Hizketaldi luzeak izaten ditugu noizbehinka.

noizbehinkako adj. Noizean behingoa. Goi mailako titulua neure kontura ari nintzen prestatzen, Adelaren noizbehinkako laguntzarekin. Noizbehinkako harremanak bakarrik izan zituen.

noizdaino

adb. (Galdetzailea). Noiz arte? Noizdaino iraun lezake munduko zorionak?

noizgura

adb. Bizk. Noiznahi. Dirua noizgura eta zenbat-gura ateratzeko eskubidearekin.

noizko

1 adb. (Galdetzailea). Zer denboratarako, zer unetarako? Noizko bukatuko duzue lana? Noizko itzuliko ote zaigu mutil hori? Noizko, orduan, konfetiak?

2 adj. Zer denboratakoa? Etxe horiek noizkoak dira? Noizko ogia da hau? || Jainkoak daki noizkoa den.

noizkotasun

iz. Zerbait edo norbait noizkoa den. Ik. nongotasun. Pastoralaren jatorriari eta noizkotasunari buruzko ikerketak.

noiznahi

adb. Nahi den aldian, edozein alditan. Ik. edonoiz. Noiznahi etortzen zitzaion errege ikustera. Negu beltzean noiznahi bazen han zortzi eguneko elurra. Argi ez dagoena non-nahi eta noiznahi garbitzen saiatuko naiz.

noiznahi den Noiznahi. Nik dakidana da, noiznahi den hil naitekeela.

noiznahiko adj. Hona orduko eta noiznahiko soziologia aztertzeko bide berria. Bere obra dugu, asmoz eta neurriz, euskal idazle batek, noiznahikoa den, sortu duen larriena.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper