Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

mutilatu, mutila/mutilatu, mutilatzen

1 du ad. Norbaiti gorputz atal bat erauzi. Ehunka emakume gazte bortxatu, torturatu, mutilatu eta hil dituzte. || (nor osagarritzat erauzten den gorputz atala bera hartzen duela). Behatza mutilatzeko prest dagoen gizonaren auzia.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Gerrako haur galdu, mutilatu eta gaixoei ere atera zizkien argazkiak. Idazleak asmatuak dira bertan agertzen diren hilketak eta hatz mutilatuak.

mutilazio

iz. Mutilatzea. Emakumearen aurkako indarkeria, sexu erasoak eta sexu organoen mutilazioa.

mutildu1, mutil/mutildu, mutiltzen

da ad. Mutil bihurtu. Ume txiki hura mutiltzen hasita dago. Oraindik troxetan dugun gure teatroa mutiltzen den bitartean.

mutildu2, mutil/mutildu, mutiltzen

1 du ad. Bizk. Buruaz mintzatuz, soildu edo ilea larru-arras moztu; lumatu. Ik. pelatu2. Hala ibili direlako, Jainkoak kenduko dizkie Siongo alabei beren apainduriak, mutilduko dizkie buruak. Kapoiak daude erretzen, oilaskotxoak mutiltzen.

2 du ad. Irud. Ik. larrutu 4; lumatu 2. Honela dihardute jokoan, batak bestea mutildu dezan artean.

mutilgo

iz. Ipar. eta Naf. Morrontza. Gure putikoa Kaliforniara artzain mutilgora joana zen.

mutilki

iz. g.er. Haur arra. Ik. mutil 3; neskaki. Israeldar emakume guztiak, haur egin ondoan, ez-garbitzat edukiak ziren, berrogei egunez mutilkia egin bazuten, eta hirurogeita sei egunez neskakia egin bazuten.

mutiloar

1 adj. Mutiloakoa, Mutiloari dagokiona.

2 iz. Mutiloako herritarra.

mutiltxo

iz. Mutil txikia. Mutiltxo bat eskutik helduta duen andre bat.

mutilzahar

1 iz./adj. Gaztaroa igaro eta ezkondu gabe dagoen gizona. (Gutxiespen balioa izan dezake). Ik. donado. Gizonik jatorrenak mutilzaharrak dira. Galtza narrasak, bizar luzea, begiratua larria, mutilzaharren itxura ez da biziro gustagarria. Aitaren aldeko osaba mutilzahar bat, Allande izenekoa.

2 (Adizlagun gisa). Semeak gerran ez galtzearren, mutilzahar gelditu nintzen.

mutilzahartu, mutilzahar/mutilzahartu, mutilzahartzen

da ad. Mutilzahar bihurtu. Mutilzahartuta ezkondu.

mutilzale

1 adj. Mutilen —eta ez nesken— zalea dena. Beraz, Jainkoak egin du neska mutilzale eta mutila neskazale.

2 adj. Mutilen oso zalea dena. Neskatila nasai, baldan eta mutilzaleak.

mutin

iz. Matxinada, eskuarki hedadura txikikoa eta bat-batean gertatzen dena.

mutinatu, mutina/mutinatu, mutinatzen

da ad. Matxinatu.

mutiri

1 adj. Ipar. eta Naf. Ausarta, lotsagabea. Bere etsai mutirienak.

2 adj. Ipar. eta Naf. Bortitza, oldartsua, zakarra. Haize mutiriak ematzen. Mando mutiri baten gisa. Jaidura mutiriak.

mutiriki

adb. Ipar. Ausarki, lotsagabeki.

mutiritasun

iz. Ipar. Mutiria denaren nolakotasuna. Ik. lotsagabetasun. Gure jaiduren mutiritasuna.

mutiritu, mutiri/mutiritu, mutiritzen

da ad. Ipar. Mutiri bihurtu. Ik. lotsagabetu; zakartu. Adinarekin etortzen dira haurrak mutiritzera.

mutrikuar

1 adj. Mutrikukoa, Mutrikuri dagokiona.

2 iz. Mutrikuko herritarra.

muttiko

iz. Adkor. Mutikoa.

muttur

1 iz. Ipar. eta Naf. Adkor. Muturra, giza aurpegiaren ezpain aldea. Zer uste duk, ala hire muttur politarendako bilduak ditudala diru hauek oro?

2 iz. Ipar. eta Naf. Adkor. Mutur beltza, bekozko iluna. Lanerakoan alai agurtu, etxeratzean mutturra.

3 iz. Ipar. eta Naf. Adkor. Muturra, zerbait amaitzen den zatia; ertzeko zatia; zerbaiten zatia (gehienetan txikia). Arantza baten mutturra sartu zait oinean.

4 (Adizlagun gisa, egon, izan eta kideko aditzekin). Ipar. eta Naf. Adkor. Muturturik, haserre. Aspaldian muttur bezala zegoen.

mutu

1 adj./iz. Hitz egiteko ahalmenik edo gaitasunik ez duena. Sortzez maingu eta mutu zuten haurra. Mutua eta gorra da (Ik. gor-mutu). Ene ahoa mutu da zure aitzinean. Mutuei hitz eragiten diena. Nor da itsuak argitzen eta mutuak askatzen dituen hori? Begira herriaren onari dagozkion gauzetan, mutuaren eran egon zaren, esan behar dena esan gabe.

2 (Adizlagun gisa). Muturik. Hain mutu egoteko ez dakit zer duen. Baina hau esan eta laster mutu gelditu zen.

3 adj. Mintzatzen ez dena. Argirik ez duten abere mutuak. Zuek, pareta mutuak, gizonak baino gupidatsuagoak zarete. || Zinema mutua.

muturik adb. Hitzik esan gabe, ezin mintzatuz. Gizon hori muturik zegoen deabruak hartua zeukalako. Surmur ezezagun horrek muturik uzten gaitu.

mutualdi

iz. Hitz egin gabe ematen den denbora. Bere baitara bildu, eta erabateko mutualdian murgilduko zen aita.

mutualitate

iz. Kuota baten truke kideek zerbitzu jakin batzuk hartzen dituzten elkartea. Sindikatuak lan istripuen babesa mutualitateen esku utzi nahi du.

mutuarazi, mutuaraz, mutuarazten

du ad. Mintzatzea eragotzi, mututzera behartu. Mutuarazten, itotzen dituzu zure baitan sentimendu samurrenak.

mutur

1 iz. Ugaztunetan, aurpegiaren zati irtena, ahoa eta sudurra dauzkana. Emazu egosten zerriaren burua, muturra eta belarriak kendurik. Katu gutiziatsuari muturra erretzen zaio.

2 iz. Lgart. Giza aurpegiaren ezpain aldea. Muturrean jo. Muturra okertuz so egin. Norbaiti mutur beltza jarri (Ik. bekozko; muturbeltz). Norbaiti muturrak hautsi. Nora doa hori muturrak hausten?: nora doa hori ziztu bizian.. || Irud. Nork ez du gure artean ezagutzen faxismoaren mutur beltza?

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, izenondoak edo adizlagunak eratuz). Gazte mutur-handi bat. Etxera itzuli ziren hirurak, isilik eta mutur-ilun.

4 (Adizlagun gisa, egon, izan eta kideko aditzekin). Ipar. eta Naf. Muturturik, haserre. Ik. muturka 2. Elkarrekin haserre edo mutur zirelako. Mutur daude.

5 iz. Zerbait amaitzen den zatia; ertzeko zatia; zerbaiten zatia (gehienetan txikia). Ik. buru 5; punta. Hari muturra. Hatz muturrean. Mihi muturraren bitartez. Paper mutur batean idatzia. Lukainka mutur bana jan. Oin muturra lurrean, orpoa, berriz, airean (Ik. eskumutur). Lerroaren azken muturrean. Muturra moztu. || Irud. Hipotesia azken muturreraino eraman.

6 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, izenondoak eratuz). Kapela mutur-zorrotz bat buruan zuela. Bota mutur-zabaletan pausatu zen haren begirada.

7 iz. Zenbait gauzatan, elkarrengandik urrutien dauden bi puntuetako bakoitza. Zurubiaren bi muturretan. Euskal Herriaren beste mutur honetan. Gure mahai muturreko lagunak. Muturretik muturrera. || Irud. Nolanahi ere, beste muturren bat gelditzen zaigu, egiaztatu beharrekorik.

8 iz. (ezker edo eskuin hitzen eskuinean). Politikan, ohikoena den edo erreferentziatzat hartzen den jarreratik erabat urruntzen den jarrera. Ezkerreko familia baten semea ezker muturrera joan da 1968ko urtearen ondotik. Frantziako eskuin muturrari buruzko dokumental bat. Ezker muturreko alderdiaren oinordeko zen.

9 iz. Golde mota batzuetan, lurra iraultzeko hortza. Ik. nabar2. Golde muturra erraz sartzen zen lur beltz gizenean. Golde makurraren mutur astuna.

mutur-beltz Ik. muturbeltz.

mutur egin Ipar. Bekozko iluna ipini. Beste zaintzaileek baino aurpegi argiagoa zuen, bederen ez zuen mutur egiten besteek bezala.

mutur-gorri Ik. muturgorri.

mutur-huts adb. Musu-huts. Lehoia eta hartza lurrean etzanik zeudelarik, azeriak harrapatu zien ehiza eta gelditu ziren mutur-huts.

mutur joka, mutur-joka 1 adb. Lgart. Ukabilka. Ik. muturka 3. Nire alde irtendako gizonarekin mutur-joka hasi behar zuela ematen zuen.

2 iz. Ukabilka aritzea. Ukabilkak, mutur-jokak, baditu aldekoak eta etsaiak.

mutur-luze Ik. muturluze.

mutur mintz, mutur-mintz Batez ere pl. Muturra. Erreparatu diet behorrei, nola, ezpainak ondo zabalduta, hortzak eransten dizkieten ote-punta arantzadun horiei: mutur-mintzak apartatzeko arte aparta daukate.

mutur-oker Ik. muturroker.

muturra sartu Lgart. Norbaiten kontuetan sartu. Ez dut muturra sartu nahi besteren etxeko kontuetan, zeure arazoa duzu hori.

muturreko 1 adj. Gehiegizkoa, ezin gehiagokoa, berealdikoa. Ik. muturreko. Muturreko tenperaturak. Niri muturreko egoerak gustatzen zaizkit. Muturreko pobrezian bizi gara.

2 adj. Politikan, erlijioan eta kidekoetan, ohikoena den edo erreferentziatzat hartzen den jarreratik erabat urruntzen dena. Ik. ultra 2. Muturreko talde islamisten mehatxuak jaso zituen. || Mutur-muturreko iritziak.

muturrez aurrera (erori, joan eta kideko aditzekin). Lgart. Aurpegia aurretik dela. Ik. ahuspez. Senak eskuak aurreratzera bultzatu du, eta horri eskerrak saihestu ahal izan du muturrez aurrera eta luze-luze erortzea. Oreka galdu, muturrez aurrera joan, eta berogailuaren kontra egundoko kopetakoa hartu zuen.

mutur salda, mutur-salda Lgart. Errieta, liskarra. Ik. mutur saltsa. Mende honetako mutur saldarik handiena orain ikusiko dugu.

mutur saltsa, mutur-saltsa Lgart. Errieta, liskarra. Ik. mutur salda.

mutur-zikin Ik. muturzikin.

mutur-zuri Ik. muturzuri.

muturbeltz, mutur-beltz

1 adj. Animaliez mintzatuz, muturra beltza duena. Ardi mutur-beltz bat. Persiar mutur-beltz arrazakoak dira. Urtero milaka itsas txakur muturbeltz kolpeka hiltzen dituzte.

2 adj. Lgart. Pertsonez mintzatuz, zakarra, bekozko iluna duena. Zaharrenak bere senar muturbeltza konbentzitu behar izan zuen.

3 adj. Lgart. Pertsonez mintzatuz, aurpegia belztua duena; (Pei.) aurpegi beltzarana duena. Gizon muturbeltzak ontziaren labeetarako ikatza sartzen.

muturdun

adj. g.er. Muturra duena.

muturgorri, mutur-gorri

1 adj. Animaliez mintzatuz, muturra gorria duena. Txori muturgorri baten antzekoa.

2 adj. Lgart. Pertsonez mintzatuz, aurpegia gorrixka duena. Ik. musugorri. Ingeles muturgorri horietako bati.

muturka

1 adb. Lurrean muturra sartuz, induska. Ik. uxarrean. Ganadu beltzen eran, esnatu orduko zikinkerietan muturka hastea.

2 adb. Haserre, bekozko ilunez. Muturka egon, erantzun.

3 adb. Mutur-joka. Elkar jotzen eta muturka ibiltzea. Ukabilka eta muturka.

4 adb. Muturrez aurrera, ahuspez.

5 adb. (presaka, korrika edo kideko hitz batekin). Presaka, harrapaka. Irakurle zuhurrak gogoan eduki beza, presaka eta muturka, itobeharrez jaioak direla hemen agertzen diren zenbait izkribu.

6 iz. Borroka.

muturkatu, muturka/muturkatu, muturkatzen

1 du ad. Zerriak edo basurdeak, hazkurria aurkitzeko, lurrean muturra sartuz aritu. Basurdeek soroa muturka ez dezaten.

2 da ad. Naf. Behaztopatu. Muturkatu nintzen eta lurrera erori.

muturluze, mutur-luze

1 adj. Animaliez mintzatuz, muturra luzea duena. Legatzaren irudiko arrain muturluze bat.

2 adj. (Gauzez mintzatuz). Non dira lehengo autobus muturluze haiek? Oinetako beltz muturluzeak.

3 adj. Lgart. Pertsonez mintzatuz, inoren kontuetan sartzea atsegin duena. Bat-batean kuxkuxero muturluzea sentitzen zen. Ez nuen muturluzea izan nahi. Atso muturluze halakoa...!

muturmotz

iz. Gasteizko muturmotza.

Gasteizko muturmotz Jatorriz Arabakoa den txerri arraza, gaur egun desagerturik dagoena; arraza horretako txerria, mutur motza, belarri handiak eta gorputz haragitsua zituena.

muturreko

1 iz. Zaldiei eta kidekoei, geldiarazteko, ahoan ezartzen zaien uhala, eskuarekin gobernatzen dena. Ik. brida; ahoko 2. Astoa muturrekotik hartuta.

2 iz. Abere batzuei, ahoa ez irekitzeko, ezartzen zaien tresna. Zerriari burdinazko muturrekoa jarri.

3 iz. Aurpegian ematen edo hartzen den kolpea. Bekainean hartu zuen muturrekoa. A zer muturrekoa eman didan! Muturreko ederra.

muturrekoka

adb. Muturrekoak ematen. Muturrekoka aritu, ibili.

muturroker, mutur-oker

1 adj. Pei. Ezpain aldea okerra duena. Agure muturroker bat.

2 adj. Muturturik edo bekozko ilunez dagoena. Neskak ez zuen muturroker keinua aldatu.

muturtu, mutur/muturtu, muturtzen

da/du ad. Bekozko iluna ipini. Ik. muzindu. Den okasiorik ttipiena muturtua jartzeko asko dudala. Zapuztuta eta muturtuta.

muturzikin, mutur-zikin

adj. Lgart. Muturra zikina duena. Bi ume mutur-zikin lagun zituela. || Pei. Mutur-zikin batekin ezkondu zen.

muturzuri, mutur-zuri

1 adj. Animaliez mintzatuz, muturra zuria duena. Behi muturzuria.

2 adj. BNaf. Pertsonez mintzatuz, mokofina. Gazta hori onesten ez duen muturzuria. Badira horrelako jende mutur-zuriak, sehaskatik beribilera zuzenean iganak.

mututasun

1 iz. Mintzatzeko ezintasuna.

2 iz. Isiltasun luzea. Bere mututasuna urratuz.

mututu, mutu/mututu, mututzen

1 da/du ad. Hitzik esan gabe edo hotsik egin gabe gelditu edo utzi. Hau entzutean, mututu zen. Begiramen itsu batek mututzen gintuelako. Isildu ziren neskatxen kantak, mututu artzain txistuak. Gerra galtzeak ez zituen euskararen hots eta soinua erabat mututu. Mututu da basoa, orbelen hilobi.

2 da/du ad. Mutu bihurtu.

mututurik Benetako kristaua bazina, lotsatu eta mututurik geratuko zinateke. Munduko jakintsu handienak mututurik uzteko. Batzuk mututurik eta besteak txit hiztun.

mutxi

iz. Ipar. Lizuna. Gaztari mutxia kentzea. Mutxi usaina.

mutxidura

iz. Ipar. Mutxia. Mutxidurarik gabeko artoa.

mutxikin

1 iz. Zigarro edo zigarretetan, erre gabe uzten den hondakina. Ik. zuztar 4. Mutxikinak taberna barruan botatzen. Horrek zigarro mutxikinak ere erreko lituzke.

2 iz. Sagarretan eta udareetan, jan gabe uzten den barnealdea, haziak gordetzen dituena. Ik. zuztar 3. Sagarraren mutxikina lurrera bota du. || Bete zuen zorroa arto mutxikinez (Ik. lokotx 2).

mutxiko

iz. Ipar Euskal Herrian dantzatzen den gizonezkoen dantza mota, Baztango mutil dantzen antzekoa. Mutxikoetan hasi nintzenean, begi guztiak nire aldera itzuli ziren.

mutxitu, mutxi/mutxitu, mutxitzen

da/du ad. Ipar. Lizundu, zurmindu. Ogia mutxitu. Gazta idortzen edo mutxitzen hasten bada.

mutxurdin

iz. Neskazaharra. Lau andre, hiru mutxurdin eta bat alarguna. Mutxurdin gelditu. Kattalin mutxurdina.

mutzitu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, mutzitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. mutxitu].

muxar1

iz. Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi den arraina, jateko ona, zilar koloreko gorputzean hiru marra beltz dituena, bata isats ondoan eta beste biak brankietan (Diplodus sp.).

muxar2

iz. Ugaztun karraskari txikia, saguaren antzekoa, buztan iletsua eta begi biribil-biribilak dituena, negua lotan igarotzen duena (Fam. Gliridae).

muxarradura

iz. Teknol. Azal edo ertz batean agertzen den koska, zati bat galtzearen edo ebakitzearen ondorioz sortua dena.

muxarratu, muxarra/muxarratu, muxarratzen

du ad. Teknol. Zerbaiti ertza ebaki edo sobera duena moztu.

muxika

iz. Mertxika. Muxika arbolak.

muxikar

1 adj. Muxikakoa, Muxikari dagokiona.

2 iz. Muxikako herritarra.

muxikondo

iz. Mertxikondoa.

muxila

iz. Itsas molusku bibalbioa, jateko ona (Ord. Veneroida, Ord. Mactracea eta Fam. Scrobiculariidae). Ik. txirla. Lapak, lanpernak, muxilak eta harripeko karramarroak.

muxu

1 iz. Adkor. Musua, laztana. Emaiozu muxu bat.

2 iz. Adkor. Musua, aurpegia.

muxuka

adb. Adkor. Musuka. Berriketa utzi eta elkarri muxuka hasi ziren. Muxuka gastatuko duzue haurra!

muxumartin

iz. Ur sakonetako itsas arrain zapala, alboetan orban biribil bana eta bizkar hegalean arantza handiak dituena, sukaldaritzan oso aintzat hartzen dena (Zeus faber).

muxurka

iz. Abrikota.

muzin

1 iz. Norbaitek zerbait atsegin edo gogoko ez duela erakusteko egiten duen keinua. Muzinik gabe egin behar diren gauzak.

2 (Adizlagun gisa). Bekozko ilunez, haserre. Muzin egon. Muzin heldu dira ehiztariak, usoek ez baitute nahi sareetan sartu.

3 (Izenondo gisa). Haserrea edo atseginik eza erakusten duena. Aurpegi muzina eta iluna. Barre muzina egin dit mutilak.

muzin egin Artzainari muzin egiten dio Mireiok. Sokrates, idazteari muzin egiten zion hizlari trebea. Ez die berritasunei ez berrikeriei muzin egiten. Laster aski eta muzinik egin gabe gureganatu dugun gauza.

muzinaldi

iz. Norbait muzindurik dagoen aldia. Gizonak maiz izan ohi ditu zenbait ezaldi, goibelaldi, muzinaldi edo nahigabe.

muzindu, muzin/muzindu, muzintzen

da/du ad. Bekozko iluna jarri, haserretu. Ik. muturtu; zapuztu. Edozein huskeriagatik tristatzen edo muzintzen dena. Lagun hurkoaren onaz muzindurik eta iluntasunez beterik.

muzinka

adb. Muzin eginez; muzin egiten. Isekaz eta muzinka daude euskaraz ederki dakitenen solasari. Zerbait galarazten dizutenean, ez muzinka ibili. Begira, haiek diosala eginda, erantzun gabe utzi dituzun, edo muzinka egin diezun.

muzinkeria

iz. Muzina; muzin egitea. Muzinkeriaz erantzuten ziolako.

muztio

iz. Irakin ez duen edo hartzitu ez den mahats edo sagar zukua. Mahatsa biltzen eta muztioa egiteko zapaltzen laguntzen zien nekazariei.

mV

milivolt-en nazioarteko sinboloa.

mW

miliwatt-en nazioarteko sinboloa.

MW

megawatt-en nazioarteko sinboloa.

Mx

maxwell-en nazioarteko sinboloa.

myanmartar

1 adj. Myanmarkoa, Myanmarri dagokiona. Ik. birmaniar.

2 iz. Myanmarko herritarra.

n

1 Ik. ene1.

2 (Letra larriz). newton-en nazioarteko sinboloa.

naba

1 iz. g.er. Zelaia, toki laua.

2 iz. Zub. Ibarra. Naba zoko batean ikusi zuten eliza bat.

nabala

iz. Ipar. eta Naf. Labana.

nabar1

1 adj. Kolore argi eta ilunen nahasteaz osatua, kolore askotakoa; orban ilunak edo arreak dituena. Ik. ñabar; pintarratu; pikart; pinto. Behi nabarrak. Oilo nabarra eta oilanda zuria. Lehenago utziko du katamotzak bere azal nabarra. Alkandora nabarra.

2 adj. Izaera edo alde asko dituena. Olabideren hizkera, hain nabarra izanik azalez, gipuzkera soila da, mamiraino joz gero. Euskal idazleen familia mehar baina nabarrean. Lanbide nabar samarrak izan ditut, bulego lanak gehienik eta maizenik.

nabar2

iz. Goldearen hortza, lurra ebakitzen edo iraultzen duena. Ik. golde nabar.

nabari

1 adj. Inolako froga edo azalpenik gabe, berez ikusten, sumatzen edo ulertzen dena; berez nabarmentzen dena. Ik. nabarmen. Gauza nabaria da hori. Izaki adimendunak badu berezitasun nabari bat: gogoa, desira. Egungo euskal literaturaren joera nabariena. Isilune labur bezain nabari baten ondoan.

2 (Adizlagun gisa). Nabarmenki. Gero eta nabariago sumatzen dugu marmarra. Nahiz esanaren mamia ez beti nabari agertu entzule eta irakurleari.

nabari izan 1 du ad. Nabaritu. Ez dut uste nabari ez dugun hutsa huts dei daitekeenik: nabaritzen ez dugun hutsa.

2 da ad. (Adizkiaren nor osagaia hirugarren pertsonan). Ik. ezagun izan. Nabari da zer gertatzen zaigun: nabaritzen da zer gertatzen zaigun. Bere eragina edozeinengan da nabari. Bereizkuntza horiek, bestetan baino areago, aditzean dira nabari. Lehen lana delako, ohiturarik eza nabari zaio. Nabari zitzaigun ez ginela hemengoak. Etxegarai anaiei ez zaie nabari Campionek nabarmen duen ajea.

3 du ad. Erakutsi, agertu. Ik. ezagun izan. Nabari zuen aurpegian tristura handi bat. Nabari du horrek gizon ona dela.

nabariarazi, nabariaraz, nabariarazten

du ad. Nabarmenarazi.

nabarigaitz

adj. Ia ezin nabarituzkoa. Irudi nabarigaitza.

nabarigarri

adj. Nabarmengarria.

nabariki

adb. Nabarmenki. Testu klasikoak nabariki imitatuz.

nabaritasun

iz. Nabarmentasuna.

nabaritu, nabari/nabaritu, nabaritzen

du ad. Ohartu, ikusi; sentitu, antzeman. Ik. sumatu. Nabaritu duzu bart euria egin duela. Ez dut inolako aldaketarik nabaritu. Motorraren hotsa nabaritu zuen. Negu mineko hotzikara hezur muinetan nabaritzen badu ere. Ezertan ere ez zen nire hutsunea nabarituko. Barruko egonezina nabaritzen zaio. Maiz nabaritzen dugu hitz berriak sortzeko premia. Ez dinat sekula Ameriketarako gogorik nabaritu. Lasterrago ibilita bideko zuloak gutxiago nabaritzen zirela erakutsi nahi zidan. Begiak nabari dezakeen guztia. Bidean erromes bat nabaritu zuen berari so.

nabarmen

1 adj. Nabaria. Arrisku nabarmenetan ibiltzen bada. Seinale ageria eta nabarmena. Ba al du egia horrek, hain nabarmena izanik, erakutsi beharrik? Haren lanaren hutsik nabarmenena. Bada bereizkuntza nabarmen bat euskalkien artean. Larramendi baino lehenago idatzi zutenen artean Otxoa de Arinek oso leku nabarmena du.

2 adj. Bere ohitura, egite, molde edo itxura gaitzesgarri edo bitxiengatik nabarmentzen dena. Emakume nabarmen batek gazte hura bekatura behartu zuen. Liburu donge, bertso nabarmen amodio nasaikoak zeuzkan bat. Begiratu nabarmenak. Inguratu zen bertara erdaldun bat galtza nabarmen batzuekin.

3 (Adizlagun gisa). Nabarmenki. Alde txarrak aski nabarmen agertuko direlako. Iparra dabil nabarmen. Nabarmen azalduko da gezurra.

nabarmen izan da/du ad. Nabari izan. Udaberriaren zantzu garbiak nabarmen zirenean. Giro eta joera baten ezaugarriak nabarmen dituzte aurpegian.

nabarmenarazi, nabarmenaraz, nabarmenarazten

du ad. Ohartarazi, ikusarazi.

nabarmendu, nabarmen/nabarmendu, nabarmentzen

1 da ad. Besteen gainetik ageri izan, gailendu; nabarmen agertu. Euskaldunak ez gara gehiegi nabarmendu kultura alorrean. Gobernuaren kontra nabarmendu ziren karlista guztiei. Bistan da, unibertsitate eskea gurean nabarmendu zenez gero, ez gabiltzala guztiok gauza bat-beraren bila. Euskal letretan aski nabarmendu da bere ahotsa azkenaldi honetan.

2 da ad. Ezkutuan edo isilpean dagoenaz mintzatuz, agertu, azaldu. Gure artekoa nabarmentzeko zorian da, Nikolas.

3 du ad. Nabarmen jarri edo agertu. Gizonaren grinak gehiegi nabarmentzen dituzten idazleak. Hitzen indar ezkutua nabarmentzeko.

nabarmengarri

adj. Nabarmentzea merezi duena. Hauxe da liburuaren alderdi nabarmengarriena.

nabarmenkeria

iz. Nabarmentasun gaitzesgarria; egite nabarmena, gaitzesgarritzat hartua. D'Alambert eta Voltaire, gaiztakeriaren eta nabarmenkeriaren irakasle eta zabaltzaileak. Liburu honetako nabarmenkeriek bere onetik atera dituzte gizon prestu eta kristau on batzuk. Edozein nabarmenkeriatatik itzuri dabilen klasikoaren neurria.

nabarmenki

adb. Era nabarmenean, nabarmentasunez; nabarmenkeriaz. Ik. nabarmen 3. Begien aurrean nabarmenki agertzen den gauza. Zeren dudan zure lege santua mespretxatu, eta haren kontra egin nabarmenki bekatu. Nabarmenki mintzatu zitzaion.

nabarmentasun

1 iz. Nabarmena denaren nolakotasuna. Begien bistako diren gauzen nabarmentasuna.

2 iz. Ausarkeria, zuhurtasunik eza. Ona, isila, besteren akatsak estaltzen dakiena, nabarmentasunik ez duena.

nabarmentxo

adb. Aski nabarmenki. Nabarmentxo ukitu nauzula. Eskuineko zuhaitzen artean, besteak baino nabarmentxoago, piku zuhaitz bat, hosto-zabal.

nabarmentze

iz. nabarmendu aditzari dagokion ekintza. Elementu batzuen nabarmentze irudimentsua.

nabarniztar

1 adj. Nabarnizkoa, Nabarnizi dagokiona.

2 iz. Nabarnizko herritarra.

nabarri

iz. Jaspea. Kolore askotako nabarria jori ematen duten harrobi aberatsak.

nabartasun

iz. Nabarra denaren nolakotasuna. Katamotzaren larruazalaren nabartasuna.

nabartu, nabar/nabartu, nabartzen

da/du ad. Nabar bihurtu. Muztioak mahats-zapaltzaileen zangoak nabartzen dituenean. Zurezko gurutze bat, kolore askoz nabartua. Orban horiz nabartutako gorputz beltza. || Gaur entzuten ditugu biraoak erruz, gure hizkuntza dakusagu zikindu eta nabarturik.

nabasai

iz. Bizk. Lau hortzeko golde mota.

nabasi

adj. Zub. Barrukotasuna, eta, horren ondorioz, ausartasuna agertzen duena. Baina ez da on ororekin nabasi izatea. Hitz sobera nabasiak.

nabaskoztar

1 adj. Nabaskozekoa, Nabaskozeri dagokiona.

2 iz. Nabaskozeko herritarra.

nabastarre

iz. Batez ere Zub. Gehiegizko barrukotasuna. Barka, otoi, ene nabastarrea.

nabigatu, nabiga, nabigatzen

1 da/du ad. (du aditza denean, nor osagarririk gabea da). Ontziz ibili. Itsasoan nabigatzen dutenentzat.

2 da/du ad. (du aditza denean, nor osagarririk gabea da). Ontziez mintzatuz, uretan ibili.

3 du ad. (nor osagarririk gabe). Inform. (Internet sarean) ibili. Interneten nabigatzeko aukera eskaintzen duen telefonoa. Sarean nabigatzearen arriskuen inguruko txostenak.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper